Revelation 16:14 Cross References - Basque

14 Ecen badirade deabruén spiritu, signoac eguiten dituztenac, eta lurreco eta mundu orotaco reguetera ioaiten diradenac hec bil ditzatencát Iainco bothere gucitacoaren egun handi hartaco bataillara.

Matthew 24:24

24 Ecen altchaturen dirade christ falsuac, eta propheta falsuac, eta eguinen duté signo handi eta miraculu: bay possible baliz, eleguituen-ere seducigarri.

Mark 13:22

22 Ecen altchaturen dirade Christ falsuac, eta propheta falsuac: eta eguinen dituzte signoac eta miraculuac seducitzeco, baldin possible baliz, elegituen-ere.

Luke 2:1

1 Eta guerta cedin egun hetan ethor baitzedin ordenança-bat Cesar Augustoren partez, scribuz iar ledin mundua oro.

John 8:44

44 Çuec, aita deabruaganic çarete, eta çuen aitaren desirac eguin nahi dituçue: hura guicerhaile cen hatseandanic, eta eguián eztu perseueratu: ecen eguiaric ezta hartan. Noiz-ere erraiten baitu gueçurra, bere propritic minço da: ecen gueçurti da eta gueçurraren aita.

Acts 13:8-10

8 Baina resistitzen cerauen Elymas encantaçaleac, (ecen hala erran nahi du haren icenac) Proconsula fedetic erauci nahiz. 9 Baina Saulec (Paul-ere deitzen denac) betheric Spiritu sainduaz, harengana beguiac chuchenduric, 10 Erran ceçan, O enganio eta finecia guciaz betheá, deabruaren semeá, iustitia guciaren etsayá, ez aiz Iaunaren bide chuchenén makurtzetic gueldituren?

Romans 1:8

8 Lehenic behinçát esquer draucat neure Iaincoari Iesus Christez çuen guciocgatic, ceren çuen fedea famatzen baita mundu orotan.

2 Corinthians 11:13-15

13 Ecen halaco apostolu falsuac, obrari sotil dirade, Christen Apostolutara transformaturic. 14 Eta ezta miresteco, ecen Satan bera-ere transformatzen da arguico Ainguerutara. 15 Ezta beraz gauça handia baldin haren ministreac-ere iustitiataco ministretara transformatzen badirade: ceinén fina hayen obrén araura içanen baita.

2 Thessalonians 2:9

9 Hura diot ceinen ethortea baita Satanen operationearen araura, puissança gucirequin eta signorequin eta gueçurrezco miraculurequin:

1 Timothy 4:1

1 Bada Spirituac claroqui erraiten dic ecen azqueneco demboretan reuoltaturen diradela batzu fedetic spiritu abusariey behatzen çaiztela, eta deabruén doctriney,

James 3:15

15 Ecen çuhurtzia haur ezta garaitic iausten dena, baina da lurrecoa, sensuala eta deabruezcoa.

1 John 5:19

19 Badaquigu ecen Iaincoaganic garela: eta mundu gucia gaichtoan datzala.

Revelation 3:10

10 Ceren hic beguiratu vkan baituc ene patientiazco hitza, nic-ere hi beguiraturen aut tentationeco oren mundu guciaren gainera ethorteco denetic, lurreco habitanten phorogatzera.

Revelation 6:17

17 Ecen ethorri da haren hiraren egun handia: eta nor da iguriquiren ahal duena?

Revelation 12:9

9 Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen.

Revelation 13:3

3 Eta ikus neçan haren buruetaric bat heriotara çauria beçala, baina haren heriotaraco çauria sendatu içan cen: eta miraculuz cegoela lur gucia iarreiqui cequión bestiari.

Revelation 13:13-14

13 Eta signo handiac eguiten cituen, hambat non sua cerutic lurrera eraits eraciten baitzuen guiçonén aitzinean. 14 Eta seducitzen cituen lurreco habitantac signoén causaz, ceinén eguitea eman içan baitzayón bestiaren aitzinean: ciostela lurreco habitantey, eguin lieçoten imaginabat bestia hari, cein ezpataz çauri içan baitzén, baina viztu içan da.

Revelation 16:7

7 Eta ençun neçan bercebat Sainctuariotic, cioela, Segurqui, Iainco Iaun bothere gucitacoá, eguiazco eta iusto dituc hire iugemenduac.

Revelation 16:16

16 Eta bil citzaten, Hebraicoz Arma-gedon deitzen den lekura.

Revelation 17:14

14 Hauc bildotsaren contra combatituren dituc, eta Bildotsa garaithuren ciayec: ecen iaunén Iaun duc, eta reguén Regue: eta harequin diradenac dituc deithuac eta elegituac eta fidelac.

Revelation 19:19-20

19 Guero ikus nitzan bestiá eta lurreco regueac eta hayen armadác bilduric guerla eguitera çaldi gainean iarriric cegoenaren contra eta haren armadaren contra. 20 Eta bestiá hatzaman cedin, eta propheta falsu haren aitzinean signoac eguin cituena harequin, ceinéz seducitu baitzituen bestiaren mercá hartu vkan çutenac, eta haren imaginá adoratu vkan çutenac: viciric iraitzi içan dirade bi hauc suzco stang suphrez çachecan batetara:

Revelation 20:8

8 Eta ilkiren date seduci ditzançát lurraren laur corneretan diraden nationeac, Gog eta Magog, hec congrega ditzançát bataillara: ceinén contua baita itsassoco sablea beçala.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.