Mark 6:7-11

Basque(i) 7 Orduan dei citzan hamabiac, eta has cedin hayén igorten birá: eta eman ciecén bothere spiritu satsuén gainean. 8 Eta mana citzan ezleçaten deus har bidecotzat, makila hutsa baicen: ez maletaric, ez oguiric, ez diruric guerricoan. 9 Baina sandaleac iaunciac lituzten eta birá arropaz ezlitecen vezti. 10 Eta erraiten cerauen, Non-ere sarthuren baitzarete etche batetarra, çaudete han handic ilki arterano. 11 Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, eta çuec ez ençunen, handic partitzean, iharros eçaçue çuen oinén azpico errhautsa, testimoniagetan hayén contra. Eguiaz diotsuet, emequiago tractatuac içanen diradela Sodomacoac eta Gomorrhacoac iudicioco egunean, ecen ez hiri hura.