31 Eta nola nahi baituçue eguin dieçaçuen çuey guiçonéc, çuec-ere eguieçue hæy halaber.
Luke 6:31 Cross References - Basque
Matthew 7:12
12 Bada guiçonéc çuey eguin dietzaçuen nahi dituçuen gauça guciac, eguin ietzeçue çuec-ere hæy halaber: ecen haur da Leguea eta Prophetác.
Matthew 22:39
39 Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.
Galatians 5:14
14 Ecen Legue gucia hitz batetan complitzen da, cein baita, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.
James 2:8-16
8 Badaric-ere baldin Legue reala complitzen baduçue Scripturaren araura, cein baita, On eritziren draucac eure hurcoari eure buruäri beçala, vngui eguiten duçue:
9 Baina baldin personén acceptioneric baduçue, bekatu eguiten duçue, eta reprehenditzen çarete Legueaz transgrediçale beçala.
10 Ecen norc-ere Legue gucia beguiraturen baitu, eta punctu batetan faltaturen, gucietan hoguendun da.
11 Ecen erran duenac, Eztuc adulteraturen, erran du halaber, Eztuc hilen. Bada baldin adulteratzen ezpaduc, baina hiltzen bay, Leguearen transgrediçale eguin aiz.
12 Hala minça çaitezte eta hala eguiçue nola libertatezco Legueaz iugeatu behar diradenéc.
13 Ecen condemnatione misericordia gabe eguinen çayó misericordia eguin eztuqueenari: eta gloriatzen da misericordia condemnationearen contra.
14 Ene anayeác, cer probetchu, baldin norbeitec badarra fede baduela, eta obrác eztituén? ala fede harc hura salua ahal deçaque?
15 Eta baldin anayea edo arrebá billuciac badirade, eta peitu eguneco vitançaren:
16 Eta çuetaric cembeitec hæy erran diecén, Çoazte baquerequin, bero çaitezte eta asse çaitezte: eta eztinguzteçuen gorputzaren necessario diraden gauçác, cer probetchu duqueite?