Matthew 23:28-38

Basque(i) 28 Halaber çuec-ere campotic guiçoney eracusten çarete iusto, baina barnean hypocrisiaz eta iniquitatez betheac çarete. 29 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen Prophetén sepulchreac edificatzen dituçue, eta iustoén monumentac ornatzen. 30 Eta dioçue, Baldin gure aitén egunetan içan baguina, ezquinén hayén lagun içanen Prophetén odolean. 31 Halatan testificatzen duçue ceurón buruén contra, ecen Prophetác hil dituztenén seme çaretela. 32 Çuec-ere betha eçaçue çuen aitén neurria. 33 Sugueác, vipera castác, nola itzuriren çaizquiote gehennaco iugemenduari? 34 Halacotz huná, nic igorten ditut çuetara Prophetác eta Çuhurrac eta Scribác eta hetaric batzu hilen dituçue eta crucificaturen: eta hetaric batzu açotaturen dituçue çuen synagoguetan, eta persecutaturen hiritic hirira: 35 Dathorrençát çuén gainera lurraren gainean issuri içan den odol iusto guçia, Abel iustoaren odoletic, Zacharia Barachiaren semearen odoleranocoa, cein hil vkan baituçue templearen eta aldarearen artean. 36 Eguiaz diotsuet, ethorrico dirade gauça hauc guciac natione hunen gainera. 37 Ierusalem, Ierusalem, Prophetác hiltzen eta hiregana igorriac lapidatzen dituaná, cembatetan bildu nahi vkan ditut hire haourrac, oilloac bere chitoac hegalen azpira biltzen dituen beçala, eta ezpaituc nahi vkan? 38 Horrá, guelditzen çaiçue çuen etchea desert.