Revelation 22 Cross References - Basque

1 Guero eracuts cieçadan vr vicizco fluuio purbat, crystalac beçala arguitzen çuenic, Iaincoaren eta Bildotsaren thronotic heldu cela. 2 Eta haren plaçaren erdian eta fluuioaren alde bietaric cen vicitzeco arborea ekarten cituela hamabi fructu, hilebethe oroz emaiten çuela bere fructua, eta arborearen hostoac Gentilén ossassunetacotz. 3 Eta gauça maradicaturic batre ezta içanen guehiagoric: baina Iaincoaren eta Bildotsaren thronoa hartan içanen da, eta bere cerbitzariéc cerbitzaturen duté hura. 4 Eta ikussiren duté haren beguithartea, eta haren icena hayén belarretan içanen da. 5 Eta gauic han ezta içanen, eta candela arguiren, ez iguzqui arguiren beharric eztuté: ecen Iainco Iaunac arguitzen ditu hec: eta regnaturen duté secula seculacotz. 6 Guero erran cieçadan, Hitz hauc fidelác dituc eta eguiazcoac: eta Propheta sainduén Iainco Iaunac igorri vkan dic bere Aingueruä, bere cerbitzariey eracuts dietzençát sarri eguin behar diraden gauçác. 7 Huná, heldu naiz sarri: dohatsu da liburu hunetaco prophetiazco hitzac beguiratzen dituena. 8 Eta ni naiz Ioannes gauça hauc ençun eta ikussi ditudana. Eta ençun eta ikussi ondoan egotz neçan neure buruä gauça hauc eracusten cerauzquidan Aingueruären oinén aitzinera adora neçançát: 9 Eta erran cieçadan, Beguirauc eztaguián: ecen cerbitzariquide nauc hire, eta hire anaye Prophetén, eta liburu hunetaco hitzac beguiratzen dituztenén: Iaincoa adora eçac. 10 Guero erran cieçadan, Eztitzála ciguila liburu hunetaco prophetiazco hitzac: ecen demborá hurbil duc. 11 Iniusto dena biz iniusto oraino: eta satsu dena satsu biz oraino: eta iusto dena iustifica bedi oraino: eta saindu dena sanctifica bedi oraino. 12 Eta huná, ethorten naiz sarri: eta ene alocairua enequin da, renda dieçodançát batbederari haren obrá içanen den beçala. 13 Ni naiz a eta w, hatsea eta fina, lehena eta azquena, 14 Dohatsu dirade haren manamenduac beguiratzen dituztenac: çucen dutençát vicitzeco arborean, eta borthetaric sar ditecençát Ciuitatera. 15 Baina campoan içanen dirade orac, eta poçoaçaleac, eta paillartac, eta guiça-erhaileac, eta idolatreac, eta norc-ere maite baitu eta eguiten falseria. 16 Nic Iesusec igorri vkan dut neure Aingueruä gauça haur testifica lietzaçuençat Elicétan. Ni naiz Dauid-en çaina eta generationea, Içar arguitzen duena eta goicecoa. 17 Eta Spirituac eta Sposac erraiten duté, Athor. Eta ençuten duenac, erran beça, Athor. Eta egarri dena, bethor: eta nahi duenac har beça, vicitzeco vretic dohainic. 18 Ecen protestatzen draucat liburu hunetaco prophetiaren hitzac ençuten dituen guciari, Baldin nehorc gauça hauey eratchequi badiecé, eratchequiren drautza hari Iaincoac liburu hunetan scribatuac diraden plagác. 19 Eta baldin nehorc ken badeça deus prophetia hunen liburuco hitzetaric, kenduren du Iaincoac haren partea vicitzeco liburutic, eta Ciuitate saindutic, eta liburu hunetan scribatuac diraden gaucetaric. 20 Gauça hauçaz testificatzen duenac dio, Segur banatorque sarri: Amen. Bay, athor Iesus Iauna. 21 Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin gucioquin. Amen.

John 4:10-11

10 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Baldin bahaqui Iaincoaren dohaina, eta nor den hiri erraiten draunana, Indan edatera, hi escatu inçayqueon hari, eta eman baitzerauquenán vr vicitic. 11 Diotsa emazteac, Iauna, eztuc cerçaz idoqui deçán, eta putzua duc barna: nondic duc beraz vr vici hori?

John 4:14

14 Baina norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic, eztun egarrituren seculan: baina nic emanen draucadan vra, eguinen dun hura baithan vr iauzten denezco ithurri, vicitze eternalecotzat.

John 7:38-39

38 Ni baithan sinhesten duenari, Scripturác dioen beçala, vr vicizco fluuioac iariaturen çaizca bere sabeletic. 39 (Eta haur erraiten çuen hura baithan sinhesten çutenéc recebitzeco çuten Spirituáz: ecer oraino Spiritu saindua etzén eman, ceren Iesus oraino ezpaitzén glorificatu)

John 14:16-18

16 Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consolaçalebat emanen drauçue, dagoençat çuequin eternalqui: 17 Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi deçaquena diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez eçagutzen: baina çuec badaçaguçue hura, ceren çuec baithan egoiten baita, eta çuetan içanen da. 18 Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara.

John 15:26

26 Baina nic neure Aitaganic igorriren drauçuedan Consolaçalea dathorrenean, Spiritu eguiazcoa diot cein ene Aitaganic proceditzen baita, harc testificaturen du niçaz.

John 16:7-15

7 Baina nic eguia erraiten drauçuet, behar duçue ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consolaçalea ezta ethorriren çuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura çuetara. 8 Eta dathorrenean harc vençuturen du mundua bekatuz eta iustitiaz eta iugemenduz. 9 Bekatuz diot, ceren ezpaitute ni baithan sinhesten. 10 Eta iustitiaz, ceren neure Aitaganát ioaiten bainaiz, eta guehiagoric eznauçue ikussiren. 11 Eta iugemenduz, ceren mundu hunetaco princea condemnatu baita. 12 Oraino anhitz gauça dut çuey erraiteco, baina ecin egar ditzaqueçue orain. 13 Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot, harc guidaturen çaituzte eguia gucitara: ecen ezta minçaturen bere buruz, baina cer-ere ençun baituque erranen du: eta ethorteco diraden gauçác declaraturen drauzquiçue. 14 Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta declaraturen drauçue. 15 Aitac dituen gauça guciac, ene dirade: halacotz erran drauçuet ecen enetic harturen duela eta declaraturen drauçuela.

Acts 1:4-5

4 Eta bildu cituenean, mana citzan ezlitecen parti Ierusalemetic, baina iguriqui leçaten Aitaren promessa, Cein, dio, ençun baituçue eneganic. 5 Ecen Ioannesec batheyatu du vrez, baina çuec batheyaturen çarete Spiritu sainduaz anhitz egun gabe.

Acts 2:33

33 Bada Iaincoaren escuinaz altchatu içan denean eta Spiritu sainduaren promessa Aitaganic recebitu duenean, erautsi vkan du çuec orain dacussaçuen eta dançuçuen haur.

Revelation 3:21

21 Garaita vkanen duena iar eraciren diat neurequin, neure thronoan: nola nic-ere garaitu vkan baitut eta iarria bainago Aitarequin haren thronoan.

Revelation 4:5-6

5 Eta thronotic ilkiten ciraden chistmistac: eta ciraden çazpi lampa suz çachetenic throno aitzinean, cein baitirade Iaincoaren çazpi spirituac. 6 Eta cen throno aitzinean beirazco itsasso crystala irudi çuen-bat: eta thronoaren erdian, eta thronoaren inguruän laur animal beguiz betheac aitzinean eta guibelean.

Revelation 5:6

6 Eta beha neçan, eta huná thronoaren eta laur animálen artean, eta Ancianoén artean Bildots-bat cegoela nehorc hila beçala, cituela çazpi adar eta çazpi begui: cein baitirade Iaincoaren çazpi spiritu lur gucira igorriac.

Revelation 5:13

13 Eta ceruän den creatura gucia, eta lurraren gainean, eta lurraren azpian, eta itsassoan, eta hetan diraden gauça guciac ençun nitzan, erraiten çutela, Thronoan iarria denari eta Bildotsari laudorio, eta ohore, eta gloria, eta puissança, secula seculacotz.

Revelation 7:10-11

10 Eta oihuz ceuden ocengui, cioitela, Saluamendua gure Iainco throno gainean iarria denaganic eta Bildotsaganic. 11 Eta Aingueru guciéc assistitzen çuten thronoaren, eta Ancianoén eta laur animalén inguruän: eta bere buruäc egotz citzaten throno aitzinera bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten Iaincoa,

Revelation 7:17

17 Ecen thronoaren erdian den Bildotsac bazcaturen citic eta guidaturen vretaco ithurri vicietara: eta ichucaturen dic Iaincoac nigar vr gucia horién beguietaric.

Revelation 21:6

6 Eta erran cieçadan, Eguin da: ni naiz a eta w, hatsea eta fina. Nic egarri denari emanen draucat vicitzeco ithur vretic, dohainic.

Revelation 21:11

11 Iaincoaren gloria çuela: eta haren arguia cen harri gucizco preciatua irudi, iaspe harri crystalera tiratzen duena beçala.

Revelation 22:17

17 Eta Spirituac eta Sposac erraiten duté, Athor. Eta ençuten duenac, erran beça, Athor. Eta egarri dena, bethor: eta nahi duenac har beça, vicitzeco vretic dohainic.

Luke 4:18

18 Iaunaren Spiritua da ene gainean, ceren vnctatu bainau: paubrey euangelizatzera igorri nau, bihotzez hautsien sendatzera,

1 Peter 2:24

24 Ceinec gure bekatuac ekarri vkan baititu bere gorputzean çur gainean: bekatuey hilic, iustitiari vici guiaizquionçat: ceinen vkalduráz sendatu içan baitzarete.

Revelation 2:7

7 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera vicitzeco arboretic cein baita Iaincoaren paradisoaren erdian.

Revelation 21:21

21 Eta hamabi borthác ciraden, hamabi perla, batbederatan bat: eta borthetaric batbedera cen perla bederaz. Eta Ciuitateco plaçá cen vrrhe purez, beira gucizco arguia beçala.

Revelation 21:24

24 Eta saluatu içan diraten nationeac haren arguian ebiliren dirade: eta lurreco reguéc bere gloriá eta ohorea hartara ekarriren duté.

Revelation 22:1

1 Guero eracuts cieçadan vr vicizco fluuio purbat, crystalac beçala arguitzen çuenic, Iaincoaren eta Bildotsaren thronotic heldu cela.

Revelation 22:14

14 Dohatsu dirade haren manamenduac beguiratzen dituztenac: çucen dutençát vicitzeco arborean, eta borthetaric sar ditecençát Ciuitatera.

Revelation 22:19

19 Eta baldin nehorc ken badeça deus prophetia hunen liburuco hitzetaric, kenduren du Iaincoac haren partea vicitzeco liburutic, eta Ciuitate saindutic, eta liburu hunetan scribatuac diraden gaucetaric.

Matthew 25:21

21 Erran cieçón bere nabussiac, Vngui, cerbitzari oná eta leyalá: gauça gutian içan aiz leyal, anhitzaren gaineco eçarriren aut: sar adi eure nabussiaren alegrançan.

Matthew 25:41

41 Orduan erranen draue ezquerrecoy-ere, Maradicatuác, parti çaitezte eneganic seculaco sura, deabruari eta haren aingueruèy preparaturic dauenera.

John 12:26

26 Baldin ni cembeitec cerbitzatzen banau, niri iarreiqui bequit: eta non ni içanen bainaiz, han ene cerbitzaria-ere içanen da: eta baldin cembeitec ni cerbitza baneça, ohoraturen du hura ene Aitac.

John 14:3

3 Eta ioan naiçatenean, eta leku çuey appaindu drauqueçuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen çaituztet neuregana: non bainaiz ni, çuec-ere çaretençát.

John 17:24

24 Aitá, niri eman drauzquidanac, nahi diat non bainaiz ni, hec-ere diraden enequin: contempla deçatençát ene gloria hic niri eman drautána, ecen maite vkan nauc mundua funda cedin baino lehendanic.

Revelation 7:15-17

15 Halacotz dituc Iaincoaren throno aitzinean, eta hura cerbitzatzen dié egun eta gau haren templean: eta thronoan iarria dena habitaturen duc horiequin. 16 Eztituc gosseturen ez egarrituren guehiagoric, ez horién gainera eztic ioren iguzquiac, ez beroc batec-ere. 17 Ecen thronoaren erdian den Bildotsac bazcaturen citic eta guidaturen vretaco ithurri vicietara: eta ichucaturen dic Iaincoac nigar vr gucia horién beguietaric.

Revelation 21:3-4

3 Eta ençun neçan voz handibat cerutic, cioela, Huná, Iaincoaren tabernaclea guiçonequin da, eta habitaturen da hequin, eta hec haren populu içanen dirade, eta Iaincoa bera hequin içanen da hayén Iainco. 4 Eta ichucaturen du Iaincoac nigar chorta gucia hayén beguietaric: eta herioa guehiagoric ezta içanen ez vrthueriaric, ez heyagoraric, ez nequeric: ecen leheneco gauçác iragan dirade.

Revelation 21:22-23

22 Eta ezneçan templeric ikus hartan: ecen Iainco Iaun bothere gucitacoa da hartaco templea, eta Bildotsa. 23 Eta Ciuitateac eztu iguzquiren edo ilharguiren beharric, hartan arguitzeco: ecen Iaincoaren gloriác arguitu du hura, eta haren arguia da Bildotsa.

Matthew 5:8

8 Dohatsu dirade bihotzez chahu diradenac: ceren hec Iaincoa ikussiren baituté.

1 Corinthians 13:12

12 Ecen orain mirail batez ikusten dugu ilhunqui: baina orduan beguithartez beguitharte ikussiren dugu: orain eçagutzen dut partez, baina orduan eçaguturen dut eçagutu-ere naicén beçala.

Hebrews 12:14

14 Baqueari çarreitzate guciequin, eta saindutassunari, cein gabe nehorc ezpaitu Iauna ikussiren.

1 John 3:2-3

2 Maiteác, orain Iaincoaren haour gara, baina oraino ezta aguertu içanen garena: badaquigu ordea ecen hura aguer dadinean, hura irudico dugula: ecen den beçala ikussiren duquegu hura. 3 Eta norc-ere sperança haur baitu hura baithan, purificatzen du bere buruä, hura-ere pur den beçala.

Revelation 3:12

12 Garaita vkanen duena, neure Iaincoaren templean habe eguinen diát, eta eztuc guehiagoric camporat ilkiren, eta scribaturen diát haren gainean neure Iaincoaren icena, eta neure Iaincoaren ciuitatearen icena, cein baita, Ierusaleme berria, ene Iaincoaganic cerutic iautsia, eta neure icen berria.

Revelation 7:3

3 Cioela, Eztaguieçuela calteric lurrari, ez itsassoari, ez arboréy, gure Iaincoaren cerbitzariac bere belarretan seignala ditzaqueguno.

Revelation 14:1

1 Orduan beha neçan, eta huná, Bildotsa cegoen Siongo mendi gainean, eta harequin ehun eta berroguey eta laur milla, çutela haren Aitaren icena scribatua bere belarretan.

Matthew 25:34

34 Orduan erranen draue Reguec bere escuinecoey Çatozte ene Aitaren benedicatuác, hereta eçaçue munduaren fundationetic preparatu çaiçuen resumá.

Matthew 25:46

46 Eta ioanen dirade hauc tormenta eternalera: baina iustoac vicitze eternalera.

Romans 5:17

17 Ecen baldin baten offensaz herioac regnatu vkan badu, anhitzez areago iustitiazco gratiaren eta dohainaren abundantiá recebitzen dutenéc vicitzetara regnaturen duté Iesus Christ batez.

2 Timothy 2:12

12 Baldin suffritzen badugu, regnaturen-ere harequin diagu: baldin vkatzen badugu, harc-ere gu vkaturen guiaitic:

1 Peter 1:3-4

3 Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec bere misericordia handiaz regeneratu vkan baiquaitu sperança vicitara, Iesus Christen hiletarico resurrectioneaz, 4 Heretage corrumpi ecin daitenera, ez macula, ez chimal, ceruètan çuençát conseruatura,

Revelation 11:15

15 Eta çazpigarren Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta voz handiac eguin citecen ceruän, cioitela, Eguin içan dirade mundu hunetaco resumác, gure Iaunaren eta Christ harenaren resuma, eta regnaturen du secula seculacotz.

Revelation 18:23

23 Eta candela arguiac eztic arguiric eguinen hitan guehiagoric, eta sposoaren eta sposaren voza eztuc hitan guehiagoric ençunen, ceren hire merkatariac lurreco prince baitziraden, ceren hire poçoinqueriéz seducitu içan baitirade natione guciac.

Revelation 20:4

4 Guero ikus nitzan alkiac, eta iar citecen hayén gainetan gendeac, eta iugemendua eman cequién: eta Iesusen testimoniageagatic, eta Iaincoaren hitzagatic buruäc edequi içan çaiztenén arimác, eta ceinéc ezpaitzuten adoratu bestiá ez haren imaginá, eta ezpaitzutén hartu vkan haren mercá bere belarretan edo bere escuetan, eta vicico dirade eta regnaturen duté Christequin milla vrthez.

Revelation 21:22-25

22 Eta ezneçan templeric ikus hartan: ecen Iainco Iaun bothere gucitacoa da hartaco templea, eta Bildotsa. 23 Eta Ciuitateac eztu iguzquiren edo ilharguiren beharric, hartan arguitzeco: ecen Iaincoaren gloriác arguitu du hura, eta haren arguia da Bildotsa. 24 Eta saluatu içan diraten nationeac haren arguian ebiliren dirade: eta lurreco reguéc bere gloriá eta ohorea hartara ekarriren duté. 25 Eta hartaco borthác eztirade ertsiren egunáz: ecen ezta gauic han içanen.

Matthew 13:41

41 Igorriren ditu guiçonaren Semeac bere Aingueruäc, eta bilduren dituzte haren resumatic scandalo guciac, eta iniquitate eguiten dutenac.

Luke 1:70

70 Nola minçatu içan baita bere Propheta saindu bethidanic içan diradenen ahoz.

Luke 16:16

16 Legueac eta Prophetéc iraun duté Ioannesganano: dembora harçaz gueroztic Iaincoaren resumá euangelizatzen da, eta batbederac hura du bortchatzen.

Acts 3:18

18 Baina Iaincoac aitzinetic bere Propheta gucién ahoz erran cituen gauçác, Christec suffrituren çuela, hala complitu vkan ditu.

Acts 12:11

11 Orduan Pierrisec accordaturic erran ceçan, Orain daquit eguiazqui ecen Iaunac igorri vkan duela bere Aingueruä, eta idoqui nauela Herodesen escutic, eta Iuduén populuaren vstecari gucitaric.

Romans 1:2

2 (Cein lehendanic bere Prophetéz Scriptura sainduetan Iaincoac promettatu vkan baitzuen)

1 Corinthians 7:29

29 Baina haur erraiten drauçuet, anayeác, ecen demborá labur dela hemendic harát, emaztedunac-ere, emazteric ezpalute beçala diraden:

1 Corinthians 14:32

32 Eta Prophetén spirituac Prophetén suiet dirade.

2 Thessalonians 1:7

7 Eta çuey affligitzen çaretenoy solageamendu gurequin, aguer dadinean Iesus Iauna cerutic bere puissanciaco Aingueruèquin,

Hebrews 12:9

9 Eta gure gorputzén aitác gaztigari vkan ditugu, eta reuerentiatan eduqui ditugu: ezgaitzaitza spirituén Aitari vnguiz suietago içanen, eta vicico baicara?

1 Peter 1:11-12

11 Informatzen ciradelaric noizco edo cer demborataco Christen Spiritu prophetiazco hetan cenac declaratzen cituen Christi ethorteco çaizcan suffrançác eta hayén ondoco gloriác: 12 Eta reuelatu içan çaye, ez bere buruey, baina guri administratzen cerauzquigutela orain çuey denuntiatu içan çaizquiçuen gauçác çuey Euangelioa predicatu drauçueçatenez, cerutic igorririco Spiritu sainduaz, cein gaucén contemplatzeco desira baitute Aingueruéc.

2 Peter 1:21

21 Ecen prophetiá ezta guiçonén vorondatez ekarria içan lehenago: baina Spiritu sainduaz inspiraturic minçatu içan dirade Iaincoaren guiçon sainduac.

2 Peter 3:2

2 Orhoit caretencát Propheta sainduéz aitzinetic erran içan diraden, hitzéz, eta gure manamenduaz, cein baicara Iaunarén eta Saluadorearen Apostolu.

2 Peter 3:8-9

8 Baina hunez etzaretela ignorant, maiteác, ecen egun-bat Iauna beithan milla vrthe beçala, eta milla vrthe egun-bat beçala diradela. 9 Eztu berancen promettatu duen Iaunac (batzuc berance estimatzen duten beçala) baina patient da guregana, ez nahiz nehor gal dadin, baina guciac emendamendutara datocen.

Revelation 1:1

1 IESVS CHRISTEN Apocalypsea, cein eman vkan baitrauca hari Iaincoac, declara dietzençát bere cerbitzariey sarri eguin behar diraden gauçác: eta harc bere Aingueruärequin igorriric Ioannes bere cerbitzariari significatu vkan drautza.

Revelation 18:20

20 Alegueradi haren gainean ceruä, eta çuec Apostolu eta Propheta sainduác: ecen Iaincoac iugeatu vkan du çuen causá, harçaz den becembatean.

Revelation 19:9

9 Orduan erran cieçadan, Scriba eçac, Dohatsu dirade Bildotsaren ezteyetaco affarira deithuac. Erran cieçadan halaber, Iaincoaren hitz hauc eguiazco dituc.

Revelation 21:5

5 Eta erran ceçan throno gainean iarria cenac, Huná, gauça guciac berri eguiten ditut. Eta erran cieçadan, Scriba eçac: ecen hitz haue fidelac dituc eta eguiazcoac.

Revelation 22:7

7 Huná, heldu naiz sarri: dohatsu da liburu hunetaco prophetiazco hitzac beguiratzen dituena.

Revelation 1:3

3 Dohatsu da iracurtzen duena, eta dohatsu dirade prophetia hunetaco hitzac ençuten, eta hartan scribatuac diraden gauçác beguiratzen dituztenac: ecen demborá sarri da.

Revelation 3:11

11 Huná, baniatorquec sarri: educac duána, nehorc har ezteçançát hire coroá.

Revelation 16:15

15 (Huná, ethorten naiz ohoina beçala: dohatsu da iratzarri dagoena, eta bere abillamenduac beguiratzen dituena, billuzgorriric ebil eztadinçát, eta nehorc haren laidoa ikus ezteçançát)

Revelation 22:9-10

9 Eta erran cieçadan, Beguirauc eztaguián: ecen cerbitzariquide nauc hire, eta hire anaye Prophetén, eta liburu hunetaco hitzac beguiratzen dituztenén: Iaincoa adora eçac. 10 Guero erran cieçadan, Eztitzála ciguila liburu hunetaco prophetiazco hitzac: ecen demborá hurbil duc.

Revelation 22:12

12 Eta huná, ethorten naiz sarri: eta ene alocairua enequin da, renda dieçodançát batbederari haren obrá içanen den beçala.

Revelation 22:20

20 Gauça hauçaz testificatzen duenac dio, Segur banatorque sarri: Amen. Bay, athor Iesus Iauna.

Revelation 19:10

10 Eta egotz neçan neure buruä haren oinén aitzinera hura adora neçançát: eta erran cieçadan, Beguirauc eztaguián: hire cerbitzari quide nauc, eta hire anayén, ceinéc baitute Iesusen testimoniagea. Iaincoa adora eçac: ecen Iesusen testimoniagea duc prophetiazco Spiritua.

Revelation 19:19

19 Guero ikus nitzan bestiá eta lurreco regueac eta hayen armadác bilduric guerla eguitera çaldi gainean iarriric cegoenaren contra eta haren armadaren contra.

Matthew 4:9

9 Eta diotsó, Hauc gucioc emanen drauzquiat, baldin ahozpez adora baneçac.

Luke 4:7

7 Hic bada baldin adora baneçac, hire içanen dituc guciac.

John 4:22-23

22 Çuec adoratzen duçue eztaquiçuena, guc adoratzen dinagu daquiguna: ecen saluamendua Iuduetaric dun. 23 Baina ethorten dun orena, eta orain dun, noiz adoraçale eguiazcoéc adoraturen baitute Aita spirituz eta eguiaz: ecen Aita-ere halaco adoraçalén galdez diagon.

Colossians 2:18-19

18 Nehorc ezteçala çuen gainean seignoria bere placerera humilitatez, eta Aingueruèn cerbitzuz, ikussi eztituen gaucetara bere buruä auançatuz, bere haraguiaren adimenduz erhoqui hanturic: 19 Eta eztatchecalaric buruäri, ceinetaric gorputz gucia iuncturaz eta lothuraz fornituric eta elkarrequin iunctaturic Iaincoaren hacitzez hatzen baita.

1 John 5:20

20 Baina badaquigu ecen Iaincoaren Semea ethorri içan dela, eta eman draucula adimendu eguiati denaren eçagutzeco: eta gara eguiatian, Iesus Christ haren Semean: haur da eguiazco Iaincoa, eta vicitze eternala.

Revelation 4:10

10 Egoizten cituzten bere buruäc hoguey eta laur Ancianoéc thronoan iarria cenaren aitzinera, eta adoratzen çutén vici dena secula seculacotz, eta eçarten cituzten bere coroác throno aitzinean, erraiten çutela,

Revelation 9:20

20 Eta goitico guiçon plaga hauçaz hil etziradenac bere escuezco obretaric etzitecen emenda, adora ezlitzatençát deabruac eta vrrhezco eta cilharrezco eta cobrezco eta harrizco eta çurezco idolác, ceinéc ecin ikus baiteçaquete ez ençun, eta ecin ebil baititezque:

Revelation 14:7

7 Cioela ocengui, Çareten beldur Iaincoaren, eta hari gloria emoçue: ecen ethorri da haren iugemenduaren ordua: eta adora eçaçue ceruä eta lurra eta itsassoa eta vr ithurriac eguin dituena.

Revelation 15:4

4 Nor ezta hire beldur içanen, Iauna, eta norc eztu glorificaturen hire icena? ecen saindu bakoitza aiz hi: ecen gende guciac ethorriren dituc, eta adoraturen dié hire aitzinean: ceren hire iugemenduac manifestatu içan baitirade.

Revelation 22:10

10 Guero erran cieçadan, Eztitzála ciguila liburu hunetaco prophetiazco hitzac: ecen demborá hurbil duc.

Revelation 22:18

18 Ecen protestatzen draucat liburu hunetaco prophetiaren hitzac ençuten dituen guciari, Baldin nehorc gauça hauey eratchequi badiecé, eratchequiren drautza hari Iaincoac liburu hunetan scribatuac diraden plagác.

Matthew 10:27

27 Ilhumbean erraiten drauçuedana, erraçue arguian: eta beharrira ençuten duçuena, predica eçaçue etche gainetan.

Romans 13:12

12 Gauä iragan da eta eguna hurbildu. Iraitz ditzagun bada ilhumbearen obrác, eta vezti gaitecen arguiari dagocan abillamenduz.

2 Thessalonians 2:3

3 Nehorc etzaitzatela seduci eceinere maneraz: ecen egun hura ezta ethorriren non reuoltamendua lehen ethor eztadin, eta manifesta eztadin bekatutaco guiçona, perditionezco semea,

1 Peter 4:7

7 Bada gauça gucién fina hurbiltzen da. Çareten beraz sobre eta iratzarri othoitz eguitera:

Revelation 5:1

1 Guero ikus neçan thronoan iarriric cegoenaren escu escuinean liburu barnetic eta campotic scribatubat, çazpi ciguluz ciguilatua.

Revelation 10:4

4 Eta itsassoaren gainean eta lurraren gainean cegoela ikussi vkan nuen Aingueruäc, altcha ceçan bere escua cerura,

Revelation 22:12-13

12 Eta huná, ethorten naiz sarri: eta ene alocairua enequin da, renda dieçodançát batbederari haren obrá içanen den beçala. 13 Ni naiz a eta w, hatsea eta fina, lehena eta azquena,

Revelation 22:16

16 Nic Iesusec igorri vkan dut neure Aingueruä gauça haur testifica lietzaçuençat Elicétan. Ni naiz Dauid-en çaina eta generationea, Içar arguitzen duena eta goicecoa.

Matthew 5:6

6 Dohatsu dirade iustitiaz gosse eta egarri diradenac: ceren hec asseren baitirade.

Matthew 15:14

14 Vtzitzaçue, itsuric itsuén guidari dirade: baldin itsuac itsua guida badeça, biac hobira eroriren dirade.

Matthew 21:19

19 Eta ikussiric ficotzebat bidearen gainean, ethor cedin hartara, eta etzeçan deus hartan eriden hostoric baicen: eta diotsa, Guehiago fructuric hireganic sor eztadila seculan. Eta eyhar cedin bertan ficotzea.

Matthew 25:10

10 Eta hec erostera ioaiten ciradela, ethor cedin sposoa: eta prest ciradenac sar citecen harequin ezteyetara, eta erts cedin borthá.

John 8:21

21 Erran ciecén bada berriz Iesusec, Ni banoa eta bilhaturen nauçue, eta çuen bekatuan hilen çarete: norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin çatozquete.

Ephesians 5:27

27 Hura beretaco Eliça glorioso eguin leçançát, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gauçaric: baina licén saindu eta irreprehensible.

Colossians 1:22

22 Badaric-ere orain reconciliatu çaituzte bere haraguiaren gorputzean, herioaz: çuec eguin cintzatençát saindu, eta atchaquio gabe eta irreprehensible bere aitzinean:

2 Timothy 3:13

13 Baina guiçon gaichtoac eta abusariac auançaturen ditut gaizquiagora seducitzen dutelaric eta seducituac diradelaric.

Jude 1:24

24 Gaineracoaz, trebucatu gabe beguira, eta bozcariorequin irreprehensible bere gloria aitzinera eraman ahal çaitzaizqueten Iainco çuhur bakoitzari, eta gure Saluadoreari, dela gloria eta magnificentia eta indar eta puissança, eta orain eta secula gucietacotz. Amen.

Revelation 7:13-15

13 Orduan har ceçan hitza Ancianoetaric batec, ciostala, Arropa luce churiz veztitu hauc nor dirade, eta nondic ethorri dirade? 14 Eta erran nieçón, Iauna, hic badaquic. Eta erran cieçadan, Hauc dituc afflictione handitaric ethorri içan diradenac: eta ikuci vkan citié bere arropa luceac eta churitu Bildotsaren odolean. 15 Halacotz dituc Iaincoaren throno aitzinean, eta hura cerbitzatzen dié egun eta gau haren templean: eta thronoan iarria dena habitaturen duc horiequin.

Revelation 16:8-11

8 Guero laurgarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá iguzquira, eta hari eman cequión guiçonén suz erratzea. 9 Eta erre citecen guiçonac bero handiz, eta blasphema ceçaten, plaga hauén gainean bothere duen Iaincoaren icena: eta etzitecen emenda hari gloria eman lieçotençát. 10 Guero borzgarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá, bestiaren throno gainera: eta eguin cedin haren resumá ilhumbeçu: eta mastacatzen cituztén bere mihiac dolorearen handiz. 11 Eta blasphema ceçaten Iainco cerucoa bere doloreacgatic eta çauriacgatic: eta etzitecén emenda bere obretaric.

Revelation 16:21

21 Eta harriabar handiric talentbat beçalacoric iauts cedin cerutic guiçonetara. eta blasphema cecaten Iaincoa guiconéc harriabarrezco plagaren causaz: ecen harc eguin çuen plagá gucizco handia içan da.

Revelation 22:3

3 Eta gauça maradicaturic batre ezta içanen guehiagoric: baina Iaincoaren eta Bildotsaren thronoa hartan içanen da, eta bere cerbitzariéc cerbitzaturen duté hura.

Matthew 16:27

27 Ecen guiçonaren Semea ethorriren da bere Aitaren glorián bere Aingueruèquin: eta orduan rendaturen drauca batbederari bere obrén araura.

Romans 2:6-11

6 Ceinec rendaturen baitrauca, batbederari ceini bere obrén araura: 7 Hala nola, vngui eguitezco irauterequin gloria eta ohore eta immortalitate bilhatzen duteney, vicitze eternala: 8 Baina reuoltari diradeney, eta eguiari behatzen etzaizconey, baina iniustitia obeditzen duteney, rendaturen çaye indignatione eta hira. 9 Tribulatione eta herstura gaichtaqueria eguiten duen guiçon guciaren arimaren gainera, Iuduarenera lehenic, guero Grecoarenera-ere. 10 Baina gloria eta ohore eta baque vngui eguiten duen guciari, Iuduari lehenic, guero Grecoari-ere. 11 Ecen ezta personén acceptioneric Iaincoa baithan.

Romans 14:12

12 Bada segur gutaric batbederac bere buruaz contu rendaturen drauca Iaincoari.

1 Corinthians 3:8

8 Eta landatzen ari dena eta arregatzen ari dena, bat dirade: eta batbederac recebituren du bere saria bere trabailluaren araura.

1 Corinthians 3:14

14 Baldin cembeit gainean edificatu duenen obrá badago, sari recebituren du.

1 Corinthians 9:17-18

17 Ecen baldin gogotic haur eguiten badut, sari dut: baina baldin gogoz garaitic eguiten badut, dispensationea eman içan çait. 18 Cer sari dut beraz? Euangelioa predicatzen dudanean, Christen Euangelioa deus hartu gabe predica deçadan, ezteçadan gaizqui vsat neure bothereaz Euangelioan.

Revelation 11:18

18 Eta asserretu içan dituc Gentilac, eta ethorri içan duc hire hirá, eta hilén demborá, iugea ditecençát, eta eman dieceançát saria eure cerbitzari Prophetey, eta sainduey, eta hire icenaren beldur diraden chipiey eta handiey: eta deseguin ditzançát lurra deseguiten dutenac.

Revelation 20:12

12 Eta ikus nitzan hilac chipiac eta handiac Iaincoaren aitzinean ceudela, eta liburuäc irequi citecen: eta berce liburubat irequi cedin, cein baita vicitzeco liburua: eta iugea citecen hilac liburuètan scribatuac ciraden gaucetaric, bere obrén araura.

Revelation 1:8

8 Ni naiz a eta w, erran nahi baita, hatsea eta fina, dio Iaunac, Denac, eta Cenac, eta Ethorteco denac, diot, Bothere gucitacoac.

Revelation 1:11

11 Ni nauc a eta w, lehena eta azquena, eta Ikusten duána scribeçac liburu batetan, eta igor eçac Asian diraden çazpi Elicetara, cein baitirade, Ephesen eta Smyrnen, eta Pergamen, eta Thyatiren, eta Sarden, eta Philadelphian eta Laodicean.

Revelation 1:17

17 Eta hura ikussi vkan nuenean, eror nendin haren oinetara hila beçala: eta eçar ceçan bere escu escuina ene gainean, ciostala, Eztuála beldurric: ni nauc lehena eta azquena, eta vici naicena:

Matthew 7:21-27

21 Niri Iauna, Iauna, erraiten drautan gucia ezta sarthuren ceruètaco resumán, baina ene Aita ceruètan denaren vorondatea eguiten duena. 22 Anhitzec erranen draut egun hartan, Iauna, Iauna, eztugu hire icenean prophetizatu, eta eztitugu hire icenean deabruac egotzi campora, eta eztugu hire icenean verthute anhitz eguin? 23 Eta orduan erranen drauet claroqui, Egundano etzaituztet eçagutu: parti çaitezte eneganic iniquitate eguiten duçuenóc. 24 Norc-ere bada ençuten baititu ene hitz hauc, eta hec eguiten, hura dut comparaturen guiçon çuhur bere etchea arroca gain batetan edificatu duenarequin: 25 Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta eraunsi vkan duté haicéc, eta io vkan duté etchearen contra: eta ezta erori içan: ecen arroca gainean fundatua cen. 26 Eta norc-ere ençuten baititu ene hitz hauc, eta ezpaititu eguiten, comparaturen da guiçon erho bere etchea sable gainean edificatu duenarequin. 27 Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta haicéc eraunsi vkan duté, eta io vkan duté etche haren contra, eta erori içan da, eta haren deseguitea handi içan da.

Luke 12:37-38

37 Dohatsu dirade cerbitzari hec, cein dathorrenean nabussiac eridenen baititu iratzarriac: eguiaz diotsuet guerricaturen dela bera, eta mahainean iar eraciren dituela, eta aitzinaraturic cerbitzaturen dituela. 38 Eta baldin badathor bigarren veillán, eta heren veillán badathor, eta hala eriden ditzan: dohatsu dirade cerbitzari hec.

John 4:12

12 Ala gure aita Iacob baino handiago aiz hi, ceinec eman baitraucu putzu haur, eta berac hunetaric edan baitu, eta haren haourréc, eta haren abréc?

John 10:7

7 Erran ciecén bada berriz Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ni naicela ardién borthá.

John 10:9

9 Ni naiz borthá, nitaric baldin nehor sar badadi saluaturen da: eta sarthuren da eta ilkiren da, eta bazca eridenen du.

John 14:6

6 Diotsa Iesusec, Ni naiz bidea eta eguia eta vicitzea: nehor ezta ethorten Aitagana niçaz baicen.

John 14:15

15 Baldin niri on badariztaçue, ene manamenduac beguiraitzaçue.

John 14:21-23

21 Ene manamenduey datchetena, eta hec beguiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia içanen da: eta nic hari on eritziren draucat, eta manifestaturen draucat hari neure buruä. 22 Diotsa Iudasec, ez Iscariotec, Iauna, nondic da ceren guri eure buruä manifestaturen baitraucuc, eta ez munduari? 23 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Baldin norbeitec on badarizt niri, ene hitza beguiraturen du: eta ene Aitac onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eguinen dugu.

John 15:10-14

10 Baldin ene manamenduac beguira baditzaçue, egonen çarete ene charitatean: nic-ere neure Aitaren manamenduac beguiratu ditudan beçala, eta egoiten bainaiz haren amorioan. 11 Gauça hauc erran drauzquiçuet çuey, ene alegrançá çuetan dagoençat, eta çuen alegrançá bethé dadinçát. 12 Haur da ene manamendua, batac bercea maite duçuen, nic maite vkan çaituztedan beçala 13 Haur baino amorio handiagoric nehorc eztu, norbeitec bere arimá bere adisquideacgatic eman deçan. 14 Çuec ene adisquide içanen çarete, baldin eguin badeçaçue cer-ere nic manatzen baitrauçuet

1 Corinthians 7:19

19 Circoncisionea ezta deus, eta preputioa ezta deus: baina Iaincoaren manamenduén beguiratzea.

1 Corinthians 8:9

9 Baina beguirauçue çuen puissança hori infirmo diradeney nolazpait scandalotan eztén.

1 Corinthians 9:5

5 Ala eztugu bothere emazte arreba baten gucietan erabilteco, berce Apostoluéc, eta Iaunaren anayéc, eta Cephasec beçala?

Galatians 5:6

6 Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deus balio, ezeta preputioac: baina charitatez obratzen duen fedeac.

1 John 3:3

3 Eta norc-ere sperança haur baitu hura baithan, purificatzen du bere buruä, hura-ere pur den beçala.

1 John 3:23-24

23 Eta haur da haren manamendua, Sinhets deçagun Iesus Christ haren Semearen icenean, eta elkarri on daritzogun, manamendu eman dracun beçala. 24 Eta haren manamenduac beguiratzen dituena, hura baithan egoiten da, eta hura haina baithan: eta huneçaz eçagutzen dugu ecen hura egoiten dela gutan, da iaquiteco, eman vkan draucun Spirituaz.

1 John 5:3

3 Ecen haur da Iaincoaren charitatea, haren manamenduac beguira ditzagun, eta haren manamenduac gaitzac eztirade.

Revelation 7:14

14 Eta erran nieçón, Iauna, hic badaquic. Eta erran cieçadan, Hauc dituc afflictione handitaric ethorri içan diradenac: eta ikuci vkan citié bere arropa luceac eta churitu Bildotsaren odolean.

Revelation 21:12

12 Eta çuen murrailla handibat eta gorabat, cituela hamabi bortha, eta borthetan hamabi Aingueru: eta icenac scribatuac: cein baitirade Israeleco hamabi leinuetaco haourrén icenac

Revelation 21:27

27 Ezta sarthuren hartara gauça satsutzen duenic batre, edo abominationeric eta falseriaric eguiten duenic: baina solament Bildotsaren vicitzeco liburuän scribaturic daudenac.

Revelation 22:2

2 Eta haren plaçaren erdian eta fluuioaren alde bietaric cen vicitzeco arborea ekarten cituela hamabi fructu, hilebethe oroz emaiten çuela bere fructua, eta arborearen hostoac Gentilén ossassunetacotz.

Matthew 8:12

12 Eta resumaco semeac egotziren diradela campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.

John 3:18-21

18 Hura baithan sinhesten duenic, ezta condemnatzen: baina sinhesten eztuena ia condemnatua da: ecen eztu sinhetsi Iaincoaren Seme bakoitzaren icenean. 19 Haur da bada condemnationea, ecen Arguia ethorri da mundura, baina onhetsiago dute guizonéc ilhumbea ecen ez Arguia: ceren hayen obrác gaichtoac baitirade. 20 Ecen gaizqui ari den guciac, gaitz daritza arguiari: eta ezta arguira ethorten, haren obrác reprehendi eztitecençat. 21 Baina bidezqui ari dena, ethorten da arguira, haren obrác manifesta ditecençat: ceren Iaincoaren araura eguinac baitirade.

John 8:46

46 Norc çuetaric reprehenditzen nau ni bekatuz? eta baldin eguiá erraiten badut, ceren çuec eznauçue sinhesten?

Acts 8:11

11 Eta hari beha çaizcan ceren dembora lucez encantamenduz adimendutaric erauci baitzituen.

Acts 13:6-11

6 Guero Islá Paphorano trebessatu çutenean, eriden ceçaten Iudu propheta falsu encantaçalebat, Bariesu deitzen cenic, 7 Cein baitzén Sergio Paul proconsularequin. guiçon çuhurrarequin. Hunec deithuric Barnabas eta Saul, Iaincoaren hitzaren ençuteco desira çuen. 8 Baina resistitzen cerauen Elymas encantaçaleac, (ecen hala erran nahi du haren icenac) Proconsula fedetic erauci nahiz. 9 Baina Saulec (Paul-ere deitzen denac) betheric Spiritu sainduaz, harengana beguiac chuchenduric, 10 Erran ceçan, O enganio eta finecia guciaz betheá, deabruaren semeá, iustitia guciaren etsayá, ez aiz Iaunaren bide chuchenén makurtzetic gueldituren? 11 Orain bada huná, Iaunaren escua hire gainean, eta içanen aiz itsu, ikusten eztuala iguzquia dembora batetarano, Eta bertan eror cedin haren gainera lanho eta ilhumbe: eta inguru çabilan norc escutic guida leçaqueen bilha.

1 Corinthians 6:9-10

9 Ala eztaquiçue ecen iniustoéc eztutela Iaincoaren resumá heretaturen? 10 Etzaiteztela engana, ez paillartéc, ez idolatréc, ez adulteroéc, ez malguèc, ez bugréc, ez ohoinéc, ez auaritiosoéc, ez hordiéc, ez gaitzerrailéc, ez harrapariéc, eztute Iaincoaren resumá heretaturen.

Galatians 5:19-21

19 Bada, çogueriac dirade haraguiaren obrác, cein baitirade, adulterioa, paillardiçá, satsutassuna, insolentiá, 20 Idolatriá, poçoinqueriá, etsaigoác, bekaizteriác, asserretassunac, liscarrac, diuisioneac, heresiác, 21 Inuidiác, guiça-erhaitecác, hordiqueriác, gormandiçác, eta hauc irudiac, gauça hauc aitzinetic erraiten drauzquiçuet, lehen-ere erran dudan beçala: ecen halaco gauçác eguiten dituztenéc Iaincoaren resumá heretaturen eztutela.

Ephesians 5:3-6

3 Bada, paillardiça eta cithalqueria gucia, edo auaritiá aippa-ere eztadila çuen artean, nola appartenitzen baitzaye sainduey: 4 Edo gauça deshonestic, edo hitz erhoric, edo burlaqueriaric, baitirade gauça vngui eztaudenac, baina aitzitic gratién rendatzeric. 5 Ecen badaquiçue haur, ecen ecein ere paillartec, edo cithalec, edo auaritiosoc, cein baita idolatre, eztuela heretageric Christen eta Iaincoaren resumán. 6 Nehorc etzaitzatela hitz vanoz engana: ecen gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera.

Philippians 3:2

2 Gogoa eyeçue orey, gogoa eyeçue obrero gaichtoey, gogoa emoçue concisioneari.

Colossians 3:6

6 Gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera.

2 Thessalonians 2:10-12

10 Eta iniquitatezco abusione gucirequin galtzen diradenetan, ceren eguiaren amorioa ezpaitute recebitu vkán saluatu içateco. 11 Eta halacotz igorriren draue Iaincoac abusionezco operationea, gueçurra sinhets deçatençát: 12 Condemna ditecençat eguia sinhetsi vkan eztuten guciac, baina iniquitatean placer hartu vkan dutenac.

Revelation 9:20-21

20 Eta goitico guiçon plaga hauçaz hil etziradenac bere escuezco obretaric etzitecen emenda, adora ezlitzatençát deabruac eta vrrhezco eta cilharrezco eta cobrezco eta harrizco eta çurezco idolác, ceinéc ecin ikus baiteçaquete ez ençun, eta ecin ebil baititezque: 21 Eta etzitecen emenda bere guiça-erhaitequetaric, ez bere poçoinquerietaric, ez bere paillardicetaric, ez bere ohoinquerietaric.

Revelation 17:1-6

1 Orduan ethor cedin çazpi ampolác cituztén çazpi Aingueruetaric bat, eta minça cedin enequin, ciostala, Athor, eracutsiren drauat anhitz vren gainean iarriric dagoen paillarda handiaren damnationea: 2 Ceinequin paillardatu baitute lurreco reguéc, eta haren paillardiçazco mahatsarnoaz horditu içan baitirade lurreco habitantac. 3 Eta spirituz desertu batetara eraman nençan: eta ikus neçan emaztebat, bestia escarlata coloretaco, blasphemiotaco icenez bethe, çazpi buru eta hamar adar cituen baten gainean iarria. 4 Eta emaztea cen abillatua pourpraz eta escarlataz, eta vrrhestatua vrrhez, eta appaindua harri preciatuz eta perlaz, copa vrrhezcobat bere paillardiçaco abominationez eta satsutassunez bethea bere escuan çuela. 5 Eta bere belarrean icen-bat scribaturic, Mysterio, Babylon handia, lurreco paillardicén eta abominationén amá. 6 Eta ikus neçan emaztea sainduén odolaz, eta Iesusen martyroén odolaz horditua, eta hura ikussiric, mireste handiz mirets neçan.

Revelation 21:8

8 Baina beldurtiey, eta increduley, eta execrabley, eta guiça-erhailey, eta paillartey, eta poçoaçaley, eta idolatrey, eta gueçurti guciey partea assignatua dagote suz eta suphrez dachecan stagnean, cein baita bigarren herioa.

Matthew 1:1

1 IESVS CHRIST Dauid-en semearen, Abrahamen semearen generationeco Liburuä.

Matthew 2:2

2 Cioitela, Non da Iuduén regue iayo dena? ecen ikussi dugu haren içarra Orientean, eta ethorri gara hura adora deçagunçat.

Matthew 2:7-10

7 Orduan Herodes secretuqui Çuhurrac deithuric informa cedin hetaric diligentqui, içarra aguertu içan çayen demboráz: 8 Eta hec Bethlehemerat igorriric, erran cieçén, Ioanic informa çaitezte diligentqui haourtchoaz: eta eriden duqueçuenean, iaquin eraci ieçadacue, nic-ere ethorriric adora deçadan hura. 9 Hec bada reguea ençunic parti citecen: eta huná, Orientean ikussi vkan çuten içarra hayén aitzinean ioaiten cen, haourtchoa cen lekuaren gainera ethorriric gueldi cedino. 10 Eta içarra ikussiric bozcario handiz boz citecen haguitz.

Matthew 22:42

42 Cioela, Cer irudi çaiçue Christez? noren seme da? Diotsate, Dauid-en.

Matthew 22:45

45 Beraz baldin Dauid-ec deitzen badu hura Iaun, nola da haren seme?

Luke 1:78

78 Gure Iaincoaren affectione misericordiosoaz, ceinez visitatu vkan baiquaitu, Orientac garaitic:

Romans 1:3-4

3 Bere Seme haraguiaz den becembatean Dauid-en hacitic eguinaz, 4 Sanctificationetaco Spirituaz den becembatean hiletarico resuscitatzez Iaincoaren Seme botheretsuqui declaratuaz, Iesus Christ gure Iaunaz:

Romans 9:5

5 Ceinenac baitirade Aitác, eta hetaric da Christ haraguiaren arauez, cein baita gauça gucién gaineco Iainco, eternalqui benedicatua. Amen.

2 Peter 1:19

19 Eta badugu Prophetén hitz gucizco fermua, ceini behatzeaz vngui eguiten baituçue, leku ilhunetan arguitzen duen candela bati beçala, egunac arguitzen has deçaqueno, eta artiçarra ilki daiteno çuen bihotzetan.

Revelation 1:4

4 Ioannesec Asian diraden çazpi Elicey, Gratia dela eta baquea çuequin Denaren eta Cenaten eta Ethortecoaren partez: eta haren throno aitzinean diraden çazpi spirituén partez,

Revelation 2:11

11 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicéy, Victoriosoari etzayo calteric eguinen bigarren herioaz.

Revelation 2:17

17 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera gordea dagoen Mannatic, eta emanen draucat harri churibat: eta harrian icen berribat scribaturic, cein nehorc ezpaitu eçagutzen, recebitzen duenac baicen:

Revelation 2:28-29

28 Eta emanen draucat hari artiçarra. 29 Beharriric duenac, ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.

Revelation 3:6

6 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac

Revelation 3:13

13 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.

Revelation 3:22

22 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.

Revelation 5:5

5 Eta Ancianoetaric batec erran cieçadan, Eztaguiála nigarric: huná, garaita dic Iudaren leinutico Lehoinac, Dauid-en çainac, liburuären irequiteco, eta haren çazpi ciguluén lachatzeco.

Revelation 22:6

6 Guero erran cieçadan, Hitz hauc fidelác dituc eta eguiazcoac: eta Propheta sainduén Iainco Iaunac igorri vkan dic bere Aingueruä, bere cerbitzariey eracuts dietzençát sarri eguin behar diraden gauçác.

Revelation 22:11

11 Iniusto dena biz iniusto oraino: eta satsu dena satsu biz oraino: eta iusto dena iustifica bedi oraino: eta saindu dena sanctifica bedi oraino.

John 1:39-46

39 Dioste, Çatozte eta ikussaçue. Ethor citecen eta ikus ceçaten non egoiten cen: eta hura baithan egon citecen egun hartan: ecen hamar orenén inguruä cen. 40 Cen Andriu Simon Pierrisen anayea, Ioannes minçatzen ençun çuten bietaric eta hari iarreiqui çaizconetaric bata. 41 Hunec eriden ceçan lehenic Simon bere anayea, eta erran cieçón, Eriden diagu Messias, (erran nahi baita hambat nola Christ.) 42 Eta eraman ceçan hura Iesusgana. Eta Iesusec harenganat behaturic erran ceçan, Hi aiz Simon Ionaren semea: hi deithuren aiz Cephas (hambat erran nahi baita nola harria) 43 Biharamunean Iesus ioan nahi içan cen Galileara eta eriden ceçan Philippe, eta erran cieçon, Arreit niri. 44 Eta Philippe cen Bethsaidaco, Andriuen eta Pierrisen hirico. 45 Erideiten du Philippec Nathanael, eta diotsa, Eriden diagu Iesus Nazarethecoa, Iosephen semea, ceinez scribatu baitu Moysesec Leguean eta Prophetéc. 46 Eta erran cieçón Nathanaelec, Nazarethetic deus onic ahal date? Diotsa Philippec, Athor eta ikussac.

John 4:10

10 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Baldin bahaqui Iaincoaren dohaina, eta nor den hiri erraiten draunana, Indan edatera, hi escatu inçayqueon hari, eta eman baitzerauquenán vr vicitic.

John 4:29

29 Çatozte, ikussaçue guiçon-bat ceinec erran baitrauzquit eguin ditudan gauça guciac: ezta haur Christ?

John 7:37

37 Eta bestaco azquen egun handian eriden cedin Iesus han, eta oihuz cegoen, cioela, Baldin nehor egarri bada, bethor enegana eta edan beça

Romans 3:24

24 Cein ordenatu baitu Iaincoac fedeazco appacegagarri haren odolean, bere iustitiaren declaratzeco, aitzineco bekatuén barkamenduagatic, Iaincoaren patientiáz:

1 Corinthians 2:12

12 Bada guc eztugu munduaren spiritua recebitu vkan: baina Iaincoaganico Spiritua: Iaincoaz guri eman içan caizquigun gauçác eçagut ditzagunçát:

1 Thessalonians 1:5-8

5 Ecen gure Euangelioa consistitu içan da çuec baithan ez hitzean solament, baina verthutean-ere, eta Spiritu sainduan, eta segurança handitan, daquiçuen beçala nolaco içan garen çuen artean çuengatic. 6 Çuec-ere gure imitaçale eguin içan çarete eta Iaunaren, recebituric hitza anhitz tribulationerequin, Spiritu sainduaren bozcariorequin: 7 Hala non Macedonian eta Achaian sinhesten duten gucién exemplu içan baitzarete. 8 Ecen çuetaric soinu eguin vkan du Iaincoaren hitzac, ez solament Macedonian eta Achaian, baina leku orotan-ere çuen fede Iaincoa baithangoa diuulgatu içan da, hala non ezpaitugu mengoa deus erran deçagun:

Revelation 21:2

2 Eta nic Ioannesec ikus neçan Ierusaleme berrico Ciuitate saindua iausten cela Iaincoaganic cerutic, appaindua sposa bere senharrarençat appaindubat beçala.

Revelation 21:9

9 Orduan ethor cedin enegana çazpi ampola azquen çazpi plaguéz betheac vkan cituzten çazpi Aingueruetaric bat, eta minça cedin enequin, cioela, Athor, eracutsiren drauat Bildotsaren emazte sposa.

Matthew 15:6-9

6 Eta ezdeustu vkan duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançáz. 7 Hypocritác, vngui prophetizatu vkan du çueçaz Esaiasec, dioela, 8 Populu haur ahoz hurbiltzen çait, eta ezpainéz ohoratzen nau: baina hauén bihotza vrrun da eneganic. 9 Baina alferretan ohoratzen naute, iracasten dituztela doctrinatzát guiçonén manamenduac.

Matthew 15:13

13 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ene Aita ceruètacoac landatu eztuen landare gucia erroetaric idoquiren da.

Ephesians 4:17

17 Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz requeritzen çaituztet, guehiagoric etzaitezten ebil berce Gentilac dabiltzan beçala berén adimenduco vanitatean,

1 Thessalonians 4:6

6 Nehorc ezteçala aurizqui edo engana bere anayea eceinere eguitecotan: ecen Iauna gauça hauen gucién mendecaçale da, nola lehen-ere erran eta testificatu baitrauçuegu.

Revelation 3:14

14 Laodicean den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Gauça hauc erraiten citic Amenec, testimonio fidelac eta eguiatiac, Iaincoaren creaturaren hatseac:

Revelation 14:10-11

10 Harc-ere edanen du Iaincoaren hiraco mahatsarnotic, bay, mahatsarno pur haren hiraco copara hustutic: eta tormentaturen da suz eta suphrez Aingueru sainduén aitzinean eta Bildotsaren aitzinean. 11 Eta hayén tormentaco kea altchaturen da secula seculacotz: eta eztute vkanen paussuric ez egun ez gau adoratzen dutenéc bestiá eta haren imaginá, eta baldin nehorc har badeça haren icenaren mercá.

Revelation 15:1

1 Guero ikus neçan berce signobat ceruän handiric eta miraculuzcoric, Çazpi Aingueru, cituztela azquen çazpi plagác ecen heçaz da Iaincoaren hira complitu.

Revelation 15:6-16:21

6 Eta ilki citecen templetic çazpi plagác cituzten çazpi Aingueruäc, veztituric liho purez eta churiz, vrrhezco guerricoez bulhar inguruètan guerricatuac. 7 Eta laur animaletaric batec eman cietzén çazpi Aingueruey çazpi ampola vrrhezcoric, Iainco secula seculacotz viciaren hiraz betheac. 8 Eta bethe cedin templea Iaincoaren maiestatetic: eta haren puissançatic ilkiten cen keaz: eta nehor ecin sar ceiten templean çazpi Aingueruén çazpi plagác compli litezqueno.

Revelation 16:6-21

6 Ceren Sainduén eta Prophetén odola issuri vkan baituté, hic-ere odol eman vkan drauec edatera: ecen digne dituc. 7 Eta ençun neçan bercebat Sainctuariotic, cioela, Segurqui, Iainco Iaun bothere gucitacoá, eguiazco eta iusto dituc hire iugemenduac. 8 Guero laurgarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá iguzquira, eta hari eman cequión guiçonén suz erratzea. 9 Eta erre citecen guiçonac bero handiz, eta blasphema ceçaten, plaga hauén gainean bothere duen Iaincoaren icena: eta etzitecen emenda hari gloria eman lieçotençát. 10 Guero borzgarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá, bestiaren throno gainera: eta eguin cedin haren resumá ilhumbeçu: eta mastacatzen cituztén bere mihiac dolorearen handiz. 11 Eta blasphema ceçaten Iainco cerucoa bere doloreacgatic eta çauriacgatic: eta etzitecén emenda bere obretaric. 12 Guero seigarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá Euphratesco fluuio handira: eta agor cedin hartaco vra, appain ledinçát iguzqui ilkite aldeco Reguén bidea. 13 Eta ikus nitzan ilkiten dragoinaren ahotic, eta bestiaren ahotic, eta propheta falsuén ahotic, hirur spiritu satsu iguelén irudicoric: 14 Ecen badirade deabruén spiritu, signoac eguiten dituztenac, eta lurreco eta mundu orotaco reguetera ioaiten diradenac hec bil ditzatencát Iainco bothere gucitacoaren egun handi hartaco bataillara. 15 (Huná, ethorten naiz ohoina beçala: dohatsu da iratzarri dagoena, eta bere abillamenduac beguiratzen dituena, billuzgorriric ebil eztadinçát, eta nehorc haren laidoa ikus ezteçançát) 16 Eta bil citzaten, Hebraicoz Arma-gedon deitzen den lekura. 17 Guero çazpigarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá airera: eta ilki cedin voz handibat ceruco templetic throno aldetic, cioela, Eguin da. 18 Orduan eguin cedin chistmist eta hots eta igorciri: eta lur ikaratze handia eguin cedin, nolacoric ezpaita içan guiçonac lurraren gainera diradenaz gueroztic, lur ikaratzeric diot hain handiric. 19 Eta eguin cedin ciuitate handi hura hirur partetara, eta Gentilén ciuitateac eror citecen, eta Babylon handiá ethor cedin memoriotara Iaincoaren aitzinean, hari bere hiraren indignationezco mahatsarno coparen emaiteco. 20 Eta isla oroc ihes eguin ceçan, eta mendiac etzitecen guehiagoric eriden. 21 Eta harriabar handiric talentbat beçalacoric iauts cedin cerutic guiçonetara. eta blasphema cecaten Iaincoa guiconéc harriabarrezco plagaren causaz: ecen harc eguin çuen plagá gucizco handia içan da.

Revelation 19:20

20 Eta bestiá hatzaman cedin, eta propheta falsu haren aitzinean signoac eguin cituena harequin, ceinéz seducitu baitzituen bestiaren mercá hartu vkan çutenac, eta haren imaginá adoratu vkan çutenac: viciric iraitzi içan dirade bi hauc suzco stang suphrez çachecan batetara:

Revelation 20:10

10 Eta hec seducitzen cituen deabrua, iraitz cedin suzco eta suphrezco stagnera, non baitirade bestiá eta propheta falsua: eta tormentaturen baitirade egun eta gau secula seculacotz.

Revelation 20:15

15 Eta nor-ere ezpaitzedin eriden vicitzeco liburuän scribaturic, suzco stagnera iraitz cedin.

Luke 11:52

52 Maledictione çuen gainean Legueco doctorác: ecen eçagutzearen gakoa kendu duçue: ceuroc etzarete sarthu içan, eta sartzen ciradenac beguiratu dituçue.

Revelation 2:17-18

17 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera gordea dagoen Mannatic, eta emanen draucat harri churibat: eta harrian icen berribat scribaturic, cein nehorc ezpaitu eçagutzen, recebitzen duenac baicen: 18 Thyatiren den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Iaincoaren Semeac, ceinec baititu beguiac suaren garra beçala, eta ceinen oinéc cobre fina irudi baituté, gauça hauc erraiten citic,

Revelation 2:26

26 Ecen victoria vkan duqueenari, eta ene obrác finerano beguiratu dituqueenari, emanen draucat bothere Gentilén gainean.

Revelation 3:4-5

4 Cembeit persona-ere badituc hic Sarden bere abillamenduac satsutu eztituztenic, eta ebiliren baitirade enequin abillamendu churitan: ecen digne dituc. 5 Garaita vkanen duena hala veztituren datec abillamendu churiz, eta eztiát haren icena iraunguiren vicitzeco liburutic, eta aithorturen diát haren icena neure Aitaren aitzinean, eta haren Aingueruén aitzinean.

Revelation 7:9-17

9 Gauça hauén ondoan beha neçan, eta huná, tropela handi nehorc conta ecin ceçaqueen-bat, gende eta leinu eta populu eta mihi gucietaric, throno aitzinean eta Bildotsaren presentián ceudela, arropa luce churiz veztituac, eta palmác bere escuetan: 10 Eta oihuz ceuden ocengui, cioitela, Saluamendua gure Iainco throno gainean iarria denaganic eta Bildotsaganic. 11 Eta Aingueru guciéc assistitzen çuten thronoaren, eta Ancianoén eta laur animalén inguruän: eta bere buruäc egotz citzaten throno aitzinera bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten Iaincoa, 12 Cioitela, Amen: laudorio, eta gloria, eta sapientia, eta esquer, eta ohore, eta puissança, eta indar gure Iaincoari secula seculacotz. Amen. 13 Orduan har ceçan hitza Ancianoetaric batec, ciostala, Arropa luce churiz veztitu hauc nor dirade, eta nondic ethorri dirade? 14 Eta erran nieçón, Iauna, hic badaquic. Eta erran cieçadan, Hauc dituc afflictione handitaric ethorri içan diradenac: eta ikuci vkan citié bere arropa luceac eta churitu Bildotsaren odolean.

Revelation 13:8

8 Eta adoratzen çutén hura lurreco habitant guciéc, ceinén icenac ezpaitirade scribatuac, munduaren fundationetic hil içan den Bildotsaren vicitzeco liburuän

Revelation 14:13

13 Orduan ençun neçan vozbat cerutic, ciostala, Scriba eçac, Dohatsu dirade Iaunean hiltzen diraden hilac hemendic harat. Bay, dio Spirituác: ecen reposatzen dirade bere nequetaric, eta bere obrác iarreiquiten çaizté.

Revelation 21:22-27

22 Eta ezneçan templeric ikus hartan: ecen Iainco Iaun bothere gucitacoa da hartaco templea, eta Bildotsa. 23 Eta Ciuitateac eztu iguzquiren edo ilharguiren beharric, hartan arguitzeco: ecen Iaincoaren gloriác arguitu du hura, eta haren arguia da Bildotsa. 24 Eta saluatu içan diraten nationeac haren arguian ebiliren dirade: eta lurreco reguéc bere gloriá eta ohorea hartara ekarriren duté. 25 Eta hartaco borthác eztirade ertsiren egunáz: ecen ezta gauic han içanen. 26 Eta ekarriren da Gentilén gloriá eta ohorea hartara. 27 Ezta sarthuren hartara gauça satsutzen duenic batre, edo abominationeric eta falseriaric eguiten duenic: baina solament Bildotsaren vicitzeco liburuän scribaturic daudenac.

John 21:25

25 Baina bada anhitz berce gauçaric-ere Iesusec eguinic, cein baldin scribatuac balirade punctuz punctu, munduac-ere eztut vste eduqui litzaqueela scriba litezquen liburuäc.

1 Corinthians 16:22

22 Baldin cembeit bada Iesus Christ Iaunari on eztaritzanic, biz anathema, maran-atha.

2 Timothy 4:8

8 Gaineracoaz, beguiratua diagotac iustitiazco coroá, cein rendaturen baitraut Iaunac egun hartan, iuge iusto harc: eta ez niri solament, baina haren aduenimendua desiratu vkan duqueiten guciey-ere bay.

Hebrews 9:28

28 Halaber Christ-ere behin offrendatu içanic anhitzen bekatuac aboli litzançát, berrizco aldian bekatu gabe aguerturen çaye haren beguira daudeney saluamendutacotz.

2 Peter 3:12-14

12 Beguira çaudetela, eta lehiatzen çaretela Iaincoaren egunaren aduenimendura, ceinetan ceruäc irachequiric deseguinen baitirade, eta elementac beroz vrthuren? 13 Baina promessaren araura ceru berrién eta lur berriaren beguira gaude ceinétan iustitia habitatzen baita. 14 Halacotz, maiteác, gauça hauén beguira çaudetela, diligentia eçarçue macula gabe eta reprotchu gabe harçaz eriden çaitezten baquerequin.

Revelation 1:2

2 Ceinec testificatu vkan baitu Iaincoaren hitzaz eta Iesus Christen testimoniageaz eta ikussi vkan dituen gauça guciéz.

Revelation 1:18

18 Baina hil içan nauc, eta huná, vici nauc secula seculacotz, Amen: eta citiát iffernuaren eta herioaren gakoac.

Romans 1:7

7 Roman çareten guciey, Iaincoaren onhetsiey, saindu içatera deithuey: Gracia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.

Romans 16:20

20 Eta baquezco Iaincoac deseguinen du Satan çuen oinén azpian sarri. Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela, çuequin. Amen.

Romans 16:23

23 Salutatzen çaituztez Gaius-ec, ene eta Eliça guciaren ostatuac. Salutatzen çaituztez Eraste hirico procuradoreac, eta Quart anayeac.

Ephesians 6:23-24

23 Baquea dela anayeoquin, eta charitatea federequin Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic. 24 Gratia dela Iesus Christ gure Iaunari puritatetan on daritzaten guciequin.

2 Thessalonians 3:18

18 Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.