Matthew 6:1-7

Basque(i) 1 Beguirauçue çuen elemosyná eztaguiçuen guiçonén aitzinean heçaz ikus çaiteztençát: ezpere sariric eztuçue vkanen çuen Aita ceruètan dena baithan. 2 Bada elemosyna eguiten duanean, ezteçála trompettá io eraci eure aitzinean, hypocritéc eguiten duten beçala synagoguetan eta carriquetan, guiçonéz estima ditecençát: eguiaz diotsuet recebitzen dutela bere saria. 3 Baina hic elemosyna eguiten duanean, ezalbeilequi hire ezquerrac, cer eguiten duen hire escuinac. 4 Hire elemosyná secretuan dençat: eta eure Aita secretuan dacussanac, rendaturen drauc aguerrian. 5 Eta othoitz eguiten duanean, ezaicela hypocritác beçala: hæy laket ciayec congregationetan eta carrica cantoinetan çutic daudela othoitz eguitea, guiçonéz ikus ditecençat: eguiaz erraiten drauçuet ecen recebitzen dutela bere saria. 6 Baina othoitz eguiten duanean, sar adi eure gamberatchoan, eta eure borthá ertsiric, othoitz eguióc eure Aita secretuan denari: eta eure Aita secretuan dacussanac rendaturen drauc aguerrian. 7 Bada othoitz eguiten duçuenean, ezteçaçuela anhitz edas Paganoéc beçala: ecen vste dute bere anhitz edasteaz ençunen diradela.