Luke 14:15 Cross References - Basque

15 Eta gauça hauc ençunic harequin mahainean iarriric ceudenetaric batec erran cieçón, Dohatsu duc Iaincoaren resumán ogui ianen duena.

Matthew 8:11

11 Baina badiotsuet ecen anhitz Orientetic eta Occidentetic ethorriren diradela, eta iarriren diradela Abrahamequin Isaac-equin eta Iacob-equin ceruètaco resumán:

Matthew 25:10

10 Eta hec erostera ioaiten ciradela, ethor cedin sposoa: eta prest ciradenac sar citecen harequin ezteyetara, eta erts cedin borthá.

Luke 12:37

37 Dohatsu dirade cerbitzari hec, cein dathorrenean nabussiac eridenen baititu iratzarriac: eguiaz diotsuet guerricaturen dela bera, eta mahainean iar eraciren dituela, eta aitzinaraturic cerbitzaturen dituela.

Luke 13:29

29 Orduan ethorriren dirade Orientetic, eta Occidentetic: Aquilonetic, eta Egu-erditic: eta iarriren dirade mahainean Iaincoaren resumán.

Luke 22:30

30 Ian deçaçuençat eta edan ene mahainean ene resumán, eta iar çaitezten thronoén gainean iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinuac.

John 6:27-59

27 Trabailla çaitezte ez vianda galtzen denagatic, baina vicitze eternalecotzat irauten duenagatic, cein guiçonaren Semeac emanen baitrauçue: ecen Seme haur Iainco Aitac ciguilatu vkan du. 28 Erran cieçoten bada, Cer eguinen dugu eguin ditzagunçat Iaincoaren obrác? 29 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Haur da Iaincoaren obrá, sinhets deçaçuen harc igorri duena baithan. 30 Orduan erran cieçoten, Cer signo bada hic eguiten duc, dacussagunçát eta hi sinhets eçagun? cer obra eguiten duc? 31 Gure aitéc ian vkan dié manná desertuan: scribatua den beçala, Cerutico oguia eman draue iatera. 32 Erran ciecén bada Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, eztrauçue Moysesec eman cerutico oguia: baina ene Aitac emaiten drauçue cerutico ogui eguiazcoa. 33 Ecen Iaincoaren oguia da cerutic iautsi dena, eta munduari vicitze draucana. 34 Erran cieçoten bada, Iauna, eman ieçaguc bethiere ogui hori. 35 Eta erran ciecén Iesusec, Ni naiz vicitzeco oguia: enegana ethorten dena, ezta gosseturen: eta ni baithan sinhesten duena, ezta egarrituren iagoitic. 36 Baina erran drauçuet, ecen ikussi-ere banuçuela, eta eztuçue sinhesten. 37 Aitac emaiten drautan gucia, enegana ethorriren da, eta enegana ethorten dena, eztut campora iraitziren. 38 Ecen cerutic iautsi içan naiz eguin deçadençát ez neure vorondatea, baina ni igorri naueuaren vorondatea. 39 Eta haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Aitarena, cerere eman baitraut, ezteçadan gal hartaric, baina resuscita deçadan hura azquen egunean. 40 Halaber haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Semea ikusten eta hura baithan sinhesten duen guciac, duen vicitze eternala, eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean. 41 Murmuratzen çutén bada Iuduéc harçaz, ceren erran baitzuen, Ni naiz cerutic iautsi naicen oguia. 42 Eta erraiten çutén, Ezta haur Iesus, Iosephen semea, ceinen aita eta ama guc eçagutzen baititugu? Nola dio bada hunec, Cerutic iautsi naiz? 43 Ihardets ceçan bada Iesusec eta erran ciecén, Ezteçaçuela murmura çuen artean. 44 Nehor ecin dathor enegana, baldin ni igorri nauen Aitac tira ezpadeça: eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean. 45 Scribatua da Prophetetan, Eta içanen dirade guciac Iaincoaz iracatsiac. Norc-ere beraz ençun baitu Aitaganic eta ikassi, hura ethorten da enegana. 46 Ez Aita ikussi duenez nehorc, Iaincoaganic denac baicen: harc ikussi du Aita. 47 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ni baithan sinhesten duen guciac badu vicitze eternala. 48 Ni naiz vicitzeco oguia. 49 Çuen aitéc ian vkan duté manná desertuan, eta hil içan dirade. 50 Haur da oguia cerutic iautsi dena, hunetaric ianen duena hil eztadinçát. 51 Ni naiz ogui vicia cerutic iautsi naicena: nehorc ian badeça ogui hunetaric, vicico da eternalqui, eta nic emanen dudan oguia, ene haraguia da, nic munduaren vicitzeagatic emanen dudana. 52 Baciharducaten bada Iuduéc elkarren artean, erraiten çutela, Nolatan hunec guri bere haraguia eman ahal dieçaquegu iatera? 53 Orduan erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ian ezpadeçaçue guiçonaren Semearen haraguia, eta edan ezpadeçaçue haren odola, eztuçue vicitzeric çuec baithan. 54 Iaten duenac ene haraguia, eta edaten ene odola, badu vicitze eternala: eta nic dut resuscitaturen hura azquen egunean. 55 Ecen ene haraguia eguiazqui da vianda, eta ene odola eguiazqui da edari. 56 Ene haraguia iaten duena, eta ene odola edaten, nitan egoiten da, eta ni hartan. 57 Nola ni igorri bainau Aita vici denac, eta ni vici bainaiz neure Aitaz: hala ni ianen nauena ere, vicico da hura-ere niçaz. 58 Haur da ogui cerutic iautsi içan dena: ez çuen aitéc manná ian duten beçala, eta hil içan dirade: ogui haur ianen duena vicico da eternalqui. 59 Gauça hauc erran citzan synagogán iracasten ari cela Capernaumen.

Revelation 19:9

9 Orduan erran cieçadan, Scriba eçac, Dohatsu dirade Bildotsaren ezteyetaco affarira deithuac. Erran cieçadan halaber, Iaincoaren hitz hauc eguiazco dituc.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.