1 Eta bazco besta aitzinean, çaquiala Iesusec ecen ethorri cela haren orena iragan ledinçat mundu hunetaric Aitaganát, nola maite vkan baitzituen bereac, munduan ciradenac, finerano maite vkan ditu hec.
2 Eta affal ondoan (deabruac ia eçarri çuenean Iudas Iscarioten, Simonen semearen bihotzean, hura tradi leçan)
3 Daquialaric Iesusec gauça gucia eman drauzcala hari Aitác escuetara, eta bera Iaincoaganic ilki dela, eta Iaincoganat ioaiten dela:
4 Iaiquiten da affaritetic, eta vtziten du arropá: eta harturic longerabat, guerrica cedin harçaz.
5 Guero eçar ceçan vr bacin batetara, eta has cedin discipuluen oinén ikutzen, eta guerricatua cen oihalaz ichucatzen.
6 Ethor cedin bada Simon Pierrisgana: eta harc erran cieçon, Iauna, hic niri oinac ikutzen drauzquidac?
7 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Nic eguiten dudana, hic eztaquic orain: baina guero eçaguturen duc.
8 Diotsa Pierrisec, Eztituc ikuciren ene oinac seculan. Ihardets cieçón Iesusec, Baldin ikuz ezpaheçat, eztuc vkanen parteric enequin.
9 Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, ez ene oinac solament, baina escuac-ere eta buruä.
10 Diotsa Iesusec, Ikucia denac, eztic mengoaric oinac ikuz ditzan baicen, baina duc chahu gucia: eta çuec chahu çarete, baina ez gucioc.
11 Ecen baçaquian cein cen hura traditzen çuena: halacotz erran ceçan, Etzarete chahu gucioc.
12 Bada ikuci cituenean hayén oinac, eta bere arropac harçara hartu cituenean, berriz mahainean, iarriric erran ciecén, Badaquiçue cer eguin drauçuedan ?
13 Çuec deitzen nauçue, Magistrua eta Iauna, eta vngui dioçue: ceren bainaiz.
14 Baldin beraz nic ikuci baditut çuen oinac Iauna eta Magistrua naicelaric, çuec-ere behar drauzteçue elkerri oinac ikuci.
15 Ecen exemplu eman vkan drauçuet, nic çuey eguin drauçuedan beçala, çuec-ere daguiçuen.
16 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Cerbitzaria ezta bere nabussia baino handiago, ezeta embachadorea hura igorten duena bainoa handiago.
17 Baldin gauça hauc badaquizquiçue, dohatsu içanen çarete baldin eguin baditzaçue.
18 Eznaiz çueçaz gucioz minço: nic badaquit cein elegitu ditudan: baina behar da compli dadin Scripturá, Enequin oguia iaten duenac, altchatu du ene contra bere oindogorá.
19 Oraindanic erraiten drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean, sinhets deçaçuençát ecen ni naicela.
20 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nic norbeit igor badeçat, norc-ere hura recebitzen baitu, ni recebitzen nau: eta ni recebitzen nauenac, recebitzen du ni igorri nauena.
21 Gauça hauc erran cituenean Iesus trubla cedin spirituan, eta testifica ceçan, eta erran, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela ni.
22 Orduan discipuluéc batac berceaganat behatzen çutén, ceinez minço cen dudatan içanez.
23 Eta cen Iesusen discipuluetaric bat mahainean haren bulharrera iarria, cein maite baitzuen Iesusec:
24 Eta keinu eguin cieçón huni Simon Pierrisec, galde leguión, cein cen harc erraiten çuena.
25 Bada harc Iesusen stomaquera beheraturic, diotsa, Iauna, cein da?
26 Ihardets ceçan Iesusec, Hura duc nic ahamen trempatua emanen draucadana. Eta busti çuenean ahamena, eman cieçón Iudas Iscariot Simonenari.
27 Eta ahamenaren ondoan sar cequión Satan. Eta diotsa Iesusec, Eguiten duana eguic fitetz.
28 Baina mahainean ciradenetaric batec-ere etzuen aditzen certara hura erran ceraucan.
29 Ecen batzuc vste çuten, ceren mulsá baitzuen Iudasec, ecen erran ceraucala Iesusec, Eros itzac bestacotzát behar ditugun gauçác: edo paubrey cerbait eman liecén.
30 Hura bada ahamena harturic, bertan ilki cedin, eta cen gauä.
31 Eta ilki cenean, erran ceçan Iesusec, Orain glorificatu da guiçonaren Semea, eta Iaincoa glorificatu da hartan.
32 Baldin Iaincoa glorificatu bada hartan, Iaincoac-ere glorificaturen du hura bere baithan, eta bertan glorificaturen du hura.
33 Haourtoác, oraino appurbat çuequin naiz: bilhaturen nauçue: baina Iuduey erran drauedan beçala, Norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin ethor çaitezquete: hala çuey-ere erraiten drauçuet orain.
34 Manamendu berribat emaiten drauçuet, batac berceari on daritzoçuen, nic çuey on eritzi drauçuedan beçala, çuec-ere elkarri on daritzoçuençat.
35 Hunetan eçaguturen dute guciéc ecen ene discipulu çaretela, baldin charitate baduçue batac berceagana.
36 Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, norat ioaiten aiz? Ihardets cieçón Iesusec, Norat ni ioaiten bainaiz, ecin orain iarreiqui aquidit: baina iarreiquiren atzait guero.
37 Diotsa Pierrisec, Iauna, ceren ecin iarreiqui naquidic orain? neure arima hiregatic eçarriren diát.
38 Ihardets cieçón Iesusec, Eure arimá enegatic eçarriren baituc? eguiaz eguiaz erraiten drauat, eztic ioren oillarrac vkatu nuqueano hiruretan.
John 13 Cross References - Basque
Matthew 26:2-5
2 Badaquiçue ecen bi egunen buruän Bazco eguiten dela, eta guiçonaren Semea tradituren dela crucifica dadinçat.
3 Orduan bildu içan dirade Sacrificadore principalac eta Scribác eta populuco Ancianoac Sacrificadore principal Caiphas deitzen denaren salara.
4 Eta conseillu eduqui ceçaten fineciaz Iesusen hatzamaiteco eta hiltzeco.
5 Baina erraiten çuten, Ez bestán, tumultoric eztençát populuaren artean.
Matthew 26:45
45 Orduan ethorten da bere discipuluetara, eta dioste, Lo eguiçue gaurguero, eta reposa çaitezte: huná, hurbildu da orena, eta guiçonaren Semea liuratzen da gaichtoén escuetara.
Matthew 28:20
20 Iracasten dituçuela nic manatu drauçuedan guciaren beguiratzen: eta huná, ni çuequin naiz bethiere munduaren finerano. Amen.
Mark 14:1-2
Luke 9:51
51 Eta guertha cedin, haren goiti altchatzeco egunac complitzen ciradenean, orduan chuchent baitzeçan bere beguithartea gogo eguinic Ierusalemera ioaitera.
Luke 13:32-33
32 Eta erran ciecén, Çoazte eta erroçue aceri hari, Huná, egoizten citiát deabruac campora, eta sendatzea acabatzen diát egun eta bihar, eta hereneco egunean fin hartzen diat.
33 Baina bide eguin behar diat egun eta bihar eta etzi: ecen eztuc guerthatzen Prophetaric batre hil dadin Ierusalemetic lekora.
Luke 22:1-2
Luke 22:53
53 Egun oroz çuequin nincela templean, eztituçue escuac hedatu ene gainera: baina haur da çuen oren hura, eta ilhumbearen botherea.
John 6:4
4 Eta hurbil cen Bazco, Iuduen bestá.
John 7:6
6 Dioste bada Iesusec, Ene demborá ezta oraino ethorri: baina çuen demborá bethi da prest.
John 7:30
30 Orduan hura hatzaman nahiz çabiltzan: baina nehorc etzitzan escuac eçar haren gainean, ecen etzén oraino ethorri haren orena.
John 8:20
20 Hitz hauc erran citzan Iesusec thesaurerian, iracasten ari cela templean: eta nehor etzaquión lot, ceren oraino ezpaitzén ethorri haren orena
John 11:9-10
John 11:55
55 Eta cen hurbil Iuduén bazcoa, eta igan cedin anhitz Ierusalemera comarca hartacoric bazco aitzinean, purifica litecençat.
John 12:23
23 Eta Iesusec ihardets ciecén, cioela, Ethorri da ordua guiçonaren Semea glorificaturen baita.
John 13:3
3 Daquialaric Iesusec gauça gucia eman drauzcala hari Aitác escuetara, eta bera Iaincoaganic ilki dela, eta Iaincoganat ioaiten dela:
John 13:34
34 Manamendu berribat emaiten drauçuet, batac berceari on daritzoçuen, nic çuey on eritzi drauçuedan beçala, çuec-ere elkarri on daritzoçuençat.
John 14:28
28 Ençun duçue ecen erran drauçuedala, Banoa, eta itzuliren naiz çuetara. Baldin on bacindarizté, segur aleguera cintezquete ceren erran baitut, banoa Aitaganát: ecen Aita ni baino handiago da.
John 15:9-10
John 15:13-14
John 16:5-7
5 Baina orain banoa ni igorri nauenaganát, eta çuetaric nehorc eznau interrogatzan, Norat oha?
6 Baina ceren gauca hauc erran drauzquiçuedan, tristitiác bethe du çuen bihotza,
7 Baina nic eguia erraiten drauçuet, behar duçue ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consolaçalea ezta ethorriren çuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura çuetara.
John 16:28
28 Ilki naiz Aitaganic, eta ethorri naiz mundura: harçara vtziten dut mundua, eta banoa Aitaganát.
John 17:1
1 Gauça hauc erran citzan Iesusec, eta goiti citzan beguiac cerurát, eta erran ceçan, Aitá, ethorri duc orena, glorifica eçac eure Semea, eure Semeac-ere hi glorifica eçançát.
John 17:5
5 Eta orain glorifica neçac hic Aitá, euror baithan, gloria harçaz cein vkan baitut hirequin mundu haur eguin cedin baino lehen.
John 17:9-11
9 Nic hecgatic othoitz eguiten diat: eztiat munduagatic othoitz eguiten, baina hic niri eman drauzquidanacgatic, ecen hiriac dituc.
10 Eta ene gauça guciac hire dituc, eta hireác ene, eta glorificatu içan nauc hetan.
11 Eta guehiagoric eznauc munduan, baina hauc munduan dituc, eta ni hiregana ethorten nauc. Aita sainduá, beguiraitzac eure icenean, niri eman drauzquidanac, bat diradençat, gu beçala.
John 17:13-14
John 17:16
16 Eztituc mundutic, nola ni-ere ezpainaiz mundutic.
John 17:26
26 Eta eçagut eraci diraueat hire icena, eta eçagut eraciren: hic niri on eritzi draután onheriztea, hetan dençát, eta ni hetan.
John 18:4
4 Iesusec bada çaquizquialaric haren gainera ethorteco ciradenen gauça guciac, aitzinaraturic erran ciecén, Noren bilha çabiltzate?
Romans 8:37
37 Ecen segur naiz ecen ez herioc, ez vicitzec, ez Aingueruèc, ez principaltassunéc, ez botheréc, ez presenteco gaucéc, ez ethortecoéc:
1 Corinthians 1:8
8 Ceinec confirmaturen-ere baitzaituztéz finerano irreprehensible içateco Iesus Christ gure Iaunaren egunecotzat.
Ephesians 5:25-26
Hebrews 3:6
6 Baina Christ seme beçala da bere etchean: ceinen etchea baicara gu, baldin confidançá eta gloriatzen garen sperançá finerano fermu eduqui baditzagu.
Hebrews 3:14
14 Ecen Christen participant eguin içan gara, bay baldin hatse hura, ceinez sustengatzen baicara, fermu eduqui badeçagu finerano.
Hebrews 6:11
11 Baina desir dugu çuetaric batbederac artha bera eracuts deçan, sperançaren segurança bethecotzat finerano:
1 Peter 1:13
13 Halacotz çuen adimenduco guerruncea guerricaturic, sobrietaterequin, auçue perfectoqui sperança çuey presentatzen çaiçuen gratián Iesus Christ aguer daiteno.
1 John 4:19
19 Guc hari on daritzagu, ceren harc lehenic onhetsi baiquaitu gu.
Revelation 1:5
5 Eta Iesus Christen partez, cein baita testimonio fidela, hiletarico lehen iayoa, eta lurreco reguén Princea,
Luke 22:3
3 Baina Satan sar cedin Iudas icen goiticoz Iscariot deitzen cenera cein baitzén hamabién contuco.
Luke 22:31
31 Erran ceçan halaber Iaunac, Simon, Simon, huná, Satanec bihiaren ançora çuen bahatzeco desira dic:
John 6:70-71
John 13:4
4 Iaiquiten da affaritetic, eta vtziten du arropá: eta harturic longerabat, guerrica cedin harçaz.
John 13:26-27
Acts 5:3
3 Eta erran ceçan Pierrisec, Ananias, cergatic bethe du Satanec hire bihotza Spiritu sainduari gueçur erraitera, eta landaren preciotic appartatzera?
2 Corinthians 8:16
16 Eta esquer Iaincoari ceinec eman baitu artha bera çueçaz Titeren bihotzean.
Ephesians 2:3
3 Ceinén artean guc guciec-ere noizpait conuersatu vkan baitugu gure haraguiaren guthicietan eguiten guentuela, haraguiaren eta gure pensamenduén desirac: eta naturaz hiraren haour guinén berceac-ere beçala.
James 1:13-17
13 Nehorc, tentatzen denean, ezterrala Iaincoaz tentatzen dela: ecen Iaincoa ecin tenta daite gaizquiz, eta nehor eztu tentatzen.
14 Baina batbedera tentatzen da bere guthicia propriaz tiratzen eta bazcatzen denean.
15 Guero guthiciá, concebitu duenean, ertzen da bekatuz: eta bekatuac acabatu denean, herio engendratzen du.
16 Etzaiteztela abusa, ene anaye maiteác.
17 Donatione on oro, eta dohain perfect oro garaitic da arguién Aitaganic iausten dela, cein baithan ezpaita cambiamenduric, ez aldizcazco itzalic.
Revelation 17:17
17 Ecen Iaincoac eçarri dic hayén bihotzetan, eguin deçaten harc placer duena, eta consenti ditecen, eta eman dieçoten bere resumá bestiari Iaincoaren hitzac compli daitezqueno.
Matthew 11:27
27 Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit: eta nehorc eztu eçagutzen Semea Aitác baicen: ezeta Aita nehorc eztu eçagutzen Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.
Matthew 28:18
18 Eta hurbilduric Iesus minça cequién, cioela, Eman içan çait niri bothere gucia ceruän eta lurrean.
Luke 10:22
22 Orduan discipuluetarat itzuliric erran ceçan, Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit, eta nehorc eztaqui nor den Semea, Aitác baicen: eta nor den Aita, Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.
John 1:18
18 Iaincoa nehorc eztu ikussi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakoitzac berac declaratu draucu.
John 3:13
13 Ecen nehor ezta igan cerura, cerutic iautsi dena baicen, cein baita guiçonaren Seme ceruän dena.
John 3:35
35 Aitác maite du Semea, eta gauça guciac eman ditu haren escura.
John 5:22-27
22 Ecen Aitac eztu iugeatzen nehor, baina iugemendu gucia eman drauca Semeari:
23 Guciéc Semea ohora deçatençát, Aita ohoratzen duten beçala: Semea ohoratzen eztuenac, eztu ohoratzen Aita, ceinec igorri baitu hura.
24 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ene hitza ençuten, eta ni igorri nauena sinhesten duenac, baduela vicitze eternala, eta haina ezta condemnationetara ethorriren: baina iragan da heriotic vicitzera.
25 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ethorten dela orena, eta orain dela, noiz hiléc ençunen baitute Iaincoaren Semearen voza, eta ençunen dutenac vicico dirade.
26 Ecen nola Aitac baitu vicitze bere baithan, hala eman drauca Semeari-ere bere baithan vicitzearen vkaitea.
27 Eta bothere eman drauca iugemendu-ere eguiteco, guiçonaren Seme den becembatean.
John 7:29
29 Baina nic eçagutzen dut hura, ceren harenganic bainaiz, eta harc igorri bainau.
John 7:33
33 Erran ciecén bada Iesusec, Oraino dembora gutibatetacotz çuequin naiz, guero banoa igorri nauènaganát.
John 8:42
42 Erran ciecén bada Iesusec, Baldin Iaincoa çuen aita baliz, maite ninduqueçue ni: ecen ni Iaincoaganic partitu eta ethorri naiz: eta eznaiz neure buruz ethorri, baina harc igorri nau.
John 13:1
1 Eta bazco besta aitzinean, çaquiala Iesusec ecen ethorri cela haren orena iragan ledinçat mundu hunetaric Aitaganát, nola maite vkan baitzituen bereac, munduan ciradenac, finerano maite vkan ditu hec.
John 16:27-28
John 17:2
2 Nola eman baitraucac bothere haragui guciaren gainean, hari eman drauzquioán guciey, vicitze eternala eman diecençát.
John 17:5-8
5 Eta orain glorifica neçac hic Aitá, euror baithan, gloria harçaz cein vkan baitut hirequin mundu haur eguin cedin baino lehen.
6 Manifestatu diraueat hire icena hic niri mundutic eman drauztán guiçoney: hireac cituán, eta niri hec eman drauzquidac, eta hire hitza beguiratu dié.
7 Orain eçagutu dié, ecen niri eman drauzquidán gauça guciac hireganic diradela.
8 Ecen niri eman drauzquidán hitzac hæy eman dirauzteat: eta hec recebitu citié, eta eçagutu dié eguiazqui ecen ni hireganic ilki naicela, eta sinhetsi dié ecen hic igorri nauala.
John 17:11-13
11 Eta guehiagoric eznauc munduan, baina hauc munduan dituc, eta ni hiregana ethorten nauc. Aita sainduá, beguiraitzac eure icenean, niri eman drauzquidanac, bat diradençat, gu beçala.
12 Hequin munduan nincenean, nic beguiratzen nitián hec hire icenean: niri eman drauzquidanac, nic beguiratu citiat, eta hetaric batre eztuc galdu içan, perditionezco semea baicen: Scripturá compli ledinçát.
13 Eta orain hiregana ethorten nauc, eta gauça hauc erraiten citiat munduan, dutençát ene alegrança complitua berac baithan.
Acts 2:36
36 Segur iaquin beça bada Israeleco etche guciac, ecen hura Iaun eta Christ eguin duela Iaincoac: Iesus çuec crucificatu duçuen haur diot.
1 Corinthians 15:27
27 Ecen gauça guciac suiet eguin vkan ditu haren oinén azpico (baina erraiten duenean, ecen gauça guciac haren suiet eguin içan diradela, agueria da ecen gauça guciac haren suiet eguin dituena reseruatua dela.)
Ephesians 1:21-22
Philippians 2:9-11
Hebrews 1:2
2 Cein eçarri vkan baitu gauça gucién heredero, ceinez mundua-ere eguin vkan baitu:
Hebrews 2:8-9
8 Gauça guciac suiet eguin vkan dituc haren oinén azpico. Eta gauça guciac haren suiet eguin dituenaz gueroz, eztu deus vtzi haren suiet eztén: baina eztacussagu oraino gauça guciác haren suiet diradela.
9 Baina Aingueruäc baino chipichiago eguin içan cena, ikusten dugu cein baita Iesus, bere herioco passioneagatic, gloriaz eta ohorez coroatu içan dela: Iaincoaren gratiaz guciacgatic herioa dasta leçançát.
Luke 12:37
37 Dohatsu dirade cerbitzari hec, cein dathorrenean nabussiac eridenen baititu iratzarriac: eguiaz diotsuet guerricaturen dela bera, eta mahainean iar eraciren dituela, eta aitzinaraturic cerbitzaturen dituela.
Luke 17:7
7 Baina ceinec çuetaric, cerbitzaribat duenean laboratzen edo abrén bazcatzen ari denic, landatic itzuli denean erraiten drauca bertan, Auançadi, eta iar adi mahainean.
Luke 22:27
27 Ecen cein da handiago, mahainean iarriric dagoena, ala cerbitzun ari dena? eza mahainean iarriric dagoena? Bada ni naiz çuen artean cerbitzatzen ari dena beçala.
2 Corinthians 8:9
9 Ecen eçagutzen duçue Iesus Christ gure Iaunaren gratiá, nola çuengatic paubre eguin içan den abrats celaric: haren paubreciáz çuec abrats cindeiztençát.
Philippians 2:6-8
6 Ceinec Iaincoaren formán celaric ezpaitu estimatu harrapatze Iaincoaren bardin içatea:
7 Badaric-ere bere buruä ezdeustu vkan du, cerbitzari forma harturic, guiçonén irudico eguin içanic, eta formaz eriden içanic guiçon beçala:
8 Bere buruä beheratu vkan du obedient eguin içanic heriorano, are herio crutzecorano.
Luke 7:38
38 Eta guibeletic haren oinetara cegoela, has cedin nigarrez cegoela haren oinén nigar vriz arregatzen: eta ichucatzen cerauzcan bere buruco adatsaz, eta pot eguiten cerauen haren oiney, eta vnguentuz vnguenstatzen cituen.
Luke 7:44
44 Eta emazteaganat itzuliric erran cieçón Simoni, Badacussac emazte haur? hire etchean sarthu içan nauc, vric ene oinetara eztuc eman: baina hunec ene oinac nigar vriz arregatu citic, eta bere buruco adatsaz ichucatu.
John 13:8
8 Diotsa Pierrisec, Eztituc ikuciren ene oinac seculan. Ihardets cieçón Iesusec, Baldin ikuz ezpaheçat, eztuc vkanen parteric enequin.
John 13:10
10 Diotsa Iesusec, Ikucia denac, eztic mengoaric oinac ikuz ditzan baicen, baina duc chahu gucia: eta çuec chahu çarete, baina ez gucioc.
John 13:12-14
12 Bada ikuci cituenean hayén oinac, eta bere arropac harçara hartu cituenean, berriz mahainean, iarriric erran ciecén, Badaquiçue cer eguin drauçuedan ?
13 Çuec deitzen nauçue, Magistrua eta Iauna, eta vngui dioçue: ceren bainaiz.
14 Baldin beraz nic ikuci baditut çuen oinac Iauna eta Magistrua naicelaric, çuec-ere behar drauzteçue elkerri oinac ikuci.
John 19:34
34 Baina gendarmesetaric batec dardoaz haren seihetsa iragan ceçan, eta bertan ilki cedin odol eta vr.
Acts 22:16
16 Orain bada cer berancen duc? Iaiqui adi eta batheyadi, eta chahu itzac eure bekatuac, Iaunaren icena inuocaturic.
1 Corinthians 6:11
11 Eta halaco gauça cinetén batzu: baina ikuci çarete, baina sanctificatu çarete, baina iustificatu çarete, Iesus Iaunaren icenean, eta gure Iaincoaren Spirituaz.
Ephesians 5:26
26 Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz.
1 Timothy 5:10
10 Obra onetan testimoniage duena: eya haourrac haci dituenez, eya estrangerac alogeatu dituenez, eya sainduén oinac ikuci dituenez, eya affligituac aiutatu dituenez, eya obra on orori ardura iarreiqui içan çayonez.
Titus 3:3-5
3 Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentuán, desobediént, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle.
4 Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean,
5 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez:
Hebrews 10:22
22 Goacen eguiazco bihotzequin eta fedezco segurançarequin, conscientia gaichtotaric bihotzac chahuturic:
1 John 1:7
7 Baina baldin arguian bagabiltza, hura arguian den beçala, communione dugu elkarrequin harequin batean, eta Iesus Christ haren Semearen odolac purgatzen gaitu bekatu orotaric.
1 John 5:6
6 Haur da Iesus Christ vrez eta odolez ethorri içan dena: ez vrez solalnent, baina vrez eta odolez: eta Spiritua da testificatzen duena ecen Spiritua eguia dela.
Revelation 7:14
14 Eta erran nieçón, Iauna, hic badaquic. Eta erran cieçadan, Hauc dituc afflictione handitaric ethorri içan diradenac: eta ikuci vkan citié bere arropa luceac eta churitu Bildotsaren odolean.
Matthew 3:11-14
11 Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez emendamendutara: baina ene ondoan ethorten dena, ni baino borthitzago da, ceinen çapatén ekarteco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzté Spiritu sainduaz eta suz.
12 Bere bahea bere escuan du, eta garbituren du bere larraina: eta bilduren du bere oguibihia granerera: baina lastoa choil erreren du behinere hiltzen ezten suan.
13 Orduan ethor cedin Iesus Galileatic Iordanera Ioannesgana, harenganic batheya ledinçát.
14 Baina Ioannesec haguitz empatchatzen çuen hura, cioela, Nic behar diat hireganic batheyatu, eta hi ethorten aiz enegana ?
Luke 5:8
8 Eta hori ikussiric Simon Pierrisec egotz ceçan bere buruä Iesusen belhaunetara, cioela, Parti adi eneganic, Iauna, ecen guiçon bekatorea nauc ni.
John 1:27
27 Hura da ene ondoan ethorten dena, cein ni baino aitzinecoago baita, ceinen çapataco hedearen lachatzeco ezpainaiz ni digne.
John 12:16
16 Eta gauça hauc etzitzaten eçagut haren discipuluéc lehenetic: baina Iesus glorificatu içan cenean, orduan orhoit citecen ecen gauça hauc harçaz scribatuac ciradela, eta hari gauça hauc eguin cerautzatela.
John 13:10-12
10 Diotsa Iesusec, Ikucia denac, eztic mengoaric oinac ikuz ditzan baicen, baina duc chahu gucia: eta çuec chahu çarete, baina ez gucioc.
11 Ecen baçaquian cein cen hura traditzen çuena: halacotz erran ceçan, Etzarete chahu gucioc.
12 Bada ikuci cituenean hayén oinac, eta bere arropac harçara hartu cituenean, berriz mahainean, iarriric erran ciecén, Badaquiçue cer eguin drauçuedan ?
John 13:36
36 Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, norat ioaiten aiz? Ihardets cieçón Iesusec, Norat ni ioaiten bainaiz, ecin orain iarreiqui aquidit: baina iarreiquiren atzait guero.
John 14:26
26 Baina Consolaçaleac, Spiritu sainduac, cein igorriren baitu Aitac ene icenean, harc iracatsiren drauzquiçue gauça guciac, eta orhoit eraciren drauzquiçue erran drauzquiçuedan gauça guciac
James 5:7-11
7 Çareten bada patient, anayeác, Iaunaren aduenimendurano. Huná, laboraria lurreco fructu preciosoaren beguira egoiten da, patientqui haren beguira dagoela goiceco eta arratseco vria recebi deçaqueno.
8 Çareten patient çuec-ere eta confirmaitzaçue çuen bihotzac: ecen Iaunaren aduenimendua hurbil da.
9 Etzaiteztela arrangura elkarren contra, anayeác, condemna etzaiteztençát: huná, iugea borthaitzinean dago.
10 Ene anayeác, har-itzaçue afflictionetaco eta patientiataco exemplutan Prophetác, cein minçatu baitirade Iaunaren icenean.
11 Huná, dohatsu eduquiten ditugu afflictione suffritzen dutenac: Iob-en patientiá ençun vkan duçue, eta Iaunaren fina ikussi duçue, nola guciz misericordioso den Iauna eta gogabera.
Matthew 16:22
22 Eta hura appartaturic has cequión Pierris reprotchatzen, cioela, Eurorçaz auc pietate, Iauna: etzaic hiri hori helduren.
Matthew 21:29
29 Harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztiat nahi: baina guero vrriquituric, ioan cedin.
Matthew 26:33
33 Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Guciac hitan scandaliza baditez-ere, ni iagoitic ezniaitec scandaliza.
Matthew 26:35
35 Diotsa Pierrisec, Are baldin hirequin hiltzera behar badaquit-ere, ez aut vkaturen. Halaber discipulu guciec-ere erran ceçaten.
John 3:5
5 Ihardets ceçan Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauát, vrez eta Spirituz iayo eztena, ecin sar daitela Iaincoaren resumán.
John 13:6
6 Ethor cedin bada Simon Pierrisgana: eta harc erran cieçon, Iauna, hic niri oinac ikutzen drauzquidac?
Colossians 2:18
18 Nehorc ezteçala çuen gainean seignoria bere placerera humilitatez, eta Aingueruèn cerbitzuz, ikussi eztituen gaucetara bere buruä auançatuz, bere haraguiaren adimenduz erhoqui hanturic:
Colossians 2:23
23 Badaric-ere gauça hauc badute cerbait sapientia irudi bere vorondatezco deuotionean, eta spirituzco humilitatean, eta gorputza guppida eztuten becembatean: eztirade ordea eceinere preciotaco, ceren haraguia ressasiatzen duten gaucetara beha baitaude.
Titus 3:5
5 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez:
Hebrews 9:22-23
Hebrews 10:4-10
4 Ecen impossible cen cecenén eta akerrén odolaz bekatuén kentzea.
5 Halacotz, munduan sartzean, dio, Sacrificioric ez offrendaric eztuc nahi vkan, baina gorputzbat appropiatu vkan drautac niri.
6 Halaber holocaustac ez oblationea bekatuagatic etzaizquic placent içan:
7 Orduan erran vkan dut, Huná, ethorten nauc (liburuären hatsean scribatua da niçaz) eguin deçadan, o Iaincoá hire vorondatea:
8 Lehen erran çuenaren gainean. Sacrificioric ez offrendaric, ez holocaustic ez oblationeric bekatuagatic eztuc nahi vkan ez eztituc approbatu: (cein Leguearen arauez offrendatzen baitirade) orduan erran vkan du, Huná, ethorten nauc eguin deçadan, o Iaincoa, hire vorondatea.
9 Kentzen du beraz lehena, guerocoa eçar deçançát.
10 Cein vorondatez sanctificatu içan baicara, Iesus Christen gorputzaren behingo oblationeaz.
Matthew 27:24
24 Eta ikussiric Pilatec ecen etzuela deus probetchatzen, baina tumultoa handitzenago cela, vr harturic ikuz citzan escuac populuaren aitzinean, cioela, Innocent naiz ni iusto hunen odoletic: çuec ikussaçue.
1 Peter 3:21
21 Ceini orain ihardesten draucan baptismoaren figurác gu-ere saluatzen gaitu: ez haraguico satsutassunac chahutzen dituenac, baina conscientiá onaren attestationeac Iaincoaren aitzinean Iesus Christen resurrectioneaz:
Matthew 6:12
12 Eta quitta ietzaguc gure çorrac, nola guc-ere gure çordunéy quittatzen baitrauegu.
John 15:3
3 Ia çuec chahu çarete nic erran drauçuedan hitzagatic.
Romans 7:20-23
20 Bada baldin cer nic nahi ezpaitut hura eguiten badut, eznaiz guehiagoric ni, hura eguiten dudana, baina nitan habitatzen den bekatua.
21 Erideiten dut beraz legue haur nitan, vnguia eguin nahi dudanean, ecen gaizquia datchetala niri.
22 Ecen atseguin hartzen dut Iaincoaren Leguean barneco guiçonaz den becembatean:
23 Baina badacussat berce leguebat neure membroetan, ene adimenduco leguearen contra bataillatzen denic, eta ene membroetan den bekatuaren legueari gathibatzen nerauconic.
2 Corinthians 5:17
17 Beraz baldin cembeit, bada Christ Iaunean, biz crearura berri: gauça çaharrac iragan dirade, huná, gauça guciac berri eguin dirade.
2 Corinthians 5:21
21 Ecen bekaturic eçagutu eztuena, guregatic bekatu eguin vkan du: hartan gu Iaincoaren iustitia eguin guentecençát.
2 Corinthians 7:1
1 Beraz, ene maiteác, promessac ditugunaz gueroz, haraguiaren eta spirituaren satsutassun orotaric chahu ditzagun gure buruäc: acabatzen dugularic sanctificationea, Iaincoaren beldurrequin.
Ephesians 4:22-24
Ephesians 5:26-27
1 Thessalonians 5:23
23 Bada Iainco baquezcoac ossoqui sanctifica çaitzatela: eta çuen spiritu gucia eta arima eta gorputza hoguen gabe, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduco beguira ditecela.
Hebrews 9:10
10 Solament ianharitan, eta edaritan, eta ikutze diuersetan, eta ceremonia carnaletan, haur corregi çaitequeen demborarano ordenatuac:
James 3:2
2 Ecen anhitz gauçatan huts eguiten dugu guciéc Baldin cembeitec hitzean huts eguiten ezpadu, hura guiçon perfectoa da, eta bridatan eduqui ahal deçaque gorputz gucia-ere.
1 John 1:7-10
7 Baina baldin arguian bagabiltza, hura arguian den beçala, communione dugu elkarrequin harequin batean, eta Iesus Christ haren Semearen odolac purgatzen gaitu bekatu orotaric.
8 Baldin erran badeçagu ecen bekaturic eztugula, gure buruäc seducitzen ditugu, eta eguiá gutan ezta.
9 Baldin confessa baditzagu gure bekatuac, fidel da eta iusto, guri gure bekatuén barkatzeco, eta iniquitate orotaric gure purgatzeco.
10 Baldin erran badeçagu ecen eztugula bekaturic eguin: gueçurti eguiten dugu hura, eta haren hitza ezta gutan.
Matthew 26:24-25
24 Segur, guiçonaren Semea badoa harçaz scribatua den beçala: baina maledictione guiçon haren gainean ceinez guiçonaren Semea traditzen baita: on çuqueen guiçon harc baldin sorthu içan ezpaliz.
25 Eta ihardesten çuela Iudasec, ceinec hura traditzen baitzuen, erran ceçan, Magistruá, ni naiz? Diotsa, Hic erran duc.
John 2:25
25 Eta ceren ezpaitzuen mengoaric nehorc testifica leçan guiçonaz: ecen berac baçaquian cer cen guiçonean.
John 6:64-71
64 Baina badirade batzu çuetaric sinhesten eztutenic. Ecen baçaquian hatseandanic Iesusec cein ciraden sinhesten etzutenac, eta cein cen hura tradituren çuena.
65 Eta erraiten çuen, Halacotz erran drauçuet ecen nehor ecin dathorrela enegana, baldin ene Aitaz eman ezpaçayo.
66 Orduandanic haren discipuluetaric anhitz guibelerat citecen: eta guehiagoric etzabiltzan harequin.
67 Erran ciecén bada Iesusec hamabiey, Ala çuec-ere ioan nahi çarete?
68 Ihardets cieçón bada Simon Pierrisec, Iauna, norengana ioanen gara? vicitze eternalezco hitzac dituc hic:
69 Eta guc sinhetsi eta eçagutu diagu ecen, hi aicela Christ Iainco viciaren Semea.
John 13:2
2 Eta affal ondoan (deabruac ia eçarri çuenean Iudas Iscarioten, Simonen semearen bihotzean, hura tradi leçan)
John 13:18
18 Eznaiz çueçaz gucioz minço: nic badaquit cein elegitu ditudan: baina behar da compli dadin Scripturá, Enequin oguia iaten duenac, altchatu du ene contra bere oindogorá.
John 13:21
21 Gauça hauc erran cituenean Iesus trubla cedin spirituan, eta testifica ceçan, eta erran, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela ni.
John 13:26
26 Ihardets ceçan Iesusec, Hura duc nic ahamen trempatua emanen draucadana. Eta busti çuenean ahamena, eman cieçón Iudas Iscariot Simonenari.
John 17:12
12 Hequin munduan nincenean, nic beguiratzen nitián hec hire icenean: niri eman drauzquidanac, nic beguiratu citiat, eta hetaric batre eztuc galdu içan, perditionezco semea baicen: Scripturá compli ledinçát.
Matthew 13:51
51 Erraiten draue Iesusec, Aditu dituçue gauça hauc guciac? Diotsate, Bay Iauna.
Mark 4:13
13 Eta erran ciecen, Eztaquiçue comparatione haur? Eta nolatan comparatione guciac eçagutiren dituçue?
John 13:7
7 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Nic eguiten dudana, hic eztaquic orain: baina guero eçaguturen duc.
Matthew 7:21-22
21 Niri Iauna, Iauna, erraiten drautan gucia ezta sarthuren ceruètaco resumán, baina ene Aita ceruètan denaren vorondatea eguiten duena.
22 Anhitzec erranen draut egun hartan, Iauna, Iauna, eztugu hire icenean prophetizatu, eta eztitugu hire icenean deabruac egotzi campora, eta eztugu hire icenean verthute anhitz eguin?
Matthew 23:8-10
Luke 6:46
46 Baina cergatic deitzen nauçue Iauna, Iauna: eta ez eguiten, nic erraiten ditudanac?
Luke 7:43
43 Eta ihardesten çuela Simonec erran ceçan, Vste diat ecen guehiago quittatu içan çayonac. Eta harc erran cieçon, Bidezqui iugeatu duc.
Luke 10:28
28 Orduan erran cieçón, Vngui ihardetsi duc: hori eguic eta vicico aiz.
John 11:28
28 Eta haur erranic, ioan cedin, eta secretuqui dei ceçan Maria bere ahizpá, cioela, Magistrua dun hemen, eta deitzen au.
Romans 14:8-9
1 Corinthians 8:6
6 Baina guc Iainco Aitabat dugu, ceinaganic baitirade gauça guciac, eta gu hartan: eta Iaun-bat, Iesus Christ, ceinez baitirade gauça guciac, eta gu harçaz.
1 Corinthians 12:3
3 Halacotz iaquin eraciten drauçuet, ecen Iaincoaren Spirituaz minço denec batec-ere, eztuela erraiten Iesus maledictione dela: eta nehorc ecin derraqueela Iesus dela Iaun, Spiritu sainduaz baicen.
Philippians 2:11
11 Eta mihi guciac confessa deçan ecen Iaun dela Iesus Christ, Iainco Aitaren glorián.
Philippians 3:8
8 Bayeta segur gauça guciac calte diradela estimatzén dut Iesus Christ neure Iaunaren eçagutzearen excellentiagatic: ceinagatic gauça hauçaz gucioçaz neure buruä billuci vkan baitut, eta gorotz beçala eduquiten ditut, Christ irabaz deçadançát.
James 2:19
19 Hic sinhesten duc ecen Iaincobat dela: vngui eguiten duc: deabruec-ere sinhesten dié, eta ikara diabiltzac.
2 Peter 1:14-16
14 Daquidalaric ecen ene tabernacle hunen vtzitea sarri içanen dela, Iesus Christ gure Iaunac declaratu-ere drautan beçala.
15 Baina pena-ere eçarriren dut çuec ene parti ondoan gauça hauçaz mentione eguin ahal deçaçuen.
16 Ecen eztrauçuegu eçagutzera eman Iesus Christ gure Iaunaren botherea eta aduenimendua, fable artez desguisatuey iarreiquiz: baina gure beguiéz haren maiestatea ikussi dugunoc beçala:
Matthew 20:26-28
26 Ordea ezta hala içanen çuen artean: baina nor-ere handi nahi içanen baita çuen artean, biz çuen muthil:
27 Eta nor-ere nahi içanen baita çuen artean lehen içan, biz çuen cerbitzari.
28 Hala nola guiçonaren Semea ezpaita ethorri cerbitzatu içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren rançoinetan anhitzengatic emaitera.
Mark 10:43-45
43 Baina ezta hala içanen çuen artean: aitzitic nor-ere nahi içanen baita handiena içan çuen artean, içanen da çuen cerbitzari.
44 Eta nor-ere nahi içanen baita çuen artean içan ehen, içanen da gucién cerbitzari.
45 Ecen guiçonaren Semea-ere ezta ethorri cerbitzatu içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren anhitzengatic rançoinetan emaitera.
Luke 22:26-27
Acts 20:35
35 Gucietan eracutsi drauçuet ecen hunela trabaillatuz behar diradela flacuac supportatu, eta Iesus Iaunaren hitzéz orhoit içan: ecen berac erran du, Gauça dohatsuagoa dela emaitea ecen ez hartzea.
Romans 12:10
10 Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela.
Romans 12:16
16 Gogo batez bata berceagana affectionatuac çaretelaric: gauça gorác affectatzen eztituçuelaric, baina beheretara accommodatzen çaretelaric. Etzaretela çuhur ceuroc baithan.
Romans 15:1-3
1 Eta behar ditugu fermu garenóc, infirmoén flaccatassunac supportatu, eta ez gure buruey complacitu.
2 Bada gutaric batbederac complaci beça bere hurcoa vnguira edificationetan.
3 Ecen Christec-ere eztu bere buruä complacitu nahi vkan, baina, scribatua den beçala, Hiri iniuria erraiten drauèanén iniuriác ene gainera erori içan dituc.
1 Corinthians 8:13
13 Halacotz, baldin viandác ene anayea scandalizatzen badu, eztut ianen haraguiric seculan, neure anayea scandaliza ezteçadançát.
1 Corinthians 9:19-22
19 Ecen gucietaric libre banaiz-ere, gucien suiectioneco neure buruä eguin vkan dut, gende guehiago irabaz deçadançát.
20 Eta eguin içan natzaye Iuduey Iudu beçala, Iuduac irabaz ditzadançát: Leguearen azpico diradeney, Leguearen azpico baninz beçala, Leguearen azpian diradenac irabaz ditzadançát.
21 Legue gabey Legue gabe baninz beçala, (Legue gabe ezpanaiz-ere Iaincoagana, baina Christen Leguearen azpico) Legue gabeac irabaz ditzadançát.
22 Eguin içan natzaye infirmoey infirmo beçala, infirmoac irabaz ditzadançát: guciey eguin içan natzaye gauça gucia, guciz batzu salua ditzadançat.
2 Corinthians 10:1
1 Gainerocoaz, othoitz eguiten drauçuet Christen emetassunaz eta clementiáz, nic neurorrec Paulec, presentián çuen artean chipi, baina absentián çuetara hardit naicenac.
Galatians 5:13
13 Ecen, anayeác, çuec libertatera deithu içan çaréte: solament beguirauçue, libertatea eztén haraguiari occasionetan: baina elkar charitatez cerbitza eçaçue.
Galatians 6:1-2
Philippians 2:2-8
2 Compli eçaçue ene bozcarioa, sendimendu ber-bat duçuelaric, charitate ber-bat duçuelaric, gogo ber-batetaco eta consentimendu ber-batetaco çaretelaric.
3 Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça.
4 Etzaudetela batbedera cein çuen commoditatetara behá, baina bercerenetara-ere.
5 Bada biz çuetan Iesus Christ baithan-ere içan den affectionea.
Hebrews 5:8-9
Hebrews 12:2
2 Beha gaudelaric fedearen capitainagana eta, compliçaleagana, Iesusgana: ceinec escutan çuen bozcarioaren orde suffritu vkan baitu crutzea, ahalquea menospreciaturic, eta Iaincoaren thronoaren escuinean iarri içan da.
1 Peter 4:1
1 Bada Christec guregatic suffritu vkan duenaz gueroz haraguian, çuec-ere pensatze hunez beraz harma çaitezte, nola haraguian suffritu duena bekatutaric cessatu den,
1 Peter 5:5
5 Halaber gazteác, çareten çaharrén suiet, eta guciac çareten bata bercearen suiet: çareten humilitatez barnetic appainduac: ecen Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia eguiten.
Matthew 11:29
29 Har eçaçue ene vztarria çuen gainera, eta ikas eçaçue eneganic ecen eme naicela eta bihotzez humil: eta çuen arimençát paussu eridenen duçue.
Romans 15:5
5 Bada patientiataco eta consolationetaco Iaincoac diçuela elkarren artean gauça ber baten pensatzeco gratia Iesus Christen araura:
Ephesians 5:2
2 Eta ebil çaitezte charitatean Christec-ere onhetsi vkan gaituen beçala, eta liuratu vkan baitrauca bere buruä guregatic oblatione eta sacrificio Iaincoari, vssain onezco vrrinetan
1 Peter 2:21
21 Ecen hunetacotzát deithu içan çarete: ecen Christec-ere suffritu vkan du guregatic, guri exemplu vtziten draucula, haren oin hatzey iarreiqui çaquiztençat:
1 Peter 3:17-18
17 Ecen hobe da vngui eguiten duçuela affligi çaitezten, baldin Iaincoaren vorondateac hala nahi badu, ecen ez gaizqui eguiten duçuela.
18 Ecen Christec-ere behin bekatuagatic suffritu vkan du, iustoac iniustoacgatic: gu Iaincoagana eraman guençançát, haraguiz mortificaturic, baina viuificaturic Spirituaz.
1 John 2:6
6 Norc erraiten baitu hura baithan dagoela, behar du, nola hura ebili baita, hala hainac-ere ebili
Matthew 10:24-25
Luke 6:40
40 Ezta discipulua bere magistruaren gaineco: baina nor-ere içanen baita discipulu perfect, içanen da magistru beçala.
John 3:3
3 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçón, Eguiaz eguiaz erraiten drauat, berriz iayo içanen eztenec, ecin ikus deçaquela Iaincoaren resumá
John 15:20
20 Orhoit çaitezte nic erran drauçuedan hitzaz Ezta cerbitzaria bere nabussia baino handiago: baldin ni persecutatu banauté, çuec-ere persecutaturen çaituzte: baldin ene hitza beguiratu baduté, çuena-ere beguiraturen duté.
Matthew 7:24-25
24 Norc-ere bada ençuten baititu ene hitz hauc, eta hec eguiten, hura dut comparaturen guiçon çuhur bere etchea arroca gain batetan edificatu duenarequin:
25 Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta eraunsi vkan duté haicéc, eta io vkan duté etchearen contra: eta ezta erori içan: ecen arroca gainean fundatua cen.
Matthew 12:50
50 Ecen norc-ere eguinen baitu ene Aita ceruètan denaren vorondatea, hura da ene anaye, eta arreba, eta ama.
Matthew 22:38-41
Luke 11:28
28 Eta harc erran ceçan, Baina aitzitic dohatsu dirade Iaincoaren hitza ençuten, eta hura beguiratzen dutenac.
Luke 12:47-48
47 Eta bere nabussiaren vorondatea eçagutu duen cerbitzaria, eta ezpaita preparatu, eta ezpaitu haren vorondatearen araura eguin, cehaturen da anhitz vkaldiz:
48 Baina eçagutu eztuena, eta cehatu içateco mereci duqueen gauçac eguin dituena, cehaturen da vkaldi gutiz. Bada anhitz eman içan çayon guciari, anhitz galde eguinen çayó: eta beguiratzera anhitz eman içan çayonari, hambat guehiago galde eguinen çayó.
John 15:14
14 Çuec ene adisquide içanen çarete, baldin eguin badeçaçue cer-ere nic manatzen baitrauçuet
2 Corinthians 5:14-15
Galatians 5:6
6 Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deus balio, ezeta preputioac: baina charitatez obratzen duen fedeac.
Hebrews 11:7-8
7 Fedez Noéc, diuinoqui auertitu içanic oraino ikusten etziraden gaucéz, beldurturic, appresta ceçan arká bere familiaren saluatzeco: cein arkaz condemna baitzeçan mundua: eta eguin cedin fedearen arauez den iustitiaren heredero.
8 Fedez Abrahamec deithu cenean obedi ceçan Iaincoa, heretagetan hartu behar çuen lekura ioan ledinçát, eta parti cedin norat ioaiten cen etzaquialaric.
James 1:25
25 Baina miratu datena Legue perfectoan, cein baita libertatezcoa, eta hartan perseueratu duqueena, ceren ezpaitate ençule ahanzcor içan, baina obraren eguile: hura dohatsu içanen da bere eguinean.
James 2:20-24
20 Baina nahi duc iaquin, o guiçon vanoá, ecen fedea obrác gabe hila dela?
21 Gure aita Abraham ezta obretaric iustificatu içan, Isaac bere semea aldare gainean offrendatu çuenean?
22 Badacussac nola fedeac obratzen çuen haren obretan, eta obretaric fedea acabatu içan dela?
23 Eta complitu içan dela Scripturá dioela, Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu içan çayó iustitiatara, eta Iaincoaren adisquide deithu içan da.
24 Badacussaçue bada ecen obretaric iustificatzen dela guiçona, eta ez fedetic solament?
James 4:17
17 Bada vngui eguiten daquianac eta ez eguiten, bekatu eguiten du.
Revelation 22:14
14 Dohatsu dirade haren manamenduac beguiratzen dituztenac: çucen dutençát vicitzeco arborean, eta borthetaric sar ditecençát Ciuitatera.
Matthew 10:36
36 Eta guiçonaren etsay beraren domesticoac içanen dirade.
Matthew 26:23
23 Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Norc eçarten baitu enequin escua trempatzeco platean, harc tradituren nau.
Mark 14:20
20 Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Hamabietaric batec, enequin platean trempatzen duenec tradituren nau.
John 6:70
70 Ihardets ciecén Iesusec, Etzaituztet nic hamabi elegitu, eta çuetaric bat deabru baita?
John 13:10-11
John 15:16
16 Eznauçue çuec ni elegitu, baina nic elegitu çaituztet çuec, eta ordenatu çaituztét, ioan çaiteztençat eta fructu ekar deçaçuen, eta çuen fructua dagoen: cer-ere esca baitzaquizquiote ene Aitari ene icenean, eman dieçaçuençat.
John 15:19
19 Baldin munduco bacinete, munduac bere luena maite luque: ordea ceren ezpaitzarete munduco, baina nic elegitu baitzaituztet mundutic, halacotz gaitz daritzue munduac.
John 21:17
17 Erraiten drauca herenean, Simon Ionaren semeá, on dariztac niri? Triste cedin Pierris ceren erran baitzieçón herenean, On dariztac niri? Eta erran cieçón, Iauna, hic gauça guciac badaquizquic, hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa Iesusec, Bazcaitzac ene ardiac.
2 Corinthians 4:5
5 Ecen eztitugu gure buruäc predicatzen, baina Iesus Christ Iauna: eta gu, çuen cerbitzari garela Iesusgatic.
Hebrews 4:13
13 Eta ezta creaturaric batre haren aitzinean agueri eztenic: aitzitic gauça guciac dirade billuciac eta irequiac haren beguietan ceinequin baitugu gure eguitecoa.
Revelation 2:23
23 Eta haren haourrac herioz hilen citiát, eta iaquinen dié Eliça guciéc ecen ni naicela guelçurrunac eta bihotzac examinatzen ditudana: eta çuetaric batbederari emanen diarocat bere obrén araura.
Matthew 11:3
3 Erran cieçon, Hi aiz ethorteco cen hura, ala berce baten beguira gaude?
Matthew 24:25
25 Huná, aitzinetic erran drauçuet.
Luke 21:13
13 Eta horiac helduren çaizquiçue testimoniagetan.
John 1:15
15 Ioannesec testificatu vkan du harçaz, eta oihu eguin, cioela, Haur da ceinez erraiten-bainuen, Ene ondoan ethorten dena, ni baino aitzinecoago da: ecen ni baino lehen cen.
John 8:23-24
John 8:58
58 Erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Abraham cedin baino lehen, ni naiz.
John 14:29
29 Eta orain erran drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean sinhets deçaçuençát.
John 16:4
4 Baina gauça hauc erran drauzquiçuet cuey, ordu hura ethorri datenean, orhoit çaiteztençat heçaz, ecen nic erran drauzquiçuedala: badaric-ere gauça hauc hatseandanic eztrauzquiçuet erran, ceren çuequin bainincén.
Revelation 1:17-18
17 Eta hura ikussi vkan nuenean, eror nendin haren oinetara hila beçala: eta eçar ceçan bere escu escuina ene gainean, ciostala, Eztuála beldurric: ni nauc lehena eta azquena, eta vici naicena:
18 Baina hil içan nauc, eta huná, vici nauc secula seculacotz, Amen: eta citiát iffernuaren eta herioaren gakoac.
Matthew 10:40-42
40 Çuec recebitzen çaituztenac, ni recebitzen nau: eta ni recebitzen nauenac, ni igorri nauena recebitzen du.
41 Prophetaren icenean Prophetabat recebitzen duenac, Prophetaren saria recebituren du: eta iustoaren icenean iustobat recebitzen duenac, iustoren saria recebituren du.
42 Eta norc-ere edatera emanen baitrauca beirebat vr hotz huts chipi hautaric bati discipuluren icenean: eguiaz diotsuet, eztuela bere saria galduren.
Matthew 25:40
40 Eta ihardesten duela Reguec erranen draue, Eguiaz diotsuet, ene anaye chipién hautaric bati eguin draucaçuen becembatean niri eguin drautaçue:
Mark 9:37
37 Norc-ere hunelaco haourtchoetaric bat recebituren baitu ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebitzen bainau, eznau ni recebitzen, baina ni igorri nauena.
Luke 9:48
48 Eta erran ciecén, Norc-ere recebituren baitu haourtcho haur ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebituren bainau, ni igorri nauena recebitzen du: ecen nor baita chipiena çuen gucion artean, hura içanen da handi.
Luke 10:16
16 Çuec ençuten çaituztenac, ni ençuten nau: eta çuec iraizten çaituztenac, ni iraizten nau: eta ni iraizten nauenac, ni igorri nauena iraizten du.
John 12:44-48
44 Orduan oihu eguin ceçan Iesusec, eta erran ceçan, Ni baithan sinhesten duenac, eztu sinhesten ni baithan, baina ni igorri nauena baithan.
45 Eta ni ikusten nauenac, ikusten du ni igorri nauena.
46 Ni Argui mundura ethorri naiz, ni baithan sinhesten duenic batre, ilhumbean eztagoençát
47 Eta baldin nehorc ençun baditza ene hitzac, eta ez sinhets, nic eztut condemnatzen hura: ecen eznaiz ethorri mundua condemna deçadançát, baina mundua salua deçadançat.
48 Ni iraizten nauenac, eta ez recebitzen ene hitzac, badu norc hura condemna deçan: ni minçatu naicen hitzac condemnaturen du hura azquen egunean,
Galatians 4:14
14 Eta niçaz ene haraguian eguiten cen experientiá eztuçue menospreciatu ez arbuiatu vkan, aitzitic Iaincoaren Ainguerubat beçala recebitu vkan nauçue, bayeta Iesus Christ beçala.
Colossians 2:6
6 Beraz Iesus Christ Iauna recebitu vkan duçuen beçala, hartan ebil çaitezte:
1 Thessalonians 4:8
8 Bada gauça hauc arbuyatzen dituenac, eztu guiçon-bat arbuyatzen, baina Iaincoa, ceinec bere Spiritu saindua gutan eçarri-ere vkan baitu.
Matthew 26:21
21 Eta hec alha ciradela, erran ceçan, Eguiaz erraiten drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela.
Matthew 26:38
38 Orduan dioste Iesusec, Alde gucietaric triste da ene arima heriorano: çaudete hemen, eta veilla eçaçue enequin.
Mark 3:5
5 Eta hetarát inguru behaturic asserrerequin, eta hayén bihotzeco obstinationeaz contristaturic, diotsa guiçonari, Heda eçac eure escua: Eta heda çeçan, eta haren escua, bercea beçain senda cedin.
Mark 14:18
18 Eta hec mahainean iarriric ceudela, eta alha ciradela, dio Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet, çuetaric batec tradituren nau, ceinec iaten baitu enequin.
Luke 22:21-22
John 11:33
33 Iesusec bada ikus ceçanean hura nigarrez legoela, eta harequin ethorri ciraden Iuduac nigarrez leudela, spirituz mouituric trubla ceçan bere buruä:
John 11:35
35 Eta nigar eguin ceçan Iesusec.
John 11:38
38 Iesus bada berriz bere baithan mouitzen cela, ethorten da monumentera, eta lecea cen, eta harribat haren gainera, eçarria.
John 12:27
27 Orain ene arimá trublatua da: eta cer erranen dut? Aitá, empara neçac oren hunetaric: baina halacotz ethorri nauc oren hunetara.
Acts 1:16-17
Acts 17:16
16 Eta Paul Athenesen hayén beguira cegoela keichatzen cen haren spiritua hura baithan, çacussanean hiria idolatriari emana.
Romans 9:2-3
2 Corinthians 2:12-13
1 John 2:19
19 Gure artetic ilki içan dirade baina etziraden gutaric: ecen baldin gutaric içan balirade, gurequin egon ciratequeen: baina haur eguin içan da manifesta ledinçát ecen guciac eztiradela gutaric.
Matthew 26:22
22 Orduan triste citecen haguitz, eta has cequión hetaric batbedera erraiten, Ala ni naiz, Iauna?
Mark 14:19
19 Eta hec has citecen tristetzen: eta hari erraiten bata bercearen ondoan, Ni naiz? eta berceac, Ni naiz?
Luke 22:23
23 Orduan hec has cequizquión bata berceari galde eguiten elkarren artean, eya cein cen hetaric hura eguinen luena.
John 11:3
3 Igor ceçaten bada hunen arrebéc harengana, cioitela, Iauna, huná, hic maite duana, eri duc.
John 11:5
5 Eta cituen maite Iesusec Martha, eta haren ahizpá, eta Lazaro.
John 11:36
36 Erran ceçaten bada Iuduéc, Horra nola maite çuen.
John 13:25
25 Bada harc Iesusen stomaquera beheraturic, diotsa, Iauna, cein da?
John 19:26
26 Ikus citzanean bada Iesusec bere ama, eta maite çuen discipulua han cegoela, diotsa bere amari, Emazteá, horrá hire semea.
John 20:2
2 Orduan laster eguiten du eta ethorten da Simon Pierrisgana, eta berce discipulu Iesusec maite çuenagana, eta dioste, Kendu duté Iauna monumentetic, eta eztaquigu non eçarri dutén.
John 21:7
7 Diotsa bada Iesusec maite çuen discipulu harc Pierrisi, Iauna duc. Simon Pierris bada, ençun çuenean ecen Iauna cela, bere iuppáz ingura cedin (ceren billuzgorria baitzén) eta egotz ceçan bere buruä itsassora.
John 21:20
20 Itzuliric Pierrisec ikus ceçan Iesusec maite çuen discipulu hura, iarreiquiten cela, cein sustengatu-ere baitzén affarian haren estomac gainera, eta erran baitzeçan, Iauna, nor da hi traditzen auena?
John 21:24
24 Haur da discipulu hura ceinec testificatzen baitu gauça hauçaz, eta gauça hauc harc scribatu ditu: eta badaquigu ecen eguiazco dela haren testimoniagea.
Revelation 1:16-18
16 Eta cituen bere escu escuinean çazpi içar, eta haren ahotic bi ahotaco ezpata çorrotzbat ilkiten cen: eta haren beguithartea cen argui iguzquiac bere indarrean argui eguiten duen beçala.
Luke 1:22
22 Eta ilki cenean ecin minça cequidien, eta eçagut ceçaten ecen cembeit visione ikussi çuela templean: ecen keinuz aditzera emaiten cerauen, eta mutu guelditu ican cen.
Luke 5:7
7 Eta keinu eguin ciecén berce vncico laguney, ethorriric lagun lequiztén: eta ethor citecen, eta bethe citzaten bi vnciac hundatzerano.
Acts 12:17
17 Eta hæy keinu eguinic escuaz ichil litecen, conta ciecén nola Iaunac idoqui çuen presoindeguitic: eta erran ciecén, Conta ietzeçue gauça hauc Iacquesi eta anayey. Eta ilkiric ioan cedin berce leku batetara.
Acts 13:16
16 Iaiquiric bada Paulec, eta escuaz ichil litecen keinu eguinic, dio, Israeltar guiçonác, eta Iaincoaren beldurra duçuenác, ençuçue:
Acts 21:40
40 Eta harc permettitu ceraucanean, Paulec, gradoetan cegoela, ichilcera escuaz keinu eguin cieçón populuari, eta silentio handi eguin içanic, minça cedin Hebraicoén lengoagez, erraiten çuela.
Mark 14:19-20
Luke 22:21
21 Badaric-ere huná, ni traditzen nauenaren escua, enequin da mahainean.
John 12:4-6
4 Orduan erran ceçan haren discipuluetaric batec, Iudas Iscariot Simonen semeac, hura tradituren çuenac.
5 Ceren vnguentu haur ezta saldu içan hirurehun dinerotan, eta eman paubrey?
6 Eta haur erran ceçan, ez paubrez harc ansiaric çuenez: baina ceren ohoin baitzen,eta mulsá baitzuen, eta eçarten ciradenac harc ekarten baitzituen.
John 13:30
30 Hura bada ahamena harturic, bertan ilki cedin, eta cen gauä.
Matthew 12:45
45 Orduan ioaiten da, eta hartzen ditu berequin berceric çazpi spiritu bera baino gaichtoagoac, eta sarthuric habitatzen dirade han, eta guiçon haren fina hatsea baino gaichtoago da: hala natione gaichto huni-ere helduren çayó.
Mark 6:25
25 Eta bertan sarthuric affectionatuqui Reguegana, esca cequión, cioela, Nahi diat orain bertan eman dieçadán platean Ioannes Baptistaren buruä.
Luke 8:32-33
James 1:13-15
13 Nehorc, tentatzen denean, ezterrala Iaincoaz tentatzen dela: ecen Iaincoa ecin tenta daite gaizquiz, eta nehor eztu tentatzen.
14 Baina batbedera tentatzen da bere guthicia propriaz tiratzen eta bazcatzen denean.
15 Guero guthiciá, concebitu duenean, ertzen da bekatuz: eta bekatuac acabatu denean, herio engendratzen du.
Acts 20:34-35
34 Baina ceuroc badaquiçue nola ene, eta enequin ciradenén behar ciraden gauçác fornitu vkan dituztén escu hauèc.
35 Gucietan eracutsi drauçuet ecen hunela trabaillatuz behar diradela flacuac supportatu, eta Iesus Iaunaren hitzéz orhoit içan: ecen berac erran du, Gauça dohatsuagoa dela emaitea ecen ez hartzea.
Galatians 2:10
10 Solament auisatu gaituzte paubréz orhoit guentecen: eta haren beraren eguitera arthatsu içan naiz.
Ephesians 4:28
28 Ebaisten çuenac ezteçala guehiagoric ebats: baina aitzitic trabailla bedi on daten gauçaric eguiten duela, beharra duenari emaiteco duençát.
Romans 3:15
15 Arin dirade hayén oinac odol issurtera.
Luke 2:10-14
10 Orduan erran ciecén Aingueruäc, Etzaretela beldur: ecen huná, euangelizatzen drauçuet bozcario handi populu guciaren içanen dena:
11 Ecen Dauid-en ciuitatean iayo çaiçuela Saluadorea, cein baita Christ Iauna.
12 Eta haur vkanen duçue seignale, eridenen baituçue haourra bandatoz trochatua, mangederán eçarria.
13 Eta bertan Aingueruärequin eguin cedin armada celestial multzobat, laudatzen çutela Iaincoa, eta cioitela,
14 Gloria ceru guciz goretan Iaincoari, eta lurrean baque, guiçonac baithara vorondate ona.
Luke 12:50
50 Baina baptismo batez batheyatzeco naiz, eta nola hertsen naiz haur compli daiten artean?
John 7:39
39 (Eta haur erraiten çuen hura baithan sinhesten çutenéc recebitzeco çuten Spirituáz: ecer oraino Spiritu saindua etzén eman, ceren Iesus oraino ezpaitzén glorificatu)
John 11:4
4 Eta hori ençunic Iesusec erran ceçan, Eritassun hori ezta heriotara, baina Iaincoaren gloriatan, eritassun harçaz Iaincoaren Semea glorifica dadinçat.
John 12:28
28 Aitá, glorifica eçac eure icena. Ethor cedin orduan vozbat cerutic, cioela, Eta glorificatu diat, eta berriz glorificaturen.
John 14:13
13 Eta cer-ere escaturen baitzarete ene icenean, hura dut eguinen: glorifica dadinçat Aita Semean.
John 16:14
14 Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta declaraturen drauçue.
John 17:1-6
1 Gauça hauc erran citzan Iesusec, eta goiti citzan beguiac cerurát, eta erran ceçan, Aitá, ethorri duc orena, glorifica eçac eure Semea, eure Semeac-ere hi glorifica eçançát.
2 Nola eman baitraucac bothere haragui guciaren gainean, hari eman drauzquioán guciey, vicitze eternala eman diecençát.
3 Eta haur duc vicitze eternala, hi euror eçagut eçaten Iainco eguiazco, eta Iesus Christ hic igorri duana.
4 Nic glorificatu aut lurraren gainean: acabatu diat eguiteco eman draután obrá.
5 Eta orain glorifica neçac hic Aitá, euror baithan, gloria harçaz cein vkan baitut hirequin mundu haur eguin cedin baino lehen.
6 Manifestatu diraueat hire icena hic niri mundutic eman drauztán guiçoney: hireac cituán, eta niri hec eman drauzquidac, eta hire hitza beguiratu dié.
Acts 3:13
13 Abrahamen eta Isaac-en eta Iacob-en Iaincoac, gure aiten Iaincoac glorificatu du Iesus bere Semea, çuec liuratu eta vkatu duçuena Pilaten aitzinean, harc largatzeco cela iugeatu baçuen-ere.
Romans 15:6-9
6 Gogo batez eta aho batez glorifica deçaçuençát Iaincoa, cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita.
7 Halacotz recebi eçaçue elkar, Christec-ere gu recebitu gaituen beçala Iaincoaren gloriatan.
8 Bada erraiten dut, Iesus Christ circonsionearen ministre içan dela, Iaincoaren eguiagatic, Aitey eguin çaizten promessac confirma litzançát:
9 Eta Gentiléc Iaincoa bere misericordiagatic glorifica deçaten: scribatua den beçala, Halacotz laudorio emanen drauat hiri Gentilén artean, eta hire icenari cantaturen diarocát.
2 Corinthians 3:18
18 Bada gu gucioc beguithartea aguerturic Iaunaren glorián miratzen garela, imagina berera transformatzen gara gloriataric gloriatara, Iaunaren Spirituaz beçala.
2 Corinthians 4:4-6
4 Ceinétan mundu hunetaco iaincoac itsutu vkan baititu adimenduac, diot, infideletan, Christ Iaincoaren imagina denaren gloriaren Euangelioco arguiac hæy arguiric eztaguiençát.
5 Ecen eztitugu gure buruäc predicatzen, baina Iesus Christ Iauna: eta gu, çuen cerbitzari garela Iesusgatic.
6 Ecen arguiac ilhumbetic argui leguian erran duen Iaincoac, argui eguin du gure bihotzetan, Iesus Christen beguithartean Iaincoaren gloriaren eçagutzera illuminatzeco.
Ephesians 1:5-8
5 Ceinec predestinatu vkan baiquaitu bere baithan adopta guençançát Iesus Christez, bere vorondatearen placer onaren araura,
6 Bere gratiazco gloriaren laudoriotan, ceinez bere gogaraco eguin baiquaitu bere maitean.
7 Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, cein baita bekatuén barkamendua haren gratiazco abrastassunaren araura:
8 Ceinetaric gaindi eraguin baitu abundosqui gure gainera sapientia eta intelligentia gucitan:
Ephesians 1:12
12 Haren gloriaren laudoriotaco garençát, lehenetaric Christ baithan sperança vkan dugunoc.
Ephesians 2:7
7 Eracuts leçançát ethorteco diraden seculetan bere gratiaren abrastassun abundanta bere gureganaco benignitateaz Iesus Christean.
Ephesians 3:10
10 Orain maniferta daquiençat Eliçáz ceruètaco principaltassuney eta botherey Iaincoaren sapientia anhitz maneraz diuersa:
Colossians 2:14-15
Hebrews 5:5-9
5 Hala Christec-ere eztrauca bere buruäri ohore haur eman vkan Sacrificadore subirano eguin ledin, baina hari erran vkan draucanac,Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi.
6 Bercetan-ere erraiten duen beçala, Hi aiz Sacrificadore eternalqui Melchisedech-en façoinera.
7 Ceinec bere haraguiaren egunetan heriotaric empara ahal ceçaquenari othoitzac eta supplicationeac oihu handirequin eta nigar vrirequin offrendatu cerautzanean, eta beldur cenetic ençun içan cenean,
1 Peter 1:21
21 Eta harçaz sinhesten duçue hura hiletaric resuscitatu duen eta hari gloria eman draucan Iaincoa baithan, çuen fedea eta sperançá Iaincoa baithan licençat.
1 Peter 4:11
11 Baldin norbeit minço bada, minça bedi Iaincoaren hitzéz beçala: baldin norbeit administratzen ari bada, administra beça Iaincoac administratzen duen puissançaren araura: gauça gucietan glorifica dadinçat Iaincoa Iesus Christez, ceini gloria eta indar secula seculacotz. Amen.
Revelation 5:9-14
9 Eta cantatzen çutén cantu berribat, cioitela, Digne aiz liburuären hartzeco, eta haren ciguluén irequiteco: ecen sacrificatu içan aiz, eta redemitu garauzcac Iaincoari eure odolaz, leinu, eta mihi, eta populu, eta natione orotaric.
10 Eta eguin guerauzcac gure Iaincoari regue eta sacrificadore: eta regnaturen diagu lurraren gainean.
11 Orduan ikus neçan, eta ençun neçan thronoaren eta animalén eta Ancianoén inguruän, anhitz Aingueruren voza, eta cen hayén contua hamar millatan hamar milla, eta millatan milla:
12 Cioitela ocengui, Digne da sacrificatu içan den Bildotsa har deçan puissança, eta abrastassun, eta sapientia, eta indar, eta ohore, eta gloria, eta laudorio.
13 Eta ceruän den creatura gucia, eta lurraren gainean, eta lurraren azpian, eta itsassoan, eta hetan diraden gauça guciac ençun nitzan, erraiten çutela, Thronoan iarria denari eta Bildotsari laudorio, eta ohore, eta gloria, eta puissança, secula seculacotz.
14 Eta laur animaléc erraiten çuten, Amen: eta hoguey eta laur Ancianoéc egotz citzaten bere buruäc bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten vici dena secula seculacotz.
John 17:21-24
21 Guciac bat diradençát, nola hi Aita baitaiz nitan, eta ni hitan, hec-ere gutan bat diraden: sinhets deçançat munduac ecen hic ni igorri nauäla.
22 Hic niri eman drautan gloriá, nic-ere eman diraueat hæy: bat diradençát gu-ere bat garen beçala.
23 Ni nauc hetan, eta hi nitan, perfecto diradençát bat berean, eta eçagut deçan munduac ecen hic ni igorri nauala, eta maite dituala hec ni maite vkan nauán beçala.
24 Aitá, niri eman drauzquidanac, nahi diat non bainaiz ni, hec-ere diraden enequin: contempla deçatençát ene gloria hic niri eman drautána, ecen maite vkan nauc mundua funda cedin baino lehendanic.
Hebrews 1:2-3
2 Cein eçarri vkan baitu gauça gucién heredero, ceinez mundua-ere eguin vkan baitu:
3 Cein, gloriaren claretate eta haren personaren imagina propria delaric eta sustengatzen dituelaric gauça guciac bere hitz botheretsuaz, gure bekatuén purgationea bere buruaz eguinic, iarri içan baita haren maiestatearen escuinean leku goretan.
1 Peter 3:22
22 Cein baita Iaincoaren escuinean, cerurát ioanic, ceini suiet eguin baitzaitza Aingueruäc, eta puissançac eta verthuteac.
Revelation 3:21
21 Garaita vkanen duena iar eraciren diat neurequin, neure thronoan: nola nic-ere garaitu vkan baitut eta iarria bainago Aitarequin haren thronoan.
Revelation 21:22-23
Revelation 22:1
1 Guero eracuts cieçadan vr vicizco fluuio purbat, crystalac beçala arguitzen çuenic, Iaincoaren eta Bildotsaren thronotic heldu cela.
Revelation 22:3
3 Eta gauça maradicaturic batre ezta içanen guehiagoric: baina Iaincoaren eta Bildotsaren thronoa hartan içanen da, eta bere cerbitzariéc cerbitzaturen duté hura.
Revelation 22:13
13 Ni naiz a eta w, hatsea eta fina, lehena eta azquena,
John 7:33-34
John 8:21-24
John 12:35-36
35 Erran ciecén orduan Iesusec, Oraino dembora guti batetacotz Arguia çuequin da: ebil çaitezte Arguia duçueno, ilhumbeac ardiets etzaitzatençát: ecen ilhumbean dabilanac, eztaqui norat ioaiten den.
36 Arguia duçueno sinhets eçaçue. Arguia baithan, Arguiaren seme çaretençat. Gauça hauc erran citzan Iesusec: guero ioanic gorde cedin hetaric.
John 14:4-6
John 14:19
19 Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete.
John 16:16-22
16 Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: ecen ni banoa Aitaganát.
17 Erran ceçaten bada haren discipuluetaric batzuc elkarren artean, Cer da erraiten draucun haur, Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: eta, Ecen ni banoa Aitaganát.
18 Erraiten çuten bada, Cer da erraiten duen haur dembora gutibat? eztaquigu cer erraiten duen
19 Eçagut ceçan bada Iesusec ecen interrogatu nahi çutela, eta erran ciecén, Elkarren artean huneçaz galdez çaudete, ceren erran baitut, Dembora gutibat eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat eta ikussiren nauçue.
20 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, nigar eta lamentatione eguinen duçue çuec, eta mundua bozturen da: eta çuec triste içanen çarete, baina çuen tristitiá conuertituren da bozcariotara.
21 Emazteac, ertzen denean dolore du, ceren haren ordua ethorri baita: baina erdi denean haourtcho batez, guehiagoric ezta doloreaz orhoit, bozcarioz ceren guiçombat mundura iayo daten.
22 Çuec-ere bada orain tristitia duçue: baina harçara ikussiren çaituztet, eta çuen bihotza alegueraturen da, eta çuen alegrançá eztu nehorc edequiren çuetaric.
Galatians 4:19
19 Neure haourtoác, ceinéz berriz ertzeco penatan bainaiz, Christ forma daiteno çuetan.
1 John 2:1
1 Ene haourtoác, gauça hauc scribatzen drauzquiçuet, bekaturic eztaguiçuençát: eta baldin cembeitec eguin badu bekaturic, badugu aduocatbat Aita baithara, Iesus Christ iustoa.
1 John 4:4
4 Haourtoác, çuec Iaincoaganic çarete, eta garaithu çaizte hæy: ecen handiago da çuetan dena, ecen ez munduan dena.
1 John 5:21
21 Haourtoác, beguira çaitezte idoletaric. Amen.
John 15:12-13
John 15:17
17 Gauça hauc manatzen drauzquiçuet, elkar maite duçuençát.
John 17:21
21 Guciac bat diradençát, nola hi Aita baitaiz nitan, eta ni hitan, hec-ere gutan bat diraden: sinhets deçançat munduac ecen hic ni igorri nauäla.
1 Corinthians 12:26-27
1 Corinthians 13:4-7
4 Charitatea patient da, benigno da, charitatea ezta inuidioso: charitateac eztu insolentiaric, eta ezta hancen:
5 Eztu deshonestateric eguiten, eztabila bere probetchuén ondoan, ezta despitatzen: eztu gaitzic pensatzen:
6 Ezta bidegabeaz alegueratzen, baina alegueratzen da eguiaz.
7 Gauça guciac pairatzen ditu, gauça guciac sinhesten ditu, gauça guciac speratzen ditu, gauça guciac suffritzen ditu.
Galatians 5:13-14
Galatians 5:22
22 Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá.
Galatians 6:2
2 Elkarren cargác egar itzaçue: eta halaz compli eçaçue Christen Leguea.
Galatians 6:10
10 Bada dembora duguno, daguiegun vngui guciey, baina principalqui fedeco domesticoey.
Philippians 2:1-5
1 Bada baldin consolationeric batre bada Christean, baldin charitatezco solageamenduric batre, baldin spirituzco communioneric batre, baldin affectione cordialic eta misericordiaric batre bada,
2 Compli eçaçue ene bozcarioa, sendimendu ber-bat duçuelaric, charitate ber-bat duçuelaric, gogo ber-batetaco eta consentimendu ber-batetaco çaretelaric.
3 Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça.
4 Etzaudetela batbedera cein çuen commoditatetara behá, baina bercerenetara-ere.
5 Bada biz çuetan Iesus Christ baithan-ere içan den affectionea.
Colossians 1:4
4 Ençunic çuen fede Iesus Christ baithangoa eta saindu gucietara duçuen charitatea:
Colossians 3:12-13
12 Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez:
13 Supportatzen duçuelaric batac bercea, eta barkatzen draucaçuelaric elkarri, baldin cembeitec berceren contra kereillaric badu: nola Christec-ere barkatu vkan baitrauçue, hala çuec-ere.
1 Thessalonians 3:12
12 Eta çuec Iaunac multiplica eta abunda eraci çaitzatela elkarganaco eta gucietaraco charitatean, gu-ere çuetara beçala:
1 Thessalonians 4:9-10
2 Thessalonians 1:3
3 Esquerrac eman behar drauzquiogu Iaincoari bethiere çuengatic, anayeác, raçoina den beçala, ceren haguitz handitzen den çuen fedea eta ceren abundatzen den çuen guciotaric batbederaren elkarganaco charitatea:
Hebrews 13:1
1 Charitate fraternala egon bedi.
James 2:8
8 Badaric-ere baldin Legue reala complitzen baduçue Scripturaren araura, cein baita, On eritziren draucac eure hurcoari eure buruäri beçala, vngui eguiten duçue:
1 Peter 1:22
22 Bada çuen arimác purificatu içanic, obeditzen duçuela eguia Spirituaz, anayetassunezco charitate fictione gabecorequin, bihotz chahuz elkarri on eritzoçue affectionatuqui:
1 Peter 3:8-9
8 Eta finalqui guciac çareten consentimendu batetaco eta compassione batetaco, fraternalqui onhetsle çaretelaric misericordioso, gratioso:
9 Gaitza gaitzagatic rendatzen eztuçuela edo iniuria iniuriagatic, baina contrariora, benedicatzen duçuela: daquiçuelaric ecen hartara deithuac çaretela, benedictionezco heretagea possedi deçaçuençát.
2 Peter 1:7
7 Eta pietateari anayetassunezco onheriztea, eta anayetassunezco onherizteari charitatea.
1 John 2:7-10
7 Anayeác, eztrauçuet manamendu berribat scribatzen, baina manamendu çahar hatseandanic vkan duçuena: manamendu çaharra hatseandanic ençun vkan duçuen hitza da.
8 Berçalde manamendu berribat scribatzen drauçuet, cein baita eguiazco hartan eta çuetan: ceren ilhumbea iragan baita, eta eguiazco arguiac ia eguiten baitu argui.
9 Norc erraiten baitu ecen arguian dela, eta bere anayeri gaitz baitaritzá hura ilhumbean da oraindrano .
10 Bere anayeri on daritzana arguian dago, eta scandaloric ezta hura baithan.
1 John 3:11
11 Ecen haur da hatseandanic ençun vkan duçuen mandatalgoá, Elkarri on eritzi dieçogun.
1 John 3:14-18
14 Guc badaquigu ecen iragan garela heriotic vicitzera, ecen on dariztegu anayey: anayeari on eztaritzana, herioan dago.
15 Norc-ere gaitz baitaritza bere anayeri hura guicerhaile da: eta badaquiçue guicerhailec batec-ere eztuela vicitze eternal bere baithan dagoena.
16 Hunetan eçagutu vkan dugu charitatea, ceren harc bere vicia guregatic eçarri vkan baitu, guc-ere beraz gure viciac anayeacgatic eçarri behar ditugu.
17 Bada norc vkanen baituque munduco onetaric, eta ikussiren baituque haren anayeac necessitate duqueela eta ertsiren baitrautza bere halsarrac, nolatan Iaincoaren charitatea egoiten da hura baithan?
18 Ene haourtoác, ezteçagula on eritzi hitzez ezeta mihiz, baina obraz eta eguiaz:
1 John 3:23
23 Eta haur da haren manamendua, Sinhets deçagun Iesus Christ haren Semearen icenean, eta elkarri on daritzogun, manamendu eman dracun beçala.
1 John 4:7-11
7 Maiteác, elkarri on eritzi dieçogun: ecen charitatea Iaincoaganic da: eta norc-ere onhesten baitu, hura Iaincoagaoic iayo da, eta eçagutzen du Iaincoa.
8 Onhesten eztuenac, eztu eçagutzen Iaincoa: ecen Iaincoa charitate da.
9 Hunetan manifestatu içan da Iaincoaren gureganaco charitatea, ceren bere Seme bakoitza igorri vkan baitu Iaincoac mundura, harçaz vici garençát.
10 Hunetan da charitatea, ez ceren guc onhetsi dugun Iaincoa, baina ceren harc onhetsi baiquaitu gu, eta igorri vkan baitu bere Semea gure bekatuacgatic appoinctamendu licençát.
11 Maiteac, baldin hunela Iaincoac onhetsi baiquaitu, guc-ere behar dugu elkar onhetsi.
1 John 4:21-5:1
21 Eta manamendu haur dugu harenganic, Iaincoa maite duenac, maite duen bere anayea-ere.
2 John 1:5
5 Eta orain othoitz eguiten draunat, andreá, ez manamendu berriric scribatzen banaraun beçala, baina hatseandanic vkan duguna, elkarri on daritzogun.
Acts 4:32-35
32 Eta aralde sinhetsi vkan çutenén bihotza eta arimá cen bat: eta nehorc posseditzen cituen gaucetaric etzuen erraiten deus bereric çuela, baina gauça guciac cituztén commun.
33 Apostoluec-ere verthute handitan testificatzen çutén Iesus Iaunaren resurrectioneaz, eta gratia handia cen bayen gucién gainean.
34 Ecen nehorc deusen beharric etzuen hayén artean: ceren landaric edo etcheric çuten guciéc saltzen baitzituztén, eta saldu içan ciraden gaucén precioa ekarten baitzutén
35 Eta eçarten Apostoluén oinetara: eta partitzen çayón batbederari, beharra çuenaren araura.
Acts 5:12-14
12 Eta Apostoluén escuz eguiten cen anhitz signo eta miraculu populuan: (eta ciraden guciac gogo batetaco Salomonen galerián.
13 Eta bercetaric batre etzén venturatzen hequin nahastecatzera: baina magnificatzen cituen hec populuac.
14 Eta emendatzenago cen Iaunean sinhesten çutenen compainiá, hambat guiçonez nola emaztez)
1 John 2:5
5 Baina norc beguiratzen baitu haren hitza eguiazqui hura baithan Iaincoaren amorioa complitu da: huneçaz daquigu ecen hura baithan garela.
1 John 2:10
10 Bere anayeri on daritzana arguian dago, eta scandaloric ezta hura baithan.
1 John 3:10-14
10 Hunetan agueri dirade Iaincoaren haourrac eta deabruaren haourrac: norc-ere iustitia ezpaitu eguiten, eta ezpaitu bere anayea onhesten hura ezta Iaincoaganic.
11 Ecen haur da hatseandanic ençun vkan duçuen mandatalgoá, Elkarri on eritzi dieçogun.
12 Ez Cainec beçala, cein baitzén Gaichtoaganic, eta ceinec hil baitzuen bere anayea. Eta cergatic hil vkan çuen? ceren haren obrác gaichto baitziraden, eta haren anayearenac iusto.
13 Ene anayeác, ezteçaçuela mirets baldin çuey gaitz badaritzue munduac.
14 Guc badaquigu ecen iragan garela heriotic vicitzera, ecen on dariztegu anayey: anayeari on eztaritzana, herioan dago.
1 John 4:20-21
John 13:33
33 Haourtoác, oraino appurbat çuequin naiz: bilhaturen nauçue: baina Iuduey erran drauedan beçala, Norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin ethor çaitezquete: hala çuey-ere erraiten drauçuet orain.
John 14:2
2 Ene Aitaren etchean egoitzác anhitz dirade: baldin bercela baliz erran nerauqueçuen, Banoa çuey leku appaincera.
John 14:4-5
John 16:17
17 Erran ceçaten bada haren discipuluetaric batzuc elkarren artean, Cer da erraiten draucun haur, Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: eta, Ecen ni banoa Aitaganát.
John 21:18-19
18 Eguiaz eguiaz erraiten drauat, gazteago incenean, guerricatzen incén, eta bahindoan norat nahi baihincén: baina çahar adinean, hedaturen dituc eure escuac, eta bercec guerricaturen au, eta eramanen au nahi eztuquean lekura.
19 Eta haur erran ceçan, aditzera emaiten çuela cer herioz glorificaturen çuen Iaincoa. Eta haur erran çuenean, diotsa, Arreit niri.
John 21:21-22
2 Peter 1:14
14 Daquidalaric ecen ene tabernacle hunen vtzitea sarri içanen dela, Iesus Christ gure Iaunac declaratu-ere drautan beçala.
Matthew 26:31-35
31 Orduan dioste Iesusec, Çuec gucióc gau hunetan scandalizaturen çarete nitan: ecen scribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreyaturen dirade arthaldeco ardiac.
32 Baina resuscita nadin ondoan, çuen aitzinean ioanen naiz Galileara.
33 Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Guciac hitan scandaliza baditez-ere, ni iagoitic ezniaitec scandaliza.
34 Diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, ecen gau hunetan oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauäla.
35 Diotsa Pierrisec, Are baldin hirequin hiltzera behar badaquit-ere, ez aut vkaturen. Halaber discipulu guciec-ere erran ceçaten.
Mark 14:27-31
27 Orduan dioste Iesusec, Guciac scandalizaturen çarete nitan gau hunetan: ecen scribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreyaturen dirade ardiac.
28 Baina resuscita nadinean aitzinduren natzaiçue Galileara.
29 Eta Pierrisec erran cieçón, Baldin guciac scandaliza baditez-ere, ni ez ordea.
30 Orduan diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat ecen egun, gau hunetan biguetan oillarrac io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauála.
31 Baina harc vnguiz haguitzago erraiten çuen, Baldin hirequin hil behar banu-ere, ezaut vkaturen. Eta halaber guciec-ere erraiten çutén.
Luke 22:31-34
31 Erran ceçan halaber Iaunac, Simon, Simon, huná, Satanec bihiaren ançora çuen bahatzeco desira dic:
32 Baina nic othoitze eguin diat hiregatic, falta eztadin hire fedea: hic bada noizpait conuertituric confirmaitzac eure anayeac.
33 Eta harc erran cieçón, Iauna, prest nauc hirequin eta presoindeguira eta heriora ioaitera:
34 Baina Iesusec erran ceçan, Hiri diossat Pierris, eztic ioren egun oillarrac, hiruretan ni neçaguála vka deçaqueán baino lehen.
John 21:15
15 Bada barazcaldu ciradenean, diotsá Simon Pierrisi Iesusec, Simon Ionaren semeá, hauc baino hobe dariztac? Diotsa, Bay Iauna: hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa, Bazcaitzac ene bildotsac.
Acts 20:24
24 Baina eztut deusen ansiaric, eta neure vicia etzait precioso, acaba deçadançát neure cursua bozcariorequin, Iesus Iaunaganic recebitu dudan carguä, Iaincoaren gratiaren Euangelioa testifica dadinçát.
Acts 21:13
13 Orduan ihardets ceçan Paulec, Cer ari çarete nigarrez çaudetela, eta ene bihotza erdiratzen duçuela? Ecen ni ez estecatu içatera solament, baina Ierusalemen hiltzera-ere prest naiz Iesus Iaunaren icenagatic.
Matthew 26:34
34 Diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, ecen gau hunetan oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauäla.
Matthew 26:69-75
69 Eta Pierris iarriric cegoén lekorean salán: eta ethor cequión nescatobat, cioela, Hi-ere Iesus Galileanoarequin incén.
70 Baina harc vka ceçan gucién aitzinean, cioela, Etzeaquinat cer dionán.
71 Eta hura corralerat ilkiten cela ikus ceçan berce nescato batec: eta erran ciecén han ciradeney, Haur-ere Iesus Nazarenorequin cen.
72 Eta berriz vka ceçan iuramendurequin, cioela, Ezteçagut guiçona.
73 Eta appur-baten buruän ethor citecen present içan ciradenac, eta erran cieçoten Pierrisi, Eguiazqui hi-ere hetaric aiz: ecen eure minçatzeac-ere declaratzen au.
74 Orduan has cedin maradicatzen eta arnegatzen, cioela, Ezteçagut guiçona. Eta bertan oillarrac io ceçan.
75 Orduan orhoit cedin Pierris Iesusec erran ceraucan hitzaz, ceinec erran baitzeraucan, Oillarrac io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauc. Eta camporat ilkiric nigar eguin ceçan mingui.
Mark 14:30
30 Orduan diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat ecen egun, gau hunetan biguetan oillarrac io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauála.
Mark 14:66-72
66 Eta Pierris behereco salán cegoela, ethor cedin Sacrificadore subiranoaren nescatoetaric bat:
67 Eta ikussi çuenean Pierris berotzen cegoela, hari beguira iarriric erran ceçan, Eta hi Iesus Nazarenorequin incén.
68 Baina harc vka ceçan, cioela, Eztinát eçagutzen, ez etzeaquinat hic cer dionán. Eta ilki cedin corralerat, eta oillarrac io ceçan.
69 Eta nescatoa berriz hura ikussiric, has cedin han ciradeney erraiten, Haur hetaric da.
70 Baina harc berriz vka ceçan. Eta appurbaten buruän berriz han ciradenéc erran cieçoten Pierrisi, Eguiazqui hetaric aiz, ecen Galileano aiz, eta hire lengoageac irudi dic.
71 Orduan hura has cedin maradicatzen eta arnegatzen, cioela, Eztut eçagutzen çuec dioçuen guiçon hori.
72 Eta berriz oillarrac io ceçan: eta orhoit cedin Pierris Iesusec erran ceraucan hitzaz, Oillarrac biguetan io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauc. Eta camporat ilkiric nigar eguin ceçan.
Luke 22:34
34 Baina Iesusec erran ceçan, Hiri diossat Pierris, eztic ioren egun oillarrac, hiruretan ni neçaguála vka deçaqueán baino lehen.
Luke 22:56-62
56 Eta ikussi çuenean hura nescato batec su bazterrean iarria, hari begui eratchequiric erran ceçan, Haur-ere harequin cen:
57 Baina vka ceçan harçaz, cioela, Emazteá, eztinat eçagutzen hura.
58 Eta appur baten buruän bercebatec hura ikussiric erran ceçan, Hi-ere hetaric aiz. Baina Pierrisec diotsa, Guiçoná, ez nauc.
59 Eta quasi oren baten buruän, berce batec seguratzen çuen, cioela, Segurqui haur-ere harequin cen: ecen Galileano da.
60 Eta Pierrisec dio, Guiçoná, etzeaquiat cer erraiten duán. Eta bertan oraino hura minço cela, io ceçan oillarrac.
61 Orduan itzuliric Iaunac Pierrisganat beha ceçan: eta orhoit cedin Pierris Iaunaren hitzaz, nola erran vkan ceraucan, Oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauc.
62 Eta camporat ilkiric Pierrisec nigar eguin ceçan mingui.
John 18:16-17
16 Baina Pierris borthaldean campotic cegoen. Ilki cedin bada berce discipulu Sacrificadore subiranoaren eçaguna, eta minça cequión nescato borthalçainari, eta sar eraci ceçan Pierris.
17 Eta erran cieçón Pierrisi nescato borthalçainac. Ez othe aiz hi-ere guiçon hunen discipuluetaric? Dio harc, Ez naun.
John 18:25-27
25 Eta cegoen han Simon Pierris, eta berotzen cen: erran cieçoten bada hari, Ez othe aiz hi-ere haren discipuluetaric? vka ceçan harc, eta erran ceçan, Ez naiz.
26 Diotsa hari Sacrificadore subiranoaren cerbitzarietaric cembeitec, Pierrisec beharria ebaqui ceraucanaren ahaide batec, Ez aut nic hi ikussi baratzean harequin?
27 Orduan berriz vka ceçan Pierrisec, eta bertan oillarrac io ceçan.
1 Corinthians 10:12
12 Hunegatic bada çutic dagoela vste duenac, beguira biu error eztadin.