Bible verses about "sunshine" | Basque

John 14:17

17 Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi deçaquena diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez eçagutzen: baina çuec badaçaguçue hura, ceren çuec baithan egoiten baita, eta çuetan içanen da.

Luke 12:7

7 Baina çuen buruco bilo guciac-ere contatuac dirade etzaretela beraz beldur: parra-chori araldeac baino guehiago balio duçue çuec.

John 20:1

1 Eta Sabbathoén lehen egunean Maria Magdalena ethorten da goicean, oraino ilhun celaric monumentera: eta ikusten du harria monumentetic aldaratua.

John 10:18

18 Nehorc eztraut hura edequiten, baina nic dut eçarten hura neure buruz: bothere dut haren eçarteco, eta bothere dut berriz haren hartzeco. Manamendu haur recebitu dut neure Aitaganic.

John 10:28

28 Eta nic vicitze eternala emaiten drauet hæy: eta eztirade galduren seculan: eta eztitu harrapaturen hec nehorc ene escutic.

John 1:1-18

1 HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan, eta Iainco cen Hitza. 2 Hitz haur cen hatsean Iaincoa baithan. 3 Gauça guciac Hitz harçaz eguin içan dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguin denic. 4 Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonén Arguia: 5 Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu. 6 Içan da guiçon-bat Iaincoaz igorria, Ioannes deitzen cenic. 7 Haur ethor cedin testimoniage ekartera Arguiaz testifica leçançat, guciéc harçaz sinhets leçatençat. 8 Etzén hura Arguia, baina igorri cen Arguiaz testifica leçançát. 9 Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den guiçon gucia arguitzen duena. 10 Munduan cen, eta mundua harçaz eguin içan da, eta munduac eztu hura eçagutu. 11 Beretara ethorri içan da, eta beréc eztute hura, recebitu. 12 Baina hura recebitu duten guciey, eman draue priuilegio Iaincoaren haour içateco, haren icenean sinhesten duteney: 13 Cein ezpaitirade iayo odoletaric, ez haraguiaren vorondatetic, ez guiçonaren vorondatetic: baina Iaincoaganic. 14 Eta Hitza haragui eguin içan da, eta habitatu içan da gure artean, (eta contemplatu vkan dugu haren gloriá, gloriá diot Aitaganic engendratu bakoitzarena beçala) gratiaz eta eguiaz bethea 15 Ioannesec testificatu vkan du harçaz, eta oihu eguin, cioela, Haur da ceinez erraiten-bainuen, Ene ondoan ethorten dena, ni baino aitzinecoago da: ecen ni baino lehen cen. 16 Eta haren abundantiatic guciéc recebitu v kan dugu, eta gratia gratiagatic. 17 Ecen Leguea Moysesez eman içan da, baina gratiá eta eguiá Iesus Christez eguin içan da. 18 Iaincoa nehorc eztu ikussi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakoitzac berac declaratu draucu.

Hebrews 1:3

3 Cein, gloriaren claretate eta haren personaren imagina propria delaric eta sustengatzen dituelaric gauça guciac bere hitz botheretsuaz, gure bekatuén purgationea bere buruaz eguinic, iarri içan baita haren maiestatearen escuinean leku goretan.

Matthew 5:45

45 Çuen Aita ceruètan denaren haour çaretençat: ecen harc ilki eraciten du bere iguzquia gaichtoén eta onén gainera, eta igorten du vria iustoén eta iniustoén gainera.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.