Matthew 22:4 Cross References - Basque

4 Berriz igor ceçan berce cerbitzariric, cioela, Erreçue gomitatuey, Huná, apprestatu dut neure barazcaria, ene cecenac eta haraquey guicenduac haraqueitatu dirade, eta gucia prest da: çatozte ezteyetara.

Matthew 21:36

36 Berriz igor ceçan berce cerbitzariric lehenac baino guehiago, eta hæi halaber eguin ciecén.

Matthew 22:8

8 Orduan dioste bere cerbitzariey, Ezteyac prest badirade, baina gomitatu ciradenac, eztirade digne içan.

Luke 10:1-16

1 Gauça hauen ondoan ordena citzan Iaunac berce hiruroguey eta hamar-ere, eta igor citzan hec birá bere beguitharte aitzinean, bera ethorteco cen hiri eta leku gucietara. 2 Eta erraiten cerauen, Vztá handi da, baina languile guti: othoitz eguioçue bada vzta Iabeari, irion ditzan languileac bere vztara. 3 Çoazte, huná nic igorten çaituztet çuec bildotsac otsoén artera beçala. 4 Eztramaçuela ez mulsaric, ez maletaric, ez çapataric: eta nehor bidean ezteçaçuela saluta. 5 Cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, lehenic erraçue, Baquea dela etche hunetan. 6 Eta baldin han baquezco semeric batre bada, paussaturen da çuen baquea haren gainean: ezpere çuetara itzuliren da. 7 Eta etche hartan berean çaudete, iaten eta edaten duçuela aitzinera emanen çaiçuenetic: ecen languilea bere sariaren digne da. Etzaiteztela iragan etchetic etchera. 8 Baina are cein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta recebituren baitzaituzte, ian eçaçue aitzinera eçarten çaizquiçuenetaric: 9 Eta sendaitzaçue hartan diraten eriac, eta erreçue, Hurbildu da çuetara Iaincoaren resumá. 10 Baina cein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta ezpaitzaituzte recebituren, ilkiric hango carriquetara, erraçue, 11 Çuen hiritic lothu çaicun errhautsa-ere iharrosten dugu çuen contra: guciagatic-ere haur iaquiçue, ecen hurbildu dela çuetara Iaincoaren resumá. 12 Baina badiotsuet ecen Sodomacoac egun hartan hiri hura baino emequiago tractatuac içanen diradela. 13 Maledictione hiri Chorazin, maledictione hiri Bethsaida, ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin içan balirade çuec baithan eguin içan diraden verthuteac, aspaldi çacurequin eta hautsequin iarriric emendatu ciratequeen. 14 Halacotz Tyr eta Sidon emequiago tractatuac içanen dirade iudicioan ecen ez çuec. 15 Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena, iffernurano beheraturen aiz. 16 Çuec ençuten çaituztenac, ni ençuten nau: eta çuec iraizten çaituztenac, ni iraizten nau: eta ni iraizten nauenac, ni igorri nauena iraizten du.

Luke 14:17

17 Eta igor ceçan bere cerbitzaria affal ordutan, gomitatuey erraitera, Çatozte, ecen gauça guciac prest dirade.

Luke 24:46-47

46 Eta erran ciecén, Hala da scribatua eta hala behar cen Christec suffri leçan, eta resuscita ledin hiletaric hereneco egunean. 47 Eta predica ledin haren icenean penitentiá eta bekatuén barkamendua natione gucietan, hassiric Ierusalemetic.

John 6:50-57

50 Haur da oguia cerutic iautsi dena, hunetaric ianen duena hil eztadinçát. 51 Ni naiz ogui vicia cerutic iautsi naicena: nehorc ian badeça ogui hunetaric, vicico da eternalqui, eta nic emanen dudan oguia, ene haraguia da, nic munduaren vicitzeagatic emanen dudana. 52 Baciharducaten bada Iuduéc elkarren artean, erraiten çutela, Nolatan hunec guri bere haraguia eman ahal dieçaquegu iatera? 53 Orduan erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ian ezpadeçaçue guiçonaren Semearen haraguia, eta edan ezpadeçaçue haren odola, eztuçue vicitzeric çuec baithan. 54 Iaten duenac ene haraguia, eta edaten ene odola, badu vicitze eternala: eta nic dut resuscitaturen hura azquen egunean. 55 Ecen ene haraguia eguiazqui da vianda, eta ene odola eguiazqui da edari. 56 Ene haraguia iaten duena, eta ene odola edaten, nitan egoiten da, eta ni hartan. 57 Nola ni igorri bainau Aita vici denac, eta ni vici bainaiz neure Aitaz: hala ni ianen nauena ere, vicico da hura-ere niçaz.

Acts 1:8

8 Baina recibituren duçue çuen gainera ethorriren den Spiritu sainduaren verthutea, eta içanen çaizquidate testimonio Ierusalemen, eta Iudea gucian, eta Samarian, eta lurraren bazterrerano

Acts 11:19-20

19 Bada Estebenen causaz ethorri içan cen tribulationeagatic barreyatu ciradenac-ere ioan citecen Phenicerano eta Cyprerano eta Antiocherano, nehori declaratzen etzeraucatelaric Iaincoaren hitza, Iuduey berey baicen. 20 Baina hetaric batzu ciraden Cypriano, eta Cyreniano, cein Antiochen sarthuric Grecoey minço baitzaizten denuntiatzen çutela Iesus Iauna.

Acts 13:46

46 Orduan constantqui Paulec eta Barnabasec erran ceçaten, Çuey behar çaiçuen lehenic denuntiatu Iaincoaren hitza: baina hura arbuyatzen duçuenaz gueroz, eta vicitze eternalaren vkaiteco indigne çuen buruäc iugeatzen dituçuenaz gueroz, huná, itzultzen gara Gentiletarát.

Acts 28:17-31

17 Hirur egunen buruän dei citzan Paulec Iudu principalac: eta bildu ciradenean erran ciecén, Guiçon anayeác, nic deus eguin ezpadut-ere populuaren contra edo aitén costumén contra, Ierusalemen presonér eguin içanic liuratu içan naiz Romanoén escuetara: 18 Ceinéc examinatu nendutenean largatu nahi vkan bainendutén, ceren heriotaco hoguenic batre nitan etzén. 19 Baina Iuduac contrastatzen ciradenaren gainean, ecin bercez Cesargana appellatu içan naiz: ez neure nationea cerçaz accusa deçadan dudalacotz. 20 Causa hunegatic bada deithu çaituztet, ikus cinçatedan eta minça nenguiçuençát: ecen Israeleco sperançaren causaz cadena hunez inguratua nago. 21 Eta hec erran cieçoten, Guc ez letraric recebitu diagu hiçaz Iudeatic: ez ethorriric anayetaric nehorc denuntiatu dic edo erran deus hiçaz gaizquiric. 22 Baina nahi diagu hireganic ençun cer irudi ceyán: ecen secta horrez den becembatean, baceaquiagu ecen leku gucietan nehor contrastatzen çayola. 23 Eta assignatu vkan ceraucatenean eguna, ethor citecen harengana ostatura anhitz: eta testificationerequin declaratzen cerauen Iaincoaren resumá, eta eracusten cerauztén Iesusez diraden gauçác, hambat Moysesen Leguetic nola Prophetetaric goicetic arratserano. 24 Eta batzuc sinhesten cituztén erraiten ciraden gauçác, baina bercéc etzituzten sinhesten. 25 Eta elkarren artean accord etziradenaren gainean, parti citecen, Paulec hitz haur erran eta, Segurqui vngui Spiritu saindua minçatu içan çaye Esaias prophetáz gure Aitey, 26 Cioela, Habil populu horrengana, eta errac, Ençutez ençunen duçue eta eztuçue adituren: eta dacussaçuela ikussiren duçue eta etzaizquiote oharturen. 27 Ecen guicendu da populu hunen bihotza, eta beharriez gothorqui ençun vkan duté, eta bere beguiac ertsi vkan dituzté: beguiéz ikus, eta beharriez ençun, eta bihotzez adi ezteçatençát, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan. 28 Iaquiçue bada çuec ecen Gentiley igorri içan çayela saluagarri haur, eta hec ençunen dutela. 29 Eta gauça hauc erran cituenean, ilki citecen Iuduac, bere artean disputa handi çutela. 30 Baina egon cedin Paul bi vrthe complituric bere ostatu alocatuan: eta recebitzen cituen harengana ethorten ciraden guciac: 31 Predicatzen çuela Iaincoaren resumá, eta iracasten cituela Iesus Christ Iaunaz diraden gauçác, minçatzeco hardieça gucirequin, nehorc empatchuric eguin gabe.

Romans 8:32

32 Norc produituren du accusationeric Iaincoaren elegituén contra? Iaincoa da iustificatzen duena.

1 Corinthians 5:7-8

7 Purga eçaçue bada altchagarri çaharra, orhe berri çaretençát, altchagarri gabe çareten beçala: ecen gure Bazcoa guregatic sacrificatu içan da, cein baita Christ. 8 Bada eguin deçagun besta, ez altchagarri çaharrez, ezeta malitiataco eta gaichtaqueriataco altchagarriz, baina altchagarri gaberico oguiz, diot puritatezcoz eta eguiazcoz.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.