Romans 12:1-21

Basque(i) 1 Othoitz eguiten drauçuet bada, anayeác, Iaincoaren misericordién partez, offrenda ditzaçuen çuen gorputzac sacrificio vicitan, saindutan, Iaincoaren gogaracotan, cein baita çuen cerbitzu raçoinezcoa. 2 Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma çaiteztez çuen adimenduaren arramberritzez, phoroga deçaçuençát ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa. 3 Ecen niri eman içan çaitadan gratiáz, erraiten draucat çuen artecoetaric batbederari, ezteçan presumi iaquitera iaquin behar den baino guehiago, baina den çuhur sobrietatera: Iaincoac batbederari fedearen neurria repartitu draucan beçala. 4 Ecen nola gorputz batetan anhitz membro baitugu, eta membro guciéc ezpaitute operationebat bera: 5 Hala anhitz garelaric gorputzbat gara Christ baithan eta batbedera gara bata bercearen membro. 6 Eta ditugula dohain diuersac, eman içan çaicun gratiaren araura, edo prophetia, deçagun prophetiza fedearen proportionearen arauez: 7 Edo ministerio, garen administrationean: edo iracasten ari dena, den instructione emaile. 8 Edo exhortatzen ari denac, exhorta deçan: distribuitzen ari denac, distribui deçan simplicitatetan: presiditzen duenac daguian diligentqui: misericordia eguiten duenac, daguian alegueraqui. 9 Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac. 10 Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela. 11 Cerbitzu eguitera ez nagui, spirituz ardént, Iauna cerbitzatzen duçuela. 12 Sperançaz aleguera çaretelaric, tribulationean patient, orationean perseueratzen duçuela. 13 Sainduén necessitatetara communicatzen duçuela: hospitalitateari iarreiquiten çaitzatela. 14 Benedicaitzaçue çuec persecutatzen çaituztenac: benedicaitzaçue, diot, eta ez maradica. 15 Aleguera çaitezte aleguera diradenequin, eta nigar eguiçue nigarrez daudenequin. 16 Gogo batez bata berceagana affectionatuac çaretelaric: gauça gorác affectatzen eztituçuelaric, baina beheretara accommodatzen çaretelaric. Etzaretela çuhur ceuroc baithan. 17 Ezteçoçuela nehori gaitza gaitzagatic renda. Procuraitzaçue gauça honestac guiçon gucién aitzinean. 18 Eguin albadadi, çuetan den becembatean, guiçon guciequin baquea duçuen. 19 Etzaiteztela ceuroc mendeca, ene maiteác, baina leku emoçue hirari: ecen scribatua da, Niri mendequioa: nic dut rendaturen, dio Iaunac. 20 Bada baldin gosse bada hire etsaya, emóc iatera: baldin egarri bada, emóc edatera: ecen hala eguiten duála suco ikatzac bere buru gainera bilduren drautzac. 21 Ezadila gaizquiaz garait, baina garait eçac vnguiaz gaizquia.