Revelation 13:14 Cross References - Basque

14 Eta seducitzen cituen lurreco habitantac signoén causaz, ceinén eguitea eman içan baitzayón bestiaren aitzinean: ciostela lurreco habitantey, eguin lieçoten imaginabat bestia hari, cein ezpataz çauri içan baitzén, baina viztu içan da.

2 Thessalonians 2:4

4 Cein opposatzen eta alchatzen baita Iainco erraiten eta adoratzen den guciren contra: hala non hura iainco beçala, Iaincoaren templean iarten baita, bere buruä eracusten duela ecen iainco dela.

2 Thessalonians 2:9-12

9 Hura diot ceinen ethortea baita Satanen operationearen araura, puissança gucirequin eta signorequin eta gueçurrezco miraculurequin: 10 Eta iniquitatezco abusione gucirequin galtzen diradenetan, ceren eguiaren amorioa ezpaitute recebitu vkán saluatu içateco. 11 Eta halacotz igorriren draue Iaincoac abusionezco operationea, gueçurra sinhets deçatençát: 12 Condemna ditecençat eguia sinhetsi vkan eztuten guciac, baina iniquitatean placer hartu vkan dutenac.

Revelation 12:9

9 Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen.

Revelation 13:3-4

3 Eta ikus neçan haren buruetaric bat heriotara çauria beçala, baina haren heriotaraco çauria sendatu içan cen: eta miraculuz cegoela lur gucia iarreiqui cequión bestiari. 4 Eta adora ceçaten, bestiari bothere eman ceraucan dragoina, eta adora ceçaten bestiá, cioitela, Nor da bestia irudi duenic? haren contra nor combati ahal daite?

Revelation 13:8

8 Eta adoratzen çutén hura lurreco habitant guciéc, ceinén icenac ezpaitirade scribatuac, munduaren fundationetic hil içan den Bildotsaren vicitzeco liburuän

Revelation 13:11-12

11 Guero ikus neçan, berce bestiabat igaiten cela lurretic, eta cituen bi adar Bildotsarenac irudi: baina dragoina beçala minço cen. 12 Eta harc lehen bestiaren bothere gucia exercitzen çuen haren presentián: eta eguiten çuen, lurrac eta hartaco habitantéc adora leçaten leheneco bestia hura, ceinen heriotaraco çauria sendatu içan baitzén.

Revelation 13:15

15 Eta hari eman cequión, bestiaren imaginari spiritu eman lieçón, eta bestiaren imaginá minça ledin, eta eguin leçan, bestiaren imaginá adoratzen ezluten guciac, hil litecen.

Revelation 14:9

9 Eta heren Aingueruä iarreiqui cequién, cioela ocengui, Baldin nehorc adora badeça bestiá eta haren imaginá, eta har badeça haren merçá bere belarrean edo bere escuan,

Revelation 14:11

11 Eta hayén tormentaco kea altchaturen da secula seculacotz: eta eztute vkanen paussuric ez egun ez gau adoratzen dutenéc bestiá eta haren imaginá, eta baldin nehorc har badeça haren icenaren mercá.

Revelation 15:2

2 Eta ikus neçan beirazco itsassobat beçala suz nahastecatua: eta victoria eraman vkan çutenac bestiaganic, eta haren imaginaganic, eta haren mercaganic, eta haren icenaren contuaganic, ceudela itsasso beirazco irudian, eta cituztela Iaincoaren guittarrác:

Revelation 16:2

2 Ioan cedin bada lehen Aingueruä, eta issur ceçan bere ampolá lurrera, eta eguin cedin plagabat gaitzic eta damutacoric bestiaren mercá çuten guiçonén contra, eta haren imaginá adoratzen çutenén contra.

Revelation 18:23

23 Eta candela arguiac eztic arguiric eguinen hitan guehiagoric, eta sposoaren eta sposaren voza eztuc hitan guehiagoric ençunen, ceren hire merkatariac lurreco prince baitziraden, ceren hire poçoinqueriéz seducitu içan baitirade natione guciac.

Revelation 19:20

20 Eta bestiá hatzaman cedin, eta propheta falsu haren aitzinean signoac eguin cituena harequin, ceinéz seducitu baitzituen bestiaren mercá hartu vkan çutenac, eta haren imaginá adoratu vkan çutenac: viciric iraitzi içan dirade bi hauc suzco stang suphrez çachecan batetara:

Revelation 20:3-4

3 Eta irion ceçan hura abysmera, eta erts ceçan hura, eta ciguila ceçan haren gainean, gendeac guehiagoric seduci eztitzançát, milla vrtheac compli daitezqueno: eta guero behar da lacha dadin dembora gutibatetacotz. 4 Guero ikus nitzan alkiac, eta iar citecen hayén gainetan gendeac, eta iugemendua eman cequién: eta Iesusen testimoniageagatic, eta Iaincoaren hitzagatic buruäc edequi içan çaiztenén arimác, eta ceinéc ezpaitzuten adoratu bestiá ez haren imaginá, eta ezpaitzutén hartu vkan haren mercá bere belarretan edo bere escuetan, eta vicico dirade eta regnaturen duté Christequin milla vrthez.

Revelation 20:10

10 Eta hec seducitzen cituen deabrua, iraitz cedin suzco eta suphrezco stagnera, non baitirade bestiá eta propheta falsua: eta tormentaturen baitirade egun eta gau secula seculacotz.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.