Matthew 5:17-20

Basque(i) 17 Eztuçuela vste ecen Leguearen edo Prophetén abolitzera ethorri naicela: eznaiz ethorri abolitzera, baina complitzera. 18 Ecen eguiaz diotsuet, iragan daiteno ceruä eta lurra, iotabat edo punctu hutsbat ezta Leguetic iraganen, gauça guciac eguin diteno. 19 Norc-ere beraz hautsiren baitu manamendu chipién hautaric bat, eta iracatsiren baititu hunela guiçonac, chipién deithuren da hura ceruètaco resumán: baina norc-ere eguinen baititu eta iracatsiren, hura handi deithuren da ceruètaco resumán. 20 Ecen erraiten drauçuet, baldin abundosago ezpada çuen iustitiá Scribena eta Phariseuena baino, çuec etzaretela sarthuren ceruètaco resumán.