Hebrews 7:16 Cross References - Basque

16 Cein ezpaita Sacrificadore eguin içan manamendu carnaleco Leguearen arauez, baina vicitze immortaleco puissançaren arauez.

Galatians 4:3

3 Hala gu-ere haourrac guinenean munduco elementén azpiratuac guinén suiectionetan:

Galatians 4:9

9 Baina orain Iaincoa eçagutzen duçuenaz gueroz, baina aitzitic Iaincoaz eçagutu çaretenaz gueroz, nola conuertitzen çarete harçara element infirmoetara eta paubretara, cein ohi beçala cerbitzatu nahi baitituçue?

Colossians 2:14

14 Eta iraunguiric ordenancetan gure contra cen obligançá, cein baitzén gure contrario, baina harc kendu vkan du hura artetic, crutzeari eratchequiric:

Colossians 2:20

20 Bada baldin hil baçarete Christequin munduco rudimentez den becembatean, cergatic nehorc ordenançaz cargatzen çaituzte, munduan vici bacinete beçala?

Hebrews 7:3

3 Aita gabe, ama gabe, leinu gabe: eztuelaric egunén hatseric, ez vicitzearen finic: baina Iaincoaren Semearen irudico eguin içanic, dago Sacrificadore eternalqui.

Hebrews 7:17

17 Ecen testificatzen du hunela, Hi aiz Sacrificadore eternalqui Melchisedech-en façoinera.

Hebrews 7:21

21 Baina haur iuramendurequin, hari erran vkan draucanaz, Iuratu vkan dic Iaunac, eta etziayóc doluturen, Hi aiz Sacrificadore eternalqui Melchisedech-en façoinera)

Hebrews 7:24-25

24 Baina hunec, ceren eternalqui egoiten baita, Sacrificadoregoa perpetualbat du. 25 Eta halacotz salua-ere perfectoqui ahal ditzaque, harçaz Iaincoagana hurbiltzen diradenac, bethi vici delaric hecgatic ararteco içateco.

Hebrews 7:28

28 Ecen Legueac Sacrificadore subirano ordenatzen ditu guiçon infirmoac: baina iuramenduco hitz Leguearen ondocoac, ordenatzen du Seme eternalqui sanctificatua.

Hebrews 9:9-10

9 Ceinetan donoac eta sacrificioac offrendatzen baitziraden, cerbitzua eguiten çuenaren conscientiá, ecin sanctifica ceçaquetelaric. 10 Solament ianharitan, eta edaritan, eta ikutze diuersetan, eta ceremonia carnaletan, haur corregi çaitequeen demborarano ordenatuac:

Hebrews 10:1

1 Ecen Legueac ethorteco ciraden onén itzala çuelaric, ez gaucén imagina vicia, vrthe oroz ardura offrendatzen cituzten sacrificio heçaz beréz, ethorten ciradenac iagoitic ecin sanctifica citzaqueen.

Revelation 1:18

18 Baina hil içan nauc, eta huná, vici nauc secula seculacotz, Amen: eta citiát iffernuaren eta herioaren gakoac.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.