Luke 15 Cross References - Basque

1 Eta hurbiltzen ciraden harengana publicano eta gende vicitze gaichtotaco guciac, hura ençun leçatençát. 2 Eta murmuratzen çutén Phariseuéc eta Scribéc, cioitela, hunec gende vicitze gaichtotacoac recebitzen ditu, eta iaten du hequin. 3 Baina harc erran ciecén comparatione haur, cioela, 4 Cein guiçonec çuetaric ehun ardi dituela eta hetaric bat galtzen duela, eztitu vtziten lauroguey eta hemeretziac desertuan eta ezta ioaiten galduaren ondoan, hura eriden deçaqueno? 5 Eta eriden duenean eçarten du bere sorbaldén gainean alegueraric. 6 Guero ethorriric etchera, deitzen ditu adisquideac eta auçoac, diostela, Aleguera çaitezte enequin: ecen eriden dut neure ardi galdua. 7 Erraiten drauçuet ecen hala bozcario içanen dela ceruän bekatore emendatzen den baten 8 Edo cein emazte hamar drachma dituenec, baldin gal badeça drachmabat, eztu arguia vizten eta etchea escobatzen, eta bilhatzen diligentqui hura eriden deçaqueno? 9 Eta eriden duenean, deitzen ditu emazte adisquideac eta auçoac, dioela, Aleguera çaitezte enequin: ecen eriden dut galdu nuen drachmá. 10 Hala, diotsuet, bozcario içanen dela Iaincoaren Aingueruén aitzinean, bekatore emendatzen den baten gainean. 11 Halaber erran ceçan, Guiçon batec cituen bi seme: 12 Eta hetaric gaztenac erran cieçón aitári, Aitá, indac onhassunetic niri heltzen çaitadan partea. Eta parti cietzén onac. 13 Eta egun gutiren buruän, guciac bilduric seme gaztenor ioan cedin herri vrrun batetara: eta han irion ceçan bere onhassuna, prodigoqui vici içanez. 14 Gucia despendatu vkan çuenean, eguin içan cen gossete gogorbat herri hartan, eta hura has cedin behar içaten: 15 Eta ioanic leku hartaco burgés batequin iar cedin, eta harc igor ceçan bere possessionetara vrdén bazcatzera. 16 Eta desir çuen vrdéc iaten çuten maguinchetaric bere sabelaren bethatzera: eta nehorc etzeraucan emaiten. 17 Eta bere buruäri ohart cequionean, erran ceçan, Cembat alocacer diraden ene aitaren etchean oguia frango dutenic, eta ni gossez hiltzen bainaiz! 18 Iaiquiric ioanen naiz neure aitagana, eta erranen draucat, Aitá, huts eguin diat ceruären contra, eta hire aitzinean. 19 Eta guehiagoric eznauc digne hire seme deitzeco: eguin neçac eure alocaceretaric bat beçala. 20 Iaiquiric bada ethor cedin bere aitagana. Eta hura oraino vrrun cela, ikus ceçan bere aitac, eta compassione har ceçan, eta laster eguinic egotz ceçan bere buruä haren leppora, eta pot eguin cieçon. 21 Eta erran cieçón semeac, Aitá, huts eguin diat ceruären contra, eta hire aitzinean, eta guehiagoric eznauc digne hire seme deitzeco. 22 Orduan erran ciecén aitác bere cerbitzariey, Ekarçue arropa principalena, eta iaunz eçoçue: eta emoçue erhaztumbat bere escura, eta çapatac oinetara: 23 Eta ekarriric aretze guicena, hil eçaçue: eta iaten dugula atseguin har deçagun. 24 Ecen ene seme haur hil cen, eta harçara viztu da: galdu cen, eta eriden da. Eta has citecen atseguin hartzen. 25 Eta cen haren seme çaharrena landán, eta ethorten cela etcheari hurbildu çayonean, ençun citzan melodiá eta dançác. 26 Eta deithuric cerbitzarietaric bat, interroga ceçan hura cer cen. 27 Eta harc erran cieçón, hire anaye ethorri içan duc, eta hil vkan dic hire aitac aretze guicembat, ceren ossoric hura recebitu duen. 28 Eta asserre cedin: eta etzén sarthu nahi içan: bere aitác bada ilkiric othoitz eguin cieçon. 29 Baina harc ihardesten çuela erran cieçón bere aitari, Huná, hambat vrthe dic cerbitzatzen audala, eta egundano hire manuric eztiat iragan, eta egundano pitinabat eztrautac eman neure adisquidequin atseguin hartzeco. 30 Baina hire seme haur, ceinec iretsi vkan baitu hire onhassun gucia putéquin, ethorri içan denean, hil vkan draucac huni aretze guicena. 31 Eta harc erran cieçón, Semé, hi bethi enequin aiz, eta ene gucia hire duc: 32 Eta atseguin hartu behar çuán eta alegueratu, ceren hire anaye haur hil baitzén, eta viztu baita, galdu baitzén, eta eriden baita.

Matthew 9:10-13

10 Eta guertha cedin Iesus haren etchean mahainean iarriric cegoela, huná, anhitz publicano eta vicitze gaichtotacoric ethorriric, iar baitzitecen mahainean Iesusequin eta haren discipuluequin. 11 Eta hori ikussiric Phariseuéc erran cieçén haren discipuluey, Cergatic publicanoequin eta vicitze gaichtotacoequin iaten du çuen magistruac? 12 Orduan Iesusec hori ençunic erran ciecén, Osso diradenéc eztute medicuren beharric, baina eri diradenéc. 13 Baina çoazte, eta ikas eçaçue cer den, Misericordia nahi dut eta ez sacrificio. Ecen eznaiz ethorri iustoén deitzera, baina bekatorén, emendamendutara.

Matthew 21:28-31

28 Baina cer irudi çaiçue, Guiçon batec cituen bi seme: eta hurbilduric lehenagana, erran ceçan, Semé habil, egun trabailla adi ene mahastian: 29 Harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztiat nahi: baina guero vrriquituric, ioan cedin. 30 Guero hurbilduric berceagana, erran cieçón halaber. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ni nihoac iauna, Eta etzedin ioan. 31 Bi hautaric ceinec eguin çuen bere aitaren vorondatea? Diotsate, Lehenac. Dioste Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet ecen publicanoac eta paillardác aitzincen çaizquiçuela Iaincoaren resumara.

Luke 5:29-32

29 Eta eguin cieçón banquet handibat Leuic bere etchean, eta cen publicanoezco eta berce hequin mahainean iarriric ceudenezco compainia handibat. 30 Eta hetaric Scriba eta Phariseu ciradenéc murmuratzen çuten haren discipuluen contra, cioitela, Cergatic publicanoequin eta gende vicitze gaichtotacoequin iaten eta edaten duçue? 31 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Osso diradenéc eztute medicuren beharric: baina gaizqui daudenéc. 32 Eznaiz ethorri iustoén deitzera, baina bekatorén, emendamendutara.

Luke 7:29

29 Orduan populu guciac hori ençunic eta publicanoéc iustifica ceçaten Iaincoa, batheyatu içanic Ioannesen baptismoaz.

Luke 13:30

30 Eta huná, dirade azquen, lehen içanen diradenac: eta dirade lehen, azquen içanen diradenac.

Romans 5:20

20 Eta Leguea berçalde sarthu içan da handi ledinçat offensá: baina non handitu içan baita bekatua, han abundosago içan da gratiá:

1 Timothy 1:15

15 Haur duc hitz segura, eta recebi deçagun guciz dignea, ecen Iesus Christ ethorri içan dela mundura bekatorén saluatzera, ceinetarico lehena bainaiz ni.

Matthew 9:11

11 Eta hori ikussiric Phariseuéc erran cieçén haren discipuluey, Cergatic publicanoequin eta vicitze gaichtotacoequin iaten du çuen magistruac?

Luke 5:30

30 Eta hetaric Scriba eta Phariseu ciradenéc murmuratzen çuten haren discipuluen contra, cioitela, Cergatic publicanoequin eta gende vicitze gaichtotacoequin iaten eta edaten duçue?

Luke 7:34

34 Ethorri da guiçonaren Semea iaten eta edaten duela: eta dioçue, Huná guiçon gormanta eta hordia, eta publicanoén eta vicitze gaichtotacoen adisquidea.

Luke 7:39

39 Orduan hori ikussiric hura gomitatu çuen Phariseuac erran ceçan bere baithan, cioela, Hunec, baldin Propheta baliz balaquique segur nor eta nolacoa den haur hunquitzen duen emaztea: ecen vicitze gaichtotacoa da.

Luke 15:29-30

29 Baina harc ihardesten çuela erran cieçón bere aitari, Huná, hambat vrthe dic cerbitzatzen audala, eta egundano hire manuric eztiat iragan, eta egundano pitinabat eztrautac eman neure adisquidequin atseguin hartzeco. 30 Baina hire seme haur, ceinec iretsi vkan baitu hire onhassun gucia putéquin, ethorri içan denean, hil vkan draucac huni aretze guicena.

Luke 19:7

7 Eta hori ikussiric guciéc murmuratzen çuten, cioitela, Ecen guiçon vicitze gaichtotaco batenean sarthu cela, alogea ledinçát.

Acts 11:3

3 Cioitela Circonciditu eztiraden guiçonetara sarthu içan aiz, eta hequin ian vkan duc.

1 Corinthians 5:9-11

9 Scribatu drauçuet epistolán, nahasta etzaitezten paillartequin: 10 Eta ez guciz mundu hunetaco paillartequin, edo auaritiosoequin, edo harrapariequin, edo idolatrequin: ezpere segur behar cenduquete mundutic ilki. 11 Baina orain scribatu drauçuet etzaitezten nahasta, baldin cembeit anaye deitzen denic paillard bada, edo auaritioso, edo idolatre, edo gaitzerraile, edo hordi, edo harrapari: halacoarequin ian-ere ezteçaçuen.

Galatians 2:12

12 Ecén Iacquesganic batzu ethor citecen baino lehen, Gentilequin batean iaten çuen: baina ethorri içan ciradenean, retira eta separa cedin hetaric Circoncisionecoén beldurrez.

Matthew 12:11

11 Eta harc erran ciecén, Nor içanen da çuetaric guiçona, ardibat duenic: eta, baldin hura Sabbathoan lecera eror badadi, harturen eta altchaturen eztuena?

Matthew 18:12-14

12 Cer irudi çaiçue? baldin guiçon batec ehun ardi baditu, eta hetaric bat errebela badadi, eztitu lauroguey eta hemeretziac vtziten, eta mendietara ioanic eztu errebelatu cena bilhatzen? 13 Eta baldin guertha badadi eriden deçan hura, eguiaz erraiten drauçuet ecen bozcario guehiago duela harçaz, ecen ez lauroguey eta hemeretzi errebelatu etziradenez. 14 Halaber ezta çuen Aita ceruètan denaren vorondatea chipi hautaric bat gal dadin.

Luke 13:15

15 lhardets cieçón bada Iaunac, eta erran ceçan, Hypocritá, çuetaric batbederac Sabbathoan eztu lachatzen bere idia edo bere astoa mangederatic, eta eramaiten ederatera?

Luke 15:4-7

4 Cein guiçonec çuetaric ehun ardi dituela eta hetaric bat galtzen duela, eztitu vtziten lauroguey eta hemeretziac desertuan eta ezta ioaiten galduaren ondoan, hura eriden deçaqueno? 5 Eta eriden duenean eçarten du bere sorbaldén gainean alegueraric. 6 Guero ethorriric etchera, deitzen ditu adisquideac eta auçoac, diostela, Aleguera çaitezte enequin: ecen eriden dut neure ardi galdua. 7 Erraiten drauçuet ecen hala bozcario içanen dela ceruän bekatore emendatzen den baten

Luke 19:10

10 Ecen ethorri içan da guiçonaren Semea galdu içan cena bilha eta salua leçançat.

John 10:15-16

15 Aitac ni eçagutzen nauen beçala, nic-ere eçagutzen dut Aita: eta neure vicia eçarten dut neure ardiacgatic. 16 Berce ardiric-ere badut cein ezpaitirade arthegui hunetaco: hec-ere ekarri behar ditut: ecen ene voza ençunen duté, eta eguinen da artheguibat eta artzaimbat.

John 10:26-28

26 Baina çuec eztuçue sinhesten: ecen etzarete ene ardietaric, nola erran baitrauçuet. 27 Ene ardiéc ene voza ençuten duté, eta nic ecagutzen ditut hec, eta iarreiquiten çaizquit niri. 28 Eta nic vicitze eternala emaiten drauet hæy: eta eztirade galduren seculan: eta eztitu harrapaturen hec nehorc ene escutic.

Romans 2:1

1 Halacotz excusa gabe aiz o guiçoná, nor-ere baitaiz berceac iugeatzen dituana: ecen hunez beraz ceren iugeatzen baituc bercea, eure buruä condemnatzen duc: ikussiric ecen iugeatzen ari aicenorrec, gauça bérac eguiten dituála.

1 Peter 2:25

25 Ecen ardi errebelatuac beçala cineten, baina orain conuertitu içan çarete çuen arimén Artzainagana eta Ipizpicuagana.

Luke 15:23-24

23 Eta ekarriric aretze guicena, hil eçaçue: eta iaten dugula atseguin har deçagun. 24 Ecen ene seme haur hil cen, eta harçara viztu da: galdu cen, eta eriden da. Eta has citecen atseguin hartzen.

Luke 15:32

32 Eta atseguin hartu behar çuán eta alegueratu, ceren hire anaye haur hil baitzén, eta viztu baita, galdu baitzén, eta eriden baita.

Luke 19:9

9 Orduan Iesusec erran cieçón, Egun saluamendua etche huni eguin içan ciayóc, ceren haur-ere Abrahamen seme baita.

Luke 23:43

43 Orduan erran cieçón Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, egun enequin içanen aicela paradisoan.

John 4:34-35

34 Dioste Iesusec, Ene viandá da eguin deçadan ni igorri nauenaren vorondatea, eta acaba deçadan haren obrá. 35 Eztuçue çuec erraiten, Oraino laur hilebethe dirade, eta vztá ethorriren da? Huná, erraiten drauçuet, goititzaçue çuen beguiac, miraitzaçue bazterrac, ecen ia churitu dirade vztaren biltzeco.

John 15:11

11 Gauça hauc erran drauzquiçuet çuey, ene alegrançá çuetan dagoençat, eta çuen alegrançá bethé dadinçát.

Acts 9:1-16

1 Eta Saul enflambaturic oraino mehatchuz eta hiltzecaz Iaunaren discipuluén contra, ethor cedin Sacrificadore subiranoagana. 2 Eta letra esca cequión Damascera synagoguetara ioaiteco: baldin nehor erideiten balu secta hunetacoric, guiçonac eta emazteac estecaturic eraman litzançat Ierusalemera. 3 Eta ioaiten cela, guertha cedin hurbil baitzedin Damascera: eta subitoqui haren inguruän argui cedin chistmist baten ançora cerutic. 4 Eta lurrera eroriric ençun ceçan vozbat ciotsala, Saul, Saul cergatic ni persecutatzen nauc? 5 Eta erran ceçan, Nor aiz Iauna? Eta Iaunac erran ceçan, Ni nauc Iesus hic persecutatzen duana: gogor duc hiretaco akuloén contra ostico eguitea. 6 Eta harc ikaraturic eta icituric erran ceçan, Iauna, cer nahi duc daguidan? Orduan Iaunac hari, Iaiqui adi eta sar adi hirian, eta erranen çaic cer eguin behar duán. 7 Eta harequin ioaiten ciraden guiçonac, gueldi citecen icituric, haren voza bay ençuten, baina nehor ikusten etzutela. 8 Eta iaiqui cedin Saul lurretic, eta bere beguiac irequiric nehor etzuen ikusten: eta escutic guidatzen çutela, eraman ceçaten Damascera. 9 Non egon baitzedin hirur egun ikusten etzuela: eta etzeçan ian ez edan. 10 Eta cen Damascen Ananias deitzen cen discipulubat, eta erran cieçon hari Iaunac visionez, Ananias. Eta dio harc, Huná ni, Iauna. 11 Orduan Iaunac hari erran cieçon, Iaiquiric oha Çucena deitzen den karricara, eta bilha eçac Iudaren etchean Saul deitzen den Tharsianobat: ecen hará, othoitzetan diagoc. 12 (Eta ikus ceçan visionez Ananias deitzen cen guiçon-bat sartzen cela eta haren gainean escua eçarten çuela, ikustea recebi leçançat) 13 Eta ihardets ceçan Ananiasec, Iauna, ençun diat anhitzetaric guiçon hunez, cembat gaitz eguin drauen hire sainduey Ierusalemen. 14 Etare hemen badic authoritate Sacrificadore principaletaric, hire icena inuocatzen duten gucién estecatzeco. 15 Eta erran cieçon Iaunac, Habil: ecen ene vnci electionezcobat duc hura ekar deçançát ene icena Gentilen, eta reguén, eta Israeleco haourrén aitzinera. 16 Ecen nic eracutsiren diarocat cembat behar duen ene icenagatic suffritu.

Romans 10:20-21

20 Eta Esaiasec hardieça hartzen du, eta erraiten, Eriden içan naiz bilhatzen eznindutenéz, eta claroqui aguertu içan natzaye ene galderic eguiten etzuteney. 21 Baina Israelez den becembatean erraiten du, Egun gucian hedatu vkan ditut neure escuac populu desobedientagana eta contrastatzen denagana.

Ephesians 1:19-20

19 Eta ceric den haren botherearen handitassun excellenta sinhesten dugunotara, haren bothere borthitzaren operationez, 20 Cein eracutsi vkan baitu Christ baithan, hura hiletaric resuscitaturic eta iar eraciric bere escuinean ceruètan,

Ephesians 2:3-6

3 Ceinén artean guc guciec-ere noizpait conuersatu vkan baitugu gure haraguiaren guthicietan eguiten guentuela, haraguiaren eta gure pensamenduén desirac: eta naturaz hiraren haour guinén berceac-ere beçala. 4 Baina Iainco misericordiaz abratsac bere charitate handi gu onhetsi gaituenagatic, 5 Eta bekatuz hilac guinelaric, elkarrequin, Christez viuificatu vkan gaitu, ceinen gratiaz saluatu içan baitzarete: 6 Eta resuscitatu vkan gaitu elkarrequin eta iar eraci ceruètan Iesus Christean.

Ephesians 2:10

10 Ecen haren obrá gara Iesus Christean creatuac obra onetara, cein preparatu baititu Iaincoac hetan ebil guentecençát.

Ephesians 3:7

7 Ceinen ministre eguin içan bainaiz Iaincoaren gratiaren dohainaren arauez, cein eman içan baitzait haren botherearen operationearen arauez.

1 Thessalonians 1:5

5 Ecen gure Euangelioa consistitu içan da çuec baithan ez hitzean solament, baina verthutean-ere, eta Spiritu sainduan, eta segurança handitan, daquiçuen beçala nolaco içan garen çuen artean çuengatic.

2 Timothy 2:26

26 Eta emenda ditecen, haren vorondatearen eguiteco, itzuriric deabruaren laçotic, ceinez hatzamanac baitaude.

Titus 3:3-7

3 Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentuán, desobediént, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle. 4 Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean, 5 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez: 6 Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz: 7 Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecençát vicitze eternaleraco sperançaren araura.

Hebrews 12:2

2 Beha gaudelaric fedearen capitainagana eta, compliçaleagana, Iesusgana: ceinec escutan çuen bozcarioaren orde suffritu vkan baitu crutzea, ahalquea menospreciaturic, eta Iaincoaren thronoaren escuinean iarri içan da.

1 Peter 1:5

5 Iaincoaren verthutean fedez beguiratzen çaretenonçat, azquen demborán reuelatu içateco prest den saluamendutacotz.

Luke 2:13-14

13 Eta bertan Aingueruärequin eguin cedin armada celestial multzobat, laudatzen çutela Iaincoa, eta cioitela, 14 Gloria ceru guciz goretan Iaincoari, eta lurrean baque, guiçonac baithara vorondate ona.

Luke 15:7

7 Erraiten drauçuet ecen hala bozcario içanen dela ceruän bekatore emendatzen den baten

Luke 15:10

10 Hala, diotsuet, bozcario içanen dela Iaincoaren Aingueruén aitzinean, bekatore emendatzen den baten gainean.

Luke 15:24

24 Ecen ene seme haur hil cen, eta harçara viztu da: galdu cen, eta eriden da. Eta has citecen atseguin hartzen.

John 3:29

29 Sposa duena sposo da: baina sposo denaren adisquide han dena eta hura ençuten duena, haguitz alegueratzen da sposoaren vozagatic: beraz ene alegrançá complitu da.

John 15:14

14 Çuec ene adisquide içanen çarete, baldin eguin badeçaçue cer-ere nic manatzen baitrauçuet

Acts 11:23

23 Eta arriuatu cenean, eta ikussi çuenean Iaincoaren gratiá aleguera cedin, eta exhortatzen cituen guciac, bihotzeco fermutassun batez perseueratzera Iaunarequin.

Acts 15:3

3 Hec bada igorriric Eliçáz, iragan citzaten Pheniça eta Samaria, Gentilén conuersionea contatzen çutela: eta eman ciecén bozcario handi anaye guciey.

Philippians 1:4

4 (Bethiere neure oratione gucietan çuen guciongatic bozcariorequin othoitze eguiten dudala)

Philippians 2:17

17 Eta baldin çuen fedearen sacrificio eta cerbitzu gainera sacrifica banadi-ere, aleguera naiz eta çuen gucion onaz aleguera naiz.

Philippians 4:1

1 Halacotz, ene anaye maiteác, eta desiratuác ene bozcarioa eta coroá, hunela egon çaitezte gure Iaunean, ene maiteác.

1 Thessalonians 2:19

19 Ecen ceric da gure sperançá, edo bozcarioa, edo gloriagarrico coroa? ala ez cuec-ere Iesus Christ gure Iaunaren aitzinean haren aduenimenduan ?

1 Thessalonians 3:7-9

7 Halacotz içan gara consolatu, anayeác, çuetan, gure afflictione eta tribulatione orotan, çuen fedeaz. 8 Ecen orain gara vici, baldin çuec fermu baçaudete Iaunean. 9 Ecen cer remerciamendu Iaincoari renda ahal deçaqueogu çueçaz, gure Iaincoaren aitzinean çuen causaz alegueratzen garen alegrança guciagatic?

1 Peter 2:10

10 Noizpait cinetenac ez populu, orain çarete Iaincoaren populu: çuec misericordia obtenitu etzendutenóc, orain misericordia obtenitu vkan duçue.

Matthew 18:13

13 Eta baldin guertha badadi eriden deçan hura, eguiaz erraiten drauçuet ecen bozcario guehiago duela harçaz, ecen ez lauroguey eta hemeretzi errebelatu etziradenez.

Luke 5:32

32 Eznaiz ethorri iustoén deitzera, baina bekatorén, emendamendutara.

Luke 15:29

29 Baina harc ihardesten çuela erran cieçón bere aitari, Huná, hambat vrthe dic cerbitzatzen audala, eta egundano hire manuric eztiat iragan, eta egundano pitinabat eztrautac eman neure adisquidequin atseguin hartzeco.

Luke 16:15

15 Eta erran ciecén, Çuec çarete çuen buruäc iustificatzen dituçuenac guiçonén aitzinean: baina Iaincoac badaçaguzqui çuen bihotzac: ecen guiçoney gora çayena, abominatione da Iaincoaren aitzinean.

Luke 18:9-11

9 Eta erran ciecén bere buruètan iusto ciradela fida ciraden batzuey, eta berceac deus-ere estimatzen etzituzteney, comparatione haur: 10 Bi guiçon igan içan ciraden templera othoitz eguitera, bata Phariseu eta bercea publicano: 11 Phariseuac cegoela gauça hauçaz bere baithan othoitz eguiten çuen, Iaincoá, esquerrac emaiten drauzquiat ceren ezpainaiz berce guiçon harrapariac, iniustoac, adulteroac beçala: edo publicano haur beçala-ere.

Romans 7:9

9 Ecen ni vici nincén Leguea gabe noizpait: baina manamendua ethorri denean, bekatua berriz vitzen hassi içan da.

Philippians 3:6-7

6 Zeloz den becembatean Eliçaren persecutaçale: Leguean den iustitiaz den becembatean, estacuru gabe. 7 Baina irabacitan nadutzan gauçác, caltetaco estimatu vkan ditut Christen amorecatic.

John 10:16

16 Berce ardiric-ere badut cein ezpaitirade arthegui hunetaco: hec-ere ekarri behar ditut: ecen ene voza ençunen duté, eta eguinen da artheguibat eta artzaimbat.

John 11:52

52 Eta ez solament natione harengatic, baina are Iaincoaren haour barreyatuac bil litzançát batetara

Ephesians 2:17

17 Eta ethorriric euangelizatu vkan drauçue baquea, çuey vrrungoey, eta hæy hurbilecoey.

Matthew 18:10

10 Beguirauçue menosprecia ezteçaçuen chipi hautaric bat: ecen erraiten drauçuet hauen Aingueruèc bethiere dacussatela ene Aita ceruetan denaren beguithartea.

Matthew 18:14

14 Halaber ezta çuen Aita ceruètan denaren vorondatea chipi hautaric bat gal dadin.

Matthew 28:5-7

5 Baina ihardesten çuela Aingueruäc erran ciecén emaztey, Çuec eztuçuela beldurric: ecen badaquit Iesus crucificatu içan denaren bilha çabiltzatela: 6 Ezta hemen: ecen resuscitatu içan da, erran çuen beçala: çatozte ikussaçue Iauna eçarri içan cen lekua. 7 Eta bertan ioanic erreçue haren discipuluey, ecen resuscitatu dela: eta huná, çuen aitzinean doa Galileara: han hura ikussiren duçue. Huná, erran drauçuet.

Luke 2:1-14

1 Eta guerta cedin egun hetan ethor baitzedin ordenança-bat Cesar Augustoren partez, scribuz iar ledin mundua oro. 2 (Lehen descriptione haur eguin cedin Cyrenius Syriaco gobernadore cenean) 3 Eta ioaiten ciraden guciac scributan iartera, batbedera cein bere hirirát. 4 Igan cedin bada Ioseph-ere Galileatic, Nazaretheco hiritic, Iudeara, Dauid-en ciuitate Bethlehem deitzen denera (ceren baitzén Dauid-en etchetic eta arraçatic) 5 Scributan iar ledinçát Maria emaztetan eman içan çayonarequin, cein baitzén içorra. 6 Eta guertha cedin hec han ciradela, compli baitzitecen haren ertzeco egunac. 7 Eta erdi cedin bere seme lehen iayoaz, eta bandatoz trocha ceçan hura, eta eçar ceçan mangederán, ceren ezpaitzén hayendaco lekuric ostalerián. 8 Eta ciraden comarca berean artzain campoetan ceunçanac, eta gauazco veillác bere arthaldearen gainean beguiratzen cituztenac. 9 Eta huná, Iaunaren Aingueruä vstegaberic ethor cequién, eta Iaunaren gloriác argui ceçan hayén inguruän, eta icidura handiz ici citecen. 10 Orduan erran ciecén Aingueruäc, Etzaretela beldur: ecen huná, euangelizatzen drauçuet bozcario handi populu guciaren içanen dena: 11 Ecen Dauid-en ciuitatean iayo çaiçuela Saluadorea, cein baita Christ Iauna. 12 Eta haur vkanen duçue seignale, eridenen baituçue haourra bandatoz trochatua, mangederán eçarria.

Luke 7:47

47 Halacotz erraiten drauat barkatu çaizcala bere bekatu anhitzac, ecen haguitz onhetsi dic: eta gutiago barkatzen çayonac gutiago onhesten dic.

Luke 13:5

5 Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte, guciac halaber galduren çarete.

Acts 5:19

19 Baina Iaunaren Aingueruäc gauaz irequi citzan presoindeguico borthác: eta hec campora idoquiric, erran ceçan,

Acts 10:3-5

3 Harc ikus ceçan visionez claroqui egunaren bedratzi orenén inguruän, Iaincoaren Ainguerubat harengana ethorten cela, eta ciotsala. Cornelio 4 Eta harc beguiac harenganat chuchenduric eta icituric erran ceçan, Cer da Iauna? Eta erran cieçón, Hire orationeac eta elemosynác igan dituc memoriotan Iaincoaren aitzinera. 5 Orain bada igor itzac batzu Ioppera, eta erekar eçac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena.

Acts 11:18

18 Orduan gauça hauc ençunic amatiga citecen, eta glorifica ceçaten Iaincoa, erraiten çutela, Beraz Gentiley-ere Iaincoac eman draue emendamendua vicitze vkaiteco.

2 Corinthians 7:10

10 Ecen Iaincoaren arauezco tristitiác, penitentia obratzen du, vrriquimendu gaberico saluamendutara: baina munduco tristitiác herioa obratzen du.

Philemon 1:15

15 Ecen aguian halacotz hireganic partitu içan duc appurbatetacotz, bethierecotz recebi eçançát:

Hebrews 1:14

14 Eztirade guciac spiritu cerbitzu eguiten dutenac, cerbitzuco igorten diradelaric saluamenduco heredero içanen diradenacgatic.

Revelation 5:11-14

11 Orduan ikus neçan, eta ençun neçan thronoaren eta animalén eta Ancianoén inguruän, anhitz Aingueruren voza, eta cen hayén contua hamar millatan hamar milla, eta millatan milla: 12 Cioitela ocengui, Digne da sacrificatu içan den Bildotsa har deçan puissança, eta abrastassun, eta sapientia, eta indar, eta ohore, eta gloria, eta laudorio. 13 Eta ceruän den creatura gucia, eta lurraren gainean, eta lurraren azpian, eta itsassoan, eta hetan diraden gauça guciac ençun nitzan, erraiten çutela, Thronoan iarria denari eta Bildotsari laudorio, eta ohore, eta gloria, eta puissança, secula seculacotz. 14 Eta laur animaléc erraiten çuten, Amen: eta hoguey eta laur Ancianoéc egotz citzaten bere buruäc bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten vici dena secula seculacotz.

Matthew 21:23-31

23 Eta ethorri cenean templera, Sacrificadore principalac eta populuco Ancianoac, hura iracasten ari cela, ethor citecen harengana, cioitela, Cer authoritatez gauça horiac eguiten dituc? eta norc hiri eman drauc authoritate hori? 24 Ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez, cein badarradaçue nic-ere erranen drauçuet, cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan. 25 Ioannesen Baptismoa nondic cen? cerutic ala guiçonetaric? Eta hec baciharducaten berac baithan, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen draucu, Cergatic bada hura eztucue sinhetsi? 26 Eta baldin badarragu, Guiçonetaric: beldur gara communaren: ecen guciéc daducate Ioannes Prophetatan. 27 Eta ihardesten ceraucotela Iesusi, erran ceçaten, Etzeaquiagu. Erran ciecén harc-ere, Eztrauçuet nic-ere erraiten cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.

Mark 12:44

44 Ecen guciéc soberaturic çutenetic eman vkan duté, baina hunec eman du bere paubreciatic çuen gucia bayeta, bere sustantia gucia.

Luke 15:30

30 Baina hire seme haur, ceinec iretsi vkan baitu hire onhassun gucia putéquin, ethorri içan denean, hil vkan draucac huni aretze guicena.

Luke 16:1

1 Eta erran ciecén bere discipuluey- ere, Guiçon abratsbat cen despenserbat çuenic, haur accusa cedin hura baithan, haren onén irioile beçala:

Luke 16:19

19 Cen bada guiçon abratsbat, eta veztitzen cen escarlataz eta cetaz, eta egun oroz tractatzen cen vngui eta magnificoqui.

Romans 13:13-14

13 Egunáz anco honestqui ebil gaitecen: ez gormandicetan eta hordiquerietan, ez ohatzetan eta insolentietan, ez gudutan eta inuidiatan. 14 Baina vezti çaiteztez Iesus Christ Iaunaz, eta haraguiaz artharic eztuçuela haren guthicién complitzeco.

Ephesians 2:13

13 Baina orain Iesus Christean, çuec noizpait baitzineten vrrun, hurbildu içan çarete Christen odolaz.

1 Peter 4:3-4

3 Ecen asco içateco çaicu ceren gure vicico dembora iraganean Gentilén vorondatea complitu dugun, conuersatzen guenduenean insolentiétan, guthiciétan, hordiqueriétan, gormandicétan, edatétan, eta idolatria abominablétan. 4 Halacotz bere buruäc estranger iruditzen çaizté dissolutionezco insolentia berera hequin laster eguiten eztuçuenean, çuec gaitzerraiten çaituztela.

2 Peter 2:13

13 Recebitzen dutela iniustitiazco saria, voluptatetan estimatzen dituztela egun orozco delicioac, thatchác eta maculác, dostatzen diradela bere enganioetan çuequin banquetatuz.

Luke 8:32-34

32 Eta cen han vrdalde handibat alha cenic mendian: eta othoitz eguiten ceraucaten permetti liecén hetara sartzera: eta permetti ciecén. 33 Ilkiric bada deabruac guiçónaganic sar citecen vrdetara: eta vrdaldea oldar cedin gainetic behera lac-era, eta itho cedin. 34 Eta vrdainéc ikussi çutenean cer eguin içan cen, ihes eguin ceçaten: eta partituric conta ceçaten hirian eta campoetan.

Luke 15:13

13 Eta egun gutiren buruän, guciac bilduric seme gaztenor ioan cedin herri vrrun batetara: eta han irion ceçan bere onhassuna, prodigoqui vici içanez.

Romans 1:24-26

24 Halacotz Iaincoac-ere abandonnatu vkan ditu hec berén bihotzetaco guthicietara, satsutassunera, bere gorputz propriey itsusgoa eguitera elkarren artean: 25 Nola Iaincoaren eguiá gueçurretara cambiatu vkan baituté, eta adoratu baitituzté eta cerbitzatu creaturác, vtziric Creaçalea cein baita eternalqui benedicatua, Amen. 26 Halacotz bada abandonnatu vkan ditu Iaincoac itsusgoataco affectionetara: ecen hayén emaztec-ere cambiatu vkan duté vsança naturala natura contra denera:

Romans 6:22

22 Baina orain bekatuaren azpitic libreturic, eta Iaincoaren cerbitzari eguinic, baduçue çuen fructua saindutassunetan: eta fina, vicitze eternala.

1 Corinthians 6:9-11

9 Ala eztaquiçue ecen iniustoéc eztutela Iaincoaren resumá heretaturen? 10 Etzaiteztela engana, ez paillartéc, ez idolatréc, ez adulteroéc, ez malguèc, ez bugréc, ez ohoinéc, ez auaritiosoéc, ez hordiéc, ez gaitzerrailéc, ez harrapariéc, eztute Iaincoaren resumá heretaturen. 11 Eta halaco gauça cinetén batzu: baina ikuci çarete, baina sanctificatu çarete, baina iustificatu çarete, Iesus Iaunaren icenean, eta gure Iaincoaren Spirituaz.

Ephesians 2:2-3

2 Ceinétan noizpait ebili içan baitzarete mundu hunen cursuaren araura, airearen bothereco princearen araura, cein baita desobedientiazco haourretan orain obratzen duen spiritua: 3 Ceinén artean guc guciec-ere noizpait conuersatu vkan baitugu gure haraguiaren guthicietan eguiten guentuela, haraguiaren eta gure pensamenduén desirac: eta naturaz hiraren haour guinén berceac-ere beçala.

Ephesians 4:17-19

17 Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz requeritzen çaituztet, guehiagoric etzaitezten ebil berce Gentilac dabiltzan beçala berén adimenduco vanitatean, 18 Adimenduz ilhunduac diradelaric eta Iaincoaren vicitzetic appartatuac, hetan berén bihotzeco gogortassunetic den ignorantiaren causaz: 19 Eta sendimendu gabeturic, bere buruac abandonnatu vkan dituzté dissolutionetara, cithalqueria ororen eguitera, appetitu desordenaturequin.

Ephesians 5:11-12

11 Eta ezteçaçuela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itzaçue. 12 Ecen heçaz ichilic eguiten diraden gaucén erraitea-ere deshonestate da.

Colossians 3:5-7

5 Mortificaitzaçue bada çuen membro lurraren gainecoac, paillardiçá, cithalqueriá, appetitu desordenatua, guthicia gaichtoa, eta auaritiá, cein baita idolatria. 6 Gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera. 7 Ceinetan çuec-ere ebili içan baitzarete noizpait, hetan vici cinetenean.

2 Timothy 2:25-26

25 Emetassunequin iracasten dituelaric opinione contrariotaco diradenac: eya noizpait Iaincoac vrriquimendu eman dieçaqueenez eguiaren eçagutzeco, 26 Eta emenda ditecen, haren vorondatearen eguiteco, itzuriric deabruaren laçotic, ceinez hatzamanac baitaude.

Titus 3:3

3 Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentuán, desobediént, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle.

Revelation 2:21-22

21 Eta eman diarocat dembora, bere paillardiçatic emenda ledinçát: eta eztuc emendatu. 22 Huná, nic diát hura eçarten ohean: eta harequin adulteratzen dutenac gucizco tribulatione handitan, baldin bere obretaric emenda ezpaditez.

Romans 6:19-21

19 Guiçonén ançora minço naiz çuen haraguiaren infirmitatearen causaz. Bada nola applicatu baitituçue çuen membroac cerbitzatzeco satsutassunari eta iniquitateari iniquitate eguitera: hala orain applicaitzaçue çuen membroac cerbitzatzeco iustitiari saindutassunetara 20 Ecen bekatuaren cerbitzari cinetenean: libré cineten iustitiaz den becembatean. 21 Cer fructu cenduten bada orduan orain ahalque çareten gauça hetaric? ecen hayén fina, herioa da.

Luke 8:35

35 Orduan gendeac ilki citecen eguin içan cenaren ikustera, eta ethor citecen Iesusgana, eta eriden ceçaten guiçona ceinetaric deabruac ilki içan baitziraden, veztitua, eta cençatua, iarriric cegoela Iesusen oinetara: eta ici citecen.

Luke 15:18-19

18 Iaiquiric ioanen naiz neure aitagana, eta erranen draucat, Aitá, huts eguin diat ceruären contra, eta hire aitzinean. 19 Eta guehiagoric eznauc digne hire seme deitzeco: eguin neçac eure alocaceretaric bat beçala.

Luke 16:23

23 Eta iffernuetan bere beguiac goiti altchaturic tormentetan cela, ikus ceçan Abraham vrrundanic, eta Lazaro haren bulharrean:

Acts 2:37

37 Eta gauça hauc ençunic bihotz-chimico har ceçaten, eta erran cieçoten Pierrisi eta berce Apostoluey, Cer eguinen dugu guiçon anayeác?

Acts 16:29-30

29 Orduan hura argui galdeguinic oldar cedin barnera, eta ikara çabilala egotz ceçan bere buruä Paulen eta Silasen oinetara. 30 Eta hec campora idoquiric dio, Iaunác, cer eguin behar dut saluatu içateco?

Acts 26:11-19

11 Eta synagoga gucietan maiz punitzen nituela bortchatzen nituen blasphematzera: eta sobera minthuric hayén contra, persecutatzen nituen hiri arrotzetarano. 12 Dembora hartan Damascerat-ere ioaiten nincela Sacrificadore principalén botherearequin eta commissionearequin. 13 Egunaren erdian, o Regué, bidean ikus nieçán cerutico arguibat iguzquiarena baino claroagoric, arguitzen guentuela ni eta enequin bidean ioaiten ciradenac. 14 Eta gu guciac eroriric lurrera, ençun nieçán vozbat niri minço çaitadala, eta ciostala Hebraicoén lengoagez, Saul, Saul, cergatic ni persecutatzen nauc? gogor duc hiretaco akuloén contra ostico eguitea. 15 Nic orduan erran nieçán, Nor aiz Iauna? Eta harc erran cieçadán, Ni nauc Iesus hic persecutatzen duana. 16 Baina iaiqui adi, eta ago çutic eure oinén gainean: ecen hunegatic aguertu natzaic, ordena ençadançat ministre eta ikussi dituán eta aguerturen natzayán gaucen testimonio: 17 Idoquiten audalaric populu horretaric eta Gentiletaric, ceinetara orain igorten baihaut, 18 Irequi ditzançat hayén beguiac, conuerti ditecençát ilhumbetic arguira, eta Satanen botheretic Iaincoagana, recebi deçatençát bekatuen barkamendua, eta çorthea sanctificatuén artean, ni baithango fedeaz. 19 Hunegatic, o Regue Agrippá, eznitzayoc desobedient içan cerutico visioneari.

Ephesians 2:4-5

4 Baina Iainco misericordiaz abratsac bere charitate handi gu onhetsi gaituenagatic, 5 Eta bekatuz hilac guinelaric, elkarrequin, Christez viuificatu vkan gaitu, ceinen gratiaz saluatu içan baitzarete:

Ephesians 5:14

14 Halacotz erraiten du, Iratzar adi lo atzaná, eta iaiqui adi hiletaric, eta arguituren au Christec.

Titus 3:4-6

4 Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean, 5 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez: 6 Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz:

James 1:16-18

16 Etzaiteztela abusa, ene anaye maiteác. 17 Donatione on oro, eta dohain perfect oro garaitic da arguién Aitaganic iausten dela, cein baithan ezpaita cambiamenduric, ez aldizcazco itzalic. 18 Harc bere vorondatez engendratu vkan gaitu eguiazco hitzaz, haren creaturetaco primitiác beçala guinençát.

Matthew 3:6

6 Eta batheyatzen ciraden harenganic Iordanean, bere bekatuac confessatzen cituztela.

Matthew 6:9

9 Hunela beraz çuec othoitz eguiçue, Gure Aita ceruètan aicena, sanctifica bedi hire icena:

Matthew 6:14

14 Ecen baldin barka badietzeçue guiçoney bere faltác, barkaturen drauçue çuey-ere çuen Aita cerucoac.

Matthew 7:11

11 Beraz çuec gaichto çaretelaric baldin badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten: cembatez areago çuen Aita ceruètan denac emanen drauzte gauça onac escatzen çaizquioney?

Luke 11:2

2 Eta erran ciecén, Othoitz eguiten duçuenean, erran eçaçue, Gure Aita ceruètan aicena, Sanctifica bedi hire icena, Ethor bedi hire resumá, Eguin bedi hire vorondatea, ceruän beçala, lurrean-ere.

Luke 15:21

21 Eta erran cieçón semeac, Aitá, huts eguin diat ceruären contra, eta hire aitzinean, eta guehiagoric eznauc digne hire seme deitzeco.

Luke 18:13

13 Eta publicanoac vrrun cegoela, etzituen are beguiac-ere cerurat altchatu nahi: baina bere bulharrari ceraunsón, cioela, Iauna, amatiga aquit, othoi niri bekatoreoni.

1 John 1:8-10

8 Baldin erran badeçagu ecen bekaturic eztugula, gure buruäc seducitzen ditugu, eta eguiá gutan ezta. 9 Baldin confessa baditzagu gure bekatuac, fidel da eta iusto, guri gure bekatuén barkatzeco, eta iniquitate orotaric gure purgatzeco. 10 Baldin erran badeçagu ecen eztugula bekaturic eguin: gueçurti eguiten dugu hura, eta haren hitza ezta gutan.

Matthew 15:26-27

26 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztun gauça bidezcoa haourrén oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea. 27 Baina harc erran ceçan, Hala duc, Iauna, baina chakurrec-ere bere nabussién mahainetic erorten diraden appurretaric iaten dié.

Luke 5:8

8 Eta hori ikussiric Simon Pierrisec egotz ceçan bere buruä Iesusen belhaunetara, cioela, Parti adi eneganic, Iauna, ecen guiçon bekatorea nauc ni.

Luke 7:6-7

6 Iesus bada ioan cedin hequin. Baina ia etchetic vrrun handi etzela, Centenerac igor citzan adisquideac harengana, ciotsala, Iauna, ezadila neka: ecen eznauc digne ene atharbe pean sar adin. 7 Halacotz neure buruä-ere eztiat digne estimatu hiregana ethorteco: baina errac hitza, eta sendaturen baita ene muthilla.

1 Corinthians 15:9

9 Ecen ni naiz Apostoluetaco chipiena, Apostolu deithu içateco digne eznaicenor, ceren persecutatu vkan baitut Iaincoaren Eliçá.

1 Timothy 1:13-16

13 Ni, lehen bainincén blasphemaçale eta persecutaçale eta iniuriaçale: baina misericordia eguin içan ciaitadac: ecen ignorantiaz eguin vkan diat, fedea eznuelaric. 14 Baina garaithu içan duc gure Iaunaren gratia federequin eta dilectionerequin cein baita Iesus Christean. 15 Haur duc hitz segura, eta recebi deçagun guciz dignea, ecen Iesus Christ ethorri içan dela mundura bekatorén saluatzera, ceinetarico lehena bainaiz ni. 16 Baina hunegatic misericordia eguin içan ciaitadac, nitan lehenic eracuts leçançát Iesus Christec clementia gucia, exemplu nincençát hura baithan vicitze eternaleracotzat sinhetsiren çutenén.

James 4:8-10

8 Hurbil çaquitzate Iaincoari, eta hurbilduren çaiçue: garbitzaçue escuac, o bekatoreác, eta purificaitzaçue bihotzac, o gogo doblatacoác. 9 Affligi çaitezte eta eguiçue lamentatione eta nigar: çuen irria nigarretara conuerti bedi, eta çuen alegrançá tristitiatara. 10 Humilia çaitezte Iaunaren aitzinean, eta goraturen çaituzté.

1 Peter 5:6

6 Humilia çaitezte bada Iaincoaren escu botheretsuaren azpian, ordu datenean goiti çaitzatençat:

Acts 2:39

39 Ecen çuey eguin çaiçue promessa eta çuen haourrey, eta vrrun diraden guciey, cembat-ere deithuren baititu gure Iainco Iaunac.

Acts 20:37

37 Orduan nigar handi guciéz eguin cedin: eta Paulen leppora bere buruäc egotziz pot eguiten ceraucaten:

Romans 2:4

4 Ala haren benignitatearen eta patientiaren eta iguriquite lucearen abrastassuna menospreciatzen duc: eçagutzen eztualaric ecen Iaincoaren benignitateac emendamendutara deitzen auèla ?

1 Corinthians 8:12

12 Bada hunela anayén contra bekatu eguiten duçuenean, eta hayén conscientia infirmoa çaurtzen duçuenean, Christen contra bekatu eguiten duçue.

Matthew 22:11-12

11 Eta sarthu cenean regue mahainean iarriric ceudenén ikustera, ikus ceçan han guiçombat eztey arropaz veztitua etzenic. 12 Orduan diotsa, Adisquideá, nola huna sarthu aiz eztey arropá eztuala? Eta ahoa boça cequión.

Romans 3:22

22 Bada Iaincoaren iustitiá, Iesus Christen fedez sinhesten duten gucietara eta gucién gainera: ecen ezta differentiaric batre: ikussiric ecen guciéc bekatu eguin dutela, eta Iaincoaren gloriaren falta diradela.

Romans 8:15

15 Ecen eztuçue suiectionetaco spiritubat recebitu, berriz beldurretan içateco: baina recebitu duçue adoptionezco spiritua, ceinez oihu eguiten baitugu Abba, erran nahi baita, Aita.

Romans 13:14

14 Baina vezti çaiteztez Iesus Christ Iaunaz, eta haraguiaz artharic eztuçuela haren guthicién complitzeco.

Galatians 3:27

27 Ecen batheyatu içan çareten guciéc Christ iaunci vkan duçue.

Galatians 4:5-6

5 Leguearen azpico ciradenac redemi litzançát, haourrén adoptionea recebi gueneçançát. 6 Eta ceren haour baitzarete, igorri vkan du Iaincoac çuen bihotzetara bere Semearen Spiritua, oihuz dagoela, Abba, erran nahi baita, Aita.

Ephesians 1:13-14

13 Ceinetan çuec-ere sperança vkan baituçue eguiazco hitza ençun vkanic, cein baita, çuen saluamendutaco Euangelioa: ceinetan sinhetsi-ere vkanic, ciguilatu içan baitzarete promessaren Spiritu sainduaz: 14 Cein baita gure heretagearen errésa, haren possessione conquestatuaren redemptionerano haren gloriaren laudoriotan.

Ephesians 4:22-24

22 Ken deçaçuen leheneco conuersationeaz den becembatean guiçon çaharra, enganagarrizco guthicién araura corrumpitzen dena: 23 Eta arramberri çaitezten çuen adimenduco spirituan: 24 Eta iaunz deçaçuen guiçon berria, cein Iaincoaren araura creatu içan baita iustitiatan eta eguiazco saindutassunetan.

Ephesians 6:15

15 Oinetan iaunciric baquezco Euangelioaren preparationea.

Revelation 2:17

17 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera gordea dagoen Mannatic, eta emanen draucat harri churibat: eta harrian icen berribat scribaturic, cein nehorc ezpaitu eçagutzen, recebitzen duenac baicen:

Revelation 3:4-5

4 Cembeit persona-ere badituc hic Sarden bere abillamenduac satsutu eztituztenic, eta ebiliren baitirade enequin abillamendu churitan: ecen digne dituc. 5 Garaita vkanen duena hala veztituren datec abillamendu churiz, eta eztiát haren icena iraunguiren vicitzeco liburutic, eta aithorturen diát haren icena neure Aitaren aitzinean, eta haren Aingueruén aitzinean.

Revelation 3:18

18 Conseillatzen aut eros deçán eneganic vrrhe suz phorogatutic, abrats adinçát: eta abillamendu churriric, vezti adinçát, aggueri eztençat hire billuzgorritassunaren laidoa: eta collyrioz vncta ditzan eure beguiac, ikus deçançát.

Revelation 6:11

11 Eta eman cequiztén batbederari arropa churiac, eta erran cequién reposa litecen oraino dembora appurbat, hayén cerbitzari quideac, eta hayén anaye hec-ere beçala heriotara eman behar ciradenac compli litezqueno.

Revelation 7:9

9 Gauça hauén ondoan beha neçan, eta huná, tropela handi nehorc conta ecin ceçaqueen-bat, gende eta leinu eta populu eta mihi gucietaric, throno aitzinean eta Bildotsaren presentián ceudela, arropa luce churiz veztituac, eta palmác bere escuetan:

Revelation 7:13-14

13 Orduan har ceçan hitza Ancianoetaric batec, ciostala, Arropa luce churiz veztitu hauc nor dirade, eta nondic ethorri dirade? 14 Eta erran nieçón, Iauna, hic badaquic. Eta erran cieçadan, Hauc dituc afflictione handitaric ethorri içan diradenac: eta ikuci vkan citié bere arropa luceac eta churitu Bildotsaren odolean.

Revelation 19:8

8 Eta eman içan çayó crespe purez eta arguitzen duenez vezti ledin: ecen crespá, Sainduén iustificationeac dirade.

Matthew 22:2-14

2 Comparatu da ceruètaco resumá, bere semearen ezteyac eguin cituen regue batequin. 3 Eta igor citzan bere cerbitzariac ezteyetara gomitatuén deitzera: baina etziraden ethorri nahi içan. 4 Berriz igor ceçan berce cerbitzariric, cioela, Erreçue gomitatuey, Huná, apprestatu dut neure barazcaria, ene cecenac eta haraquey guicenduac haraqueitatu dirade, eta gucia prest da: çatozte ezteyetara. 5 Baina hec conturic eguin gabe ioan citecen: bata bere bordarat, eta bercea bere merkatalgoarát. 6 Eta bercéc hatzamanic haren cerbitzariac iniuria eta hil citzaten. 7 Eta regue ençunic hori asserré cedin: eta igorriric bere gendarmesac, deseguin citzan guicerhaile hec, eta hayen hiria erra ceçan. 8 Orduan dioste bere cerbitzariey, Ezteyac prest badirade, baina gomitatu ciradenac, eztirade digne içan. 9 Çoazte bada bide cantoinetara, eta eridenen dituçuen guciac dei itzaçue ezteyetara. 10 Eta cerbitzari hec ilkiric bidetara, bil citzaten eriden cituzten guciac, hambat gaichtoac nola onac: eta bethe cedin ezteyén lekua, mahainean iarriric ceudenéz. 11 Eta sarthu cenean regue mahainean iarriric ceudenén ikustera, ikus ceçan han guiçombat eztey arropaz veztitua etzenic. 12 Orduan diotsa, Adisquideá, nola huna sarthu aiz eztey arropá eztuala? Eta ahoa boça cequión. 13 Orduan erran ciecén reguec cerbitzariey, Oinetan eta escuetan estecaturic, ken eçaçue, eta egotzaçue campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots. 14 Ecen anhitz dirade deithuac, eta guti elegituac.

Matthew 18:10-13

10 Beguirauçue menosprecia ezteçaçuen chipi hautaric bat: ecen erraiten drauçuet hauen Aingueruèc bethiere dacussatela ene Aita ceruetan denaren beguithartea. 11 Ecen ethorri içan da guiçonaren Semea galdu cenaren saluatzera. 12 Cer irudi çaiçue? baldin guiçon batec ehun ardi baditu, eta hetaric bat errebela badadi, eztitu lauroguey eta hemeretziac vtziten, eta mendietara ioanic eztu errebelatu cena bilhatzen? 13 Eta baldin guertha badadi eriden deçan hura, eguiaz erraiten drauçuet ecen bozcario guehiago duela harçaz, ecen ez lauroguey eta hemeretzi errebelatu etziradenez.

Mark 8:22

22 Eta ethor cedin Bethsaidara: eta presenta cieçoten itsubat, eta othoitz ceguioten, hura hunqui leçan.

Luke 10:19

19 Huná, badrauçuet bothere suguén eta scorpionén gainean ebilteco, eta etsayaren puissança guciaren gainean: eta deussec eztrauçue calteric eguinen.

Luke 15:4

4 Cein guiçonec çuetaric ehun ardi dituela eta hetaric bat galtzen duela, eztitu vtziten lauroguey eta hemeretziac desertuan eta ezta ioaiten galduaren ondoan, hura eriden deçaqueno?

Luke 15:7-9

7 Erraiten drauçuet ecen hala bozcario içanen dela ceruän bekatore emendatzen den baten 8 Edo cein emazte hamar drachma dituenec, baldin gal badeça drachmabat, eztu arguia vizten eta etchea escobatzen, eta bilhatzen diligentqui hura eriden deçaqueno? 9 Eta eriden duenean, deitzen ditu emazte adisquideac eta auçoac, dioela, Aleguera çaitezte enequin: ecen eriden dut galdu nuen drachmá.

John 5:21

21 Ecen nola Aitac resuscitatzen baititu hilac eta viuificatzen, halaber Semeac-ere nahi dituenac viuificatzen ditu.

John 5:24-25

24 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ene hitza ençuten, eta ni igorri nauena sinhesten duenac, baduela vicitze eternala, eta haina ezta condemnationetara ethorriren: baina iragan da heriotic vicitzera. 25 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ethorten dela orena, eta orain dela, noiz hiléc ençunen baitute Iaincoaren Semearen voza, eta ençunen dutenac vicico dirade.

John 11:25

25 Erran cieçón Iesusec, Ni naun resurrectionea eta vicitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil içan badere vicico dun:

Romans 6:11

11 Hala çuec-ere estima eçaçue bekatuari hil çaizquiotela, baina Iaincoari vici çaizquiotela Iesus Christ gure Iaunaz.

Romans 6:13

13 Eta eztietzoçuela applica çuen membroac iniquitatezco harma içateco bekatuari: baina applica ietzoçue çuen buruäc Iaincoari, hiletaric viztu anço: eta çuen membroac iustitiataco harma içateco Iaincoari.

Romans 8:2

2 Ecen Iesus Christ Iaunean den vicitzetaco Spirituaren Legueac libre eguin nau bekatuaren eta herioaren leguetic.

Romans 11:15

15 Ecen baldin hayén iraiztea munduaren reconciliatione bada, ceric içanen da receptionea, hiletaric vicitze baicen?

Romans 12:15

15 Aleguera çaitezte aleguera diradenequin, eta nigar eguiçue nigarrez daudenequin.

1 Corinthians 12:26

26 Eta den membro batec cerbait suffritzen duen, membro guciéc harequin suffritzen duté: edo den membrobat ohoratzen den, membro guciac alegueratzen dirade elkarrequin.

2 Corinthians 5:14-15

14 Ecen Christen charitateac hertsen gaitu: hunez guerthu garelaric, ecen baldin bat guciacgatic hil içan bada, beraz guciac hil içan diradela. 15 Eta hura guciacgatic hil içan da, vici diradenac guehiagoric bere buruèy vici eztiradençát, baina hecgatic hil eta resuscitatu içan denari.

Ephesians 2:1

1 Eta çuec viuificatu çaituzte hilac cinetelaric faltetan eta bekatuetan:

Ephesians 2:5

5 Eta bekatuz hilac guinelaric, elkarrequin, Christez viuificatu vkan gaitu, ceinen gratiaz saluatu içan baitzarete:

Colossians 2:13

13 Eta çuec hilac cinetelaric bekatuetan eta çuen haraguiaren preputioan, harequin batean viuificatu vkan çaituzté, çuey bekatu guciac barkaturic,

1 Timothy 5:6

6 Baina deliciosqui vici dena, viciric hila duc.

Jude 1:12

12 Hauc dirade çuen charitatezco othorencetaco maculác, çuequin banquetatuz, nehoren beldur gabe bere buruäc bazcatzen dituztela: hodey vr gabe haicéz hara huna erabiliac: arbore çumel fructu gabeac, biguetan hilac, erroetaric ilkiac:

Revelation 3:1

1 Sarden den Eliçaco Aingueruari-ere scriba ieçóc, Iaincoaren çazpi spirituac eta çazpi içarrac dituenac gauca hauc erraiten citic. Baceaquizquiat hire obrác, ecen icena duc vici aicela, eta hila baitaiz.

Luke 7:32

32 Merkatuan iarriric dauden, eta bata berceari oihuz dagozcan haourtchoac beçalaco dirade ceinéc baitioite, Chirula soinu eguin drauçuegu, eta etzarete dançatu: eressiz cantatu drauçuegu eta eztuçue nigarric eguin.

Luke 15:11-12

11 Halaber erran ceçan, Guiçon batec cituen bi seme: 12 Eta hetaric gaztenac erran cieçón aitári, Aitá, indac onhassunetic niri heltzen çaitadan partea. Eta parti cietzén onac.

Acts 9:17

17 Ioan cedin bada Ananias eta sar cedin etche hartan: eta escuac haren gainean eçarriric, erran ceçan, Saul anayé, Iaunac igorri niauc (cein baita Iesus hiri ethorten aincen bidean aguertu çayana) ikustea recebi deçançat, eta Spiritu sainduaz bethe adinçat.

Acts 22:13

13 Eta ene aldean cegoela erran cieçadan, Saul anayé, recebi eçac ikustea. Eta nic ordu hartan berean harenganat beha neçan:

Philemon 1:16

16 Ez engoitic sclabotan, baina sclabo baino conditione hobeagotan, anaye maitetan, principalqui ene: cembatez bada guehiago eure, eta haraguiaren arauez eta Iaunaren arauez?

Matthew 20:11

11 Eta recebitu çutenean, murmuratzen çuten aitafamiliaren contra,

Luke 13:34

34 Ierusaleme, Ierusaleme, ceinec hiltzen baitituc Prophetác, eta lapidatzen hiregana igorri diradenac, cembat aldiz nahi vkan ditut bildu hire haourrac, oilloac bere chito aldea bere hegalén azpira beçala, eta ezpaituçue nahi vkan?

Luke 15:2

2 Eta murmuratzen çutén Phariseuéc eta Scribéc, cioitela, hunec gende vicitze gaichtotacoac recebitzen ditu, eta iaten du hequin.

Luke 24:47

47 Eta predica ledin haren icenean penitentiá eta bekatuén barkamendua natione gucietan, hassiric Ierusalemetic.

Acts 13:45

45 Baina Iuduac populua ikussiric inuidiaz bethe citecen, eta contrastatzen çaizten Paulec erraiten cituen gaucey, contrastatzen ciradela eta blasphematzen çutela.

Acts 13:50

50 Eta Iuduéc incita citzaten emazte deuot eta honest batzu, eta hirico principalac, eta eraguin ceçaten persecutione Paulen eta Barnabasen contra, eta egotz citzaten bere comarquetaric campora.

Acts 14:2

2 Baina sinhesteric etzuten Iuduéc incita eta corrumpi citzaten Gentilén bihotzac anayén contra.

Acts 14:19

19 Orduan ethor citecen Antiochetic eta Iconiotic Iudu batzu, hec populua irabaciric eta Paul lapidaturic, herresta ceçaten hiritic campora, vstez hila cen.

Acts 22:21-22

21 Eta harc erran cieçadan, Habil: ecen nic Gentiletara vrrun igorriren aut. 22 Eta ençuten çutén hura hitz hunetarano: orduan altcha ceçaten bere voza, erraiten çutela, Ken eçac lurretic horrelacoa: ecen eztuc raçoin hori vici den.

Romans 10:19

19 Baina galdez nago, ala Israelec eztu Iaincoa eçagutu vkan? Lehenic Moysesec erraiten du, Nic ielosgoatara prouocaturen çaituztét gende gende-eztenaz, gende adimendu gabe batez asserre eraciren çaituztét.

2 Corinthians 5:20

20 Harren, Christen icenean embachadore gara, Iaincoac guçaz othoitz eguiten balerauçue beçala: othoitz eguiten drauçuegu Christen icenean, reconcilia çaquizquioten Iaincoari.

1 Thessalonians 2:16

16 Gu empatchatzen gaituztelaric Gentiley minçatzetic salua ditecençat, bethi compli ditzatençát bere bekatuac: ecen hetara heldu içan da hirá finerano.

Matthew 20:12

12 Cioitela, Azquen hauc orembat eguin dié lanean, eta gure bardin eguin dituc, ekarri baitugu egunaren cargá, eta beroa.

Luke 17:10

10 Hala çuec-ere, eguin dituqueçuenean manatu içan çaizquiçuen gauça guciac, erraçue, Cerbitzari inutilac gara: eguin behar guenduena eguin vkan dugu.

Luke 18:9

9 Eta erran ciecén bere buruètan iusto ciradela fida ciraden batzuey, eta berceac deus-ere estimatzen etzituzteney, comparatione haur:

Luke 18:11-12

11 Phariseuac cegoela gauça hauçaz bere baithan othoitz eguiten çuen, Iaincoá, esquerrac emaiten drauzquiat ceren ezpainaiz berce guiçon harrapariac, iniustoac, adulteroac beçala: edo publicano haur beçala-ere. 12 Astean biguetan eguiten diat barur, posseditzen ditudan gauça guçietaric hamarrenac emaiten citiát.

Luke 18:20-21

20 Manamenduac badaquizquic, Eztuc adulteraturen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc testimoniage falsuric erranen, Ohoraitzac eure aita eta eure ama. 21 Eta harc erran ceçan, Horiac guciac beguiratu citiát neure gaztetassunetic.

Luke 19:21

21 Ecen hire beldur içan nauc, ceren baitaiz guiçon gogorra: hartzen duc eçarri eztuana, eta biltzen duc erein eztuana.

Romans 3:20

20 Hunegatic Leguearen obréz ezta iustificaturen haraguiric batre haren aitzinean: ecen Legueaz da bekatuaren eçagutzea.

Romans 3:27

27 Concluditzen dugu beraz, fedez iustificatzen dela guiçona Leguearen obrác gabe.

Romans 10:3

3 Ecen Iaincoaren iustitiá eçagutzen eztutelaric, eta bere iustitia fundatu nahiz dabiltzalaric, Iaincoaren iustitiari etzaizca susmettitu.

Philippians 3:4-6

4 Nic cerçaz haraguian-ere confidança dudan badut-ere. Baldin cembeit bercec vste badu confidançaric duela haraguian, nic guehiago. 5 Bainaiz çortzi garreneco egunean circonciditua, bainaiz Israel arraçatic, Beniaminen leinutic, Hebraico Hebraicoetaric, religionez Phariseu: 6 Zeloz den becembatean Eliçaren persecutaçale: Leguean den iustitiaz den becembatean, estacuru gabe.

Revelation 3:17

17 Ecen badioc, Abrats naiz, eta abrastu naiz, eta eztut deusen beharric: eta eztuc eçagutzen ecen dohacabe eta gaicho eta paubre eta itsu eta billuzgorri aicela.

Luke 15:12-13

12 Eta hetaric gaztenac erran cieçón aitári, Aitá, indac onhassunetic niri heltzen çaitadan partea. Eta parti cietzén onac. 13 Eta egun gutiren buruän, guciac bilduric seme gaztenor ioan cedin herri vrrun batetara: eta han irion ceçan bere onhassuna, prodigoqui vici içanez.

Luke 15:22-23

22 Orduan erran ciecén aitác bere cerbitzariey, Ekarçue arropa principalena, eta iaunz eçoçue: eta emoçue erhaztumbat bere escura, eta çapatac oinetara: 23 Eta ekarriric aretze guicena, hil eçaçue: eta iaten dugula atseguin har deçagun.

Luke 18:11

11 Phariseuac cegoela gauça hauçaz bere baithan othoitz eguiten çuen, Iaincoá, esquerrac emaiten drauzquiat ceren ezpainaiz berce guiçon harrapariac, iniustoac, adulteroac beçala: edo publicano haur beçala-ere.

Matthew 20:13-16

13 Eta harc ihardesten çuela hetaric bati erran cieçón, Adisquideá, eztrauät hiri bidegaberic eguiten: ez aiz dinero batetan enequin accordatu? 14 Har eçac hire dena, eta habil: baina nahi diarocat azquen huni eman, hiri bay becembat. 15 Ala eznaiz haiçu nahi dudanaren eguitera neure onéz? ala hire beguia gaichto da, ceren ni on bainaiz? 16 Hala içanen dirade azquenac, lehen: eta lehenac, azquen: ecen anhitz dirade deithuac, baina guti elegituac.

Mark 7:27-28

27 Eta Iesusec erran cieçón, Vtzan behin haourrac ressasia ditecen: ecen eztun gauça bidezcoa haourrén oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea. 28 Eta harc ihardets ceçan, eta erran cieçón, Hala duc Iauna: badaric-ere chakurréc iaten dié mahain azpian haourrén appurretaric.

Luke 19:22-23

22 Orduan harc erran cieçón, Eure ahotic iugeaturen aut, cerbitzari gaichtoá: bahaquian ecen guiçon gogorra naicela, hartzen dudala eçarri eztudana, eta biltzen dudala erein eztudana: 23 Nola beraz eztuc ene diruä banquean eman, eta nic hura lucuruarequin erekarri bainuqueen?

Romans 9:4

4 Cein baitirade Israeltár: ceinena baita adoptionea, eta gloriá, eta alliançác, eta Leguearen ordenançá, eta cerbitzu diuinoa eta promessac:

Romans 11:1

1 Galdez nago bada, Ala iraitzi vkan du Iaincoac bere populua? Guertha eztadila: ecen ni-ere Israeltár naiz, Abrahamen hacitic, Beniaminen leinutic.

Romans 11:35

35 Edo norc lehenic eman drauca hari, eta rendaturen baitzayo?

Romans 3:4

4 Guertha eztadila: aitzitic biz Iaincoa eguiati,eta guiçon gucia gueçurti, scribatua den beçala, Eure hitzetan iusto eriden adinçát, eta hiçaz iugemendu eguiten denean garaita duançát.

Romans 3:19

19 Eta badaquigu ecen cerere Legueac erraiten baitu, Leguean diradeney erraiten drauela: aho gucia boça dadinçát, eta mundu gucia hoguendun dençát Iaincoaren aitzinean.

Romans 15:9-13

9 Eta Gentiléc Iaincoa bere misericordiagatic glorifica deçaten: scribatua den beçala, Halacotz laudorio emanen drauat hiri Gentilén artean, eta hire icenari cantaturen diarocát. 10 Eta berriz dio, Aleguera çaiteztez Gentilác haren populuarequin. 11 Eta berriz, Lauda eçaçue Iauna Gentil guciéc eta elkarrequin lauda eçaçue hura populu guciéc. 12 Eta berriz Esaiasec erraiten du, Içanen da Iesserenic çain-bat, eta, Gentilén gobernatzera altchaturen den-bat: Gentiléc hartan sperança vkanen duté. 13 Sperançazco Iaincoac bada compli çaitzatela bozcario guciaz eta baquez sinhetsiz, sperançaz abundos çaretençát Spiritu sainduaren verthutez.

Ephesians 2:1-10

1 Eta çuec viuificatu çaituzte hilac cinetelaric faltetan eta bekatuetan: 2 Ceinétan noizpait ebili içan baitzarete mundu hunen cursuaren araura, airearen bothereco princearen araura, cein baita desobedientiazco haourretan orain obratzen duen spiritua: 3 Ceinén artean guc guciec-ere noizpait conuersatu vkan baitugu gure haraguiaren guthicietan eguiten guentuela, haraguiaren eta gure pensamenduén desirac: eta naturaz hiraren haour guinén berceac-ere beçala. 4 Baina Iainco misericordiaz abratsac bere charitate handi gu onhetsi gaituenagatic, 5 Eta bekatuz hilac guinelaric, elkarrequin, Christez viuificatu vkan gaitu, ceinen gratiaz saluatu içan baitzarete: 6 Eta resuscitatu vkan gaitu elkarrequin eta iar eraci ceruètan Iesus Christean. 7 Eracuts leçançát ethorteco diraden seculetan bere gratiaren abrastassun abundanta bere gureganaco benignitateaz Iesus Christean. 8 Ecen gratiaz saluatu içan çarete fedearen moienez: eta hori ez çuetaric: Iaincoaren dohaina da: 9 Ezobréz, nehor gloria eztadinçát. 10 Ecen haren obrá gara Iesus Christean creatuac obra onetara, cein preparatu baititu Iaincoac hetan ebil guentecençát.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.