John 20:18 Cross References - Basque

18 Ethor cedin Maria Magdalena contatzen cerauela discipuluey ecen ikussi çuela Iauna, eta harc gauça hec erran cerautzala.

Matthew 28:10

10 Orduan dioste Iesusec, Eztuçuela beldurric: çoazte, declara ieceçue ene anayey, doacen Galileara: eta han ikussiren nauté.

Mark 16:10-13

10 Harc ioanic conta ciecén, Iesusequin içan ciradeney, ceinéc dolu ekarten baitzuten eta nigar eguiten. 11 Eta hec ençun ceçatenean ecen vici cela, eta harc ikussi cuela, etzeçaten sinhets. 12 Guero gauça hauén ondoan hetaric bi ioaiten ciradeni aguer cequién berce formatan, camporat partitzen ciradela. 13 Eta hec itzuli ciradenean conta ciecen bercéy: baina etzitzaten hec-ere sinhets.

Luke 24:10

10 Eta ciraden Maria Magdalena eta Ioanna eta Maria Iacquesen ama, eta berce hequin ciradenac, gauça hauén Apostoluey erraileac.

Luke 24:22-23

22 Baina gure arteco emazte batzuc-ere icitu guiaitié, cein guciz goiz monumentean içan baitirade: 23 Eta eriden eztutenean haren gorputza, ethorri içan dituc, dioitela visionebat-ere Aingueruènic ikussi vkan dutela, hura vici dela dioitenenic

John 20:1

1 Eta Sabbathoén lehen egunean Maria Magdalena ethorten da goicean, oraino ilhun celaric monumentera: eta ikusten du harria monumentetic aldaratua.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.