Matthew 19 Cross References - Basque

1 Eta guertha cedin, Iesus propos hauc acabaturic parti baitzedin Galileatic, eta ethor baitzedin Iudeaco bazterretara, Iordanaren berce aldeaz. 2 Eta iarreiqui cequión gendetze handi, eta senda citzan han. 3 Orduan ethor citecen harengana Phariseuac tentatzen çutela, eta ciotsatela, Vtzi ahal diro guiçonac bere emaztea eceinere causagatic? 4 Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Eztuçue iracurri ecen Creaçaleac hatsetic eguin cituela arra eta emea? 5 Eta erran çuela, Halacotz vtziren ditu guiçonac aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari, eta içanen dirade biac haraguibat. 6 Bada guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat. Beraz Iaincoac iunctatu duena, guiçonac ezteçala separa. 7 Diotsate, Cergatic beraz Moysesec manatu vkan du separationeco letraren emaitera, eta haren vtzitera? 8 Dioste, Moysesec çuen bihotzeco gogortassunagatic permettitu drauçue çuen emaztén vtzitera: baina hatsetic etzén hala. 9 Eta erraiten drauçuet ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, paillardiçagatic baicen, eta berce batequin ezconduren baita, adulterio iauquiten duela: eta vtzi denarequin ezconduren datenac adulterio iauquiten duqueela. 10 Diotsate bere discipuluéc, Baldin horlaco bada guiçonaren emaztearequilaco beharquia, eztuc on ezconcea. 11 Baina harc erran ciecén, Eztute guciéc ardiesten hitz haur, baina eman içan çayenéc. 12 Ecen badirade chikiratuac amaren sabeletic hala iayo içan diradenac: eta badirade chikiratuac, guiçonéz chilkiratu içan diradenac: eta badirade chikiratuac ceruétaco resumagatic bere buruäc chikiratu vkan dituztenac. Har ahal deçanac, har beça. 13 Orduan haourtchoac presentatu içan çaizcan escuac gainean eçar lietzençat eta othoitz leguiançat: eta discipuluec mehatcha citzaten. 14 Baina Iesusec dioste, Vtzitzaçue haourtchoac, eta enegana ethortetic eztitzaçuela empatcha: ecen hunelacoén da ceruètaco resumá. 15 Eta escuac gainean eçarri cerauztenean, parti cedin handic. 16 Eta huná, cembeitec hurbilduric erran cieçón, Magistru oná, cer vngui eguinen dut vicitzé eternala dudançat? 17 Eta harc erran cieçón, Cergatic deitzen nauc on? eztuc nehor onic bat baicen, eta hura, Iaincoa: baldin vicitzean sarthu nahi bahaiz, beguiraitzac manamenduac. 18 Diotsó, Cein? Eta Iesusec erran ceçan Eztuc hilen, Eztuc adulteraturen, Eztuc ebatsiren, Eztuc testimoniage falsuric erranen. 19 Ohoraitzac aita eta ama. Eta, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala. 20 Diotsó guiçon gazteorrec, Horiac guciac beguiratu citiat neure gaztetassunetic: cer oraino falta çait? 21 Diotsó Iesusec, Baldin perfect içan nahi bahaiz, oha, sal eçac duana, eta eman iecéc paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri. 22 Eta ençun çuenean guiçon gazteorrec hitz hori, ioan cedin tristeric: ecen on handiac cituen. 23 Orduan Iesusec erran ciecén bere discipuluey, Eguiaz erraiten drauçuet, ecen abratsa nequez sarthuren dela ceruètaco resumán. 24 Eta berriz diotsuet, errachago dela cablebat orratzaren chulhotic iragan dadin, ecen ez abratsa Iaincoaren resumán sar dadin. 25 Gauça hauc ençunic haren discipuluac spanta citecen haguitz, cioitela, Nor da beraz salua ahal daitenic? 26 Eta Iesusec hetarat behaturic, erran ciecén, Guiçonac baithan hori impossible da: baina Iaincoa baithan gauça guciac possible dirade. 27 Orduan ihardesten çuela Pierrisec erran cieçón, Huná, guc vtzi citiagu gauça guciac, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri: cer içanen da beraz gure? 28 Eta Iesusec erran ciecén, Eguiaz diotsuet, ecen çuec niri iarreiqui çaizquidatenóc, regenerationean iarriren denean guiçonaren Semea bere maiestatearen thronoan, iarriren çaretela çuec-ere hamabi thronoén gainean, iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinnuac. 29 Eta norc-ere vtzi baituque etcheric, edo anayeric, edo arrebaric, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haourric, edo landaric ene icenaren causaz, ehunetan hambat recebituren duela, eta vicitze eternala heretaturen. 30 Baina anhitz lehen diradenac, içanen dirade azquen: eta azquenac, lehen.

Matthew 7:28

28 Eta guerta cedin propos hauc acabatu cituenean Iesusec, populua miraz baitzegoen haren doctrináz.

Matthew 19:1-9

1 Eta guertha cedin, Iesus propos hauc acabaturic parti baitzedin Galileatic, eta ethor baitzedin Iudeaco bazterretara, Iordanaren berce aldeaz. 2 Eta iarreiqui cequión gendetze handi, eta senda citzan han. 3 Orduan ethor citecen harengana Phariseuac tentatzen çutela, eta ciotsatela, Vtzi ahal diro guiçonac bere emaztea eceinere causagatic? 4 Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Eztuçue iracurri ecen Creaçaleac hatsetic eguin cituela arra eta emea? 5 Eta erran çuela, Halacotz vtziren ditu guiçonac aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari, eta içanen dirade biac haraguibat. 6 Bada guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat. Beraz Iaincoac iunctatu duena, guiçonac ezteçala separa. 7 Diotsate, Cergatic beraz Moysesec manatu vkan du separationeco letraren emaitera, eta haren vtzitera? 8 Dioste, Moysesec çuen bihotzeco gogortassunagatic permettitu drauçue çuen emaztén vtzitera: baina hatsetic etzén hala. 9 Eta erraiten drauçuet ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, paillardiçagatic baicen, eta berce batequin ezconduren baita, adulterio iauquiten duela: eta vtzi denarequin ezconduren datenac adulterio iauquiten duqueela.

Mark 10:1-12

1 Guero handic partituric, ethor cedinIudeaco aldirietara Iordanaren berce aldeaz: eta berriz gendetze bil cedin harengana: eta ohi beçala berriz iracasten cituen. 2 Orduan ethorriric Phariseuéc interroga ceçaten tentatzen çutela, Sori da guiçonac bere emaztea vtzi deçan? 3 Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Cer manatu drauçue Moysesec? 4 Eta hec erran ceçaten, Moysesec permettitu dic separationeco letraren scribatzera, eta emaztearen vtzitera. 5 Eta ihardiesten çuela Iesusec erran ciecén, Çuen bihotzeco gogortassunagatic scribatu drauçue manamendu hori. 6 Baina creatione hatsetic, arra eta emea eguin cituen Iaincoac. 7 Hunegatic, vtziren ditu guiçonac bere aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari. 8 Eta biac içanen dirade haraguibat. Beraz guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat. 9 Bada Iaincoac iunctatu duena guiçonac ezteçala separa. 10 Eta etchean berriz discipuluéc gauçá harçaz beraz interroga ceçaten. 11 Eta harc erran cieçen, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, eta bercebat emazte harturen, adulterio iauquiten du haren contra. 12 Eta baldin emazteac vtzi badeça bere senharra, eta berce batequin ezcon badadi, adulterio iauquiten du.

John 10:40

40 Eta ioan cedin berriz Iordanaz berce aldera, lehen Ioannes batheyatzen ari cen lekura: eta egon cedin han.

Matthew 4:23-25

23 Eta inguratzen çuen Galilea gucia Iesusec, hayén synagoguetan iracasten ari cela, eta resumaco Euangelioa predicatzen çuela, eta sendatzen çuela eritassun mota gucia, eta langore mota gucia populuaren artean. 24 Orduan io ceçan haren famác Syria gucia: eta presenta cietzoten gaizqui ceuden guciac, eritassun diuersez eta tormentaz eduquiac, eta demoniatuac, eta lunaticoac, eta paralyticoac: eta sendatzen cituen. 25 Eta gendetze handi iarreiqui cequión Galileatic, eta Decapolistic, eta Ierusalemetic, eta Iudeatic, eta Iordanaz berce aldetic.

Matthew 9:35-36

35 Eta inguratzen cituen Iesusec hiri eta burgu guciac, iracasten ari cela hayén synagoguetan, eta predicatzen çuela resumaco Euangelioa eta sendatzen çuela eritassun mota gucia eta langore mota gucia populuan. 36 Eta ikussiric Iesusec gendetzeac, compassione har ceçan heçaz, ceren baitziraden errebelatuac eta barreyatuac ardi artzainic eztutenac beçala.

Matthew 12:15

15 Baina Iesusec hori eçaguturic leku eguin ceçan handic: eta iarreiqui cequión gendalde handia, eta hec guciac senda citzan.

Matthew 14:35-36

35 Eta hura eçagutu vkan çutenean leku hartaco guiçonéc, igor ceçaten inguruco aldiri gucietara, eta presenta cietzoten eri ciraden guciac. 36 Eta othoitz eguiten ceraucaten solament hunqui leçaten haren abillamendu ezpaina, eta hunqui vkan çuten guciac, senda citecen.

Matthew 15:30-31

30 Orduan ethor cedin harengana anhitz gendetze, çutela berequin mainguric, itsuric, muturic, hebainic eta anhitz berceric: eta eçar citzaten Iesusen oinetara, eta senda citzan. 31 Hala non populuac mirets baitzeçan çacusquianean mutuac minçatzen, hebainac sendaturic, mainguäc çabiltzala, itsuéc ikusten çutela: eta glorifica ceçaten Israeleco Iaincoa.

Mark 6:55-56

55 Eta laster eguin çutenean inguruco comarca hura gucia, has citecen ohetan erién ekarten, non cela hura ençuten baitzuten, hara. 56 Eta nora-ere sar baitzedin burguètara, edo hirietara, edo parropioetara, placetan eçarten cituzten eriac, eta othoitz eguiten ceraucaten haren arropa ezpaina berere hunqui leçaten: eta hunquitzen çutén guciac sendatzen ciraden.

Matthew 5:31-32

31 Halaber erran içan da, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, bemó separationeco letrá: 32 Baina nic diotsuet, ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, salbu paillardiçaren causaz, adulterio eguin eraciten draucala: eta nor-ere vtziarequin ezconduren baita, harc adulterio iauquiten duela.

Matthew 16:1

1 Eta ethorriric Phariseuéc eta Sadduceuéc, tentatzen çutela requiri ceçaten cembeit signo cerutic eracuts liecén.

Matthew 22:16-18

16 Eta igorten dituzte harengana bere discipuluac Herodianoequin, dioitela, Magistruá, baceaquiagu eguiati aicela, eta Iaincoaren bidea eguiazqui iracasten duála, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara behá: 17 Erraguc bada, cer irudi çaic? bidezco da Cesari tributaren emaitea, ala ez? 18 Eta eçaguturic Iesusec hayen malitiá, dio, Cergatic tentatzen nauçue hypocritac?

Matthew 22:35

35 Eta interroga ceçan hetaric batec, Legueco doctorac, tentatzen çuela hura, eta cioela,

Mark 10:2

2 Orduan ethorriric Phariseuéc interroga ceçaten tentatzen çutela, Sori da guiçonac bere emaztea vtzi deçan?

Mark 12:13

13 Guero igor citzaten harengana Phariseuetaric eta Herodianoetaric batzu, hura hatzaman leçatençát hitzean.

Mark 12:15

15 Eta harc, eçaguturic hayén hypocrisiá, erran ciecén, Cergatic tentatzen nauçue? ekardaçue dinerobat, ikus deçadançat.

Luke 11:53-54

53 Eta gauça hauc hæy erraiten cerauztenean, has cequitzon Scribác eta Phariseuac haguitz hertsen, eta propos iradoquiten anhitz gauçaz. 54 Celatan ceudela, eta cerbait haren ahotic hatzaman aiherrez çabiltzala, accusa leçatençat.

John 8:6

6 Eta haur erraiten çuten hura tentatzen çutela, hura cerçaz accusa lutençát. Baina Iesusec beheiti gurthuric erhiaz scribatzen çuen lurrean.

Hebrews 3:9

9 Non tentatu vkan bainaute çuen aitéc, experimentatu vkan bainaute- eta ikussi baitituzte ene obrác berroguey vrthez.

Matthew 12:3

3 Baina harc erran ciecén, Eztuçue iracurri Dauid-ec gossez eguin çuena eta harequin ciradenec?

Matthew 21:6

6 Discipuluac bada ioan citecen, eta eguin ceçaten Iesusec ordenatu cerauèn beçala.

Matthew 21:42

42 Dioste Iesusec, Egundano eztuçue iracurri Scripturetan, Edificaçaléc arbuyatu duten harria cantoin buru eguin içan da: Haur Iaunaz eguin içan da, eta da gauça miragarria gure beguién aitzinean?

Matthew 22:31

31 Eta hilén resurrectioneaz den becembatean, eztuçue iracurri cer Iaincoaz erran içan çaiçuen, dioela,

Mark 2:25

25 Eta harc erran ciecén, Eztuçue egundano iracurri vkan, cer eguin çuen Dauid-ec necessitate çuenean, eta gossetu cenean bera eta harequin ciradenac?

Mark 12:10

10 Eta Scriptura haur-ere eztuçue iracurri? Edificaçaléc arbuyatu duten harria, cantoin buru eguin içan da:

Mark 12:26

26 Eta hiléz den becembatean, ecen resuscitatzen diradela, eztuçue iracurri Moysesen liburuan, nola berroan hari minçatu içan çayón Iaincoa, cioela, Ni naiz Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa?

Luke 6:3

3 Orduan ihardesten çuea Iesusec erran ciecén, Eztuçue haur-ere iracurri cer eguin çuen Dauid-ec gossetu cenean bera eta harequin ciradenac?

Luke 10:26

26 Eta harc erran cieçón, Leguean cer da scribatua? nola iracurtzen duc?

Mark 10:5-9

5 Eta ihardiesten çuela Iesusec erran ciecén, Çuen bihotzeco gogortassunagatic scribatu drauçue manamendu hori. 6 Baina creatione hatsetic, arra eta emea eguin cituen Iaincoac. 7 Hunegatic, vtziren ditu guiçonac bere aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari. 8 Eta biac içanen dirade haraguibat. Beraz guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat. 9 Bada Iaincoac iunctatu duena guiçonac ezteçala separa.

Romans 12:9

9 Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac.

1 Corinthians 6:16

16 Ala eztaquiçue ecen paillarda bati iunctatzen çayona, gorputzbat harequin eguiten dela? Ecen eguinen dirade, dio, biga haraguibat.

1 Corinthians 7:2

2 Baina paillardiçari ihes eguiteagatic, batbederac bere emaztea biu, eta batbederac bere senharra biu.

1 Corinthians 7:4

4 Emazteac bere gorputza eztu bere bothereco: baina senharrac: eta halaber senharrac-ere bere gorputza eztu bere bothereco, baina emazteac.

Ephesians 5:31

31 Halacotz, vtziren ditu guiçonac aita eta ama eta iunctaturen çayó bere emazteari: eta biac haraguibat içanen dirade.

Mark 10:9

9 Bada Iaincoac iunctatu duena guiçonac ezteçala separa.

Romans 7:2

2 Ecen emazte ezcondua, senharra vici dueno obligatua da Legueaz: baina baldin senharra hil badadi, libre da senharraren leguetic.

1 Corinthians 7:10-14

10 Eta ezconduey denuntiatzen drauet, ez nic baina Iaunac, Emaztea senharraganic eztadin parti. 11 Eta baldin parti badadi bego ezcondu gabe, edo senharrari reconcilia bequió: senharrac-ere emaztea ezteçala vtzi. 12 Baina bercey nic erraiten drauet, ez Iaunac, Baldin cembeit anayec emazte infidela badu, eta emazteac consentitzen badu harequin habitatzera, ezteçan hura vtzi. 13 Eta baldin cembeit emaztec senhar infidela badu, eta senharrac consentitzen badu harequin habitatzera, ezteçan hura vtzi. 14 Ecen sanctificatu da senhar infidela emazteaz, eta sanctificatu da emazte infidela senharraz: bercela çuen haourrac satsu lirateque: baina orain saindu dirade.

Ephesians 5:28

28 Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza.

Hebrews 13:4

4 Honorable da gucién artean ezconçá, eta ohe macula gabea: baina paillartac eta adulteroac iugeaturen ditu Iaincoac.

Matthew 1:19

19 Orduan bere senhar Iosephec, ceren iusto baitzen eta ezpaitzuen hura diffamatu nahi, secretuqui vtzi nahi vkan çuen.

Matthew 5:31

31 Halaber erran içan da, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, bemó separationeco letrá:

Mark 10:4

4 Eta hec erran ceçaten, Moysesec permettitu dic separationeco letraren scribatzera, eta emaztearen vtzitera.

Matthew 3:15

15 Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, Vtzac oraingotz: ecen hunela complitu behar diagu iustitia gucia. Orduan vtzi ceçan eguitera.

Matthew 8:31

31 Eta deabruäc othoiztez çaizcan, cioitela, Baldin campora egoizten bagaituc, permetti ieçaguc vrdalde hartara ioaitera.

Mark 10:5

5 Eta ihardiesten çuela Iesusec erran ciecén, Çuen bihotzeco gogortassunagatic scribatu drauçue manamendu hori.

1 Corinthians 7:6

6 Baina haur erraiten dut permissionez, ez manamenduz.

Matthew 5:32

32 Baina nic diotsuet, ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, salbu paillardiçaren causaz, adulterio eguin eraciten draucala: eta nor-ere vtziarequin ezconduren baita, harc adulterio iauquiten duela.

Luke 16:18

18 Norc-ere vtziten baitu bere emaztea, eta berce batequin ezconcen baita, adulterio iauquiten du: eta senharrac vtzi duenarequin ezconcen denac, adulterio iauquiten du.

Romans 7:2-3

2 Ecen emazte ezcondua, senharra vici dueno obligatua da Legueaz: baina baldin senharra hil badadi, libre da senharraren leguetic. 3 Beraz senharra vici deno adultera deithuren da, berce senhar baten emazte eguin badadi: baina senharra hil badadi legue hartaric libre da: hala non ezpaitate adultera baldin berce senhar baten emazte eguin badadi.

1 Corinthians 5:1

1 Guciz ençuten da çuen artean paillardiça badela, eta halaco paillardiça cein Gentilén artean aippatzen-ere ezpaita: ecen cembeitec bere aitaren emaztea entretenitzen duela.

1 Corinthians 7:10-13

10 Eta ezconduey denuntiatzen drauet, ez nic baina Iaunac, Emaztea senharraganic eztadin parti. 11 Eta baldin parti badadi bego ezcondu gabe, edo senharrari reconcilia bequió: senharrac-ere emaztea ezteçala vtzi. 12 Baina bercey nic erraiten drauet, ez Iaunac, Baldin cembeit anayec emazte infidela badu, eta emazteac consentitzen badu harequin habitatzera, ezteçan hura vtzi. 13 Eta baldin cembeit emaztec senhar infidela badu, eta senharrac consentitzen badu harequin habitatzera, ezteçan hura vtzi.

1 Corinthians 7:39

39 Emaztea lothua da legueaz haren senharra vici den dembora gucian: baina haren senharra hil badadi, libre da norequin nahi den ezconceco, solament gure Iaunean.

1 Corinthians 7:1-2

1 Eta scribatu drautaçuen gaucéz den becembatean, on da guiçonaren emazteric ez hunquitzea. 2 Baina paillardiçari ihes eguiteagatic, batbederac bere emaztea biu, eta batbederac bere senharra biu.

1 Corinthians 7:8

8 Bada erraiten drauet ezcondu-gabey eta alharguney, on dela hayençat, baldin badaudez ni beçala.

1 Corinthians 7:26-28

26 Estimatzen dut bada haour on dela presenteco necessitateagatic, ecen on dela guiçonarendaco hunela içatea. 27 Emazterequin lothua aiz? ezteçála bilha separationeric: emazteaganic lachatu aiz? ezteçála bilha emazteric. 28 Bada baldin ezcon bahadi-ere, eztuc bekaturic eguin: eta baldin ezcon badadi virginá, eztu bekaturic eguin: baina halacoéc tribulatione vkanen duté haraguian: baina nic guppida çaituztet.

1 Corinthians 7:32-35

32 Eta nahi nuque çuec arrangura gabe cineten. Emazte gabe denac, artha du Iaunaren gaucéz, nolatan Iaunaren gogaraco daten: 33 Baina emaztedunac, artha du munduco gaucéz, nolatan emaztearen gogaraco daten. 34 Diuers dirade emazte ezcondua eta virginá: emazte ezcondu gabeac, artha du Iaunaren diraden gaucéz, gorputzez eta spirituz sainda dençát: baina emazte ezconduac, artha du munduco gaucéz, nolatan senharraren gogaraco daten. 35 Eta haur çuen probetchutan erraiten dut, ez laçoa eçar dieçaçuedençát: baina carazqui eta moldez Iaunari iuncta çaquizquiotençát empatchuric batre gabe.

1 Corinthians 7:39-40

39 Emaztea lothua da legueaz haren senharra vici den dembora gucian: baina haren senharra hil badadi, libre da norequin nahi den ezconceco, solament gure Iaunean. 40 Baina dohatsuago da baldin hala badago, ene conseilluaren araura: eta estimatzen dut nic-ere Iaincoaren Spiritua badudala.

1 Timothy 4:3

3 Defendatzen dutelaric ezconcea eta viandetaric iatea, cein Iaincoac creatu baitrauzte vsatzeco remerciamendurequin fideley, eta eguiá eçagutu vkan duteney.

1 Timothy 5:11-15

11 Baina alhargun gazteagoac refusaitzac: ecen bridá largatu dutenean Christen contra, ezcondu nahi dituc: 12 Bere condemnationea dutelaric, ceren bere lehen fedea iraitzi vkan baituté. 13 Eta guehiago, alfer egoile-ere diradelaric ikasten dié etchez etche ebilten: eta eztituc solament alfer egoile, baina edasle-ere, eta curioso, behar eztiraden gaucéz dadassatelaric. 14 Nahi diat bada gazteac ezcon ditecen, haour daguiten, etchea goberna deçaten, occasioneric batre etsayari eztemoten gaizqui erraiteco. 15 Ecen ia baztu itzuli içan dituc Satanen ondoan.

Matthew 13:11

11 Eta harc ihardesten çuela, erran ciecén, Ceren çuey eman baitzaiçue ceruètaco resumaco secretuén eçagutzea, baina hæy etzaye eman.

1 Corinthians 7:7-9

7 Ecen nahi nuque guiçon guciac liraden ni beçala: baina batbederac bere dohain propria du Iaincoaganic, batac hunela eta berceac hala. 8 Bada erraiten drauet ezcondu-gabey eta alharguney, on dela hayençat, baldin badaudez ni beçala. 9 Baina baldin continent ezpadirade, ezcon bitez: ecen hobe da ezconcea ecen ez erre içatea.

1 Corinthians 7:17

17 Baina nola batbederari dohaina partitu baitrauca Iaincoac, nola batbedera deithu baitu Iaunac, hala ebil bedi: eta hunela Eliça gucietan ordenatzen dut.

1 Corinthians 7:35

35 Eta haur çuen probetchutan erraiten dut, ez laçoa eçar dieçaçuedençát: baina carazqui eta moldez Iaunari iuncta çaquizquiotençát empatchuric batre gabe.

1 Corinthians 7:32-38

32 Eta nahi nuque çuec arrangura gabe cineten. Emazte gabe denac, artha du Iaunaren gaucéz, nolatan Iaunaren gogaraco daten: 33 Baina emaztedunac, artha du munduco gaucéz, nolatan emaztearen gogaraco daten. 34 Diuers dirade emazte ezcondua eta virginá: emazte ezcondu gabeac, artha du Iaunaren diraden gaucéz, gorputzez eta spirituz sainda dençát: baina emazte ezconduac, artha du munduco gaucéz, nolatan senharraren gogaraco daten. 35 Eta haur çuen probetchutan erraiten dut, ez laçoa eçar dieçaçuedençát: baina carazqui eta moldez Iaunari iuncta çaquizquiotençát empatchuric batre gabe. 36 Baina baldin edoceinec vste badu ecen desohore duela haren virginác bere adin florea iragan deçan, eta hala eguin behar dela: nahi duena begui, eztu bekaturic eguiten: ezcon bitez. 37 Baina bere bihotzean fermu dagoenac, necessitateric eztuela, baina du bere vorondate propriaren gainean puissança, eta haur deliberatu bere bihotzean, bere virginaren beguiratzera, vngui eguiten du. 38 Bada, bere virginá ezconcen duenac, vngui eguiten du: baina ezconcen eztuenac, hobequi eguiten du.

1 Corinthians 9:5

5 Ala eztugu bothere emazte arreba baten gucietan erabilteco, berce Apostoluéc, eta Iaunaren anayéc, eta Cephasec beçala?

1 Corinthians 9:15

15 Badaric-ere nic gauça hautaric batez-ere eztut vsatu vkan. Eta gauça hauc eztitut scribatu, hala niri eguin daquidançat: ecen hobe nuque hil nendin ecen ez nehorc ene glorificamendua ezdeusetara deçan.

Matthew 16:22

22 Eta hura appartaturic has cequión Pierris reprotchatzen, cioela, Eurorçaz auc pietate, Iauna: etzaic hiri hori helduren.

Matthew 18:2-5

2 Eta deithuric haourtchobat beregana Iesusec, eçar ceçan hura hayén artean. 3 Eta erran ceçan, Eguiaz erraiten drauçuet, baldin conuerti ezpaçaitezte, eta haourtchoac beçalaca ezpaçaitezte, etzarete sarthuren ceruètaco resumán. 4 Norc-ere bada bere buruä humiliaturen baitu haourtcho haur den beçala, hura da handiena ceruètaco resumán? 5 Eta norc-ere recebituren baitu hunelaco haourtchobat ene icenean, ni recebitzen nau.

Matthew 20:31

31 Eta gendetzeac mehatchatzen cituen hec ichil litecençát, baina hec oihu guehiago eguiten çuten, cioitela, Auc pietate guçaz Dauid-en seme Iauná.

Mark 10:13-16

13 Orduan presenta cietzoten haourtcho batzu, hec hunqui litzançat: baina discipuluéc mehatchatzen cituzten, hec presentatzen cituztenac. 14 Eta hori ikus ceçanean Iesusec, fascha cedin eta erran ciecén, vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitzaçuela empatcha: ecen horlacoén da Iaincoaren resumá. 15 Eguiaz erraiten drauçuet, norc-ere ezpaitu recebituren Iaincoaren resumá haourtcho anço, ezta hartan sarthuren. 16 Eta hec bessoetara harturic, escuac hayén gainean eçarriric, benedica citzan.

Luke 9:49-50

49 Eta ihardesten çuela Ioannesec erran ceçan, Magistruá, ikussi diagu norbeit hire icenean deabruac campora egoizten cituenic: eta debetatu diagu hura, ceren ezpaitarreic gurequin hiri. 50 Orduan erran cieçón Iesusec, Ezteçaçuela debeta, ecen gure contra eztena gure alde da.

Luke 9:54-55

54 Eta hori ikussiric haren discipulu Iacquesec eta Ioannesec erran ceçaten, Iauna, nahi duc derragun sua iauts dadin cerutic, eta deseguin ditzan, Eliasec-ere eguin çuen beçala? 55 Baina itzuliric Iesusec mehatcha citzan hec, cioela, Eztaquiçue cer spiritutaco çareten.

Luke 18:15-17

15 Eta ekarten cituzten harengana haour chipiac-ere, hec hunqui litzançat: eta hori ikus ceçatenean discipuluéc, mehatcha citzaten. 16 Baina Iesusec haourtchoac beregana deithuric, erran ceçan, Vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitzaçuela empatcha: ecen hunelacoén da Iaincoaren resumá. 17 Eguiaz erraiten drauçuet, norc-ere ezpaitu recebituren Iaincoaren resumá haourtchoac beçala, eztela sarthuren hartan.

Acts 2:39

39 Ecen çuey eguin çaiçue promessa eta çuen haourrey, eta vrrun diraden guciey, cembat-ere deithuren baititu gure Iainco Iaunac.

1 Corinthians 7:14

14 Ecen sanctificatu da senhar infidela emazteaz, eta sanctificatu da emazte infidela senharraz: bercela çuen haourrac satsu lirateque: baina orain saindu dirade.

Matthew 11:25

25 Dembora hartan ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Aitá, ceruco eta lurreco Iauná, esquerrac rendatzen drauzquiát, ceren estali baitrauztec gauça hauc çuhurréy eta adituey, eta manifestatu baitrauztec haour chipiey.

Matthew 18:3

3 Eta erran ceçan, Eguiaz erraiten drauçuet, baldin conuerti ezpaçaitezte, eta haourtchoac beçalaca ezpaçaitezte, etzarete sarthuren ceruètaco resumán.

Mark 10:14

14 Eta hori ikus ceçanean Iesusec, fascha cedin eta erran ciecén, vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitzaçuela empatcha: ecen horlacoén da Iaincoaren resumá.

1 Corinthians 14:20

20 Anayeác, etzaretela adimenduz haour: baina çareten malitiaz haour, eta adimenduz çareten guiçon eguinac.

1 Peter 2:1-2

1 Beraz vtziric malitia gucia, eta enganio guciá, eta hypocrisiác, eta inuidiác, eta gaitzerraite guciac, 2 Desira eçaçue, haour heuraguiric eztuela sorthuen ançora, adimenduzco eta enganio gabeco eznea, harçaz haz çaiteztençát.

Mark 10:16

16 Eta hec bessoetara harturic, escuac hayén gainean eçarriric, benedica citzan.

2 Timothy 3:15

15 Eta nola haourra-danic letra sainduac eçagutu vkan dituán, ceinéc çuhur ahal baiheçaquete saluamendutacotz Iesus Christ baithan den fedeaz.

Matthew 19:17-18

17 Eta harc erran cieçón, Cergatic deitzen nauc on? eztuc nehor onic bat baicen, eta hura, Iaincoa: baldin vicitzean sarthu nahi bahaiz, beguiraitzac manamenduac. 18 Diotsó, Cein? Eta Iesusec erran ceçan Eztuc hilen, Eztuc adulteraturen, Eztuc ebatsiren, Eztuc testimoniage falsuric erranen.

Matthew 19:26

26 Eta Iesusec hetarat behaturic, erran ciecén, Guiçonac baithan hori impossible da: baina Iaincoa baithan gauça guciac possible dirade.

Matthew 19:29

29 Eta norc-ere vtzi baituque etcheric, edo anayeric, edo arrebaric, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haourric, edo landaric ene icenaren causaz, ehunetan hambat recebituren duela, eta vicitze eternala heretaturen.

Matthew 25:46

46 Eta ioanen dirade hauc tormenta eternalera: baina iustoac vicitze eternalera.

Mark 10:17-30

17 Eta hura ilkiten cela bideari lequionçat, norbeitec harengana laster eguinic, eta haren aitzinean belhauricaturic, interroga ceçan, Magistru oná, cer eguinen dut vicitze eternala hereta deçadançat? 18 Eta Iesusec erran cieçon, Cergatic deitzen nauc on? eztuc nehor onic bat baicen, eta hura, Iaincoa. 19 Manamenduac badaquizquic, Ezteçala adultera, Ezteçala hil, Ezteçala ebats, Ezteçala testimoniage falsuric erran, Damuric eztaguioala nehori, Ohoraitzac eure aita eta ama: 20 Eta harc ihardesten çuela erran cieçon, Magistruá, horiac guciac beguiratu citiat neure gaztetassunetic. 21 Eta Iesusec harenganat behaturic, onhets ceçan, eta erran cieçón, Gauça baten peitu aiz, habil, dituanac sal itzac, eta eman ietzéc paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri, crutzea harturic. 22 Eta hura faschaturic hitz hunez, ioan cedin tristeric: ecen on handiac cituen. 23 Orduan inguru behaturic Iesusec dioste bere discipuluey, O cein nequez onhassundunac, Iaincoaren resumán sarthuren diraden! 24 Eta discipuluac spanta citecen hitz hauçaz. Baina Iesusec berriz ihardesten çuela erran ciecén, Haourrác, cein gaitz den abrastassunetan fida diradenac, Iaincoaren resumán sar ditecen. 25 Errachago da cablebat orratzaren çulhotic iragan dadin, ecen ez abratsa Iaincoaren resumán sar dadin. 26 Baina hec are spantago citecen, bere artean cioitela, Eta nor salua ahal daite? 27 Baina hetarat behaturic Iesusec dio, Guiçonac baithan impossible da, baina ez Iaincoa baithan: ecen gauça guciac possible dirade Iaincoa baithan. 28 Orduan Pierris has cedin hari erraiten, Huná, guc vtzi citiagu gauça guciac, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri. 29 Eta ihardesten duela Iesusec dio. Eguiaz diotsuet, nehor ezta vtzi duenic etchea, edo anayeac, edo arrebác, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haourrac, edo landác, ene eta Euangelioaren amorecatic. 30 Recebi ezteçan orain demborá hunetan ehunetan hambát, etche eta anaye, eta arreba, eta ama, eta haour, eta landa, persecutionequin, eta secula ethortecoan vicitze eternala.

Luke 10:25-28

25 Orduan huná, Legueco doctorbat iaiqui cedin, hura tentatzen çuela, eta cioela, Magistruá, cer eguinez vicitze eternala heretaturen dut? 26 Eta harc erran cieçón, Leguean cer da scribatua? nola iracurtzen duc? 27 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure indar guciaz, eta eure pensamendu guciaz: eta eure hurcoa eure buruä beçala. 28 Orduan erran cieçón, Vngui ihardetsi duc: hori eguic eta vicico aiz.

Luke 18:18-30

18 Orduan interroga ceçan cembeit iaunec, cioela, Magistru oná, cer eguinez, vicitze eternala possedituren dut? 19 Eta erran cieçon Iesusec, Cergatic deitzen nauc ni on? nehor eztuc onic bat baicen, eta hura, Iaincoa. 20 Manamenduac badaquizquic, Eztuc adulteraturen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc testimoniage falsuric erranen, Ohoraitzac eure aita eta eure ama. 21 Eta harc erran ceçan, Horiac guciac beguiratu citiát neure gaztetassunetic. 22 Eta Iesusec hori ençunic erran cieçón, Oraino gauçabat falta çaic: duán gucia sal eçac eta eman iecec paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri. 23 Eta hura gauça horiac ençunic, triste cedin: ecen guciz abratsa cen. 24 Eta ikussiric Iesusec hura haguitz tristetu cela, erran ceçan, Cein gaitz den onhassundunac Iaincoaren resumán sar ditecen! 25 Ecen errachago da cablebat sar dadin orratzaren çulhotic, ecen ez abratsa sar dadin Iaincoaren resumán. 26 Eta haur ençun vkan çutenéc erran ceçaten, Eta nor salua ahal daite? 27 Eta harc erran ceçan, Guiçonac baithan impossible diraden gauçác, possible dirade Iaincoa baithan. 28 Eta erran ceçan Pierrisec, Huná, guc vtzi citiagu gauça guciác, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri. 29 Eta harc erran ciecén, Eguiaz erraiten drauçuet, nehor eztela vtzi duenic etchea, edo aitamác, edo anayeac, edo emaztea, edo haourrac Iaincoaren resumaren causaz, 30 Non vnguiz guehiago recebi ezteçan dembora hunetan, eta ethorteco den seculán vicitze eternala.

John 3:15

15 Hura baithan sinheste duenic batre gal eztadin, baina vicitze eternala duençát.

John 4:14

14 Baina norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic, eztun egarrituren seculan: baina nic emanen draucadan vra, eguinen dun hura baithan vr iauzten denezco ithurri, vicitze eternalecotzat.

John 5:39

39 Informa çaitezte diligentqui Scripturetaric; ecen çuec vste duçue hetan vicitze eternala duçuela: eta hec dirade niçaz testificatzen dutenac.

John 6:27-29

27 Trabailla çaitezte ez vianda galtzen denagatic, baina vicitze eternalecotzat irauten duenagatic, cein guiçonaren Semeac emanen baitrauçue: ecen Seme haur Iainco Aitac ciguilatu vkan du. 28 Erran cieçoten bada, Cer eguinen dugu eguin ditzagunçat Iaincoaren obrác? 29 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Haur da Iaincoaren obrá, sinhets deçaçuen harc igorri duena baithan.

John 6:47

47 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ni baithan sinhesten duen guciac badu vicitze eternala.

John 6:68

68 Ihardets cieçón bada Simon Pierrisec, Iauna, norengana ioanen gara? vicitze eternalezco hitzac dituc hic:

John 10:28

28 Eta nic vicitze eternala emaiten drauet hæy: eta eztirade galduren seculan: eta eztitu harrapaturen hec nehorc ene escutic.

John 12:25

25 Bere viciari on daritzanac galduren du hura: eta bere viciari gaitz daritzanac mundu hunetan, vicitze eternalecotzat beguiraturen du hura.

John 17:2-3

2 Nola eman baitraucac bothere haragui guciaren gainean, hari eman drauzquioán guciey, vicitze eternala eman diecençát. 3 Eta haur duc vicitze eternala, hi euror eçagut eçaten Iainco eguiazco, eta Iesus Christ hic igorri duana.

Acts 16:30

30 Eta hec campora idoquiric dio, Iaunác, cer eguin behar dut saluatu içateco?

Romans 2:7

7 Hala nola, vngui eguitezco irauterequin gloria eta ohore eta immortalitate bilhatzen duteney, vicitze eternala:

Romans 5:21

21 Nola regnatu baitu bekatuac heriotara, hala gratiác-ere regna leçançát iustitiaz vicitze eternaletara, Iesus Christ gure Iaunaz.

Romans 6:22-23

22 Baina orain bekatuaren azpitic libreturic, eta Iaincoaren cerbitzari eguinic, baduçue çuen fructua saindutassunetan: eta fina, vicitze eternala. 23 Ecen bekatuaren gageac, herioa: eta Iaincoaren dohaina da vicitze eternala Iesus Christ gure Iaunaz.

1 Timothy 1:16

16 Baina hunegatic misericordia eguin içan ciaitadac, nitan lehenic eracuts leçançát Iesus Christec clementia gucia, exemplu nincençát hura baithan vicitze eternaleracotzat sinhetsiren çutenén.

1 Timothy 6:12

12 Fedearen combat ona combati eçac, lot aquio vicitze eternalari, ceinetera deithu-ere baitaiz, eta confessione ona anhitz testimonioren aitzinean eguin vkan duc.

1 Timothy 6:19

19 Thesaurizatzen dutelaric beretaco fundament on-bat ethorquiçunera, ardiets deçatençat vicitze eternala.

Titus 1:2

2 Vicitze eternalaren sperançacotzát, cein promettatu vkan baitu Iainco gueçurti eztenac dembora eternalén altzinetic, eta manifestatu bere demboretan:

Titus 3:7

7 Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecençát vicitze eternaleraco sperançaren araura.

1 John 1:2

2 (Ecen vicitzea manifestatu içan da, eta ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu eta denuntiatzen drauçuegu vicitze eternala, cein baitzén Aita baithan, eta aguertu içan baitzaicu.)

1 John 2:25

25 Eta haur da berac guri promettatu draucun promessa, baita, vicitze eternala.

1 John 5:11-13

11 Eta haur da testificationea, ecen vicitze eternala eman draucula Iaincoac: eta vicitze haur haren Semean da. 12 Semea duenac, badu vicitzea: Iaincoaren Semea eztuenac, eztu vicitzea. 13 Gauça hauc scribatu vkan drauzquiçuet çuey, Iaincoaren Semearen icena baithan sinhesten duçuenoy: daquiçuençát ecen baduçuela vicitze eternala, eta sinhets deçaçuençát Iaincoaren Semearen icena baithan.

1 John 5:20

20 Baina badaquigu ecen Iaincoaren Semea ethorri içan dela, eta eman draucula adimendu eguiati denaren eçagutzeco: eta gara eguiatian, Iesus Christ haren Semean: haur da eguiazco Iaincoa, eta vicitze eternala.

Jude 1:21

21 Elkar Iaincoaren charitatean conserua eçaçue, Iesus Christ gure Iaunaren misericordiaren beguira çaudetela vicitze eternalecotzat.

Romans 10:5

5 Ecen Moysesec-ere scribatzen du Leguetic den iustitiáz, Ecen gauça hec eguinen dituen guiçona, heçaz vicico dela.

Galatians 3:11-13

11 Eta Legueaz nehor eztela iustificatzen Iaincoa baithan, gauça claroa da: ecen iustoa fedez vicico da. 12 Eta Leguea ezta fedetic: baina gauça hec eguinen dituen guiçona, vicico da hetan. 13 Baina Christec redemitu vkan gaitu Leguearen maledictionetic, bera guregatic maledictione eguin içanic: (ecen scribatua da, Maradicatua da çurean vrkatua den gucia)

James 1:17

17 Donatione on oro, eta dohain perfect oro garaitic da arguién Aitaganic iausten dela, cein baithan ezpaita cambiamenduric, ez aldizcazco itzalic.

1 John 4:8-10

8 Onhesten eztuenac, eztu eçagutzen Iaincoa: ecen Iaincoa charitate da. 9 Hunetan manifestatu içan da Iaincoaren gureganaco charitatea, ceren bere Seme bakoitza igorri vkan baitu Iaincoac mundura, harçaz vici garençát. 10 Hunetan da charitatea, ez ceren guc onhetsi dugun Iaincoa, baina ceren harc onhetsi baiquaitu gu, eta igorri vkan baitu bere Semea gure bekatuacgatic appoinctamendu licençát.

1 John 4:16

16 Eta guc eçagutu eta sinhetsi dugu Iaincoac guregana duen charitatea. Iaincoa charitate da: eta charitatean egoiten dena, Iainco baithan egoiten da, eta Iaincoa hura baithan.

Matthew 5:21-28

21 Ençun vkan duçue nola erraniçan içan çayen lehenagocoey, Eztuc hilen: eta norc-ere hilen baitu, hura iudicioz punitu içateco digne date. 22 Baina nic erraiten drauçuet, ecen nor-ere asserretzen baitzayo bere anayeri causa gabe, iudicioz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erranen baitrauca bere anayeri, Raká, hura conseilluz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erranen baitrauca, Erhoá, suzco gehennaz punitu içateco digne datela. 23 Beraz baldin eure oblationea eramaiten baduc aldarera, eta han orhoit bahadi ecen hire anayeac baduela cerbait hire contra, 24 Vtzi eçac han eure oblationea aldare aitzinean, eta habil: lehen appointadi eure anayerequin, eta orduan ethorriric presenta eçac eure oblationea. 25 Aicén adisquide eure partida contrastarequin fitetz, harequin bidean aiceno, ezemón eure partida contrastac iugeari, eta iugeac ezemón sargeantari, eta presoinean eçar ezadin. 26 Eguiaz erraiten drauat, ezaiz ilkiren handic, renda diroano azquen pelata. 27 Ençun vkan duçue ecen lehenagocoéy erran içan çayela, Eztuc adulterioric iauquiren. 28 Baina nic erraiten drauçuet, Norc-ere beguiesten baitu emazteric, hura guthicia deçançat, hambatez adulteratu duqueela harequin bere bihotzean.

Mark 10:19

19 Manamenduac badaquizquic, Ezteçala adultera, Ezteçala hil, Ezteçala ebats, Ezteçala testimoniage falsuric erran, Damuric eztaguioala nehori, Ohoraitzac eure aita eta ama:

Luke 18:20

20 Manamenduac badaquizquic, Eztuc adulteraturen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc testimoniage falsuric erranen, Ohoraitzac eure aita eta eure ama.

Romans 13:8-10

8 Etzaretela nehorengana deusez çordun: elkarri on daritzoçuen baicen: ecen berceri on daritzanac, Leguea complitu du. 9 Ecen haur,Ezaiz adultero içanen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc falsu testimoniageric erranen, Eztuc guthiciaturen: eta baldin cembeit berce manamenduric bada, hitz hunetan sommarioqui comprehenditzen da, Onhetsiren duc eure hurcoa eure burua beçala. 10 Charitateac hurcoari gaizquiric eztrauca eguiten. Beraz Leguearen complimendua, charitatea da.

Galatians 3:10

10 Ecen norere Legueco obretaric baitirade, maledictionearen azpian dirade: ecen scribatua da, Maradicatua da norere ezpaita egonen Legueco liburän scribatuac diraden gauça gucietan, hec eguin ditzançát.

James 2:10-11

10 Ecen norc-ere Legue gucia beguiraturen baitu, eta punctu batetan faltaturen, gucietan hoguendun da. 11 Ecen erran duenac, Eztuc adulteraturen, erran du halaber, Eztuc hilen. Bada baldin adulteratzen ezpaduc, baina hiltzen bay, Leguearen transgrediçale eguin aiz.

Matthew 5:43

43 Ençun vkan duçue ecen erran içan dela, On eritziren draucac eure hurcoari, eta gaitz eritziren draucac eure etsayari.

Matthew 15:4-6

4 Ecen Iaincoac manatu vkan du, dioela, Ohoraitzac eure aita eta ama. Eta, Aita edo ama maradicaturen duena, herioz hil bedi. 5 Baina çuec dioçue, Norc-ere erranen baitrauca aitari edo amari, Eneganic den dono gucia probetchaturen çaic: ohora ezpadeça-ere bere aita edo bere ama hoguen gabe date. 6 Eta ezdeustu vkan duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançáz.

Matthew 22:39

39 Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.

Luke 10:27

27 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure indar guciaz, eta eure pensamendu guciaz: eta eure hurcoa eure buruä beçala.

Romans 13:9

9 Ecen haur,Ezaiz adultero içanen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc falsu testimoniageric erranen, Eztuc guthiciaturen: eta baldin cembeit berce manamenduric bada, hitz hunetan sommarioqui comprehenditzen da, Onhetsiren duc eure hurcoa eure burua beçala.

Galatians 5:14

14 Ecen Legue gucia hitz batetan complitzen da, cein baita, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.

Ephesians 6:1-2

1 Haourrác, obeditzáçue Iaunean çuen aita eta ama: ecen haur gauça iustoa da. 2 Ohoraitzac eure aita eta eure ama (cein baita lehen manamendua promessequin)

James 2:8

8 Badaric-ere baldin Legue reala complitzen baduçue Scripturaren araura, cein baita, On eritziren draucac eure hurcoari eure buruäri beçala, vngui eguiten duçue:

Mark 10:20-21

20 Eta harc ihardesten çuela erran cieçon, Magistruá, horiac guciac beguiratu citiat neure gaztetassunetic. 21 Eta Iesusec harenganat behaturic, onhets ceçan, eta erran cieçón, Gauça baten peitu aiz, habil, dituanac sal itzac, eta eman ietzéc paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri, crutzea harturic.

Luke 15:7

7 Erraiten drauçuet ecen hala bozcario içanen dela ceruän bekatore emendatzen den baten

Luke 15:29

29 Baina harc ihardesten çuela erran cieçón bere aitari, Huná, hambat vrthe dic cerbitzatzen audala, eta egundano hire manuric eztiat iragan, eta egundano pitinabat eztrautac eman neure adisquidequin atseguin hartzeco.

Luke 18:11-12

11 Phariseuac cegoela gauça hauçaz bere baithan othoitz eguiten çuen, Iaincoá, esquerrac emaiten drauzquiat ceren ezpainaiz berce guiçon harrapariac, iniustoac, adulteroac beçala: edo publicano haur beçala-ere. 12 Astean biguetan eguiten diat barur, posseditzen ditudan gauça guçietaric hamarrenac emaiten citiát.

Luke 18:21-22

21 Eta harc erran ceçan, Horiac guciac beguiratu citiát neure gaztetassunetic. 22 Eta Iesusec hori ençunic erran cieçón, Oraino gauçabat falta çaic: duán gucia sal eçac eta eman iecec paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri.

John 8:7

7 Eta haren interrogatzez perseueratzen çutela, chuchenduric erran ciecén, Çuetaric bekatu gabe denac, lehenic horren contra harria aurdigui beça.

Romans 3:19-23

19 Eta badaquigu ecen cerere Legueac erraiten baitu, Leguean diradeney erraiten drauela: aho gucia boça dadinçát, eta mundu gucia hoguendun dençát Iaincoaren aitzinean. 20 Hunegatic Leguearen obréz ezta iustificaturen haraguiric batre haren aitzinean: ecen Legueaz da bekatuaren eçagutzea. 21 Baina orain Leguea gabe Iaincoaren iustitiá manifestatu içan da, Leguearen eta Prophetén testimoniagea duela. 22 Bada Iaincoaren iustitiá, Iesus Christen fedez sinhesten duten gucietara eta gucién gainera: ecen ezta differentiaric batre: ikussiric ecen guciéc bekatu eguin dutela, eta Iaincoaren gloriaren falta diradela. 23 Eta iustificatzen dirade dohainic haren gratiaz, Iesus Christ Iaunean eguin içan den redemptioneaz:

Romans 7:9

9 Ecen ni vici nincén Leguea gabe noizpait: baina manamendua ethorri denean, bekatua berriz vitzen hassi içan da.

Galatians 3:24

24 Bada, Leguea gure pedagogo içan da Christgana, fedez iustifica guentecençát.

Philippians 3:6

6 Zeloz den becembatean Eliçaren persecutaçale: Leguean den iustitiaz den becembatean, estacuru gabe.

Matthew 4:19

19 Eta dioste, Çatozte ene ondoan, eta eguinen çaituztet guiça pescadore.

Matthew 5:19-20

19 Norc-ere beraz hautsiren baitu manamendu chipién hautaric bat, eta iracatsiren baititu hunela guiçonac, chipién deithuren da hura ceruètaco resumán: baina norc-ere eguinen baititu eta iracatsiren, hura handi deithuren da ceruètaco resumán. 20 Ecen erraiten drauçuet, baldin abundosago ezpada çuen iustitiá Scribena eta Phariseuena baino, çuec etzaretela sarthuren ceruètaco resumán.

Matthew 5:48

48 Çareten bada çuec perfect, çuen Aita ceruètan dena perfect den beçala.

Matthew 6:19-20

19 Eztitzaçuela eguin çuen thesaurac lurrean, non cerrenac eta herdoillác goastatzen baititu, eta non ohoinéc çulhatzen eta ebaisten baitituzté. 20 Baina eguin itzaçue çuen thesaurac ceruän, non ez cerrenec ez herdoillac ezpaitu goastatzen, eta non ohoinéc ezpaitute çulhatzen ez ebaisten.

Matthew 8:22

22 Eta Iesusec erran cieçon, Arreit niri, eta vzquic hilac bere hilén ohorztera.

Matthew 9:9

9 Eta handic iragaiten cela Iesusec ikus ceçan guiçombat peage lekuan iarria Mattheu deitzen cenic, eta diotsó, Arreit niri. Eta iaiquiric iarreiqui cequión:

Matthew 16:24

24 Orduan Iesusec erran ciecén bere discipuluey, Baldin nehor ene ondoan ethorri nahi bada, renuntia beça bere buruäz, eta har beça bere crutzea, eta berrait niri.

Matthew 19:28

28 Eta Iesusec erran ciecén, Eguiaz diotsuet, ecen çuec niri iarreiqui çaizquidatenóc, regenerationean iarriren denean guiçonaren Semea bere maiestatearen thronoan, iarriren çaretela çuec-ere hamabi thronoén gainean, iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinnuac.

Mark 2:14

14 Eta vrruti iragaiten cela, ikus ceçan, Leui Alpheoren semea peage lekuan iarriric, eta erran cieçón, Arreit niri. Eta iaiquiric iarreiqui cequión.

Mark 8:34

34 Guero populua beregana deithuric bere discipuluequin, erran ciecén, Norc-ere nahi baitu ene ondoan ethorri, renuntia beça bere buruäz, eta har beça bere crutzea, eta berrait niri.

Mark 10:21

21 Eta Iesusec harenganat behaturic, onhets ceçan, eta erran cieçón, Gauça baten peitu aiz, habil, dituanac sal itzac, eta eman ietzéc paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri, crutzea harturic.

Luke 5:27

27 Eta gauça hayen buruän ilki cedin, eta ikus ceçan publicano Leui deitzen cembat, peage lekuan iarriric, eta erran cieçón, Arreit niri.

Luke 6:40

40 Ezta discipulua bere magistruaren gaineco: baina nor-ere içanen baita discipulu perfect, içanen da magistru beçala.

Luke 9:23

23 Guero erraiten cerauen guciey. Baldin nehor hor ene ondoan ethorri nahi bada, renuntia beça bere buruaz, eta har beça bere crutzea egun oroz, eta berrait niri.

Luke 12:33

33 Sal itzaçue çuen onac, eta eman itzaçue elemosynatan. Eguin itzaçue ceurondaco çahartzen eztiraden mulsác, ceruètan thesaur nehoiz-ere falta eztaitembat: nora ohoinic ezpaita hurbiltzen, eta non cerrenec ezpaitu deseguiten.

Luke 14:33

33 Hala beraz, norc-ere çuetaric bere on guciac ezpaititu renuntiatzen hura ecin date ene discipulu.

Luke 16:9

9 Eta nic erraiten drauçuet, Eguin itzaçue çuendaco adisquideac abrastassun iniquoéz falta çaiteztenean recebi çaitzatençat tabernacle eternaletara.

Luke 18:22

22 Eta Iesusec hori ençunic erran cieçón, Oraino gauçabat falta çaic: duán gucia sal eçac eta eman iecec paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri.

John 10:27

27 Ene ardiéc ene voza ençuten duté, eta nic ecagutzen ditut hec, eta iarreiquiten çaizquit niri.

John 12:26

26 Baldin ni cembeitec cerbitzatzen banau, niri iarreiqui bequit: eta non ni içanen bainaiz, han ene cerbitzaria-ere içanen da: eta baldin cembeitec ni cerbitza baneça, ohoraturen du hura ene Aitac.

Acts 2:45

45 Possessioneac eta onhassunac saltzen cituzten, eta partitzen cerezten guciey batbederac beharra çuenaren araura.

Acts 4:32-35

32 Eta aralde sinhetsi vkan çutenén bihotza eta arimá cen bat: eta nehorc posseditzen cituen gaucetaric etzuen erraiten deus bereric çuela, baina gauça guciac cituztén commun. 33 Apostoluec-ere verthute handitan testificatzen çutén Iesus Iaunaren resurrectioneaz, eta gratia handia cen bayen gucién gainean. 34 Ecen nehorc deusen beharric etzuen hayén artean: ceren landaric edo etcheric çuten guciéc saltzen baitzituztén, eta saldu içan ciraden gaucén precioa ekarten baitzutén 35 Eta eçarten Apostoluén oinetara: eta partitzen çayón batbederari, beharra çuenaren araura.

Philippians 3:12-15

12 Ez ia ardietsi dudalacotz, edo ia perfect naicelacotz: baina banarreió, eya are ardiets ahal deçaquedanez, eta causa hunegatic ardietsi içan naiz Iesus Christez. 13 Anayeác, niçaz den becembatean eztut neure buruäz estimatzen oraino ardietsi vkan dudala. 14 Baina gauçabat eguiten dut guibeletic diraden gauçác ahanzten ditudala, eta aitzinetic diraden gaucetara auançatzen naicela, chedeari narrayó, Iaincoaren garaitico vocationearen preçioari, Iesus Christ Iaunean. 15 Bada, perfect garen gucióc dugun sendimendu haour: eta baldin cerbait bercela senditzen baduçue, hura-ere Iaincoac reuelaturen drauçue.

1 Timothy 6:17-19

17 Mundu hunetan abrats diradeney denuntia iecéc, eztiraden arrogant, eta ezteçaten bere sperançá eçar fermutate gabeco abrastassunetan, baina Iainco vician, ceinec emaiten baitrauzquigu abundosqui gauça guciac, vsatzeco: 18 Vngui eguin deçaten, obra onez abrats diraden, emaile on eta compuntquide onetaco diraden. 19 Thesaurizatzen dutelaric beretaco fundament on-bat ethorquiçunera, ardiets deçatençat vicitze eternala.

Hebrews 10:34

34 Ecen ene estecaduretaco afflictionean-ere participant eguin içan çarete, eta çuen onén galtzea bozcariorequin recebitu vkan duçue: cinaquitelaric ceuroc baithan onhassun hobebat duçuela ceruètan, eta permanent denic.

Matthew 6:24

24 Nehorc bi nabussi ecin cerbitza ditzaque: ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaqueçue Iainçoa eta abrastassunac.

Matthew 13:22

22 Eta elhorri artera hacia recebitu duena, haur da hitza ençuten duena, baina mundu hunetaco arthác, eta abrastassunezco enganioac ithotzen duté hitza, eta fructuric eztu eguiten.

Matthew 14:9

9 Eta triste cedin regue: baina cinaren, eta harequin mahainean iarriric ceudenén causaz, mana ceçan eman lequión.

Matthew 16:26

26 Ecen cer probetchu du guiçonac baldin mundu gucia irabaz badeça, eta bere arima gal badeça? edo cer emanen du guiçonac bere arimaren recompensamendutan?

Mark 6:26

26 Eta Reguec haguitz tristeturic, cinagatic eta harequin mahainean iarriric ceudenacgatic, eztu iraitzi nahi vkan.

Mark 10:22

22 Eta hura faschaturic hitz hunez, ioan cedin tristeric: ecen on handiac cituen.

Luke 18:23

23 Eta hura gauça horiac ençunic, triste cedin: ecen guciz abratsa cen.

John 19:12-16

12 Handic harat baçabilan Pilate hura largatu nahiz: baina Iuduac heyagoraz ceuden, Baldin hori larga badeçac, ezaiz Cesaren adisquide: ecen bere buruä regue eguiten duen gucia contrastatzen ciayóc Cesari. 13 Pilatec bada ençunic hitz haur, eraman ceçan campora Iesus, eta iar cedin alki iudicialean, Pabadura, eta Hebraicoz Gabbatha deitzen den lekuan. 14 Eta cen orduan Bazcoco preparationea, eta sey orenén inguruä: orduan dioste Pilatec Iuduey, Huná çuen Reguea. 15 Baina hec oihu ceguiten, Ken, ken, crucifica eçac. Dioste Pilatec, çuen Reguea crucificaturen dut? Ihardets çaçaten Sacrificadore principaléc, Eztiagu regueric Cesar baicen. 16 Orduan bada eman ciecén crucifica ledinçát. Eta har ceçaten Iesus, eta eraman ceçaten.

Ephesians 5:5

5 Ecen badaquiçue haur, ecen ecein ere paillartec, edo cithalec, edo auaritiosoc, cein baita idolatre, eztuela heretageric Christen eta Iaincoaren resumán.

Colossians 3:5

5 Mortificaitzaçue bada çuen membro lurraren gainecoac, paillardiçá, cithalqueriá, appetitu desordenatua, guthicia gaichtoa, eta auaritiá, cein baita idolatria.

Matthew 5:20

20 Ecen erraiten drauçuet, baldin abundosago ezpada çuen iustitiá Scribena eta Phariseuena baino, çuec etzaretela sarthuren ceruètaco resumán.

Matthew 21:31

31 Bi hautaric ceinec eguin çuen bere aitaren vorondatea? Diotsate, Lehenac. Dioste Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet ecen publicanoac eta paillardác aitzincen çaizquiçuela Iaincoaren resumara.

Mark 10:23

23 Orduan inguru behaturic Iesusec dioste bere discipuluey, O cein nequez onhassundunac, Iaincoaren resumán sarthuren diraden!

Luke 12:15-21

15 Guero erran cieçón, Ikussaçue, eta beguira çaitezte auaritiatic: ecen cembeitec onhassunez abundantia badu-ere, bere vicia eztu bere onetaric. 16 Eta erran ciecén comparationebat, cioela, Guiçon abrats baten landéc abundantqui fructu ekarri vkan duté: 17 Eta gogueta eguiten çuen bere baithan, cioela, Cer eguinen dut? ecen eztut nora bil ditzadan neure fructuac. 18 Eta erran ceçan, Haur eguinen dut: deseguinen ditut neure granerac, eta handiagoac eguinen ditut: eta hara bilduren ditut neure fructu guciac, eta neure onac. 19 Eta erranen draucat neure arimari, Arimá, badituc on handiac anhitz vrthetacozat bilduac: reposa adi, ian eçac, edan eçac, eta atseguin har eçac. 20 Baina erran cieçón Iaincoac, Erhoá, gaurco gauèan eure arimá edequiren çaic: eta dituán gauçác, noren içanen dirade? 21 Hala da onhassun handiac beretaco biltzen dituena, eta Iaincoa baithan abrats eztena.

Luke 16:13-14

13 Cerbitzaric batec-ere ecin bi nabussi cerbitza ditzaque: ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaqueçue Iaincoa, eta abrastassunac 14 Eta gauça hauc guciac ençuten cituzten Phariseuec-ere, cein baitziraden auaritioso: eta harçaz truffatzen ciraden

Luke 16:19-28

19 Cen bada guiçon abratsbat, eta veztitzen cen escarlataz eta cetaz, eta egun oroz tractatzen cen vngui eta magnificoqui. 20 Cen halaber paubrebat Lazaro deitzen cenic, cein baitzetzan haren borthán, çauriz bethea: 21 Eta çuen desir abratsaren mahainetic erorten ciraden appurretaric assetzeco, baina are orac ethorten ciraden eta haren çauriac limicatzen cituztén. 22 Guertha cedin bada hil baitzedin paubrea, eta eraman baitzedin Aingueruéz Abrahamen bulharrera: hil cedin bada abrats hura-ere, eta ohortze içan cen. 23 Eta iffernuetan bere beguiac goiti altchaturic tormentetan cela, ikus ceçan Abraham vrrundanic, eta Lazaro haren bulharrean: 24 Orduan harc oihuz cegoela erran ceçan, Aita Abrahám, auc misericordia niçaz, eta igor eçac Lazaro, busta deçan bere erhi mocoa vrean, eta refresca dieçadan mihia, ecen tormentatzen nauc gar hunetan. 25 Eta erran ceçan Abrahamec, Semé, orhoit adi ecen eure onac eure vician recebitu dituala, eta Lazaroc halaber gaitzac: eta orain haur consolatzen duc, eta hi tormentatzen aiz. 26 Eta berce alde, gure eta çuen artean abysmo handibat duc: hala non hemendic çuetarát iragan nahi diradenac, ecin baititezque, ezeta hortic hunát iragan. 27 Eta erran ceçan harc, Othoitz eguiten drauat beraz, Aitá, igor deçán hori ene aitaren etchera. 28 Ecen bacitiat borz anaye, hæy testifica diecençát, hec-ere eztatocençat tormentazco leku hunetara.

Luke 18:24

24 Eta ikussiric Iesusec hura haguitz tristetu cela, erran ceçan, Cein gaitz den onhassundunac Iaincoaren resumán sar ditecen!

John 3:3

3 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçón, Eguiaz eguiaz erraiten drauat, berriz iayo içanen eztenec, ecin ikus deçaquela Iaincoaren resumá

John 3:5

5 Ihardets ceçan Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauát, vrez eta Spirituz iayo eztena, ecin sar daitela Iaincoaren resumán.

Acts 14:22

22 Confirmatzen cituztela discipuluén gogoac, eta exhortatzen cituztela fedean perseueratzera, eta erraiten çutela, anhitz tribulationez Iaincoaren resumán sarthu behar garela.

1 Corinthians 1:26

26 Ecen badacussaçue çuen vocationea, anayéac, ecen etzaretela çuhurrac anhitz haraguiaren arauez, ez borthitzac anhitz, ez nobleac anhitz.

1 Timothy 6:9-10

9 Ecen abrastu nahi diradenac, erorten dituc tentationetara eta laçora, eta anhitz desir erhotara eta caltetacotara, ceinéc hundatzen baitituzte guiçonac destructionetara eta perditionetara. 10 Ecen gaitz gucién erroa auaritiá duc, cein desiratzen dutelaric batzu erauci içan baitirade fedetic, eta bere buruäc anhitz doloretan nahaspilatu vkan baitituzté.

James 1:9-11

9 Gloria bedi bada anaye conditione bachotacoa bere goratassunean: 10 Baina abrats dena, gloria bedi bere bachotassunean: ecen belhar lilia beçala iraganen da. 11 Ecen nola iguzquia beroarequin goratu eta, erre baita belharra, eta haren lilia erori, eta haren irudi ederra galdu: hala abratsa-ere bere bide gucietan chimalduren da.

James 2:6

6 Baina çuec desohoratu vkan duçue paubrea. Ala abratsec etzaituztez tyrannizatzen, eta etzaituztez gortetara erekarten?

James 5:1-4

1 Eya orain abratsác, nigar eguiçue, vrhubi eguiten duçuela çuen miseria helduren çaizquiçuenacgatic. 2 Çuen abrastassunac vsteldu dirade, çuen abillamenduac cerrenez betheac dirade. 3 Çuen vrrhea eta çuen cilharra herdoildu da, eta hayén herdoildurác testificaturen du çuen contra, eta harc ditu ianen çuen haraguiac suac beçala: thesaurizatu duçue azquen egunetaco. 4 Huná, çuen landác errequeitatu dituzten languilén alocairu çueçaz defraudatu içan dena, oihuz dago, eta errequeitaçalén oihuac armadén Iaunaren beharrietan sarthu dirade.

Matthew 23:24

24 Guidari itsuác, eltzoa irazten duçue: eta camelua iresten.

Mark 10:24-25

24 Eta discipuluac spanta citecen hitz hauçaz. Baina Iesusec berriz ihardesten çuela erran ciecén, Haourrác, cein gaitz den abrastassunetan fida diradenac, Iaincoaren resumán sar ditecen. 25 Errachago da cablebat orratzaren çulhotic iragan dadin, ecen ez abratsa Iaincoaren resumán sar dadin.

Luke 18:25

25 Ecen errachago da cablebat sar dadin orratzaren çulhotic, ecen ez abratsa sar dadin Iaincoaren resumán.

John 5:44

44 Nolatan çuec sinhets ahal deçaqueçue, batac berceaganic gloria recebitzen duçuelaric, eta Iaincoaganic beraganic heldu den gloriá ezpaituçue bilhatzen?

Matthew 24:22

22 Eta baldin laburtu içan ezpalirade egun hec nehor salua ezlaite, baina elegituacgatic, egun hec laburturen dirade.

Mark 13:20

20 Eta baldin Iaunac laburtu ezpalitu egun hec, nehor ezlaite salua: baina elegitu dituen elegituacgatic, laburtu ditu egun hec.

Luke 13:23-24

23 Eta erran cieçón norbeitec, Iauna, gutiac dira saluatzen diradenac? Eta harc erran ciecén, 24 Enseya çaitezte sartzen bortha herssitic: ecen anhitz, erraiten drauçuet, sarthu nahiz ebiliren diradela, eta ecin sarthuren baitirade.

Romans 10:13

13 Ecen norere baita Iaunaren icena inuocaturen duena, saluaturen da.

Romans 11:5-7

5 Hala bada dembora hunetan-ere, reseruatione gratiazco electionearen arauez eguin içan da. 6 Eta baldin gratiaz, ez guehiagoric obréz: bercela gratiá guehiagoric ezta gratia: baina baldin obréz bada, guehiagoric ezta gratia: bercela obrá guehiagoric ezta obra. 7 Cer beraz? Bilhatzen çuena Israelec eztu ardietsi: eta electioneac ardietsi vkan du, eta goiticoac gogortu içan dirade,

Mark 10:27

27 Baina hetarat behaturic Iesusec dio, Guiçonac baithan impossible da, baina ez Iaincoa baithan: ecen gauça guciac possible dirade Iaincoa baithan.

Luke 1:37

37 Ecen eztun deus impossibleric içanen Iaincoa baithan.

Luke 18:27

27 Eta harc erran ceçan, Guiçonac baithan impossible diraden gauçác, possible dirade Iaincoa baithan.

Matthew 4:20-22

20 Eta hec bertan vtziric sareac iarreiqui içan çaizcan. 21 Eta handic aitzinago iraganic, ikus citzan berceric bi anaye, Iaques Zebedeoren semea, eta Ioannes haren anayea, vnci batetan bere aita Zebedeorequin, bere sarén adobatzen ari ciradela: eta dei citzan. 22 Eta hec bertan vncia eta bere aita vtziric iarreiqui içan çaizcan.

Matthew 20:10-12

10 Eta ethorriric lehenéc-ere, vste vkan dute guehiago recebituren çutela: baina recebi ceçaten hec-ere dinero baná. 11 Eta recebitu çutenean, murmuratzen çuten aitafamiliaren contra, 12 Cioitela, Azquen hauc orembat eguin dié lanean, eta gure bardin eguin dituc, ekarri baitugu egunaren cargá, eta beroa.

Mark 1:17-20

17 Eta erran ciecen Iesusec, Çatozte ene ondoan eta eguinen çaituztet guiça pescadore. 18 Eta bertan vtziric bere sareac iarreiqui içan çaizcan. 19 Eta handic aitzinachiago ioanic, ikus citzan Iacques Zebedeoren semea eta Ioannes haren anayea, hec-ere vncian bere sareac adobatzen cituztela. 20 Eta bertan dei citzan hec: eta bere aita Zebedeo vncian vtziric languilequin, iarreiqui içan çaizcan.

Mark 10:28

28 Orduan Pierris has cedin hari erraiten, Huná, guc vtzi citiagu gauça guciac, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri.

Luke 5:11

11 Eta vnciac leihorrera cituztenean gucia vtziric, hari iarreiqui içan çaizcan.

Luke 5:27-28

27 Eta gauça hayen buruän ilki cedin, eta ikus ceçan publicano Leui deitzen cembat, peage lekuan iarriric, eta erran cieçón, Arreit niri. 28 Eta hura gauça guciac vtziric iaiqui cedin, eta iarreiqui içan çayón.

Luke 18:28

28 Eta erran ceçan Pierrisec, Huná, guc vtzi citiagu gauça guciác, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri.

1 Corinthians 1:29

29 Glorifica eztadinçat haraguiric batre haren aitzinean.

1 Corinthians 4:7

7 Ecen norc hi reputationetan eçarten au? eta cer duc recebitu vkan eztuanic? eta baldin recebitu vkan baduc, cergatic gloriatzen aiz recebitu ezpahu beçala?

Philippians 3:8

8 Bayeta segur gauça guciac calte diradela estimatzén dut Iesus Christ neure Iaunaren eçagutzearen excellentiagatic: ceinagatic gauça hauçaz gucioçaz neure buruä billuci vkan baitut, eta gorotz beçala eduquiten ditut, Christ irabaz deçadançát.

Matthew 16:27

27 Ecen guiçonaren Semea ethorriren da bere Aitaren glorián bere Aingueruèquin: eta orduan rendaturen drauca batbederari bere obrén araura.

Matthew 20:21

21 Eta harc erran cieçón, Cer nahi dun? Diotsó, Ordena eçac iar ditecen ene bi seme hauc, bata hire escuinean, eta bercea ezquerrean, hire resumán.

Matthew 25:31

31 Bada guiçonaren Semea dathorrenean bere glorián, eta Aingueru saindu guciac harequin, orduan iarriren da bere gloriaren thronoan.

Luke 22:28-30

28 Eta çuec çarete enequin iraun duçuenac ene tentationétan. 29 Nic bada disposatzen drauçuet resumá, niri neure Aitac disposatu vkan drautan beçala. 30 Ian deçaçuençat eta edan ene mahainean ene resumán, eta iar çaitezten thronoén gainean iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinuac.

Acts 3:21

21 Cein ceruäc eduqui behar baitu, Iaincoac, munduaren hatseandanic Propheta saindu gucién ahoz erran dituen gauça gucién restaurationeco demboretarano.

1 Corinthians 6:2-3

2 Eztaquiçue ecen sainduéc mundua iugeaturen dutela? eta baldin çueçaz mundua iugeaturen bada, indigne çarete gauça chipienén iugeatzeco? 3 Eztaquiçue ecen Aingueruäc iugeaturen ditugula? cembatez areago vicitze hunetaco gauçac?

2 Thessalonians 1:7-10

7 Eta çuey affligitzen çaretenoy solageamendu gurequin, aguer dadinean Iesus Iauna cerutic bere puissanciaco Aingueruèquin, 8 Suzco garrequin, mendecatzen delaric Iaincoa eçagutzen eztutenéz, eta Iesus Christ gure Iaunaren Euangelioari behatzen etzaizquionéz: 9 Cein punituren baitirade punitione eternalez, condemnaturic Iaunaren presentiáz eta haren botherearen gloriáz: 10 Dathorrenean glorificatu dençát bere sainduetan, eta miragarri eguin dadinçat sinhesten duten gucietan (ceren gure çuec baitharaco testimoniagea sinhetsi içan baita) egun hartan:

2 Timothy 2:12

12 Baldin suffritzen badugu, regnaturen-ere harequin diagu: baldin vkatzen badugu, harc-ere gu vkaturen guiaitic:

2 Peter 3:13

13 Baina promessaren araura ceru berrién eta lur berriaren beguira gaude ceinétan iustitia habitatzen baita.

Revelation 2:26-27

26 Ecen victoria vkan duqueenari, eta ene obrác finerano beguiratu dituqueenari, emanen draucat bothere Gentilén gainean. 27 Eta gobernaturen dituque burdinazco cihorrez: eta chehecaturen dirade lurrezco vnciac beçala, nic-ere Aitaganic recebitu vkan dudan beçala:

Revelation 3:21

21 Garaita vkanen duena iar eraciren diat neurequin, neure thronoan: nola nic-ere garaitu vkan baitut eta iarria bainago Aitarequin haren thronoan.

Revelation 4:4

4 Eta thronoaren inguruän ciraden hoguey eta laur alki: eta alki gainetan ikus nitzan hoguey eta laur Anciano iarriric abillamendu churiz veztituac: eta cituztela bere buru gainetan vrrhezco coroác.

Revelation 7:4

4 Eta ençun neçan seignalatu içan ciradenén contua, ehun berroguey eta laur milla seignalaturic Israeleco haourrén leinu gucietaric:

Revelation 12:1

1 Eta ikus cedin signo handibat ceruän, Emazte iguzquiaz inguratubat, ceinen oinén azpian baitzén ilharguia, eta buruän hamabi içarrezco coroabat.

Revelation 20:4

4 Guero ikus nitzan alkiac, eta iar citecen hayén gainetan gendeac, eta iugemendua eman cequién: eta Iesusen testimoniageagatic, eta Iaincoaren hitzagatic buruäc edequi içan çaiztenén arimác, eta ceinéc ezpaitzuten adoratu bestiá ez haren imaginá, eta ezpaitzutén hartu vkan haren mercá bere belarretan edo bere escuetan, eta vicico dirade eta regnaturen duté Christequin milla vrthez.

Revelation 20:11-15

11 Guero ikus neçan throno handi churibat, eta norbeit haren gainean iarria, ceinen aitzinetic ihes eguin baitzeçaten lurrac eta ceruäc, eta etzedin hayendaco lekuric eriden. 12 Eta ikus nitzan hilac chipiac eta handiac Iaincoaren aitzinean ceudela, eta liburuäc irequi citecen: eta berce liburubat irequi cedin, cein baita vicitzeco liburua: eta iugea citecen hilac liburuètan scribatuac ciraden gaucetaric, bere obrén araura. 13 Eta renda citzan itsassoac hartan ciraden hilac: herioac-ere eta iffernuac renda citzaten hetan ciraden hilac: eta iugemendua eguin cedin batbederaren obrén araura: 14 Eta iffernua eta herioa egotzi içan ciraden suzco stagnera: haur da bigarren herioa. 15 Eta nor-ere ezpaitzedin eriden vicitzeco liburuän scribaturic, suzco stagnera iraitz cedin.

Revelation 21:5

5 Eta erran ceçan throno gainean iarria cenac, Huná, gauça guciac berri eguiten ditut. Eta erran cieçadan, Scriba eçac: ecen hitz haue fidelac dituc eta eguiazcoac.

Revelation 21:12-14

12 Eta çuen murrailla handibat eta gorabat, cituela hamabi bortha, eta borthetan hamabi Aingueru: eta icenac scribatuac: cein baitirade Israeleco hamabi leinuetaco haourrén icenac 13 Orient aldetic, hirur bortha: Aquilonetic hirur bortha: Egu-erditic hirur boltha: etaOccidentetic, hirur bortha. 14 Eta Ciuitatearen muraillác cituen hamabi fundament, eta hetan Bildotsaren hamabi Apostoluén icenac.

Revelation 22:2

2 Eta haren plaçaren erdian eta fluuioaren alde bietaric cen vicitzeco arborea ekarten cituela hamabi fructu, hilebethe oroz emaiten çuela bere fructua, eta arborearen hostoac Gentilén ossassunetacotz.

Matthew 5:11

11 Dohatsu içanen çarete nehorc iniuria erran drauqueçuenean, eta persecutatu çaituqueztenean, eta hitz gaichto gucia erran duqueitenean çuen contra, gueçurrez ene causaz.

Matthew 6:33

33 Baina bilha eçaçue lehenic Iaincoaren resumá eta haren iustitiá, eta gauça hauc guciac emanen çaizquiçue gaineraco.

Matthew 8:21-22

21 Guero bere discipuluetaric, berce batec erran cieçon, Iauna, permetti ieçadac behin ioan nadin neure aitaren ohorztera. 22 Eta Iesusec erran cieçon, Arreit niri, eta vzquic hilac bere hilén ohorztera.

Matthew 10:22

22 Eta guciéz gaitzetsiac içanen çarete, ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano hura saluaturen da.

Matthew 10:37-38

37 Aita edo ama ni baino maiteago duena, ezta ene digne: eta semea edo alabá ni baino maiteago duena, ezta ene digne. 38 Eta bere crutzea hartzen eztuena, eta niri ondotic eztarreitana, ezta ene digne.

Matthew 13:8

8 Eta batzu erori içan dirade lur onera: eta fructu renda ceçaten, batac ehun, berceac hiruroguey, eta berceac hoguey eta hamar.

Matthew 13:23

23 Baina lur onera hacia recebitu duena, haur da hitza ençuten eta aditzen duena, ceinec fructu ekarten baitu eta eguiten, batac ehun, eta berceac hiruroguey, eta berceac hoguey eta hamar.

Matthew 16:25

25 Ecen norc-ere nahi vkanen baitu saluatu bere vicia, galduren du hura: eta norc-ere galduren baitu bere vicia ene causaz, eridenen du hura.

Matthew 19:16

16 Eta huná, cembeitec hurbilduric erran cieçón, Magistru oná, cer vngui eguinen dut vicitzé eternala dudançat?

Matthew 25:34

34 Orduan erranen draue Reguec bere escuinecoey Çatozte ene Aitaren benedicatuác, hereta eçaçue munduaren fundationetic preparatu çaiçuen resumá.

Luke 6:22

22 Dohatsu içanen çarete, guiçonéc gaitzetsiren çaituztenean, eta iraitziren eta iniuriaturen çaituztenean, eta çuen icena gaichto beçala iraitziren dutenean, guiçonaren Semearen causaz.

Luke 14:26

26 Baldin nehor enegana ethorten bada eta gaitzesten ezpaditu bere aita eta amá, eta emaztea eta haourrac, eta anayeac eta arrebác, etare guehiago bere arima-ere, ecin date ene discipulu.

John 15:19

19 Baldin munduco bacinete, munduac bere luena maite luque: ordea ceren ezpaitzarete munduco, baina nic elegitu baitzaituztet mundutic, halacotz gaitz daritzue munduac.

Acts 9:16

16 Ecen nic eracutsiren diarocat cembat behar duen ene icenagatic suffritu.

1 Corinthians 2:9

9 Baina predicatzen ditugu, scribatua den beçala, Beguic ikussi eztituen, eta beharric ençun eztituen gauçác, eta guiçonén bihotzetara igan içan eztiradenac, cein Iaincoac hari on daritzoteney appaindu baitrauzté.

2 Corinthians 5:16

16 Halacotz, guc hemendic harát nehor eztugu eçagutzen haraguiaren arauez: eta baldin Christ haraguiaren arauez eçagutu badugu-ere, orain ordea eztugu guehiagoric eçagutzen.

1 Peter 4:14

14 Baldin Christen icenean iniuriatzen baçarete, dohatsu çarete ecen çuen gainean reposatzen da gloriaren eta Iaincoaren Spiritua, heçaz den becembatean blasphematzen dena, baina çueçaz den becembatean glorificatzen dena.

3 John 1:7

7 Ecen haren icenagatic partitu içan dituc, deus hartzen etzutela Gentiletaric.

Matthew 8:11-12

11 Baina badiotsuet ecen anhitz Orientetic eta Occidentetic ethorriren diradela, eta iarriren diradela Abrahamequin Isaac-equin eta Iacob-equin ceruètaco resumán: 12 Eta resumaco semeac egotziren diradela campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.

Matthew 20:16

16 Hala içanen dirade azquenac, lehen: eta lehenac, azquen: ecen anhitz dirade deithuac, baina guti elegituac.

Matthew 21:31-32

31 Bi hautaric ceinec eguin çuen bere aitaren vorondatea? Diotsate, Lehenac. Dioste Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet ecen publicanoac eta paillardác aitzincen çaizquiçuela Iaincoaren resumara. 32 Ecen ethorri da Ioannes çuetara iustitiazco bideaz, eta eztuçue hura sinhetsi: baina publicanoéc eta paillardéc sinhetsi vkan dute: eta çuec hori ikussiric, etzarete emendatu guero, haren sinhestera.

Mark 10:31

31 Baina anhitz lehen diradenac, içanen dirade azquen: eta azquenac lehen.

Luke 7:29-30

29 Orduan populu guciac hori ençunic eta publicanoéc iustifica ceçaten Iaincoa, batheyatu içanic Ioannesen baptismoaz. 30 Baina Phariseu eta Legueco doctor harenganic batheyatu etziradenéc Iaincoaren conseillua arbuya çeçaten bere buruén contra.

Luke 13:30

30 Eta huná, dirade azquen, lehen içanen diradenac: eta dirade lehen, azquen içanen diradenac.

Luke 18:13-14

13 Eta publicanoac vrrun cegoela, etzituen are beguiac-ere cerurat altchatu nahi: baina bere bulharrari ceraunsón, cioela, Iauna, amatiga aquit, othoi niri bekatoreoni. 14 Badiotsuet, iautsi içan dela haur iustificaturic bere etcherat, eta ez bercea: ecen bere buruä goratzen duen gucia, beheraturen da: eta bere buruä beheratzen duena, goraturen da.

Romans 5:20-21

20 Eta Leguea berçalde sarthu içan da handi ledinçat offensá: baina non handitu içan baita bekatua, han abundosago içan da gratiá: 21 Nola regnatu baitu bekatuac heriotara, hala gratiác-ere regna leçançát iustitiaz vicitze eternaletara, Iesus Christ gure Iaunaz.

Romans 9:30-33

30 Cer beraz erranen dugu? Ecen Gentil iustitiari etzarreitzanéc, iustitia ardietsl vkan dutela: etare iustitia fedezcoa: 31 Baina Israel, iustitiazco Legueari çarreicalaric, iustitiazco Leguera eztela heldu içan. 32 Cergatic? ceren ezpaita haur içan fedez, baina Legueco obréz beçala: ecen behaztopatu içan dirade behaztopagarrico harrian. 33 Scribatua den beçala, Huná, eçarten dut Sionen behaztopagarrico harria, eta trebucagarrico harria: eta nor-ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta confus içanen.

Galatians 5:7

7 Vngui laster eguiten cenduten, norc empatchatu çaituztéz, eguia obedi etzeneçaten?

Hebrews 4:1

1 Garen bada beldur guertha eztadin çuetaric cembeit haren reposean sartzeco promessa vtziric, priuatua eriden eztadin.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.