Luke 20 Cross References - Basque

1 Eta guertha cedin egun hetataric batez, harc populua iracasten çuela templean, eta euangelizatzen cegoela, ethor baitzitecen Sacrificadore principalac eta Scribác, Ancianoequin, 2 Eta erran cieçoten, Erraguc cer authoritatez gauça horiac eguiten dituán, edo nor den hiri authoritate hori eman drauana. 3 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez: erradaçue bada niri, 4 Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala guiçonetaric? 5 Eta hec baciharducaten berén artean, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen du, Cergatic beraz eztuçue sinhetsi hura? 6 Eta baldin badarragu, Guiçonetaric: populu guciac lapidaturen gaitu: ecen segur daducate, Ioannes Propheta cela. 7 Ihardets ceçaten bada, etzaquitela nondic cen. 8 Orduan Iesusec erran ciecén, Nic-ere eztrauçuet erranen cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan. 9 Orduán has cedin populuari comparatione hunen erraiten, Guiçon batec landa ceçan mahastibat, eta aloca ciecén hura laborariey, eta dembora lucez campoan egon cedin. 10 Eta sasoinean igor ceçan laborari hetara cerbitzaribat, mahastico fructutic lemotençat: baina hec hura cehaturic igor ceçaten hutsic. 11 Eta continua ceçan berce cerbitzari baten igortera: baina hec haur-ere cehaturic eta gaizqui tractaturic igor ceçaten hutsic. 12 Eta continua ceçan herenaren igortera: baina hec haur-ere çaurthuric egotz ceçaten campora. 13 Orduan erran ceçan mahasti iabeac, Cer eguinen dut? igorriren dut neure seme maitea: aguian haur dacussatenean ohoraturen duté: 14 Baina hura ikussiric laborariéc propos eduqui ceçaten, cioitela, Haur da primua: çatozte, hil deçagun haur, heretagea gure dençat. 15 Eta egotziric hura mahastitic campora, hil ceçaten. Cer bada eguinen draue hæy mahasti iabeac? 16 Ethorriren da eta deseguinen ditu laborari hec, eta emanen draue mahastia berce batzuey. Eta haur ençun çutenean erran ceçaten, Hala guertha eztadila. 17 Harc orduan hetarat behaturic dio, Cer da bada scribatua den hura, Edificaçaléc arbuyatu duten harria cantoin buru eguin içan da? 18 Harri haren gainera eroriren den gucia, çathicaturen da: eta noren gainera eroriren baita, hura du chehecaturen. 19 Orduan aiher ciraden Sacrificadore principalac eta Scribac haren gainean escuén eçartera ordu hartan berean: baina populuaren beldur citecen: ecen eçagutu vkan çutén hayén contra erran çuela comparatione haur. 20 Eta hura gogoatzen çutela, igor citzaten espiác iusto ciradela irudi eguiten çutela, hura hitzean hatzaman leçatençat, Gobernadorearen seignorián eta botherean eçar leçatençat. 21 Eta hec interroga ceçaten hura, cioitela, Magistruá, baceaquiagu vngui erraiten eta iracasten duala, eta ezagoela personara behá, baina Iaincoaren bidea eguiazqui iracasten duala. 22 Bide dugu eman tributic Cesari, ala ez? 23 Eta adituric hayén fineciá, erran ciecén, Cergatic tentatzen nauçue? 24 Eracustaçue dinerobat: norenac ditu imagina eta scribua? Eta ihardesten çutela erran ceçaten, Cesarenac. 25 Orduan erran ciecén, Renda ietzoçue beraz Cesaren diradenac, Cesari: eta Iaincoaren diradenac, Iaincoari. 26 Eta ecin haren hitza reprehenditu vkan duté populuaren aitzinean: eta miraz iarriric haren repostaren gainean ichil citecen. 27 Orduan hurbil cequizquion Sadduceu batzu (ceinéc vkatzen baituté resurrectionea) eta interroga ceçaten. 28 Cioitela, Magistruá, Moysesec scribatu diraucuc, Baldin cembeiten anayea hil badadi emazte duelaric, eta haourric gabe hil badadi, har deçan haren anayeac haren emaztea, eta eguin dieçón leinu bere anayeri. 29 Bada çazpi anaye içan dituc, eta hetaric lehena emazte harturic hil içan duc, haourric gabe. 30 Eta har ciecán hura bigarrenac, hura-ere hil cidian haourric gabe. 31 Guero herenac har cieçán hura, eta halaber çazpiec-ere: eta etzeçatean haourric vtzi, eta hil cituán. 32 Eta gucién ondoan hil ciedián emaztea-ere. 33 Resurrectionean bada hetaric ceinen emazte içanen da? ecen çazpiéc vkan dié hura emazte 34 Orduan ihardesten çuela erran ciecén Iesusec, Mundu hunetaco haourréc hartzen duté ezconçaz eta hartzen dirade. 35 Baina secula haren, eta hiletaco resurrectionaren vkaiteco digne eridenen diradenéc, eztuté harturen ezconçaz, ez eztirade harturen. 36 Ecen guehiagoric ecin hil daitezque: ecen Aingueruèn pare dirade: eta Iaincoaren seme dirade, resurrectionezco seme diradenaz gueroz. 37 Eta hilac resuscitatzen diradela, Moysesec-ere eracutsi vkan du berro aldean, dioenean Iauna dela Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa. 38 Bada Iaincoa ezta hilena, baina viciena: ecen guciac hari vici çaizquio. 39 Eta ihardesten çutela Scribetaric batzuc erran ceçaten, Magistruá, vngui erran duc. 40 Eta guehiagoric etziraden ausartzen deusez haren interrogatzera. 41 Eta erran ciecén, Nola erraiten duté Christ Dauid-en seme dela? 42 Ikussiric ecen Dauid-ec berac dioela Psalmuén liburuän, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean, 43 Eçar ditzaquedano hiré etsayac hire oinén scabella. 44 Dauid-ec beraz Iaun hura deitzen du, eta nola da haren semé? 45 Eta populu guciac ençuten çuela, erran ciecén bere discipuluey. 46 Beguirauçue Scriba arropa lucequin ebili nahi diradenetaric, eta on dariztenetaric salutationey merkatuetan, eta lehen cadirey synagoguetan, eta lehen placey banquetetan. 47 Ceinéc iresten baitituzte ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: hec recebituren duté damnatione handiagoa.

Matthew 21:23-27

23 Eta ethorri cenean templera, Sacrificadore principalac eta populuco Ancianoac, hura iracasten ari cela, ethor citecen harengana, cioitela, Cer authoritatez gauça horiac eguiten dituc? eta norc hiri eman drauc authoritate hori? 24 Ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez, cein badarradaçue nic-ere erranen drauçuet, cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan. 25 Ioannesen Baptismoa nondic cen? cerutic ala guiçonetaric? Eta hec baciharducaten berac baithan, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen draucu, Cergatic bada hura eztucue sinhetsi? 26 Eta baldin badarragu, Guiçonetaric: beldur gara communaren: ecen guciéc daducate Ioannes Prophetatan. 27 Eta ihardesten ceraucotela Iesusi, erran ceçaten, Etzeaquiagu. Erran ciecén harc-ere, Eztrauçuet nic-ere erraiten cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.

Matthew 26:55

55 Ordu hartan berean erran ciecén Iesusec gendetzey, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki içan çarete ezpatequin eta vhequin, ene hatzamaitera: egun oroz çuen artean iarten nincén, iracasten ari nincela templean, eta eznauçue hatzaman.

Mark 11:27-33

27 Orduan ethorten dirade berriz Ierusalemera: eta templean çabilala, ethor citecen harengana Sacrificadore principalac, eta scribác, eta Ancianoac 28 Eta erran cieçoten, Cer authoritatez gauça horiac eguiten dituc? eta norc eman drauc authoritate hori gauça horiac eguin ditzán? 29 Eta Iesusec ihardesten çuela erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez: eta ihardestaçue, eta erranen drauçuet cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan. 30 Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala guiçonetaric? ihardestaçue. 31 Eta baciharducaten elkarren artean, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen du Cergatic beraz eztuçue sinhetsi hura? 32 Baina baldin erran badeçagu, Guiçonetaric populuaren beldur gara: ecen guciéc çaducaten Ioannes eguiazco Propheta içan cela. 33 Eta ihardesten çutela erran cieçoten Iesusi, Etzeaquiagu. Eta Iesusec ihardesten duela dioste, Nic-ere eztrauçuet erranen cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.

Luke 8:1

1 Eta guero guertha cedin hura ioaiten baitzen hiriz hiri, eta burguz burgu, predicatzen eta euangelizatzen çuela Iaincoaren resumá eta hamabiac ciraden harequin:

Luke 19:47-48

47 Eta iracasten ari cen egun oroz templean: eta Sacrificadore principalac eta Scribác eta populuco principalac hura hil eraci nahiz çabiltzan. 48 Baina etzutén erideiten cer eguin ahal leçaqueoten: ecen populu gucia cen attento haren ençutera.

John 18:20

20 Ihardets cieçón Iesusec, Ni publicoqui minçatu içan natzayóc munduari, nic bethiere iracatsi vkan diat synagogán eta templean, nora Iuduac alde gucietaric biltzen baitirade, eta secretuan eznauc minçatu deus.

Acts 4:1

1 Baina hec populuari minço çaizcala, ethor cequiztén Sacrificadoreac eta templeco Capitaina, eta Sadduceuac,

Acts 6:12

12 Eta moui citzaten populua eta Ancianoac eta Scribác: eta oldarturic harrapa ceçaten hura, eta eraman ceçaten conseillura.

Luke 19:35-40

35 Eta eraman ceçaten hura Iesusgana, eta eçarriric berén abillamenduac asto-vme gainean, eçar ceçaten gainean Iesus. 36 Eta hura cioala, hedatzen cituzten berén abillamenduac bidean. 37 Eta ia Oliuatzetaco mendi ondora hurbiltzen cela, has cedin discipulutze gucia alegueraz Iaincoaren laudatzen ocengui, ikussi vkan cituzten verthute guciacgatic, 38 Erraiten çutela, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten den Reguea: baquea dela ceruän eta gloria leku gorenetan. 39 Orduan gendetzeco Phariseuetaric batzuc erran cieçóten, Magistruá, mehatcha itzac eure discipuluac. 40 Eta harc ihardesten cuela erran ciecén, Erraiten drauçuet, baldin ichil baditez hauc, bertan harriéc oihu eguinen dutela.

Luke 19:45-46

45 Eta sarthuric templean, has cedin, hartan saltzen eta erosten ari ciradenén campora egoizten. 46 Ciostela, Scribatua da, Ene etchea orationetaco etchea da, eta çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue.

John 2:18

18 Ihardets ceçaten bada Iuduéc eta erran cieçoten, Cer signo eracusten draucuc gauça horiac eguin ditzán?

John 5:22-27

22 Ecen Aitac eztu iugeatzen nehor, baina iugemendu gucia eman drauca Semeari: 23 Guciéc Semea ohora deçatençát, Aita ohoratzen duten beçala: Semea ohoratzen eztuenac, eztu ohoratzen Aita, ceinec igorri baitu hura. 24 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ene hitza ençuten, eta ni igorri nauena sinhesten duenac, baduela vicitze eternala, eta haina ezta condemnationetara ethorriren: baina iragan da heriotic vicitzera. 25 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ethorten dela orena, eta orain dela, noiz hiléc ençunen baitute Iaincoaren Semearen voza, eta ençunen dutenac vicico dirade. 26 Ecen nola Aitac baitu vicitze bere baithan, hala eman drauca Semeari-ere bere baithan vicitzearen vkaitea. 27 Eta bothere eman drauca iugemendu-ere eguiteco, guiçonaren Seme den becembatean.

Acts 4:7-10

7 Eta artean eçarri cituztenean, interroga citzaten, Cer botherez edo noren icenean gauça haur eguin duçue çuec? 8 Orduan Pierrisec Spiritu sainduaz hetheric, erran ciecen, Populuaren Gobernadoreác eta Israeleco Ancianoác, 9 Egungo egunean guiçon impotent bati eguin içan çayón vnguiaz examinatzen garenaz gueroz, cer moienez haur sendatu içan den: 10 Iaquiçue çuec gucioc eta Israeleco populu guciac, ecen Iesus Christ Nazarenoren icenean cein çuec crucificatu baituçue, cein Iaincoac resuscitatu baitu hiletaric, harçaz guiçon haur dagoela sendoric çuen aitzinean.

Acts 7:27

27 Baina hurcoari gaizqui eguiten ceraucanac bulka ceçan hura, cioela, Norc ordenatu au gure gaineco prince eta iuge?

Acts 7:35-39

35 Moyses arnegatu çutén haur, cioitela, Norc hi ordenatu au prince eta iuge? haur bada Iaincoac prince eta liberaçale igor çeçan, Aingueru berroan aguertu içan çayonaren escuz. 36 Hunec campora idoqui citzan hec, miraculuac eta signoac eguinez Egypten, eta itsasso gorrian, eta desertuan, berroguey vrthez. 37 Moyses haur da erran cerauena Israeleco haourrey, Prophetabat suscitaturen drauçue çuen Iainco Iaunac çuen anayetaric ni beçalacoric: hari beha çaquizquiote. 38 Haur da congregationean desertuan içan cena, Aingueruärequin, cein minçatzen baitzayón Sinaco mendian, eta gure Aitequin içana, ceinec recebitu baititu hitz viciac guri emaiteco. 39 Ceini ezpaitzaizca behatu nahi içan gure Aitác, baina refusatu vkan duté, eta itzuli içan dirade bere bihotzez Egypterát:

Acts 7:51

51 Gende garhondo gogorrác, eta bihotz eta beharri circonciditu gabeác, çuec bethi Spiritu sainduari contrastatzen çaizquiote, çuen aitác beçala, çuec-ere.

Matthew 15:2-3

2 Cergatic hire discipuluéc iragaiten dute aitzinecoen ordenança? ecen eztitie ikutzen bere escuac oguia iaten dutenean. 3 Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Eta çuec cergatic iragaiten duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançaz?

Luke 22:68

68 Eta baldin interroga baçaitzatet-ere, eznauçue ihardetsiren, ezeta ioaitera vtziren.

Colossians 4:6

6 Çuen hitza bethiere biz gatzez confitua gratiarequin, batbederari nola ihardetsi behar draucaçuen daquiçuençát.

Matthew 11:7-19

7 Eta hec ioaiten ciraden beçala, has cedin Iesus erraiten populuari Ioannesez, Ceren ikustera ilki içan çarete desertura? haiceaz erabilten den canabera baten? 8 Baina ceren ikustera ilki içan çarete? guiçon abillamendu preciosoz veztitu baten? huná, abillamendu preciosoac ekarten dituztenac, reguén etchetan dirade. 9 Baina ceren ikustera ilki içan çarete? Propheta baten? bay diotsuet eta Propheta bainoagoaren. 10 Ecen haur da ceinez scribatua baita, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec hire bidea appainduren baitu hire aitzinean. 11 Eguiaz erraiten drauçuet, ezta ilki emaztetaric iayo diradenén artean nehor, Ioannes Baptista baino handiagoric: guciagatic-ere ceruètaco resumaco chipiena hura baino handiago da. 12 Eta Ioannes Baptistaren egunetaric oraindrano, ceruètaco resumari bortha eguiten çayo, eta keichuéc harrapatzen dute hura. 13 Ecen Propheta guciéc eta Legueac Ioannesganano prophetizatu vkan duté. 14 Eta, baldin nahi baduçue recebitu, haur da Elias ethorteco cena. 15 Ençuteco beharriric duenac, ençun beça. 16 Baina norequin comparaturen dut generatione haur? Merkatuan iarriric dauden, eta bere laguney oihuz dagozten haourtchoac beçalaco da, 17 Ceinéc baitioite, Chirula soinu eguin drauçuegu, eta etzarete dançatu: eressiz cantatu drauçuegu, eta eztuçue deithoreric eguin. 18 Ecen ethorri da Ioannes iaten ez edaten eztuela, eta erraiten duté, Deabrua du. 19 Ethorri da guiçonaren Semea iaten eta edaten duela, eta dioite, Horra, guiçon gormanta eta hordia, publicanoén eta vicitze gaichtotacoén adisquidea. Baina iustificatu içan da sapientiá bere haourréz.

Matthew 17:11-12

11 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Elias ethorriren bada lehen, eta bere staturaco ditu gauça guciac: 12 Baina erraiten drauçuet ecen Elias ia ethorri dela, eta hura eztute eçagutu vkan, baina eguin dute harçaz nahi vkan duten gucia: hala guiçonaren Semeac-ere suffrituren du hetaric.

Matthew 21:25-32

25 Ioannesen Baptismoa nondic cen? cerutic ala guiçonetaric? Eta hec baciharducaten berac baithan, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen draucu, Cergatic bada hura eztucue sinhetsi? 26 Eta baldin badarragu, Guiçonetaric: beldur gara communaren: ecen guciéc daducate Ioannes Prophetatan. 27 Eta ihardesten ceraucotela Iesusi, erran ceçaten, Etzeaquiagu. Erran ciecén harc-ere, Eztrauçuet nic-ere erraiten cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan. 28 Baina cer irudi çaiçue, Guiçon batec cituen bi seme: eta hurbilduric lehenagana, erran ceçan, Semé habil, egun trabailla adi ene mahastian: 29 Harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztiat nahi: baina guero vrriquituric, ioan cedin. 30 Guero hurbilduric berceagana, erran cieçón halaber. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ni nihoac iauna, Eta etzedin ioan. 31 Bi hautaric ceinec eguin çuen bere aitaren vorondatea? Diotsate, Lehenac. Dioste Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet ecen publicanoac eta paillardác aitzincen çaizquiçuela Iaincoaren resumara. 32 Ecen ethorri da Ioannes çuetara iustitiazco bideaz, eta eztuçue hura sinhetsi: baina publicanoéc eta paillardéc sinhetsi vkan dute: eta çuec hori ikussiric, etzarete emendatu guero, haren sinhestera.

Luke 7:28-35

28 Ecen erraiten drauçuet, emaztetaric iayó diradenén artean eztela Prophetaric batre Ioannes Baptista baino handiagoric: badaric-ere Iaincoaren resumán chipién dena hura baino handiago da. 29 Orduan populu guciac hori ençunic eta publicanoéc iustifica ceçaten Iaincoa, batheyatu içanic Ioannesen baptismoaz. 30 Baina Phariseu eta Legueco doctor harenganic batheyatu etziradenéc Iaincoaren conseillua arbuya çeçaten bere buruén contra. 31 Orduan erran ceçan Iaunac, Norequin bada comparaturen ditut generatione hunetaco guiçonac? eta cer irudi dute? 32 Merkatuan iarriric dauden, eta bata berceari oihuz dagozcan haourtchoac beçalaco dirade ceinéc baitioite, Chirula soinu eguin drauçuegu, eta etzarete dançatu: eressiz cantatu drauçuegu eta eztuçue nigarric eguin. 33 Ecen ethorri da Ioannes Baptista, oguiric iaten eztuela, ez mahatsarnoric edaten, eta dioçue, Deabrua du. 34 Ethorri da guiçonaren Semea iaten eta edaten duela: eta dioçue, Huná guiçon gormanta eta hordia, eta publicanoén eta vicitze gaichtotacoen adisquidea. 35 Baina iustificatu içan da sapientiá bere haour guciéz.

Luke 15:18

18 Iaiquiric ioanen naiz neure aitagana, eta erranen draucat, Aitá, huts eguin diat ceruären contra, eta hire aitzinean.

John 1:6

6 Içan da guiçon-bat Iaincoaz igorria, Ioannes deitzen cenic.

John 1:19-28

19 Eta haur da Ioannesen testimoniage, Iuduéc Ierusalemetic Sacrificadoreac eta Leuitác igorri cituztenecoa, hura interroga leçatençat, Hi nor aiz? 20 Eta aithor ceçan, eta etzeçan vka: eta aithor ceçan, cioela, Eznaiz ni Christ. 21 Orduan interroga ceçaten, Cer beraz? Elias aiz hi? Eta erran ceçan, Eznaiz. Propheta aiz hi? Eta ihardets ceçan, Ez. 22 Erran cieçoten bada, Nor aiz? respostu deyegunçát igorri gaituzteney: cer dioc eurorrez? 23 Dio, Ni naiz desertuan oihuz dagoenaren voza, Plana eçaçue Iaunaren bidea, Esaias Prophetác erran çuen beçala. 24 Eta igorri içan ciradenac Phariseu ciraden. 25 Eta interroga ceçaten hura, eta erran cieçoten. Cergatic beraz batheyatzen ari aiz, baldin hi Christ ezpahaiz, ez Elias, ez Propheta? 26 Ihardets ciecén Ioannesec, cioela, Ni batheyatzen ari naiz vrez, baina çuen artean da bat çuec ecagutzen eztuçuenic: 27 Hura da ene ondoan ethorten dena, cein ni baino aitzinecoago baita, ceinen çapataco hedearen lachatzeco ezpainaiz ni digne. 28 Gauça hauc Bethabaran eguin içan ciraden Iordanaz berce aldean, non Ioannes batheyatzen ari baitzén.

John 1:15-18

15 Ioannesec testificatu vkan du harçaz, eta oihu eguin, cioela, Haur da ceinez erraiten-bainuen, Ene ondoan ethorten dena, ni baino aitzinecoago da: ecen ni baino lehen cen. 16 Eta haren abundantiatic guciéc recebitu v kan dugu, eta gratia gratiagatic. 17 Ecen Leguea Moysesez eman içan da, baina gratiá eta eguiá Iesus Christez eguin içan da. 18 Iaincoa nehorc eztu ikussi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakoitzac berac declaratu draucu.

John 1:30

30 Haur da ceinez erraiten bainuen, Ene ondoan ethorten da guiçon-bat, cein ni baino aitzinecoago baita, ecen ni baino lehen cen.

John 1:34

34 Eta nic dut ikussi, eta dut testificatu ecen haur dela Iaincoaren Semea.

John 3:26

26 Eta ethor citecen Ioannesgana, eta erran cieçoten, Magistruá, Iordanaz berce aldean hirequin cena, ceinez hic testificatu baituc, hará, batheyatzen ari duc, eta guciac ethorten dituc harengana.

John 3:36

36 Sinhesten duenac Semea baithan, badu vicitze eternala: baina Semea obeditzen eztuenac, eztu ikussiren vicitzea, baina Iaincoaren hirá dago haren gainean.

John 5:33-35

33 Çuec igorri vkan duçue Ioannesgana, eta harc testimoniage eman drauca eguiari. 34 Baina nic eztut guiçonaganic testimoniageric recebitzen: baina gauça hauc erraiten ditut çuec salua çaiteztençát. 35 Hura cen candela çachecana eta argui eguiten çuena: eta çuec nahi içan çarete appur-batetacotz alegueratu haren arguian.

Acts 13:25

25 Eta acabatzen çuenean Ioannesec bere cursua, erran ceçan, Nor naicela vste duçue? ez naiz hura ni, baina huná, ethorten da ene ondoan, ceinen oinetaco çapatá ezpainaiz digne lacha deçadan.

Matthew 11:9

9 Baina ceren ikustera ilki içan çarete? Propheta baten? bay diotsuet eta Propheta bainoagoaren.

Matthew 14:5

5 Eta hura hil nahi çuelaric populuaren beldur cen, ceren Propheta beçala baitzaducaten hura.

Matthew 21:26

26 Eta baldin badarragu, Guiçonetaric: beldur gara communaren: ecen guciéc daducate Ioannes Prophetatan.

Matthew 21:46

46 Eta hatzaman nahi çutelaric, populuaren beldur içan ciraden, ceren Propheta beçala hura baitzaducaten.

Matthew 26:5

5 Baina erraiten çuten, Ez bestán, tumultoric eztençát populuaren artean.

Mark 12:12

12 Ayher ciraden bada haren hatzamaitera, baina populuaren beldur ciraden: ecen eçagutu çuten hayén contra comparatione haur erran çuela: eta hura vtziric ioan citecen.

Luke 1:76

76 Eta hi haourtchoá, Subiranoaren Propheta deithuren aiz: ecen ioanen aiz Iaunaren beguitharte aitzinean, haren bideac appain ditzançat,

Luke 7:26-29

26 Baina ceren ikustera ilki içan çarete? Propheta baten? bay diotsuet eta Propheta bainoagoaren. 27 Haur da ceinez scribatua baita, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec hire bidea appainduren baitu hire aitzinean. 28 Ecen erraiten drauçuet, emaztetaric iayó diradenén artean eztela Prophetaric batre Ioannes Baptista baino handiagoric: badaric-ere Iaincoaren resumán chipién dena hura baino handiago da. 29 Orduan populu guciac hori ençunic eta publicanoéc iustifica ceçaten Iaincoa, batheyatu içanic Ioannesen baptismoaz.

John 10:41

41 Eta anhitz ethor cedin harengana, eta erraiten çutén, Ioannesec eztu signoric batre eguin vkan: baina Ioannesec huneçaz erran dituen gauça guciac, eguiazcoac ciraden.

Acts 5:26

26 Orduan templeco Capitainac ioanic officierequin ekar citzan bortcha gabe: (ecen po-puluaren beldur ciraden lapida ezlitecen)

John 3:19-20

19 Haur da bada condemnationea, ecen Arguia ethorri da mundura, baina onhetsiago dute guizonéc ilhumbea ecen ez Arguia: ceren hayen obrác gaichtoac baitirade. 20 Ecen gaizqui ari den guciac, gaitz daritza arguiari: eta ezta arguira ethorten, haren obrác reprehendi eztitecençat.

John 9:39

39 Eta erran ceçan Iesusec, Iugemendu eguitera ni mundu hunetara ethorri naiz: ikusten eztutenéc, ikus deçatençát: eta ikusten dutenac itsu ditecençat.

2 Thessalonians 2:10-12

10 Eta iniquitatezco abusione gucirequin galtzen diradenetan, ceren eguiaren amorioa ezpaitute recebitu vkán saluatu içateco. 11 Eta halacotz igorriren draue Iaincoac abusionezco operationea, gueçurra sinhets deçatençát: 12 Condemna ditecençat eguia sinhetsi vkan eztuten guciac, baina iniquitatean placer hartu vkan dutenac.

2 Timothy 3:8-9

8 Eta hala nola Iannesec eta Iambresec resistitu baitraucate Moysesi: halaber hauc-ere eguiari resistitzen diraucoé: guiçon adimenduz corrumpituac, fedeaz den becembatean reproboac. 9 Baina eztié guehiagoric auançaturen: ecen hauén erhogoá claro içanen duc gucietara, hayena-ere içan den beçala.

2 Peter 3:3

3 Haur lehenic daquiçuelaric: ecen ethorriren diradela azqueneco egunetan truffariac, bere guthicia proprién araura ebilten diradela.

Matthew 15:14

14 Vtzitzaçue, itsuric itsuén guidari dirade: baldin itsuac itsua guida badeça, biac hobira eroriren dirade.

Matthew 16:4

4 Generatione gaichtoa edo adulteroa signo esquez dago, eta signoric etzayo hari emanen Ionas prophetaren signoa baicen. Eta hec vtziric ioan cedin.

Matthew 21:27

27 Eta ihardesten ceraucotela Iesusi, erran ceçaten, Etzeaquiagu. Erran ciecén harc-ere, Eztrauçuet nic-ere erraiten cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.

Mark 11:33

33 Eta ihardesten çutela erran cieçoten Iesusi, Etzeaquiagu. Eta Iesusec ihardesten duela dioste, Nic-ere eztrauçuet erranen cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.

Matthew 21:33-46

33 Berce comparationebat ençuçue. Cen aitafamiliabat, ceinec landa baitzeçan mahastibat, eta hura hessiz ingura baitzeçan, eta hartan hobibat eguin ceçan lacotzát, eta edifica ceçan dorrebat, eta aloca ciecén laborariey: eta camporat ioan cedin. 34 Bada fructuén sasoina hurbildu cenean, igor citzan bere cerbitzariac laborarietara, fructuén recebitzera. 35 Eta laborariéc harturic haren cerbitzariac, bata çaurt ceçaten, eta bercea hil, eta bercea lapida. 36 Berriz igor ceçan berce cerbitzariric lehenac baino guehiago, eta hæi halaber eguin ciecén. 37 Azquenean igor ceçan hetara bere semea, erraiten çuela, Ondraturen dute ene semea. 38 Baina laborariéc ikussiric semea erran ceçaten bere artean, Haur da primua, çatozte, hil deçagun haur, eta gatchetzan hunen heretageari. 39 Eta harturic hura iraitz ceçaten mahastitic campora, eta hil ceçaten. 40 Dathorrenean bada mahasti iabeac cer eguinen drauè laborari hæy? 41 Diotsate, Gaichto hec gaizqui deseguinen: eta bere sasoinean fructuac renda dietzoyoten berce laborariri bere mahastia alocaturen. 42 Dioste Iesusec, Egundano eztuçue iracurri Scripturetan, Edificaçaléc arbuyatu duten harria cantoin buru eguin içan da: Haur Iaunaz eguin içan da, eta da gauça miragarria gure beguién aitzinean? 43 Halacotz diotsuet ecen edequiren çaiçuela Iaincoaren resumá, eta emanen çayola, hartaco fructuac eguinen dituen populuari. 44 Eta harri haren gainera eroriren dena, çathicaturen da: eta noren gainera eroriren baita, hura du chehaturen. 45 Eta ençun citzatenean Sacrificadore principaléc, eta Phariseuéc haren comparationeac, eçagut ceçaten ecen heçaz minço cela. 46 Eta hatzaman nahi çutelaric, populuaren beldur içan ciraden, ceren Propheta beçala hura baitzaducaten.

Matthew 25:14

14 Ecen gauça haur guiçombat beçala da, ceinec lekorerat ioaitean dei baitzitzan bere cerbitzariac, eta bere onac eman baitzietzén.

Mark 12:1-12

1 Guero has cequién comparationez erraiten, Mahastibat landa ceçan guiçon-batec, eta ingura ceçan hessiz, eta eguin ceçan hobibat lacotaco, eta edifica ceçan dorrebat, eta aloca ciecén laborariey, eta camporat ioan cedin. 2 Eta igor ceçan laborarietara sasoinean cerbitzaria, laborarietaric recebi leçançát mahastico fructutic. 3 Baina hec hura harturic çaurt ceçaten, eta igor ceçaten hutsic. 4 Eta berriz igor ceçan hetara berce cerbitzaribat eta harri vkaldiz hauts cieçoten buruä, eta igor ceçaten desonestqui tractaturic. 5 Eta berriz bercebat igor ciecén, eta hura hil ceçaten: eta anhitz berceric, batzu cehatzen eta berceac hiltzen cituztela. 6 Oraino bada bere seme maitebat vkan eta, hura-ere igorri vkan du hetara azquenic, cioela, Ahalque içanen dirade ene semearen. 7 Baina laborari hec erran ceçaten bere artean, Haur da primua: çatozte hil deçagun haur, eta gure içanen da heretagea. 8 Eta harturic hura hil ceçaten, eta iraitz ceçaten mahastitic campora. 9 Cer eguinen du bada mahasti iabeac? Ethorriren da, eta deseguinen ditu laborariac, eta emanen du mahastia berceri. 10 Eta Scriptura haur-ere eztuçue iracurri? Edificaçaléc arbuyatu duten harria, cantoin buru eguin içan da: 11 Iaunaz eguin içan da haur, eta da gauça miragarria gure beguién aitzinean? 12 Ayher ciraden bada haren hatzamaitera, baina populuaren beldur ciraden: ecen eçagutu çuten hayén contra comparatione haur erran çuela: eta hura vtziric ioan citecen.

Luke 19:12

12 Erran ceçan bada, Guiçon noblebat parti cedin leku vrrun batetara, resuma baten conquestatzera, guero itzultzecotán.

John 15:1-8

1 Ni naiz aihen eguiazcoa, eta ene Aita da mahastiçaina 2 Nitan fructu ekarten eztuen chirmendu gucia, kencen du: eta fructu ekarten duen gucia, chahutzen du, fructu guehiago ekar deçançát. 3 Ia çuec chahu çarete nic erran drauçuedan hitzagatic. 4 Çaudete nitan eta ni çuetan: chirmenduac berac fructuric bereganic ecin ekar deçaqueen beçala, baldin aihenean ezpadago: ezeta çuec-ere baldin nitan ezpaçaudete. 5 Ni naiz aihena, çuec chirmenduac: nor baitago nitan, eta ni hartan, harc ekarten du fructu anhitz: ecen ni gabe deus ecin daidiçue. 6 Baldin norbeit nitan ezpadago, egotzia da campora chirmendua beçala, eta eihartzen da: guero biltzen, eta sura egoizten, eta erratzen. 7 Baldin baçaudete nitan, eta ene hitzac çuetan badaude, cer-ere nahi baituçue esca çaitezte, eta eguinen çaiçue. 8 Hunetan da glorificatu ene Aita, fructu anhitz daccarraçuen: eta içanen çarete ene discipulu.

1 Corinthians 3:6-9

6 Nic landatu vkan dut, Apolloc arregatu: baina Iaincoac eman du handitzea. 7 Halacotz beraz landatzen ari dena ezta deus, ezeta arregatzen ari dena: baina handitzea emaiten duen Iaincoa. 8 Eta landatzen ari dena eta arregatzen ari dena, bat dirade: eta batbederac recebituren du bere saria bere trabailluaren araura. 9 Ecen gu Iaincoarequin languile gara, çuec Iaincoaren laborançá, Iaincoaren edificio çarete.

Matthew 21:34-36

34 Bada fructuén sasoina hurbildu cenean, igor citzan bere cerbitzariac laborarietara, fructuén recebitzera. 35 Eta laborariéc harturic haren cerbitzariac, bata çaurt ceçaten, eta bercea hil, eta bercea lapida. 36 Berriz igor ceçan berce cerbitzariric lehenac baino guehiago, eta hæi halaber eguin ciecén.

Mark 12:2-5

2 Eta igor ceçan laborarietara sasoinean cerbitzaria, laborarietaric recebi leçançát mahastico fructutic. 3 Baina hec hura harturic çaurt ceçaten, eta igor ceçaten hutsic. 4 Eta berriz igor ceçan hetara berce cerbitzaribat eta harri vkaldiz hauts cieçoten buruä, eta igor ceçaten desonestqui tractaturic. 5 Eta berriz bercebat igor ciecén, eta hura hil ceçaten: eta anhitz berceric, batzu cehatzen eta berceac hiltzen cituztela.

Luke 11:47-50

47 Maledictione çuen gainean, ecen edificatzen dituçue Prophetén thumbác, eta çuen aitéc hil vkan dituzte hec. 48 Segurqui testificatzen duçue ceuroc çuen aiten obretan consentitzen duçuela: ecen hec hil dituzte, eta çuec edificatzen dituçue hayén thumbác. 49 Halacotz Iaincoaren sapientiac-ere erran du, Igorriren ditut hetara Prophetác eta Apostoluac, eta hetaric hilen duté eta persecutaturen. 50 Natione huni galdeguin daquionçat, munduaren creationeaz gueroztic issuri den Propheta gucién odola:

Luke 13:34

34 Ierusaleme, Ierusaleme, ceinec hiltzen baitituc Prophetác, eta lapidatzen hiregana igorri diradenac, cembat aldiz nahi vkan ditut bildu hire haourrac, oilloac bere chito aldea bere hegalén azpira beçala, eta ezpaituçue nahi vkan?

John 15:16

16 Eznauçue çuec ni elegitu, baina nic elegitu çaituztet çuec, eta ordenatu çaituztét, ioan çaiteztençat eta fructu ekar deçaçuen, eta çuen fructua dagoen: cer-ere esca baitzaquizquiote ene Aitari ene icenean, eman dieçaçuençat.

Romans 7:4

4 Bada, ene anayeác, çuec-ere Legueari hil çaizquiote Christen gorputzean: berce, hiletaric resuscitatu den baten çaretençát: Iaincoari fructifica dieçogunçat.

Matthew 23:30-37

30 Eta dioçue, Baldin gure aitén egunetan içan baguina, ezquinén hayén lagun içanen Prophetén odolean. 31 Halatan testificatzen duçue ceurón buruén contra, ecen Prophetác hil dituztenén seme çaretela. 32 Çuec-ere betha eçaçue çuen aitén neurria. 33 Sugueác, vipera castác, nola itzuriren çaizquiote gehennaco iugemenduari? 34 Halacotz huná, nic igorten ditut çuetara Prophetác eta Çuhurrac eta Scribác eta hetaric batzu hilen dituçue eta crucificaturen: eta hetaric batzu açotaturen dituçue çuen synagoguetan, eta persecutaturen hiritic hirira: 35 Dathorrençát çuén gainera lurraren gainean issuri içan den odol iusto guçia, Abel iustoaren odoletic, Zacharia Barachiaren semearen odoleranocoa, cein hil vkan baituçue templearen eta aldarearen artean. 36 Eguiaz diotsuet, ethorrico dirade gauça hauc guciac natione hunen gainera. 37 Ierusalem, Ierusalem, Prophetác hiltzen eta hiregana igorriac lapidatzen dituaná, cembatetan bildu nahi vkan ditut hire haourrac, oilloac bere chitoac hegalen azpira biltzen dituen beçala, eta ezpaituc nahi vkan?

Acts 7:52

52 Prophetetaric cein eztute persecutatu çuen aitéc? hil-ere badituzte Iustoaren aduenimendua aitzinetic erran dutenac, ceinen tradiçale eta erhaile orain çuec içan baitzarete.

1 Thessalonians 2:2

2 Baina are, daquiçuen beçala, lehenetic affligitu eta iniuriatu içan baguinen-ere Philippesen, hardieça hartu vkan dugu gure Iaincoan, çuey Iaincoaren Euangelioaren predicatzera combat handirequin.

Hebrews 11:36-37

36 Eta berceac phorogatu içan dirade escarnioz eta vkaldiz, bayeta guehiago estecaduraz eta presoindeguiz: 37 Lapidatu içan dirade, segatu içan dirade, tentatu içan dirade, ezpata herioz hil içan dirade: hara huna ebili içan dirade ardi eta ahunz larruz veztituric, abandonnaturic, affligituric, tormentaturic.

Matthew 3:17

17 Eta huná vozbat cerutic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut.

Matthew 17:5

5 Oraino hura minço cela, huná, hodey argui batec estal citzan hec: eta huná vozbat hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut: huni beha çaquizquiote:

Luke 9:35

35 Orduan vozbat eguin cedin hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea, huni beha çaquizquiote.

John 3:16-17

16 Ecen hala Iaincoac onhetsi vkan du mundua, non bere Seme bakoitza eman vkan baitu, hura baithan sinhesten duenic gal eztadin, baina vicitze eternala duençát. 17 Ecen eztu igorri Iaincoac bere Semea mundura, mundua condemna deçançát, baina mundua harçaz salua dadinçát.

John 3:35-36

35 Aitác maite du Semea, eta gauça guciac eman ditu haren escura. 36 Sinhesten duenac Semea baithan, badu vicitze eternala: baina Semea obeditzen eztuenac, eztu ikussiren vicitzea, baina Iaincoaren hirá dago haren gainean.

Romans 8:3

3 Ecen Leguearen impotentiác deus ecin çaidianean haraguian, Iaincoac igorriric bere Seme propria bekatutaco haraguiaren formán, eta bekatuagatic, condemnatu vkan du bekatua haraguian.

Galatians 4:4

4 Baina ethorri içan denean demboraren complimendua, igorri vkan du Iaincoac bere Semea emaztetic eguina, eta Leguearen azpico eguina:

1 John 4:9-15

9 Hunetan manifestatu içan da Iaincoaren gureganaco charitatea, ceren bere Seme bakoitza igorri vkan baitu Iaincoac mundura, harçaz vici garençát. 10 Hunetan da charitatea, ez ceren guc onhetsi dugun Iaincoa, baina ceren harc onhetsi baiquaitu gu, eta igorri vkan baitu bere Semea gure bekatuacgatic appoinctamendu licençát. 11 Maiteac, baldin hunela Iaincoac onhetsi baiquaitu, guc-ere behar dugu elkar onhetsi. 12 Iaincoa eztu nehorc ikussi egundano: baldin elkar maite badugu Iaincoa gutan dago, eta haren charitatea complitu da gutan. 13 Hunetan eçagutzen dugu ecen hartan egoiten garela, eta hura gutan, ceren bere Spiritutic eman baitraucu. 14 Eta guc ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu ecen Aitác igorri vkan duela Semea munduaren Saluadore içateco. 15 Norc-ere confessaturen baitu ecen Iesus dela Iaincoaren Semea, Iaincoa hura baithan dago, eta hura Iaincoa baithan.

Matthew 2:2-16

2 Cioitela, Non da Iuduén regue iayo dena? ecen ikussi dugu haren içarra Orientean, eta ethorri gara hura adora deçagunçat. 3 Bada regue Herodes ençunic hori trubla cedin, eta Ierusaleme gucia harequin. 4 Eta bilduric Sacrificadore principal guciac eta populuaren Scribác, informa cedin hetaric non Christ sortzeco cen. 5 Eta hec erran cieçoten, Bethlehem Iudeacoan, ecen hunela scribatua duc Prophetáz, 6 Eta hi Bethlehem Iudaco lurrá, ezaiz Iudaco gobernadorén arteco chipiena, ecen hireganic ilkiren duc, Israel ene populua bazcaturen duen gobernadorea. 7 Orduan Herodes secretuqui Çuhurrac deithuric informa cedin hetaric diligentqui, içarra aguertu içan çayen demboráz: 8 Eta hec Bethlehemerat igorriric, erran cieçén, Ioanic informa çaitezte diligentqui haourtchoaz: eta eriden duqueçuenean, iaquin eraci ieçadacue, nic-ere ethorriric adora deçadan hura. 9 Hec bada reguea ençunic parti citecen: eta huná, Orientean ikussi vkan çuten içarra hayén aitzinean ioaiten cen, haourtchoa cen lekuaren gainera ethorriric gueldi cedino. 10 Eta içarra ikussiric bozcario handiz boz citecen haguitz. 11 Eta etchera sarthuric eriden ceçaten haourtchoa bere ama Mariarequin: eta ahozpez adora ceçaten hura, eta bere thesaurac desplegaturic presenta cietzoten estrenác, vrrhe, encensu, eta myrrha. 12 Eta diuinoqui ametsetan aduertitu içanic ezlitecen Herodesgana itzul, berce bidez retira citecen bere comarcarát. 13 Bada hec retiratu eta, huná, Iaunaren Aingueruä aguertzen çayó Iosephi, dioela, Iaiquiric har itzac haourtchoa eta haren ama, eta ihes eguic Egyptera: eta aicén han nic darraqueadano: ecen Herodesec bilhaturen dic haourtchoa hiltzeco. 14 Iosephec bada iratzarri eta, har citzan haourtchoa eta haren ama gauaz, eta retira cedin Egyptera. 15 Eta egon cedin han Herodesen finerano, Iaunac Prophetáz erran çuena compli ledinçát, cioela Egyptetic deithu vkan dut neure Semea. 16 Orduan Herodesec ikussiric nola Çuhurréz enganatu içan cen, asserre cedin haguitz: eta bere gendea igorriric hil citzan Bethlehemen eta haren aldiri gucietan ciraden haour bi vrthetaco eta behereco guciac, Çuhurretaric diligentqui informatu içan cen demboraren araura.

Matthew 16:7

7 Eta hec iharduquiten çutén bere artean, cioitela, Hori dio, ceren oguiric hartu eztugun.

Matthew 21:25

25 Ioannesen Baptismoa nondic cen? cerutic ala guiçonetaric? Eta hec baciharducaten berac baithan, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen draucu, Cergatic bada hura eztucue sinhetsi?

Matthew 27:21-25

21 Eta ihardesten çuela Gobernadoreac erran ciecén, Biotaric cein nahi duçue larga dieçaçuedan? Eta hec erran cieçoten, Barabbas. 22 Erran ciecén Pilatec, Cer eguinen dut beraz Iesusez Christ deitzen denaz? Diotsate guciéc, Crucifica bedi. 23 Eta Gobernadoreac dioste, Baina cer gaizqui eguin du? Orduan hec ohiu guehiago eguiten çutén, erraiten çutela, Crucifica bedi. 24 Eta ikussiric Pilatec ecen etzuela deus probetchatzen, baina tumultoa handitzenago cela, vr harturic ikuz citzan escuac populuaren aitzinean, cioela, Innocent naiz ni iusto hunen odoletic: çuec ikussaçue. 25 Eta ihardesten çuela populu guciac erran ceçan, Horren odola dela gure gainean eta gure haourren gainean.

Luke 19:47

47 Eta iracasten ari cen egun oroz templean: eta Sacrificadore principalac eta Scribác eta populuco principalac hura hil eraci nahiz çabiltzan.

Luke 20:5

5 Eta hec baciharducaten berén artean, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen du, Cergatic beraz eztuçue sinhetsi hura?

Luke 20:19

19 Orduan aiher ciraden Sacrificadore principalac eta Scribac haren gainean escuén eçartera ordu hartan berean: baina populuaren beldur citecen: ecen eçagutu vkan çutén hayén contra erran çuela comparatione haur.

Luke 22:2

2 Eta çabiltzan Sacrificadore principalac eta Scribác nolatan hura hil ahal leçaqueten: ecen populuaren beldur ciraden.

John 11:47-50

47 Orduan bil ceçaten Sacrificadore principaléc eta Phariseuéc conseillua, eta erraiten çuten, Cer eguiten dugu, ecen guiçon hunec anhitz signo eguiten du. 48 Baldin hunela vtzi badeçagu, guciéc sinhetsiren duté hori baithan: eta ethorriren dirade Romanoac, eta arrasaturen duté bay gure lekua, bay nationea. 49 Orduan hetaric batec, Caiphasec, cein baitzén vrthe hartaco Sacrificadore subirano, erran ciecén, Çuec eztaquiçue deus: 50 Eta eztuçue pensatzen ecen probetchu dugula, guiçombat hil dadin populuagatic, eta natione gucia gal eztadin.

Acts 2:23

23 Haur, Iaincoaren confeillu arrastatuz eta prouidentiaz emana hartu cindutenean, gaichtoén escuz crucificaturic hil vkan duçue.

Acts 3:15

15 Eta vicitzearen princea hil vkan duçue, cein Iaincoac hiletaric resuscitatu baitu: eta gauça hunez testimonio gara gu.

Romans 8:17

17 Eta baldin haour bagara, bayeta heredero: heredero, diot, Iaincoaren, eta Christen herederoquide, baldin ordea harequin batean suffritzen badugu, harequin batean glorifica gaitecençat.

Hebrews 1:2

2 Cein eçarri vkan baitu gauça gucién heredero, ceinez mundua-ere eguin vkan baitu:

Matthew 21:37-40

37 Azquenean igor ceçan hetara bere semea, erraiten çuela, Ondraturen dute ene semea. 38 Baina laborariéc ikussiric semea erran ceçaten bere artean, Haur da primua, çatozte, hil deçagun haur, eta gatchetzan hunen heretageari. 39 Eta harturic hura iraitz ceçaten mahastitic campora, eta hil ceçaten. 40 Dathorrenean bada mahasti iabeac cer eguinen drauè laborari hæy?

Mark 12:6-9

6 Oraino bada bere seme maitebat vkan eta, hura-ere igorri vkan du hetara azquenic, cioela, Ahalque içanen dirade ene semearen. 7 Baina laborari hec erran ceçaten bere artean, Haur da primua: çatozte hil deçagun haur, eta gure içanen da heretagea. 8 Eta harturic hura hil ceçaten, eta iraitz ceçaten mahastitic campora. 9 Cer eguinen du bada mahasti iabeac? Ethorriren da, eta deseguinen ditu laborariac, eta emanen du mahastia berceri.

Hebrews 13:12

12 Halacotz Iesusec-ere, sanctifica leçançát populua bere-odolaz, suffritu vkan du portaleaz campotic.

Matthew 21:41

41 Diotsate, Gaichto hec gaizqui deseguinen: eta bere sasoinean fructuac renda dietzoyoten berce laborariri bere mahastia alocaturen.

Matthew 22:7

7 Eta regue ençunic hori asserré cedin: eta igorriric bere gendarmesac, deseguin citzan guicerhaile hec, eta hayen hiria erra ceçan.

Luke 19:27

27 Guehiago, ene etsay nic hayén gainean regna neçan nahi vkan eztuten hec, ekatzue huna eta hil itzaçue ene aitzinean.

Acts 13:46

46 Orduan constantqui Paulec eta Barnabasec erran ceçaten, Çuey behar çaiçuen lehenic denuntiatu Iaincoaren hitza: baina hura arbuyatzen duçuenaz gueroz, eta vicitze eternalaren vkaiteco indigne çuen buruäc iugeatzen dituçuenaz gueroz, huná, itzultzen gara Gentiletarát.

Matthew 21:42

42 Dioste Iesusec, Egundano eztuçue iracurri Scripturetan, Edificaçaléc arbuyatu duten harria cantoin buru eguin içan da: Haur Iaunaz eguin içan da, eta da gauça miragarria gure beguién aitzinean?

Mark 3:5

5 Eta hetarát inguru behaturic asserrerequin, eta hayén bihotzeco obstinationeaz contristaturic, diotsa guiçonari, Heda eçac eure escua: Eta heda çeçan, eta haren escua, bercea beçain senda cedin.

Mark 10:23

23 Orduan inguru behaturic Iesusec dioste bere discipuluey, O cein nequez onhassundunac, Iaincoaren resumán sarthuren diraden!

Mark 12:10

10 Eta Scriptura haur-ere eztuçue iracurri? Edificaçaléc arbuyatu duten harria, cantoin buru eguin içan da:

Luke 19:41

41 Eta hurbildu cenean, ikussiric hiria, nigar eguin ceçan haren gainean, cioela,

Luke 22:37

37 Ecen erraiten drauçuet oraino behar dela nitan complitu scribaturic dagoen haur, Eta gaichtoequin contatu içan da. Ecen segur niçazco gaucéc fin hartzen duté.

Luke 22:61

61 Orduan itzuliric Iaunac Pierrisganat beha ceçan: eta orhoit cedin Pierris Iaunaren hitzaz, nola erran vkan ceraucan, Oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauc.

Luke 24:44

44 Eta erran ciecén, Hauc dirade erraiten nerauzquiçuen hitzac, oraino çuequin nincela, ecen behar ciradela complitu niçaz Moysesen Leguean, eta Prophetetan, eta Psalmuetan scribaturic dauden gauça guciac.

John 15:25

25 Baina haur da hayén Leguean scribatua dagoen hitza compli dadinçát, dioela, Hoguen gabe gaitz eritzi draudate.

Acts 4:11

11 Haur da harri çueçaz edificaçaleoz arbuyatu içan den hura, cein eguin içan baita cantoin buru.

1 Peter 2:7-8

7 Hurá da bada ohore çuen sinhesten duçuenón: baina sinhesten eztutenen, harri edificaçaléc arbuyatu vkan dutena cantoineco principal eguin içan da, eta behaztopamendutaco harri, eta trebucamendutaco harri. 8 Cein trebucatzen baitirade hitzaren contra desobedient diradelaric: hartaco ordenatu-ere dirade.

Matthew 21:34

34 Bada fructuén sasoina hurbildu cenean, igor citzan bere cerbitzariac laborarietara, fructuén recebitzera.

Matthew 21:44

44 Eta harri haren gainera eroriren dena, çathicaturen da: eta noren gainera eroriren baita, hura du chehaturen.

1 Thessalonians 2:16

16 Gu empatchatzen gaituztelaric Gentiley minçatzetic salua ditecençat, bethi compli ditzatençát bere bekatuac: ecen hetara heldu içan da hirá finerano.

Matthew 26:3-4

3 Orduan bildu içan dirade Sacrificadore principalac eta Scribác eta populuco Ancianoac Sacrificadore principal Caiphas deitzen denaren salara. 4 Eta conseillu eduqui ceçaten fineciaz Iesusen hatzamaiteco eta hiltzeco.

Luke 20:14

14 Baina hura ikussiric laborariéc propos eduqui ceçaten, cioitela, Haur da primua: çatozte, hil deçagun haur, heretagea gure dençat.

Matthew 22:15-22

15 Orduan appartaturic Phariseuéc conseillu har ceçaten nola hura hatzaman liroiten hitzean. 16 Eta igorten dituzte harengana bere discipuluac Herodianoequin, dioitela, Magistruá, baceaquiagu eguiati aicela, eta Iaincoaren bidea eguiazqui iracasten duála, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara behá: 17 Erraguc bada, cer irudi çaic? bidezco da Cesari tributaren emaitea, ala ez? 18 Eta eçaguturic Iesusec hayen malitiá, dio, Cergatic tentatzen nauçue hypocritac? 19 Eracustaçue tributeco monedá. Eta hec presenta cieçoten dinerobat. 20 Eta erraiten draue, Norena da imagina haur eta scribua? 21 Diotsate, Cesarena. Orduan erraten draue, Renda ietzoçue beraz Cesaren diradenac, Cesari: eta Iaincoaren diradenac, Iaincoari. 22 Eta hori ençunic, mirets ceçaten: eta hura vtziric ioan citecen.

Matthew 27:2

2 Eta estecaturic eraman ceçaten, eta liura cieçoten Pontio Pilate gobernadoreari.

Mark 3:2

2 Eta gogoatzen çutén eya Sabbathoan sendaturen çuenez accusa leçatençat.

Mark 12:13-17

13 Guero igor citzaten harengana Phariseuetaric eta Herodianoetaric batzu, hura hatzaman leçatençát hitzean. 14 Eta hec ethorriric diotsate, Magistruá, bacequiagu ecen eguiati aicela, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara beha, baina eguiazqui Iaincoaren bidea iracasten duc: Bidezco da tributaren Cesari emaitea, ala ez? emanen dugu, ala eztugu emanen? 15 Eta harc, eçaguturic hayén hypocrisiá, erran ciecén, Cergatic tentatzen nauçue? ekardaçue dinerobat, ikus deçadançat. 16 Eta hec presenta cieçoten: orduan dioste, Norena da imagina haur eta scribua? Eta hec erran cieçoten, Cesarena. 17 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Renda ietzoçue Cesarenac Cesari: eta Iaincoarenac Iaincoari. Eta mirets ceçaten haren gainean.

Luke 11:54

54 Celatan ceudela, eta cerbait haren ahotic hatzaman aiherrez çabiltzala, accusa leçatençat.

Luke 20:26

26 Eta ecin haren hitza reprehenditu vkan duté populuaren aitzinean: eta miraz iarriric haren repostaren gainean ichil citecen.

John 18:28-32

28 Guero eraman ceçaten Iesus Caiphasganic Pretoriora: eta cen goiça, eta berac etzitecen sar Pretoriora, satsu ezlitecençat, baina Bazcoa ian leçatençat. 29 Ilki cedin bada Pilate hetara campora, eta erran ceçan, Cer accusatione daccarqueçue guiçon hunen contra? 30 Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Baldin hori gaizqui-eguile ezpaliz, ezquindrauqueán hiri liuratu. 31 Dioste orduan Pilatec, Har eçaçue haur çuec, eta çuen Leguearen arauez condemna eçaçue. Orduan erran cieçoten Iuduéc, Eztuc sori guretzát nehoren hiltzea. 32 Haur cen Iesusen hitza compli ledinçát, cein erran baitzeçan aditzera emaiten çuela cer herioz hil behar luen.

2 Peter 2:3

3 Halaco maneraz non auaritiaz enganiotaco hitzez merkatalgoa çueçaz eguinen baituqueite: ceinén gainera condemnationeac ia aspaldidanic ezpaitu berancen, eta ceinén perditionea ezpaitatza lo.

Matthew 22:16

16 Eta igorten dituzte harengana bere discipuluac Herodianoequin, dioitela, Magistruá, baceaquiagu eguiati aicela, eta Iaincoaren bidea eguiazqui iracasten duála, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara behá:

Matthew 26:49-50

49 Eta bertan hurbilduric Iesusgana, erran ceçan, Magistruá, Vngui hel daquiala. Eta pot eguin cieçón. 50 Orduan Iesusec erran cieçón Adisquideá, certan aiz hemen? Orduan hurbilduric eçar citzaten escuac Iesusen gainean, eta lot cequizquión.

Mark 12:14

14 Eta hec ethorriric diotsate, Magistruá, bacequiagu ecen eguiati aicela, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara beha, baina eguiazqui Iaincoaren bidea iracasten duc: Bidezco da tributaren Cesari emaitea, ala ez? emanen dugu, ala eztugu emanen?

John 3:2

2 Haur ethor cedin Iesusgana gauaz, eta erran cieçón, Magistruá, baceaquiagu ecen Iaincoaganic magistru ethorria aicela: ecen nehorc ecin eguin citzaquec hic eguiten dituán signo hauc, Iaincoa harequin ezpada.

Acts 10:34-35

34 Orduan irequiric Pierrisec bere ahoa, erran ceçan, Eguiaz erideiten dut ecen Iaincoa eztagoela personén apparentiara beha. 35 Baina natione gucietan hari beldur çayona, eta iustitia eguiten duena, dela haren gogaraco.

2 Corinthians 2:17

17 Ecen eztugu, anhitzec beçala, traffiquic eguiten Iaincoaren hitzaz, aitzitic integritatez beçala, aitzitic Iaincoaganic beçala Iaincoaren aitzinean, Christez minço gara.

Galatians 1:10

10 Ecen orain guiçonéz predicatzen dut ala Iaincoaz? ala guiçonén gogara eguin nahiz nabila? Segur baldin oraino guiçonén gogaraco baninz, Christen cerbitzari ezninçande.

Galatians 2:6

6 Eta eztut deus ikassi cerbait diradela irudi dutenetaric (nolaco noizpait içan diraden, etzait deus hunquitzen: ecen Iaincoac eztu guiçonaren campoco apparentiá hartzen) ecen estimatan diradenéc eztraudaté deus guehiagoric communicatu.

1 Thessalonians 2:4-5

4 Baina nola Iaincoaz approbatu içan baicara Euangelioaren predicationea eman lequigun, hala minçatzen gara, ez guiçonén gogara eguin nahi baguendu beçala, baina Iaincoaren, ceinec gure bihotzac approbatzen baititu. 5 Ecen behinere lausenguzco hitzez eztugu vsatu vkan, daquiçuen beçala: ezeta auaritiataco occasionez: Iaincoa da testimonio.

Matthew 17:25

25 Dio, Bay. Eta etchean sarthu içan cenean, aitzin cequión IESVS, cioela, Simon, cer irudi çaic? Lurreco reguéc norenganic hartzen dituzté tributac eta taillac? beré haourretaric, ala bercetacoetaric?

Matthew 22:17-21

17 Erraguc bada, cer irudi çaic? bidezco da Cesari tributaren emaitea, ala ez? 18 Eta eçaguturic Iesusec hayen malitiá, dio, Cergatic tentatzen nauçue hypocritac? 19 Eracustaçue tributeco monedá. Eta hec presenta cieçoten dinerobat. 20 Eta erraiten draue, Norena da imagina haur eta scribua? 21 Diotsate, Cesarena. Orduan erraten draue, Renda ietzoçue beraz Cesaren diradenac, Cesari: eta Iaincoaren diradenac, Iaincoari.

Acts 5:37

37 Haren ondoan altcha cedin Iudas Galileanoa descriptioneco demboretan, eta erauz ceçan populu handi bere ondoan: gal cedin hura-ere, eta hari behatu içan çaizcan guciac deseguin citecen.

Matthew 16:1

1 Eta ethorriric Phariseuéc eta Sadduceuéc, tentatzen çutela requiri ceçaten cembeit signo cerutic eracuts liecén.

Matthew 22:18

18 Eta eçaguturic Iesusec hayen malitiá, dio, Cergatic tentatzen nauçue hypocritac?

Luke 5:22

22 Eta Iesusec eçaguturic hayén pensamenduac, ihardesten çuela erran ciecén, Cer pensatzen duçue çuen bihotzetan?

Luke 6:8

8 Baina baceaquizquian hayén pensamenduac, eta diotsa guiçon escu eyharra çuenari, Iaiqui adi, eta ago çutic artean. Eta hura iaiquiric egon cedin çutic.

Luke 11:16-17

16 Eta berceac tentatzen çutela, signo cerutic esquez çaizcan. 17 Baina harc nola baitzequizquian hayén pensamenduac, erran ciecén, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguiten da: eta etche bere contra partitua erorten da.

Luke 11:53-54

53 Eta gauça hauc hæy erraiten cerauztenean, has cequitzon Scribác eta Phariseuac haguitz hertsen, eta propos iradoquiten anhitz gauçaz. 54 Celatan ceudela, eta cerbait haren ahotic hatzaman aiherrez çabiltzala, accusa leçatençat.

Luke 20:20

20 Eta hura gogoatzen çutela, igor citzaten espiác iusto ciradela irudi eguiten çutela, hura hitzean hatzaman leçatençat, Gobernadorearen seignorián eta botherean eçar leçatençat.

John 2:24-25

24 Baina Iesus bera etzayen fida, ceren harc eçagutzen baitzituen guciac: 25 Eta ceren ezpaitzuen mengoaric nehorc testifica leçan guiçonaz: ecen berac baçaquian cer cen guiçonean.

1 Corinthians 3:19

19 Ecen mundu hunetaco çuhurtziá, erhogoa da Iaincoaren aitzinean: ecen scribatua da, Hatzamaiten ditu çuhurrac hayén finecian.

1 Corinthians 10:9

9 Eta ezteçagun tenta Christ, hetaric batzuc tentatu vkan dutén beçala, eta suguéz deseguin içan baitirade.

Hebrews 4:13

13 Eta ezta creaturaric batre haren aitzinean agueri eztenic: aitzitic gauça guciac dirade billuciac eta irequiac haren beguietan ceinequin baitugu gure eguitecoa.

Matthew 18:28

28 Baina ilkiric cerbitzari hunec eriden ceçan bere cerbitzari quidetaric bat, ehun dinero çor ceraucanic: eta hura hatzamanic ithotzen çuen, cioela, Paga neçac çor duanaz.

Matthew 20:2

2 Eta languilequin accordaturic dinero batetan eguneco, igor citzan bere mahastira.

Luke 2:1

1 Eta guerta cedin egun hetan ethor baitzedin ordenança-bat Cesar Augustoren partez, scribuz iar ledin mundua oro.

Luke 3:1

1 Eta Tiberio Cesaren emperadoregoaren hamaborzgarren vrthean, Pontio Pilate Iudeaco gobernadore cenean, eta Herodes Galileaco tetrarcha, eta harén anaye Philippe halaber Iturea eta Trachonite comarcaco tetrarcha, eta Lisania Abilineco tetrarcha,

Luke 20:22

22 Bide dugu eman tributic Cesari, ala ez?

Luke 23:2

2 Eta has citecen haren accusatzen, cioitela, Eriden vkan dugu haur populuaren corrumpitzen, eta tributén Cesari emaitetic debetatzen ari dela, dioela, bera dela Christ Reguea.

Acts 11:28

28 Eta hetaric Agabus deitzen cen batec iaiquiric declara ceçan Spirituaz, gossete handia içanen cela mundu orotan: eta haur hala guertha cedin Claudio Cesaren demborán.

Acts 25:8-12

8 Ihardesten çuelaric Paulec, ecen deusetan ezluela faltatu Iuduén Leguearen contra, ez templearen contra, ez Cesaren contra. 9 Baina Festusec atseguin eguin nahiz Iuduey, ihardesten ceraucala Pauli, erran ceçan, Nahi aiz Ierusalemera igan eta han gauça hauçaz iugeatu ene aitzinean? 10 Eta erran ceçan Paulec Cesaren iudicioco alki aitzinean niagoc, non behar bainaiz iugeatu. Iuduey deusetan eztiraueat iniuriaric eguin, hic-ere vngui daquián beçala. 11 Ecen baldin gaizquiric eguin badut, edo deus herio mereci duenic accommettitu badut, eztiát hiltzera refusatzen: baina baldin horiéc accusatzen nautenetaric deus ezpada, nehorc horiéy ecin eman nieçaqueec: Cesargana appellatzen nauc. 12 Orduan Festusec conseilluarequin minçaturic, ihardets ceçan, Cesargana appellatu aiz? Cesargana ioanen aiz.

Acts 26:32

32 Eta Agrippac Festusi erran cieçón, Larga ahal cieitean guiçon haur baldin appellatu içan ezpaliz Cesargana.

Philippians 4:22

22 Salutatzen çaituztéz saindu guciéc, eta principalqui Cesaren etchecoéc.

Matthew 17:27

27 Baina scandaliza eztitzagunçát, itsassora ioanic, egotzac amuä: eta lehen iganen den arraina har eçac, eta haren ahoa irequiric eridenen baituc staterabat: harturic hura eman iecéc enegatic eta hiregatic.

Matthew 22:21

21 Diotsate, Cesarena. Orduan erraten draue, Renda ietzoçue beraz Cesaren diradenac, Cesari: eta Iaincoaren diradenac, Iaincoari.

Mark 12:17

17 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Renda ietzoçue Cesarenac Cesari: eta Iaincoarenac Iaincoari. Eta mirets ceçaten haren gainean.

Acts 4:19-20

19 Baina Pierrisec eta Ioannesec ihardesten çutela erran ciecén, Eya Iaincoaren aitzinean gauça iustoa denez lehen çuey obeditzea ecen ez Iaincoari, iugea eçaçue. 20 Ecen segur, ecin daidiquegu ençun eta ikussi ditugun gauçác erran eztitzagun.

Acts 5:29

29 Orduan ihardesten çuela Pierrisec eta berce Apostoluéc erran ceçaten, Lehen obeditu behar da Iaincoa ecen ez guiçonac.

Romans 13:6-7

6 Ecen halacotz tributac-ere pagatzen dituçue: ecen Iaincoaren ministre dirade, hunetara berera emplegatzen diradela. 7 Renda ieceçue bada guciey çor draueçuena: nori tributa, tributa: nori peagea, peagea: nori beldurra, beldurra: nori ohorea, ohorea.

1 Corinthians 10:31

31 Bada, edo iaten baduçue, edo edaten baduçue. edo cerbait berceric eguiten baduçue, gucia Iaincoaren gloriatan eguiçue.

1 Peter 2:13-17

13 Çareten bada suiet gobernamendu humano guciaren Iaunagatic: edo regueren, superioraren beçala: 14 Edo gobernadorén, harçaz igorri içan diradenén beçala, gaizquiguilén mendequiotan eta vnguiguilén laudoriotan. 15 Ecen hunela da Iaincoaren vorondatea, vngui eguitez, guiçon erhoén ignorantiari ahoa boça dieçoçuen: 16 Libertatetan çaretenéc beçala, eta ez libertatea malitiaren estalquitan bacendute beçala, aitzitic Iaincoaren cerbitzariéc beçala. 17 Guciac ohoraitzaçue: anayetassunari on eritzoçue. Çareten Iaincoaren beldur. Regue ohora eçaçue.

1 Peter 4:11

11 Baldin norbeit minço bada, minça bedi Iaincoaren hitzéz beçala: baldin norbeit administratzen ari bada, administra beça Iaincoac administratzen duen puissançaren araura: gauça gucietan glorifica dadinçat Iaincoa Iesus Christez, ceini gloria eta indar secula seculacotz. Amen.

Matthew 22:12

12 Orduan diotsa, Adisquideá, nola huna sarthu aiz eztey arropá eztuala? Eta ahoa boça cequión.

Matthew 22:22

22 Eta hori ençunic, mirets ceçaten: eta hura vtziric ioan citecen.

Matthew 22:34

34 Phariseuac bada, ençunic ecen Sadduceuac ichildu cituela, bil citecen elkargana.

Luke 13:17

17 Eta gauça hauc harc erraiten cituenean, confunditzen ciraden hari contrastatzen çaizquion guciac: baina populu gucia alegueratzen cen harçaz eguiten ciraden gauça glorioso guciéz.

Luke 20:39-40

39 Eta ihardesten çutela Scribetaric batzuc erran ceçaten, Magistruá, vngui erran duc. 40 Eta guehiagoric etziraden ausartzen deusez haren interrogatzera.

Romans 3:19

19 Eta badaquigu ecen cerere Legueac erraiten baitu, Leguean diradeney erraiten drauela: aho gucia boça dadinçát, eta mundu gucia hoguendun dençát Iaincoaren aitzinean.

Titus 1:10

10 Ecen baduc anhitz rangea ecin daitenic eta vanoqui minçaçaleric, eta adimenduén seduciçaleric, principalqui Circoncisionetic diradenac: hæy ahoa boçatu behar ciayec:

Matthew 16:6

6 Eta Iesusec erran ciecen, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén eta Sadduceuén altchagarritic.

Matthew 16:12

12 Orduan adi ceçaten ecen etzuela erran, beguira litecen ogui altchagarritic, baina Phariseuén eta Sadduceuén doctrinatic.

Matthew 22:23-33

23 Egun hartan ethor citecen harengana Sadduceuac, resurrectioneric eztela dioitenac, eta interroga ceçaten, 24 Cioitela, Magistruá, Moysesec erran dic, Baldin norbeit hil bada haourric vkan gabe, haren anayeac aliançagatic harturen du haren emaztea, eta leinu eguinen drauca bere anayeri. 25 Eta cituán gure artean çazpi anaye: eta lehena ezconduric hil ciedián: eta leinuric etzuenaren gainean, vtzi cieçoan bere emaztea bere anayeri. 26 Eta halaber bigarrenac eta hirurgarrenac, çazpigarrenerano. 27 Eta gucién ondoan hil ciedián emaztea-ere. 28 Resurrectionean bada, çazpietaric ceinen emazte içanen da? ecen guciéc vkan dié hura. 29 Eta ihardesten duela Iesusec dioste, Huts eguiten duçue Scripturác eta Iaincoaren verthutea iaquin gabez. 30 Ecen resurrectionean eztu nehorc emazteric hartzen ez emaiten ezconçaz: baina dirade Iaincoaren Aingueruäc ceruän beçala. 31 Eta hilén resurrectioneaz den becembatean, eztuçue iracurri cer Iaincoaz erran içan çaiçuen, dioela, 32 Ni naiz Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa? Iaincoa, ezta hilén Iaincoa, baina viciena. 33 Eta hori ençunic gendetzeac spanta citecen haren doctrináz.

Mark 12:18-27

18 Orduan ethor citecen harengana Sadduceuac, ceinéc erraiten baitute eztela resurrectioneric, eta interroga ceçaten, cioitela, 19 Magistruá, Moysesec scribatu vkan diraucuc, baldin cembeiten anayea hil bada, eta vtzi badu emaztea, eta haourric vtzi ezpadu, har deçan haren anayac haren emaztea, eta eguin dieçón leinu bere anayeri. 20 Cituán bada çazpi anaye: eta lehenac har cieçán emazte, eta hiltzean etzieçán leinuric vtzi. 21 Eta bigarrenac har cieçán hura, eta hil ciedián, eta harc-ere etzieçán leinuric vtzi: eta hirurgarrenac halaber. 22 Eta har cieçateán hura çazpiéc, eta leinuric etzieçateán vtzi: gucietaco azquenenic hil ciedián emaztea-ere. 23 Resurrectionean bada, resuscitatu diratenean hetaric ceinen emazte içanen da? Ecen çazpiéc hura emazte vkan dié. 24 Orduan ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Eztuçue halacotz huts eguiten ceren ezpaitaquizquiçue Scripturác, ezeta Iaincoaren verthutea? 25 Ecen hiletaric resuscitatu diratenean, eztu nehorc emazteric harturen, ez emanen ezconçaz: baina içanen dirade ceruètaco Aingueruäc beçala. 26 Eta hiléz den becembatean, ecen resuscitatzen diradela, eztuçue iracurri Moysesen liburuan, nola berroan hari minçatu içan çayón Iaincoa, cioela, Ni naiz Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa? 27 Ezta hilén Iaincoa, baina vicién Iaincoa: çuec beraz haguitz enganatzen çarete.

Acts 4:1-2

1 Baina hec populuari minço çaizcala, ethor cequiztén Sacrificadoreac eta templeco Capitaina, eta Sadduceuac, 2 Gaitzituric ceren iracasten baitzutén populua, eta predicatzen baitzutén Iesusen icenean hiletarico resurrectionea.

Acts 5:17

17 Orduan iaiquiric Sacrificadore subiranoa, eta harequin ciraden guciac (cein baita Saddu-ceuen sectá) inuidiaz bethe citecen.

Acts 23:6-8

6 Eta iaquin çuenean Paulec ecen partida bata cela Sadduceuetaric, eta bercea Phariseuetaric, oihuz iar cedin conseilluan, Guiçon anayeác, ni Phariseu naiz, Phariseu seme: hilén sperançáz eta resurrectioneaz ni accusatzen naiz. 7 Eta haur erran çuenean, eguin cedin seditione Phariseuén eta Sadduceuén artean: eta çathi cedin biltzarrea. 8 Ecen Sadduceuéc erraiten dute eztela resurrectioneric, ez Aingueruric ez spirituric: baina Phariseuéc bata eta bercea aithor dituzté.

1 Corinthians 15:12

12 Eta baldin Christ predicatzen bada ecen hiletaric resuscitatu içan dela, nola erraiten dute batzuc çuen artean, ecen hilén resurrectioneric eztela?

2 Timothy 2:17-18

17 Eta hayén hitza gangrená beçala alhaco duc, ceinetaric baitirade Hymeneo eta Phileto: 18 Cein eguiatic erauci içan baitirade, erraiten dutela ia resurrectionea eguin içan dela, eta erautzen dié edocein batzuén fedea.

Hebrews 9:27

27 Eta hala nola ordenatu baitzaye guiçoney behin hiltzera, eta guero iugemendua:

Matthew 22:24-28

24 Cioitela, Magistruá, Moysesec erran dic, Baldin norbeit hil bada haourric vkan gabe, haren anayeac aliançagatic harturen du haren emaztea, eta leinu eguinen drauca bere anayeri. 25 Eta cituán gure artean çazpi anaye: eta lehena ezconduric hil ciedián: eta leinuric etzuenaren gainean, vtzi cieçoan bere emaztea bere anayeri. 26 Eta halaber bigarrenac eta hirurgarrenac, çazpigarrenerano. 27 Eta gucién ondoan hil ciedián emaztea-ere. 28 Resurrectionean bada, çazpietaric ceinen emazte içanen da? ecen guciéc vkan dié hura.

Mark 12:19-23

19 Magistruá, Moysesec scribatu vkan diraucuc, baldin cembeiten anayea hil bada, eta vtzi badu emaztea, eta haourric vtzi ezpadu, har deçan haren anayac haren emaztea, eta eguin dieçón leinu bere anayeri. 20 Cituán bada çazpi anaye: eta lehenac har cieçán emazte, eta hiltzean etzieçán leinuric vtzi. 21 Eta bigarrenac har cieçán hura, eta hil ciedián, eta harc-ere etzieçán leinuric vtzi: eta hirurgarrenac halaber. 22 Eta har cieçateán hura çazpiéc, eta leinuric etzieçateán vtzi: gucietaco azquenenic hil ciedián emaztea-ere. 23 Resurrectionean bada, resuscitatu diratenean hetaric ceinen emazte içanen da? Ecen çazpiéc hura emazte vkan dié.

Luke 16:8

8 Eta lauda ceçan nabussiac despenser gaichtoa, ceren çuhurqui eguin vkan baitzuen: hunegatic mundu hunetaco haourrac çuhurrago dirade, ecen ez arguico haourrac bere generationean

Luke 17:27

27 Iaten çutén, edaten çutén, emazte hartzen çutén eta ezconçaz emaiten, Noe arkán sar cedin egunerano: eta ethor cedin dilubioa, eta gal citzan guciac.

1 Corinthians 7:2-16

2 Baina paillardiçari ihes eguiteagatic, batbederac bere emaztea biu, eta batbederac bere senharra biu. 3 Emazteari senharrac çor draucan onheriztea renda bieçó: eta halaber emazteac-ere senharrari. 4 Emazteac bere gorputza eztu bere bothereco: baina senharrac: eta halaber senharrac-ere bere gorputza eztu bere bothereco, baina emazteac. 5 Ezteçaçuela defrauda batac bercea cembeit demboratacotz consentimendu batez ezpada, baruretan eta orationetan emplega çaiteztençát: eta harçara elkargana itzul çaitezte, Satanec tenta etzaitzatençát çuen incontinentiagatic 6 Baina haur erraiten dut permissionez, ez manamenduz. 7 Ecen nahi nuque guiçon guciac liraden ni beçala: baina batbederac bere dohain propria du Iaincoaganic, batac hunela eta berceac hala. 8 Bada erraiten drauet ezcondu-gabey eta alharguney, on dela hayençat, baldin badaudez ni beçala. 9 Baina baldin continent ezpadirade, ezcon bitez: ecen hobe da ezconcea ecen ez erre içatea. 10 Eta ezconduey denuntiatzen drauet, ez nic baina Iaunac, Emaztea senharraganic eztadin parti. 11 Eta baldin parti badadi bego ezcondu gabe, edo senharrari reconcilia bequió: senharrac-ere emaztea ezteçala vtzi. 12 Baina bercey nic erraiten drauet, ez Iaunac, Baldin cembeit anayec emazte infidela badu, eta emazteac consentitzen badu harequin habitatzera, ezteçan hura vtzi. 13 Eta baldin cembeit emaztec senhar infidela badu, eta senharrac consentitzen badu harequin habitatzera, ezteçan hura vtzi. 14 Ecen sanctificatu da senhar infidela emazteaz, eta sanctificatu da emazte infidela senharraz: bercela çuen haourrac satsu lirateque: baina orain saindu dirade. 15 Eta baldin infidela partitzen bada, parti dadin ecen ezta suiet anayea edo arrebá halaco gaucetan: baina baquera deithu gaithu Iaincoac. 16 Ecen cer daquin emazteá, eya senharra saluaturen dunanez? edo cer daquic senharrá, eya emaztea saluaturen duanez?

Ephesians 5:31

31 Halacotz, vtziren ditu guiçonac aita eta ama eta iunctaturen çayó bere emazteari: eta biac haraguibat içanen dirade.

Hebrews 13:4

4 Honorable da gucién artean ezconçá, eta ohe macula gabea: baina paillartac eta adulteroac iugeaturen ditu Iaincoac.

Matthew 12:32

32 Eta nor-ere minçaturen baita guiçonaren Semearen contra, barkaturen çayo hari: baina nor-ere minçaturen baita Spiritu sainduaren contra, etzayo barkaturen hari ez secula hunetan, ez ethorteco denean:

Matthew 22:29

29 Eta ihardesten duela Iesusec dioste, Huts eguiten duçue Scripturác eta Iaincoaren verthutea iaquin gabez.

Mark 12:24

24 Orduan ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Eztuçue halacotz huts eguiten ceren ezpaitaquizquiçue Scripturác, ezeta Iaincoaren verthutea?

Luke 21:36

36 Veilla eçaçue bada, dembora gucian othoitz eguiten duçuela, ethorteco diraden gauça guciey itzurteco digne eguin çaiteztençat, eta guiçonaren Semearen aitzinean egon ahal çaiteztençat.

John 5:29

29 Eta ilkiren dirade vngui eguin duqueitenac, vicitzeco resurrectionera: baina gaizqui eguin duqueitenac, condemnationeco resurrectionera.

Acts 5:41

41 Hec bada ioan citecen alegueraric conseilluaren aitzinetic, ceren Iesusen icenean iniuria suffritzeco ohore hura eguin içan baitzayen.

Acts 24:15

15 Eta sperança dudalaric Iaincoa baithan, içanen dela hilén resurrectionea, hambat iustoena nola iniustoena, ceinen beguira berac-ere baitaude.

2 Thessalonians 1:5

5 Cein baitirade Iaincoaren iugemendu iustoaren seignale, Iaincoaren resumaren digne eguin çaiteztençát, ceinagatic suffritzen-ere baituçue:

Hebrews 11:35

35 Emaztéc recebitu vkan dituzte resurrectionez bere hilac: eta batzu hedatu içan dirade, deliuratu içatera conturic eguiten etzutelaric resurrectione hobebat obteni leçatençát.

Revelation 3:4

4 Cembeit persona-ere badituc hic Sarden bere abillamenduac satsutu eztituztenic, eta ebiliren baitirade enequin abillamendu churitan: ecen digne dituc.

Matthew 22:30

30 Ecen resurrectionean eztu nehorc emazteric hartzen ez emaiten ezconçaz: baina dirade Iaincoaren Aingueruäc ceruän beçala.

Mark 12:25

25 Ecen hiletaric resuscitatu diratenean, eztu nehorc emazteric harturen, ez emanen ezconçaz: baina içanen dirade ceruètaco Aingueruäc beçala.

Romans 8:17-23

17 Eta baldin haour bagara, bayeta heredero: heredero, diot, Iaincoaren, eta Christen herederoquide, baldin ordea harequin batean suffritzen badugu, harequin batean glorifica gaitecençat. 18 Ecen estimatzen dut dembora hunetaco suffrimenduac eztiradela comparatzeco ethorteco den gloria gutan manifestaturen denarequin. 19 Ecen creaturác desir handiz beguira daude noiz Iaincoaren haourrac manifesta daitezqueen. 20 Ecen creaturác vanitatetara suiet dirade, ez bere nahiz, baina sperançaren azpian suiectionetan eçarri dituenaren causaz, hec-ere deliuraturen diradela corruptionearen suiectionetic, Iaincoaren haourrén gloriaren libertatean içateco. 21 Ecen badaquigu creatura guciac suspirioz elkarrequin daudela, eta penatan diradela oraindrano. 22 Eta ez hec solament, baina gu-ere Spirituaren primitiác ditugula, gueuroc gure baithan suspirioz gaude, adoptionearen beguira gaudela, gure gorputzaren deliurançaren diot. 23 Ecen sperançaz saluatu içan gara. Eta ikusten den sperançá, ezta sperança: ecen nehorc ikusten duena, certaco spera leçaque?

1 Corinthians 15:26

26 Eta azquen etsay deseguinen dena herioa da.

1 Corinthians 15:42

42 Halaiçanen da hilén resurrectionea-ere: gorputza ereiten da corruptionetan, resuscitatzen da incorruptionetan.

1 Corinthians 15:49

49 Eta lurrecoaren imaginá ekarri vkan dugun beçala, ekarriren dugu cerucoaren imagina-ere.

1 Corinthians 15:52-54

52 Moment batez eta begui keinu batez, azquen trompettán (ecen ioren du trompettác) eta hilac resuscitaturen dirade incorruptible, eta gu muthaturen gara. 53 Ecen behar da corruptible haur vezti dadin incorruptionez, eta mortal haur vezti dadin immortalitatez. 54 Bada corruptible haur veztitu datenean incorruptionez, eta mortal haur veztitu datenean immortalitatez, orduan eguinen da scribatu dena, Iretsi içan da herioa victoriatara.

Philippians 3:21

21 Ceinec transformaturen baitu gure gorputz ezdeusa, haren gorputz gloriosoaren conforme eguin dadinçát, gauça guciac-ere bere suiet eguin ahal ditzaqueen verthutearen araura.

1 Thessalonians 4:13-17

13 Eta eztut nahi çuec ignorant çareten, anayeác, lo daunçanéz den becembatean, contrista etzaiteztençát, berce goitico sperançaric eztutenac-ere beçala. 14 Ecen baldin sinhesten badugu Iesus hil eta resuscitatu dela, halaber Iesus Iaunean lo daunçanac-ere Iaincoac erekarriren ditu harequin. 15 Ecen haur erraiten drauçuegu Iaunaren hitzez ecen gu viciric goitico garatenoc Iaunaren aduenimenduan ezgaitzaiztela aitzinduren lo daunçateney. 16 Ecen Iauna bera exhortationezco oihurequin, eta Archangelu vozequin, eta Iaincoaren trompettarequin iautsiren da cerutic: eta Christean hilac resuscitaturen dirade lehenic: 17 Guero gu viciric goitico garatenoc, harrapaturen garate hequin batean hodeyetan Iaunaren aitzinera airetan: eta halaz bethi Iaunarequin içanen gara.

1 John 3:1-2

1 Ikussaçue nolaco charitatea guri eman draucun Aitac, baita, Iaincoaren haur deitha gaitecen: halacotz munduac ezgaitu eçagutzen, ceren ezpaitu hura eçagutzen. 2 Maiteác, orain Iaincoaren haour gara, baina oraino ezta aguertu içanen garena: badaquigu ordea ecen hura aguer dadinean, hura irudico dugula: ecen den beçala ikussiren duquegu hura.

Revelation 5:6-14

6 Eta beha neçan, eta huná thronoaren eta laur animálen artean, eta Ancianoén artean Bildots-bat cegoela nehorc hila beçala, cituela çazpi adar eta çazpi begui: cein baitirade Iaincoaren çazpi spiritu lur gucira igorriac. 7 Eta ethor cedin eta har ceçan liburuä thronoan iarriric cegoenaren escu escuinetic. 8 Eta liburuä hartu çuenean, laur animaléc eta hoguey eta laur Ancianoéc bere buruäc egotz citzaten Bildotsaren aitzinera, cituztela ceinec bere guittarrác eta vrrhezco ampolác perfumez betheac, cein baitirade sainduén orationeac: 9 Eta cantatzen çutén cantu berribat, cioitela, Digne aiz liburuären hartzeco, eta haren ciguluén irequiteco: ecen sacrificatu içan aiz, eta redemitu garauzcac Iaincoari eure odolaz, leinu, eta mihi, eta populu, eta natione orotaric. 10 Eta eguin guerauzcac gure Iaincoari regue eta sacrificadore: eta regnaturen diagu lurraren gainean. 11 Orduan ikus neçan, eta ençun neçan thronoaren eta animalén eta Ancianoén inguruän, anhitz Aingueruren voza, eta cen hayén contua hamar millatan hamar milla, eta millatan milla: 12 Cioitela ocengui, Digne da sacrificatu içan den Bildotsa har deçan puissança, eta abrastassun, eta sapientia, eta indar, eta ohore, eta gloria, eta laudorio. 13 Eta ceruän den creatura gucia, eta lurraren gainean, eta lurraren azpian, eta itsassoan, eta hetan diraden gauça guciac ençun nitzan, erraiten çutela, Thronoan iarria denari eta Bildotsari laudorio, eta ohore, eta gloria, eta puissança, secula seculacotz. 14 Eta laur animaléc erraiten çuten, Amen: eta hoguey eta laur Ancianoéc egotz citzaten bere buruäc bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten vici dena secula seculacotz.

Revelation 7:9-12

9 Gauça hauén ondoan beha neçan, eta huná, tropela handi nehorc conta ecin ceçaqueen-bat, gende eta leinu eta populu eta mihi gucietaric, throno aitzinean eta Bildotsaren presentián ceudela, arropa luce churiz veztituac, eta palmác bere escuetan: 10 Eta oihuz ceuden ocengui, cioitela, Saluamendua gure Iainco throno gainean iarria denaganic eta Bildotsaganic. 11 Eta Aingueru guciéc assistitzen çuten thronoaren, eta Ancianoén eta laur animalén inguruän: eta bere buruäc egotz citzaten throno aitzinera bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten Iaincoa, 12 Cioitela, Amen: laudorio, eta gloria, eta sapientia, eta esquer, eta ohore, eta puissança, eta indar gure Iaincoari secula seculacotz. Amen.

Revelation 20:6

6 Dohatsu eta saindu da lehen resurrectionean parte duena, hayén gainean bigarren herioac eztu bothereric: baina içanen dirade Iaincoaren eta Christen sacrificadore, eta regnaturen duté harequin milla vrthez.

Revelation 21:4

4 Eta ichucaturen du Iaincoac nigar chorta gucia hayén beguietaric: eta herioa guehiagoric ezta içanen ez vrthueriaric, ez heyagoraric, ez nequeric: ecen leheneco gauçác iragan dirade.

Revelation 22:2-5

2 Eta haren plaçaren erdian eta fluuioaren alde bietaric cen vicitzeco arborea ekarten cituela hamabi fructu, hilebethe oroz emaiten çuela bere fructua, eta arborearen hostoac Gentilén ossassunetacotz. 3 Eta gauça maradicaturic batre ezta içanen guehiagoric: baina Iaincoaren eta Bildotsaren thronoa hartan içanen da, eta bere cerbitzariéc cerbitzaturen duté hura. 4 Eta ikussiren duté haren beguithartea, eta haren icena hayén belarretan içanen da. 5 Eta gauic han ezta içanen, eta candela arguiren, ez iguzqui arguiren beharric eztuté: ecen Iainco Iaunac arguitzen ditu hec: eta regnaturen duté secula seculacotz.

Revelation 22:9

9 Eta erran cieçadan, Beguirauc eztaguián: ecen cerbitzariquide nauc hire, eta hire anaye Prophetén, eta liburu hunetaco hitzac beguiratzen dituztenén: Iaincoa adora eçac.

Matthew 22:3-33

3 Eta igor citzan bere cerbitzariac ezteyetara gomitatuén deitzera: baina etziraden ethorri nahi içan. 4 Berriz igor ceçan berce cerbitzariric, cioela, Erreçue gomitatuey, Huná, apprestatu dut neure barazcaria, ene cecenac eta haraquey guicenduac haraqueitatu dirade, eta gucia prest da: çatozte ezteyetara. 5 Baina hec conturic eguin gabe ioan citecen: bata bere bordarat, eta bercea bere merkatalgoarát. 6 Eta bercéc hatzamanic haren cerbitzariac iniuria eta hil citzaten. 7 Eta regue ençunic hori asserré cedin: eta igorriric bere gendarmesac, deseguin citzan guicerhaile hec, eta hayen hiria erra ceçan. 8 Orduan dioste bere cerbitzariey, Ezteyac prest badirade, baina gomitatu ciradenac, eztirade digne içan. 9 Çoazte bada bide cantoinetara, eta eridenen dituçuen guciac dei itzaçue ezteyetara. 10 Eta cerbitzari hec ilkiric bidetara, bil citzaten eriden cituzten guciac, hambat gaichtoac nola onac: eta bethe cedin ezteyén lekua, mahainean iarriric ceudenéz. 11 Eta sarthu cenean regue mahainean iarriric ceudenén ikustera, ikus ceçan han guiçombat eztey arropaz veztitua etzenic. 12 Orduan diotsa, Adisquideá, nola huna sarthu aiz eztey arropá eztuala? Eta ahoa boça cequión. 13 Orduan erran ciecén reguec cerbitzariey, Oinetan eta escuetan estecaturic, ken eçaçue, eta egotzaçue campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots. 14 Ecen anhitz dirade deithuac, eta guti elegituac. 15 Orduan appartaturic Phariseuéc conseillu har ceçaten nola hura hatzaman liroiten hitzean. 16 Eta igorten dituzte harengana bere discipuluac Herodianoequin, dioitela, Magistruá, baceaquiagu eguiati aicela, eta Iaincoaren bidea eguiazqui iracasten duála, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara behá: 17 Erraguc bada, cer irudi çaic? bidezco da Cesari tributaren emaitea, ala ez? 18 Eta eçaguturic Iesusec hayen malitiá, dio, Cergatic tentatzen nauçue hypocritac? 19 Eracustaçue tributeco monedá. Eta hec presenta cieçoten dinerobat. 20 Eta erraiten draue, Norena da imagina haur eta scribua? 21 Diotsate, Cesarena. Orduan erraten draue, Renda ietzoçue beraz Cesaren diradenac, Cesari: eta Iaincoaren diradenac, Iaincoari. 22 Eta hori ençunic, mirets ceçaten: eta hura vtziric ioan citecen.

Acts 7:30-32

30 Eta berroguey vrthe complitu cituenean aguer cequión Sinaco mendico desertuan Iaunaren Aingueruä, berro batetaco su-garrean. 31 Eta Moyses hori ikussiric miraz iar cedin visioneaz: eta consideratzera hurbiltzen cela eguin cedin harengana Iaunaren voza, 32 Cioela, Ni nauc hire aitén Iaincoa, Abrahamen Iaincoa., eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa. Eta Moyses ikara çabilala etzén consideratzera venturatzen.

John 6:57

57 Nola ni igorri bainau Aita vici denac, eta ni vici bainaiz neure Aitaz: hala ni ianen nauena ere, vicico da hura-ere niçaz.

John 11:25-26

25 Erran cieçón Iesusec, Ni naun resurrectionea eta vicitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil içan badere vicico dun: 26 Eta nor-ere vici baita, eta sinhesten baitu ni baithan, seculan eztun hilen. Sinhesten dun haur?

John 14:19

19 Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete.

Romans 6:10-11

10 Ecen hil içan dena, bekatuari hil içan çayó behingotz: baina vici dena, Iaincoari vici çayó. 11 Hala çuec-ere estima eçaçue bekatuari hil çaizquiotela, baina Iaincoari vici çaizquiotela Iesus Christ gure Iaunaz.

Romans 6:22-23

22 Baina orain bekatuaren azpitic libreturic, eta Iaincoaren cerbitzari eguinic, baduçue çuen fructua saindutassunetan: eta fina, vicitze eternala. 23 Ecen bekatuaren gageac, herioa: eta Iaincoaren dohaina da vicitze eternala Iesus Christ gure Iaunaz.

Romans 14:7-9

7 Ecen ezta gutaric nehor bere buruäri vici, eta ezta nehor bere buruäri hiltzen. 8 Ecen edo dela vici garén, Iaunari vici gara: edo dela hiltzen garén, Iaunari hiltzen gara. Beraz nahi bada vici garén, nahi bada hiltzen garén, Iaunaren gara 9 Ecen hunetacotzát Christ hil, eta resuscitatu, eta vicitara itzuli içan da, hambat hilén nola vicién gainean dominatione duençát.

2 Corinthians 6:16

16 Eta cer consentimendu du Iaincoaren templeac idolequin? ecen çuec Iainco viciaren temple çarete: Iaincoac erran duen beçala Habitaturen naiz hetan eta ebiliren: eta içanen naiz hayén Iainco eta hec içanen dirade ene populu.

2 Corinthians 13:4

4 Ecen crucificatu içan bada-ere infirmitatez, alabaina vici da Iaincoaren verthutez: ecen gu-ere infirmo gara harequin, baina vici gara harequin Iaincoaren verthutez çuec baithara.

Colossians 3:3-4

3 Ecen hil içan çarete, eta çuen vicitzea gordea da Christequin Iaincoa baithan. 4 Baina Christ aguer dadinean cein baita gure vicia, orduan çuec-ere aguerturen çarete gloriatan.

Hebrews 11:16

16 Baina orain hobeagobat desiratzen duté, erran nahi baita celestiala: hunegatic Iaincoari berari-ere etzayó laido hayén Iainco deitzera, ecen preparatu cerauen ciuitatebat.

Revelation 7:15-17

15 Halacotz dituc Iaincoaren throno aitzinean, eta hura cerbitzatzen dié egun eta gau haren templean: eta thronoan iarria dena habitaturen duc horiequin. 16 Eztituc gosseturen ez egarrituren guehiagoric, ez horién gainera eztic ioren iguzquiac, ez beroc batec-ere. 17 Ecen thronoaren erdian den Bildotsac bazcaturen citic eta guidaturen vretaco ithurri vicietara: eta ichucaturen dic Iaincoac nigar vr gucia horién beguietaric.

Revelation 22:1

1 Guero eracuts cieçadan vr vicizco fluuio purbat, crystalac beçala arguitzen çuenic, Iaincoaren eta Bildotsaren thronotic heldu cela.

Matthew 22:34-40

34 Phariseuac bada, ençunic ecen Sadduceuac ichildu cituela, bil citecen elkargana. 35 Eta interroga ceçan hetaric batec, Legueco doctorac, tentatzen çuela hura, eta cioela, 36 Magistruá, cein da manamendu handia Leguean? 37 Eta Iesusec erran cieçón, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz. 38 Haur duc manamendu lehena eta handia. 39 Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala. 40 Bi manamendu hautaric Legue gucia eta Prophetác dependitzen dituc.

Mark 12:28-34

28 Eta ethor cedin Scribetaric cembeit, hec disputatzen ençunic, eta ikussiric ecen vngui ihardetsi cerauela, harc interroga ceçan, Cein da manamendu gucietaco lehena? 29 Eta Iesusec ihardets cieçón. Manamendu gucietaco lehena duc, Behadi Israel, gure Iainco Iauna, Iaun bakoitzbat duc. 30 Onhetsiren duc bada eure Iainco Iauna, eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz, eta eure ahal guciaz: haur duc lehen manamendua. 31 Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala: hauc baino berce manamendu handiagoric eztuc. 32 Orduan erran cieçón Scriba harc, Vngui, Magistruá, eguiazqui erran duc, ecen Iaincobat dela eta harçaz berceric eztela: 33 Eta haren onhestea bihotz guciaz, eta adimendu guciaz, eta arima guciaz, eta indar guciaz: eta hurcoaren onhestea bere buruä beçala, guehiago dela ecen ez holocausta eta sacrificio guciac. 34 Eta Iesusec ikussi çuenean ecen harc çuhurqui ihardetsi çuela, erran cieçón, Ezaiz vrrun Iaincoaren resumatic. Eta nehor guehiagoric etzayón ausart interrogatzera.

Acts 23:9

9 Eta eguin içan cen heyagora handibat: orduan Phariseuén alde ciraden Scribác iaiquiric baciharducaten, erraiten çutela, Eztugu deus gaitzic eriden guiçon hunetan, baina baldin spiritubat edo Ainguerubat minçatu baçayó ezgaitecela Iaincoaren contra batailla.

Matthew 22:46

46 Eta nehorc ecin ihardets cieçoyon hitzic: ez nehor etzequión ventura guehiagoric egun harçaz harat interrogatzera.

Mark 12:34

34 Eta Iesusec ikussi çuenean ecen harc çuhurqui ihardetsi çuela, erran cieçón, Ezaiz vrrun Iaincoaren resumatic. Eta nehor guehiagoric etzayón ausart interrogatzera.

Matthew 1:1

1 IESVS CHRIST Dauid-en semearen, Abrahamen semearen generationeco Liburuä.

Matthew 22:41-45

41 Eta bildu ciradenean Phariseuac, interroga citzan Iesusec, 42 Cioela, Cer irudi çaiçue Christez? noren seme da? Diotsate, Dauid-en. 43 Eta dioste, Nola beraz Dauid-ec Spirituz deitzen du hura Iaun? dioela, 44 Erran drauca, Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella. 45 Beraz baldin Dauid-ec deitzen badu hura Iaun, nola da haren seme?

Mark 12:35-37

35 Eta ihardesten çuela Iesusec erraiten çuen, templean iracasten ari cela, Nola dioite Scribéc ecen Christ Dauid-en seme dela? 36 Ecen Dauid-ec berac erran du Spiritu sainduaren inspirationez, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar-adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella. 37 Beraz Dauid-ec berac deitzen du hura Iaun: nondic da beraz haren seme? Eta gendetze anhitzec ençuten çuen hura gogotic.

Luke 18:38-39

38 Orduan oihu eguin ceçan, cioela, Iesus Dauid-en semeá, auc pietate niçaz. 39 Eta aitzinean ioaiten ciradenéc mehatchatzen çutén ichil ledinçát: baina harc vnguiz oihu guehiago eguiten çuen, Dauid-en semea, auc pietate niçaz.

John 7:42

42 Eztu Scripturac erraiten, ecen Dauid-en hacitic, eta Bethlehemgo Dauid egoiten cen burgutic Christ ethorriren dela?

Acts 2:30

30 Bada Propheta nola baitzén, eta baitzaquian ecen iuramenduz iuratu ceraucala Iaincoac ecen haren guerrunceco fructutic, haraguiaren arauez, Christ suscitaturen çuela, haren throno gainean iar eraciteco.

Romans 1:3-4

3 Bere Seme haraguiaz den becembatean Dauid-en hacitic eguinaz, 4 Sanctificationetaco Spirituaz den becembatean hiletarico resuscitatzez Iaincoaren Seme botheretsuqui declaratuaz, Iesus Christ gure Iaunaz:

Revelation 22:16

16 Nic Iesusec igorri vkan dut neure Aingueruä gauça haur testifica lietzaçuençat Elicétan. Ni naiz Dauid-en çaina eta generationea, Içar arguitzen duena eta goicecoa.

Acts 1:20

20 Ecen scribatua da Psalmuen liburuän, Eguin bedi haren habitationea desert, eta eztén han habita dadinic. Eta, Haren administrationea har deçan berce batec.

Acts 2:34-35

34 Ecen Dauid ezta igan ceruètara: baina dio berac, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean, 35 Eçar ditzaçuedano hire etsayac hire oinén scabella.

Acts 13:33-35

33 Ecen hura Iaincoac complitu drauela hayen haourrey, cein baicara gu, Iesus resuscitaturic, bigarren Psalmuan-ere scribatua den beçala, Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi. 34 Eta eracusteco resuscitatu duela hura hiletaric guehiagoric sepulchrera ez itzultzecotan, hunela erran vkan du, Emanen drauzquiçuet çuey Dauid-en saindutassun segurac. 35 Eta halacotz berce leku batetan-ere erraiten du, Eztuc permettituren hire Sainduac corruptioneric ikus deçan.

1 Corinthians 15:25

25 Ecen behar du harc regnatu, etsay guciac bere oinén azpian eçarri dituqueeno.

Hebrews 1:13

13 Eta Aingueruètaric ceini erran vkan drauca egundano, Iar adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella?

Hebrews 3:7

7 Halacotz Spiritu sainduac erraiten duen beçala, Egun baldin haren voza ençun badeçaçue

Revelation 19:14-21

14 Eta ceruän diraden armadác iarreiquiten çaizquión çaldi churiz, veztituric crespa churiz eta purez. 15 Eta haren ahotic ilkiten cen ezpata çorrotzbat, harçaz io ditzançát nationeac: ecen harc gobernaturen ditu hec burdin berga batez: eta hura da Iainco bothere gucitacoaren hissizco eta hirazco mahatsarno lacoa aurizquiren duena. 16 Eta çuen bere veztidurán eta ichterrean scribuz icen haur, REGVEN REGVEA, ETA IAVNEN IAVNA. 17 Guero ikus neçan Ainguerubat iguzquian barna cegoela, ceinec oihu eguin baitzeçan ocengui, ciostela ceruären arteaz hegaldatzen ciraden chori guciey, Çatozte, eta bil çaitezte Iainco handiaren affarira, 18 Ian deçaçuençát reguén haraguia, eta capitainén haraguia, eta borthitzen haraguia, eta çaldién haraguia, eta hayén gainean iarriric daudenena, eta libre eta sclabo, chipi eta handi gucién haraguia, 19 Guero ikus nitzan bestiá eta lurreco regueac eta hayen armadác bilduric guerla eguitera çaldi gainean iarriric cegoenaren contra eta haren armadaren contra. 20 Eta bestiá hatzaman cedin, eta propheta falsu haren aitzinean signoac eguin cituena harequin, ceinéz seducitu baitzituen bestiaren mercá hartu vkan çutenac, eta haren imaginá adoratu vkan çutenac: viciric iraitzi içan dirade bi hauc suzco stang suphrez çachecan batetara: 21 Eta goiticoac hil içan ciraden çaldi gainean iarriric cegoenaren ahotic ilkiten cen ezpatáz: eta chori guciac asse citecen hayén haraguietaric.

Matthew 1:23

23 Huná, virginabat içorra içanen da, eta erdiren da seme batez, eta deithuren duté haren icena Emmanuel, cein erran nahi baita hambat nola, Iaincoa gurequin.

Luke 1:31-35

31 Eta horrá, concebituren dun eure sabelean, eta erdiren aiz seme batez eta deithuren dun haren icena Iesus. 32 Hura içanen dun handi, eta eritziren ciayón Subiranoaren Semé: eta emanen diraucan Iainco Iaunac bere aita Dauid-en thronoa. 33 Eta regnaturen din Iacob-en etchearen gainean eternalqui, eta haren resumaren finic eztun içanen. 34 Erran ciecón orduan Mariac Aingueruäri, Nola içanen da hori, guiçonic eçagutzen eztudanaz gueroz. 35 Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçón, Spiritu saindua hire gainera ethorriren dun eta Subiranoaren verthuteac itzal eguinen draun eta halacotz hitaric sorthuren den saindua, Iaincoaren Seme deithuren dun.

Luke 2:11

11 Ecen Dauid-en ciuitatean iayo çaiçuela Saluadorea, cein baita Christ Iauna.

Romans 9:5

5 Ceinenac baitirade Aitác, eta hetaric da Christ haraguiaren arauez, cein baita gauça gucién gaineco Iainco, eternalqui benedicatua. Amen.

1 Timothy 3:16

16 Eta duda gabe, handi duc pietatearen mysterioa: ecen Iaincoa manifestatu içan dela haraguian, iustificatu dela Spirituan, ikussi içan dela Aingueruèz, predicatu içan çayela Gentiley, sinhetsi içan dela munduan, goiti recebitu içan dela gloriara.

Matthew 15:10

10 Eta populua beregana deithuric erran ciecén, Ençun eçaçue eta adi eçaçue.

Matthew 23:1-2

1 Orduan Iesus minça cequien gendetzey eta bere discipuluey. 2 Cioela, Moysesen cadirán iarten dirade Scribác eta Phariseuac:

Matthew 23:5-7

5 Eta bere obra guciac eguiten dituzté guiçonéz ikus ditecençát: ecen çabaltzen dituzté bere philacterioac, eta luçatzen dituzté bere veztimendetaco bazterrac. 6 Eta on darizté lehen placey banquetetan, eta lehen cadirey synagoguetan, 7 Eta salutationey merkatuetan, eta guiçonéz deithu içateari Magistruá, Magistruá.

Mark 8:34

34 Guero populua beregana deithuric bere discipuluequin, erran ciecén, Norc-ere nahi baitu ene ondoan ethorri, renuntia beça bere buruäz, eta har beça bere crutzea, eta berrait niri.

Mark 12:38-39

38 Eta erraiten cerauen bere doctrinán, Beguirauçue Scriba arropa lucequin ebili nahi diradenetaric, eta salutationey merkatuetan on dariztenetaric, 39 Eta lehen cadirey synagoguetan, eta lehen placey banquetetan:

1 Timothy 5:20

20 Bekatu eguiten dutenac, gucién aitzinean reprehenditzac, berceac-ere baldur diradençát.

Mark 8:15

15 Eta mana citzan, cioela, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén altchagarritic, eta Herodesen altchagarritic.

Luke 11:43

43 Maledictione çuen gainean Phariseuác: ecen on darizteçue lehen iar lekuey synagoguetan, eta salutationey merkatuetan.

Luke 12:1

1 Bizquitartean bildu içanic gendetze mulço handiac hambat non elkar aurizquiten baitzutén, has cequién erraiten bere discipuluey, Lehenic beguira çaitezte Phariseuén altchagarritic, cein baita hypocrisiá.

Luke 14:7

7 Erraiten cerauen halaber gomitatu içan ciradeney comparationebat, gogoatzen çuela nola lehen iarlekuéz hautatzen ciraden, ciostela,

Romans 12:10

10 Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela.

Philippians 2:3-5

3 Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça. 4 Etzaudetela batbedera cein çuen commoditatetara behá, baina bercerenetara-ere. 5 Bada biz çuetan Iesus Christ baithan-ere içan den affectionea.

2 Timothy 4:15

15 Harenganic hi-ere beguiradi: ecen haguitz gure hitzey resistitu vkan dirauec.

3 John 1:9

9 Scribatu diarocát Eliçari: baina hayén artean lehen içan aiher denac, Diotrephesec ezguiaitic recebitzen.

Matthew 11:22-24

22 Etare diotsuet, Tyr eta Sidon iudicioco egunean çuec baino emequiago tractatuac içanen diradela. 23 Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena iffernurano beheraturen aiz: ecen baldin Sodoman eguin içan balirade hi baithan eguin içan diraden verthuteac, egungo egunerano egon çateán. 24 Etare badiotsuet, ecen Sodomacoac hi baino emequiago tractatuac içanen diradela iudicioco egunean.

Matthew 23:13

13 Baina maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ceren ersten baituçue ceruètaco resumá guiçonén aitzinean: ecen çuec etzarete sartzen, eta sartzen diradenac eztituçue vtziten sartzera.

Matthew 23:26-28

26 Phariseu itsuá, chahu eçac lehenic coparen eta plataren barnecoa, hayén campocoa-ere chahu dadinçát. 27 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen sepulchre churituac irudi duçue, hec campotic eder eracusten dirade: baina barnetic hilén heçurrez eta satsutassun oroz betheac dirade. 28 Halaber çuec-ere campotic guiçoney eracusten çarete iusto, baina barnean hypocrisiaz eta iniquitatez betheac çarete.

Mark 12:40

40 Iresten dituztela ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: hauc recebituren duté condemnatione handiagoa.

Luke 10:12-14

12 Baina badiotsuet ecen Sodomacoac egun hartan hiri hura baino emequiago tractatuac içanen diradela. 13 Maledictione hiri Chorazin, maledictione hiri Bethsaida, ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin içan balirade çuec baithan eguin içan diraden verthuteac, aspaldi çacurequin eta hautsequin iarriric emendatu ciratequeen. 14 Halacotz Tyr eta Sidon emequiago tractatuac içanen dirade iudicioan ecen ez çuec.

Luke 12:47-48

47 Eta bere nabussiaren vorondatea eçagutu duen cerbitzaria, eta ezpaita preparatu, eta ezpaitu haren vorondatearen araura eguin, cehaturen da anhitz vkaldiz: 48 Baina eçagutu eztuena, eta cehatu içateco mereci duqueen gauçac eguin dituena, cehaturen da vkaldi gutiz. Bada anhitz eman içan çayon guciari, anhitz galde eguinen çayó: eta beguiratzera anhitz eman içan çayonari, hambat guehiago galde eguinen çayó.

1 Thessalonians 2:5

5 Ecen behinere lausenguzco hitzez eztugu vsatu vkan, daquiçuen beçala: ezeta auaritiataco occasionez: Iaincoa da testimonio.

2 Timothy 3:2-6

2 Ecen içanen dituc guiçonac bere buruentár, auaritioso, vantari, vrgulutsu, disfamaçale, aita-ametara desobedient, ingrat, Iaincoaren menospreciaçale, 3 Affectione natural gabe, leyaltate gabe, calumniaçale, moderamendu gabe, crudel, on diradenén gaitzetsle, 4 Traidore, temerario, hantuac, Iaincoari baino voluptatey hobe erizle. 5 Pietatearen irudia dutelaric, baina haren verthutea vkatzen dutelaric: apparta adi bada hetaric. 6 Ecen hautaric dituc etchetara forratzen diradenac, eta gathibu dadutzatenac emazteto bekatuz cargatuac, guthicia diuersez erabiliac,

Titus 1:16

16 Professione eguiten dié Iaincoa eçagutzen dutela, baina obraz vkatzen dié, abominable diradelaric eta desobedient eta obra on orotara reprobatuac.

James 3:1

1 Ene anayeác, etzaretela magistru anhitz: daquigularic ecen condemnatione handiagoa recebituren dugula.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.