Revelation 2 Cross References - Basque

1 Ephesen den Eliçaco Aingueruäri scriba ieçóc, Çazpi içarrac bere escu escuinean dadutzanac, çazpi candeler vrrhezcoén artean dabilanac, gauça hauc erraiten citic: 2 Baceaquizquiat hire obrác, eta hire trabaillua, eta hire patientiá eta nola gaichtoac ecin suffri ditzaqueán, eta experimentatu dituán Apostolu erraiten diradenac eta ezpaitirade: eta eriden duc hec diradela gueçurti. 3 Eta suffritu vkan duc, eta patientia duc, eta trabaillatu içan aiz ene icenagatic, eta ezaiz enoyatu içan. 4 Baina badiát cerbait hire contra, ceren eure leheneco charitatea vtzi vkan baituc. 5 Bada orhoit adi nondic erori aicén, eta dolu bequic, eta leheneco obrác eguin itzac: ezpere ethorriren nauc hire contra sarri, eta kenduren diát hire candelera bere lekutic, baldin dolu ezpadaquic. 6 Baina haur baduc, Nicolaiten obrey gaitz baitariztec, hæy nic-ere gaitz diarizteat. 7 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera vicitzeco arboretic cein baita Iaincoaren paradisoaren erdian. 8 Smyrnen den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Lehenac eta azquenac, hil içan denac eta viztu içan denac, gauça hauc erraiten citic: 9 Baceaquizquiat hire obrác, eta tribulationea, eta paubreciá (baina abrats aiz) eta bere buruäc Iudu eguiten dituztenén blasphemioa, eta ezpaitirade, baina dituc Satanen synagoga. 10 Ezaicela suffritzeco dituán gaucen beldur: huná, deabruac çuetaric batzu presoinean eçarteco citic phoroga çaiteztençát, eta vkanen duçue tribulatione hamar egunez: aicén fidel heriorano, eta emanen drauát vicitzeco coroa. 11 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicéy, Victoriosoari etzayo calteric eguinen bigarren herioaz. 12 Pergamen den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Bi ahotaco ezpata çorrotza duenac, gauça hauc erraiten citic, 13 Baceaquizquiat hire obrác, eta non habitatzen aicén, Satanen thronoa den lekuan: eta ene icena badaducac, eztuc renuntiatu vkan ene fedea: Are Antipas ene martyr fidela heriotara eman içan den egunean-ere çuen artean, non habitatzen baita Satan. 14 Baina cerbait gauça appur badiat hire contra, ecen baduála hor Balaamen doctriná eduquiten dutenetaric, ceinec iracasten baitzuen Balac Israeleco haourrén aitzinean scandalo eçartera, idoley sacrificatzen çaizten gaucetaric iatera, eta paillardatzera. 15 Halaber baduc hic Nicolaitén doctriná daducatenetaric-ere, cein baita nic gaitz daritzadan gauçá. 16 Dolu bequic: ezpere, ethorriren nauc hire contra sarri, eta bataillaturen nauc hayén contra neure ahoco ezpatáz. 17 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera gordea dagoen Mannatic, eta emanen draucat harri churibat: eta harrian icen berribat scribaturic, cein nehorc ezpaitu eçagutzen, recebitzen duenac baicen: 18 Thyatiren den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Iaincoaren Semeac, ceinec baititu beguiac suaren garra beçala, eta ceinen oinéc cobre fina irudi baituté, gauça hauc erraiten citic, 19 Baceaquizquiat hire obrac eta hire charitatea eta cerbitzua eta fedea eta hire patientiá eta hire obrác: eta hire azquen obrác lehenac baino guehiago dituc. 20 Baina cerbait gauça appur badiát hire contra: ceren permettitzen baituc Iezabel emazteac (ceinec eguiten baitu bere buruä prophetessa) iracats deçan, eta ene cerbitzariac seduci ditzan, paillardatzera, eta idoley sacrificatzen diradenetaric iatera. 21 Eta eman diarocat dembora, bere paillardiçatic emenda ledinçát: eta eztuc emendatu. 22 Huná, nic diát hura eçarten ohean: eta harequin adulteratzen dutenac gucizco tribulatione handitan, baldin bere obretaric emenda ezpaditez. 23 Eta haren haourrac herioz hilen citiát, eta iaquinen dié Eliça guciéc ecen ni naicela guelçurrunac eta bihotzac examinatzen ditudana: eta çuetaric batbederari emanen diarocat bere obrén araura. 24 Baina çuey goitico Thyatiren çaretenoy erraiten drauçuet, Nor-ere baitirade doctrina haur eztutenac, eta Satanen barnatassunac eçagutu eztituztenac, dioiten beçala: eztut çuen gainera berce cargaric eçarriren. 25 Baina duçuena, educaçue ethor nadino. 26 Ecen victoria vkan duqueenari, eta ene obrác finerano beguiratu dituqueenari, emanen draucat bothere Gentilén gainean. 27 Eta gobernaturen dituque burdinazco cihorrez: eta chehecaturen dirade lurrezco vnciac beçala, nic-ere Aitaganic recebitu vkan dudan beçala: 28 Eta emanen draucat hari artiçarra. 29 Beharriric duenac, ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.

Matthew 18:20

20 Ecen non baitirade biga edo hirur bilduric ene icenean, han naiz hayén artean.

Matthew 28:20

20 Iracasten dituçuela nic manatu drauçuedan guciaren beguiratzen: eta huná, ni çuequin naiz bethiere munduaren finerano. Amen.

John 5:35

35 Hura cen candela çachecana eta argui eguiten çuena: eta çuec nahi içan çarete appur-batetacotz alegueratu haren arguian.

Revelation 1:11-13

11 Ni nauc a eta w, lehena eta azquena, eta Ikusten duána scribeçac liburu batetan, eta igor eçac Asian diraden çazpi Elicetara, cein baitirade, Ephesen eta Smyrnen, eta Pergamen, eta Thyatiren, eta Sarden, eta Philadelphian eta Laodicean. 12 Orduan itzul nendin enequin minçatu içan cen vozaren ikustera: eta itzuliric ikus nitzan çazpi candelér vrrhezcoric: 13 Eta çazpi vrrhezco candelerén artean guiçonaren Semea irudi çuembat, arropa luce batez veztitua, eta vrrhezco guerrico batez vgatzén aldean guerricatua.

Revelation 1:16

16 Eta cituen bere escu escuinean çazpi içar, eta haren ahotic bi ahotaco ezpata çorrotzbat ilkiten cen: eta haren beguithartea cen argui iguzquiac bere indarrean argui eguiten duen beçala.

Revelation 1:20

20 Ene escu escuinean ikussi vkan dituán çazpi içarrén mysterioa, eta çazpi candelér vrrhezcoac. Çazpi içarrac, çazpi Elicetaco Aingueruäc dituc eta ikussi dituán çazpi candelerac, çazpi Eliçác dituc.

Revelation 2:8

8 Smyrnen den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Lehenac eta azquenac, hil içan denac eta viztu içan denac, gauça hauc erraiten citic:

Revelation 2:12

12 Pergamen den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Bi ahotaco ezpata çorrotza duenac, gauça hauc erraiten citic,

Revelation 2:18

18 Thyatiren den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Iaincoaren Semeac, ceinec baititu beguiac suaren garra beçala, eta ceinen oinéc cobre fina irudi baituté, gauça hauc erraiten citic,

Revelation 3:1

1 Sarden den Eliçaco Aingueruari-ere scriba ieçóc, Iaincoaren çazpi spirituac eta çazpi içarrac dituenac gauca hauc erraiten citic. Baceaquizquiat hire obrác, ecen icena duc vici aicela, eta hila baitaiz.

Revelation 3:7

7 Eta Philadelphian den Eliçaco Aingueruäri scriba ieçóc, Sainduac eta Eguiatiac, ceinec baitu Dauid-en gakoa, ceinec irequiten baitu, eta nehorc ez ersten: eta ersten baitu, eta nehorc ez irequiten, gauça hauc erraiten citic:

Revelation 3:14

14 Laodicean den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Gauça hauc erraiten citic Amenec, testimonio fidelac eta eguiatiac, Iaincoaren creaturaren hatseac:

Revelation 8:10-12

10 Guero herén Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta eror cedin cerutic içar handi irachequibat, çucibat beçala, eta eror cedin fuuioen herén partera, eta ithur vretara. 11 Eta içarraren icena erraiten da, Absinthio: eta vrén herén partea Absinthio bilha cedin: eta anhitz guiçon hil cedin vretaric, ceren karmindu içan baitziraden vrac. 12 Guero Laurgarren Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta io cedin iguzquiaren herén partea, eta ilharguiaren herén partea, eta içarren herén partea: hala non hayen herén partea ilhun baitzedin, eta egunaren herén parteac etzuen arguiric eguiten, ez gauärenac halaber.

Revelation 12:1

1 Eta ikus cedin signo handibat ceruän, Emazte iguzquiaz inguratubat, ceinen oinén azpian baitzén ilharguia, eta buruän hamabi içarrezco coroabat.

Matthew 7:23

23 Eta orduan erranen drauet claroqui, Egundano etzaituztet eçagutu: parti çaitezte eneganic iniquitate eguiten duçuenóc.

2 Corinthians 11:13-15

13 Ecen halaco apostolu falsuac, obrari sotil dirade, Christen Apostolutara transformaturic. 14 Eta ezta miresteco, ecen Satan bera-ere transformatzen da arguico Ainguerutara. 15 Ezta beraz gauça handia baldin haren ministreac-ere iustitiataco ministretara transformatzen badirade: ceinén fina hayen obrén araura içanen baita.

Galatians 1:7

7 Berceric batre eztelaric: baina batzuc trublatzen çaituztéz, eta nahi duté erauci Christen Euangelioa:

Ephesians 4:14

14 Guehiagoric haour ezgarençát balençán ebilteco, eta doctrinataco haice oroz hara huna guiçonén enganioz, eta hayén finecia cautelosqui enganagarrizcoz erabili içateco.

1 Thessalonians 1:3

3 Paussu gabe orhoitzen garelaric çuen fedearen verthuteaz, eta çuen charitatearen trabailluaz, eta çuen sperançaren patientiáz Iesus Christ gure Iaunean, gure Iainco eta Aitaren aitzinean:

1 Thessalonians 5:21

21 Gauça guciac experimentaitzaçue: on denari çatchetzate:

2 Timothy 2:19

19 Alabaina Iaincoaren fundamenta fermu diagoc, cigulu haur duelaric, Eçagutzen ditu Iaunac cein diraden harenac: eta, Retira bedi iniustitiataric Christen icena inuocatzen duen gucia.

Hebrews 6:10

10 Ecen Iaincoa ezta iniusto, ahanz daquión çuen obrá eta haren icenera eracutsi vkan duçuen trabailluzco charitatea, sainduey aiuta eguin eta eguiten draueçuen becembatean.

2 Peter 2:1-3

1 Baina propheta falsuac-ere içan dirade populuaren artean, çuen artean-ere doctor falsuac içanen diraden beçala, ceinéc secretuqui sar eraciren baitituzte perditionetaco sectác: eta hec redemitu dituen Iauna vkaturen baituté, bere buruén gainera perditione lasterra erekarten duqueitelaric. 2 Eta anhitz iarreiquiren çaye hayén insolentiey: ceineçaz eguiazco bidea blasphematurén baita. 3 Halaco maneraz non auaritiaz enganiotaco hitzez merkatalgoa çueçaz eguinen baituqueite: ceinén gainera condemnationeac ia aspaldidanic ezpaitu berancen, eta ceinén perditionea ezpaitatza lo.

1 John 2:21-22

21 Eztrauçuet scribatu vkan, eguiá eçagutzen eztuçuelacotz: aitzitic ceren hura eçagutzen duçuen, eta gueçurric batre ezpaita eguiatic. 22 Nor da gueçurti, Iesus dela Christ vkatzen duena baicen? hura da Antechrist, ceinec Aita eta Semea vkatzen baititu.

1 John 4:1

1 Maiteác, spiritu gucia ezteçaçuela sinhets, baina phorogaitzaçue spirituac eya Iaincoaganic diradenez: ecen anhitz propheta falsu ethorri içan dirade mundura.

Revelation 2:6

6 Baina haur baduc, Nicolaiten obrey gaitz baitariztec, hæy nic-ere gaitz diarizteat.

Revelation 2:9

9 Baceaquizquiat hire obrác, eta tribulationea, eta paubreciá (baina abrats aiz) eta bere buruäc Iudu eguiten dituztenén blasphemioa, eta ezpaitirade, baina dituc Satanen synagoga.

Revelation 2:13-15

13 Baceaquizquiat hire obrác, eta non habitatzen aicén, Satanen thronoa den lekuan: eta ene icena badaducac, eztuc renuntiatu vkan ene fedea: Are Antipas ene martyr fidela heriotara eman içan den egunean-ere çuen artean, non habitatzen baita Satan. 14 Baina cerbait gauça appur badiat hire contra, ecen baduála hor Balaamen doctriná eduquiten dutenetaric, ceinec iracasten baitzuen Balac Israeleco haourrén aitzinean scandalo eçartera, idoley sacrificatzen çaizten gaucetaric iatera, eta paillardatzera. 15 Halaber baduc hic Nicolaitén doctriná daducatenetaric-ere, cein baita nic gaitz daritzadan gauçá.

Revelation 2:19-21

19 Baceaquizquiat hire obrac eta hire charitatea eta cerbitzua eta fedea eta hire patientiá eta hire obrác: eta hire azquen obrác lehenac baino guehiago dituc. 20 Baina cerbait gauça appur badiát hire contra: ceren permettitzen baituc Iezabel emazteac (ceinec eguiten baitu bere buruä prophetessa) iracats deçan, eta ene cerbitzariac seduci ditzan, paillardatzera, eta idoley sacrificatzen diradenetaric iatera. 21 Eta eman diarocat dembora, bere paillardiçatic emenda ledinçát: eta eztuc emendatu.

Revelation 3:8

8 Baceaquizquiat hire obrác: huná, eman vkan drauát eure aitzinera bortha irequia, eta nehorc ecin erts ceçaquec hura: ceren indar gutibat baituc hic, eta beguiratu baituc ene hitza, eta ezpaituc renuntiatu ene icena.

Revelation 3:15

15 Baceaquizquiat hire obrác, ecen ezaicela ez hotz ez eraquin: aihinz hotz edo eraquin.

Mark 15:21

21 Eta bortcha ceçaten bideazco Simon Cyreniano deitzen cembat, landetaric heldu cela, (cein baitzén Alexandreren eta Ruforen aita) haren crutzea eraman leçançat.

Luke 8:15

15 Baina lur onera erori dena, hauc dirade bihotz honestean eta onean hitz ençuna eduquiten dutenac eta fructu patientiatan ekarten dutenac

Luke 14:27

27 Eta norc-ere ezpaitacarque bere crutzea, eta ene ondoan ethorten ezpaita, ecin date ene discipulu.

Luke 18:1

1 Eta erran ciecen comparationebat-ere fin hunetaracotz ecen bethi othoitz eguin behar dela, enoyatu gabe:

Luke 21:19

19 Çuen patientiáz posseditzaçue çuen arimác.

John 15:21

21 Baina gauça hauc guciac eguinen drauzquiçue ene icenagatic, ceren ezpaituté ni igorri nauena eçagutzen.

Romans 2:7

7 Hala nola, vngui eguitezco irauterequin gloria eta ohore eta immortalitate bilhatzen duteney, vicitze eternala:

Romans 5:3-4

3 Eta ez haur solament, baina are gloriatzen gara tribulationetan, daquigularic ecen tribulationeac patientia ekarten duela. 4 Eta patientiác experientia, eta experientiac sperançá.

Romans 8:25

25 Eta halaber Spirituac-ere arincen ditu gure infirmitateac, ecen cerçaz othoitz eguin behar dugun bide beçala, eztaquigu: baina Spiritua bera othoiztez dago guregatic erran ecin daitezqueen suspirioz.

Romans 12:12

12 Sperançaz aleguera çaretelaric, tribulationean patient, orationean perseueratzen duçuela.

Romans 15:4-5

4 Ecen aitzinetic scribatu diraden gauça guciac, gure doctrinatan scribatu içan dirade, Scripturetaco patientiaz eta consolationez sperança dugunçát. 5 Bada patientiataco eta consolationetaco Iaincoac diçuela elkarren artean gauça ber baten pensatzeco gratia Iesus Christen araura:

Romans 16:12

12 Salutaitzaçue Tryphena eta Tryphosa, gure Iaunean trabaillatzen diradenac. Saluta eçaçue Persida, nic maite dudana eta anhitz trabaillatu dena, gure Iaunean.

1 Corinthians 13:7

7 Gauça guciac pairatzen ditu, gauça guciac sinhesten ditu, gauça guciac speratzen ditu, gauça guciac suffritzen ditu.

1 Corinthians 16:16

16 Çuec-ere çareten suiet halacoén, eta gurequin languiten eta trabaillatzen ari den guciaren.

2 Corinthians 4:1

1 Halacotz, ministerio haur dugularic recebitu dugun misericordiaren arauez, ezgara naguitzen.

2 Corinthians 4:16

16 Halacotz, ezgara naguitzen: baina are baldin gure guiçon campocoa corrumpitzen bada-ere: barnecoa ordea arramberritzen da egunetic egunera.

2 Corinthians 5:9

9 Eta halacotz dugu desiratzen, bay present bagara, bay absent bagara, haren gogaraco içatera.

2 Corinthians 6:5

5 Çauriétan, presoindeguiétan, tumultuoétan, trabailluétan, veillatzétan, barurétan.

2 Corinthians 10:15

15 Ez gure neurrico etzén gauçaz gloriatzen guinadelaric, erran nahi dut, berceren trabailluetan: baina sperança dugularic ecen çuen fedea handi dadinean, gu-ere frangoqui handituren garela assignatu içan çaicun neurrian.

2 Corinthians 11:23

23 Christen ministre dirade? (erho anço minço naiz) areago ni: nequetan, guehiago: çauritan hec baino guehiago: presoindeguitan, guehiago: heriotan, anhitz aldiz.

Galatians 6:2

2 Elkarren cargác egar itzaçue: eta halaz compli eçaçue Christen Leguea.

Galatians 6:9

9 Bada vnguiguitez ezgaitecela enoya: ecen bere sasoinean bilduren dugu, baldin lacho bilha ezpagaitez.

Philippians 2:16

16 Gloria ahal nadinçát Christen egunean, ecen eztudala alfer laster eguin, ez alfer lan eguin:

Philippians 4:3

3 Eta hiri-ere othoitz eguiten drauat, neure eguiazco laguná, aiuta ditzan emazte enequin batean bataillatu diradenac Euangelioan, eta Clementequin eta ene berce aiutaçalequin, ceinén icenac baitirade vicitzeco liburuän.

Colossians 1:11

11 Indar orotan fortificaturic, haren gloriaren verthutearen arauez, suffrimendu eta spirituzco patientia orotara bozcariorequin:

1 Thessalonians 2:9

9 Ecen orhoit çarete, anayeác, gure trabailluaz eta nequeaz: ecen gau eta egun languiten ari guinela, çuetaric nehoren phorogu ezguinençát, predicatu vkan dugu çuec baithan Iaincoaren Euangelioa.

1 Thessalonians 5:12

12 Halaber othoizten çaituztegu, anayeác, eçagut ditzaçuen çuen artean trabaillatzen diradenac, eta çuen gaineco diradenac gure Iaunean, eta çuen admonestaçaleac:

2 Thessalonians 3:5

5 Bada Iaunac chuchent ditzala çuen bihotzac Iaincoaren amoriora, eta Christen beguira egoitera.

2 Thessalonians 3:8

8 Eta eztugu nehoren oguia dohainic ian: baina trabaillurequin eta nequerequin gau eta egun languiten ari guinadela, çuetaric nehoren phorogu ez guinadençát.

2 Thessalonians 3:13

13 Eta çuec, anayeác, etzaiteztela enoya vngui eguitez.

1 Timothy 4:10

10 Ecen halacotz trabaillatzen-ere gaituc, eta escarniatzen, ceren sperança baitugu Iainco vician, cein baita guiçon gucién Saluadore, eta principalqui fidelén.

1 Timothy 5:17

17 Vngui presiditzen duten Ancianoac ohore doblaren digne estima bitez: principalqui hitzean eta doctrinán trabaillatzen diradenac.

Hebrews 6:12

12 Notchalent eguin etzaiteztençát, baina fedez eta patientiaz promessac heretatzen dituztenén imitaçale.

Hebrews 6:15

15 Eta hala patientqui iguriquiric recebitu vkan du promessa.

Hebrews 10:36

36 Ecen patientia behar duçue, Iaincoaren vorondatea eguin duqueçuenean promessa recebi deçaçuençát.

Hebrews 12:1

1 Gu-ere bada, hain testimoniozco hodey handiac inguratzen gaituenaz gueroz, carga gucia, eta gu errachqui trabatzen gaituen bekatua egotziric, constantqui garreitzan proposatu içan çaicun lasterrari:

Hebrews 12:3-5

3 Considera eçaçue bada diligentqui nor den halaco contradictionea bere buruären contra bekatoretaric suffritu vkan duena, çuen gogoetan faltaturic akit etzaiteztençat. 4 Oraino eztuçue odolerano resistitu vkan, bekatuaren contra combatitzen çaretela: 5 Eta ahanci çaiçue exhortationea, ceinec çuey haourrey beçala erraiten baitrauçue, Ene haourrá, ezteçála menosprecia Iaunaren gaztiguä, eta eztaquiála gogoa falta harçaz corregitzen aicenean.

Hebrews 13:13

13 Ilki gaitecen bada harengana tendetaric lekora haren ignominiá ekarten dugula.

James 1:3-4

3 Daquiçuelaric ecen çuen fedearen phorogançác patientia engendratzen duela. 4 Baina patientiác obra perfectoa biu, perfect eta integro çaretençat, deusen falta etzaretelaric.

James 5:7-11

7 Çareten bada patient, anayeác, Iaunaren aduenimendurano. Huná, laboraria lurreco fructu preciosoaren beguira egoiten da, patientqui haren beguira dagoela goiceco eta arratseco vria recebi deçaqueno. 8 Çareten patient çuec-ere eta confirmaitzaçue çuen bihotzac: ecen Iaunaren aduenimendua hurbil da. 9 Etzaiteztela arrangura elkarren contra, anayeác, condemna etzaiteztençát: huná, iugea borthaitzinean dago. 10 Ene anayeác, har-itzaçue afflictionetaco eta patientiataco exemplutan Prophetác, cein minçatu baitirade Iaunaren icenean. 11 Huná, dohatsu eduquiten ditugu afflictione suffritzen dutenac: Iob-en patientiá ençun vkan duçue, eta Iaunaren fina ikussi duçue, nola guciz misericordioso den Iauna eta gogabera.

2 Peter 1:6

6 Eta scientiari temperantia, eta temperantiari patientia, eta patientiari pietatea:

Revelation 1:9

9 Ni Ioannes, eta Iesus Christen afflictionean eta resumán eta patientián çuen anayea eta laguna, Patmos deitzen den Islán nincén, Iaincoaren hitzagatic, eta Iesus Christen testimoniageagatic:

Revelation 3:10

10 Ceren hic beguiratu vkan baituc ene patientiazco hitza, nic-ere hi beguiraturen aut tentationeco oren mundu guciaren gainera ethorteco denetic, lurreco habitanten phorogatzera.

Matthew 24:12-13

12 Eta ceren multiplicaturen baita iniquitatea, hozturen da anhitzen charitatea. 13 Baina norc perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da.

Philippians 1:9

9 Eta hunez othoiztez nago, çuen charitatea oraino guehiago eta guehiago abunda dadin eçagutzerequin eta iugemendu gucirequin:

Philippians 3:13-16

13 Anayeác, niçaz den becembatean eztut neure buruäz estimatzen oraino ardietsi vkan dudala. 14 Baina gauçabat eguiten dut guibeletic diraden gauçác ahanzten ditudala, eta aitzinetic diraden gaucetara auançatzen naicela, chedeari narrayó, Iaincoaren garaitico vocationearen preçioari, Iesus Christ Iaunean. 15 Bada, perfect garen gucióc dugun sendimendu haour: eta baldin cerbait bercela senditzen baduçue, hura-ere Iaincoac reuelaturen drauçue. 16 Guciagatic-ere certara heldu içan baicara, hartan regla ber-batez ebil gaitecen, eta garen sendimendu ber-batetaco.

1 Thessalonians 4:9-10

9 Anayetassunezco charitateaz den becembatean, eztuçue mengoaric scriba dieçaçuedan ecen ceuroc Iaincoaz iracatsiac çarete, elkar onhets deçaçuen. 10 Ecen eguiten-ere baduçue haur Maeedonia gucian diraden anaye orotará: baina othoizten çaituztegu, anayeác, guerotic guerora auançago çaitezten,

2 Thessalonians 1:3

3 Esquerrac eman behar drauzquiogu Iaincoari bethiere çuengatic, anayeác, raçoina den beçala, ceren haguitz handitzen den çuen fedea eta ceren abundatzen den çuen guciotaric batbederaren elkarganaco charitatea:

Hebrews 6:10-11

10 Ecen Iaincoa ezta iniusto, ahanz daquión çuen obrá eta haren icenera eracutsi vkan duçuen trabailluzco charitatea, sainduey aiuta eguin eta eguiten draueçuen becembatean. 11 Baina desir dugu çuetaric batbederac artha bera eracuts deçan, sperançaren segurança bethecotzat finerano:

Revelation 2:14

14 Baina cerbait gauça appur badiat hire contra, ecen baduála hor Balaamen doctriná eduquiten dutenetaric, ceinec iracasten baitzuen Balac Israeleco haourrén aitzinean scandalo eçartera, idoley sacrificatzen çaizten gaucetaric iatera, eta paillardatzera.

Revelation 2:20

20 Baina cerbait gauça appur badiát hire contra: ceren permettitzen baituc Iezabel emazteac (ceinec eguiten baitu bere buruä prophetessa) iracats deçan, eta ene cerbitzariac seduci ditzan, paillardatzera, eta idoley sacrificatzen diradenetaric iatera.

Revelation 3:14-17

14 Laodicean den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Gauça hauc erraiten citic Amenec, testimonio fidelac eta eguiatiac, Iaincoaren creaturaren hatseac: 15 Baceaquizquiat hire obrác, ecen ezaicela ez hotz ez eraquin: aihinz hotz edo eraquin. 16 Baina ceren eppel baitaiz, eta ezpaitaiz hotz ez eraquin, vomituren aut neure ahotic. 17 Ecen badioc, Abrats naiz, eta abrastu naiz, eta eztut deusen beharric: eta eztuc eçagutzen ecen dohacabe eta gaicho eta paubre eta itsu eta billuzgorri aicela.

Matthew 21:41-43

41 Diotsate, Gaichto hec gaizqui deseguinen: eta bere sasoinean fructuac renda dietzoyoten berce laborariri bere mahastia alocaturen. 42 Dioste Iesusec, Egundano eztuçue iracurri Scripturetan, Edificaçaléc arbuyatu duten harria cantoin buru eguin içan da: Haur Iaunaz eguin içan da, eta da gauça miragarria gure beguién aitzinean? 43 Halacotz diotsuet ecen edequiren çaiçuela Iaincoaren resumá, eta emanen çayola, hartaco fructuac eguinen dituen populuari.

Matthew 24:48-51

48 Bada baldin erran badeça cerbitzari gaichto harc bere bihotzean, Luçatzen du ene nabussiac ethortera: 49 Eta has badadi cerbitzari lagunén cehatzen, eta iaten eta edaten hordiequin: 50 Cerbitzari haren nabussia ethorriren da harc vste eztuen egunean, eta eztaquian orenean: 51 Eta bereciren du hura, eta hypocriten contuan eçarriren: han içanen da nigar eta hortz garrascots.

Mark 12:9

9 Cer eguinen du bada mahasti iabeac? Ethorriren da, eta deseguinen ditu laborariac, eta emanen du mahastia berceri.

Luke 1:17

17 Eta hura ioanen duc haren aitzinean Eliasen spiriturequin eta verthuterequin, conuerti ditzançat aitén bihotzac semetara eta desobedientac iustoén çuhurtassunera: Iaunari populu vngui instruitubat appain dieçonçat.

Luke 12:45-46

45 Eta baldin erran badeça cerbitzari harc bere bihotzean, Berancen du ene nabussiac ethortera: eta has badadi cehatzen muthillén eta nescatoén, eta iaten eta edaten eta horditzen: 46 Ethorriren da cerbitzari haren nabussia, harc vste eztuen egunean, eta eztaquian orenean: eta bereciren du hura, eta haren partea infidelequin eçarriren.

Luke 20:16

16 Ethorriren da eta deseguinen ditu laborari hec, eta emanen draue mahastia berce batzuey. Eta haur ençun çutenean erran ceçaten, Hala guertha eztadila.

Acts 17:30-31

30 Iaincoac bada ignorantiazco demborác dissimulaturic, orain denuntiatzen draue guiçon guciey leku gucietan emenda ditecen. 31 Ceren ordenatu baitu mundua iustoqui iugeaturen duen eguna determinatu duen guiçonaz, guciey eçagutzera emanic, hura hiletaric resuscitaturic.

Galatians 5:4

4 Christez gabetu çarete Legueaz iustificatu nahi çareten gucioc: eta gratiatic erori çarete.

Hebrews 10:32

32 Orhoit çaitezte aitzineco egunéz, ceinetan illuminatu içan cinetenaz gueroztic, affictionezco combat handi suffritu vkan baituçue:

2 Peter 1:12-13

12 Bada, eznaiz nagui içanen gauça hauçaz bethiere çuen orhoit eracitera, iaquinsu eta confirmatuac baçarete-ere eguia hunetan. 13 Ecen gauça iustoa estimatzen dut, tabernacle hunetan naiceno, aduertimenduz çuen iratzartzea:

Jude 1:24

24 Gaineracoaz, trebucatu gabe beguira, eta bozcariorequin irreprehensible bere gloria aitzinera eraman ahal çaitzaizqueten Iainco çuhur bakoitzari, eta gure Saluadoreari, dela gloria eta magnificentia eta indar eta puissança, eta orain eta secula gucietacotz. Amen.

Revelation 2:2

2 Baceaquizquiat hire obrác, eta hire trabaillua, eta hire patientiá eta nola gaichtoac ecin suffri ditzaqueán, eta experimentatu dituán Apostolu erraiten diradenac eta ezpaitirade: eta eriden duc hec diradela gueçurti.

Revelation 2:16

16 Dolu bequic: ezpere, ethorriren nauc hire contra sarri, eta bataillaturen nauc hayén contra neure ahoco ezpatáz.

Revelation 2:19

19 Baceaquizquiat hire obrac eta hire charitatea eta cerbitzua eta fedea eta hire patientiá eta hire obrác: eta hire azquen obrác lehenac baino guehiago dituc.

Revelation 2:21-22

21 Eta eman diarocat dembora, bere paillardiçatic emenda ledinçát: eta eztuc emendatu. 22 Huná, nic diát hura eçarten ohean: eta harequin adulteratzen dutenac gucizco tribulatione handitan, baldin bere obretaric emenda ezpaditez.

Revelation 3:2-3

2 Aicén iratzarri eta confirmaitzac goitico hiltzera doacenac: ecen hire obrác eztitiát perfect eriden Iaincoaren aitzinean. 3 Aicén bada orhoit nola recebitu eta ençun vkan duán: eta beguireçác, eta dolu bequic. Bada baldin veilla ezpadeçac ethorriren nauc hiregana ohoina beçala, eta eztuc iaquinen cer orenez ethorriren naicén hiregana.

Revelation 3:19

19 Nic maite ditudan guciac reprehenditzen eta gaztigatzen citiát: har eçac beraz zelo, eta dolu bequic.

Revelation 9:20-21

20 Eta goitico guiçon plaga hauçaz hil etziradenac bere escuezco obretaric etzitecen emenda, adora ezlitzatençát deabruac eta vrrhezco eta cilharrezco eta cobrezco eta harrizco eta çurezco idolác, ceinéc ecin ikus baiteçaquete ez ençun, eta ecin ebil baititezque: 21 Eta etzitecen emenda bere guiça-erhaitequetaric, ez bere poçoinquerietaric, ez bere paillardicetaric, ez bere ohoinquerietaric.

Revelation 16:9

9 Eta erre citecen guiçonac bero handiz, eta blasphema ceçaten, plaga hauén gainean bothere duen Iaincoaren icena: eta etzitecen emenda hari gloria eman lieçotençát.

2 John 1:9-10

9 Norc-ere iragaiten baitu, eta ezpaita egoiten Christen doctrinán, Iaincoa eztu: Christen doctrinán egoiten denac Aita eta Semea baditu. 10 Baldin cembeit ethorten bada çuetara, eta doctrina haur ezpaitu ekarten, hura ezteçaçuela recebi etchera, ezeta saluta.

Matthew 11:15

15 Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.

Matthew 13:9

9 Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.

Matthew 13:43

43 Orduan iustoéc arguituren duqueite iguzquiac beçala, bere Aitaren resumán. Ençuteco beharriric duenac ençun beça.

Mark 7:15

15 Ezta deus guiçonaren campotic, hura baithan sartzen denic, hura satsu ahal deçaquenic: baina harenganic ilkiten diraden gauçác dirade, guiçona satsutzen dutenac.

Luke 23:43

43 Orduan erran cieçón Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, egun enequin içanen aicela paradisoan.

John 16:33

33 Gauça hauc erran drauzquiçuet, nitan baque duçuençat: munduan afflictione vkanen duçue: baina auçue bihotz on, ni munduari garaithu natzayo.

1 Corinthians 2:10

10 Baina guri Iaincoac reuelatu vkan drauzquigu bere Spirituaz: ecen Spirituac gauça guciac penetratzen ditu, báy Iaincoaren gauça barnác-ere.

1 Corinthians 12:4-12

4 Eta dohainén differentiác badirade, baina Spiritu ber-bat da: 5 Administrationén differentiac-ere badirade: baina Iaun ber-bat: 6 Operationén differentiác-ere badirade: baina Iainco ber-bat da, ceinec eguiten baitu gucia gucietan. 7 Baina batbederari emaiten çayó spirituaren manifestationea probetchatzeco. 8 Ecen batari spirituaz emaiten çayó sapientiataco hitza, eta berceari eçagutzetaco hitza, spiritu beraren arauez: 9 Eta berceari fedea, Spiritu harçaz beraz: eta berceari sendatzeco dohainac Spiritu harçaz beraz. 10 Eta berceari, verthutén operationeac: eta berceari prophetiá: eta berceari, spirituen discretioneac: eta berceari, lengoagén diuersitateac: eta berceari, lengoagén interpretationea. 11 Baina gauça hauc guciac eguiten ditu, Spiritu bat harc eta berac, distribuituz hec particularqui batbederari, nahi duen beçala. 12 Ecen gorputza bat den beçala, eta baitu anhitz membro, baina gorputz batetaco membro guciac, anhitz diradelaric, gorputzbat dirade: hala da Christ-ere.

2 Corinthians 12:4

4 Ecen harrapatu içan dela Paradisura, eta ençun vkan dituela erran ecin daitezqueen hitzac, erraiteco guiçonaren impossibleac.

1 John 5:4-5

4 Ecen cer-ere Iaincoaganic iayo baita, garaitzen çayo munduari: eta haur da victoria munduari garaithu çayona, gure fedea. 5 Nor da munduari garaitzen çayona, Iesus dela Iaincoaren Semea sinhesten duena baicen?

Revelation 2:11

11 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicéy, Victoriosoari etzayo calteric eguinen bigarren herioaz.

Revelation 2:17

17 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera gordea dagoen Mannatic, eta emanen draucat harri churibat: eta harrian icen berribat scribaturic, cein nehorc ezpaitu eçagutzen, recebitzen duenac baicen:

Revelation 2:26-29

26 Ecen victoria vkan duqueenari, eta ene obrác finerano beguiratu dituqueenari, emanen draucat bothere Gentilén gainean. 27 Eta gobernaturen dituque burdinazco cihorrez: eta chehecaturen dirade lurrezco vnciac beçala, nic-ere Aitaganic recebitu vkan dudan beçala: 28 Eta emanen draucat hari artiçarra. 29 Beharriric duenac, ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.

Revelation 3:5-6

5 Garaita vkanen duena hala veztituren datec abillamendu churiz, eta eztiát haren icena iraunguiren vicitzeco liburutic, eta aithorturen diát haren icena neure Aitaren aitzinean, eta haren Aingueruén aitzinean. 6 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac

Revelation 3:12-13

12 Garaita vkanen duena, neure Iaincoaren templean habe eguinen diát, eta eztuc guehiagoric camporat ilkiren, eta scribaturen diát haren gainean neure Iaincoaren icena, eta neure Iaincoaren ciuitatearen icena, cein baita, Ierusaleme berria, ene Iaincoaganic cerutic iautsia, eta neure icen berria. 13 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.

Revelation 3:21-22

21 Garaita vkanen duena iar eraciren diat neurequin, neure thronoan: nola nic-ere garaitu vkan baitut eta iarria bainago Aitarequin haren thronoan. 22 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.

Revelation 12:10-11

10 Eta ençun neçan voz handibat cioela ceruän, Orain eguin da saluamendua, eta indarra, eta gure Iaincoren resumá, eta Christ harenaren botherea: ecen gure anayén accusaçalea iraitzi içan da, ceinec accusatzen baitzituen gure Iaincoaren aitzinean egun eta gau. 11 Baina hec garaithu içan çaizquio Bildotsaren odolaren causaz eta bere testimoniageco hitzaren causaz, eta bere viciac eztituzte guppida vkan heriorano.

Revelation 13:9

9 Baldin nehorc beharriric badu, ençun beça.

Revelation 14:13

13 Orduan ençun neçan vozbat cerutic, ciostala, Scriba eçac, Dohatsu dirade Iaunean hiltzen diraden hilac hemendic harat. Bay, dio Spirituác: ecen reposatzen dirade bere nequetaric, eta bere obrác iarreiquiten çaizté.

Revelation 15:2

2 Eta ikus neçan beirazco itsassobat beçala suz nahastecatua: eta victoria eraman vkan çutenac bestiaganic, eta haren imaginaganic, eta haren mercaganic, eta haren icenaren contuaganic, ceudela itsasso beirazco irudian, eta cituztela Iaincoaren guittarrác:

Revelation 21:7

7 Garaithuren duenac, heretaturen ditu gauça guciac: eta içanen natzayo hari Iainco, eta hura içanen çait niri seme.

Revelation 22:2

2 Eta haren plaçaren erdian eta fluuioaren alde bietaric cen vicitzeco arborea ekarten cituela hamabi fructu, hilebethe oroz emaiten çuela bere fructua, eta arborearen hostoac Gentilén ossassunetacotz.

Revelation 22:14

14 Dohatsu dirade haren manamenduac beguiratzen dituztenac: çucen dutençát vicitzeco arborean, eta borthetaric sar ditecençát Ciuitatera.

Revelation 22:17

17 Eta Spirituac eta Sposac erraiten duté, Athor. Eta ençuten duenac, erran beça, Athor. Eta egarri dena, bethor: eta nahi duenac har beça, vicitzeco vretic dohainic.

Revelation 1:8

8 Ni naiz a eta w, erran nahi baita, hatsea eta fina, dio Iaunac, Denac, eta Cenac, eta Ethorteco denac, diot, Bothere gucitacoac.

Revelation 1:11

11 Ni nauc a eta w, lehena eta azquena, eta Ikusten duána scribeçac liburu batetan, eta igor eçac Asian diraden çazpi Elicetara, cein baitirade, Ephesen eta Smyrnen, eta Pergamen, eta Thyatiren, eta Sarden, eta Philadelphian eta Laodicean.

Revelation 1:17-18

17 Eta hura ikussi vkan nuenean, eror nendin haren oinetara hila beçala: eta eçar ceçan bere escu escuina ene gainean, ciostala, Eztuála beldurric: ni nauc lehena eta azquena, eta vici naicena: 18 Baina hil içan nauc, eta huná, vici nauc secula seculacotz, Amen: eta citiát iffernuaren eta herioaren gakoac.

Revelation 2:1

1 Ephesen den Eliçaco Aingueruäri scriba ieçóc, Çazpi içarrac bere escu escuinean dadutzanac, çazpi candeler vrrhezcoén artean dabilanac, gauça hauc erraiten citic:

Matthew 4:10

10 Orduan diotsó Iesusec, Habil Satan, ecen scribatua duc: Eure Iainco Iauna adoraturen duc, eta hura bera cerbitzaturen duc.

Luke 4:18

18 Iaunaren Spiritua da ene gainean, ceren vnctatu bainau: paubrey euangelizatzera igorri nau, bihotzez hautsien sendatzera,

Luke 6:20

20 Orduan harc bere beguiac discipuluetarat altchaturic, erraiten çuen, Dohatsu çarete paubreác: ceren çuen baita Iaincoaren resumá.

Luke 12:21

21 Hala da onhassun handiac beretaco biltzen dituena, eta Iaincoa baithan abrats eztena.

Luke 22:65

65 Eta anhitz berce gauçaric erraiten çutén haren contra desondratzen çutela.

Acts 14:22

22 Confirmatzen cituztela discipuluén gogoac, eta exhortatzen cituztela fedean perseueratzera, eta erraiten çutela, anhitz tribulationez Iaincoaren resumán sarthu behar garela.

Acts 26:11

11 Eta synagoga gucietan maiz punitzen nituela bortchatzen nituen blasphematzera: eta sobera minthuric hayén contra, persecutatzen nituen hiri arrotzetarano.

Romans 2:17

17 Huná, hi icen goiticoz deitzen aiz Iudu, eta reposatzen aiz Leguean, eta gloriatzen aiz Iainco Iaunean.

Romans 2:28-29

28 Ecen ezta hura Iudu, gainetic dena: ezeta gainetic haraguian eguiten dena circoncisione. 29 Baina hura da Iudu, barnetic dena: eta circoncisionea da, bihotzetic dena, spirituan ez letrán: cein Iuduren laudorioa ezpaitatorque guiçonetaric baina Iaincoaganic.

Romans 5:3

3 Eta ez haur solament, baina are gloriatzen gara tribulationetan, daquigularic ecen tribulationeac patientia ekarten duela.

Romans 8:35

35 Scribatua den beçala, Hire causaz hiltzen gaituc egun oroz: estimatu içan gaituc haraquinçaco ardién pare.

Romans 9:6

6 Badaric-ere ecin date Iaincoaren hitza erori den: ecen eztirade Israeleco diraden guciac, Israel.

2 Corinthians 6:10

10 Triste beçala, baina bethi aleguera: paubre beçala, baina anhitzen abratsale: deus gabe beçala, eta alabaina gauça gucien possediçale.

2 Corinthians 8:2

2 Nola afflictionezco phorogança handitan hayén alegranciázco abundantiá, eta hayén paubrecia beherá abundant içan den hayén prompt içatearen abrastassunetan:

2 Corinthians 8:9

9 Ecen eçagutzen duçue Iesus Christ gure Iaunaren gratiá, nola çuengatic paubre eguin içan den abrats celaric: haren paubreciáz çuec abrats cindeiztençát.

1 Thessalonians 3:4

4 Ecen çuec baithan guinenean aitzinetic erraiten guendrauçuen ecen afflictione iragan behar vkanen guenduela, heldu-ere içan den beçala, eta badaquiçue.

2 Thessalonians 1:6-7

6 Ecen gauça iustoa da Iaincoa baithan, çuec affligitzen çaituzteney, afflictione renda diecén 7 Eta çuey affligitzen çaretenoy solageamendu gurequin, aguer dadinean Iesus Iauna cerutic bere puissanciaco Aingueruèquin,

1 Timothy 1:13

13 Ni, lehen bainincén blasphemaçale eta persecutaçale eta iniuriaçale: baina misericordia eguin içan ciaitadac: ecen ignorantiaz eguin vkan diat, fedea eznuelaric.

1 Timothy 6:18

18 Vngui eguin deçaten, obra onez abrats diraden, emaile on eta compuntquide onetaco diraden.

James 2:5-6

5 Ençuçue, ene anaye maiteác, eztitu Iaincoac elegitu mundu hunetaco paubreac fedez abrats içateco, eta hura maite duteney promettatu drauen resumaco heredero? 6 Baina çuec desohoratu vkan duçue paubrea. Ala abratsec etzaituztez tyrannizatzen, eta etzaituztez gortetara erekarten?

Revelation 3:9

9 Huna, eçarriren citiát Satanen synagogatic diradenac, bere buruäc Iudu eguiten baitituzté eta ezpaitirade, aitzitic gueçurra cioé: huna bada, eguinen diát ethor ditecen, eta adora deçaten hire oinén aitzinean, eta eçagut deçaten, ecen nic maite audala:

Revelation 3:17-18

17 Ecen badioc, Abrats naiz, eta abrastu naiz, eta eztut deusen beharric: eta eztuc eçagutzen ecen dohacabe eta gaicho eta paubre eta itsu eta billuzgorri aicela. 18 Conseillatzen aut eros deçán eneganic vrrhe suz phorogatutic, abrats adinçát: eta abillamendu churriric, vezti adinçát, aggueri eztençat hire billuzgorritassunaren laidoa: eta collyrioz vncta ditzan eure beguiac, ikus deçançát.

Revelation 7:14

14 Eta erran nieçón, Iauna, hic badaquic. Eta erran cieçadan, Hauc dituc afflictione handitaric ethorri içan diradenac: eta ikuci vkan citié bere arropa luceac eta churitu Bildotsaren odolean.

Matthew 10:22

22 Eta guciéz gaitzetsiac içanen çarete, ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano hura saluaturen da.

Matthew 10:28

28 Eta etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenén, eta arimá ecin hil deçaquetenen: bainaitzitic çareten beldur arimá eta gorputza gehennán gal ahal ditzaquenaren.

Matthew 24:13

13 Baina norc perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da.

Mark 8:35

35 Ecen norc-ere nahi vkanen baitu bere vicia saluatu, galduren du hura: baina norc-ere galduren baitu bere vicia enegatic eta Euangeliogatic, saluaturen du hura.

Mark 13:13

13 Eta gaitzetsiac içanen çarete guciéz, ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da.

Luke 12:4-7

4 Eta diotsuet çuey neure adisquideoy, Etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenén, eta guero ezpaitute cer guehiagoric eguin deçaten. 5 Baina eracutsiren drauçuet noren beldur behar çareten: çareten beldur, hil duqueenean gehennara egoiztecó authoritatea duenarén: are diotsuet, haren beldur çareten. 6 Eztira borz parra-chori bi dirutchotan saltzen, eta hetaric bat ezpaita ahanciric Iaincoaren aitzinean ? 7 Baina çuen buruco bilo guciac-ere contatuac dirade etzaretela beraz beldur: parra-chori araldeac baino guehiago balio duçue çuec.

Luke 21:12

12 Baina gauça hauen gucion aitzinetic bere escuac eçarriren dituzte çuen gainean, eta persecutaturen çaituzte, liuratzen çaituztela synagoguetara eta presoindeguietara, eramanic Reguetara eta Gobernadoretara, ene icenagatic.

Luke 21:16-19

16 Halaber liuraturen çarete aitéz eta améz eta anayéz eta ahaidéz eta adisquidéz: eta çuetaric hil eraciren duté: 17 Eta guciéz gaitzetsiac içanen çarete ene icenaren causaz. 18 Baina çuen buruco bilobat ezta galduren. 19 Çuen patientiáz posseditzaçue çuen arimác.

John 12:25

25 Bere viciari on daritzanac galduren du hura: eta bere viciari gaitz daritzanac mundu hunetan, vicitze eternalecotzat beguiraturen du hura.

John 13:2

2 Eta affal ondoan (deabruac ia eçarri çuenean Iudas Iscarioten, Simonen semearen bihotzean, hura tradi leçan)

John 13:27

27 Eta ahamenaren ondoan sar cequión Satan. Eta diotsa Iesusec, Eguiten duana eguic fitetz.

Acts 20:24

24 Baina eztut deusen ansiaric, eta neure vicia etzait precioso, acaba deçadançát neure cursua bozcariorequin, Iesus Iaunaganic recebitu dudan carguä, Iaincoaren gratiaren Euangelioa testifica dadinçát.

Acts 21:13

13 Orduan ihardets ceçan Paulec, Cer ari çarete nigarrez çaudetela, eta ene bihotza erdiratzen duçuela? Ecen ni ez estecatu içatera solament, baina Ierusalemen hiltzera-ere prest naiz Iesus Iaunaren icenagatic.

1 Corinthians 9:25

25 Eta combatitzen den gucia, regimenduz gauça gucietan vici da: eta hec eguiten duté coroa corrumpituren den baten vkaiteagatic: baina guc corrumpituren eztenagatic.

Ephesians 2:2

2 Ceinétan noizpait ebili içan baitzarete mundu hunen cursuaren araura, airearen bothereco princearen araura, cein baita desobedientiazco haourretan orain obratzen duen spiritua:

Ephesians 6:12

12 Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra.

2 Timothy 4:7-8

7 Combat ona combatitu diát, neure cursua acabatu diát, fedea beguiratu diát. 8 Gaineracoaz, beguiratua diagotac iustitiazco coroá, cein rendaturen baitraut Iaunac egun hartan, iuge iusto harc: eta ez niri solament, baina haren aduenimendua desiratu vkan duqueiten guciey-ere bay.

James 1:12

12 Dahatsu da tentatione suffritzen duen guiçona: ecen phorogatu datenean recebituren duque, Iaunac hura maite duteney promettatu drauen vicitzeco coroá.

1 Peter 1:6-7

6 Cein gauçatan alegueratzen baitzarete, dembora appurbat orain (baldin behar bada) tristetuac çaretelaric tentatione diuersetan: 7 Çuen fedearen phorogançá vnguiz preciosoagoa ecen ez vrrhearena (cein galtzen baita eta halere suz phorogatzen) eriden dadinçát, çuen laudoriotan eta gloriatan eta ohoretan dela, Iesus Christ aguer dadinean:

1 Peter 5:4

4 Eta aguer dadinean Pastor principala recebituren duqueçue gloriazco coroa incorruptiblea.

1 Peter 5:8

8 Çareten sobre, eta veilla eçaçue, ecen çuen etsay deabrua, lehoin marrumalaribat beçala, çuen inguru dabila, cein irets deçaqueen bilha:

Revelation 3:10-11

10 Ceren hic beguiratu vkan baituc ene patientiazco hitza, nic-ere hi beguiraturen aut tentationeco oren mundu guciaren gainera ethorteco denetic, lurreco habitanten phorogatzera. 11 Huná, baniatorquec sarri: educac duána, nehorc har ezteçançát hire coroá.

Revelation 12:9-11

9 Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen.

Revelation 13:2

2 Eta nic ikussi vkan nuen bestiác Leoparta irudi çuen, eta haren oinac ciraden hartzarenac beçalaco: eta haren ahoa lehoinaren ahoa beçalaco: eta eman cieçon hari dragoinac bere puissançá, eta thronoa, eta bothere handi.

Revelation 13:7

7 Eta eman cequión sainduén contra-ere guerla eguitea, eta hæy garaitzea: eta eman cequión bothere leinu, eta mihi, eta natione ororen gainean.

Revelation 13:15-17

15 Eta hari eman cequión, bestiaren imaginari spiritu eman lieçón, eta bestiaren imaginá minça ledin, eta eguin leçan, bestiaren imaginá adoratzen ezluten guciac, hil litecen. 16 Eta eguiten çuen, guciéc, chippiéc eta handiéc, abratséc eta paubréc, libréc eta sclaboéc hartzen baitzuten mercabat bere escu escuinean, edo bere belarretan. 17 Eta nehorc ecin eros leçan edo sal mercá luenec baicen, edo bestiaren icena, edo haren icenaren contua.

Revelation 2:7

7 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera vicitzeco arboretic cein baita Iaincoaren paradisoaren erdian.

Revelation 20:6

6 Dohatsu eta saindu da lehen resurrectionean parte duena, hayén gainean bigarren herioac eztu bothereric: baina içanen dirade Iaincoaren eta Christen sacrificadore, eta regnaturen duté harequin milla vrthez.

Revelation 20:14

14 Eta iffernua eta herioa egotzi içan ciraden suzco stagnera: haur da bigarren herioa.

Revelation 21:8

8 Baina beldurtiey, eta increduley, eta execrabley, eta guiça-erhailey, eta paillartey, eta poçoaçaley, eta idolatrey, eta gueçurti guciey partea assignatua dagote suz eta suphrez dachecan stagnean, cein baita bigarren herioa.

Hebrews 4:12

12 Ecen Iaincoaren hitza vici da eta efficaciotaco, eta den ezpata bi ahotacoric baino penetrantago: eta ardiesten du arimaren eta spirituaren, bayeta iuncturén eta hunén diuisionerano: eta da pensamenduén eta bihotzeco intentionén iuge

Revelation 19:15

15 Eta haren ahotic ilkiten cen ezpata çorrotzbat, harçaz io ditzançát nationeac: ecen harc gobernaturen ditu hec burdin berga batez: eta hura da Iainco bothere gucitacoaren hissizco eta hirazco mahatsarno lacoa aurizquiren duena.

Revelation 19:21

21 Eta goiticoac hil içan ciraden çaldi gainean iarriric cegoenaren ahotic ilkiten cen ezpatáz: eta chori guciac asse citecen hayén haraguietaric.

Matthew 10:23

23 Eta persecutaturen çaituztenean hiri hartan, ihes eguiçue berce batetara: ecen eguiaz erraiten drauçuet, eztituçue inguraturen Israeleco hiri guciac, non ethor eztadin guiçonaren Semea.

Matthew 24:9

9 Orduan liuraturen çaituzte afflictionetara, eta hilen çaituzte, eta gende guciéz gaitz etsiac içanen çarete ene icenagatic.

Luke 21:17

17 Eta guciéz gaitzetsiac içanen çarete ene icenaren causaz.

Acts 9:14

14 Etare hemen badic authoritate Sacrificadore principaletaric, hire icena inuocatzen duten gucién estecatzeco.

Acts 22:20

20 Eta issurten cenean Esteben hire martyraren odola, ni-ere present ninduán, eta consentitzen nián haren hiltzean, eta beguiratzen nitián hura hiltzen çutenén arropác.

1 Timothy 5:8

8 Eta baldin edoceinec beréz eta principalqui etchecoéz artharic ezpadu, fedeaz vkatu dic, eta duc infidela baino gaichtoago.

2 Timothy 1:13

13 Educac eneganic ençun vkan dituan hitz sanoén eguiazco formá, federequin eta Iesus Christ baithan den charitaterequin.

2 Timothy 2:12

12 Baldin suffritzen badugu, regnaturen-ere harequin diagu: baldin vkatzen badugu, harc-ere gu vkaturen guiaitic:

Hebrews 3:6

6 Baina Christ seme beçala da bere etchean: ceinen etchea baicara gu, baldin confidançá eta gloriatzen garen sperançá finerano fermu eduqui baditzagu.

Hebrews 10:23

23 Eta ikuciric gorputza vr chahuz, daducagun gure sperançaren confessionea variatu gabe (ecen fidel da promettatu duena)

James 2:7

7 Eztute hec blasphematzen çuen gainean inuocatu içan den Icen ona?

Jude 1:3-4

3 Maiteác, artha handi dudalaric çuey scribatzera saluamendu communaz, necessario içan çait çuey scribatzera, exhorta çaitzatedançát bihotz hartzera behin sainduey eman içan çayen fedeagatic. 4 Ecen ichilic sarthu içan dirade guiçon batzu, lehen ia aspaldian damnatione hunetacotz enrolatuac, gende Iaincoaren beldur gabeac, gure Iaincoaren gratia cambiatzen dutela dissolutionetara, eta Iainco Iabe bakoitza, eta Iesus Christ gure Iauna renuntiatzen dituztela.

Revelation 2:9-10

9 Baceaquizquiat hire obrác, eta tribulationea, eta paubreciá (baina abrats aiz) eta bere buruäc Iudu eguiten dituztenén blasphemioa, eta ezpaitirade, baina dituc Satanen synagoga. 10 Ezaicela suffritzeco dituán gaucen beldur: huná, deabruac çuetaric batzu presoinean eçarteco citic phoroga çaiteztençát, eta vkanen duçue tribulatione hamar egunez: aicén fidel heriorano, eta emanen drauát vicitzeco coroa.

Revelation 2:24-25

24 Baina çuey goitico Thyatiren çaretenoy erraiten drauçuet, Nor-ere baitirade doctrina haur eztutenac, eta Satanen barnatassunac eçagutu eztituztenac, dioiten beçala: eztut çuen gainera berce cargaric eçarriren. 25 Baina duçuena, educaçue ethor nadino.

Revelation 3:3

3 Aicén bada orhoit nola recebitu eta ençun vkan duán: eta beguireçác, eta dolu bequic. Bada baldin veilla ezpadeçac ethorriren nauc hiregana ohoina beçala, eta eztuc iaquinen cer orenez ethorriren naicén hiregana.

Revelation 3:8-9

8 Baceaquizquiat hire obrác: huná, eman vkan drauát eure aitzinera bortha irequia, eta nehorc ecin erts ceçaquec hura: ceren indar gutibat baituc hic, eta beguiratu baituc ene hitza, eta ezpaituc renuntiatu ene icena. 9 Huna, eçarriren citiát Satanen synagogatic diradenac, bere buruäc Iudu eguiten baitituzté eta ezpaitirade, aitzitic gueçurra cioé: huna bada, eguinen diát ethor ditecen, eta adora deçaten hire oinén aitzinean, eta eçagut deçaten, ecen nic maite audala:

Revelation 3:11

11 Huná, baniatorquec sarri: educac duána, nehorc har ezteçançát hire coroá.

Revelation 14:12

12 Hemen da sainduén patientiá: hemen dirade Iaincoaren manamenduac eta Iesusen fedea beguiratzen dituztenac.

Matthew 18:7

7 Maledictione munduari scandaloén causaz: ecen necessario da scandaloac datocen, badaric-ere maledictione guiçon hari, ceinez scandalo ethorten baita.

Acts 15:20-21

20 Baina scribatzeco çayela beguira ditecen idolén satsutassunetaric, eta paillardiçataric, eta gauça ithotic, eta odoletic. 21 Ecen Moysesec haraitzinadanic baditu hirietaric batbederatan hura predicatzen dutenac, synagoguetan Sabbath guciaz iracurtzen denaz gueroz.

Acts 15:29

29 Baitirade, Beguira çaitezten idoley sacrificatu diraden gaucetaric, eta odoletic, eta ithotic, eta paillardiçataric, baldin gauça hautaric çuen buruäc beguira baditzaçue, vngui eguinen duçue. Vngui duçuela.

Acts 21:25

25 Baina Gentil sinhetsi dutenez den becembatean, guc scribatu diagu, eta ordenatu deus halacoric beguira ezteçaten, baina beguira litecen idoley sacrificatuetaric, eta odoletic, eta ithoetaric, eta paillardiçataric.

Romans 9:32

32 Cergatic? ceren ezpaita haur içan fedez, baina Legueco obréz beçala: ecen behaztopatu içan dirade behaztopagarrico harrian.

Romans 11:9

9 Eta Dauid-ec erraiten du, Berén mahaina arte bilha bequié, eta laço eta trebucamendu, eta haur pagamendutan.

Romans 14:13

13 Ezteçagula beraz guehiagoric elkar iudica, bainaitzitic hunetan iugemenduz vsat eçaçue, behaztopagarriric batre edo trebucagarriric çuen anayeri eçar ezteçoçuen.

Romans 14:21

21 On duc haraguiric ez iatea, eta mahatsarnoric ez edatea, eta hire anaye behaztopatzen edo scandalizatzen, edo infirmo eguiten den gauçaren ez eguitea.

1 Corinthians 1:23

23 Baina guçaz den becembatean predicatzen dugu Christ crucificatua, Iuduey behinçát scandalo, eta Grecoey erhogoa çayena.

1 Corinthians 6:13-18

13 Viandác sabelaren, eta sabela viandén: baina Iaincoac haur eta hec deseguinen ditu: baina gorputza ezta paillardiçataco, baina Iaunarendaco, eta Iauna gorputzarendaco. 14 Eta Iaincoac gure Iauna-ere resuscitatu du, eta gu-ere resuscitaturen gaitu bere bothereaz. 15 Eztaquiçue ecen çuen gorputzac Christen membro diradela? edequiric beraz Christen membroac paillarda baten membro eguinen ditut? Guertha eztadila. 16 Ala eztaquiçue ecen paillarda bati iunctatzen çayona, gorputzbat harequin eguiten dela? Ecen eguinen dirade, dio, biga haraguibat. 17 Baina Iaunari iunctatzen çayona, spiritubat da. 18 Ihes eguioçue paillardiçari: ecen guiçonac daguian bekatu gucia gorputzetic campoan da, baina paillardiça eguiten duenac, bere gorputz proprira bekatu eguiten du.

1 Corinthians 7:2

2 Baina paillardiçari ihes eguiteagatic, batbederac bere emaztea biu, eta batbederac bere senharra biu.

1 Corinthians 8:4-13

4 Bada idoley sacrificatzen diraden gaucén iateaz den becembatean, badaquigu ecen deus eztela idolá munduan, eta eztela berce Iaincoric bat baicen. 5 Ecen iainco deitzen diradenac badirade-ere, bada ceruän bada lurrean (nola anhitz iainco baita, eta anhitz iaun) 6 Baina guc Iainco Aitabat dugu, ceinaganic baitirade gauça guciac, eta gu hartan: eta Iaun-bat, Iesus Christ, ceinez baitirade gauça guciac, eta gu harçaz. 7 Baina ezta gucietan eçagutzea, ecen batzuc idolaren conscientiarequin oraindrano, idoley sacrificatutic beçala iaten duté: eta hayén conscientiá nola ezpaita fermu, satsutzen da. 8 Bada viandác ezgaitu Iaincoaren gogaracotzenago: ecen ian badeçagu-ere, ezgara vkansuago: eta ian ezpadeçagu-ere, eztugu gutiago. 9 Baina beguirauçue çuen puissança hori infirmo diradeney nolazpait scandalotan eztén. 10 Ecen baldin norbeitec ikus baheça hi eçagutze duanor, iarriric agoela idolén templeco mahainean, infirmo denaren conscientiá ezta instruituren idolari sacrificatu diraden gaucetaric iatera? 11 Eta hire eçagutze horreçaz galduren da anaye infirmo dena, ceinagatic Christ hil içan baita? 12 Bada hunela anayén contra bekatu eguiten duçuenean, eta hayén conscientia infirmoa çaurtzen duçuenean, Christen contra bekatu eguiten duçue. 13 Halacotz, baldin viandác ene anayea scandalizatzen badu, eztut ianen haraguiric seculan, neure anayea scandaliza ezteçadançát.

1 Corinthians 10:18-31

18 Ikussaçue Israel haraguiaren arauez dena: sacrificioac iaten dituztenac, eztirade aldarean participant? 19 Cer erraiten dut beraz? idola cerbait dela? edo idolari sacrificatu çayona, cerbait dela? ez. 20 Aitzitic diot, ecen Gentiléc sacrificatzen ditutzen gauçác, deabruey sacrificatzen drauztela, eta ez Iaincoari: eztut bada nahi çuec participant çareten deabruén. 21 Ecin Iaunaren copá edan deçaqueçue, eta deabruaren copá: ecin Iaunaren mahainean participant çaratezte: eta deabruén mahainean. 22 Ala nahi dugu asserre eraci Iauna? ala hura baino borthitzago gara? 23 Gauça guciac permettitzen çaizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gauça guciac permettitzen çaizquit, baina gauça guciéc eztute edificatzen. 24 Nehorc ezteçala bere propria bilha, baina batbederac bercerena. 25 Haraquinçán saltzen den orotaric, ianagaçue: deus galdeguin gabe conscientiagatic. 26 Ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua. 27 Eta baldin infideletaric cembeitec gomitatzen baçaituztez, eta ioan nahi baçarete: aitzinera eçarten çaiçuen orotaric ianagaçue, deus galdeguin gabe conscientiagatic. 28 Baina baldin cembeitec erran badieçaçue, Haur idoley sacrificatua da, ezteçaçuela ian, auertitu çaituztenagatic, eta conscientiagatic: ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua. 29 Baina conscientiá erraiten diat, ez hirea, baina bercearena: ecen cergatic ene libertatea iudicatzen da berceren conscientiaz? 30 Eta baldin nic gratiaz viandán participatzen badut, cergatic gaichto iudicatzen naiz nic esquerrac emaiten ditudan gauçagatic? 31 Bada, edo iaten baduçue, edo edaten baduçue. edo cerbait berceric eguiten baduçue, gucia Iaincoaren gloriatan eguiçue.

Hebrews 13:4

4 Honorable da gucién artean ezconçá, eta ohe macula gabea: baina paillartac eta adulteroac iugeaturen ditu Iaincoac.

1 Peter 2:8

8 Cein trebucatzen baitirade hitzaren contra desobedient diradelaric: hartaco ordenatu-ere dirade.

2 Peter 2:15

15 Bide çucena vtziric errebelatu içan dirade, Balaam Bosorensemearen bideari iarreiqui içanic, ceinec iniquitatezco sariari on eritzi baitzaraucan: eta bere iniquitateaz vençutu içan cen:

Jude 1:11

11 Maledictione hayén gainean: ecen Cainen bideari iarreiqui içan çaizquio, eta Balaam enganatu içan den alocairuaren enganioz abandonnatu içan dirade, eta Core-erén contradictionearen araura deseguin içan dirade

Revelation 2:4

4 Baina badiát cerbait hire contra, ceren eure leheneco charitatea vtzi vkan baituc.

Revelation 22:15

15 Baina campoan içanen dirade orac, eta poçoaçaleac, eta paillartac, eta guiça-erhaileac, eta idolatreac, eta norc-ere maite baitu eta eguiten falseria.

Ephesians 6:17

17 Saluamendutaco casqueta-ere har eçaçue, eta Spirituaren ezpatá, cein baita Iaincoaren hitza.

2 Thessalonians 2:8

8 Eta orduan manifestaturen da gaichtoa, cein Iaunac deseguinen baitu bere ahoco Spirituaz, eta bere aduenimenduco claretateaz abolituren.

Revelation 2:5

5 Bada orhoit adi nondic erori aicén, eta dolu bequic, eta leheneco obrác eguin itzac: ezpere ethorriren nauc hire contra sarri, eta kenduren diát hire candelera bere lekutic, baldin dolu ezpadaquic.

Revelation 22:7

7 Huná, heldu naiz sarri: dohatsu da liburu hunetaco prophetiazco hitzac beguiratzen dituena.

Matthew 13:11

11 Eta harc ihardesten çuela, erran ciecén, Ceren çuey eman baitzaiçue ceruètaco resumaco secretuén eçagutzea, baina hæy etzaye eman.

John 4:32

32 Baina harc erran ciecén, Nic viandabat dut iateco, çuec eztaquiçuenic.

John 6:48-58

48 Ni naiz vicitzeco oguia. 49 Çuen aitéc ian vkan duté manná desertuan, eta hil içan dirade. 50 Haur da oguia cerutic iautsi dena, hunetaric ianen duena hil eztadinçát. 51 Ni naiz ogui vicia cerutic iautsi naicena: nehorc ian badeça ogui hunetaric, vicico da eternalqui, eta nic emanen dudan oguia, ene haraguia da, nic munduaren vicitzeagatic emanen dudana. 52 Baciharducaten bada Iuduéc elkarren artean, erraiten çutela, Nolatan hunec guri bere haraguia eman ahal dieçaquegu iatera? 53 Orduan erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ian ezpadeçaçue guiçonaren Semearen haraguia, eta edan ezpadeçaçue haren odola, eztuçue vicitzeric çuec baithan. 54 Iaten duenac ene haraguia, eta edaten ene odola, badu vicitze eternala: eta nic dut resuscitaturen hura azquen egunean. 55 Ecen ene haraguia eguiazqui da vianda, eta ene odola eguiazqui da edari. 56 Ene haraguia iaten duena, eta ene odola edaten, nitan egoiten da, eta ni hartan. 57 Nola ni igorri bainau Aita vici denac, eta ni vici bainaiz neure Aitaz: hala ni ianen nauena ere, vicico da hura-ere niçaz. 58 Haur da ogui cerutic iautsi içan dena: ez çuen aitéc manná ian duten beçala, eta hil içan dirade: ogui haur ianen duena vicico da eternalqui.

1 Corinthians 2:14

14 Baina guiçon naturalac eztitu comprehenditzen Iaincoaren Spirituaren gauçác: ecen erhogoa çaizquio, eta ecin adi ditzaque, ceren spiritualqui iugeatzen baitirade.

Colossians 3:3

3 Ecen hil içan çarete, eta çuen vicitzea gordea da Christequin Iaincoa baithan.

Revelation 3:6

6 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac

Revelation 3:22

22 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.

Revelation 14:3

3 Eta cantatzen çuten quasi cantu berribat throno aitzinean, eta laur animalén, eta Ancianoén aitzinean: eta nehorc ecin ikas ceçaqueen cantua ehun eta berroguey eta laur milléc baicen, cein baitirade lurretic erossiac:

Revelation 19:12-13

12 Eta haren beguiac ciraden su-garra beçala, eta haren buru gainean cen anhitz diadema, eta çuen scribuz icena harc berac baicen eçagutu vkan eztuena: 13 Eta cen odolez tintatu arropa batez veztitua: eta haren icena deitzen da IAINCOAREN HITZA.

Matthew 3:17

17 Eta huná vozbat cerutic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut.

Matthew 4:3-6

3 Eta ethorriric harengana tentaçaleac erran ceçan, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, errac harri hauc ogui eguin ditecen. 4 Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Scribatua duc, Ezta guiçona ogui beretic vicico, baina Iaincoaren ahotic ilkiten den hitz orotaric. 5 Orduan hura du eramaiten deabruac Ciuitate saindura, eta du eçarten templeco pinacle gainean. 6 Eta diotsó, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buruä beherera: ecen scribatua duc, Ecen cargu emanen drauèla hiçaz bere Aingueruèy, eta bere escuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ezadinçát.

Matthew 17:5

5 Oraino hura minço cela, huná, hodey argui batec estal citzan hec: eta huná vozbat hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut: huni beha çaquizquiote:

Matthew 27:54

54 Eta Centenera, eta harequin Iesusen beguirale ceudenac, lur ikaratzea eta eguin içan ciraden gauçác ikussiric, ici citecen haguitz, erraiten çutela, Eguiazqui Iaincoaren Semea cen haur.

Luke 1:35

35 Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçón, Spiritu saindua hire gainera ethorriren dun eta Subiranoaren verthuteac itzal eguinen draun eta halacotz hitaric sorthuren den saindua, Iaincoaren Seme deithuren dun.

John 1:14

14 Eta Hitza haragui eguin içan da, eta habitatu içan da gure artean, (eta contemplatu vkan dugu haren gloriá, gloriá diot Aitaganic engendratu bakoitzarena beçala) gratiaz eta eguiaz bethea

John 1:49

49 Ihardets ceçan Nathanaelec, eta erran cieçón, Magistruá, hi aiz Iaincoaren Semea: hi aiz Israeleco Reguea.

John 3:16

16 Ecen hala Iaincoac onhetsi vkan du mundua, non bere Seme bakoitza eman vkan baitu, hura baithan sinhesten duenic gal eztadin, baina vicitze eternala duençát.

John 3:18

18 Hura baithan sinhesten duenic, ezta condemnatzen: baina sinhesten eztuena ia condemnatua da: ecen eztu sinhetsi Iaincoaren Seme bakoitzaren icenean.

John 3:35-36

35 Aitác maite du Semea, eta gauça guciac eman ditu haren escura. 36 Sinhesten duenac Semea baithan, badu vicitze eternala: baina Semea obeditzen eztuenac, eztu ikussiren vicitzea, baina Iaincoaren hirá dago haren gainean.

John 5:25

25 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ethorten dela orena, eta orain dela, noiz hiléc ençunen baitute Iaincoaren Semearen voza, eta ençunen dutenac vicico dirade.

John 10:36

36 Ni Aitac sanctificatu eta mundura igorri bainau, çuec dioçue ecen blasphematzen ari naicela, ceren erran dudan, ecen Iaincoaren Semea naicela?

Acts 8:36

36 Eta bidean ioaiten ciradela, ethor citecen vr batetara: orduan dio Eunuchoac, Huna vra: cerc empatchatzen nau batheyatu içatetic?

Romans 1:4

4 Sanctificationetaco Spirituaz den becembatean hiletarico resuscitatzez Iaincoaren Seme botheretsuqui declaratuaz, Iesus Christ gure Iaunaz:

Romans 8:32

32 Norc produituren du accusationeric Iaincoaren elegituén contra? Iaincoa da iustificatzen duena.

Revelation 1:14-15

14 Eta haren buruä eta biloac ciraden churi, ille churia beçala, eta elhurra beçala: eta haren beguiac suaren garra beçala: 15 Eta haren oinac cobre fina beçalaco, labean beçala çachetéla: eta haren voza vr handién hotsa beçala.

John 15:2

2 Nitan fructu ekarten eztuen chirmendu gucia, kencen du: eta fructu ekarten duen gucia, chahutzen du, fructu guehiago ekar deçançát.

1 Corinthians 13:1-8

1 Baldin guiçonén eta Aingueruen lengoagez minça banadi, eta charitateric eztudan, eguin naiz cobre soinu eguiten duenaren, edo cymbala dindatzen duenaren pare. 2 Eta baldin banu prophetiazco dohaina, eta naquizquian mysterio guciac eta scientia gucia: eta nuen fede gucia, hambat non mendiac transporta nitzan, eta charitateric eztudan, deus eznaiz. 3 Eta baldin distribui baditzat neure on guciac paubrén hatzeco, eta baldin eman badeçat neure gorputza erre içateco, eta charitateric eztudan, etzait deus probetchatzen. 4 Charitatea patient da, benigno da, charitatea ezta inuidioso: charitateac eztu insolentiaric, eta ezta hancen: 5 Eztu deshonestateric eguiten, eztabila bere probetchuén ondoan, ezta despitatzen: eztu gaitzic pensatzen: 6 Ezta bidegabeaz alegueratzen, baina alegueratzen da eguiaz. 7 Gauça guciac pairatzen ditu, gauça guciac sinhesten ditu, gauça guciac speratzen ditu, gauça guciac suffritzen ditu. 8 Charitatea nehoiz-ere ezta erorten: baina are prophetiác abolituren dirade, eta lengoagéc fin harturen duté, eta scientiá abolituren da.

Colossians 3:14

14 Eta hauen gución gainera vezti çaitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria.

1 Thessalonians 3:6

6 Eta heuraguiric eztuela ethorri cenean Timotheo çuetaric guregana, eta declaratu cerauzquigunean çuen fedea eta charitatea, eta nola duçuen guçaz memorio ona bethiere, desiratzen gaituçuelaric ikustera, guc-ere çuec beçala:

1 Timothy 1:5

5 Bada manamenduaren fina duc charitate bihotz chahutic eta conscientia onetic dena eta fictione gaberico fedetic.

1 Peter 4:8

8 Eta gauça gucién gainetic çuen artean charitate affectionezcoa duçuelaric: ecen charitateac estaliren du bekatuén anhitztassuna.

2 Peter 1:7

7 Eta pietateari anayetassunezco onheriztea, eta anayetassunezco onherizteari charitatea.

2 Peter 3:18

18 Baina auança çaitezte Iesus Christ gure Iaunaren eta Saluadorearen gratián eta eçagutzean: ceini dela gloria orain eta eternitateco egunerano. Amen.

Revelation 2:2-4

2 Baceaquizquiat hire obrác, eta hire trabaillua, eta hire patientiá eta nola gaichtoac ecin suffri ditzaqueán, eta experimentatu dituán Apostolu erraiten diradenac eta ezpaitirade: eta eriden duc hec diradela gueçurti. 3 Eta suffritu vkan duc, eta patientia duc, eta trabaillatu içan aiz ene icenagatic, eta ezaiz enoyatu içan. 4 Baina badiát cerbait hire contra, ceren eure leheneco charitatea vtzi vkan baituc.

Revelation 2:13

13 Baceaquizquiat hire obrác, eta non habitatzen aicén, Satanen thronoa den lekuan: eta ene icena badaducac, eztuc renuntiatu vkan ene fedea: Are Antipas ene martyr fidela heriotara eman içan den egunean-ere çuen artean, non habitatzen baita Satan.

Acts 15:20

20 Baina scribatzeco çayela beguira ditecen idolén satsutassunetaric, eta paillardiçataric, eta gauça ithotic, eta odoletic.

1 Corinthians 8:10-12

10 Ecen baldin norbeitec ikus baheça hi eçagutze duanor, iarriric agoela idolén templeco mahainean, infirmo denaren conscientiá ezta instruituren idolari sacrificatu diraden gaucetaric iatera? 11 Eta hire eçagutze horreçaz galduren da anaye infirmo dena, ceinagatic Christ hil içan baita? 12 Bada hunela anayén contra bekatu eguiten duçuenean, eta hayén conscientia infirmoa çaurtzen duçuenean, Christen contra bekatu eguiten duçue.

1 Corinthians 10:18-21

18 Ikussaçue Israel haraguiaren arauez dena: sacrificioac iaten dituztenac, eztirade aldarean participant? 19 Cer erraiten dut beraz? idola cerbait dela? edo idolari sacrificatu çayona, cerbait dela? ez. 20 Aitzitic diot, ecen Gentiléc sacrificatzen ditutzen gauçác, deabruey sacrificatzen drauztela, eta ez Iaincoari: eztut bada nahi çuec participant çareten deabruén. 21 Ecin Iaunaren copá edan deçaqueçue, eta deabruaren copá: ecin Iaunaren mahainean participant çaratezte: eta deabruén mahainean.

1 Corinthians 10:28

28 Baina baldin cembeitec erran badieçaçue, Haur idoley sacrificatua da, ezteçaçuela ian, auertitu çaituztenagatic, eta conscientiagatic: ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua.

Romans 2:4-5

4 Ala haren benignitatearen eta patientiaren eta iguriquite lucearen abrastassuna menospreciatzen duc: eçagutzen eztualaric ecen Iaincoaren benignitateac emendamendutara deitzen auèla ? 5 Baina eure gogortassunaren eta bihotz vrriquimendu gabearen araura, hiraz thesaur eguiten draucac eure buruäri hiraren eta Iaincoaren iugemendu iustoaren declarationeco egunecotzat.

Romans 9:22

22 Eta cer da, baldin eracutsi nahiz Iaincoac hirá, eta eçagut eraci nahiz bere botherea, suffritu baditu patientia handitan hirazco vnci galtzecotzat apprestatuac?

1 Peter 3:20

20 Lehenago desobedient ciradeney, behin beha cegoenean Iaincoaren patientiá Noeren egunetan, appaincen cenean arká: ceinetan gutiac, da iaquiteco, çortzi arima salua baitzitecen vrez:

2 Peter 3:9

9 Eztu berancen promettatu duen Iaunac (batzuc berance estimatzen duten beçala) baina patient da guregana, ez nahiz nehor gal dadin, baina guciac emendamendutara datocen.

2 Peter 3:15

15 Eta gure Iaunaren patientiá saluamendu estima eçaçue: Paul gure anaye maiteac-ere hari eman içan çayón sapientiaren araura scribatu vkan drauçuen beçala:

Revelation 16:11

11 Eta blasphema ceçaten Iainco cerucoa bere doloreacgatic eta çauriacgatic: eta etzitecén emenda bere obretaric.

Luke 13:3

3 Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte guciac halaber galduren çarete.

Luke 13:5

5 Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte, guciac halaber galduren çarete.

2 Corinthians 12:21

21 Eta berriz nathorrenean abacha ezneçan neure Iaincoac çuec baithan, eta nigar eztaguidan lehen bekatu eguin duten anhitzez, eta emendatu eztiradenéz cithalqueriataric, paillardiçataric eta eguin vkan duten insolentiatic.

2 Timothy 2:25-26

25 Emetassunequin iracasten dituelaric opinione contrariotaco diradenac: eya noizpait Iaincoac vrriquimendu eman dieçaqueenez eguiaren eçagutzeco, 26 Eta emenda ditecen, haren vorondatearen eguiteco, itzuriric deabruaren laçotic, ceinez hatzamanac baitaude.

Revelation 17:2

2 Ceinequin paillardatu baitute lurreco reguéc, eta haren paillardiçazco mahatsarnoaz horditu içan baitirade lurreco habitantac.

Revelation 18:3

3 Ecen haren paillardiçaren hirazco mahatsarnotic edan vkan dute gende guciéc, eta lurreco reguéc harequin paillardatu vkan dute: eta lurreco merkatariac haren delicietaco abrastassunetic abrastu içan dirade.

Revelation 18:9

9 Eta nigar eguinen duté harçaz eta deithore haren gainean lurreco reguéc, harequin paillardatu dutenéc eta deliciosqui vici içan diradenéc, dacusqueitenean haren erratzeco kea:

Revelation 19:18-21

18 Ian deçaçuençát reguén haraguia, eta capitainén haraguia, eta borthitzen haraguia, eta çaldién haraguia, eta hayén gainean iarriric daudenena, eta libre eta sclabo, chipi eta handi gucién haraguia, 19 Guero ikus nitzan bestiá eta lurreco regueac eta hayen armadác bilduric guerla eguitera çaldi gainean iarriric cegoenaren contra eta haren armadaren contra. 20 Eta bestiá hatzaman cedin, eta propheta falsu haren aitzinean signoac eguin cituena harequin, ceinéz seducitu baitzituen bestiaren mercá hartu vkan çutenac, eta haren imaginá adoratu vkan çutenac: viciric iraitzi içan dirade bi hauc suzco stang suphrez çachecan batetara: 21 Eta goiticoac hil içan ciraden çaldi gainean iarriric cegoenaren ahotic ilkiten cen ezpatáz: eta chori guciac asse citecen hayén haraguietaric.

Matthew 16:27

27 Ecen guiçonaren Semea ethorriren da bere Aitaren glorián bere Aingueruèquin: eta orduan rendaturen drauca batbederari bere obrén araura.

John 2:24-25

24 Baina Iesus bera etzayen fida, ceren harc eçagutzen baitzituen guciac: 25 Eta ceren ezpaitzuen mengoaric nehorc testifica leçan guiçonaz: ecen berac baçaquian cer cen guiçonean.

John 21:17

17 Erraiten drauca herenean, Simon Ionaren semeá, on dariztac niri? Triste cedin Pierris ceren erran baitzieçón herenean, On dariztac niri? Eta erran cieçón, Iauna, hic gauça guciac badaquizquic, hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa Iesusec, Bazcaitzac ene ardiac.

Acts 1:24

24 Eta othoizte eguiten çutela erran ceçaten, Hic Iauna gucien bihotzac baiteçaguzquic, eracutsac cein elegitu duán bi hautaric,

Romans 2:5-11

5 Baina eure gogortassunaren eta bihotz vrriquimendu gabearen araura, hiraz thesaur eguiten draucac eure buruäri hiraren eta Iaincoaren iugemendu iustoaren declarationeco egunecotzat. 6 Ceinec rendaturen baitrauca, batbederari ceini bere obrén araura: 7 Hala nola, vngui eguitezco irauterequin gloria eta ohore eta immortalitate bilhatzen duteney, vicitze eternala: 8 Baina reuoltari diradeney, eta eguiari behatzen etzaizconey, baina iniustitia obeditzen duteney, rendaturen çaye indignatione eta hira. 9 Tribulatione eta herstura gaichtaqueria eguiten duen guiçon guciaren arimaren gainera, Iuduarenera lehenic, guero Grecoarenera-ere. 10 Baina gloria eta ohore eta baque vngui eguiten duen guciari, Iuduari lehenic, guero Grecoari-ere. 11 Ecen ezta personén acceptioneric Iaincoa baithan.

Romans 8:27

27 Badaquigu halaber ecen Iaincoari on daritzoteney gauça guciac elkarrequin aiutatzen çaiztela onetara, iaquiteco da, haren ordenançaren araura deithu diradeney.

Romans 14:12

12 Bada segur gutaric batbederac bere buruaz contu rendaturen drauca Iaincoari.

2 Corinthians 5:10

10 Ecen guciéc comparitu behar dugu Christen tribunal aitzinean, batbederac gorputzean recebi deçançat eguin duqueenaren araura, edo vngui edo gaizqui.

Galatians 6:5

5 Ecen batbederac bere cargá ekarriren du.

Hebrews 4:13

13 Eta ezta creaturaric batre haren aitzinean agueri eztenic: aitzitic gauça guciac dirade billuciac eta irequiac haren beguietan ceinequin baitugu gure eguitecoa.

1 Peter 1:17

17 Eta baldin Aitatan inuocatzen baduçue, personén acceptioneric gabe batbederaren obraren arauez iugeatzen duena, beldurrequin conuersa çaitezte çuen egoitza hunetaco demborán.

Revelation 6:8

8 Eta beha neçan, eta huná, çaldi pherdatsbat, eta haren gainean iarriric cegoenaren icena cen Herioa: eta Iffernua çarrayón hari, eta hæy eman cequién bothere lurraren laurdenaren gainean, hiltzeco ezpataz, eta gossetez, eta heriotzez, eta lurreco bassa bestiéz.

Revelation 20:12

12 Eta ikus nitzan hilac chipiac eta handiac Iaincoaren aitzinean ceudela, eta liburuäc irequi citecen: eta berce liburubat irequi cedin, cein baita vicitzeco liburua: eta iugea citecen hilac liburuètan scribatuac ciraden gaucetaric, bere obrén araura.

Acts 15:28

28 Ecen on iruditu çayó Spiritu sainduari eta guri, ez eçartera carga handiagoric batre çuen gainera gauça necessario hauc baicen:

2 Corinthians 2:11

11 Ecen haren entrepresác badaquizquigu.

2 Corinthians 11:3

3 Baina beldur naiz nolazpait, nola sugueac Eua seducitu vkan baitu bere fineciaz, hala çuen pensamenduac-ere corrumpi eztitecen Christean den simplicitatetic.

Ephesians 6:11-12

11 Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát. 12 Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra.

2 Thessalonians 2:9-12

9 Hura diot ceinen ethortea baita Satanen operationearen araura, puissança gucirequin eta signorequin eta gueçurrezco miraculurequin: 10 Eta iniquitatezco abusione gucirequin galtzen diradenetan, ceren eguiaren amorioa ezpaitute recebitu vkán saluatu içateco. 11 Eta halacotz igorriren draue Iaincoac abusionezco operationea, gueçurra sinhets deçatençát: 12 Condemna ditecençat eguia sinhetsi vkan eztuten guciac, baina iniquitatean placer hartu vkan dutenac.

Revelation 12:9

9 Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen.

Revelation 13:14

14 Eta seducitzen cituen lurreco habitantac signoén causaz, ceinén eguitea eman içan baitzayón bestiaren aitzinean: ciostela lurreco habitantey, eguin lieçoten imaginabat bestia hari, cein ezpataz çauri içan baitzén, baina viztu içan da.

John 14:3

3 Eta ioan naiçatenean, eta leku çuey appaindu drauqueçuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen çaituztet neuregana: non bainaiz ni, çuec-ere çaretençát.

John 21:22-23

22 Diotsa Iesusec, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, cer mengoa duc hic? hi arreit niri. 23 Eta ilki cedin hitz haur anayén artean ecen discipulu hura etzela hilen: baina etzeraucan erran Iesusec, eztuc hilen: baina, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, cer mengoa duc hic?

Acts 11:28

28 Eta hetaric Agabus deitzen cen batec iaiquiric declara ceçan Spirituaz, gossete handia içanen cela mundu orotan: eta haur hala guertha cedin Claudio Cesaren demborán.

Romans 12:9

9 Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac.

1 Corinthians 4:5

5 Halacotz, ezteçaçuela dembora baino lehen iudica, Iauna dathorreno, ceinec ilhumbeco gauça estaliac-ere arguituren baititu, eta bihotzetaco conseilluac manifestaturen: eta orduan laudorio vkanen du batbederac Iaincoaganic.

1 Corinthians 11:26

26 Ecen noiz-ere ianen baituçue ogui haur, eta copa haur edanen, Iaunaren herioa denuntiaturen duçue, dathorreno.

Hebrews 4:14

14 Bada sacrificadore subiranoa eta handia Iesus, Iaincoaren Semea, ceruäc penetratu dituena dugunaz gueroz, daducagun confessione haur.

2 Peter 3:10

10 Baina ethorriren da Iaunaren eguna, ohoina gauaz beçala, ceinetan ceruäc habarrotsequin iraganen baitirade: eta elementac beroz deseguinen dirade, eta lurra, eta hartaco obra guciac choil erreren dirade.

Revelation 1:7

7 Huná, ethorten da hodeyéquin eta ikussiren du hura begui oroc, hura çulhatu vkan dutenéc-ere: eta plagnituren dirade haren aitzinean lurreco leinu guciac: bay, Amen.

Revelation 22:20

20 Gauça hauçaz testificatzen duenac dio, Segur banatorque sarri: Amen. Bay, athor Iesus Iauna.

Matthew 19:28

28 Eta Iesusec erran ciecén, Eguiaz diotsuet, ecen çuec niri iarreiqui çaizquidatenóc, regenerationean iarriren denean guiçonaren Semea bere maiestatearen thronoan, iarriren çaretela çuec-ere hamabi thronoén gainean, iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinnuac.

Luke 8:13-15

13 Eta harri gainecoac dirade, ençun dutenean bozcariorequin recebitzen dutenac hitza: baina hauc erroric eztute, hauc demboratacotz sinhesten duté, eta tentationeco demborán retiratzen dirade. 14 Eta elhorri artera erori dena, hauc dirade ençun dutenac: baina partitu eta, ansiéz eta abrastassunéz eta vicitze hunetaco voluptatéz ithotzen dirade, eta eztuté fructuric ekarten. 15 Baina lur onera erori dena, hauc dirade bihotz honestean eta onean hitz ençuna eduquiten dutenac eta fructu patientiatan ekarten dutenac

Luke 22:29-30

29 Nic bada disposatzen drauçuet resumá, niri neure Aitac disposatu vkan drautan beçala. 30 Ian deçaçuençat eta edan ene mahainean ene resumán, eta iar çaitezten thronoén gainean iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinuac.

John 6:29

29 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Haur da Iaincoaren obrá, sinhets deçaçuen harc igorri duena baithan.

John 8:31-32

31 Orduan erraiten cerauen Iesusec hura sinhetsi vkan çuten Iuduey, Baldin çuec perseuera badeçaçue ene hitzean, eguiazqui ene discipulu içanen çarete. 32 Eta duçue eçaguturen Eguiá, eta Eguiác çuec libre eguinen çaituzte.

Romans 8:37

37 Ecen segur naiz ecen ez herioc, ez vicitzec, ez Aingueruèc, ez principaltassunéc, ez botheréc, ez presenteco gaucéc, ez ethortecoéc:

1 Corinthians 6:3-4

3 Eztaquiçue ecen Aingueruäc iugeaturen ditugula? cembatez areago vicitze hunetaco gauçac? 4 Halacotz bada baldin vicitze hunetaco gaucéz gorteac badituçue, Eliçán estima chipitacoen diradenac eçar itzaçue iar-lekuan.

1 Thessalonians 3:5

5 Halacotz nic-ere guehiagoric ecin pairatuz, hura igorri vkan dut çuen fedea eçagut neçançát, tentaçaleac nolazpeit tentatu centuquezten beldurrez, eta ezdeustu ezlicén gure trabaillua.

Hebrews 10:38-39

38 Eta iustoa fedez vicico da: baina baldin cembeit apparta badadi, eztu ene arimác hartan placeric hartzen. 39 Baina gu ezgara perditionetara appartatzen garenac, baina fedeari iarreiquiten guiaizquionac arimaren saluamendutan.

James 2:20

20 Baina nahi duc iaquin, o guiçon vanoá, ecen fedea obrác gabe hila dela?

1 John 2:19

19 Gure artetic ilki içan dirade baina etziraden gutaric: ecen baldin gutaric içan balirade, gurequin egon ciratequeen: baina haur eguin içan da manifesta ledinçát ecen guciac eztiradela gutaric.

1 John 3:23

23 Eta haur da haren manamendua, Sinhets deçagun Iesus Christ haren Semearen icenean, eta elkarri on daritzogun, manamendu eman dracun beçala.

1 John 5:5

5 Nor da munduari garaitzen çayona, Iesus dela Iaincoaren Semea sinhesten duena baicen?

Revelation 3:5

5 Garaita vkanen duena hala veztituren datec abillamendu churiz, eta eztiát haren icena iraunguiren vicitzeco liburutic, eta aithorturen diát haren icena neure Aitaren aitzinean, eta haren Aingueruén aitzinean.

Revelation 3:12

12 Garaita vkanen duena, neure Iaincoaren templean habe eguinen diát, eta eztuc guehiagoric camporat ilkiren, eta scribaturen diát haren gainean neure Iaincoaren icena, eta neure Iaincoaren ciuitatearen icena, cein baita, Ierusaleme berria, ene Iaincoaganic cerutic iautsia, eta neure icen berria.

Revelation 3:21

21 Garaita vkanen duena iar eraciren diat neurequin, neure thronoan: nola nic-ere garaitu vkan baitut eta iarria bainago Aitarequin haren thronoan.

Revelation 20:4

4 Guero ikus nitzan alkiac, eta iar citecen hayén gainetan gendeac, eta iugemendua eman cequién: eta Iesusen testimoniageagatic, eta Iaincoaren hitzagatic buruäc edequi içan çaiztenén arimác, eta ceinéc ezpaitzuten adoratu bestiá ez haren imaginá, eta ezpaitzutén hartu vkan haren mercá bere belarretan edo bere escuetan, eta vicico dirade eta regnaturen duté Christequin milla vrthez.

Revelation 22:5

5 Eta gauic han ezta içanen, eta candela arguiren, ez iguzqui arguiren beharric eztuté: ecen Iainco Iaunac arguitzen ditu hec: eta regnaturen duté secula seculacotz.

Matthew 11:27

27 Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit: eta nehorc eztu eçagutzen Semea Aitác baicen: ezeta Aita nehorc eztu eçagutzen Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.

Luke 22:29

29 Nic bada disposatzen drauçuet resumá, niri neure Aitac disposatu vkan drautan beçala.

John 17:24

24 Aitá, niri eman drauzquidanac, nahi diat non bainaiz ni, hec-ere diraden enequin: contempla deçatençát ene gloria hic niri eman drautána, ecen maite vkan nauc mundua funda cedin baino lehendanic.

Revelation 12:5

5 Eta erd cedin seme ar batez ceinec gobernatu behar baitzituen natione guciac burdinazco berga batez: eta harrapa cedin haren haourra Iaincoagana eta haren thronora.

Luke 1:78-79

78 Gure Iaincoaren affectione misericordiosoaz, ceinez visitatu vkan baiquaitu, Orientac garaitic: 79 Argui daguiençat ilhumbean eta herioaren itzalean iarriric daudeney, gure oinen baquezco bidera chuchenceagatic.

2 Peter 1:19

19 Eta badugu Prophetén hitz gucizco fermua, ceini behatzeaz vngui eguiten baituçue, leku ilhunetan arguitzen duen candela bati beçala, egunac arguitzen has deçaqueno, eta artiçarra ilki daiteno çuen bihotzetan.

Revelation 22:16

16 Nic Iesusec igorri vkan dut neure Aingueruä gauça haur testifica lietzaçuençat Elicétan. Ni naiz Dauid-en çaina eta generationea, Içar arguitzen duena eta goicecoa.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.