John 3 Cross References - Basque

1 Cen bada Phariseuetaric edoceimbat Nicodemo deitzen cenic, Iuduén arteco principaletaric bat: 2 Haur ethor cedin Iesusgana gauaz, eta erran cieçón, Magistruá, baceaquiagu ecen Iaincoaganic magistru ethorria aicela: ecen nehorc ecin eguin citzaquec hic eguiten dituán signo hauc, Iaincoa harequin ezpada. 3 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçón, Eguiaz eguiaz erraiten drauat, berriz iayo içanen eztenec, ecin ikus deçaquela Iaincoaren resumá 4 Erran cieçón Nicodemoc, Nolatan guiçona iayo ahal daite çahar denean? ala berriz bere amaren sabelean sar eta iayo ahal daite? 5 Ihardets ceçan Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauát, vrez eta Spirituz iayo eztena, ecin sar daitela Iaincoaren resumán. 6 Haraguitic iayo dena haragui duc: eta Spiritutic iayo dena, spiritu duc. 7 Ezteçála mirets ceren erran drauadan, Berriz iayo behar çarete. 8 Haiceac nahi duen lekura diraunsac: eta haren hotsa ençuten duc: baina eztaquic nondic heldu den ez norat ioaiten den: hala duc spiritutic iayo den gucia. 9 Ihardets ceçan Nicodemoc, eta erran cieçon, Nolatan gauça hauc eguin ahal daitezque? 10 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Hi aiz Israeleco doctor, eta gauça hauc eztituc eçagutzen? 11 Eguiaz eguiaz erraiten drauat, ecen daquigun gauçá erraiten dugula, eta ikussi dugun gauçáz testificatzen dugula: baina gure testimoniagea eztuçue recebitzen. 12 Baldin lurreco gauçác erran badrauzquiçuet, eta sinhesten ezpadituçue? nolatan baldin ceruco gauçác erran badietzaçuet sinhetsiren duçue? 13 Ecen nehor ezta igan cerura, cerutic iautsi dena baicen, cein baita guiçonaren Seme ceruän dena. 14 Eta nola Moysesec altcha baitzeçan suguea desertuan, hala altcha dadin behar da guiçonaren Semea: 15 Hura baithan sinheste duenic batre gal eztadin, baina vicitze eternala duençát. 16 Ecen hala Iaincoac onhetsi vkan du mundua, non bere Seme bakoitza eman vkan baitu, hura baithan sinhesten duenic gal eztadin, baina vicitze eternala duençát. 17 Ecen eztu igorri Iaincoac bere Semea mundura, mundua condemna deçançát, baina mundua harçaz salua dadinçát. 18 Hura baithan sinhesten duenic, ezta condemnatzen: baina sinhesten eztuena ia condemnatua da: ecen eztu sinhetsi Iaincoaren Seme bakoitzaren icenean. 19 Haur da bada condemnationea, ecen Arguia ethorri da mundura, baina onhetsiago dute guizonéc ilhumbea ecen ez Arguia: ceren hayen obrác gaichtoac baitirade. 20 Ecen gaizqui ari den guciac, gaitz daritza arguiari: eta ezta arguira ethorten, haren obrác reprehendi eztitecençat. 21 Baina bidezqui ari dena, ethorten da arguira, haren obrác manifesta ditecençat: ceren Iaincoaren araura eguinac baitirade. 22 Guero ethor cedin Iesus bere discipuluequin Iudeaco lurrera: eta han egoiten cen hequin, eta batheyatzen ari cen. 23 Eta Ioannes-ere batheyatzen ari cen Enonen Salimgo aldean, ceren anhitz vr baitzén han: eta ethorten ciradén gendeac eta batheyatzen ciraden. 24 Ecen oraino etzén eçarri içan Ioannes presoindeguian. 25 Altcha cedin bada questionebat Ioannesen discipuluetaric Iuduequin purificationeaz. 26 Eta ethor citecen Ioannesgana, eta erran cieçoten, Magistruá, Iordanaz berce aldean hirequin cena, ceinez hic testificatu baituc, hará, batheyatzen ari duc, eta guciac ethorten dituc harengana. 27 Ihardets ceçan Ioannes-ec eta erran ceçan, Ecin guiçonac recebi deçaque deus, baldin eman ezpadaquio cerutic. 28 Çuec ceuroc çaituztet testimonio nola erran dudan, Ez naiz ni Christ, baina igorri içan naiz haren aitzinean. 29 Sposa duena sposo da: baina sposo denaren adisquide han dena eta hura ençuten duena, haguitz alegueratzen da sposoaren vozagatic: beraz ene alegrançá complitu da. 30 Harc behar du handitu, eta nic chipitu. 31 Garaitic ethorri dena, gucién gaineco da: lurretic dena, lurreco da, eta lurreco gaucéz minço da: cerutic ethorri dena gucién gaineco da. 32 Eta cer ikussi eta ençun baitu hura testificatzen du: baina haren testimoniagea nehorc eztu recebitzen. 33 Haren testimoniagea recebitu duenac ciguilatu du ecen Iaincoa eguiati dela. 34 Ecen Iaincoac igorri duena Iaincoaren hitzéz minçatzen da, ecen Iaincoac eztrauca neurriz emaiten Spiritua. 35 Aitác maite du Semea, eta gauça guciac eman ditu haren escura. 36 Sinhesten duenac Semea baithan, badu vicitze eternala: baina Semea obeditzen eztuenac, eztu ikussiren vicitzea, baina Iaincoaren hirá dago haren gainean.

Luke 23:13

13 Orduan Pilatec, deithuric Sacrificadore prinpalac, eta Gobernadoreac, eta populua, erran ciecén,

John 3:10

10 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Hi aiz Israeleco doctor, eta gauça hauc eztituc eçagutzen?

John 7:47-50

47 Halacotz ihardets ciecen Phariseuéc, Ezothe cinatezte çuec-ere seducitu? 48 Ala Gobernadoretaric edo Phariseuetaric batec-ere sinhetsi du hura baithan? 49 Baina populu Leguea cer den eztaquian haur, maradicatua da. 50 Dioste Nicodemo harengana gauaz ethorri içan cenac, cein baitzén hetaric bat,

John 19:39

39 Eta ethor cedin Nicodemo-ere (ethorri içan cena Iesusgana gauaz lehenic) ekarten çuela myrrhazco eta aloesezco quasi ehun liberataco mixtionebat.

Matthew 22:16

16 Eta igorten dituzte harengana bere discipuluac Herodianoequin, dioitela, Magistruá, baceaquiagu eguiati aicela, eta Iaincoaren bidea eguiazqui iracasten duála, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara behá:

Mark 12:14

14 Eta hec ethorriric diotsate, Magistruá, bacequiagu ecen eguiati aicela, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara beha, baina eguiazqui Iaincoaren bidea iracasten duc: Bidezco da tributaren Cesari emaitea, ala ez? emanen dugu, ala eztugu emanen?

John 1:38

38 Eta itzuliric Iesusec, eta ikussiric hec çarreitzala, dioste hæy, Ceren bilha çabiltzate? Eta hec erran cieçoten, Rabbi (erran nahi baita hambat nola Magistrua) non egoiten aiz?

John 3:26

26 Eta ethor citecen Ioannesgana, eta erran cieçoten, Magistruá, Iordanaz berce aldean hirequin cena, ceinez hic testificatu baituc, hará, batheyatzen ari duc, eta guciac ethorten dituc harengana.

John 5:36

36 Baina nic Ioannesena baino testimoniage handiagoa dut: ecen niri Aitac compli ditzadançat eman drauzquidan obréc, nic eguiten ditudan obra beréc testificatzen duté niçaz ecen Aitac igorri vkan nauela.

John 7:31

31 Eta gendetzecoataric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan, eta erraiten çutén, Christec dathorrenean guehiago miraculu eguinen othe du, hunec eguiten dituenac baino?

John 7:50-51

50 Dioste Nicodemo harengana gauaz ethorri içan cenac, cein baitzén hetaric bat, 51 Ala gure Legueac condemnatzen du nehor, bera behin ençun gabe, eta cer eguin duen eçagutu gabe?

John 9:16

16 Erraiten çuten bada Phariseuetaric batzuc, Guiçon haur ezta Iaincoaganic: ecen Sabbathoa eztu beguiratzen. Bercéc erraiten çuten, Nolatan guiçon vicitze gaichtotaco batec sign hauc eguin ahal ditzaque? Eta dissensione cen hayén artean.

John 9:30-33

30 Ihardets ceçan guiçonac eta erran ciecén, Segur, hunetan da miraculua, ceren çuec ezpaitaquiçue nondic den, eta irequi baititu ene beguiac. 31 Eta badaquigu ecen Iaincoac vicitze gaichtotacoac eztituela ençuten: baina baldin norbeit Iaincoaren cerbitzari bada, eta haren vorondatea eguiten badu, hura ençuten du. 32 Egundano ençun içan ezta ecen nehorc irequi duela itsu sorthuren beguiric. 33 Baldin ezpaliz haur Iaincoaganic, deus ecin laidi.

John 11:47-48

47 Orduan bil ceçaten Sacrificadore principaléc eta Phariseuéc conseillua, eta erraiten çuten, Cer eguiten dugu, ecen guiçon hunec anhitz signo eguiten du. 48 Baldin hunela vtzi badeçagu, guciéc sinhetsiren duté hori baithan: eta ethorriren dirade Romanoac, eta arrasaturen duté bay gure lekua, bay nationea.

John 12:37

37 Eta hambat miraculu eguin baçuen-ere hayén aitzinean, etzuten sinhesten hura baithan:

John 12:42-43

42 Badaric-ere principaletaric-ere anhitzec hura baithan sinhets ceçaten: baina Phariseuacgatic etzuten aithortzen, synagogatic campora egotz litecen beldurrez. 43 Ecen maiteago vkan dute guiçonén gloriá, ecen ez Iaincoaren gloriá.

John 15:24

24 Baldin hayén artean nehorc bercec eguin eztituen obrác eguin ezpanitu, bekaturic ezluquete: baina orain ikussi dituzté, eta gaitz eritzi draucute niri eta ene Aitari.

John 19:38-39

38 Gauça hauen ondoan othoitz eguin cieçön Pilati Ioseph Arimatheacoac (cein baitzén Iesusen discipulu, baina ichilizco, Iuduén beldurrez) ken leçan Iesusen gorputza: eta permetti cieçón Pilatec. Ethor cedin bada eta ken ceçan Iesusen gorputza. 39 Eta ethor cedin Nicodemo-ere (ethorri içan cena Iesusgana gauaz lehenic) ekarten çuela myrrhazco eta aloesezco quasi ehun liberataco mixtionebat.

John 20:16

16 Diotsa Iesusec, Mariá: Itzuliric harc diotsa, Rabboni, erran nahi baita, Magistrua.

Acts 2:22

22 Israeltar guiçonác, ençun itzaçue hitz hauc: Iesus Nazarenoa, guiçon Iaincoaz approbatua çuec baithan obra excellentez eta miraculuz eta signoz, cein eguin baititu Iaincoac harçaz çuen artean, ceuroc-ere daquiçuen beçala:

Acts 4:16-17

16 Cioitela, Cer eguinen drauègu guiçon hoey? ecen signo clarobat hauçaz eguin içan dela, manifest da Ierusalemeco habitant guciey, eta ecin vka deçaquegu. 17 Baina guehiagoric publica eztadin populuaren artean, defenda diecegun mehatchuz, eztaquizquión guehiagoric minça icen horretan nehori-ere.

Acts 10:38

38 Nola Iesus Nazareno vnctatu duen Iaincoac Spiritu sainduaz eta verthutez, cein ebili içan baita vngui eguiten çuela eta deabruaz tormentatu ciraden guciac sendatzen cituela: ecen Iaincoa cen harequin

Philippians 1:14

14 Eta anayetaric anhitz gure Iaunean ene estecaduréz asseguraturic, ausartquiago hitzaz minçatzera hauçu baitirade.

Matthew 5:18

18 Ecen eguiaz diotsuet, iragan daiteno ceruä eta lurra, iotabat edo punctu hutsbat ezta Leguetic iraganen, gauça guciac eguin diteno.

Matthew 13:11-16

11 Eta harc ihardesten çuela, erran ciecén, Ceren çuey eman baitzaiçue ceruètaco resumaco secretuén eçagutzea, baina hæy etzaye eman. 12 Ecen norc-ere baitu, hari emanen çayó, eta hambatez guehiago vkanen du: baina norc-ere ezpaitu, hari duena-ere edequiren çayó. 13 Halacotz comparationez minço natzaye: ceren dacussatelaric ezpaitute ikusten, eta ençuten dutelaric ezpaitute ençuten, ez aditzen. 14 Hala complitzen da hetan Esaiasen prophetiá, ceinec baitio, Ençutez ençunen duçue, eta ez adituren: eta dacussaçuela ikussiren duçue eta etzaizquiote oharturen. 15 Ecen guicendua da populu hunen bihotza, eta beharriéz gogorqui ençun vkan duté, eta beguiac ertsi vkan dituzté: beguiez ikus, eta beharriéz ençun, eta bihotzaz adi ezteçaten, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan. 16 Bada dohatsu dirade çuen beguiac, ecen ikusten duté: eta çuen beharriac, ecen ençuten duté.

Matthew 16:17

17 Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón hari, Dohatsu aiz Simon Ionaren semeá: ecen haraguiac ez odolac eztrauc hori reuelatu, baina ene Aita ceruètan denac.

John 1:5

5 Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu.

John 1:13

13 Cein ezpaitirade iayo odoletaric, ez haraguiaren vorondatetic, ez guiçonaren vorondatetic: baina Iaincoaganic.

John 1:51

51 Halaber erran cieçón, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Hemendic harat ikussiren duçue ceruä irequiric, eta Iaincoaren Aingueruac igaiten eta iausten diradela guiçonaren Semearen gainera.

John 3:5-6

5 Ihardets ceçan Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauát, vrez eta Spirituz iayo eztena, ecin sar daitela Iaincoaren resumán. 6 Haraguitic iayo dena haragui duc: eta Spiritutic iayo dena, spiritu duc.

John 12:40

40 Itsutu vkan ditu hayén beguiac, eta gogortu vkan du hayén bihotza: beguiz ikus ezteçatençat, eta bihotzez adi ezteçaten, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan.

2 Corinthians 1:19-20

19 Ecen Iaincoaren Seme Iesus Christ guçaz çuen artean predicatu içan dena, niçaz eta Syluanoz eta Timotheoz, ezta içan Bay eta Ez, baina Bay hartan içan da: 20 (Ecen Iaincoaren promes guciac hartan Bay dirade, eta hartan dirade Amen) Iaincoaren gloriatan guçaz.

2 Corinthians 4:4

4 Ceinétan mundu hunetaco iaincoac itsutu vkan baititu adimenduac, diot, infideletan, Christ Iaincoaren imagina denaren gloriaren Euangelioco arguiac hæy arguiric eztaguiençát.

2 Corinthians 5:17

17 Beraz baldin cembeit, bada Christ Iaunean, biz crearura berri: gauça çaharrac iragan dirade, huná, gauça guciac berri eguin dirade.

Galatians 6:15

15 Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deusbalio, ez preputioac, baina creatura berriac

Ephesians 2:1

1 Eta çuec viuificatu çaituzte hilac cinetelaric faltetan eta bekatuetan:

Titus 3:5

5 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez:

James 1:17-18

17 Donatione on oro, eta dohain perfect oro garaitic da arguién Aitaganic iausten dela, cein baithan ezpaita cambiamenduric, ez aldizcazco itzalic. 18 Harc bere vorondatez engendratu vkan gaitu eguiazco hitzaz, haren creaturetaco primitiác beçala guinençát.

James 3:17

17 Baina garaitico çuhurtziá, lehenic da pur, guero baquezco, moderatu, maneioso, misericordiaz eta fructu onez bethea, distinctioneric gabea, hypocrisia gabea.

1 Peter 1:3

3 Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec bere misericordia handiaz regeneratu vkan baiquaitu sperança vicitara, Iesus Christen hiletarico resurrectioneaz,

1 Peter 1:23-25

23 Regeneraturic ez haci corruptibleaz, baina incorruptibleaz, Iaincoaren hitz viciaz, eta eternalqui egoiten denaz. 24 Ceren haragui gucia baita belharra beçala, eta guiçonaren gloria gucia belhar lilia beçala: eyhartu da belharra, eta haren lilia erori: 25 Baina Iaunaren hitza badago eternalqui: eta haur da çuey euangelizatu içan çaiçuen hitza.

1 John 2:29

29 Baldin badaquiçue ecen hura iusto dela, iaquiçue ecen norc-ere iustitia eguiten baitu, hura harenganic iayo dela.

1 John 3:9

9 Nor-ere iayo içan baita Iaincoaganic, harc bekaturic eztu eguiten: ecen haren hacia haina baithan dago, eta ecin daidi bekaturic, ceren Iaincoaganic iayo içan baita.

1 John 5:1

1 Norc-ere sinhesten baitu ecen Iesus dela Christ hura Iaincoaganic iayoa da: eta norc-ere on baitaritzá engendratu duenari, on daritzá harenganic engendratu içan denari-ere.

1 John 5:18

18 Badaquigu ecen nor-ere Iaincoaganic iayo baita, harc eztuela bekaturic eguiten: baina Iaincoaganic engendratu içan denac, beguiratzen du bere buruä, eta Gaichtoac eztu hunquitzen hura.

Revelation 3:14

14 Laodicean den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Gauça hauc erraiten citic Amenec, testimonio fidelac eta eguiatiac, Iaincoaren creaturaren hatseac:

John 3:3

3 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçón, Eguiaz eguiaz erraiten drauat, berriz iayo içanen eztenec, ecin ikus deçaquela Iaincoaren resumá

John 4:11-12

11 Diotsa emazteac, Iauna, eztuc cerçaz idoqui deçán, eta putzua duc barna: nondic duc beraz vr vici hori? 12 Ala gure aita Iacob baino handiago aiz hi, ceinec eman baitraucu putzu haur, eta berac hunetaric edan baitu, eta haren haourréc, eta haren abréc?

John 6:53

53 Orduan erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ian ezpadeçaçue guiçonaren Semearen haraguia, eta edan ezpadeçaçue haren odola, eztuçue vicitzeric çuec baithan.

John 6:60

60 Haren discipuluetaric bada anhitzec gauça hauc ençunic erran ceçaten, Gogor da hitz haur: norc ençun ahal deçaque?

1 Corinthians 1:18

18 Ecen crutzezco hitza, galtzen diradeney behinçát, erhogoa çaye: baina guri saluatzen garenoy, Iainçoaren verthute da.

1 Corinthians 2:14

14 Baina guiçon naturalac eztitu comprehenditzen Iaincoaren Spirituaren gauçác: ecen erhogoa çaizquio, eta ecin adi ditzaque, ceren spiritualqui iugeatzen baitirade.

Matthew 3:11

11 Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez emendamendutara: baina ene ondoan ethorten dena, ni baino borthitzago da, ceinen çapatén ekarteco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzté Spiritu sainduaz eta suz.

Matthew 5:20

20 Ecen erraiten drauçuet, baldin abundosago ezpada çuen iustitiá Scribena eta Phariseuena baino, çuec etzaretela sarthuren ceruètaco resumán.

Matthew 18:3

3 Eta erran ceçan, Eguiaz erraiten drauçuet, baldin conuerti ezpaçaitezte, eta haourtchoac beçalaca ezpaçaitezte, etzarete sarthuren ceruètaco resumán.

Matthew 28:19

19 Çoazte bada eta iracats itzaçue gende guciac: batheyatzen dituçuela Aitaren eta Semearen eta Spiritu sainduaren icenean:

Mark 16:16

16 Sinhetsiren duena eta batheyaturen dena saluaturen da: baina sinhetsiren eztuena condemnaturen da

Luke 13:3

3 Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte guciac halaber galduren çarete.

Luke 13:5

5 Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte, guciac halaber galduren çarete.

Luke 13:24

24 Enseya çaitezte sartzen bortha herssitic: ecen anhitz, erraiten drauçuet, sarthu nahiz ebiliren diradela, eta ecin sarthuren baitirade.

Acts 2:38

38 Eta Pierrisec dioste, Emenda çaitezte eta batheya bedi çuetaric batbedera Iesus Christen icenean bekatuén barkamendutan: eta recebituren duçue Spiritu sainduaren dohaina.

Acts 3:19

19 Emenda çaitezte bada, eta conuerti çaitezte, ken ditecençát çuen bekatuac.

Romans 8:2

2 Ecen Iesus Christ Iaunean den vicitzetaco Spirituaren Legueac libre eguin nau bekatuaren eta herioaren leguetic.

Romans 14:17

17 Ecen Iaincoaren resumá ezta ianhari ez edari: baina iustitia eta baque eta bozcario Spiritu sainduaz.

1 Corinthians 2:12

12 Bada guc eztugu munduaren spiritua recebitu vkan: baina Iaincoaganico Spiritua: Iaincoaz guri eman içan caizquigun gauçác eçagut ditzagunçát:

1 Corinthians 6:11

11 Eta halaco gauça cinetén batzu: baina ikuci çarete, baina sanctificatu çarete, baina iustificatu çarete, Iesus Iaunaren icenean, eta gure Iaincoaren Spirituaz.

2 Corinthians 5:17-18

17 Beraz baldin cembeit, bada Christ Iaunean, biz crearura berri: gauça çaharrac iragan dirade, huná, gauça guciac berri eguin dirade. 18 Eta hauc gucioc Iaincoaganic dirade, ceinec reconciliatu baiquaitu berequin Iesus Christez, eta eman baitraucu reconciliationezco ministerioa:

Ephesians 2:4-10

4 Baina Iainco misericordiaz abratsac bere charitate handi gu onhetsi gaituenagatic, 5 Eta bekatuz hilac guinelaric, elkarrequin, Christez viuificatu vkan gaitu, ceinen gratiaz saluatu içan baitzarete: 6 Eta resuscitatu vkan gaitu elkarrequin eta iar eraci ceruètan Iesus Christean. 7 Eracuts leçançát ethorteco diraden seculetan bere gratiaren abrastassun abundanta bere gureganaco benignitateaz Iesus Christean. 8 Ecen gratiaz saluatu içan çarete fedearen moienez: eta hori ez çuetaric: Iaincoaren dohaina da: 9 Ezobréz, nehor gloria eztadinçát. 10 Ecen haren obrá gara Iesus Christean creatuac obra onetara, cein preparatu baititu Iaincoac hetan ebil guentecençát.

Ephesians 5:26

26 Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz.

2 Thessalonians 2:13-14

13 Baina guc, Iaunaz onhetsi anayeac, behar drauzquiogu bethi esquerrac eman Iaincoari çueçaz, ceren hatseandanic elegitu baitzaituzte Iaincoac saluamendutara Spirituaren sanctificationez, eta eguiazco fedeaz: 14 Ceinetara deithu vkan baitzaituzte gure Euangelioaz Iesus Christ gure Iaunaren gloriaren acquisitionetacotz.

Titus 3:4-7

4 Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean, 5 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez: 6 Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz: 7 Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecençát vicitze eternaleraco sperançaren araura.

1 Peter 1:2

2 Iainco Aitaren prouidentiaren arauez Spirituaren sanctificationetan elegituey, obeditzeco eta Iesus Christen odolaz ihiztatu içateco: Gratia eta baque multiplica daquiçuela.

1 Peter 3:21

21 Ceini orain ihardesten draucan baptismoaren figurác gu-ere saluatzen gaitu: ez haraguico satsutassunac chahutzen dituenac, baina conscientiá onaren attestationeac Iaincoaren aitzinean Iesus Christen resurrectioneaz:

1 John 5:6-8

6 Haur da Iesus Christ vrez eta odolez ethorri içan dena: ez vrez solalnent, baina vrez eta odolez: eta Spiritua da testificatzen duena ecen Spiritua eguia dela. 7 Ecen hirur dirade testificatzen dutenac ceruän, Aita, Hitza, eta Spiritu saindua: eta hauc hirurac bat dirade. 8 Eta hirur dirade testificatzen dutenac lurrean, Spiritua eta vra eta odola: eta hirur hauc batetan dirade.

Romans 7:5

5 Ecen haraguian guinenean, bekatuén affectione Legueaz ciradenéc indar çuten gure membroetan, herioari fructificatzeco.

Romans 7:18

18 Ecen badaquit eztela habitatzen nitan (erran nahi baita, ene haraguian) onic: ecen nahia bada nitan, baina onaren complitzea, eztut erideiten.

Romans 7:25-8:1

25 Esquerrac emaiten drautzat Iaincoari Iesus Christ gure Iaunaz. Bada nic neurorrec adimenduaz cerbitzatzen dut Iaincoaren Leguea, baina haraguiaz bekatuaren leguea.

Romans 8:4-9

4 Leguearen iustitiá compli dadinçát gutan, haraguiaren araura ezgabiltzanotan, baina Spirituaren araura. 5 Ecen haraguiaren arauezco diradenac haraguiaren gaucetara dirade affectionatu: baina Spirituaren arauezcoac, Spirituaren gaucetara. 6 Eta haraguiaren affectionea, herio da: baina Spirituaren affectionea, vicitze eta baque: 7 Ceren haraguiaren affectionea etsaigoa baita Iaincoaren contra: ecen Iaincoaren Leguearen ezta suiet: eta ecin-ere daite. 8 Beraz haraguian diradenac, Iaincoari placent ecin dirateque. 9 Ordea çuec etzarete haraguian, baina Spirituan: baldin behinçát Iaincoaren Spiritua habitatzen bada çuetan: baina baldin edoceinec Christen Spiritua ezpadu, haina ezta haren.

Romans 8:13

13 Ecen baldin haraguiaren araura vici baçarete, hilen çarete: baina baldin Spirituaz gorputzaren eguitateac mortificatzen badituçue, vicico çarete.

1 Corinthians 6:17

17 Baina Iaunari iunctatzen çayona, spiritubat da.

1 Corinthians 15:47-50

47 Lehen guiçona lurretic, lurreco: eta bigarren guiçona, cein baita Iauna, cerutic. 48 Lurrecoa nolaco, halaco lurreco diradenac-ere: eta cerucoa nolaco, halaco cerucoac-ere. 49 Eta lurrecoaren imaginá ekarri vkan dugun beçala, ekarriren dugu cerucoaren imagina-ere. 50 Huná cer diodan, anayeác, ecen haraguiac eta odolac Iaincoaren resumá hereta ecin deçaquetela: eta corruptioneac eztuela incorruptionea heretatzen.

Galatians 5:16-21

16 Eta haur erraiten drauçuet, Spirituaren araura ebil çaiteztez: eta haraguiaren guthiciac eztitzaçuela compli. 17 Ecen haraguiac guthiciatzen du Spirituaren contrá, eta Spirituac haraguiaren contra: eta gauça hauc elkarren contra dirade: hala non nahi dituçuen gauça guciac ezpaitituçue eguiten. 18 Baldineta Spirituaz guidatzen baçarete, etzarete Leguearen azpico. 19 Bada, çogueriac dirade haraguiaren obrác, cein baitirade, adulterioa, paillardiçá, satsutassuna, insolentiá, 20 Idolatriá, poçoinqueriá, etsaigoác, bekaizteriác, asserretassunac, liscarrac, diuisioneac, heresiác, 21 Inuidiác, guiça-erhaitecác, hordiqueriác, gormandiçác, eta hauc irudiac, gauça hauc aitzinetic erraiten drauzquiçuet, lehen-ere erran dudan beçala: ecen halaco gauçác eguiten dituztenéc Iaincoaren resumá heretaturen eztutela.

Galatians 5:24

24 Ecen Christen diradenéc haraguia crucificatu duté affectionéquin eta guthiciéquin.

Ephesians 2:3

3 Ceinén artean guc guciec-ere noizpait conuersatu vkan baitugu gure haraguiaren guthicietan eguiten guentuela, haraguiaren eta gure pensamenduén desirac: eta naturaz hiraren haour guinén berceac-ere beçala.

Colossians 2:11

11 Ceinetan circonciditu-ere içan baitzarete, escuric gabe eguiten den circoncisionez, haraguico bekatuén gorputzaz billuciric, Christen circoncisioneaz:

Matthew 13:33-35

33 Berce comparationebat erran ciecén, cioela, Comparatu da ceruètaco resumá altchagarriarequin, cein emazte batec harturic hirur neurri irinen barnean gorde vkan baitu, gucia altcha dadin arterano. 34 Gauça hauc guciac erran cietzén Iesusec comparationez gendetzey, eta comparatione gabe etzayen minçatzen. 35 Compli ledinçát Prophetáz erran içan dena, cioela, Irequiren dut comparationez neure ahoa: declaraturen ditut munduaren fundatzetic gorderic egon içan diraden gauçác.

John 3:12

12 Baldin lurreco gauçác erran badrauzquiçuet, eta sinhesten ezpadituçue? nolatan baldin ceruco gauçác erran badietzaçuet sinhetsiren duçue?

John 5:28

28 Ezteçaçuela mirets haur: ecen ethorriren da orena ceinetan monumentetaco guciéc ençunen baitute haren voza.

John 6:61-63

61 Çaquialaric bada Iesusec bere baithan ecen haren discipuluec huneçaz murmuratze çutela, erran ciecén, Hunec scandalizatzen çaituzte? 62 Cer date bada baldin ikus badeçaçue guiçonaren Semea igaiten lehen cen lekura? 63 Spiritua da viuificatzen duena, haraguiac eztu deus probetchatzen: nic erraiten drauzquiçuedan hitzac spiritu dirade eta vicitze.

Romans 3:9-19

9 Cer bada? excellentago gara? Eceinere maneraz: ecen aitzinetic raçoinac emanic eracutsi dugu, ecen guiciac hambat Iuduac nola Grecoac, bekatuaren azpian diradela. 10 Scribatua den beçala, Ezta iustoric, ezeta bakoitzic. 11 Ezta aditzen duenic ezta Iaincoa bilhatzen duenic. 12 Guciac aldaratu içan dirade, eta guciac elkarrequin inutil eguin içan dirade: ezta ontassunic eguiten duenic, ez batetarano. 13 Sepulchre irequibat da hayén eztarria: bere mihiéz enganiotara vsatu vkan duté: sugue aspic-aren poçoina da hayén ezpainetan. 14 Hayén ahoa maledictionez eta karminduraz bethea da. 15 Arin dirade hayén oinac odol issurtera. 16 Destructione eta miseria hayén bidetan. 17 Eta bide baquezcoa eztute eçagutu vkan. 18 Ezta Iaincoaren beldurra hayen beguién aitzinean. 19 Eta badaquigu ecen cerere Legueac erraiten baitu, Leguean diradeney erraiten drauela: aho gucia boça dadinçát, eta mundu gucia hoguendun dençát Iaincoaren aitzinean.

Romans 9:22-25

22 Eta cer da, baldin eracutsi nahiz Iaincoac hirá, eta eçagut eraci nahiz bere botherea, suffritu baditu patientia handitan hirazco vnci galtzecotzat apprestatuac? 23 Eta bere gloriazco abrastassunén eçagut eraciteco misericordiazco vnci gloriataco apprestatu dituenetara? 24 Cein deithu-ere baititu diot gu, ez solament Iuduetaric, baina Gentiletaric-ere. 25 Nola Osea baithan-ere erraiten baitu, Deithuren dut ene populu etzena, neure populu: eta niçaz onhetsi etzena, neure onhetsi.

Romans 12:1-2

1 Othoitz eguiten drauçuet bada, anayeác, Iaincoaren misericordién partez, offrenda ditzaçuen çuen gorputzac sacrificio vicitan, saindutan, Iaincoaren gogaracotan, cein baita çuen cerbitzu raçoinezcoa. 2 Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma çaiteztez çuen adimenduaren arramberritzez, phoroga deçaçuençát ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa.

Ephesians 4:22-24

22 Ken deçaçuen leheneco conuersationeaz den becembatean guiçon çaharra, enganagarrizco guthicién araura corrumpitzen dena: 23 Eta arramberri çaitezten çuen adimenduco spirituan: 24 Eta iaunz deçaçuen guiçon berria, cein Iaincoaren araura creatu içan baita iustitiatan eta eguiazco saindutassunetan.

Colossians 1:12

12 Esquerrac emaiten drautzaçuela Aitari, ceinec sufficient eguin baiquaitu sainduén heretagean participant içateco arguian:

Hebrews 12:14

14 Baqueari çarreitzate guciequin, eta saindutassunari, cein gabe nehorc ezpaitu Iauna ikussiren.

1 Peter 1:14-16

14 Eta haur, haour obedientéc beçala, çuen buruäc conformatzen eztituçuelaric lehenago çuen ignorantián centuzten desiretara: 15 Baina çuec deithu çaituztena saindu den beçala, çuec-ere çareten saindu çuen conuersatione orotan. 16 Halacotz da scribatua, Çareten saindu: ecen ni saindu naiz.

1 Peter 1:22

22 Bada çuen arimác purificatu içanic, obeditzen duçuela eguia Spirituaz, anayetassunezco charitate fictione gabecorequin, bihotz chahuz elkarri on eritzoçue affectionatuqui:

Revelation 21:27

27 Ezta sarthuren hartara gauça satsutzen duenic batre, edo abominationeric eta falseriaric eguiten duenic: baina solament Bildotsaren vicitzeco liburuän scribaturic daudenac.

Mark 4:26-29

26 Guehiago erraiten çuen, Iaincoaren resumá da, guiçón hacia lurrera egotziric gau eta egun lo etzaten eta iaiquiten liçaten baten ançora. 27 Eta hacia ilkiten eta hatzen licén, harc ezlaquiala nola, 28 Ecen bere buruz lurrac fructu ekarten du, behin belhar, guero buru, guero ogui bihi bethea buruän. 29 Eta aguertu denean fructua, bertan guiçonac du eçarten iguiteyá: ceren prest baita vztá.

Luke 6:43-44

43 Segur ezta arbore ona, fructu gaichtoa eguiten duena: ez eta arbore gaichtoa, fructu ona eguiten duena. 44 Ecen arbore gucia fructutic eçagutzen da. Ecen elhorrietaric eztute biltzen ficoric, ezeta saparretaric, mendematzen mahatsic.

Acts 2:2

2 Eta eguin cedin subitoqui cerutic soinubat botheretsuqui heldu den haice baten ançora, eta bethe ceçan etche gucia non baitzeuden iarriric:

Acts 4:31

31 Eta othoitz eguin çutenean, ikara cedin lekua ceinetan bilduac baitziraden: eta bethe citecen guciac Spiritu sainduaz, eta minçatzen ciraden Iaincoaren hitzaz hardieçarequin.

1 Corinthians 2:11

11 Ecen guiçonetaric ceinec daquizqui guiçonaren gauçác, guiçonaren spiritu hura baithan denac baicen? Halaber Iaincoaren gauçac-ere eztitu nehorc eçagutu vkan, Iaincoaren Spirituac baicen.

1 Corinthians 12:11

11 Baina gauça hauc guciac eguiten ditu, Spiritu bat harc eta berac, distribuituz hec particularqui batbederari, nahi duen beçala.

1 John 3:8-9

8 Bekatu eguiten duena, deabruaganic da: ecen hatseandanic deabruac bekatu eguiten du: hunetacotz aguertu içan da Iaincoaren Semea, deseguin litzançát deabruaren obrác. 9 Nor-ere iayo içan baita Iaincoaganic, harc bekaturic eztu eguiten: ecen haren hacia haina baithan dago, eta ecin daidi bekaturic, ceren Iaincoaganic iayo içan baita.

Mark 8:24-25

24 Eta harc beguiac altchaturic erran ceçan, Badiacusquiat guiçonac, ecen ohartzen nitziayec arboreac diruditela dabiltzala. 25 Guero berriz eçar citzan escuac haren beguién gainean, eta berriz goiti beha eraci cieçón: eta senda cedin, eta ikusten cituen vrrundanic-ere claroqui guciac.

Luke 1:34

34 Erran ciecón orduan Mariac Aingueruäri, Nola içanen da hori, guiçonic eçagutzen eztudanaz gueroz.

John 3:4

4 Erran cieçón Nicodemoc, Nolatan guiçona iayo ahal daite çahar denean? ala berriz bere amaren sabelean sar eta iayo ahal daite?

John 6:52

52 Baciharducaten bada Iuduéc elkarren artean, erraiten çutela, Nolatan hunec guri bere haraguia eman ahal dieçaquegu iatera?

Matthew 11:25

25 Dembora hartan ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Aitá, ceruco eta lurreco Iauná, esquerrac rendatzen drauzquiát, ceren estali baitrauztec gauça hauc çuhurréy eta adituey, eta manifestatu baitrauztec haour chipiey.

Matthew 15:14

14 Vtzitzaçue, itsuric itsuén guidari dirade: baldin itsuac itsua guida badeça, biac hobira eroriren dirade.

Matthew 22:29

29 Eta ihardesten duela Iesusec dioste, Huts eguiten duçue Scripturác eta Iaincoaren verthutea iaquin gabez.

Luke 2:46

46 Eta guertha cedin, hirur egunen buruän eriden baitzeçaten hura templean, iarriric cegoela doctoren artean, hæy behatzen çayela eta hec interrogatzen cituela.

Romans 2:28

28 Ecen ezta hura Iudu, gainetic dena: ezeta gainetic haraguian eguiten dena circoncisione.

Philippians 3:3

3 Ecen gu gara Circoncisionea, Iaincoa spirituz cerbitzatzen dugunoc, eta gloriatzen garenoc Iesus Christean eta haraguian confidançaric eztugunoc:

Matthew 11:27

27 Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit: eta nehorc eztu eçagutzen Semea Aitác baicen: ezeta Aita nehorc eztu eçagutzen Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.

Matthew 23:37

37 Ierusalem, Ierusalem, Prophetác hiltzen eta hiregana igorriac lapidatzen dituaná, cembatetan bildu nahi vkan ditut hire haourrac, oilloac bere chitoac hegalen azpira biltzen dituen beçala, eta ezpaituc nahi vkan?

Luke 10:22

22 Orduan discipuluetarat itzuliric erran ceçan, Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit, eta nehorc eztaqui nor den Semea, Aitác baicen: eta nor den Aita, Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.

John 1:11

11 Beretara ethorri içan da, eta beréc eztute hura, recebitu.

John 1:18

18 Iaincoa nehorc eztu ikussi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakoitzac berac declaratu draucu.

John 3:5

5 Ihardets ceçan Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauát, vrez eta Spirituz iayo eztena, ecin sar daitela Iaincoaren resumán.

John 3:13

13 Ecen nehor ezta igan cerura, cerutic iautsi dena baicen, cein baita guiçonaren Seme ceruän dena.

John 3:32-34

32 Eta cer ikussi eta ençun baitu hura testificatzen du: baina haren testimoniagea nehorc eztu recebitzen. 33 Haren testimoniagea recebitu duenac ciguilatu du ecen Iaincoa eguiati dela. 34 Ecen Iaincoac igorri duena Iaincoaren hitzéz minçatzen da, ecen Iaincoac eztrauca neurriz emaiten Spiritua.

John 5:31-40

31 Baldin nic testificatzen badut neure buruäz, ene testimoniagea ezta sinhesteco. 32 Bercebat da testificatzen duenic niçaz, eta badaquit ecen eguiazco dela niçaz testificatzen duen testimoniagea. 33 Çuec igorri vkan duçue Ioannesgana, eta harc testimoniage eman drauca eguiari. 34 Baina nic eztut guiçonaganic testimoniageric recebitzen: baina gauça hauc erraiten ditut çuec salua çaiteztençát. 35 Hura cen candela çachecana eta argui eguiten çuena: eta çuec nahi içan çarete appur-batetacotz alegueratu haren arguian. 36 Baina nic Ioannesena baino testimoniage handiagoa dut: ecen niri Aitac compli ditzadançat eman drauzquidan obréc, nic eguiten ditudan obra beréc testificatzen duté niçaz ecen Aitac igorri vkan nauela. 37 Eta ni igorri nauen Aitac berac testificatu du niçaz. Eztuçue haren voza egundano ençun, ezeta haren irudia ikussi. 38 Eta eztuçue haren hitza çuec baithan egoiten dela: ecen nor harc igorri baitu, hura çuec eztuçue sinhesten. 39 Informa çaitezte diligentqui Scripturetaric; ecen çuec vste duçue hetan vicitze eternala duçuela: eta hec dirade niçaz testificatzen dutenac. 40 Eta etzarete ethorri nahi enegana, vicitzea duçuença.

John 5:43

43 Ni ethorri naiz neure Aitaren icenean, eta eznauçue recebitzen: baldin bercebat ethor badadi bere icenean, hura recebituren duçue.

John 7:16

16 Ihardets ciecén Iesusec, eta erran ceçan, Ene doctriná ezta enea, baina ni igorri nauenarena.

John 8:14

14 Ihardets ceçan Iesusec eta erran ciecén, Nic neurorçaz testificatzenagatic sinhesteco da ene testimoniagea: ecen badaquit nondic ethorri naicén, eta norat ioaiten naicen: baina çuec eztaquiçue nondic ethorten naicen, ez norat ioaiten naicén

John 8:28-29

28 Erran ciecén bada Iesusec, Altchatu duqueçuenean guiçonaren Semea, orduan eçaguturen duçue ecen ni naicela hura, eta neure buruz eztudala deus eguiten, baina Aitac iracatsi nauen, beçala gauça hauc erraiten ditudala. 29 Ecen ni igorri nauena enequin da: eznau vtzi neuror Aitac, ceren nic haren gogaraco gauçác eguiten baititut bethiere.

John 8:38

38 Nic erraiten dut neure Aita baithan ikussi dudana: eta çuec eguiten duçue çuen aita baithan ikussi duçuena.

John 12:37-38

37 Eta hambat miraculu eguin baçuen-ere hayén aitzinean, etzuten sinhesten hura baithan: 38 Esaias prophetaren hitza compli ledinçát, cein erran vkan baitu, Iauna, norc sinhetsi vkan du gure hitza, eta Iaunaren bessoa nori reuelatu içan çayo?

John 12:49

49 Ecen ni neure burutic eznaiz minçatu: baina ni igorri nauen Aitac berac manamendu eman draut, cer erran deçaquedan eta cer minça naiten.

John 14:24

24 Niri on eztariztanac, ene hitzac eztitu beguiratzen: eta ençuten duçuen hitza, ezta enea, baina ni igorri nauen Aitarena.

Acts 22:18

18 Eta ikus baineçan ciostana, Lehiadi eta ilki adi fitetz Ierusalemetic, ecen eztié recebituren hic niçaz emanen drauean testimoniagea.

Acts 28:23-27

23 Eta assignatu vkan ceraucatenean eguna, ethor citecen harengana ostatura anhitz: eta testificationerequin declaratzen cerauen Iaincoaren resumá, eta eracusten cerauztén Iesusez diraden gauçác, hambat Moysesen Leguetic nola Prophetetaric goicetic arratserano. 24 Eta batzuc sinhesten cituztén erraiten ciraden gauçác, baina bercéc etzituzten sinhesten. 25 Eta elkarren artean accord etziradenaren gainean, parti citecen, Paulec hitz haur erran eta, Segurqui vngui Spiritu saindua minçatu içan çaye Esaias prophetáz gure Aitey, 26 Cioela, Habil populu horrengana, eta errac, Ençutez ençunen duçue eta eztuçue adituren: eta dacussaçuela ikussiren duçue eta etzaizquiote oharturen. 27 Ecen guicendu da populu hunen bihotza, eta beharriez gothorqui ençun vkan duté, eta bere beguiac ertsi vkan dituzté: beguiéz ikus, eta beharriez ençun, eta bihotzez adi ezteçatençát, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan.

1 John 1:1-3

1 HATSEAN-DANIC cena, ençun vkan duguna, gure beguiéz ikussi vkan duguna, contemplatu vkan duguna, eta gure escuéc hunqui vkan dutena vicitzeco Hitzaz. 2 (Ecen vicitzea manifestatu içan da, eta ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu eta denuntiatzen drauçuegu vicitze eternala, cein baitzén Aita baithan, eta aguertu içan baitzaicu.) 3 Eta ikussi eta ençun vkan duguna, diot, denuntiatzen drauçuegula, cuec-ere communione duçuençát gurequin, eta gure communionea da Aitarequin eta Iesus Christ haren Semearequin.

1 John 5:6-12

6 Haur da Iesus Christ vrez eta odolez ethorri içan dena: ez vrez solalnent, baina vrez eta odolez: eta Spiritua da testificatzen duena ecen Spiritua eguia dela. 7 Ecen hirur dirade testificatzen dutenac ceruän, Aita, Hitza, eta Spiritu saindua: eta hauc hirurac bat dirade. 8 Eta hirur dirade testificatzen dutenac lurrean, Spiritua eta vra eta odola: eta hirur hauc batetan dirade. 9 Baldin guiçonén testificationea recebitzen badugu Iaincoaren testificationea handiago da: ecen haur da Iaincoaren testificationea, cein testificatu vkan baitu bere Semeaz. 10 Iaincoaren Semea baithan sinhesten duenac, badu Iaincoaren testificationea bere baithan: Iaincoa sinhesten eztuenac, gueçurti eguiten du hura: ecen eztu sinhetsi vkan. Iaincoac bere Semeaz testificatu vkan duen testificationea. 11 Eta haur da testificationea, ecen vicitze eternala eman draucula Iaincoac: eta vicitze haur haren Semean da. 12 Semea duenac, badu vicitzea: Iaincoaren Semea eztuenac, eztu vicitzea.

Revelation 1:5

5 Eta Iesus Christen partez, cein baita testimonio fidela, hiletarico lehen iayoa, eta lurreco reguén Princea,

John 1:1-14

1 HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan, eta Iainco cen Hitza. 2 Hitz haur cen hatsean Iaincoa baithan. 3 Gauça guciac Hitz harçaz eguin içan dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguin denic. 4 Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonén Arguia: 5 Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu. 6 Içan da guiçon-bat Iaincoaz igorria, Ioannes deitzen cenic. 7 Haur ethor cedin testimoniage ekartera Arguiaz testifica leçançat, guciéc harçaz sinhets leçatençat. 8 Etzén hura Arguia, baina igorri cen Arguiaz testifica leçançát. 9 Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den guiçon gucia arguitzen duena. 10 Munduan cen, eta mundua harçaz eguin içan da, eta munduac eztu hura eçagutu. 11 Beretara ethorri içan da, eta beréc eztute hura, recebitu. 12 Baina hura recebitu duten guciey, eman draue priuilegio Iaincoaren haour içateco, haren icenean sinhesten duteney: 13 Cein ezpaitirade iayo odoletaric, ez haraguiaren vorondatetic, ez guiçonaren vorondatetic: baina Iaincoaganic. 14 Eta Hitza haragui eguin içan da, eta habitatu içan da gure artean, (eta contemplatu vkan dugu haren gloriá, gloriá diot Aitaganic engendratu bakoitzarena beçala) gratiaz eta eguiaz bethea

John 3:8

8 Haiceac nahi duen lekura diraunsac: eta haren hotsa ençuten duc: baina eztaquic nondic heldu den ez norat ioaiten den: hala duc spiritutic iayo den gucia.

John 3:13-17

13 Ecen nehor ezta igan cerura, cerutic iautsi dena baicen, cein baita guiçonaren Seme ceruän dena. 14 Eta nola Moysesec altcha baitzeçan suguea desertuan, hala altcha dadin behar da guiçonaren Semea: 15 Hura baithan sinheste duenic batre gal eztadin, baina vicitze eternala duençát. 16 Ecen hala Iaincoac onhetsi vkan du mundua, non bere Seme bakoitza eman vkan baitu, hura baithan sinhesten duenic gal eztadin, baina vicitze eternala duençát. 17 Ecen eztu igorri Iaincoac bere Semea mundura, mundua condemna deçançát, baina mundua harçaz salua dadinçát.

John 3:31-36

31 Garaitic ethorri dena, gucién gaineco da: lurretic dena, lurreco da, eta lurreco gaucéz minço da: cerutic ethorri dena gucién gaineco da. 32 Eta cer ikussi eta ençun baitu hura testificatzen du: baina haren testimoniagea nehorc eztu recebitzen. 33 Haren testimoniagea recebitu duenac ciguilatu du ecen Iaincoa eguiati dela. 34 Ecen Iaincoac igorri duena Iaincoaren hitzéz minçatzen da, ecen Iaincoac eztrauca neurriz emaiten Spiritua. 35 Aitác maite du Semea, eta gauça guciac eman ditu haren escura. 36 Sinhesten duenac Semea baithan, badu vicitze eternala: baina Semea obeditzen eztuenac, eztu ikussiren vicitzea, baina Iaincoaren hirá dago haren gainean.

1 Corinthians 2:7-9

7 Baina denuntiatzen dugu Iaincoaren sapientia mysteriotan dena, diot estalia, Iaincoac ia dembora gucién aitzinetic gure gloriatan determinatu vkan çuena: 8 Cein mundu hunetaco princietaric batec-ere ezpaitu eçagutu vkan: ecen baldin eçagutu vkan baluté, gloriazco Iauna etzuqueten crucificatu. 9 Baina predicatzen ditugu, scribatua den beçala, Beguic ikussi eztituen, eta beharric ençun eztituen gauçác, eta guiçonén bihotzetara igan içan eztiradenac, cein Iaincoac hari on daritzoteney appaindu baitrauzté.

1 Corinthians 3:1-2

1 Eta ni anayeác, ecin minçatu natzayçue çuey spiritualey anço, baina carnaley anço, diot, haourrey anço Christ Iaunean. 2 Ezne edatera emaitez haci çaituztet, eta ez viandaz, ceren oraino ecin baitzineçaqueten, baina orain-ere oraino ecin deçaqueçue: ceren oraino carnal baitzarete.

1 Timothy 3:16

16 Eta duda gabe, handi duc pietatearen mysterioa: ecen Iaincoa manifestatu içan dela haraguian, iustificatu dela Spirituan, ikussi içan dela Aingueruèz, predicatu içan çayela Gentiley, sinhetsi içan dela munduan, goiti recebitu içan dela gloriara.

Hebrews 5:11

11 Ceinez propos lucea baitugu erraiteco, eta declaratzeco difficila: ceren ençutera naguitu içan baitzarete:

1 Peter 2:1-3

1 Beraz vtziric malitia gucia, eta enganio guciá, eta hypocrisiác, eta inuidiác, eta gaitzerraite guciac, 2 Desira eçaçue, haour heuraguiric eztuela sorthuen ançora, adimenduzco eta enganio gabeco eznea, harçaz haz çaiteztençát. 3 Baldin dastatu baduçue ecen benigno dela Iauna.

1 John 4:10

10 Hunetan da charitatea, ez ceren guc onhetsi dugun Iaincoa, baina ceren harc onhetsi baiquaitu gu, eta igorri vkan baitu bere Semea gure bekatuacgatic appoinctamendu licençát.

Matthew 28:20

20 Iracasten dituçuela nic manatu drauçuedan guciaren beguiratzen: eta huná, ni çuequin naiz bethiere munduaren finerano. Amen.

Mark 16:19-20

19 Eta Iauna gauça hauçaz hæy minçatu içan çayenean, goiti cerurát altcha cedin, eta iar cedin Iaincoaren escuinean. 20 Hec-ere partituric predica ceçaten leku gucietan, Iaunac hequin obratzen çuela, eta hitza confirmatzen çuela iarreiquiten ciraden signoéz.

John 3:31

31 Garaitic ethorri dena, gucién gaineco da: lurretic dena, lurreco da, eta lurreco gaucéz minço da: cerutic ethorri dena gucién gaineco da.

John 6:33

33 Ecen Iaincoaren oguia da cerutic iautsi dena, eta munduari vicitze draucana.

John 6:38

38 Ecen cerutic iautsi içan naiz eguin deçadençát ez neure vorondatea, baina ni igorri naueuaren vorondatea.

John 6:42

42 Eta erraiten çutén, Ezta haur Iesus, Iosephen semea, ceinen aita eta ama guc eçagutzen baititugu? Nola dio bada hunec, Cerutic iautsi naiz?

John 6:46

46 Ez Aita ikussi duenez nehorc, Iaincoaganic denac baicen: harc ikussi du Aita.

John 6:51

51 Ni naiz ogui vicia cerutic iautsi naicena: nehorc ian badeça ogui hunetaric, vicico da eternalqui, eta nic emanen dudan oguia, ene haraguia da, nic munduaren vicitzeagatic emanen dudana.

John 6:62

62 Cer date bada baldin ikus badeçaçue guiçonaren Semea igaiten lehen cen lekura?

John 8:42

42 Erran ciecén bada Iesusec, Baldin Iaincoa çuen aita baliz, maite ninduqueçue ni: ecen ni Iaincoaganic partitu eta ethorri naiz: eta eznaiz neure buruz ethorri, baina harc igorri nau.

John 13:3

3 Daquialaric Iesusec gauça gucia eman drauzcala hari Aitác escuetara, eta bera Iaincoaganic ilki dela, eta Iaincoganat ioaiten dela:

John 16:28-30

28 Ilki naiz Aitaganic, eta ethorri naiz mundura: harçara vtziten dut mundua, eta banoa Aitaganát. 29 Diotsate bere discipuluéc, Huná, orain claroqui minço aiz, eta comparationeric batre eztuc erraiten. 30 Orain baceaquiagu ecen badaquizquiala gauça guciac, eta eztuc mengoa nehorc interroga açan: huneçaz diagu sinhesten ecen Iaincoaganic ilki aicela.

John 17:5

5 Eta orain glorifica neçac hic Aitá, euror baithan, gloria harçaz cein vkan baitut hirequin mundu haur eguin cedin baino lehen.

Acts 2:34

34 Ecen Dauid ezta igan ceruètara: baina dio berac, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean,

Acts 20:28

28 Gogoa eieçue bada çuen buruèy, eta arthalde guciari, ceinetan Spiritu sainduac eçarri baitzaituzte Ipizpicu, Iaincoaren Eliçaren bazcatzeco, cein conquestatu baitu bere odol propriaz.

Romans 10:6

6 Baina fedez den iustitiác, hunela erraiten du, Ezterrála eure bihotzean, Nor iganen da cerura? hori duc Christen garaitic erekartea.

1 Corinthians 15:47

47 Lehen guiçona lurretic, lurreco: eta bigarren guiçona, cein baita Iauna, cerutic.

Ephesians 1:23

23 Cein baita haren gorputz, eta gauça guciac gucietan complitzen dituenaren complimendu.

Ephesians 4:9-10

9 Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen? 10 Iautsi içan den hura bera da igan-ere dena ceru gucién garaira, gauça guciac bethe litzançát.

Matthew 26:54

54 Nolatan beraz compli litezque Scripturác, diotenean, ecen hunela behar dela eguin?

Luke 18:31-33

31 Eta harturic hamabiac erran ciecen, Huná, igaiten gara Ierusalemera, eta complituren çaizquió, guiçonaren Semeari Prophetéz scribatu içan diraden gauça guciac. 32 Ecen Gentiley liuraturen çaye, eta escarniaturen eta iniuriaturen eta thustaturen da. 33 Eta açotatu duqueitenean, hilen duté: baina hereneco egunean resuscitaturen da.

Luke 24:20

20 Eta nola hura liuratu vkan dutén Sacrificadore principaléc eta gure Gobernadoréc herioaren condemnationera, eta crucificatu vkan dutén.

Luke 24:26-27

26 Etzena behar Christec gauça horiac suffri citzan, eta bere glorian sar ledin? 27 Guero hassiric Moyses baitharic eta Propheta gucietaric, declaratzen cerauzten Scriptura gucietan harçaz beraz ciraden gauçác.

Luke 24:44-46

44 Eta erran ciecén, Hauc dirade erraiten nerauzquiçuen hitzac, oraino çuequin nincela, ecen behar ciradela complitu niçaz Moysesen Leguean, eta Prophetetan, eta Psalmuetan scribaturic dauden gauça guciac. 45 Orduan irequi ceçan hayén adimendua, Scripturén aditzeco. 46 Eta erran ciecén, Hala da scribatua eta hala behar cen Christec suffri leçan, eta resuscita ledin hiletaric hereneco egunean.

John 8:28

28 Erran ciecén bada Iesusec, Altchatu duqueçuenean guiçonaren Semea, orduan eçaguturen duçue ecen ni naicela hura, eta neure buruz eztudala deus eguiten, baina Aitac iracatsi nauen, beçala gauça hauc erraiten ditudala.

John 12:32-34

32 Eta nic, baldin goititua banaiz lurretic, guciac tiraturen ditut neuregana. 33 (Eta haur erraiten çuen, aditzera emaiten çuela cer herioz hil behar çuen) 34 Ihardets cieçón gendetzeac, Guc ençun diagu Leguetic, ecen Christ badagoela eternalqui: eta nola hic erraiten duc ecen behar dela goiti dadin guiçonaren Semea? nor da guiçonaren Seme hori?

Acts 2:23

23 Haur, Iaincoaren confeillu arrastatuz eta prouidentiaz emana hartu cindutenean, gaichtoén escuz crucificaturic hil vkan duçue.

Acts 4:27-28

27 Ecen bildu içan dituc eguiaz hire seme saindu Iesusen contra, cein vnctatu baituc, Herodes eta Ponce Pilate Gentilequin eta Israeleco populuarequin. 28 Eguin leçatençát cer-ere hire escuac eta hire conseilluac lehenetic eguitera determinatu baitzuen.

Matthew 18:10

10 Beguirauçue menosprecia ezteçaçuen chipi hautaric bat: ecen erraiten drauçuet hauen Aingueruèc bethiere dacussatela ene Aita ceruetan denaren beguithartea.

Luke 19:10

10 Ecen ethorri içan da guiçonaren Semea galdu içan cena bilha eta salua leçançat.

John 1:12

12 Baina hura recebitu duten guciey, eman draue priuilegio Iaincoaren haour içateco, haren icenean sinhesten duteney:

John 3:16

16 Ecen hala Iaincoac onhetsi vkan du mundua, non bere Seme bakoitza eman vkan baitu, hura baithan sinhesten duenic gal eztadin, baina vicitze eternala duençát.

John 3:36

36 Sinhesten duenac Semea baithan, badu vicitze eternala: baina Semea obeditzen eztuenac, eztu ikussiren vicitzea, baina Iaincoaren hirá dago haren gainean.

John 5:24

24 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ene hitza ençuten, eta ni igorri nauena sinhesten duenac, baduela vicitze eternala, eta haina ezta condemnationetara ethorriren: baina iragan da heriotic vicitzera.

John 6:40

40 Halaber haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Semea ikusten eta hura baithan sinhesten duen guciac, duen vicitze eternala, eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.

John 6:47

47 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ni baithan sinhesten duen guciac badu vicitze eternala.

John 10:28-30

28 Eta nic vicitze eternala emaiten drauet hæy: eta eztirade galduren seculan: eta eztitu harrapaturen hec nehorc ene escutic. 29 Ene Aita niri hec eman drauzquidana, guciac baina handiago da, eta nehorc ecin harrapa ditzaque hec ene Aitaren escutic. 30 Ni eta Aita bat gara.

John 11:25-26

25 Erran cieçón Iesusec, Ni naun resurrectionea eta vicitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil içan badere vicico dun: 26 Eta nor-ere vici baita, eta sinhesten baitu ni baithan, seculan eztun hilen. Sinhesten dun haur?

John 12:44-46

44 Orduan oihu eguin ceçan Iesusec, eta erran ceçan, Ni baithan sinhesten duenac, eztu sinhesten ni baithan, baina ni igorri nauena baithan. 45 Eta ni ikusten nauenac, ikusten du ni igorri nauena. 46 Ni Argui mundura ethorri naiz, ni baithan sinhesten duenic batre, ilhumbean eztagoençát

John 16:33

33 Gauça hauc erran drauzquiçuet, nitan baque duçuençat: munduan afflictione vkanen duçue: baina auçue bihotz on, ni munduari garaithu natzayo.

John 17:2-3

2 Nola eman baitraucac bothere haragui guciaren gainean, hari eman drauzquioán guciey, vicitze eternala eman diecençát. 3 Eta haur duc vicitze eternala, hi euror eçagut eçaten Iainco eguiazco, eta Iesus Christ hic igorri duana.

John 20:31

31 Baina gauça hauc scribatu içan dirade, sinhets deçaçuençát ecen Iesus dela Christ Iaincoaren Semea, eta sinhesten duçuela vicitzea duçuençát haren icenean.

Acts 8:36

36 Eta bidean ioaiten ciradela, ethor citecen vr batetara: orduan dio Eunuchoac, Huna vra: cerc empatchatzen nau batheyatu içatetic?

Acts 13:41

41 Ikussaçue menospreçatzaleác, eta mirets eçaçue, eta vrt çaitezte, ecen obrabat eguiten dut nic çuen egunetan, obrabat diot cein ezpaituçue sinhetsiren baldin nehorc conta badieçaçue.

Acts 16:30-31

30 Eta hec campora idoquiric dio, Iaunác, cer eguin behar dut saluatu içateco? 31 Eta hec erran cieçoten, Sinhets eçac Iesus Christ Iauna baithan eta saluaturen aiz hi eta hire etchea.

Romans 5:1-2

1 Iustificaturic bada Fedez, dugu baque Iaincoa baithara Iesus Christ gure Iaunaz. 2 Ceinez are vkan baitugu sartze haur fedez gratia hunetara, ceinetan fermu baicaude, eta gloriatzen baicara Iaincoaren gloriaren sperançán.

Romans 5:21

21 Nola regnatu baitu bekatuac heriotara, hala gratiác-ere regna leçançát iustitiaz vicitze eternaletara, Iesus Christ gure Iaunaz.

Romans 6:22-23

22 Baina orain bekatuaren azpitic libreturic, eta Iaincoaren cerbitzari eguinic, baduçue çuen fructua saindutassunetan: eta fina, vicitze eternala. 23 Ecen bekatuaren gageac, herioa: eta Iaincoaren dohaina da vicitze eternala Iesus Christ gure Iaunaz.

Romans 10:9-14

9 Ecen baldin confessa badeçac eure ahoz Iesus Iauna, eta eure bihotzean sinhets badeçac, ecen Iaincoac hura hiletaric resuscitatu duela, saluaturen aiz. 10 Ecen bihotzez sinhesten da iustificatu içateco, eta ahoz confssione eguiten saluatu içateco. 11 Ecen erraiten du Scripturác, Nor-ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta confus içanen. 12 Ecen ezta differentiaric Iuduaren eta Grecoaren artean: ecen gucién Iaun bera da abrats, hura inuocatzen duten gucietara. 13 Ecen norere baita Iaunaren icena inuocaturen duena, saluaturen da. 14 Nolatan bada inuocaturen duté hura baithan sinhetsi vkan eztutenéc: eta nolatan sinhetsiren duté harçaz ençun vkan eztutenéc? eta nolatan ençunen duté predicaçaleric gabe?

2 Corinthians 4:3

3 Eta baldin gure Euangelioa estalia bada, galtzen diradenén da estalia:

Galatians 2:16

16 Daquigularic ecen eztela guiçona iustificatzen Legueco obréz, baina Iesus Christen fedeaz: guc-ere Iesus Christ baithan sinhetsi vkan dugu, iustifica guentecençát Christen fedeaz, eta ez Legueco obréz: ceren haraguiric batre ezpaita iustificaturen Legueco obréz,

Galatians 2:20

20 Bada vici naiz, ez guehiagoric ni, baina vici da nitan Christ eta orain haraguian vici naicen vicitzeaz Iaincoaren Semearen fedeaz vici naiz, ceinec onhetsi vkan bainau, eta eman vkan baitu bere buruä enegatic.

Hebrews 7:25

25 Eta halacotz salua-ere perfectoqui ahal ditzaque, harçaz Iaincoagana hurbiltzen diradenac, bethi vici delaric hecgatic ararteco içateco.

Hebrews 10:39

39 Baina gu ezgara perditionetara appartatzen garenac, baina fedeari iarreiquiten guiaizquionac arimaren saluamendutan.

1 John 2:25

25 Eta haur da berac guri promettatu draucun promessa, baita, vicitze eternala.

1 John 5:11-13

11 Eta haur da testificationea, ecen vicitze eternala eman draucula Iaincoac: eta vicitze haur haren Semean da. 12 Semea duenac, badu vicitzea: Iaincoaren Semea eztuenac, eztu vicitzea. 13 Gauça hauc scribatu vkan drauzquiçuet çuey, Iaincoaren Semearen icena baithan sinhesten duçuenoy: daquiçuençát ecen baduçuela vicitze eternala, eta sinhets deçaçuençát Iaincoaren Semearen icena baithan.

1 John 5:20

20 Baina badaquigu ecen Iaincoaren Semea ethorri içan dela, eta eman draucula adimendu eguiati denaren eçagutzeco: eta gara eguiatian, Iesus Christ haren Semean: haur da eguiazco Iaincoa, eta vicitze eternala.

Matthew 9:13

13 Baina çoazte, eta ikas eçaçue cer den, Misericordia nahi dut eta ez sacrificio. Ecen eznaiz ethorri iustoén deitzera, baina bekatorén, emendamendutara.

Mark 12:6

6 Oraino bada bere seme maitebat vkan eta, hura-ere igorri vkan du hetara azquenic, cioela, Ahalque içanen dirade ene semearen.

Luke 2:14

14 Gloria ceru guciz goretan Iaincoari, eta lurrean baque, guiçonac baithara vorondate ona.

John 1:14

14 Eta Hitza haragui eguin içan da, eta habitatu içan da gure artean, (eta contemplatu vkan dugu haren gloriá, gloriá diot Aitaganic engendratu bakoitzarena beçala) gratiaz eta eguiaz bethea

John 1:29

29 Biharamunean ikusten du Ioannesec Iesus harengana ethorten dela, eta dio, Huná Iaincoaren Bildotsa munduaren bekatuac kencen dituena.

John 3:15

15 Hura baithan sinheste duenic batre gal eztadin, baina vicitze eternala duençát.

John 10:28

28 Eta nic vicitze eternala emaiten drauet hæy: eta eztirade galduren seculan: eta eztitu harrapaturen hec nehorc ene escutic.

Romans 5:8

8 Baina certificatzen du bere charitatea gu baithara Iaincoac, ceren oraino bekatutara abandonnatuac guinela, Christ guregatic hil içan baita.

Romans 5:10

10 Ecen baldin etsay guinela reconciliatu içan bagara Iaincoagana haren Semearen herioaz, anhitzez areago reconciliaturic saluaturen gara haren viciaz.

Romans 8:32

32 Norc produituren du accusationeric Iaincoaren elegituén contra? Iaincoa da iustificatzen duena.

2 Corinthians 5:19-21

19 Ecen Iaincoa Christean cen, mundua berequin reconciliatzen çuela, hæy imputatzen etzerauztela berén bekatuac: eta eçarri vkan du gutan reconciliationezco hitza. 20 Harren, Christen icenean embachadore gara, Iaincoac guçaz othoitz eguiten balerauçue beçala: othoitz eguiten drauçuegu Christen icenean, reconcilia çaquizquioten Iaincoari. 21 Ecen bekaturic eçagutu eztuena, guregatic bekatu eguin vkan du: hartan gu Iaincoaren iustitia eguin guentecençát.

Ephesians 2:4

4 Baina Iainco misericordiaz abratsac bere charitate handi gu onhetsi gaituenagatic,

2 Thessalonians 2:16

16 Bada Iesus Christ gure Iaun berac, eta gure Iainco eta Aita onhetsi gaituenac, eta eman consolatione eternala eta sperança ona gratiaz,

1 Timothy 1:15-16

15 Haur duc hitz segura, eta recebi deçagun guciz dignea, ecen Iesus Christ ethorri içan dela mundura bekatorén saluatzera, ceinetarico lehena bainaiz ni. 16 Baina hunegatic misericordia eguin içan ciaitadac, nitan lehenic eracuts leçançát Iesus Christec clementia gucia, exemplu nincençát hura baithan vicitze eternaleracotzat sinhetsiren çutenén.

Titus 3:4

4 Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean,

1 John 4:9-10

9 Hunetan manifestatu içan da Iaincoaren gureganaco charitatea, ceren bere Seme bakoitza igorri vkan baitu Iaincoac mundura, harçaz vici garençát. 10 Hunetan da charitatea, ez ceren guc onhetsi dugun Iaincoa, baina ceren harc onhetsi baiquaitu gu, eta igorri vkan baitu bere Semea gure bekatuacgatic appoinctamendu licençát.

1 John 4:19

19 Guc hari on daritzagu, ceren harc lehenic onhetsi baiquaitu gu.

Matthew 1:23

23 Huná, virginabat içorra içanen da, eta erdiren da seme batez, eta deithuren duté haren icena Emmanuel, cein erran nahi baita hambat nola, Iaincoa gurequin.

Luke 2:10-11

10 Orduan erran ciecén Aingueruäc, Etzaretela beldur: ecen huná, euangelizatzen drauçuet bozcario handi populu guciaren içanen dena: 11 Ecen Dauid-en ciuitatean iayo çaiçuela Saluadorea, cein baita Christ Iauna.

Luke 9:56

56 Ecen guiçonaren Semea ezta ethorri guiçonén vicién galtzera, baina saluatzera. Eta ioan citecen berce burgu batetara.

John 5:38

38 Eta eztuçue haren hitza çuec baithan egoiten dela: ecen nor harc igorri baitu, hura çuec eztuçue sinhesten.

John 5:45

45 Eztuçuela vste ecen nic accusaturen çaituztedala çuec Aita baithan: bada norc accusa çaitzaten, Moyses, ceinetan çuec sperança baituçue.

John 6:29

29 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Haur da Iaincoaren obrá, sinhets deçaçuen harc igorri duena baithan.

John 6:57

57 Nola ni igorri bainau Aita vici denac, eta ni vici bainaiz neure Aitaz: hala ni ianen nauena ere, vicico da hura-ere niçaz.

John 7:29

29 Baina nic eçagutzen dut hura, ceren harenganic bainaiz, eta harc igorri bainau.

John 8:15-16

15 Çuec haraguiaren arauez iugeatzen duçue, nic eztut iugeatzen nehor. 16 Eta baldin iugea badeçat-ere nic, ene iugemendua eguiazco da: ecen eznaiz neuror, baina ni eta ni igorri nauen Aita.

John 10:36

36 Ni Aitac sanctificatu eta mundura igorri bainau, çuec dioçue ecen blasphematzen ari naicela, ceren erran dudan, ecen Iaincoaren Semea naicela?

John 11:42

42 Eta nic baniaquián ecen bethi ençuten nauala: baina inguru dagoen gendetzeagatic erran diát, sinhets deçatençat ecen hic igorri nauala.

John 12:47-48

47 Eta baldin nehorc ençun baditza ene hitzac, eta ez sinhets, nic eztut condemnatzen hura: ecen eznaiz ethorri mundua condemna deçadançát, baina mundua salua deçadançat. 48 Ni iraizten nauenac, eta ez recebitzen ene hitzac, badu norc hura condemna deçan: ni minçatu naicen hitzac condemnaturen du hura azquen egunean,

John 17:3

3 Eta haur duc vicitze eternala, hi euror eçagut eçaten Iainco eguiazco, eta Iesus Christ hic igorri duana.

John 17:8

8 Ecen niri eman drauzquidán hitzac hæy eman dirauzteat: eta hec recebitu citié, eta eçagutu dié eguiazqui ecen ni hireganic ilki naicela, eta sinhetsi dié ecen hic igorri nauala.

John 17:21

21 Guciac bat diradençát, nola hi Aita baitaiz nitan, eta ni hitan, hec-ere gutan bat diraden: sinhets deçançat munduac ecen hic ni igorri nauäla.

John 20:21

21 Eta erran ciecén berriz, Baquea dela çuequin: ni Aitac igorri nauen beçala, nic-ere igorten çaituztet çuec.

1 Timothy 2:5-6

5 Ecen Iaincobat duc eta arartecobat Iaincoaren eta guiçonén artean, Iesus Christ guiçon eguinic: 6 Ceinec bere burua eman vkan baitu rançoinetan guciacgatic: testimoniage içateco bere demborán:

1 John 2:2

2 Eta hura da appoinctamendua gure bekatuacgatic, eta ez gureacgatic solament, baina mundu guciarenacgatic-ere

1 John 4:14

14 Eta guc ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu ecen Aitác igorri vkan duela Semea munduaren Saluadore içateco.

Romans 5:1

1 Iustificaturic bada Fedez, dugu baque Iaincoa baithara Iesus Christ gure Iaunaz.

Romans 8:1

1 Beraz orain ezta condemnationeric batre Iesus Christean diradenençát: erran nahi da, haraguiaren araura ebilten eztiradenen, baina spirituaren araura.

Romans 8:34

34 Norc separaturen gaitu gu Christen amoriotic? ala tribulationec, ala hersturac, ala persecutionec, ala gossetec, ala billuci içatec, ala perilec, ala ezpatac?

Hebrews 2:3

3 Nolatan gu itzuriren guiaizquio baldin hain saluamendu handiaz conturic ezpadaguigu? cein lehenic Iaunaz beraz declaratzen hassiric, hura ençun vkan çutenéz confirmatu ican baitzaicu:

Hebrews 12:25

25 Beguirauçue refusa ezteçaçuen minço dena: ecen baldin itzuri içan ezpadirade Iaincoaren icenean minço cena menospreciatzen çutenac lurrean, gu anhitzez guehiago punituren gara, baldin cerutic minço denaganic erauz bagaitez.

1 John 4:9

9 Hunetan manifestatu içan da Iaincoaren gureganaco charitatea, ceren bere Seme bakoitza igorri vkan baitu Iaincoac mundura, harçaz vici garençát.

1 John 5:10

10 Iaincoaren Semea baithan sinhesten duenac, badu Iaincoaren testificationea bere baithan: Iaincoa sinhesten eztuenac, gueçurti eguiten du hura: ecen eztu sinhetsi vkan. Iaincoac bere Semeaz testificatu vkan duen testificationea.

1 John 5:12

12 Semea duenac, badu vicitzea: Iaincoaren Semea eztuenac, eztu vicitzea.

Matthew 11:20-24

20 Orduan has cequién hunela reprochatzen haren verthuteric anhitz eguin içan cen hiriey, ceren emendatu etziraden: 21 Maledictione hiri Corazin, maledictione hiri Bethsaida: ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin içan balirade çuec baithan eguin içan diraden verthuteac, aspaldi çacurequin eta hautsequin emendatu ciratequeen. 22 Etare diotsuet, Tyr eta Sidon iudicioco egunean çuec baino emequiago tractatuac içanen diradela. 23 Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena iffernurano beheraturen aiz: ecen baldin Sodoman eguin içan balirade hi baithan eguin içan diraden verthuteac, egungo egunerano egon çateán. 24 Etare badiotsuet, ecen Sodomacoac hi baino emequiago tractatuac içanen diradela iudicioco egunean.

Luke 10:11-16

11 Çuen hiritic lothu çaicun errhautsa-ere iharrosten dugu çuen contra: guciagatic-ere haur iaquiçue, ecen hurbildu dela çuetara Iaincoaren resumá. 12 Baina badiotsuet ecen Sodomacoac egun hartan hiri hura baino emequiago tractatuac içanen diradela. 13 Maledictione hiri Chorazin, maledictione hiri Bethsaida, ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin içan balirade çuec baithan eguin içan diraden verthuteac, aspaldi çacurequin eta hautsequin iarriric emendatu ciratequeen. 14 Halacotz Tyr eta Sidon emequiago tractatuac içanen dirade iudicioan ecen ez çuec. 15 Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena, iffernurano beheraturen aiz. 16 Çuec ençuten çaituztenac, ni ençuten nau: eta çuec iraizten çaituztenac, ni iraizten nau: eta ni iraizten nauenac, ni igorri nauena iraizten du.

Luke 12:47

47 Eta bere nabussiaren vorondatea eçagutu duen cerbitzaria, eta ezpaita preparatu, eta ezpaitu haren vorondatearen araura eguin, cehaturen da anhitz vkaldiz:

Luke 16:14

14 Eta gauça hauc guciac ençuten cituzten Phariseuec-ere, cein baitziraden auaritioso: eta harçaz truffatzen ciraden

John 1:4

4 Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonén Arguia:

John 1:9-11

9 Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den guiçon gucia arguitzen duena. 10 Munduan cen, eta mundua harçaz eguin içan da, eta munduac eztu hura eçagutu. 11 Beretara ethorri içan da, eta beréc eztute hura, recebitu.

John 5:44

44 Nolatan çuec sinhets ahal deçaqueçue, batac berceaganic gloria recebitzen duçuelaric, eta Iaincoaganic beraganic heldu den gloriá ezpaituçue bilhatzen?

John 7:7

7 Ecin munduac gaitzets çaitzaquezte çuec: baina niri gaitz darizt: ceren nic testificatzen baitut harçaz, ecen haren obrác gaichto diradela.

John 7:17

17 Baldin nehorc nahi badu haren vorondatea eguin, eçaguturen du doctrináz, eya Iaincoaganic denez, ala ni neure buruz minço naicenez.

John 8:12

12 Berriz bada Iesus minça cequien, cioela, Ni naiz munduaren arguia: niri darreitana ezta ilhumbean ebiliren, baina vkanen du vicitzeco arguia.

John 8:44-45

44 Çuec, aita deabruaganic çarete, eta çuen aitaren desirac eguin nahi dituçue: hura guicerhaile cen hatseandanic, eta eguián eztu perseueratu: ecen eguiaric ezta hartan. Noiz-ere erraiten baitu gueçurra, bere propritic minço da: ecen gueçurti da eta gueçurraren aita. 45 Eta ceren nic eguia erraiten baitut, eznauçue sinhesten.

John 9:39-41

39 Eta erran ceçan Iesusec, Iugemendu eguitera ni mundu hunetara ethorri naiz: ikusten eztutenéc, ikus deçatençát: eta ikusten dutenac itsu ditecençat. 40 Eta ençun ceçaten hori, Phariseuetaric harequin ciraden batzuc, eta erran cieçoten, Ala gu-ere itsu gara? 41 Erran ciecén Iesusec, Baldin itsu bacinete, etzinduqueite bekaturic: baina orain erraiten duçue, Badacussagu: beraz çuen bekatua badago.

John 10:26-27

26 Baina çuec eztuçue sinhesten: ecen etzarete ene ardietaric, nola erran baitrauçuet. 27 Ene ardiéc ene voza ençuten duté, eta nic ecagutzen ditut hec, eta iarreiquiten çaizquit niri.

John 12:43

43 Ecen maiteago vkan dute guiçonén gloriá, ecen ez Iaincoaren gloriá.

John 15:22-25

22 Baldin ethorri ezpaninz, eta berey minçatu ezpaninçaye, bekaturic ezluquete: baina orain excusaric eztuté bere bekatuaz. 23 Niri gaitz dariztanac, ene Aitari-ere gaitz daritza. 24 Baldin hayén artean nehorc bercec eguin eztituen obrác eguin ezpanitu, bekaturic ezluquete: baina orain ikussi dituzté, eta gaitz eritzi draucute niri eta ene Aitari. 25 Baina haur da hayén Leguean scribatua dagoen hitza compli dadinçát, dioela, Hoguen gabe gaitz eritzi draudate.

Acts 24:21-26

21 Hayén artean nengoela oihu eguin nueneco voz bakoitz haur baicen, Hilén resurrectioneaz ni accusatzan naiz egun çueçaz. 22 Gauça hauc ençunic, Felixec igor citzan hec berce aldi batetarano, cioela, Secta horrez cer den diligentquiago eçagutu duquedanean, Lysias capitaina iautsi datenean, ossoqui eçaguturen duquet çuen eguitecoa. 23 Eta mana ceçan Centenerbat, beguira ledin Paul eta largoan eçar ledin, eta nehor ez leçan empatcha haren eçagunetaric haren cerbitzatzetic edo harengana ioaitetic. 24 Eta cembaitrabeit egunean buruän, Felixec ethorriric Drusilla bere emaztearequin, cein baitzén Iudaca, erekar ceçan Paul, eta ençun ceçan hura minçatzen Christ baithango fedeaz. 25 Eta nola hura disputatzen baitzén iustitiáz, eta temperantiáz, eta içateco den iudicioaz, spantaturic Felixec ihardets ceçan, Oraingotz habil, eta aicinaric dudanean deithuren aut. 26 Berahala escun gainean sperança çuelaric ecen Paulec cerbait diru emanen ceraucala, larga leçançat halacotz-ere maiz erekarten çuen eta minçatzen cen harequin.

Romans 1:32

32 Ceinéc Iaincoaren çucena eçagutu badute-ere (nola halaco gauçác eguiten dituztenéc, herio mereci dutén) eztituzté eguiten solament, baina are halacoric eguiten dutenac fauoratzen dituzté.

Romans 2:8

8 Baina reuoltari diradeney, eta eguiari behatzen etzaizconey, baina iniustitia obeditzen duteney, rendaturen çaye indignatione eta hira.

2 Corinthians 2:15-16

15 Ecen Christen vssain ona gara Iaincoagana, saluatzen diradenetan, eta galtzen diradenetan: 16 Iaquiteco da, hautan, herio vssain heriotaracotz: eta hetan, vicitze vssain vicitzetaracotz: eta gauça hautacotzat nor da sufficientic?

2 Thessalonians 2:12

12 Condemna ditecençat eguia sinhetsi vkan eztuten guciac, baina iniquitatean placer hartu vkan dutenac.

Hebrews 3:12-13

12 Gogoauçue, anayeác, çuetaric cembeitetan eztén bihotz sinheste gabetaco gaichtoa, Iainco viciaganic reuoltagarri: 13 Baina exhorta eçaçue elkar egun oroz, egungo egun deitzen deno, çuetaric nehor gogor eztadinçát bekatuaren enganioz.

1 Peter 2:8

8 Cein trebucatzen baitirade hitzaren contra desobedient diradelaric: hartaco ordenatu-ere dirade.

2 Peter 3:3

3 Haur lehenic daquiçuelaric: ecen ethorriren diradela azqueneco egunetan truffariac, bere guthicia proprién araura ebilten diradela.

Luke 11:45

45 Orduan ihardesten duela Legueco doctoretaric batec diotsa, Magistrua, gauça horién erraitean gu-ere iniuriatzen gaituc.

Ephesians 5:11-13

11 Eta ezteçaçuela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itzaçue. 12 Ecen heçaz ichilic eguiten diraden gaucén erraitea-ere deshonestate da. 13 Baina gauça guciac, camporatzen diradenean arguiaz, manifestatzen dirade: ecen gucia manifestatzen duena, arguia da.

James 1:23-25

23 Ecen baldin norbeit hitzaren ençule bada eta ez eguile, hura mirailean bere beguitharte naturala consideratzen duen guiçonaren pare da. 24 Ecen consideratu vkan du bere buruä, eta ioan içan da, eta bertan ahance çayó nolaco cen. 25 Baina miratu datena Legue perfectoan, cein baita libertatezcoa, eta hartan perseueratu duqueena, ceren ezpaitate ençule ahanzcor içan, baina obraren eguile: hura dohatsu içanen da bere eguinean.

John 1:47

47 Ikus ceçan Iesusec Nathanael harengana ethorten cela, eta erran ceçan harçaz, Huná eguiazco Israelitabat ceinetan enganioric ezpaita.

John 5:39

39 Informa çaitezte diligentqui Scripturetaric; ecen çuec vste duçue hetan vicitze eternala duçuela: eta hec dirade niçaz testificatzen dutenac.

John 15:4-5

4 Çaudete nitan eta ni çuetan: chirmenduac berac fructuric bereganic ecin ekar deçaqueen beçala, baldin aihenean ezpadago: ezeta çuec-ere baldin nitan ezpaçaudete. 5 Ni naiz aihena, çuec chirmenduac: nor baitago nitan, eta ni hartan, harc ekarten du fructu anhitz: ecen ni gabe deus ecin daidiçue.

Acts 17:11-12

11 Eta hauc ciraden Thessalonicaco noblenetaric, ceinéc hitza recebi baitzeçaten alegrança gucirequin, egun oroz Scripturác bilhatzen cituztela, eya gauça hauc hala liradenez. 12 Eta hetaric anhitzec behinçát sinhets ceçaten, eta emazte Grec honestetaric, eta guiçonetaric ezgutic.

1 Corinthians 15:10

10 Baina Iaincoaren gratiaz naiz naicena: eta haren ni baitharaco gratiá, ezta vano içan, aitzitic hec guciac baino guehiago trabaillatu içan naiz: badaric-ere ez ni, baina Iaincoaren gratia enequin dena.

2 Corinthians 1:12

12 Ecen gure gloriatzea haur da, gure conscientiaren testimoniagea ecen Iaincoaren simplicitaterequin eta puritaterequin, ez haraguiaren sapientiarequin, baina Iaincoaren gratiarequin conuersatu vkan dugula munduan, eta principalqui çuec baithan.

Galatians 5:22-23

22 Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá. 23 Hunelacoén contra legueric ezta.

Galatians 6:8

8 Ecen bere haraguiaren ereiten duenac, haraguitic bilduren du corruptione: baina Spirituaren ereiten duenac, Spiritutic bilduren du vicitze eternala.

Ephesians 5:9

9 (Ecen Spirituaren fructua consistitzen da ontassun eta iustitia eta eguia gucitan)

Philippians 1:11

11 Iesus Christez Iaincoaren gloriatan eta laudoriotan diraden fructuz betheac çaretelaric.

Philippians 2:13

13 Ecen Iaincoa da eguiten duena çuetan eta nahi vkaitea eta eguitea, bere placer onaren araura.

Colossians 1:29

29 Hartacotzat trabaillatzen-ere naiz, combatitzen naicela haren operatione nitan botheretsuqui obratzen duenaren araura.

Hebrews 13:21

21 Confirma çaitzatela obra on orotan, bere vorondatearen eguitera, eguiten duelaric çuetan haren aitzinean placent datenic, Iesus Christez, ceini gloria secula seculacotz. Amen.

2 Peter 1:5-10

5 Çuec-ere bada hunetara berera diligentia gucia ekárten duçuelaric eratchequi ieçoçue gainera çuen fedeari verthute, eta verthuteari scientia: 6 Eta scientiari temperantia, eta temperantiari patientia, eta patientiari pietatea: 7 Eta pietateari anayetassunezco onheriztea, eta anayetassunezco onherizteari charitatea. 8 Ecen baldin gauça hauc çuetan badirade, eta abundatzen badirade etzaituzte lacho ez fructu gabe vtziren Iesus Christ gure Iaunaren eçagutzean. 9 Baina gauça hauc eztituena itsu da, deus vrrundanic eztacussalaric, ahanciric bere bekatu çaharretaric purificatu içan dela. 10 Halacotz, anayeác, emplega çaitezte affectionatuqui çuen vocationearen eta electionearen fermu eguiten, ecen gauça hauc eguiten dituçuela, etzarete nehoiz-ere eroriren.

1 John 1:6

6 Baldin erran badeçagu ecen communione dugula harequin, eta ilhumbean bagabiltza, gueçurra erraiten dugu, eta eztugu eguiten eguiá.

1 John 2:27-29

27 Baina harenganic recebitu vkan duçuen vnctionea dago çuetan, eta eztuçue mengoaric nehorc iracats çaitzaten: baina vnctione berac gauça guciéz iracasten çaituzten beçala, eta eguiati da, eta ezta gueçurti: eta vnctioneac iracatsi çaituzten beçala, hartan egonen çarete. 28 Orain bada, ene haourtoác, çaudete hartan: aguer dadinean assegurança dugunçát, eta haren aitzinean confus ezgarençát haren aduenimenduan. 29 Baldin badaquiçue ecen hura iusto dela, iaquiçue ecen norc-ere iustitia eguiten baitu, hura harenganic iayo dela.

1 John 4:12-13

12 Iaincoa eztu nehorc ikussi egundano: baldin elkar maite badugu Iaincoa gutan dago, eta haren charitatea complitu da gutan. 13 Hunetan eçagutzen dugu ecen hartan egoiten garela, eta hura gutan, ceren bere Spiritutic eman baitraucu.

1 John 4:15-16

15 Norc-ere confessaturen baitu ecen Iesus dela Iaincoaren Semea, Iaincoa hura baithan dago, eta hura Iaincoa baithan. 16 Eta guc eçagutu eta sinhetsi dugu Iaincoac guregana duen charitatea. Iaincoa charitate da: eta charitatean egoiten dena, Iainco baithan egoiten da, eta Iaincoa hura baithan.

3 John 1:11

11 Maiteá, ezteçála imita gaitza, baina ona: vngui eguiten duena, Iaincoaganic duc: baina gaizqui eguiten duenac eztic ikussi Iaincoa.

Revelation 3:1-2

1 Sarden den Eliçaco Aingueruari-ere scriba ieçóc, Iaincoaren çazpi spirituac eta çazpi içarrac dituenac gauca hauc erraiten citic. Baceaquizquiat hire obrác, ecen icena duc vici aicela, eta hila baitaiz. 2 Aicén iratzarri eta confirmaitzac goitico hiltzera doacenac: ecen hire obrác eztitiát perfect eriden Iaincoaren aitzinean.

Revelation 3:15

15 Baceaquizquiat hire obrác, ecen ezaicela ez hotz ez eraquin: aihinz hotz edo eraquin.

John 2:13

13 Ecen hurbil cen Iuduén Bazcoa. Igan cedin bada Iesus Ierusalemera.

John 4:1-3

1 Bada eçagutu çuenean Iaunac nola ençun çuten Phariseuéc ecen Iesusec discipulu guehiago eguiten çuela eta batheyatzen, ecen ez Ioannesec: 2 (Iesus bera batheyatzen ari ezpacen-ere, baina haren discipuluac) 3 Vtzi ceçan Iudea, eta ioan cedin berriz Galilearát.

John 7:3

3 Erran cieçoten bada bere anayéc, Parti adi hemendic eta habil Iudearát, hire discipuluec-ere ikus ditzatençát hire obra eguiten dituanac.

Matthew 3:5-6

5 Orduan ethor cedin harengana Ierusaleme eta Iudea gucia, eta Iordanaren inguruco comarca gucia. 6 Eta batheyatzen ciraden harenganic Iordanean, bere bekatuac confessatzen cituztela.

Mark 1:4-5

4 Batheyatzen ari cen Ioannes desertuan, eta predicatzen çuen emendamendutaco baptismoa bekatuén barkamendutan. 5 Eta ioaiten cen harengana Iudeaco herri gucia eta Ierusalemecoac: eta batheyatzen ciraden guciac harenganic Iordaneco fluuioan, bere bekatuac confessatzen cituztela.

Luke 3:7

7 Erraiten cerauen bada harenganic batheya litecençat ethorten ciraden gendetzey, Vipera castá, norc auisatu çaituzte ethorteco den hirari ihes eguiten?

Revelation 1:15

15 Eta haren oinac cobre fina beçalaco, labean beçala çachetéla: eta haren voza vr handién hotsa beçala.

Revelation 14:2

2 Eta ençun neçan vozbat cerutic vr handién hotsa beçala, eta igorciri handi baten hotsa beçala: eta ençun neçan bere guitarrac ioiten cituzten guittarrarién soinubat:

Revelation 19:6

6 Guero ençun neçan tropel handi baten hotsa beçala, eta vr handién hotsa beçala, eta igorciri handién hotsa beçala, cioitela, Halleluia, ecen regnatu vkan du gure Iainco Iaun bothere gucitacoac.

Matthew 4:12

12 Eta ençun vkan çuenean Iesusec, ecen Ioannes presonér cela, retira cedin Galileara.

Matthew 14:3

3 Ecen Herodesec hatzamanic Ioannes esteca ceçan, eta presoindeguian eçar, Herodias haren anaye Philipperen emaztearen causaz.

Mark 6:17

17 Ecen Herodes hunec gende igorriric har ceçan Ioannes, eta esteca ceçan presoindeguian, Herodias bere anaye Philipperen emaztearen causaz, ceren hura emazte hartu baitzuen.

Luke 3:19-20

19 Baina Herodes tetrarcha harçaz reprehenditzen cenean, Herodias bere anaye Philipperen emazteagatic, eta berac eguin cituen gaichtaqueria guciacgatic, 20 Eratchequi ceçan haur-ere berce gucién gainera, eçar baitzeçan Ioannes presoindeguian.

Luke 9:7-9

7 Eta ençun citzan Herodes tetrarchac, harc eguiten cituen gauça guciac: eta dudatzen çuen, ceren batzuc erraiten baitzutén, ecen Ioannes hiletaric resuscitatu cela. 8 Eta batzuc Elias aguertu cela: eta bercéc, cembeit lehenagoco Prophetaric resuscitatu cela. 9 Orduan dio Herodesec, Ioannesi nic buruä edequi draucat: nor da bada haur, ceinez nic baitançuzquit hunelaco gauçac? Eta hura ikussi nahiz çabilan.

Mark 7:2-5

2 Eta hec ikussi çutenean haren discipuluetaric batzuc escu communez (erran nahi baita, ikuci gabéz) iaten çutela oguia, arrangura citecen. 3 Ecen Phariseuéc eta Iudu guciéc, maiz escuac ikuciric baicen, eztute iaten, aitzinecoen ordenançác eduquiten dituztela. 4 Eta merkatutic itzultzen, diradenean, ikuciac ezpadirade, eztuté iaten. Anhitz berce gauçaric-ere bada beguiratzeco hartu dutenic, nola baitirade goporrén ikutzeac, eta cubenac, eta cobrezco vncienac, eta ohenac. 5 Guero interrogatzen dute Phariseuéc eta Scribéc, Cergatic hire discipuluac eztabiltza aitzinecoen ordenancén araura, baina escuac ikuci gabe iaten dute oguia?

Mark 7:8

8 Ecen Iaincoaren manamendua vtziric, guiçonen ordenançá eduquiten duçue, hala nola, cubén eta goporrén ikutzeac: eta hunelaco berce gauçaric anhitz eguiten duçue.

John 2:6

6 Eta ciraden han sey kuba harrizcoric eçarriac Iuduén purificationearen araura, çaducatenic batbederac birá edo hirurná neurri.

Hebrews 6:2

2 Baptismoén doctrinazco eta escuén impositionezco, eta hilén resurrectionezco, eta iudicio eternalezco fundamenta.

Hebrews 9:10

10 Solament ianharitan, eta edaritan, eta ikutze diuersetan, eta ceremonia carnaletan, haur corregi çaitequeen demborarano ordenatuac:

Hebrews 9:13-14

13 Ecen baldin cecenén eta akerrén odolac, eta bigáren hauts barreyatuac, satsuac sanctificatzen baditu haraguiaren puritateaz den becembatean: 14 Cembatez areago Christen odolac, ceinec Spiritu eternalaz bere buruä macularic gabe Iaincoari offrendatu baitrauca, chahuturen du obra hiletaric çuen conscientiá Iainco viciaren cerbitzatzeco?

Hebrews 9:23

23 Behar içan da beraz ceruètan diraden gaucén figurác, hunelaco gauça hauçaz purifica litecen, baina celestial berac purifica ditecen hauc diraden baino sacrificio hobez.

Matthew 23:7

7 Eta salutationey merkatuetan, eta guiçonéz deithu içateari Magistruá, Magistruá.

John 1:7

7 Haur ethor cedin testimoniage ekartera Arguiaz testifica leçançat, guciéc harçaz sinhets leçatençat.

John 1:9

9 Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den guiçon gucia arguitzen duena.

John 1:15

15 Ioannesec testificatu vkan du harçaz, eta oihu eguin, cioela, Haur da ceinez erraiten-bainuen, Ene ondoan ethorten dena, ni baino aitzinecoago da: ecen ni baino lehen cen.

John 1:26-36

26 Ihardets ciecén Ioannesec, cioela, Ni batheyatzen ari naiz vrez, baina çuen artean da bat çuec ecagutzen eztuçuenic: 27 Hura da ene ondoan ethorten dena, cein ni baino aitzinecoago baita, ceinen çapataco hedearen lachatzeco ezpainaiz ni digne. 28 Gauça hauc Bethabaran eguin içan ciraden Iordanaz berce aldean, non Ioannes batheyatzen ari baitzén. 29 Biharamunean ikusten du Ioannesec Iesus harengana ethorten dela, eta dio, Huná Iaincoaren Bildotsa munduaren bekatuac kencen dituena. 30 Haur da ceinez erraiten bainuen, Ene ondoan ethorten da guiçon-bat, cein ni baino aitzinecoago baita, ecen ni baino lehen cen. 31 Eta nic eznuen hura eçagutzen: baina Israeli manifesta daquionçát, halacotz ethorri naiz ni vrez batheyatzera. 32 Orduan bada testifica ceçan Ioannesec, cioela, Ikussi dut Spiritua iausten dela vsso columba baten guissán cerutic eta egon-ere bacedin haren gainean. 33 Eta nic eznuen eçagutzen hura: baina vrez batheyatzera igorri nauenac, erran cerautan, Noren gainera ikussiren baituc Spiritua iausten, eta egoiten haren gainean, hura duc Spiritu sainduaz batheyatzen duena. 34 Eta nic dut ikussi, eta dut testificatu ecen haur dela Iaincoaren Semea. 35 Biharamunean berriz bacegoen Ioannes, eta harenic bi discipulu: 36 Eta ikussiric Iesus ebilten, erran ceçan, Hará Iaincoaren Bildotsa.

John 3:2

2 Haur ethor cedin Iesusgana gauaz, eta erran cieçón, Magistruá, baceaquiagu ecen Iaincoaganic magistru ethorria aicela: ecen nehorc ecin eguin citzaquec hic eguiten dituán signo hauc, Iaincoa harequin ezpada.

John 11:48

48 Baldin hunela vtzi badeçagu, guciéc sinhetsiren duté hori baithan: eta ethorriren dirade Romanoac, eta arrasaturen duté bay gure lekua, bay nationea.

John 12:19

19 Eta Phariseuéc erran ceçaten bere artean, Eztacussaçue ecen etzaretela deus probetchatzen? horrá, mundua haren ondoan ioan da.

Acts 19:26-27

26 Eta badacussaçue eta badançuçue nola ez Ephesen solament, baina quasi Asia gucian Paul hunec sinhets eraciric itzuli duela populu handi, erraiten duela, ecen eztiradela iainco escuz eguiten diradenac. 27 Eta peril da ez solament gure gauça descrida dadin, baina are Diana handiaren templea guehiagoric deus estima eztadin, eta deseguin eztadin haren maiestate Asia guciac eta munduac ohoratzen dutena.

1 Corinthians 3:3-5

3 Ecen inuidia eta gudu eta targoa çuen artean denean, etzarete carnal, eta etzabiltzate guiçonaren araura? 4 Ecen erraiten duenean batac, Ni Paulen naiz: eta berceac, Ni Apolloren, etzarete carnal? 5 Nor da bada Paul, eta nor Apollo, cerbitzari baicen, ceinéz sinthetsi vkan baituçue, eta batbederari Iaunac eman draucan beçala?

Galatians 6:12-13

12 Nor-ere nahi baitirade apparent eracutsi haraguian, hec bortchatzen çaituztez circonciditu içatera: solament Christen crutzeagatic persecutioneric suffri ezteçatençát. 13 Ecen circonciditzen diradenéc berec-ere eztute Leguea beguiratzen: baina nahi duté çuec circoncidi çaitezten, çuen haraguian gloria ditecencát.

James 3:14-18

14 Eta baldin inuidia saminic baduçue, eta tharritamenduric çuen bihotzetan, etzaiteztela gloria, eta gueçurric ezterraçuela eguiaren contra. 15 Ecen çuhurtzia haur ezta garaitic iausten dena, baina da lurrecoa, sensuala eta deabruezcoa. 16 Ecen non baita inuidiaric eta tharritamenduric, han nahastecamendu eta obra gaichto gucia. 17 Baina garaitico çuhurtziá, lehenic da pur, guero baquezco, moderatu, maneioso, misericordiaz eta fructu onez bethea, distinctioneric gabea, hypocrisia gabea. 18 Eta iustitiazco fructua baquerequin ereiten çaye baquezcoéy.

James 4:5-6

5 Ala vste duçue ecen Scripturác alferretan erraiten duela, Inuidiatara aurthiten du çuetan habitatzen den spirituac? 6 Aitzitic du gratia handiagoa emaiten, halacotz dio, Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia emaiten.

Matthew 21:25

25 Ioannesen Baptismoa nondic cen? cerutic ala guiçonetaric? Eta hec baciharducaten berac baithan, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen draucu, Cergatic bada hura eztucue sinhetsi?

Matthew 25:15

15 Eta batari eman cietzón borz talent, eta berceari biga, eta berceari bat: batbederari bere anciaren araura: eta ioan cedin lekorrerat bertan.

Mark 11:30-31

30 Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala guiçonetaric? ihardestaçue. 31 Eta baciharducaten elkarren artean, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen du Cergatic beraz eztuçue sinhetsi hura?

Mark 13:34

34 Hala da nola camporat ioan licén guiçon batec, bere etchea vtziric, eta emanic bere cerbitzariey authoritate: eta ceini bere lana, borthal-çainari veilla leçan manatu balerauca.

Romans 1:5

5 Ceinaganic recebitu baitugu gratia eta Apostolutassuna fedea obedi dadinçát, Gentil guciac baithan haren icenean:

Romans 12:6

6 Eta ditugula dohain diuersac, eman içan çaicun gratiaren araura, edo prophetia, deçagun prophetiza fedearen proportionearen arauez:

1 Corinthians 1:1

1 Paulec Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostolu içatera deithuac, eta gure anaye Sosthenesec,

1 Corinthians 2:12-14

12 Bada guc eztugu munduaren spiritua recebitu vkan: baina Iaincoaganico Spiritua: Iaincoaz guri eman içan caizquigun gauçác eçagut ditzagunçát: 13 Cein denuntiatzen-ere baititugu, ez sapientia humanoac iracasten dituen hitzéz, baina Spiritu sainduac iracasten dituenéz, gauça spiritualac spiritualetara appropriatuz. 14 Baina guiçon naturalac eztitu comprehenditzen Iaincoaren Spirituaren gauçác: ecen erhogoa çaizquio, eta ecin adi ditzaque, ceren spiritualqui iugeatzen baitirade.

1 Corinthians 3:5

5 Nor da bada Paul, eta nor Apollo, cerbitzari baicen, ceinéz sinthetsi vkan baituçue, eta batbederari Iaunac eman draucan beçala?

1 Corinthians 4:7

7 Ecen norc hi reputationetan eçarten au? eta cer duc recebitu vkan eztuanic? eta baldin recebitu vkan baduc, cergatic gloriatzen aiz recebitu ezpahu beçala?

Galatians 1:1

1 PAVL Apostoluac (ez guiçonéz ezeta guiçonen partez, baina Iesus Christen eta Iainco Aita hura hiletaric resuscitatu duenaren partez.)

Ephesians 1:1

1 Paul Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostoluac Iesus Christ Iaunean Ephesen diraden sainduey eta fideley:

Ephesians 3:7-8

7 Ceinen ministre eguin içan bainaiz Iaincoaren gratiaren dohainaren arauez, cein eman içan baitzait haren botherearen operationearen arauez. 8 Niri bada saindu gucietaco chipienari eman içan çait gratia haur, Gentilén artean Christen abrastassun comprehendi ecin daitenaren euangelizatzeco,

1 Timothy 2:7

7 Ceinen publicaçale eta Apostolu ni ordenatu içan bainaiz (eguia cioat Christean etzioat gueçurric) Gentilén Doctor federequin eta eguiarequin.

Hebrews 5:4-5

4 Eta nehorc eztrauca emaiten bere buruäri ohore haur, baina Iaincoaz deitzen denac, Aaron beçala. 5 Hala Christec-ere eztrauca bere buruäri ohore haur eman vkan Sacrificadore subirano eguin ledin, baina hari erran vkan draucanac,Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi.

James 1:17

17 Donatione on oro, eta dohain perfect oro garaitic da arguién Aitaganic iausten dela, cein baithan ezpaita cambiamenduric, ez aldizcazco itzalic.

1 Peter 4:10-11

10 Batbederac dohaina recebitu duenaren arauez bercey administra biecé, Iaincoaren anhitz aldezco gratiaren dispensaçale onéc beçala. 11 Baldin norbeit minço bada, minça bedi Iaincoaren hitzéz beçala: baldin norbeit administratzen ari bada, administra beça Iaincoac administratzen duen puissançaren araura: gauça gucietan glorifica dadinçat Iaincoa Iesus Christez, ceini gloria eta indar secula seculacotz. Amen.

Matthew 3:3

3 Ecen haur da Esaias Prophetáz erran içan cena, cioela, Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, çucen itzaçue haren bidescác.

Matthew 3:11-12

11 Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez emendamendutara: baina ene ondoan ethorten dena, ni baino borthitzago da, ceinen çapatén ekarteco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzté Spiritu sainduaz eta suz. 12 Bere bahea bere escuan du, eta garbituren du bere larraina: eta bilduren du bere oguibihia granerera: baina lastoa choil erreren du behinere hiltzen ezten suan.

Mark 1:2-3

2 Scribatua den beçala Prophetetan, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec appainduren baitu hire bidea hire aitzinean 3 Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, plana itzaçue haren bidescác.

Luke 1:16-17

16 Eta anhitz Israeleco haourretaric conuertituren dic berén Iainco Iaunagana. 17 Eta hura ioanen duc haren aitzinean Eliasen spiriturequin eta verthuterequin, conuerti ditzançat aitén bihotzac semetara eta desobedientac iustoén çuhurtassunera: Iaunari populu vngui instruitubat appain dieçonçat.

Luke 1:76

76 Eta hi haourtchoá, Subiranoaren Propheta deithuren aiz: ecen ioanen aiz Iaunaren beguitharte aitzinean, haren bideac appain ditzançat,

Luke 3:4-6

4 Nola baita scribatua Esaias prophetaren hitzén liburuän, dioela, Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, plana itzaçue haren bidescác. 5 Haran gucia betheren da, eta mendi eta mendisca gucia beheraturen da, eta makur diraden gauçác chuchenduren dirade, eta bide ikeçuac planaturen, 6 Eta ikussiren du haragui guciac Iaincoaren saluagarria.

John 1:20

20 Eta aithor ceçan, eta etzeçan vka: eta aithor ceçan, cioela, Eznaiz ni Christ.

John 1:23

23 Dio, Ni naiz desertuan oihuz dagoenaren voza, Plana eçaçue Iaunaren bidea, Esaias Prophetác erran çuen beçala.

John 1:25

25 Eta interroga ceçaten hura, eta erran cieçoten. Cergatic beraz batheyatzen ari aiz, baldin hi Christ ezpahaiz, ez Elias, ez Propheta?

John 1:27

27 Hura da ene ondoan ethorten dena, cein ni baino aitzinecoago baita, ceinen çapataco hedearen lachatzeco ezpainaiz ni digne.

Matthew 9:15

15 Eta erran ciecen Iesusec, Ezconduaren gamberaco gendéc doluric ekar ahal dirote, ezcondua hequin deno? Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua eta orduan barur eguinen baituqueite.

Matthew 22:2

2 Comparatu da ceruètaco resumá, bere semearen ezteyac eguin cituen regue batequin.

Matthew 25:1

1 Orduan comparaturen da ceruètaco resumá hamar virgina bere lampác harturic sposoaren aitzinera ilki diradenequin:

Luke 2:10-14

10 Orduan erran ciecén Aingueruäc, Etzaretela beldur: ecen huná, euangelizatzen drauçuet bozcario handi populu guciaren içanen dena: 11 Ecen Dauid-en ciuitatean iayo çaiçuela Saluadorea, cein baita Christ Iauna. 12 Eta haur vkanen duçue seignale, eridenen baituçue haourra bandatoz trochatua, mangederán eçarria. 13 Eta bertan Aingueruärequin eguin cedin armada celestial multzobat, laudatzen çutela Iaincoa, eta cioitela, 14 Gloria ceru guciz goretan Iaincoari, eta lurrean baque, guiçonac baithara vorondate ona.

Luke 15:6

6 Guero ethorriric etchera, deitzen ditu adisquideac eta auçoac, diostela, Aleguera çaitezte enequin: ecen eriden dut neure ardi galdua.

John 16:24

24 Oraindrano etzarete deus escatu ene icenean: esca çaitezte, eta recebituren duçue, çuen alegrançá complitua dençát.

John 17:13

13 Eta orain hiregana ethorten nauc, eta gauça hauc erraiten citiat munduan, dutençát ene alegrança complitua berac baithan.

2 Corinthians 11:2

2 Ecen ielossi naiz çueçaz Iaincoaren ielosgoaz: ecen preparatu cerauzquiotet senhar bati (virgina castabat beçala) Christi, presenta çaitzatedançát:

Ephesians 5:25-27

25 Senharrác, çuen emaztey on erizteçue, Christec-ere Eliçari on eritzi draucan beçala, eta bere buruä eman vkan baitu harengatic: 26 Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz. 27 Hura beretaco Eliça glorioso eguin leçançát, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gauçaric: baina licén saindu eta irreprehensible.

Philippians 2:2

2 Compli eçaçue ene bozcarioa, sendimendu ber-bat duçuelaric, charitate ber-bat duçuelaric, gogo ber-batetaco eta consentimendu ber-batetaco çaretelaric.

1 John 1:4

4 Eta gauça hauc scribatzen drauzquiçuegu çuen bozcarioa compli dadinçát.

2 John 1:12

12 Anhitz gauça banuen-ere çuey scribatzecoric, eztitut paperez eta tintaz scribatu nahi vkan, baina sperança dut ethorriren naicela çuetara eta ahoz aho minçaturen, gure bozcarioa complitua dençát.

Revelation 19:7-9

7 Boz eta aleguera gaitecen, eta demogun hari gloria: ecen ethorri dirade Bildotsaren ezteyac, eta haren emaztea appaindu da. 8 Eta eman içan çayó crespe purez eta arguitzen duenez vezti ledin: ecen crespá, Sainduén iustificationeac dirade. 9 Orduan erran cieçadan, Scriba eçac, Dohatsu dirade Bildotsaren ezteyetaco affarira deithuac. Erran cieçadan halaber, Iaincoaren hitz hauc eguiazco dituc.

Revelation 21:9

9 Orduan ethor cedin enegana çazpi ampola azquen çazpi plaguéz betheac vkan cituzten çazpi Aingueruetaric bat, eta minça cedin enequin, cioela, Athor, eracutsiren drauat Bildotsaren emazte sposa.

Matthew 13:31-33

31 Berce comparationebat proposa ciecén, cioela, Comparatu da ceruètaco resumá, mustarda bihi guiçon batec harturic bere landán erein duenarequin. 32 Cein baita haci gucietaco chipiena, baina handitu denean, berce belharrac baino handiago da: eta arbore bilhatzen da, hambat non ethorten baitirade ceruco choriac, eta ohatzeac eguiten baitituzte haren adarretan. 33 Berce comparationebat erran ciecén, cioela, Comparatu da ceruètaco resumá altchagarriarequin, cein emazte batec harturic hirur neurri irinen barnean gorde vkan baitu, gucia altcha dadin arterano.

Acts 13:36-37

36 Ecen segur Dauid bere demborán Iaincoaren conseillua cerbitzaturic, lokartu içan da, eta bere aitequin eçarri içan da, eta ikussi vkan du corruptione. 37 Baina Iaincoac resuscitatu duenac eztu ikussi vkan corruptioneric.

2 Corinthians 3:7-11

7 Eta baldin heriotaco ministerioa letraz harrietan moldatua içan bada glorioso, hambat non Israeleco haourréc ecin behá baitzeçaqueten Moysesen beguithartera, haren beguitharteco gloria fin vkan behar çuenagatic: 8 Nolatan ezta Spirituaren ministerioa gloriosoago içanen? 9 Ecen baldin condemnationetaco ministerioa glorioso içan bada: iustitiataco ministerioac anhitzez iragaitenago du gloriaz. 10 Ecen glorificatu içan dena-ere, ezta glorificatu içan respectu hunez, erran nahi da, excellentago den gloriaren causaz. 11 Ecen baldin fin hartu behar çuena glorioso içan bada, vnguiz gloriosoago da dagoena.

Colossians 1:18

18 Eta hura da Eliça gorputzaren buruä, eta hatsea, eta hiletarico lehen iayoa: gauça gucietan lehen lekua eduqui deçançát.

Hebrews 3:2-6

2 Ordenatu vkan duenarençat fidel dena: Moyses-ere haren etche gucian beçala. 3 Ecen hambatez haur Moyses baino gloria handiagoren digne estimatu içan da, cembatez ohore handiagotan baita etchea edifiçatu duena, ecen ez etchea bera. 4 Ecen etche oro norbeitez edificatzen da: eta gauça hauc guciac edificatu dituena, Iaincoa da. 5 Eta segur Moyses fidel içan da haren etche gucian cerbitzari beçala, guero erraiteco ciraden gaucén testificatzeco: 6 Baina Christ seme beçala da bere etchean: ceinen etchea baicara gu, baldin confidançá eta gloriatzen garen sperançá finerano fermu eduqui baditzagu.

Revelation 11:15

15 Eta çazpigarren Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta voz handiac eguin citecen ceruän, cioitela, Eguin içan dirade mundu hunetaco resumác, gure Iaunaren eta Christ harenaren resuma, eta regnaturen du secula seculacotz.

Matthew 28:18

18 Eta hurbilduric Iesus minça cequién, cioela, Eman içan çait niri bothere gucia ceruän eta lurrean.

John 1:30

30 Haur da ceinez erraiten bainuen, Ene ondoan ethorten da guiçon-bat, cein ni baino aitzinecoago baita, ecen ni baino lehen cen.

John 3:12-13

12 Baldin lurreco gauçác erran badrauzquiçuet, eta sinhesten ezpadituçue? nolatan baldin ceruco gauçác erran badietzaçuet sinhetsiren duçue? 13 Ecen nehor ezta igan cerura, cerutic iautsi dena baicen, cein baita guiçonaren Seme ceruän dena.

John 5:21-25

21 Ecen nola Aitac resuscitatzen baititu hilac eta viuificatzen, halaber Semeac-ere nahi dituenac viuificatzen ditu. 22 Ecen Aitac eztu iugeatzen nehor, baina iugemendu gucia eman drauca Semeari: 23 Guciéc Semea ohora deçatençát, Aita ohoratzen duten beçala: Semea ohoratzen eztuenac, eztu ohoratzen Aita, ceinec igorri baitu hura. 24 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ene hitza ençuten, eta ni igorri nauena sinhesten duenac, baduela vicitze eternala, eta haina ezta condemnationetara ethorriren: baina iragan da heriotic vicitzera. 25 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ethorten dela orena, eta orain dela, noiz hiléc ençunen baitute Iaincoaren Semearen voza, eta ençunen dutenac vicico dirade.

John 8:23

23 Orduan erran ciecén, çuec beheretic çarete, ni garaitic: çuec mundu hunetaric çarete, ni ez naiz mundu hunetaric.

John 16:27-28

27 Ecen Aitac berac maite çaituzte, ceren çuec ni maite vkan bainauçue, eta sinhetsi baituçue ecen Iaincoaganic ilki naicela. 28 Ilki naiz Aitaganic, eta ethorri naiz mundura: harçara vtziten dut mundua, eta banoa Aitaganát.

Acts 10:36

36 Gauça haur igorri vkan draue Iaincoac Israeleco haourrey, denuntiatzen çuelaric baquea Iesus Christez, cein baita gucién Iauna.

Romans 9:5

5 Ceinenac baitirade Aitác, eta hetaric da Christ haraguiaren arauez, cein baita gauça gucién gaineco Iainco, eternalqui benedicatua. Amen.

1 Corinthians 15:47-48

47 Lehen guiçona lurretic, lurreco: eta bigarren guiçona, cein baita Iauna, cerutic. 48 Lurrecoa nolaco, halaco lurreco diradenac-ere: eta cerucoa nolaco, halaco cerucoac-ere.

Ephesians 1:20-21

20 Cein eracutsi vkan baitu Christ baithan, hura hiletaric resuscitaturic eta iar eraciric bere escuinean ceruètan, 21 Principaltassun, eta puissança, eta verthute, eta dominatione ororen garayan, eta ez solament secula hunetan baina ethortecoan-ere aippatzen den icen ororen garayan.

Ephesians 4:8-10

8 Halacotz dio, Goiti iganic captiuo eraman vkan du captiuitatea, eta eman drauzte dohainac guiçoney.

Philippians 2:9-11

9 Halacotz Iaincoac-ere hura subiranoqui goratu vkan du, eta icen-bat eman vkan drauca icen gucién gaineco denic: 10 Iesusen icenean ceruètacoén eta lurrecoén eta luppecoén belhaun gucia gur dadinçát: 11 Eta mihi guciac confessa deçan ecen Iaun dela Iesus Christ, Iainco Aitaren glorián.

Hebrews 9:1

1 Beraz bacituen lehen Alliançac-ere cerbitzu diuinoaren ordenançác, eta sanctuario mundanoa.

Hebrews 9:9-10

9 Ceinetan donoac eta sacrificioac offrendatzen baitziraden, cerbitzua eguiten çuenaren conscientiá, ecin sanctifica ceçaquetelaric. 10 Solament ianharitan, eta edaritan, eta ikutze diuersetan, eta ceremonia carnaletan, haur corregi çaitequeen demborarano ordenatuac:

1 Peter 3:22

22 Cein baita Iaincoaren escuinean, cerurát ioanic, ceini suiet eguin baitzaitza Aingueruäc, eta puissançac eta verthuteac.

1 John 4:5

5 Hec mundutic dirade, halacotz munduaz minço dirade, eta mundua hæy behatzen çaye.

Revelation 19:16

16 Eta çuen bere veztidurán eta ichterrean scribuz icen haur, REGVEN REGVEA, ETA IAVNEN IAVNA.

John 3:11

11 Eguiaz eguiaz erraiten drauat, ecen daquigun gauçá erraiten dugula, eta ikussi dugun gauçáz testificatzen dugula: baina gure testimoniagea eztuçue recebitzen.

John 3:33

33 Haren testimoniagea recebitu duenac ciguilatu du ecen Iaincoa eguiati dela.

John 5:20

20 Ecen Aitác maite du Semea, eta berac eguiten dituen gauça guciac eracusten drauzca, eta hauc baino obra handiagoac eracutsiren drauzca hari, çuec mirets deçaçuençát.

John 8:26

26 Anhitz gauça dut çueçaz minçatzeco eta iugeatzeco: baina ni igorri nauena eguiati da: eta nic harenganic ençun ditudan gauçác munduari erraiten drauzquiot.

John 15:15

15 Guehiagoric etzaituztet cerbitzari deithuren, ecen cerbitzariac eztaqui haren nabussiac cer eguiten duen: baina çuec deithu çaituztet adisquide, ceren neure Aitaganic ençun dudan gucia, eçagut eraci baitrauçuet.

Romans 10:16-21

16 Baina guciac etzaizquio behatu içan Euangelioari, ecen Esaiasec erraiten du, Iauna, norc sinhetsi du gure predicationea? 17 Beraz fedea ençutetic da: eta ençutea Iaincoaren hitzaz. 18 Baina galdez nago, ala eztute ençun vkan? Bainaitzitic lur orotara ilki içan da hayen soinuä, eta munduaren bazterretarano hayén hitzac. 19 Baina galdez nago, ala Israelec eztu Iaincoa eçagutu vkan? Lehenic Moysesec erraiten du, Nic ielosgoatara prouocaturen çaituztét gende gende-eztenaz, gende adimendu gabe batez asserre eraciren çaituztét. 20 Eta Esaiasec hardieça hartzen du, eta erraiten, Eriden içan naiz bilhatzen eznindutenéz, eta claroqui aguertu içan natzaye ene galderic eguiten etzuteney. 21 Baina Israelez den becembatean erraiten du, Egun gucian hedatu vkan ditut neure escuac populu desobedientagana eta contrastatzen denagana.

Romans 11:2-6

2 Eztu iraitzi Iaincoac bere populu lehenetic eçagutua. Ala eztaquiçue Eliasez cer erraiten duen Scripturác? nola requesta eguiten draucan Iaincoari Israelen contra, dioela, 3 Iauna hire Prophetác hil citié, eta hire aldareac deseguin citié, eta ni azquendu içan nauc neuror, eta ene arimaren ondoan diabiltzac. 4 Baina cer diotsa hari reposta diuinoac? Reseruatu citiát neurorrendaco çazpi milla guiçon belhaunic Baalen imaginari plegatu eztraucatenic. 5 Hala bada dembora hunetan-ere, reseruatione gratiazco electionearen arauez eguin içan da. 6 Eta baldin gratiaz, ez guehiagoric obréz: bercela gratiá guehiagoric ezta gratia: baina baldin obréz bada, guehiagoric ezta gratia: bercela obrá guehiagoric ezta obra.

John 6:27

27 Trabailla çaitezte ez vianda galtzen denagatic, baina vicitze eternalecotzat irauten duenagatic, cein guiçonaren Semeac emanen baitrauçue: ecen Seme haur Iainco Aitac ciguilatu vkan du.

Romans 3:3-4

3 Ecen cer da baldin batzuc sinhetsi ezpadute? ala hayén incredulitateac Iaincoaren fedea ezdeusturen du? 4 Guertha eztadila: aitzitic biz Iaincoa eguiati,eta guiçon gucia gueçurti, scribatua den beçala, Eure hitzetan iusto eriden adinçát, eta hiçaz iugemendu eguiten denean garaita duançát.

Romans 4:18-21

18 Ceinec sperançaren contra sperançaz sinhets baitzeçan, anhitz nationeren aita içanen cela: erran içan çayonaren araura, Hala içanen duc hire hacia. 19 Eta fedean flaccu ez içanez, etzeçan behá bere gorputz ia hilera, ehun vrtheren inguruä baçuen-ere: ezeta Sararen vmunci ia hilera. 20 Eta Iaincoaren promessaren gainean etzeçan duda incredulitatez: baina fortifica cedin fedez Iaincoari gloria emanic: 21 Eta frangoqui seguraturic, ecen hari promes eguin ceraucana, botheretsu cela eguiteco-ere.

2 Corinthians 1:18

18 Aitzitic Iainco fidelac badaqui ecen ene çuetaratco hitza eztela içan Bay eta Ez.

2 Corinthians 1:22

22 Ciguilatu-ere gaituena, eta Spirituaren errésac gure bihotzetan eman drauzquiguna.

Ephesians 1:13

13 Ceinetan çuec-ere sperança vkan baituçue eguiazco hitza ençun vkanic, cein baita, çuen saluamendutaco Euangelioa: ceinetan sinhetsi-ere vkanic, ciguilatu içan baitzarete promessaren Spiritu sainduaz:

Titus 1:1-2

1 PAVLEC Iaincoaren cerbitzari eta Iesus Christen Apostolu denac, Iaincoaren elegituén fedearen eta pietatearen tenorez den eguiaren araura, 2 Vicitze eternalaren sperançacotzát, cein promettatu vkan baitu Iainco gueçurti eztenac dembora eternalén altzinetic, eta manifestatu bere demboretan:

Hebrews 6:17

17 Gauça hunetan Iaincoac abundosquiago promesseco herederoey bere conseilluaren fermetate mutha ecin daitequena eracutsi nahiz, iuramenduz seguratu vkan du:

1 John 5:9-10

9 Baldin guiçonén testificationea recebitzen badugu Iaincoaren testificationea handiago da: ecen haur da Iaincoaren testificationea, cein testificatu vkan baitu bere Semeaz. 10 Iaincoaren Semea baithan sinhesten duenac, badu Iaincoaren testificationea bere baithan: Iaincoa sinhesten eztuenac, gueçurti eguiten du hura: ecen eztu sinhetsi vkan. Iaincoac bere Semeaz testificatu vkan duen testificationea.

Revelation 7:3-8

3 Cioela, Eztaguieçuela calteric lurrari, ez itsassoari, ez arboréy, gure Iaincoaren cerbitzariac bere belarretan seignala ditzaqueguno. 4 Eta ençun neçan seignalatu içan ciradenén contua, ehun berroguey eta laur milla seignalaturic Israeleco haourrén leinu gucietaric: 5 Iudaren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Rubenen leinutic, hamabi milla seignalaturic: Gad-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: 6 Aser-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Nephthaliren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Manasseren leinutic, hamabi milla seignalaturic: 7 Simeonen leinutic, hamabi milla seignalaturic: Leuiren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Isacharen leinutic, hamabi milla seignalaturic: 8 Zabulon-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Ioseph-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Beniaminen leinutic, hamabi milla seignalaturic:

Matthew 12:18

18 Huná, ene cerbitzari elegitu dudana, ene maitea, ceinetan hartzen baitu bere atseguin ona ene arimác: eçarriren dut neure Spiritua haren gainean, eta iugemendu Gentiley predicaturen draue.

Luke 4:18

18 Iaunaren Spiritua da ene gainean, ceren vnctatu bainau: paubrey euangelizatzera igorri nau, bihotzez hautsien sendatzera,

John 1:16

16 Eta haren abundantiatic guciéc recebitu v kan dugu, eta gratia gratiagatic.

John 3:17

17 Ecen eztu igorri Iaincoac bere Semea mundura, mundua condemna deçançát, baina mundua harçaz salua dadinçát.

John 5:26

26 Ecen nola Aitac baitu vicitze bere baithan, hala eman drauca Semeari-ere bere baithan vicitzearen vkaitea.

John 7:37-39

37 Eta bestaco azquen egun handian eriden cedin Iesus han, eta oihuz cegoen, cioela, Baldin nehor egarri bada, bethor enegana eta edan beça 38 Ni baithan sinhesten duenari, Scripturác dioen beçala, vr vicizco fluuioac iariaturen çaizca bere sabeletic. 39 (Eta haur erraiten çuen hura baithan sinhesten çutenéc recebitzeco çuten Spirituáz: ecer oraino Spiritu saindua etzén eman, ceren Iesus oraino ezpaitzén glorificatu)

John 8:26-28

26 Anhitz gauça dut çueçaz minçatzeco eta iugeatzeco: baina ni igorri nauena eguiati da: eta nic harenganic ençun ditudan gauçác munduari erraiten drauzquiot. 27 Etzeçaten eçagut ecen Aitaz minço çayela. 28 Erran ciecén bada Iesusec, Altchatu duqueçuenean guiçonaren Semea, orduan eçaguturen duçue ecen ni naicela hura, eta neure buruz eztudala deus eguiten, baina Aitac iracatsi nauen, beçala gauça hauc erraiten ditudala.

John 8:40

40 Orain bada ni hil nahiz çabiltzate, bainaiz, Iaincoaganic ençun dudan eguia erran drauçuedan guiçona: hori Abrahamec eztu eguin.

John 8:47

47 Iaincoaganic denac, Iaincoaren hitzac ençuten ditu: halacotz çuec eztituçue ençuten, ceren ezpaitzarete Iaincoaganic.

John 15:26

26 Baina nic neure Aitaganic igorriren drauçuedan Consolaçalea dathorrenean, Spiritu eguiazcoa diot cein ene Aitaganic proceditzen baita, harc testificaturen du niçaz.

John 16:7

7 Baina nic eguia erraiten drauçuet, behar duçue ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consolaçalea ezta ethorriren çuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura çuetara.

Ephesians 3:8

8 Niri bada saindu gucietaco chipienari eman içan çait gratia haur, Gentilén artean Christen abrastassun comprehendi ecin daitenaren euangelizatzeco,

Ephesians 4:7-13

7 Baina gutaric batbederari gratia eman içan çayó Christen dohainaren neurriaren araura. 8 Halacotz dio, Goiti iganic captiuo eraman vkan du captiuitatea, eta eman drauzte dohainac guiçoney. 9 Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen? 10 Iautsi içan den hura bera da igan-ere dena ceru gucién garaira, gauça guciac bethe litzançát. 11 Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco, 12 Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan. 13 Guciac rencontra gaitezqueno fedearen, eta Iaincoaren Semearen eçagutzearen vnitatean, guiçon perfectotan, Christen adin perfecteco neurrira:

Colossians 1:19

19 Ecen Aitáren placer ona içan da complimendu gucia hartan habita ledin:

Colossians 2:9

9 Ecen hartan habitatzen da diuinitatezco bethetassun gucia corporalqui.

Revelation 21:6

6 Eta erran cieçadan, Eguin da: ni naiz a eta w, hatsea eta fina. Nic egarri denari emanen draucat vicitzeco ithur vretic, dohainic.

Revelation 22:1

1 Guero eracuts cieçadan vr vicizco fluuio purbat, crystalac beçala arguitzen çuenic, Iaincoaren eta Bildotsaren thronotic heldu cela.

Revelation 22:16-17

16 Nic Iesusec igorri vkan dut neure Aingueruä gauça haur testifica lietzaçuençat Elicétan. Ni naiz Dauid-en çaina eta generationea, Içar arguitzen duena eta goicecoa. 17 Eta Spirituac eta Sposac erraiten duté, Athor. Eta ençuten duenac, erran beça, Athor. Eta egarri dena, bethor: eta nahi duenac har beça, vicitzeco vretic dohainic.

Matthew 3:17

17 Eta huná vozbat cerutic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut.

Matthew 17:5

5 Oraino hura minço cela, huná, hodey argui batec estal citzan hec: eta huná vozbat hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut: huni beha çaquizquiote:

John 5:22

22 Ecen Aitac eztu iugeatzen nehor, baina iugemendu gucia eman drauca Semeari:

John 15:9

9 Ni Aitac maite vkan nauen beçala, nic-ere maite vkan çaituztet çuec: çaudete ene charitatean.

John 17:2

2 Nola eman baitraucac bothere haragui guciaren gainean, hari eman drauzquioán guciey, vicitze eternala eman diecençát.

John 17:23

23 Ni nauc hetan, eta hi nitan, perfecto diradençát bat berean, eta eçagut deçan munduac ecen hic ni igorri nauala, eta maite dituala hec ni maite vkan nauán beçala.

John 17:26

26 Eta eçagut eraci diraueat hire icena, eta eçagut eraciren: hic niri on eritzi draután onheriztea, hetan dençát, eta ni hetan.

1 Corinthians 15:27

27 Ecen gauça guciac suiet eguin vkan ditu haren oinén azpico (baina erraiten duenean, ecen gauça guciac haren suiet eguin içan diradela, agueria da ecen gauça guciac haren suiet eguin dituena reseruatua dela.)

Ephesians 1:22

22 Eta gauça guciac haren oinén azpico suiet eguin vkan ditu, eta bera eçarri vkan du gauça ororen garayan Eliçaren buru içateco:

Hebrews 1:2

2 Cein eçarri vkan baitu gauça gucién heredero, ceinez mundua-ere eguin vkan baitu:

Hebrews 2:8-9

8 Gauça guciac suiet eguin vkan dituc haren oinén azpico. Eta gauça guciac haren suiet eguin dituenaz gueroz, eztu deus vtzi haren suiet eztén: baina eztacussagu oraino gauça guciác haren suiet diradela. 9 Baina Aingueruäc baino chipichiago eguin içan cena, ikusten dugu cein baita Iesus, bere herioco passioneagatic, gloriaz eta ohorez coroatu içan dela: Iaincoaren gratiaz guciacgatic herioa dasta leçançát.

Luke 2:30

30 Ecen ikussi dié ene beguiéc hire saluagarria,

Luke 3:6

6 Eta ikussiren du haragui guciac Iaincoaren saluagarria.

John 3:15-16

15 Hura baithan sinheste duenic batre gal eztadin, baina vicitze eternala duençát. 16 Ecen hala Iaincoac onhetsi vkan du mundua, non bere Seme bakoitza eman vkan baitu, hura baithan sinhesten duenic gal eztadin, baina vicitze eternala duençát.

John 6:47-54

47 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ni baithan sinhesten duen guciac badu vicitze eternala. 48 Ni naiz vicitzeco oguia. 49 Çuen aitéc ian vkan duté manná desertuan, eta hil içan dirade. 50 Haur da oguia cerutic iautsi dena, hunetaric ianen duena hil eztadinçát. 51 Ni naiz ogui vicia cerutic iautsi naicena: nehorc ian badeça ogui hunetaric, vicico da eternalqui, eta nic emanen dudan oguia, ene haraguia da, nic munduaren vicitzeagatic emanen dudana. 52 Baciharducaten bada Iuduéc elkarren artean, erraiten çutela, Nolatan hunec guri bere haraguia eman ahal dieçaquegu iatera? 53 Orduan erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ian ezpadeçaçue guiçonaren Semearen haraguia, eta edan ezpadeçaçue haren odola, eztuçue vicitzeric çuec baithan. 54 Iaten duenac ene haraguia, eta edaten ene odola, badu vicitze eternala: eta nic dut resuscitaturen hura azquen egunean.

John 8:51

51 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nehorc ene hitza beguira badeça, herioa eztu ikussiren seculan.

Romans 1:17-18

17 Ecen Iaincoaren iustitiá hartan eracusten da fedetic federa: scribatua den beçala, Iustoa fedez vicico da. 18 Ecen Iaincoaren hirá claroqui eracusten da cerutic, eguiá iniustitiatan daducaten guiçonén infidelitate eta iniustitia ororen contra:

Romans 4:15

15 Ceren Legueac hirá engendratzen baitu: ecen non ezpaita legueric, han ezta transgressioneric

Romans 5:9

9 Anhitzez areago beraz orain haren odolaz iustificaturic, harçaz salbu içanen gara hiratic.

Romans 8:24-25

24 Baina baldin ikusten eztugunaz sperança badugu, patientiaz iguriquiten dugu. 25 Eta halaber Spirituac-ere arincen ditu gure infirmitateac, ecen cerçaz othoitz eguin behar dugun bide beçala, eztaquigu: baina Spiritua bera othoiztez dago guregatic erran ecin daitezqueen suspirioz.

Galatians 3:10

10 Ecen norere Legueco obretaric baitirade, maledictionearen azpian dirade: ecen scribatua da, Maradicatua da norere ezpaita egonen Legueco liburän scribatuac diraden gauça gucietan, hec eguin ditzançát.

Ephesians 5:6

6 Nehorc etzaitzatela hitz vanoz engana: ecen gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera.

1 Thessalonians 1:10

10 Eta haren Seme Iesusen beguira cinaudetençát ceruètaric, cein resuscitatu vkan baitu hiletaric, cein baita, gu ethorteco den hiratic deliuratzen gaituena.

1 Thessalonians 5:9

9 Ecen ezgaitu ordenatu Iaincoac hiracotzát, baina saluamenduaren vkaitecotzát Iesus Christ gure Iaunaz,

Hebrews 10:29

29 Cembatez vste duçue tormenta borthitzagoa merecitu duqueela, Iaincoaren Semea oinén azpian eçarri vkan duqueenac, eta alliançaco odola, ceinez sanctificatu baitzén, profanotan estimatu duqueenac: eta gratiazco Spirituari iniuria eguin drauqueonac?

1 John 3:14-15

14 Guc badaquigu ecen iragan garela heriotic vicitzera, ecen on dariztegu anayey: anayeari on eztaritzana, herioan dago. 15 Norc-ere gaitz baitaritza bere anayeri hura guicerhaile da: eta badaquiçue guicerhailec batec-ere eztuela vicitze eternal bere baithan dagoena.

1 John 5:10-13

10 Iaincoaren Semea baithan sinhesten duenac, badu Iaincoaren testificationea bere baithan: Iaincoa sinhesten eztuenac, gueçurti eguiten du hura: ecen eztu sinhetsi vkan. Iaincoac bere Semeaz testificatu vkan duen testificationea.

Revelation 6:16-17

16 Eta erraiten cerauecen mendiey eta harriey, Eror çaitezte gure gainera eta estal gaitzaçue throno gainean iarria denaren beguithartetic, eta Bildotsaren hiratic. 17 Ecen ethorri da haren hiraren egun handia: eta nor da iguriquiren ahal duena?

Revelation 21:8

8 Baina beldurtiey, eta increduley, eta execrabley, eta guiça-erhailey, eta paillartey, eta poçoaçaley, eta idolatrey, eta gueçurti guciey partea assignatua dagote suz eta suphrez dachecan stagnean, cein baita bigarren herioa.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.