Mark 7:8-13

Basque(i) 8 Ecen Iaincoaren manamendua vtziric, guiçonen ordenançá eduquiten duçue, hala nola, cubén eta goporrén ikutzeac: eta hunelaco berce gauçaric anhitz eguiten duçue. 9 Erraiten cerauen halaber, Vngui nombait iraizten duçue Iaincoaren manamendua, çuen ordenançá beguira deçacuençát. 10 Ecen Moysesec erran du, Ohoraitzac eure aita eta eure ama: eta, Aita edo ama maradicaturen duena, herioz hil bedi. 11 Baina çuec dioçue, Baldin norbeitec aitari edo amari baderró, Eneganic içanen den corbana (erran nahi baita donoa) probetchaturen çaic, hoguen gabe date hura. 12 Eta eztuçue permettitzen harc deus guehiagoric eguin dieçón bere aitari edo bere amari: 13 Ezdeusten duçuela Iaincoaren hitza ceuroc ordenatu duçuen ordenançáz: eta hunelaco berce gauçaric anhitz eguiten duçue.