19 Guero ikus nitzan bestiá eta lurreco regueac eta hayen armadác bilduric guerla eguitera çaldi gainean iarriric cegoenaren contra eta haren armadaren contra.
Revelation 19:19 Cross References - Basque
Revelation 11:7
7 Eta acabatu duqueitenean bere testimoniagea abysmetic igaiten den bestiác, guerla eguinen dic hayen contra, eta garaithuren citic eta hilen:
Revelation 13:1-10
1 Orduan ikus neçan bestiabat itsassotic igaiten cela, çazpi buru eta hamar adar cituenic, eta bere adar gainetan hamar diadema: eta bere buru gainetan basphemiotaco icen-bat.
2 Eta nic ikussi vkan nuen bestiác Leoparta irudi çuen, eta haren oinac ciraden hartzarenac beçalaco: eta haren ahoa lehoinaren ahoa beçalaco: eta eman cieçon hari dragoinac bere puissançá, eta thronoa, eta bothere handi.
3 Eta ikus neçan haren buruetaric bat heriotara çauria beçala, baina haren heriotaraco çauria sendatu içan cen: eta miraculuz cegoela lur gucia iarreiqui cequión bestiari.
4 Eta adora ceçaten, bestiari bothere eman ceraucan dragoina, eta adora ceçaten bestiá, cioitela, Nor da bestia irudi duenic? haren contra nor combati ahal daite?
5 Eta eman cequión aho gauça handiac eta blasphemioac pronuntiatzen cituena, eta eman cequión bothere berroguey eta bi hilebetheren complitzeco.
6 Eta irequi ceçan bere ahoa blasphematzera Iaincoaren contra, blasphema litzançát haren icena, eta haren tabernaclea, eta ceruän diradenac.
7 Eta eman cequión sainduén contra-ere guerla eguitea, eta hæy garaitzea: eta eman cequión bothere leinu, eta mihi, eta natione ororen gainean.
8 Eta adoratzen çutén hura lurreco habitant guciéc, ceinén icenac ezpaitirade scribatuac, munduaren fundationetic hil içan den Bildotsaren vicitzeco liburuän
9 Baldin nehorc beharriric badu, ençun beça.
10 Baldin nehorc captiuitatera eramaiten badu, captiuitatera eramanen da bera: baldin nehorc ezpataz hil badeça, behar da hura ezpataz hil dadin: hemen da sainduén patientiá eta fedea.
Revelation 14:9
9 Eta heren Aingueruä iarreiqui cequién, cioela ocengui, Baldin nehorc adora badeça bestiá eta haren imaginá, eta har badeça haren merçá bere belarrean edo bere escuan,
Revelation 16:14
14 Ecen badirade deabruén spiritu, signoac eguiten dituztenac, eta lurreco eta mundu orotaco reguetera ioaiten diradenac hec bil ditzatencát Iainco bothere gucitacoaren egun handi hartaco bataillara.
Revelation 16:16
16 Eta bil citzaten, Hebraicoz Arma-gedon deitzen den lekura.
Revelation 17:12-14
12 Eta hamar adar ikussi dituánac, hamar regue dituc ceinéc resumá ezpaitute oraino hartu, baina bothere regue beçala oren batez harturen dié bestiarequin.
13 Hauc conseillu berbat dié, eta bere puissançá eta authoritatea bestiari emanen diarocoé.
14 Hauc bildotsaren contra combatituren dituc, eta Bildotsa garaithuren ciayec: ecen iaunén Iaun duc, eta reguén Regue: eta harequin diradenac dituc deithuac eta elegituac eta fidelac.
Revelation 18:9
9 Eta nigar eguinen duté harçaz eta deithore haren gainean lurreco reguéc, harequin paillardatu dutenéc eta deliciosqui vici içan diradenéc, dacusqueitenean haren erratzeco kea:
Revelation 19:11-14
11 Guero ikus neçan ceruä irequiric, eta huná, çaldi churibat, eta haren gainean iarriric cegoena deitzen cen Fidela eta Eguiatia, eta iustoqui iudicatzen duena eta combatitzen dena.
12 Eta haren beguiac ciraden su-garra beçala, eta haren buru gainean cen anhitz diadema, eta çuen scribuz icena harc berac baicen eçagutu vkan eztuena:
13 Eta cen odolez tintatu arropa batez veztitua: eta haren icena deitzen da IAINCOAREN HITZA.
14 Eta ceruän diraden armadác iarreiquiten çaizquión çaldi churiz, veztituric crespa churiz eta purez.