Basque(i)
5 Eta erran ceçan throno gainean iarria cenac, Huná, gauça guciac berri eguiten ditut. Eta erran cieçadan, Scriba eçac: ecen hitz haue fidelac dituc eta eguiazcoac.
6 Eta erran cieçadan, Eguin da: ni naiz a eta w, hatsea eta fina. Nic egarri denari emanen draucat vicitzeco ithur vretic, dohainic.
7 Garaithuren duenac, heretaturen ditu gauça guciac: eta içanen natzayo hari Iainco, eta hura içanen çait niri seme.
8 Baina beldurtiey, eta increduley, eta execrabley, eta guiça-erhailey, eta paillartey, eta poçoaçaley, eta idolatrey, eta gueçurti guciey partea assignatua dagote suz eta suphrez dachecan stagnean, cein baita bigarren herioa.