Revelation 19:2 Cross References - Basque

2 Ecen eguiazco dirade eta iusto haren iugemenduac: ceren bere paillardiçáz lurra corrumpitu vkan duen paillarda handiaz iustitia eguin vkan baitu, eta bere cerbitzarién odola haren escuetan mendecatu vkan baitu.

Revelation 6:10

10 Eta ceuden oihuz ocengui, cioitela, Noiz artean, Iaun sainduá eta eguiatiá, eztuc iugeatzen eta mendecatzen gure odola lurrean habitatzen diradenetaric?

Revelation 15:3

3 Eta cantatzen çutén Iaincoaren cerbitzari Moysesen canticoa, eta Bildotsaren canticoa, cioitela, Handi eta miraculuzco dituc hire obrác, Iainco Iaun bothere gucitacoa: iusto eta eguiazco dituc hire bideac, sainduén Regueá.

Revelation 16:5-7

5 Eta ençun neçan vretaco Aingueruä, cioela, Iusto aiz Iauna, Aicena eta Incena eta Saindua: ceren gauça hauc iugeatu baitituc: 6 Ceren Sainduén eta Prophetén odola issuri vkan baituté, hic-ere odol eman vkan drauec edatera: ecen digne dituc. 7 Eta ençun neçan bercebat Sainctuariotic, cioela, Segurqui, Iainco Iaun bothere gucitacoá, eguiazco eta iusto dituc hire iugemenduac.

Revelation 17:1-2

1 Orduan ethor cedin çazpi ampolác cituztén çazpi Aingueruetaric bat, eta minça cedin enequin, ciostala, Athor, eracutsiren drauat anhitz vren gainean iarriric dagoen paillarda handiaren damnationea: 2 Ceinequin paillardatu baitute lurreco reguéc, eta haren paillardiçazco mahatsarnoaz horditu içan baitirade lurreco habitantac.

Revelation 17:15-16

15 Guero erran cieçadan, Ikussi dituán vrac, non paillardá iarria baita, dituc populuac, eta tropelac, eta gendeac, eta mihiac. 16 Eta bestián ikussi dituán hamar adarrac dituc paillardari gaitz eritziren draucatenac, eta hura desolaturen dié eta haren haraguia ianen eta bera, suan erreren dié.

Revelation 18:3

3 Ecen haren paillardiçaren hirazco mahatsarnotic edan vkan dute gende guciéc, eta lurreco reguéc harequin paillardatu vkan dute: eta lurreco merkatariac haren delicietaco abrastassunetic abrastu içan dirade.

Revelation 18:9-10

9 Eta nigar eguinen duté harçaz eta deithore haren gainean lurreco reguéc, harequin paillardatu dutenéc eta deliciosqui vici içan diradenéc, dacusqueitenean haren erratzeco kea: 10 Vrrun daudela haren tormentaren beldurrez, dioitela, Elas, elas, Babylon ciuitate handiá, ciuitate borthitzá nola hire condemnationea oren batez ethorri içan den!

Revelation 18:20

20 Alegueradi haren gainean ceruä, eta çuec Apostolu eta Propheta sainduác: ecen Iaincoac iugeatu vkan du çuen causá, harçaz den becembatean.

Revelation 18:23-24

23 Eta candela arguiac eztic arguiric eguinen hitan guehiagoric, eta sposoaren eta sposaren voza eztuc hitan guehiagoric ençunen, ceren hire merkatariac lurreco prince baitziraden, ceren hire poçoinqueriéz seducitu içan baitirade natione guciac. 24 Baina hartan Prophetén eta Sainduén odola eriden içan da, eta lurraren gainean heriotara eman içan diraden gucienena.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.