Colossians 2:10-19

Basque(i) 10 Eta çarete hartan complituac, cein baita Principaltassun eta Bothere guciaren buruä. 11 Ceinetan circonciditu-ere içan baitzarete, escuric gabe eguiten den circoncisionez, haraguico bekatuén gorputzaz billuciric, Christen circoncisioneaz: 12 Harequin ohortze içanic Baptismoaz, ceinez harequin batean resuscitatu-ere baitzarete, Iaincoaren fede botheretsuqui operatzen duenaz, ceinec hura hiletaric resuscitatu vkan baitu. 13 Eta çuec hilac cinetelaric bekatuetan eta çuen haraguiaren preputioan, harequin batean viuificatu vkan çaituzté, çuey bekatu guciac barkaturic, 14 Eta iraunguiric ordenancetan gure contra cen obligançá, cein baitzén gure contrario, baina harc kendu vkan du hura artetic, crutzeari eratchequiric: 15 Eta billuciric Principaltassunac, eta Bothereac monstrançatan eraman vkan ditu publicoqui heçaz hartan triumphaturic. 16 Nehorc bada etzaitzatela condemna ianean, edo edanean, edo besta egunaren, edo ilhargui berriaren, edo Sabbathoén respectuz: 17 Cein baitirade ethorteco ciraden gaucén itzal, baina gorputza Christena da. 18 Nehorc ezteçala çuen gainean seignoria bere placerera humilitatez, eta Aingueruèn cerbitzuz, ikussi eztituen gaucetara bere buruä auançatuz, bere haraguiaren adimenduz erhoqui hanturic: 19 Eta eztatchecalaric buruäri, ceinetaric gorputz gucia iuncturaz eta lothuraz fornituric eta elkarrequin iunctaturic Iaincoaren hacitzez hatzen baita.