Revelation 2:9-3:22

Basque(i) 9 Baceaquizquiat hire obrác, eta tribulationea, eta paubreciá (baina abrats aiz) eta bere buruäc Iudu eguiten dituztenén blasphemioa, eta ezpaitirade, baina dituc Satanen synagoga. 10 Ezaicela suffritzeco dituán gaucen beldur: huná, deabruac çuetaric batzu presoinean eçarteco citic phoroga çaiteztençát, eta vkanen duçue tribulatione hamar egunez: aicén fidel heriorano, eta emanen drauát vicitzeco coroa. 11 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicéy, Victoriosoari etzayo calteric eguinen bigarren herioaz. 12 Pergamen den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Bi ahotaco ezpata çorrotza duenac, gauça hauc erraiten citic, 13 Baceaquizquiat hire obrác, eta non habitatzen aicén, Satanen thronoa den lekuan: eta ene icena badaducac, eztuc renuntiatu vkan ene fedea: Are Antipas ene martyr fidela heriotara eman içan den egunean-ere çuen artean, non habitatzen baita Satan. 14 Baina cerbait gauça appur badiat hire contra, ecen baduála hor Balaamen doctriná eduquiten dutenetaric, ceinec iracasten baitzuen Balac Israeleco haourrén aitzinean scandalo eçartera, idoley sacrificatzen çaizten gaucetaric iatera, eta paillardatzera. 15 Halaber baduc hic Nicolaitén doctriná daducatenetaric-ere, cein baita nic gaitz daritzadan gauçá. 16 Dolu bequic: ezpere, ethorriren nauc hire contra sarri, eta bataillaturen nauc hayén contra neure ahoco ezpatáz. 17 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera gordea dagoen Mannatic, eta emanen draucat harri churibat: eta harrian icen berribat scribaturic, cein nehorc ezpaitu eçagutzen, recebitzen duenac baicen: 18 Thyatiren den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Iaincoaren Semeac, ceinec baititu beguiac suaren garra beçala, eta ceinen oinéc cobre fina irudi baituté, gauça hauc erraiten citic, 19 Baceaquizquiat hire obrac eta hire charitatea eta cerbitzua eta fedea eta hire patientiá eta hire obrác: eta hire azquen obrác lehenac baino guehiago dituc. 20 Baina cerbait gauça appur badiát hire contra: ceren permettitzen baituc Iezabel emazteac (ceinec eguiten baitu bere buruä prophetessa) iracats deçan, eta ene cerbitzariac seduci ditzan, paillardatzera, eta idoley sacrificatzen diradenetaric iatera. 21 Eta eman diarocat dembora, bere paillardiçatic emenda ledinçát: eta eztuc emendatu. 22 Huná, nic diát hura eçarten ohean: eta harequin adulteratzen dutenac gucizco tribulatione handitan, baldin bere obretaric emenda ezpaditez. 23 Eta haren haourrac herioz hilen citiát, eta iaquinen dié Eliça guciéc ecen ni naicela guelçurrunac eta bihotzac examinatzen ditudana: eta çuetaric batbederari emanen diarocat bere obrén araura. 24 Baina çuey goitico Thyatiren çaretenoy erraiten drauçuet, Nor-ere baitirade doctrina haur eztutenac, eta Satanen barnatassunac eçagutu eztituztenac, dioiten beçala: eztut çuen gainera berce cargaric eçarriren. 25 Baina duçuena, educaçue ethor nadino. 26 Ecen victoria vkan duqueenari, eta ene obrác finerano beguiratu dituqueenari, emanen draucat bothere Gentilén gainean. 27 Eta gobernaturen dituque burdinazco cihorrez: eta chehecaturen dirade lurrezco vnciac beçala, nic-ere Aitaganic recebitu vkan dudan beçala: 28 Eta emanen draucat hari artiçarra. 29 Beharriric duenac, ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey. 3 1 Sarden den Eliçaco Aingueruari-ere scriba ieçóc, Iaincoaren çazpi spirituac eta çazpi içarrac dituenac gauca hauc erraiten citic. Baceaquizquiat hire obrác, ecen icena duc vici aicela, eta hila baitaiz. 2 Aicén iratzarri eta confirmaitzac goitico hiltzera doacenac: ecen hire obrác eztitiát perfect eriden Iaincoaren aitzinean. 3 Aicén bada orhoit nola recebitu eta ençun vkan duán: eta beguireçác, eta dolu bequic. Bada baldin veilla ezpadeçac ethorriren nauc hiregana ohoina beçala, eta eztuc iaquinen cer orenez ethorriren naicén hiregana. 4 Cembeit persona-ere badituc hic Sarden bere abillamenduac satsutu eztituztenic, eta ebiliren baitirade enequin abillamendu churitan: ecen digne dituc. 5 Garaita vkanen duena hala veztituren datec abillamendu churiz, eta eztiát haren icena iraunguiren vicitzeco liburutic, eta aithorturen diát haren icena neure Aitaren aitzinean, eta haren Aingueruén aitzinean. 6 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac 7 Eta Philadelphian den Eliçaco Aingueruäri scriba ieçóc, Sainduac eta Eguiatiac, ceinec baitu Dauid-en gakoa, ceinec irequiten baitu, eta nehorc ez ersten: eta ersten baitu, eta nehorc ez irequiten, gauça hauc erraiten citic: 8 Baceaquizquiat hire obrác: huná, eman vkan drauát eure aitzinera bortha irequia, eta nehorc ecin erts ceçaquec hura: ceren indar gutibat baituc hic, eta beguiratu baituc ene hitza, eta ezpaituc renuntiatu ene icena. 9 Huna, eçarriren citiát Satanen synagogatic diradenac, bere buruäc Iudu eguiten baitituzté eta ezpaitirade, aitzitic gueçurra cioé: huna bada, eguinen diát ethor ditecen, eta adora deçaten hire oinén aitzinean, eta eçagut deçaten, ecen nic maite audala: 10 Ceren hic beguiratu vkan baituc ene patientiazco hitza, nic-ere hi beguiraturen aut tentationeco oren mundu guciaren gainera ethorteco denetic, lurreco habitanten phorogatzera. 11 Huná, baniatorquec sarri: educac duána, nehorc har ezteçançát hire coroá. 12 Garaita vkanen duena, neure Iaincoaren templean habe eguinen diát, eta eztuc guehiagoric camporat ilkiren, eta scribaturen diát haren gainean neure Iaincoaren icena, eta neure Iaincoaren ciuitatearen icena, cein baita, Ierusaleme berria, ene Iaincoaganic cerutic iautsia, eta neure icen berria. 13 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey. 14 Laodicean den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Gauça hauc erraiten citic Amenec, testimonio fidelac eta eguiatiac, Iaincoaren creaturaren hatseac: 15 Baceaquizquiat hire obrác, ecen ezaicela ez hotz ez eraquin: aihinz hotz edo eraquin. 16 Baina ceren eppel baitaiz, eta ezpaitaiz hotz ez eraquin, vomituren aut neure ahotic. 17 Ecen badioc, Abrats naiz, eta abrastu naiz, eta eztut deusen beharric: eta eztuc eçagutzen ecen dohacabe eta gaicho eta paubre eta itsu eta billuzgorri aicela. 18 Conseillatzen aut eros deçán eneganic vrrhe suz phorogatutic, abrats adinçát: eta abillamendu churriric, vezti adinçát, aggueri eztençat hire billuzgorritassunaren laidoa: eta collyrioz vncta ditzan eure beguiac, ikus deçançát. 19 Nic maite ditudan guciac reprehenditzen eta gaztigatzen citiát: har eçac beraz zelo, eta dolu bequic. 20 Huná, borthan niagoc, eta bulkatzen diát: baldin cembeitec ençun badeça ene voza, eta borthá irequi badieçat, sarthuren nauc harengana eta affalduren nauc harequin eta hura enequin. 21 Garaita vkanen duena iar eraciren diat neurequin, neure thronoan: nola nic-ere garaitu vkan baitut eta iarria bainago Aitarequin haren thronoan. 22 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.