Acts 20:30 Cross References - Basque

30 Eta ceuron artetic iaiquiren dirade guiçonac denuntiatzen dituztela gauça gaichtoac, discipuluac bere ondoan erekar ditzatençát.

Matthew 23:15

15 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen itsassoa eta leihorra inguratzen dituçue, proselytobat daguiçuençát, eta eguin denean, gehennaco seme eguiten duçue dobláz ceuroc baino areago.

Matthew 26:21-25

21 Eta hec alha ciradela, erran ceçan, Eguiaz erraiten drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela. 22 Orduan triste citecen haguitz, eta has cequión hetaric batbedera erraiten, Ala ni naiz, Iauna? 23 Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Norc eçarten baitu enequin escua trempatzeco platean, harc tradituren nau. 24 Segur, guiçonaren Semea badoa harçaz scribatua den beçala: baina maledictione guiçon haren gainean ceinez guiçonaren Semea traditzen baita: on çuqueen guiçon harc baldin sorthu içan ezpaliz. 25 Eta ihardesten çuela Iudasec, ceinec hura traditzen baitzuen, erran ceçan, Magistruá, ni naiz? Diotsa, Hic erran duc.

Acts 5:36-37

36 Ecen dembora hauc baino lehen altcha cedin Theudas, cioela tiere buruäz cerbait cela, ceini lagund baitzequión guiçon araldebat, laur ehunetarano: cein hil baitzeçaten, eta hari behatu, içan çaizcan guciac hautsi içan dirade eta ezdeus bilhatu. 37 Haren ondoan altcha cedin Iudas Galileanoa descriptioneco demboretan, eta erauz ceçan populu handi bere ondoan: gal cedin hura-ere, eta hari behatu içan çaizcan guciac deseguin citecen.

Acts 11:26

26 Eta hura eridenic eraman ceçan Antiochera: eta guertha cedin vrthe gucian Eliçarequin conuersa baitzeçaten, eta populu handi iracats baitzeçaten, eta discipuluac lehenic Antiochen Christino dei baitzitecen.

Acts 21:38

38 Ezaiz hi Egyptiano iragan egun hautan seditionebat viztu duana, eta laur milla gaichtaguin desertura retiratu dituana?

1 Corinthians 1:12-15

12 Bada haur diot, ecen çuetaric batbederac erraiten duela, Ni behinçát Paulen naiz, eta ni Apolloren, eta ni Cephasen, eta ni Christen. 13 Ala çathitua da Christ? Ala Paul crucificatu içan da çuengatic, edo Paulen icenean batheyatu içan çarete? 14 Esquerrac emaiten drauzquiot Iaincoari ceren ezpaitut çuetaric nehor batheyatu, Crispo eta Gaio baicen: 15 Nehorc erran ezteçan ecen neure icenean batheyatzen ariçan naicela.

Galatians 6:12-13

12 Nor-ere nahi baitirade apparent eracutsi haraguian, hec bortchatzen çaituztez circonciditu içatera: solament Christen crutzeagatic persecutioneric suffri ezteçatençát. 13 Ecen circonciditzen diradenéc berec-ere eztute Leguea beguiratzen: baina nahi duté çuec circoncidi çaitezten, çuen haraguian gloria ditecencát.

1 Timothy 1:19-20

19 Dualaric fede eta conscientia ona: hura batzuc iraitziric, fedeaz galtze eguin vkan dié. 20 Ceinetaric baitirade Hymeneo eta Alexander: hec Satani eman dirautzat, ikas deçatencát guehiagoric ez blasphematzen.

1 Timothy 5:13

13 Eta guehiago, alfer egoile-ere diradelaric ikasten dié etchez etche ebilten: eta eztituc solament alfer egoile, baina edasle-ere, eta curioso, behar eztiraden gaucéz dadassatelaric.

1 Timothy 6:5

5 Guiçon adimenduz corrumpituén eta eguiatic priuatu diradenén disputatione vanoac, estimatzen dutelaric pietatea irabazte dela: retiradi halacoetaric.

2 Timothy 2:17-18

17 Eta hayén hitza gangrená beçala alhaco duc, ceinetaric baitirade Hymeneo eta Phileto: 18 Cein eguiatic erauci içan baitirade, erraiten dutela ia resurrectionea eguin içan dela, eta erautzen dié edocein batzuén fedea.

2 Timothy 4:3-4

3 Ecen içanen duc demborabat ezpaitute doctrina sanoa suffrituren: baina beharri quillicorrac dituztelaric, beréc bere desirén arauezco iracastunac bilduren baitituzté: 4 Eta eguiatic beharriac itzuliren baitituzté, eta fabletara emanac içanen baitirade.

2 Peter 2:1-3

1 Baina propheta falsuac-ere içan dirade populuaren artean, çuen artean-ere doctor falsuac içanen diraden beçala, ceinéc secretuqui sar eraciren baitituzte perditionetaco sectác: eta hec redemitu dituen Iauna vkaturen baituté, bere buruén gainera perditione lasterra erekarten duqueitelaric. 2 Eta anhitz iarreiquiren çaye hayén insolentiey: ceineçaz eguiazco bidea blasphematurén baita. 3 Halaco maneraz non auaritiaz enganiotaco hitzez merkatalgoa çueçaz eguinen baituqueite: ceinén gainera condemnationeac ia aspaldidanic ezpaitu berancen, eta ceinén perditionea ezpaitatza lo.

2 Peter 2:18

18 Ecen vanitatezco propos guciz arrogantac pronuntiatzen dituztela bazcatzen dituzté haraguiaren guthiciéz eta insolentiéz, erroretan conuersatzen dutenetaric eguiazqui ihes eguin çutenac: 19 Gure artetic ilki içan dirade baina etziraden gutaric: ecen baldin gutaric içan balirade, gurequin egon ciratequeen: baina haur eguin içan da manifesta ledinçát ecen guciac eztiradela gutaric.

2 John 1:7

7 Ecen anhitz abusari sarthu içan da mundura, ceinéc ezpaitute confessatzen Iesus Christ haraguitan ethorri içan dela: halacoa abusari da eta Antechrist.

Jude 1:4-16

4 Ecen ichilic sarthu içan dirade guiçon batzu, lehen ia aspaldian damnatione hunetacotz enrolatuac, gende Iaincoaren beldur gabeac, gure Iaincoaren gratia cambiatzen dutela dissolutionetara, eta Iainco Iabe bakoitza, eta Iesus Christ gure Iauna renuntiatzen dituztela. 5 Bada gauça hauc aippatu nahi drauzquiçuet, ikussiric ecen haur behin badaquiçuela, ecen Iaunac populua Egyptetic deliuratu çuenean, sinhetsi vkan etzutenac guero deseguin vkan cituela. 6 Eta Aingueru bere hatsea beguiratu vkan etzutenac, baina bere principaltassuna vtzi vkan çutenac, ilhumbe azpian seculaco estecaduretan egun handico iudiciorano reseruatu vkan dituela. 7 Sodoma eta Gomorrha, eta hayén aldirietaco hiri hayén moldera paillardatu çutenac, eta berce haraguiaren ondoan ioan ciradenac, exemplutan proposatu içan diraden beçala, su eternaleco pená suffritzen dutela. 8 Halaber ordea hauc-ere lokarturic bere haraguia satsutzen duté eta seignoriá menospreciatzen eta dignitatéz gaizqui erraiten duté. 9 Guciagatic-ere Michel Archangelua, deabruaren contra ciharducanean disputatzen cela Moysesen gorputzaz, etzedin ventura maledictionezco sententiaren emaitera, baina erran ceçan, Iaunac mehatchaçala. 10 Baina hauc, aditzen eztituzten gauça guciéz gaizqui erraiten ari dirade, eta naturalqui abre brutalec beçala eçagutzen dituzten gauça gucietan corrumpitzen dirade. 11 Maledictione hayén gainean: ecen Cainen bideari iarreiqui içan çaizquio, eta Balaam enganatu içan den alocairuaren enganioz abandonnatu içan dirade, eta Core-erén contradictionearen araura deseguin içan dirade 12 Hauc dirade çuen charitatezco othorencetaco maculác, çuequin banquetatuz, nehoren beldur gabe bere buruäc bazcatzen dituztela: hodey vr gabe haicéz hara huna erabiliac: arbore çumel fructu gabeac, biguetan hilac, erroetaric ilkiac: 13 Itsassoco baga dorpeac, bere vileniéz hagun eguiten dutela, içar errebelatuac, ceinéy apprestatua baitaye tenebretaco ilhumhea eternalqui. 14 Eta prophetizatu vkan du hauçaz-ere Adamen ondoco çazpigarren guiçonac, Enoch-ec, cioela, 15 Huná, ethorri içan da Iauna bere millionezco sainduequin, gucién contra iugemendu emaitera, eta hayén arteco gaichto gucién vençutzera obra gaichto gaichtoqui eguin dituzten guciéz, eta bekatore gaichtoéc haren contra erran dituzten hitz gogor guciéz. 16 Hauc dirade murmuraçale, reuoltari, bere guthicietan dabiltzanac, eta hayén ahoa propos gucizco hantuz minço da, personac admirationetan dituztela bere probetchuagatic.

Revelation 2:6

6 Baina haur baduc, Nicolaiten obrey gaitz baitariztec, hæy nic-ere gaitz diarizteat.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.