John 1:19 Cross References - Basque

19 Eta haur da Ioannesen testimoniage, Iuduéc Ierusalemetic Sacrificadoreac eta Leuitác igorri cituztenecoa, hura interroga leçatençat, Hi nor aiz?

Matthew 21:23-32

23 Eta ethorri cenean templera, Sacrificadore principalac eta populuco Ancianoac, hura iracasten ari cela, ethor citecen harengana, cioitela, Cer authoritatez gauça horiac eguiten dituc? eta norc hiri eman drauc authoritate hori? 24 Ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez, cein badarradaçue nic-ere erranen drauçuet, cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan. 25 Ioannesen Baptismoa nondic cen? cerutic ala guiçonetaric? Eta hec baciharducaten berac baithan, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen draucu, Cergatic bada hura eztucue sinhetsi? 26 Eta baldin badarragu, Guiçonetaric: beldur gara communaren: ecen guciéc daducate Ioannes Prophetatan. 27 Eta ihardesten ceraucotela Iesusi, erran ceçaten, Etzeaquiagu. Erran ciecén harc-ere, Eztrauçuet nic-ere erraiten cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan. 28 Baina cer irudi çaiçue, Guiçon batec cituen bi seme: eta hurbilduric lehenagana, erran ceçan, Semé habil, egun trabailla adi ene mahastian: 29 Harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztiat nahi: baina guero vrriquituric, ioan cedin. 30 Guero hurbilduric berceagana, erran cieçón halaber. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ni nihoac iauna, Eta etzedin ioan. 31 Bi hautaric ceinec eguin çuen bere aitaren vorondatea? Diotsate, Lehenac. Dioste Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet ecen publicanoac eta paillardác aitzincen çaizquiçuela Iaincoaren resumara. 32 Ecen ethorri da Ioannes çuetara iustitiazco bideaz, eta eztuçue hura sinhetsi: baina publicanoéc eta paillardéc sinhetsi vkan dute: eta çuec hori ikussiric, etzarete emendatu guero, haren sinhestera.

Luke 3:15-18

15 Eta populua beha cegoela, eta guciéc bere bihotzetan pensatzen çutela Ioannesez, eya hura liçatenez Christ, 16 Ihardets ceçan Ioannesec, erraiten cerauela guciey, Eguia da nic batheyatzen çaituztet vrez: baina heldu da ni baino borthitzago dena, ceinen çapatetaco hedearen lachatzeco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzte Spiritu sainduaz eta suz. 17 Ceinen bahea haren escuan içanen baita, eta garbituren du chahu bere larraina: eta bilduren du bihia bere granerera: baina lastoa choil erreren du bihinere hiltzen ezten suan. 18 Bada anhitz berce gauçaz-ere exhortatzen çuela euangelizatzen ceraucan populuari.

John 2:18

18 Ihardets ceçaten bada Iuduéc eta erran cieçoten, Cer signo eracusten draucuc gauça horiac eguin ditzán?

John 5:10

10 Erran cieçoten bada Iuduéc sendatu içan cenari, Sabbathoa duc, eztuc sori ohea eraman deçán.

John 5:33-36

33 Çuec igorri vkan duçue Ioannesgana, eta harc testimoniage eman drauca eguiari. 34 Baina nic eztut guiçonaganic testimoniageric recebitzen: baina gauça hauc erraiten ditut çuec salua çaiteztençát. 35 Hura cen candela çachecana eta argui eguiten çuena: eta çuec nahi içan çarete appur-batetacotz alegueratu haren arguian. 36 Baina nic Ioannesena baino testimoniage handiagoa dut: ecen niri Aitac compli ditzadançat eman drauzquidan obréc, nic eguiten ditudan obra beréc testificatzen duté niçaz ecen Aitac igorri vkan nauela.

John 6:41

41 Murmuratzen çutén bada Iuduéc harçaz, ceren erran baitzuen, Ni naiz cerutic iautsi naicen oguia.

John 6:52

52 Baciharducaten bada Iuduéc elkarren artean, erraiten çutela, Nolatan hunec guri bere haraguia eman ahal dieçaquegu iatera?

John 10:24

24 Ingura ceçaten bada hura Iuduéc, eta erran cieçoten, Noizdrano gure arimá daducac dudatan? baldin hi bahaiz Christ, erran ieçaguc frangoqui.

Acts 13:25

25 Eta acabatzen çuenean Ioannesec bere cursua, erran ceçan, Nor naicela vste duçue? ez naiz hura ni, baina huná, ethorten da ene ondoan, ceinen oinetaco çapatá ezpainaiz digne lacha deçadan.

Acts 19:4

4 Orduan Paulec erran ceçan, Ioannesec batheyatu vkan du emendamenduco Baptismoaz, ciotsala populuari, haren ondotic ethorteco cena baithan sinhets leçaten, erran nahi baita, Iesus Christ baithan.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.