22 Çuec-ere bada orain tristitia duçue: baina harçara ikussiren çaituztet, eta çuen bihotza alegueraturen da, eta çuen alegrançá eztu nehorc edequiren çuetaric.
John 16:22 Cross References - Basque
Matthew 28:8
8 Eta bertan partituric monumentetic iciapen eta bozcario handirequin, laster eguin ceçaten haren discipuluey declaratzera.
Luke 10:42
42 Ordea gauçabat dun necessarió. Baina Mariac parte ona hautatu din, cein ezpaitzayo edequiren.
Luke 16:25
25 Eta erran ceçan Abrahamec, Semé, orhoit adi ecen eure onac eure vician recebitu dituala, eta Lazaroc halaber gaitzac: eta orain haur consolatzen duc, eta hi tormentatzen aiz.
Luke 19:26
26 Hala diotsuet, ecen duen guciari emanen çayola, eta eztuenari, duena-ere edequiren çayola.
Luke 24:41
41 Baina oraino hec alegueraz sinhesten etzutela, eta miraz ceudela, erran ciecén, Baduçue hemen deus iatecoric?
Luke 24:51-53
John 4:14
14 Baina norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic, eztun egarrituren seculan: baina nic emanen draucadan vra, eguinen dun hura baithan vr iauzten denezco ithurri, vicitze eternalecotzat.
John 14:1
1 Eztadila trubla çuen bihotza: sinhesten duçue Iaincoa baithan, ni baithan-ere sinhets eçaçue.
John 14:27
27 Baquea vtziten drauçuet, neure baquea emaiten drauçuet: eztrauçuet munduac emaiten duen beçala, nic emaiten çuey. Eztadila trubla çuen bihotza, eta eztadila icit.
John 16:6
6 Baina ceren gauca hauc erran drauzquiçuedan, tristitiác bethe du çuen bihotza,
John 16:16
16 Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: ecen ni banoa Aitaganát.
John 16:20
20 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, nigar eta lamentatione eguinen duçue çuec, eta mundua bozturen da: eta çuec triste içanen çarete, baina çuen tristitiá conuertituren da bozcariotara.
John 20:19-20
19 Eta arrastu cenean Sabbathoén asteco lehen egun hartan, eta borthác ertsiac ceudela, non bilduac baitziraden discipuluac Iuduén beldurrez, ethor cedin Iesus eta gueldi cedin hayén artean, eta dioste, Baquea dela çuequin.
20 Eta haur erran çuenean, eracuts cietzén escuac eta bere seihetsa: eta aleguera citecen discipuluac ikussiric Iauna.
John 21:7
7 Diotsa bada Iesusec maite çuen discipulu harc Pierrisi, Iauna duc. Simon Pierris bada, ençun çuenean ecen Iauna cela, bere iuppáz ingura cedin (ceren billuzgorria baitzén) eta egotz ceçan bere buruä itsassora.
Acts 2:46
46 Eta egun oroz perseueratzen çutén gogo batez templean, eta hausten çutela oguia etchez etche, hartzen çuten bere othorançá alegrançarequin eta bihotzezco simplicitaterequin:
Acts 5:41
41 Hec bada ioan citecen alegueraric conseilluaren aitzinetic, ceren Iesusen icenean iniuria suffritzeco ohore hura eguin içan baitzayen.
Acts 13:52
52 Eta discipuluac bethatzen ciraden bozcarioz eta Spiritu sainduaz.
Acts 16:25
25 Eta gauaren erdian Paulec eta Silasec othoizten eta laudatzen çuten Iaincoa: eta ençuten cituzten estecaturic ceudenéc.
Acts 20:23-24
23 Salbu Spiritu sainduac hiriz hiri testificatzen baitraut, dioela ecen estecadurác eta tribulationeac ene beguira daudela.
24 Baina eztut deusen ansiaric, eta neure vicia etzait precioso, acaba deçadançát neure cursua bozcariorequin, Iesus Iaunaganic recebitu dudan carguä, Iaincoaren gratiaren Euangelioa testifica dadinçát.
Romans 8:35-39
35 Scribatua den beçala, Hire causaz hiltzen gaituc egun oroz: estimatu içan gaituc haraquinçaco ardién pare.
36 Baina gauça hautan guciotan victorioso bainoago gara, gu onhetsi gaituenaren partez.
37 Ecen segur naiz ecen ez herioc, ez vicitzec, ez Aingueruèc, ez principaltassunéc, ez botheréc, ez presenteco gaucéc, ez ethortecoéc:
38 Ez goratassunec, ez barnatassunec, ez berce creaturac batec-ere ecin separaturen gaituela Iaincoaren amorio Iesus Christ gure Iaunean ekarri draucunetic.
1 Thessalonians 3:7-9
7 Halacotz içan gara consolatu, anayeác, çuetan, gure afflictione eta tribulatione orotan, çuen fedeaz.
8 Ecen orain gara vici, baldin çuec fermu baçaudete Iaunean.
9 Ecen cer remerciamendu Iaincoari renda ahal deçaqueogu çueçaz, gure Iaincoaren aitzinean çuen causaz alegueratzen garen alegrança guciagatic?
2 Thessalonians 2:16
16 Bada Iesus Christ gure Iaun berac, eta gure Iainco eta Aita onhetsi gaituenac, eta eman consolatione eternala eta sperança ona gratiaz,
Hebrews 6:18
18 Bi gauça mutha ecin daitezquenez (ceinétan impossible baita Iaincoac gueçurric erran duen) consolatione segura dugunçát, recursa dugunóc proposatu içan çaicun sperançaren vkaitera:
Hebrews 10:34
34 Ecen ene estecaduretaco afflictionean-ere participant eguin içan çarete, eta çuen onén galtzea bozcariorequin recebitu vkan duçue: cinaquitelaric ceuroc baithan onhassun hobebat duçuela ceruètan, eta permanent denic.
1 Peter 1:8
8 Cein ikussi eztuçuelaric maite baituçue: ceinetan orain ikusten eztuçuelaric, baina sinhesten duçuelaric, alegrança erran ecin daitenez eta gloriosoz alegueratzen baitzarete.
1 Peter 4:13-14
13 Aitzitic Christen afflictionetan communicatzen duçuen becembatean, aleguera çaitezte: haren gloriaren reuelationean-ere, atseguin hartzen duçuela aleguera çaiteztençát.
14 Baldin Christen icenean iniuriatzen baçarete, dohatsu çarete ecen çuen gainean reposatzen da gloriaren eta Iaincoaren Spiritua, heçaz den becembatean blasphematzen dena, baina çueçaz den becembatean glorificatzen dena.