Luke 23:26 Cross References - Basque

26 Eta hura eramaiten çutela, harturic Simon Cyreneano landetaric heldu cen-bat, hari crutzea gainean eçar cieçoten Iesusen ondoan eramaiteco.

Matthew 27:32-44

32 Eta ilki ciradenean eriden ceçaten guiçon Cyreniano Simon deitzen cembat: haur bortcha ceçaten haren crutzearen eramaitera. 33 Eta ethorri ciradenean Golgotha deitzen den lekura (cein erran nahi baita hambat nola bur-heçur lekua) 34 Eman cieçoten vinagre edatera behaçunarequin nahastecaturic: eta dastatu çuenean etzuen edan nahi vkan. 35 Eta crucificatu çutenean parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric: compli ledinçát Prophetáz erran cena, Partitu vkan dituzte ene abillamenduac, eta ene arroparen gainean çorthe egotzi vkan duté. 36 Eta iarriric ceudela beguiratzen çutén hurá han. 37 Eta eçar ceçaten haren buru garayan haren causá scribaturic, HAVR DA IESVS IVDVEN REGVEA. 38 Orduan crucificatu içan dirade harequin bi gaichtaguin bata escuinetic eta bercea ezquerretic. 39 Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten hura, bere buruäc higuitzen cituztela, 40 Eta cioitela, Hic templea deseguiten duanorrec, eta hirur egunez edificatzen, empara eçac eure buruä: baldin Iaincoaren Semea bahaiz, iauts adi crutzetic. 41 Halaber Sacrificadore principaléc-ere truffatzen ciradela Scribequin eta Ancianoequin, erraiten çutén. 42 Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara diro: baldin Israeleco Regue bada, iauts bedi orain crutzetic, eta sinhetsiren dugu hori. 43 Fida da Iaincoa baithan, empara beça orain, baldin haren gogaraco bada: ecen erran du, Iaincoaren Semea naiz. 44 Hura bera, harequin crucificatu ciraden gaichtaguinec-ere reprotchatzen ceraucaten.

Mark 15:21-32

21 Eta bortcha ceçaten bideazco Simon Cyreniano deitzen cembat, landetaric heldu cela, (cein baitzén Alexandreren eta Ruforen aita) haren crutzea eraman leçançat. 22 Guero eraman ceçaten Golgothaco lekura, cein erran nahi baita, Bur-heçur lekua. 23 Guero eman cieçoten edatera mahatsarno myrrharequin nahasteca, baina harc etzeçan har 24 Eta crucificatu çutenean, parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric hayén gainean, norc cer ioan leçaqueen. 25 Ciraden bada hirur orenac hura crucificatu çutenean. 26 Eta cen haren causaren inscriptionea hunela scribatua, IVDVEN REGVEA. 27 Eta harequin crucifica citzaten bi gaichtaguin: bata haren escuinean, eta bercea ezquerrean. 28 Eta compli cedin Scriptura dioena, Eta gaizquiguilequin estimatu içan da. 29 Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten bere buruac higuitzen cituztela, eta cioitela, He, templea deseguiten eta hirur egunez edificatzen duaná. 30 Empara eçac eure buruä, eta iautsi adi crutzetic. 31 Halaber Sacrificadore principalec-ere escarnioz elkarri erraiten ceraucaten Scribequin, Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara deçaque. 32 Christ Israeleco Reguea iauts bedi orain crutzetic, ikus eta sinhets deçagunçat. Harequin crucificatu içan ciradenec-ere iniuriatzen çutén.

Luke 9:23

23 Guero erraiten cerauen guciey. Baldin nehor hor ene ondoan ethorri nahi bada, renuntia beça bere buruaz, eta har beça bere crutzea egun oroz, eta berrait niri.

Luke 14:27

27 Eta norc-ere ezpaitacarque bere crutzea, eta ene ondoan ethorten ezpaita, ecin date ene discipulu.

John 19:16-17

16 Orduan bada eman ciecén crucifica ledinçát. Eta har ceçaten Iesus, eta eraman ceçaten. 17 Eta hura bere crutzea çacarquela ethor cedin Bur-heçur plaça deitzen denera, eta Hebraicoz Golgotha.

Acts 2:10

10 Phrygian eta Pamphylian, Egypten, eta Lybia bazterretan, baita Cyreneco aurkán, eta Roman daudenéc, eta Iuduéc eta Proselytoéc, Cretianoéc eta Arabianoéc:

Acts 6:6

6 Hauc presenta citzaten Apostoluén aitzinera, eta hec othoitze eguinic escuac gainean paussa cietzén.

Acts 6:9

9 Eta altcha citecen batzu, Libertinén, eta Cyreneanoén eta Alexandrianoén, eta Ciliciaco eta Asiaco diradenén deitzen den synagogatic, disputatzen ciradela Estebenequin.

Acts 13:1

1 Eta ciraden, Antiochen cen Eliçán Propheta eta doctor batzu, Barnabas, eta Simon Niger deitzen cena, eta Lucio Cyreneanoa, eta Manahen, Herodes tetrarcharequin haci içan cena, eta Saul.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.