Revelation 22:18 Cross References - Basque

18 Ecen protestatzen draucat liburu hunetaco prophetiaren hitzac ençuten dituen guciari, Baldin nehorc gauça hauey eratchequi badiecé, eratchequiren drautza hari Iaincoac liburu hunetan scribatuac diraden plagác.

Matthew 15:6-9

6 Eta ezdeustu vkan duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançáz. 7 Hypocritác, vngui prophetizatu vkan du çueçaz Esaiasec, dioela, 8 Populu haur ahoz hurbiltzen çait, eta ezpainéz ohoratzen nau: baina hauén bihotza vrrun da eneganic. 9 Baina alferretan ohoratzen naute, iracasten dituztela doctrinatzát guiçonén manamenduac.

Matthew 15:13

13 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ene Aita ceruètacoac landatu eztuen landare gucia erroetaric idoquiren da.

Ephesians 4:17

17 Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz requeritzen çaituztet, guehiagoric etzaitezten ebil berce Gentilac dabiltzan beçala berén adimenduco vanitatean,

1 Thessalonians 4:6

6 Nehorc ezteçala aurizqui edo engana bere anayea eceinere eguitecotan: ecen Iauna gauça hauen gucién mendecaçale da, nola lehen-ere erran eta testificatu baitrauçuegu.

Revelation 1:3

3 Dohatsu da iracurtzen duena, eta dohatsu dirade prophetia hunetaco hitzac ençuten, eta hartan scribatuac diraden gauçác beguiratzen dituztenac: ecen demborá sarri da.

Revelation 3:14

14 Laodicean den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Gauça hauc erraiten citic Amenec, testimonio fidelac eta eguiatiac, Iaincoaren creaturaren hatseac:

Revelation 14:10-11

10 Harc-ere edanen du Iaincoaren hiraco mahatsarnotic, bay, mahatsarno pur haren hiraco copara hustutic: eta tormentaturen da suz eta suphrez Aingueru sainduén aitzinean eta Bildotsaren aitzinean. 11 Eta hayén tormentaco kea altchaturen da secula seculacotz: eta eztute vkanen paussuric ez egun ez gau adoratzen dutenéc bestiá eta haren imaginá, eta baldin nehorc har badeça haren icenaren mercá.

Revelation 15:1

1 Guero ikus neçan berce signobat ceruän handiric eta miraculuzcoric, Çazpi Aingueru, cituztela azquen çazpi plagác ecen heçaz da Iaincoaren hira complitu.

Revelation 15:6-16:21

6 Eta ilki citecen templetic çazpi plagác cituzten çazpi Aingueruäc, veztituric liho purez eta churiz, vrrhezco guerricoez bulhar inguruètan guerricatuac. 7 Eta laur animaletaric batec eman cietzén çazpi Aingueruey çazpi ampola vrrhezcoric, Iainco secula seculacotz viciaren hiraz betheac. 8 Eta bethe cedin templea Iaincoaren maiestatetic: eta haren puissançatic ilkiten cen keaz: eta nehor ecin sar ceiten templean çazpi Aingueruén çazpi plagác compli litezqueno.

Revelation 16:6-21

6 Ceren Sainduén eta Prophetén odola issuri vkan baituté, hic-ere odol eman vkan drauec edatera: ecen digne dituc. 7 Eta ençun neçan bercebat Sainctuariotic, cioela, Segurqui, Iainco Iaun bothere gucitacoá, eguiazco eta iusto dituc hire iugemenduac. 8 Guero laurgarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá iguzquira, eta hari eman cequión guiçonén suz erratzea. 9 Eta erre citecen guiçonac bero handiz, eta blasphema ceçaten, plaga hauén gainean bothere duen Iaincoaren icena: eta etzitecen emenda hari gloria eman lieçotençát. 10 Guero borzgarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá, bestiaren throno gainera: eta eguin cedin haren resumá ilhumbeçu: eta mastacatzen cituztén bere mihiac dolorearen handiz. 11 Eta blasphema ceçaten Iainco cerucoa bere doloreacgatic eta çauriacgatic: eta etzitecén emenda bere obretaric. 12 Guero seigarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá Euphratesco fluuio handira: eta agor cedin hartaco vra, appain ledinçát iguzqui ilkite aldeco Reguén bidea. 13 Eta ikus nitzan ilkiten dragoinaren ahotic, eta bestiaren ahotic, eta propheta falsuén ahotic, hirur spiritu satsu iguelén irudicoric: 14 Ecen badirade deabruén spiritu, signoac eguiten dituztenac, eta lurreco eta mundu orotaco reguetera ioaiten diradenac hec bil ditzatencát Iainco bothere gucitacoaren egun handi hartaco bataillara. 15 (Huná, ethorten naiz ohoina beçala: dohatsu da iratzarri dagoena, eta bere abillamenduac beguiratzen dituena, billuzgorriric ebil eztadinçát, eta nehorc haren laidoa ikus ezteçançát) 16 Eta bil citzaten, Hebraicoz Arma-gedon deitzen den lekura. 17 Guero çazpigarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá airera: eta ilki cedin voz handibat ceruco templetic throno aldetic, cioela, Eguin da. 18 Orduan eguin cedin chistmist eta hots eta igorciri: eta lur ikaratze handia eguin cedin, nolacoric ezpaita içan guiçonac lurraren gainera diradenaz gueroztic, lur ikaratzeric diot hain handiric. 19 Eta eguin cedin ciuitate handi hura hirur partetara, eta Gentilén ciuitateac eror citecen, eta Babylon handiá ethor cedin memoriotara Iaincoaren aitzinean, hari bere hiraren indignationezco mahatsarno coparen emaiteco. 20 Eta isla oroc ihes eguin ceçan, eta mendiac etzitecen guehiagoric eriden. 21 Eta harriabar handiric talentbat beçalacoric iauts cedin cerutic guiçonetara. eta blasphema cecaten Iaincoa guiconéc harriabarrezco plagaren causaz: ecen harc eguin çuen plagá gucizco handia içan da.

Revelation 19:20

20 Eta bestiá hatzaman cedin, eta propheta falsu haren aitzinean signoac eguin cituena harequin, ceinéz seducitu baitzituen bestiaren mercá hartu vkan çutenac, eta haren imaginá adoratu vkan çutenac: viciric iraitzi içan dirade bi hauc suzco stang suphrez çachecan batetara:

Revelation 20:10

10 Eta hec seducitzen cituen deabrua, iraitz cedin suzco eta suphrezco stagnera, non baitirade bestiá eta propheta falsua: eta tormentaturen baitirade egun eta gau secula seculacotz.

Revelation 20:15

15 Eta nor-ere ezpaitzedin eriden vicitzeco liburuän scribaturic, suzco stagnera iraitz cedin.

Revelation 22:7

7 Huná, heldu naiz sarri: dohatsu da liburu hunetaco prophetiazco hitzac beguiratzen dituena.

Revelation 22:16

16 Nic Iesusec igorri vkan dut neure Aingueruä gauça haur testifica lietzaçuençat Elicétan. Ni naiz Dauid-en çaina eta generationea, Içar arguitzen duena eta goicecoa.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.