Matthew 21:2 Cross References - Basque

2 Erraiten cerauela, Çoazte çuen aurkaco burgura, eta bertan eridenen duçue asto emebat estecatua, eta vmebat harequin: lachaturic ekar ietzadaçue.

Matthew 26:18

18 Eta harc erran ciecen, Çoazte hirira edoceingana, eta erroçue, Magistruac cioc, Ene demborá hurbil duc, hi baithan eguinen diat Bazcoa neure discipuluequin,

Mark 11:2-3

2 Eta erran ciecén, Çoazte çuen aurkán den burgura: eta hartan sarthuren çareten beçain sarri, eridenen duçue asto vmebat estecatua, nehor oraino gainean iarri içan etzayonic: lachaturic hura ekardaçue. 3 Eta baldin nehorc badarraçue, Cergatic hori eguiten duçue? erraçue ecen Iaunac duela haren beharra: eta bertan hura igorriren du huna.

Mark 14:13-16

13 Orduan igor citzan bere discipuluetaric biga, eta erran ciecén, Çoazte hirira, non bathuren baitzaiçue guiçombat, pegar-bat vr daramala: çarrcitzate hari. 14 Eta nora-ere sarthuren baita, erroçue aitafamiliari: Magistruac cioc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua? 15 Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat paratua eta appaindua: han appain ieçaguçue. 16 Parti citecen bada haren discipuluac, eta ethor citecen hirira: eta eriden ceçaten erran cerauen beçala, eta appain ceçaten Bazcoa.

Luke 19:30-32

30 Erraiten çuela, Çoazte çuen aurkaco burgura: hartan sarthu eta, eridenen duçue asto-vme arbat estecatua, egundano nehor gainean iarri etzayonic: hura lachaturic ekardaçue. 31 Eta baldin nehorc galde badaguiçue, Cergatic lachatzen duçue? Hunela erranen draucaçue, Ceren Iaunac hunen beharra baitu. 32 Eta ioanic igorri içan ciradenec eriden çuten erran cerauen beçala.

John 2:5-8

5 Dioste haren amac cerbitzariey, Cer-ere erran baitieçaçue, eguiçue. 6 Eta ciraden han sey kuba harrizcoric eçarriac Iuduén purificationearen araura, çaducatenic batbederac birá edo hirurná neurri. 7 Dioste Iesusec, Bethaitzaçue kubác vrez. Eta bethe citzaten garairano. 8 Orduan dioste, Eraitsaçue orain, eta ekarroçue mestedostalari. Eta ekar cieçoten:

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.