1 Hitz segura duc haur, Baldin nehorc, Ipizpicu içatera desiratzen badu, obra excellentbat desiratzen dic:
2 Baina behar dic Ipizpicuac içan irreprehensible, emazte bakoitz baten senhar, vigilant, sobre, modest, estrangerén ostatuz gogotic recebiçale, iracasteco carazco:
3 Ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabaizte deshonestaren guthicioso, baina benigno, ez reuoltari, ez auaritioso:
4 Bere familia honestqui gobernatzen duelaric, bere haourrac suiectionetan eduquiten dituelaric honestate gucirequin:
5 (Ecen baldin edoceinec bere etchearen gobernatzen ezpadaqui, nolatan Iaincoaren Eliçari gogoa emanen drauca?)
6 Ez apprendiz berri, vrguluz hanturic deabruaren condemnationera eror eztadinçát.
7 Behar dic are harc duen testimoniage ona campocoetaric-ere: reprotchutara eta deabruen laçora eror eztadinçát.
8 Diacréc halaber behar die içan honest, ez bi hitzetaco, ez mahatsarno anhitzari emanac, ez irabaizte deshonestaren guthicioso:
9 Eduquiten dutelaric fedearen mysterioa conscientia chahurequin.
10 Eta hec-ere phoroga ditecen lehen, guero cerbitza deçaten, baldin reprotchu gabetaco badirade.
11 Halaber hayén emazteac diraden honest, ez gaitzerraile, baina sobre, leyal gauça gucietan.
12 Diacreac diraden emazte bederaren senhar, gobernatzen dituztelaric honestqui bere haourrac eta bere etcheac.
13 Ecen vngui cerbitzatu duqueitenéc grado ona acquisitzen dié beretzat, eta libertate handia Iesus Christ baithango fedean.
14 Gauça hauc scribatzen drauzquiat, sperança dudalaric ecen sarri hiregana ethorriren naicela:
15 Eta baldin berancen badut, daquiançát nola behar den Iaincoaren etchean conuersatu, cein baita Iainco viciaren Eliçá, eguiaren habea eta sustenguä.
16 Eta duda gabe, handi duc pietatearen mysterioa: ecen Iaincoa manifestatu içan dela haraguian, iustificatu dela Spirituan, ikussi içan dela Aingueruèz, predicatu içan çayela Gentiley, sinhetsi içan dela munduan, goiti recebitu içan dela gloriara.
1 Timothy 3 Cross References - Basque
Luke 15:10
10 Hala, diotsuet, bozcario içanen dela Iaincoaren Aingueruén aitzinean, bekatore emendatzen den baten gainean.
Acts 1:20
20 Ecen scribatua da Psalmuen liburuän, Eguin bedi haren habitationea desert, eta eztén han habita dadinic. Eta, Haren administrationea har deçan berce batec.
Acts 20:28
28 Gogoa eieçue bada çuen buruèy, eta arthalde guciari, ceinetan Spiritu sainduac eçarri baitzaituzte Ipizpicu, Iaincoaren Eliçaren bazcatzeco, cein conquestatu baitu bere odol propriaz.
Romans 11:13
13 Ecen çuey Gentiloy diotsuet, ni Gentilén Apostolu naicen becembatean, neure ministerioa ohoratzen dut:
Ephesians 4:12
12 Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan.
Philippians 1:1
1 PAVLEC eta Timotheoc Iesus Christen cerbitzariéc Iesus Christ Iaunean Philippesen diraden saindu guciey Ipizpicuequin batean eta Diacrequin,
1 Thessalonians 5:14
14 Halaber othoitz eguiten drauçuegu, anayeác, admonesta ditzaçuen vicitze desordenatutacoac, consola ditzaçuen gogo chipitacoac, sustenga ditzaçuen flaccuac, çareten spirituz patient gucietara.
1 Timothy 1:15
15 Haur duc hitz segura, eta recebi deçagun guciz dignea, ecen Iesus Christ ethorri içan dela mundura bekatorén saluatzera, ceinetarico lehena bainaiz ni.
1 Timothy 3:2-7
2 Baina behar dic Ipizpicuac içan irreprehensible, emazte bakoitz baten senhar, vigilant, sobre, modest, estrangerén ostatuz gogotic recebiçale, iracasteco carazco:
3 Ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabaizte deshonestaren guthicioso, baina benigno, ez reuoltari, ez auaritioso:
4 Bere familia honestqui gobernatzen duelaric, bere haourrac suiectionetan eduquiten dituelaric honestate gucirequin:
5 (Ecen baldin edoceinec bere etchearen gobernatzen ezpadaqui, nolatan Iaincoaren Eliçari gogoa emanen drauca?)
6 Ez apprendiz berri, vrguluz hanturic deabruaren condemnationera eror eztadinçát.
7 Behar dic are harc duen testimoniage ona campocoetaric-ere: reprotchutara eta deabruen laçora eror eztadinçát.
1 Timothy 4:9
9 Hitz segura duc haur, eta guciz recebi dadin dignea.
2 Timothy 2:11
11 Hitz segura duc haur: Ecen baldin harequin hil içan bagara, harequin vicico-ere garela.
Titus 1:7
7 Ecen Ipizpicuac behar dic içan irreprehensible, Iaincoaren etchearen gobernari anço, eztén porfidioso, ez coleric, ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabazte deshonestaren guthicioso:
Titus 3:8
8 Hitz segura duc haur, eta gauça hauc nahi diat affirma ditzán, artha dutençát obra onén entretenitzera Iaincoa sinhetsi dutenéc: huná, guiçonen on eta probetchutaco diraden gauçác.
Hebrews 12:15
15 Gogoatzen duçuelaric nehor aldara eztadin Iaincoaren gratiatic: cembeit erro karmin goiti ialguiten denec trubla etzaitzatençát: eta anhitz harçaz satsu eztitecençát.
James 5:19-20
1 Peter 2:25
25 Ecen ardi errebelatuac beçala cineten, baina orain conuertitu içan çarete çuen arimén Artzainagana eta Ipizpicuagana.
1 Peter 4:15
15 Bada çuetaric nehor eztadila affligi guicerhaile, edo ohoin, edo gaizquiguile, edo berceren onén guthicioso beçala:
1 Peter 5:2
2 Bazca eçaçue Iaincoaren arthalde cargutan eman çaiçuena, harçaz artha duçuelaric, ez gogoz garaitic, baina gogotic: ez irabazte deshonestagatic, baina gogo prest batez.
Luke 1:6
6 Biac ciraden iusto Iaincoaren aitzinean, Iaunaren, manamendu eta ordenança gucietan reprochuric gabe çabiltzanac.
Romans 12:13
13 Sainduén necessitatetara communicatzen duçuela: hospitalitateari iarreiquiten çaitzatela.
Philippians 2:15
15 Çaretençát reprotchu baguetaco eta simple, Iaincoaren haour irreprehensible, natione bihurriaren eta gaichtoaren artean, ceinén artean argui eguiçue torchoéc beçala munduan, vicitzetaco hitza aitzinera ekarten dutenén ançora:
1 Timothy 3:10-11
1 Timothy 4:3
3 Defendatzen dutelaric ezconcea eta viandetaric iatea, cein Iaincoac creatu baitrauzte vsatzeco remerciamendurequin fideley, eta eguiá eçagutu vkan duteney.
1 Timothy 5:9
9 Emazte alharguna hauta bedi ez hiruroguey vrthe baino gutiagotacoa, senhar baten emazte içana:
2 Timothy 2:24
24 Bada Iaunaren cerbitzariac eztic reuoltari içan behar, baina eme gucietara, iracasteco carazco, patientqui gaichtoac supportatzen dituelaric:
Titus 1:6-9
6 Baldin cembeit bada irreprehensibleric emazte bakoitz baten senhar, haour fidelac dituelaric, ez dissolutionez accusatuac, edo rangea ecin daitezquenac.
7 Ecen Ipizpicuac behar dic içan irreprehensible, Iaincoaren etchearen gobernari anço, eztén porfidioso, ez coleric, ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabazte deshonestaren guthicioso:
8 Baina estrangerén ostatuz gogotic recebiçale, onén onhetsle, çuhur, iusto, saindu, moderatu:
9 Instructionearen araura den hitz fidelaren eduquile, doctrina sanoz exhorta-ere ahal deçançát, eta contrastatzen diradenac vençut.
Titus 2:2
2 Guiçon çaharrac sobre diraden, graue, moderatu, sano fedean, charitatean eta patientián.
Hebrews 3:14
14 Ecen Christen participant eguin içan gara, bay baldin hatse hura, ceinez sustengatzen baicara, fermu eduqui badeçagu finerano.
Hebrews 13:2
2 Hospitalitatea eztaquiçuela ahanz: ecen harçaz batzuc etzaquitelaric ostatuz recebitu vkan dituzte Aingueruäc.
1 Peter 4:7
7 Bada gauça gucién fina hurbiltzen da. Çareten beraz sobre eta iratzarri othoitz eguitera:
1 Peter 4:9
9 Çareten elkarren ostatuz recebiçale, murmurationeric gabe.
1 Peter 5:8
8 Çareten sobre, eta veilla eçaçue, ecen çuen etsay deabrua, lehoin marrumalaribat beçala, çuen inguru dabila, cein irets deçaqueen bilha:
Matthew 21:13
13 Eta dioste, Scribatua da, Ene etchea, orationetaco etche deithuren da: baina çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue.
Matthew 24:45-51
45 Eta cein da cerbitzari leyala eta çuhurra, nabussiac muthillén compainiaren gaineco eçarri duena, hæy demborán vitança deyençat?
46 Dohatsu da cerbitzari hura bere nabussiac dathorrenean, hala eguiten eridenen duena.
47 Eguiaz erraiten drauçuet, ecen bere on gucién gaineco hura eçarriren duela.
48 Bada baldin erran badeça cerbitzari gaichto harc bere bihotzean, Luçatzen du ene nabussiac ethortera:
49 Eta has badadi cerbitzari lagunén cehatzen, eta iaten eta edaten hordiequin:
50 Cerbitzari haren nabussia ethorriren da harc vste eztuen egunean, eta eztaquian orenean:
51 Eta bereciren du hura, eta hypocriten contuan eçarriren: han içanen da nigar eta hortz garrascots.
Luke 12:42-46
42 Eta erran ceçan Iaunac, Cein da despensér leyala eta çuhurra, nabussiac bere familiaren gaineco ordenatu duena, demborán ordinarioa deyençát?
43 Dohatsu da cerbitzari hura, dathorrinean nabussiac hala eguiten eridenen duena.
44 Eguiazqui erraiten drauçuet, ecen duen guciaren gaineco eçarriren duela hura.
45 Eta baldin erran badeça cerbitzari harc bere bihotzean, Berancen du ene nabussiac ethortera: eta has badadi cehatzen muthillén eta nescatoén, eta iaten eta edaten eta horditzen:
46 Ethorriren da cerbitzari haren nabussia, harc vste eztuen egunean, eta eztaquian orenean: eta bereciren du hura, eta haren partea infidelequin eçarriren.
Luke 21:34-36
34 Gogoa eyeçue bada çuen buruèy, çuen bihotzac sortha eztitecen gormandiçaz, eta hordiqueriaz, eta vicitze hunetaco ansiéz: eta subitoqui gainera ethor eztaquiçuen egun hura.
35 Ecen laço batec beçala attrapaturen ditu lur guciaren gainean habitatzen diraden guciac.
36 Veilla eçaçue bada, dembora gucian othoitz eguiten duçuela, ethorteco diraden gauça guciey itzurteco digne eguin çaiteztençat, eta guiçonaren Semearen aitzinean egon ahal çaiteztençat.
John 10:12-13
John 12:5-6
Acts 8:18-21
18 Orduan ikussiric Simonec ecen Apostoluen escuen paussatzez emaiten cela Spiritu saindua, diru presenta ciecén.
19 Erraiten çuela, Indaçue niri-ere bothere hori, nori-ere escuac gainean paussaturen baitrautzat, recebi deçan Spiritu saindua.
20 Baina Pierrisec erran cieçón, Hire diruä hirequin gal dadila, ceren estimatu baituc Iaincoaren dohaina dirutan conquestatzen dela.
21 Eztuc hic parteric ez heretageric eguiteco hunetan: ecen hire bihotza eztuc chuchen Iaincoaren aitzinean.
Acts 20:33
33 Berceren vrrhea ez cilharra ez arropá eztut guthiciatu.
Romans 16:18
18 Ecen halacoéc Iesus Christ gure Iauna eztuté cerbitzatzen, baina bere sabela: eta hitz eztiz eta lausenguzcoz simplén bihotzac seducitzen dituzté.
Ephesians 5:18
18 Eta etzaiteztela hordi mahatsarnoz, ceinetan dissolutione baita: baina bethe çaitezte Spirituaz:
1 Timothy 3:8
8 Diacréc halaber behar die içan honest, ez bi hitzetaco, ez mahatsarno anhitzari emanac, ez irabaizte deshonestaren guthicioso:
1 Timothy 6:10-11
10 Ecen gaitz gucién erroa auaritiá duc, cein desiratzen dutelaric batzu erauci içan baitirade fedetic, eta bere buruäc anhitz doloretan nahaspilatu vkan baitituzté.
11 Baina hic, Iaincoaren guiçoná, gauça hæy ihes eguiéc, eta iarreiqui aquié iustitiari, pietateari, fedeari, charitateari, patientiari, emetassunari.
2 Timothy 2:24-25
Titus 1:11
11 Hec etcheac ossoqui erautzen citié, behar eztiraden gauçác iracasten dituztela irabazte deshonestaren causaz.
Titus 2:3
3 Emazte çaharrac halaber diraden saindutassunari dagocan continentiataco, ez gaitzerraile, ez mahatsarno anhitzari emanac, gauça honestén iracatsle:
Titus 3:2
2 Nehorçaz gaizquiric ezterraten, diraden gudu gabe, moderatu, emetassun gucia eracusten dutelaric guiçon gucietara.
Hebrews 13:5
5 Çuen conditioneac bire auaritia gabe, çareten content presentecoéz: ecen erran vkan du berac, Ezaut vtziren, eta ezaut abandonnaturen.
James 4:1
1 Nondic guerlác eta guduac çuen artean? eza hemendic, diot, çuen voluptate çuen membroetan guerla eguiten dutenetaric?
2 Peter 2:3
3 Halaco maneraz non auaritiaz enganiotaco hitzez merkatalgoa çueçaz eguinen baituqueite: ceinén gainera condemnationeac ia aspaldidanic ezpaitu berancen, eta ceinén perditionea ezpaitatza lo.
2 Peter 2:14-15
14 Beguiac adulterioz betheac dituztela, eta bekatu eguitetic guelditzen eztaquitela, arima inconstantac bazcatzen dituztela, bihotza auaritiatara exercitatua dutela, maledictionezco haour diradela:
15 Bide çucena vtziric errebelatu içan dirade, Balaam Bosorensemearen bideari iarreiqui içanic, ceinec iniquitatezco sariari on eritzi baitzaraucan: eta bere iniquitateaz vençutu içan cen:
Jude 1:11
11 Maledictione hayén gainean: ecen Cainen bideari iarreiqui içan çaizquio, eta Balaam enganatu içan den alocairuaren enganioz abandonnatu içan dirade, eta Core-erén contradictionearen araura deseguin içan dirade
Revelation 1:9
9 Ni Ioannes, eta Iesus Christen afflictionean eta resumán eta patientián çuen anayea eta laguna, Patmos deitzen den Islán nincén, Iaincoaren hitzagatic, eta Iesus Christen testimoniageagatic:
Revelation 18:11-13
11 Lurreco merkatariéc-ere nigar eguinen duté eta deithore haren gainean, ceren nehorc ezpaitu hayén marchandiçatic erosten guehiagoric:
12 Marchandiça vrrhezcoric, eta cilharrezcoric, eta harri preciatuzcoric, eta perlazcoric, eta crespazcoric, eta pourprezcoric, eta cetazcoric, eta escarlatazcoric, eta vssain onetaco çur mota gucitacoric, eta yuoirezco vnci gucitacoric, eta vnci gucizco çur preciatuzcoric, eta cobrezcoric, eta burdinazcoric, eta marbrezcoric:
13 Eta canela, eta vssain on, eta vnguentu, eta encensu, eta mahatsarno, eta olio, eta irin flore fin, eta ogui bihi, eta behor eta ardi, eta çaldi, eta carriot, eta sclabo, eta guiçonén arima.
Acts 10:2
2 Deuota, eta Iaincoaren beldurra çuena bere etche guciarequin. eta elemosyna anhitz eguiten ceraucana populuari, eta Iaincoari othoitz eguiten ceraucana ordinarioqui.
Philippians 4:8
8 Gaineracoaz, anayeác, gauça eguiazco diraden guciac gauça honest guciac, iustoac, purac, amoriotacoac, icen onetacoac, baldin edocein verthute bada eta edocein laudorio, gauça hautan pensa eçaçue:
1 Timothy 3:12
12 Diacreac diraden emazte bederaren senhar, gobernatzen dituztelaric honestqui bere haourrac eta bere etcheac.
Titus 1:6
6 Baldin cembeit bada irreprehensibleric emazte bakoitz baten senhar, haour fidelac dituelaric, ez dissolutionez accusatuac, edo rangea ecin daitezquenac.
Titus 2:7
7 Gauça gucietan eracusten dualaric eure buruä obra onen exemplu, doctrinán eracusten dualaric integritate, grauitate,
1 Corinthians 10:32
32 Çareten scandalo gabe eta Iuduetara eta Grecoetara eta Iaincoaren Eliçagana.
Ephesians 1:22
22 Eta gauça guciac haren oinén azpico suiet eguin vkan ditu, eta bera eçarri vkan du gauça ororen garayan Eliçaren buru içateco:
Ephesians 5:24
24 Bada, nola Eliçá baita Christen suiet, hala emazteac-ere diraden bere senharrén suiet gauça gucietan.
Ephesians 5:32
32 Mysterio haur handia da: baina ni Christez minço naiz eta Eliçáz.
1 Timothy 3:15
15 Eta baldin berancen badut, daquiançát nola behar den Iaincoaren etchean conuersatu, cein baita Iainco viciaren Eliçá, eguiaren habea eta sustenguä.
Luke 10:18
18 Eta erran ciecén, Ikusten nuen Satan chistmista beçala cerutic erorten.
1 Corinthians 3:1
1 Eta ni anayeác, ecin minçatu natzayçue çuey spiritualey anço, baina carnaley anço, diot, haourrey anço Christ Iaunean.
1 Corinthians 4:6-8
6 Bada anayác, gauça hauc minçatzeco manera batez itzuli vkan ditut neure eta Apolloren gainera, çuen causaz: gutan ikas deçaçuençát, scribatua den baino guehiago ez presumitzera: bata bercearen contra hant etzaiteztençát berceren contra.
7 Ecen norc hi reputationetan eçarten au? eta cer duc recebitu vkan eztuanic? eta baldin recebitu vkan baduc, cergatic gloriatzen aiz recebitu ezpahu beçala?
8 Ia asse çarete, ia abrastu çarete, gu gabe reguetu çarete: eta aitzineçate regna, guc-ere çuequin batean regna deçagunçát.
1 Corinthians 8:1
1 Eta idoley sacrificatzen diraden gaucéz den becembatean, badaquigu ecen guciéc eçagutze badugula: eçagutzeac hancen du, baina charitateac edificatzen.
2 Corinthians 12:7
7 Eta reuelationearen excellentiagatic altchegui eznendinçát, eman içan çait escardabat haraguian, eta Satanen aingueruä ene buffetatzeco, altchegui eznendinçát.
1 Timothy 6:4
4 Hura hantua duc, deus eztaquialaric, baina erhotzen delaric questionén eta hitzezco contentionén ondoan, hetaric sortzen dituc inuidiá, gudua, iniuriác, suspicione gaichtoac,
2 Timothy 3:4
4 Traidore, temerario, hantuac, Iaincoari baino voluptatey hobe erizle.
Hebrews 5:12-13
12 Cereneta demboraren arauez iracatsle içan behar cinetelaric, berriz iracatsi behar baitzarete cer diraden Iaincoaren hitzetaco lehen hatseco elementac: eta halaco eguin çarete non ezne behar baituçue, eta ez vianda cerraturic.
13 Ecen norc-ere eznéz vsatzen baitu, harc iustitiazco hitzaren experientiaric eztu: ecen haour da:
1 Peter 2:2
2 Desira eçaçue, haour heuraguiric eztuela sorthuen ançora, adimenduzco eta enganio gabeco eznea, harçaz haz çaiteztençát.
1 Peter 5:5
5 Halaber gazteác, çareten çaharrén suiet, eta guciac çareten bata bercearen suiet: çareten humilitatez barnetic appainduac: ecen Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia eguiten.
2 Peter 2:4
4 Ecen baldin Iaincoac Aingueru bekatu eguin vkan dutenac guppida vkan ezpaditu: baina ilhundurataco cadenéz abysmaturic liuratu vkan ditu, iudicioco reseruaturic.
Jude 1:6
6 Eta Aingueru bere hatsea beguiratu vkan etzutenac, baina bere principaltassuna vtzi vkan çutenac, ilhumbe azpian seculaco estecaduretan egun handico iudiciorano reseruatu vkan dituela.
Mark 4:11
11 Eta erran ciecén, Çuey eman çaiçue Iaincoaren resumaco secretuaren eçagutzea: baina lekorean diradeney comparationez gauça guciac tractatzen çaizte:
Acts 6:3
3 Hautaitzaçue beraz, anayeác, çuetaric çazpi guiçon testimoniage onetacoric, Spiritu sainduaz eta sapientiaz betheac, eta cargu haur emanen baitrauègu.
Acts 10:22
22 Eta hec erran ceçaten, Cornelio centenera, guiçon iustoa eta Iaincoaren beldurra duena, eta Iuduén natione guciaz testimoniage duena, diuinoqui Aingueru saindu batez aduertitu içan duc erekar ençan hi bere etchera, eta minçatzen ençun ençan.
Acts 22:12
12 Gueroztic Ananias Leguearen araura Iaincoaren beldur cen guiçombat, han egoiten ciraden Iudu gucietaric testimoniage ona çuena, enegana ethor cedin.
1 Corinthians 5:12
12 Ecen cer iudicatzeco dut nic campoco diradenez-ere? eztuçue barneco diradenéz çuec iudicatzen ?
2 Corinthians 6:3
3 Scandaloric batre deusetan emaiten eztugularic, gure ministerioa vitupera eztadinçát:
2 Corinthians 8:21
21 Eta procuratzen dugula on dena, ez Iaunaren aitzinean solament, baina guiçonén aitzinean-ere.
Colossians 4:5
5 Çuhurqui ebil çaitezte campocoetara, demborá recrubatzen duçuelaric.
1 Thessalonians 4:12
12 Campotic diradenetara honestqui perporta çaiteztençát, eta deusen beharric eztuçuençát.
1 Thessalonians 5:22
22 Gaizquiaren irudi orotaric beguira çaitezte.
1 Timothy 5:14
14 Nahi diat bada gazteac ezcon ditecen, haour daguiten, etchea goberna deçaten, occasioneric batre etsayari eztemoten gaizqui erraiteco.
1 Timothy 5:24-25
1 Timothy 6:9
9 Ecen abrastu nahi diradenac, erorten dituc tentationetara eta laçora, eta anhitz desir erhotara eta caltetacotara, ceinéc hundatzen baitituzte guiçonac destructionetara eta perditionetara.
2 Timothy 2:26
26 Eta emenda ditecen, haren vorondatearen eguiteco, itzuriric deabruaren laçotic, ceinez hatzamanac baitaude.
Titus 2:5
5 Çuhur içaten, chahu, etchean egoile, on, bere senharrén suiet: Iaincoaren hitza blasphema eztadinçát.
Titus 2:8
8 Hitza sano, eta condemna ecin daiten beçalaco: contrastatzen dena confundi dadinçát, çueçaz gaizquiric cer erran ez vkanez.
1 Peter 4:14-16
14 Baldin Christen icenean iniuriatzen baçarete, dohatsu çarete ecen çuen gainean reposatzen da gloriaren eta Iaincoaren Spiritua, heçaz den becembatean blasphematzen dena, baina çueçaz den becembatean glorificatzen dena.
15 Bada çuetaric nehor eztadila affligi guicerhaile, edo ohoin, edo gaizquiguile, edo berceren onén guthicioso beçala:
16 Baina baldin Christino beçala affligitzen bada etzayola laido, aitzitic glorifica beça Iaincoa alde harçaz.
3 John 1:12
12 Demetrioz guciéc testificatzen dié, eta eguiac berac-ere: baina guc-ere testificatzen diagu, eta eçagutu vkan duçue ecen gure testificationea eguiazco dela.
Acts 6:3-6
3 Hautaitzaçue beraz, anayeác, çuetaric çazpi guiçon testimoniage onetacoric, Spiritu sainduaz eta sapientiaz betheac, eta cargu haur emanen baitrauègu.
4 Eta guçaz den becembatean orationeari eta hitzaren administrationeari iarreiquiren gniaizquió.
5 Eta propos haur compainia guciaren gogaraco içan cen: eta elegi citzaten Esteben, guiçon fedez eta Spiritu sainduaz bethea, eta Philippe, eta Prochoro, eta Nicanor, eta Timon, eta Parmenas, eta Nicolas proselyto Antiocheanoa:
6 Hauc presenta citzaten Apostoluén aitzinera, eta hec othoitze eguinic escuac gainean paussa cietzén.
Romans 3:13
13 Sepulchre irequibat da hayén eztarria: bere mihiéz enganiotara vsatu vkan duté: sugue aspic-aren poçoina da hayén ezpainetan.
1 Timothy 3:3
3 Ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabaizte deshonestaren guthicioso, baina benigno, ez reuoltari, ez auaritioso:
1 Timothy 5:23
23 Hemendic harát ezteçála vric edan, baina mahatsarno gutibatez vsat eçac, eure estomacagatic, eta eure eritassun vssuacgatic.
James 3:10
10 Aho ber-batetaric ilkiten da benedictione eta maledictione: Ezta behar, ene anayeác, hauc hunela eguin ditecen.
1 Timothy 1:5
5 Bada manamenduaren fina duc charitate bihotz chahutic eta conscientia onetic dena eta fictione gaberico fedetic.
1 Timothy 1:19
19 Dualaric fede eta conscientia ona: hura batzuc iraitziric, fedeaz galtze eguin vkan dié.
1 Timothy 3:16
16 Eta duda gabe, handi duc pietatearen mysterioa: ecen Iaincoa manifestatu içan dela haraguian, iustificatu dela Spirituan, ikussi içan dela Aingueruèz, predicatu içan çayela Gentiley, sinhetsi içan dela munduan, goiti recebitu içan dela gloriara.
2 John 1:9-10
Acts 6:1-2
1 Eta egun hetan nola discipuluac multiplicatzen baitziraden, eguin cedin Grecoén murmuratzebat Hebraicoén contra ceren menospreciatzen baitziraden cerbitzu ordinarioan hayén emazte alhargunac.
2 Halacotz hamabiéc discipuluzco compainiá deithuric, erran ceçaten, Ezta raçoin guc Iaincoaren hitza vtziric mahainac cerbitza ditzagun.
1 Corinthians 1:8
8 Ceinec confirmaturen-ere baitzaituztéz finerano irreprehensible içateco Iesus Christ gure Iaunaren egunecotzat.
Colossians 1:22
22 Badaric-ere orain reconciliatu çaituzte bere haraguiaren gorputzean, herioaz: çuec eguin cintzatençát saindu, eta atchaquio gabe eta irreprehensible bere aitzinean:
1 Timothy 3:2
2 Baina behar dic Ipizpicuac içan irreprehensible, emazte bakoitz baten senhar, vigilant, sobre, modest, estrangerén ostatuz gogotic recebiçale, iracasteco carazco:
1 Timothy 3:6
6 Ez apprendiz berri, vrguluz hanturic deabruaren condemnationera eror eztadinçát.
1 Timothy 3:13
13 Ecen vngui cerbitzatu duqueitenéc grado ona acquisitzen dié beretzat, eta libertate handia Iesus Christ baithango fedean.
1 Timothy 5:22
22 Escuac eztietzoala nehori bertan eçar, eta ezteçála communica berceren bekatuetan, eure buruä pur beguireçac.
Titus 1:6-7
6 Baldin cembeit bada irreprehensibleric emazte bakoitz baten senhar, haour fidelac dituelaric, ez dissolutionez accusatuac, edo rangea ecin daitezquenac.
7 Ecen Ipizpicuac behar dic içan irreprehensible, Iaincoaren etchearen gobernari anço, eztén porfidioso, ez coleric, ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabazte deshonestaren guthicioso:
1 John 4:1
1 Maiteác, spiritu gucia ezteçaçuela sinhets, baina phorogaitzaçue spirituac eya Iaincoaganic diradenez: ecen anhitz propheta falsu ethorri içan dirade mundura.
Matthew 4:1
1 Orduan Iesus eraman cedin Spirituaz desertura, deabruaz tenta ledinçát.
Luke 1:5-6
John 6:70
70 Ihardets ciecén Iesusec, Etzaituztet nic hamabi elegitu, eta çuetaric bat deabru baita?
1 Thessalonians 5:6-8
1 Timothy 1:12
12 Eta esquer emaiten diarocat ni fortificatu nauenari, cein baita, Iesus Christ gure Iauna: ceinec fidel estimatu vkan bainau, bere cerbitzuan eçarriric:
1 Timothy 6:2
2 Eta nabussi fidelac dituztenéc, eztitzatela menosprecia ceren anaye diraden: baina aitzitic cerbitza bitzate, ceren fidelac eta onhetsiac diraden, ontassunean participant diradelaric. Gauça hauc iracats itzac eta exhorta.
2 Timothy 3:3
3 Affectione natural gabe, leyaltate gabe, calumniaçale, moderamendu gabe, crudel, on diradenén gaitzetsle,
2 Timothy 4:5
5 Baina hic veilla eçac gauça gucietan, suffritzac afflictioneac, eguin eçac euangelistaren obra, eguic hire administrationea approbatua den.
Revelation 12:9-10
9 Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen.
10 Eta ençun neçan voz handibat cioela ceruän, Orain eguin da saluamendua, eta indarra, eta gure Iaincoren resumá, eta Christ harenaren botherea: ecen gure anayén accusaçalea iraitzi içan da, ceinec accusatzen baitzituen gure Iaincoaren aitzinean egun eta gau.
1 Timothy 3:4-5
Matthew 20:28
28 Hala nola guiçonaren Semea ezpaita ethorri cerbitzatu içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren rançoinetan anhitzengatic emaitera.
Matthew 25:21
21 Erran cieçón bere nabussiac, Vngui, cerbitzari oná eta leyalá: gauça gutian içan aiz leyal, anhitzaren gaineco eçarriren aut: sar adi eure nabussiaren alegrançan.
Luke 16:10-12
10 Gauça chipienetan leyal dena, handian-ere leyal da: eta gauça chipian iniusto dena, handian-ere iniusto da.
11 Bada baldin abrastassun iniquoetan leyal içan ezpaçarete, abrastassun eguiazcoetan nor fidaturen çaiçue?
12 Eta baldin berceren gauçán leyal içan ezpaçarete, çuen dena norc emanen drauçue?
Luke 19:17
17 Eta harc erran cieçón, Vngui duc cerbitzari oná: ceren gauça chipian leyal içan baitaiz, auc bothere, hamar hiriren gainean.
Acts 6:5
5 Eta propos haur compainia guciaren gogaraco içan cen: eta elegi citzaten Esteben, guiçon fedez eta Spiritu sainduaz bethea, eta Philippe, eta Prochoro, eta Nicanor, eta Timon, eta Parmenas, eta Nicolas proselyto Antiocheanoa:
Acts 6:8
8 Eta Estebenec betheric fedez eta botherez, eguiten çuen miraculu eta signo handiric populuan.
Acts 6:15-7:53
15 Eta beguiac harenganat egotziric, conseilluan iarriric ceuden guciéc ikus ceçaten haren beguithartea quasi Aingueru baten beguithartea beçalaco.
Acts 7:15-53
15 Iauts cedin bada Iacob Egyptera, eta hil cedin hura, eta gure Aitác.
16 Eta eraman içan ciraden Sichemera, eta eçarri içan ciraden sepulchrean, cein erossi baitzuen Abrahamec diruren preciotan Emor Sichemeco semearen semetaric.
17 Baina Iaincoac Abrahami iuratu ceraucan promessaren dembora hurbiltzen cela, augmenta cedin populua eta multiplica Egypten:
18 Berce reguebat Ioseph eçagutu etzuenic altcha cedino.
19 Hare gure nationearen contra fineciaz vsatzen çuela, gaizqui tracta citzan gure aitác, bere haourrén heriotara abandonna eraciterano, arraçá falta ledinçát.
20 Dembora hartan sor cedin Moyses, eta cen Iaincoaren gogaraco: cein hirur hilebethez haci içan baitzén bere aitaren etchean.
21 Guero hura abandonnatu içan cenean, era-man ceçan Pharaoren alabác, eta haz ceçan beretaco semetan.
22 Eta instruitu içan cen Moyses Egyptecoen sapientia gucian, eta cen botheretsu erranetan eta eguinetan.
23 Baina bethe çayonean berroguey vrtheren demborá, igan cequión bihotzera bere anayén Israeleco semén, visitatzera ioan ledin:
24 Eta ikussiric iniuria hartzen çuembat, defenda ceçan eta mendeca bidegabe hartzen çuena, Egyptianoa ioric.
25 Eta vste çuen aditzen çutela haren anayéc ecen Iaincoac haren escuz deliurança eman behar cerauela: baina hec etzeçaten adi.
26 Eta biharamunean hec guducatzen ciradela, eriden cedin hayén artean, eta enseya cedin hayén baquetzen, cioela, Guiçonác, anaye çarete çuec: cergatic batac berceari gaizqui eguiten draucaçue?
27 Baina hurcoari gaizqui eguiten ceraucanac bulka ceçan hura, cioela, Norc ordenatu au gure gaineco prince eta iuge?
28 Ala ni hic nahi nauc hil, atzo Egyptianoa hil auen beçala?
29 Orduan ihes eguin ceçan Moysesec hitz hunegatic, eta arrotz eguin cedin Madiango lurrean, non engendra baitzitzan bi seme.
30 Eta berroguey vrthe complitu cituenean aguer cequión Sinaco mendico desertuan Iaunaren Aingueruä, berro batetaco su-garrean.
31 Eta Moyses hori ikussiric miraz iar cedin visioneaz: eta consideratzera hurbiltzen cela eguin cedin harengana Iaunaren voza,
32 Cioela, Ni nauc hire aitén Iaincoa, Abrahamen Iaincoa., eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa. Eta Moyses ikara çabilala etzén consideratzera venturatzen.
33 Orduan erran cieçon Iaunac, Eraunzquic eure oinetaco çapatác: ecen hi aicen lekua lur saindua duc.
34 Ikussi diat, ikussi diat neure populu Egypten denaren afflictionea, eta hayén suspirioa ençun diat, eta iautsi içan nauc hayén idoquitera, orain bada athor, igorriren aut Egyptera.
35 Moyses arnegatu çutén haur, cioitela, Norc hi ordenatu au prince eta iuge? haur bada Iaincoac prince eta liberaçale igor çeçan, Aingueru berroan aguertu içan çayonaren escuz.
36 Hunec campora idoqui citzan hec, miraculuac eta signoac eguinez Egypten, eta itsasso gorrian, eta desertuan, berroguey vrthez.
37 Moyses haur da erran cerauena Israeleco haourrey, Prophetabat suscitaturen drauçue çuen Iainco Iaunac çuen anayetaric ni beçalacoric: hari beha çaquizquiote.
38 Haur da congregationean desertuan içan cena, Aingueruärequin, cein minçatzen baitzayón Sinaco mendian, eta gure Aitequin içana, ceinec recebitu baititu hitz viciac guri emaiteco.
39 Ceini ezpaitzaizca behatu nahi içan gure Aitác, baina refusatu vkan duté, eta itzuli içan dirade bere bihotzez Egypterát:
40 Ciotsatela Aaroni, Eguin ietzaguc gure aitzinean dohazquen Iaincoac: ecen Moysesi, ceinec Egypteco lurretic campora eraman baiquaitu, etzeaquiagu cer heldu içan çayón.
41 . Eta aretzebat eguin ceçaten egun hetan, eta offrenda cieçoten sacrificio idolari: eta delectatzen ciraden bere escuezco obra eguinetan.
42 Orduan guibelaz itzul cequién Iaincoa, eta abandonna citzan ceruco gendarmeriaren cerbitzatzera: Prophetén liburuän scribatua den beçala, Israeleco etcheá, ala offrendatu drauzquidaçue niri oblationeac eta sacrificioac berroguey vrthez desertuan?
43 Aitzitic hartu vkan duçue Moloch-en tabernaclea, eta çuen Iainco Remphamen içarra, eta figura hec adoratzeco eguin dituçue: hunegatic irionen çaituztet Babylonez alde hartara.
44 Testimoniageco tabernaclea gure aitequin içan da desertuan, nola ordenatu baitzuen Moysesi erran ceraucanac, hura eguin leçan ikussi çuen formaren ançora.
45 Tabernacle hura-ere gure Aitéc recebituric eraman ceçaten Iosuerequin Gentilén possessionera, cein iraitzi vkan baititu Iaincoac gure Aitén aitzinetic Dauid-en egunetarano.
46 Ceinec eriden baitzeçan gratia Iaincoaren aitzinean, eta esca cedin eriden leçan tabernaclebat Iacob-en Iaincoarendaco.
47 Eta Salomonec edifica cieçón etchebat.
48 Baina Subiranoa ezta escuz eguin templetan habitatzen nola Prophetác erraiten baitu,
49 Ceruä da ene thronoa, eta lurra ene oinén scabellá. Cer etche edificaturen drautaçue niri? dio Iaunac: edo cein da ene repausatzeco lekua?
50 Ala eztitu ene escuac eguin gauça horiac guciac?
51 Gende garhondo gogorrác, eta bihotz eta beharri circonciditu gabeác, çuec bethi Spiritu sainduari contrastatzen çaizquiote, çuen aitác beçala, çuec-ere.
52 Prophetetaric cein eztute persecutatu çuen aitéc? hil-ere badituzte Iustoaren aduenimendua aitzinetic erran dutenac, ceinen tradiçale eta erhaile orain çuec içan baitzarete.
53 Ceinéc recebitu baituçue Leguea Aingueruén ministerioz, eta ezpaituçue beguiratu.
Acts 21:35
35 Eta ethorri cenean gradoetara, guertha cedin gendarmeséz eramaiten baitzén gendetzearen boaldaren causaz.
Romans 12:7-8
1 Corinthians 16:15
15 Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, badaquiçue Estebenen familiá Achaiaco primitién artean dela, eta sainduén cerbitzura bere buruäc eman dituztela:
Philippians 1:14
14 Eta anayetaric anhitz gure Iaunean ene estecaduréz asseguraturic, ausartquiago hitzaz minçatzera hauçu baitirade.
1 Thessalonians 2:2
2 Baina are, daquiçuen beçala, lehenetic affligitu eta iniuriatu içan baguinen-ere Philippesen, hardieça hartu vkan dugu gure Iaincoan, çuey Iaincoaren Euangelioaren predicatzera combat handirequin.
2 Timothy 2:1
1 Hi bada, ene semé, fortificadi Iesus Christ baithan den gratián:
Hebrews 6:10
10 Ecen Iaincoa ezta iniusto, ahanz daquión çuen obrá eta haren icenera eracutsi vkan duçuen trabailluzco charitatea, sainduey aiuta eguin eta eguiten draueçuen becembatean.
1 Peter 4:10-11
10 Batbederac dohaina recebitu duenaren arauez bercey administra biecé, Iaincoaren anhitz aldezco gratiaren dispensaçale onéc beçala.
11 Baldin norbeit minço bada, minça bedi Iaincoaren hitzéz beçala: baldin norbeit administratzen ari bada, administra beça Iaincoac administratzen duen puissançaren araura: gauça gucietan glorifica dadinçat Iaincoa Iesus Christez, ceini gloria eta indar secula seculacotz. Amen.
1 Corinthians 11:34
34 Eta baldin nehor gosse bada, etchean ian beça: condemnationetan bil etzaiteztençát. Eta garaitico gaucéz, nathorrenean ordonaturen duquet.
1 Corinthians 16:5-7
5 Ethorriren naiz bada çuetara, Macedonia iragan duquedanean (ecen Macedonian iraganen naiz.)
6 Eta çuec baithan aguian egonen naiz, edo neguä iraganen-ere: çuec guida neçaçuençát norat-ere ioanen bainaiz.
7 Ecen etzaituztet orain iragaitez ikussi nahi: baina sperança dut cerbait dembora egonen naicela çuec baithan, baldin Iaunac permetti badeça.
2 Corinthians 1:15-17
15 Eta confidança hunetan nahi nincén lehen çuetara ethorri, gratia doblea cindutençát:
16 Eta çuetaric Macedoniarat iragan, eta harçara Macedoniaric ethorri çuetara, eta çueçaz guida nendin Iudeara.
17 Bada haur deliberatzen nuenean arintassunez vsatu vkan dut? ala deliberatzen ditudan gauçác, haraguiaren arauez deliberatzen ditut, hala non ni baithan den Bay eta Ez?
1 Thessalonians 2:18
18 Halacotz ethorri nahi içan gara çuetara (ni Paul behinçát) behin eta berriz, baina empatchatu vkan gaitu Satanec.
1 Timothy 4:13
13 Ethor nadin artean, aquió iracurtzeari, exhortatzeari, doctrinari.
Philemon 1:22
22 Baina are bertaric ostatu appain ieçadac: ecen sperança diát çuen orationéz emanen natzaiçuela:
Hebrews 13:23
23 Iaquiçue gure anaye Timotheo largatu içan dela, ceinequin (baldin sarri badator) ikussiren baitzaituztet.
2 John 1:12
12 Anhitz gauça banuen-ere çuey scribatzecoric, eztitut paperez eta tintaz scribatu nahi vkan, baina sperança dut ethorriren naicela çuetara eta ahoz aho minçaturen, gure bozcarioa complitua dençát.
3 John 1:14
14 Baina sperança diát sarri ikussiren audala, eta ahoz aho minçaturen garela.
Matthew 16:16
16 Ihardesten çuela Simon Pierrisec erran ceçan, Hi aiz Christ Iainco viciaren Semea.
Matthew 16:18-19
18 Baina are nic erraiten drauat, ecen hi aicela Pierris, eta Harri hunen gainean edificaturen dudala neure Eliçá: eta iffernuco borthác etzaizcala hari garaithuren.
19 Eta hiri emanen drauzquiat ceruètaco resumaren gakoac, eta cer-ere lothuren baituc lurrean, lothua içanen duc ceruètan: eta cer-ere lachaturen baituc lurrean, lachatua içanen duc ceruètan.
Matthew 18:18
18 Eguiaz erraiten drauçuet, cer-ere lothuren baituçue lurrean, lothua içanen da ceruän: eta cer-ere lachaturen baituçue lurrean, lachatua içanen da ceruän.
John 1:17
17 Ecen Leguea Moysesez eman içan da, baina gratiá eta eguiá Iesus Christez eguin içan da.
John 6:69
69 Eta guc sinhetsi eta eçagutu diagu ecen, hi aicela Christ Iainco viciaren Semea.
John 14:6
6 Diotsa Iesusec, Ni naiz bidea eta eguia eta vicitzea: nehor ezta ethorten Aitagana niçaz baicen.
John 18:37
37 Erran cieçón orduan Pilatec, Regue aiz bada hi? Ihardets ceçan Iesusec, Hic dioc ecen Regue naicela ni. Ni hunetacotzát iayo içan nauc, eta hunetacotzát ethorri içan nauc mundura, testimoniage demodançát eguiari. Eguiatic den guciac, ençuten dic ene voza.
Acts 1:2
2 Elegitu cituen Apostoluey Spiritu sainduaz manamenduac emanic, goiti recebitu cen egunerano.
Acts 14:15
15 Eta erraiten çutela, Guiçonác, cergatic gauça horiac eguiten dituçue? çuec çareten affectione beren suiectioneco guiçonac gara, declaratzen drauçuegula, horrelaco gauça vanoetaric conuerti çaitezten Iainco viciagana, ceruä eta lurra eta itsassoa, eta hetan diraden gauça guciac eguin dituenagana:
Romans 3:2
2 Handia manera orotara: eta gucién gainetic ceren Iaincoaren declarationeac cargutan eman baitzaizte.
Romans 9:26
26 Eta içanen da, erran içan çayen lekuan, Etzarete ene populu çuec, han deithuren baitirade Iainco viciaren haour.
2 Corinthians 3:3
3 Agueri den becembatean ecen Christen epistola guçaz administratua çaretela, scribatua ez tintaz, baina Iainco viciaren Spirituaz: ez harrizco tauletan, baina bihotzeco taula haraguizcoetan.
2 Corinthians 6:7
7 Eguiazco hitzez, Iaincoaren botherez iustitiazco harma escuinez eta ezquerrez.
2 Corinthians 6:16
16 Eta cer consentimendu du Iaincoaren templeac idolequin? ecen çuec Iainco viciaren temple çarete: Iaincoac erran duen beçala Habitaturen naiz hetan eta ebiliren: eta içanen naiz hayén Iainco eta hec içanen dirade ene populu.
Galatians 2:9
9 Eta eçagutu çutenean niri eman içan çaitadan gratiá, Iacquesec eta Cephasec eta Ioannesec (habe diradela estimatuéc) lagunçazco escuinac eman drauzquigute niri eta Barnabasi: gu Gentiletarát guendoacençát eta hec Circoncisionecoètarat:
Galatians 3:1
1 O Galatiano çoroác, norc encantatu çaituztéz eguia obedi ezteçaçuen? ceiney beguién aitzinean lehenetic representatu içan baitzaiçue Iesus Christ, çuen artean crucificatua?
Ephesians 2:21-22
Ephesians 4:21
21 Baldin behinçát hura ençun vkan baduçue, eta harçaz iracatsiac baçarete, eguiá Iesus baithan den beçala:
Colossians 1:5
5 Ceruètan çuey beguiratzen çaiçuen sperançagatic, cein Euangelioaren eguiazco hitzaz lehen ençun vkan baituçue,
1 Thessalonians 1:9
9 Ecen beréc guçaz contatzen duté cer sartzea vkan dugun çuetara, eta nola conuertitu içan çareten Iaincoagana idoletaric, cerbitza cineçatençát Iainco vicia eta eguiazcoa:
1 Timothy 3:5
5 (Ecen baldin edoceinec bere etchearen gobernatzen ezpadaqui, nolatan Iaincoaren Eliçari gogoa emanen drauca?)
1 Timothy 4:10
10 Ecen halacotz trabaillatzen-ere gaituc, eta escarniatzen, ceren sperança baitugu Iainco vician, cein baita guiçon gucién Saluadore, eta principalqui fidelén.
1 Timothy 6:16
16 Ceinec berac baitu immortalitate, nehor hurbil ecin daiten arguian habitatzen delaric, cein ezpaitu guiçonec batec-ere ikussi, ez ecin ikus baiteçaque: ceini ohore eta indar seculacotz. Amen.
2 Timothy 2:20
20 Eta etche handi batetan eztuc solament vrrhezco eta cilharrezco vnciric, baina çurezcoric eta lurrezcoric-ere: eta batzu ohoretacotz, eta berceac desohoretacotz.
Hebrews 3:2-6
2 Ordenatu vkan duenarençat fidel dena: Moyses-ere haren etche gucian beçala.
3 Ecen hambatez haur Moyses baino gloria handiagoren digne estimatu içan da, cembatez ohore handiagotan baita etchea edifiçatu duena, ecen ez etchea bera.
4 Ecen etche oro norbeitez edificatzen da: eta gauça hauc guciac edificatu dituena, Iaincoa da.
5 Eta segur Moyses fidel içan da haren etche gucian cerbitzari beçala, guero erraiteco ciraden gaucén testificatzeco:
6 Baina Christ seme beçala da bere etchean: ceinen etchea baicara gu, baldin confidançá eta gloriatzen garen sperançá finerano fermu eduqui baditzagu.
Hebrews 3:12
12 Gogoauçue, anayeác, çuetaric cembeitetan eztén bihotz sinheste gabetaco gaichtoa, Iainco viciaganic reuoltagarri:
Hebrews 9:14
14 Cembatez areago Christen odolac, ceinec Spiritu eternalaz bere buruä macularic gabe Iaincoari offrendatu baitrauca, chahuturen du obra hiletaric çuen conscientiá Iainco viciaren cerbitzatzeco?
Hebrews 12:22
22 Baina ethorri içan çarete Siongo mendira, eta Iainco viciaren ciuitatera, Ierusalem celestialera, eta Aingueruén anhitz millataco compainiara,
1 Peter 2:5
5 Çuec-ere harri vici anço edifica çaitezte, etche spiritual, Sacrificadoregoa saindu, Iesus Christez Iaincoaren gogaraco sacrificio spiritual offrendatzeco.
Revelation 7:2
2 Guero ikus neçan berce Ainguerubat igaiten cela iguzqui ialguitetic Iainco viciaren cigulua çuela: eta oihu eguin ciecén ocengui laur Aingueru lurrari eta itsassoari calte eguitea eman içan çayeney,
Matthew 1:23
23 Huná, virginabat içorra içanen da, eta erdiren da seme batez, eta deithuren duté haren icena Emmanuel, cein erran nahi baita hambat nola, Iaincoa gurequin.
Matthew 3:16
16 Eta Iesus batheyatu cenean, bertan ilki cedin vretic: eta huná, irequi içan çaizcan ceruäc, eta ikus ceçan Iaincoaren Spiritua vsso columba baten guissán iausten eta haren gainera ethorten
Matthew 4:11
11 Orduan vtziten du hura deabruac: eta huná, Aingueruäc ethor citecen, eta cerbitzatzen çuten hura.
Matthew 13:11
11 Eta harc ihardesten çuela, erran ciecén, Ceren çuey eman baitzaiçue ceruètaco resumaco secretuén eçagutzea, baina hæy etzaye eman.
Matthew 28:2
2 Eta huná, lur ikaratze handibat eguin cedin: ecen Iaunaren Aingueruä iauts cedin cerutic, eta ethorriric aldara ceçan harria borthatic, eta iarriric cegoen haren gainean.
Mark 1:13
13 Eta egon cedin han desertuan berroguey egun, tentatzen cela Satanez: eta cen bassa bestiequin, eta Aingueruèc cerbitzatzen çuten.
Mark 16:5
5 Guero monumentera sarthuric, ikus ceçaten lagun gaztebat escuineco aldean iarria, abillamendu churi luce batez veztitua: eta ici citecen
Mark 16:19
19 Eta Iauna gauça hauçaz hæy minçatu içan çayenean, goiti cerurát altcha cedin, eta iar cedin Iaincoaren escuinean.
Luke 2:10-14
10 Orduan erran ciecén Aingueruäc, Etzaretela beldur: ecen huná, euangelizatzen drauçuet bozcario handi populu guciaren içanen dena:
11 Ecen Dauid-en ciuitatean iayo çaiçuela Saluadorea, cein baita Christ Iauna.
12 Eta haur vkanen duçue seignale, eridenen baituçue haourra bandatoz trochatua, mangederán eçarria.
13 Eta bertan Aingueruärequin eguin cedin armada celestial multzobat, laudatzen çutela Iaincoa, eta cioitela,
14 Gloria ceru guciz goretan Iaincoari, eta lurrean baque, guiçonac baithara vorondate ona.
Luke 2:32
32 Argui Gentiley arguitzecoa, eta Israeléco hire populuaren gloriá.
Luke 22:43
43 Eta aguer cequión Aingueruä cerutic hura confortatzen çuela.
Luke 24:4
4 Eta guertha cedin hec halacotz duda handitan ciradela, huná bi guiçon eriden baitzitecen han, chistmist ançora arguitzen çuten abillamendutan.
Luke 24:51
51 Eta guertha cedin hec benedicatzen cituela, appartaturic hetaric, goiti altcha baitzedin cerurát.
John 1:1-2
John 1:14
14 Eta Hitza haragui eguin içan da, eta habitatu içan da gure artean, (eta contemplatu vkan dugu haren gloriá, gloriá diot Aitaganic engendratu bakoitzarena beçala) gratiaz eta eguiaz bethea
John 1:32-33
32 Orduan bada testifica ceçan Ioannesec, cioela, Ikussi dut Spiritua iausten dela vsso columba baten guissán cerutic eta egon-ere bacedin haren gainean.
33 Eta nic eznuen eçagutzen hura: baina vrez batheyatzera igorri nauenac, erran cerautan, Noren gainera ikussiren baituc Spiritua iausten, eta egoiten haren gainean, hura duc Spiritu sainduaz batheyatzen duena.
John 6:62
62 Cer date bada baldin ikus badeçaçue guiçonaren Semea igaiten lehen cen lekura?
John 13:3
3 Daquialaric Iesusec gauça gucia eman drauzcala hari Aitác escuetara, eta bera Iaincoaganic ilki dela, eta Iaincoganat ioaiten dela:
John 15:26
26 Baina nic neure Aitaganic igorriren drauçuedan Consolaçalea dathorrenean, Spiritu eguiazcoa diot cein ene Aitaganic proceditzen baita, harc testificaturen du niçaz.
John 16:8-9
John 16:28
28 Ilki naiz Aitaganic, eta ethorri naiz mundura: harçara vtziten dut mundua, eta banoa Aitaganát.
John 17:5
5 Eta orain glorifica neçac hic Aitá, euror baithan, gloria harçaz cein vkan baitut hirequin mundu haur eguin cedin baino lehen.
John 20:12
12 Eta ikus citzan bi Aingueru churiz veztituac, iarriric ceudela, bata burura eta bercea oinetara, Iesusen gorputza etzan içan cen lekuan.
Acts 1:1-11
1 LEHENIC minçatu içan nauc, Theophile, Iesus eguiten eta iracasten hassi içan cen gauça guciéz.
2 Elegitu cituen Apostoluey Spiritu sainduaz manamenduac emanic, goiti recebitu cen egunerano.
3 Ceiney eracutsi-ere baitu bere buruä viciric bere passioneaz gueroztic anthitz seignale segurez, berroguey egunez hæy eracusten eta Iaincoaren resumáz minçatzen çayela.
4 Eta bildu cituenean, mana citzan ezlitecen parti Ierusalemetic, baina iguriqui leçaten Aitaren promessa, Cein, dio, ençun baituçue eneganic.
5 Ecen Ioannesec batheyatu du vrez, baina çuec batheyaturen çarete Spiritu sainduaz anhitz egun gabe.
6 Hec bada bildu ciradenean interroga ceçaten hura, cioitela, Iauna, dembora hunetan bere staturaco draucac resumá Israeli?
7 Eta erran ciecén, Ezta çuey eman Aitac bere bothere proprian eçarri dituen demborén edo sasoinén eçagutzea.
8 Baina recibituren duçue çuen gainera ethorriren den Spiritu sainduaren verthutea, eta içanen çaizquidate testimonio Ierusalemen, eta Iudea gucian, eta Samarian, eta lurraren bazterrerano
9 Eta gauça hauc erran cituenean, hec çacussatela altcha cedin: eta hodey batec harturic eraman ceçan hayén beguietaric.
10 Eta cerurat beguiac fincatuac çadutzatela hura ioaten cenean, huná, bi guiçon presenta citecen hayén aitzinean veztidura churitan:
11 Ceinéc erran-ere baitzeçaten, Galileaco guiçonác, cergatic zaudete, cerurat beha çaudetela? goiti çuetaric cerurat recebitu den Iesus haur, hala ethorriren da nola ikussi baituçue cerurat ioaiten.
Acts 1:19
19 Eta gauça haur eçagutu içan da Ierusalemeco habitant guciéz: hala non deithu içan baita landa hura hayén lengoage propriz, Haceldama: erran nahi baita, odol landa.
Acts 2:32-36
32 Iesus haur resuscitatu vkan du Iaincoac, eta gauça hunez gu gucioc gara testimonio.
33 Bada Iaincoaren escuinaz altchatu içan denean eta Spiritu sainduaren promessa Aitaganic recebitu duenean, erautsi vkan du çuec orain dacussaçuen eta dançuçuen haur.
34 Ecen Dauid ezta igan ceruètara: baina dio berac, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean,
35 Eçar ditzaçuedano hire etsayac hire oinén scabella.
36 Segur iaquin beça bada Israeleco etche guciac, ecen hura Iaun eta Christ eguin duela Iaincoac: Iesus çuec crucificatu duçuen haur diot.
Acts 10:34
34 Orduan irequiric Pierrisec bere ahoa, erran ceçan, Eguiaz erideiten dut ecen Iaincoa eztagoela personén apparentiara beha.
Acts 13:46-48
46 Orduan constantqui Paulec eta Barnabasec erran ceçaten, Çuey behar çaiçuen lehenic denuntiatu Iaincoaren hitza: baina hura arbuyatzen duçuenaz gueroz, eta vicitze eternalaren vkaiteco indigne çuen buruäc iugeatzen dituçuenaz gueroz, huná, itzultzen gara Gentiletarát.
47 Ecen hala manatzen draucu Iaunac, dioela, Ordenatu aut hi Gentilén argui içateco, saluamendu aicençat lurraren bazterrerano.
48 Eta Gentilac haur çançutenean aleguera citecen, eta glorifica ceçaten Iaunaren hitza: eta sinhets ceçaten vicitze eternalecotzat ordenatu ciraden guciéc.
Acts 14:27
27 Eta ethorri içan ciradenean eta bildu çutenean Eliçá, conta citzaten Iaincoac heçaz eguin cituen gauça guciac, eta nola irequi cerauen Iaincoac Gentiley fedearen borthá.
Romans 1:3-4
Romans 8:3
3 Ecen Leguearen impotentiác deus ecin çaidianean haraguian, Iaincoac igorriric bere Seme propria bekatutaco haraguiaren formán, eta bekatuagatic, condemnatu vkan du bekatua haraguian.
Romans 9:5
5 Ceinenac baitirade Aitác, eta hetaric da Christ haraguiaren arauez, cein baita gauça gucién gaineco Iainco, eternalqui benedicatua. Amen.
Romans 10:12
12 Ecen ezta differentiaric Iuduaren eta Grecoaren artean: ecen gucién Iaun bera da abrats, hura inuocatzen duten gucietara.
Romans 10:18
18 Baina galdez nago, ala eztute ençun vkan? Bainaitzitic lur orotara ilki içan da hayen soinuä, eta munduaren bazterretarano hayén hitzac.
Romans 16:25
25 Bada çuec confirma ahal çaitzaqueztenari, ene Euangelioaren eta Iesus Christen predicationearen araura, hambat demboraz gueroztic mysterio estaliric egon den reuelationearen araura:
1 Corinthians 2:7
7 Baina denuntiatzen dugu Iaincoaren sapientia mysteriotan dena, diot estalia, Iaincoac ia dembora gucién aitzinetic gure gloriatan determinatu vkan çuena:
1 Corinthians 15:47
47 Lehen guiçona lurretic, lurreco: eta bigarren guiçona, cein baita Iauna, cerutic.
Galatians 2:8
8 (Ecen Pierris baithan obratu vkan duenac Circoncisioneco Apostolutassunera, obratu vkan du ni baithan-ere Gentiletara.)
Galatians 4:4
4 Baina ethorri içan denean demboraren complimendua, igorri vkan du Iaincoac bere Semea emaztetic eguina, eta Leguearen azpico eguina:
Ephesians 1:9
9 Guri eçagut eraciric bere vorondatearen mysterioa, bere placer onaren araura, cein lehendanic ordenatu baitzuen bere baithan:
Ephesians 3:3-10
3 Nola Iaincoac reuelationez eçagut eraci drautan mysterioa (lehen hitz gutitan scribatu drauçuedan beçala:
4 Haren iracurtzetic eçagut ahal deçaqueçue ceric den ene eçagutzea Christen mysterioan.)
5 Cein ezpaita eçagutu içan guiçonén seméz iragan generationetan, orain reuelatu içan çayen beçala haren Apostolu eta Propheta sainduey Spirituaz:
6 Ecen Gentilac diradela herederoquide eta gorputz batetaco bereco eta haren promessean participant Christean Euangelioaz.
7 Ceinen ministre eguin içan bainaiz Iaincoaren gratiaren dohainaren arauez, cein eman içan baitzait haren botherearen operationearen arauez.
8 Niri bada saindu gucietaco chipienari eman içan çait gratia haur, Gentilén artean Christen abrastassun comprehendi ecin daitenaren euangelizatzeco,
9 Eta guciey manifestatzeco ceric den mysterio bethidanic Iaincoa baithan estalia cenaren communionea, ceinec gauça guciac creatu baithitu Iesus Christez:
10 Orain maniferta daquiençat Eliçáz ceruètaco principaltassuney eta botherey Iaincoaren sapientia anhitz maneraz diuersa:
Ephesians 4:8-10
Ephesians 6:19
19 Eta enegatic, minçatzea eman daquidançát neure ahoaren irequiteco libertaterequin, notifica deçadançát Euangelioaren mysterioa,
Philippians 2:6-8
6 Ceinec Iaincoaren formán celaric ezpaitu estimatu harrapatze Iaincoaren bardin içatea:
7 Badaric-ere bere buruä ezdeustu vkan du, cerbitzari forma harturic, guiçonén irudico eguin içanic, eta formaz eriden içanic guiçon beçala:
8 Bere buruä beheratu vkan du obedient eguin içanic heriorano, are herio crutzecorano.
Colossians 1:6
6 Cein heldu içan baita çuetara, mundu orotara-ere beçala, eta fructificatzen baitu, çuec baithan-ere beçala, Iaincoaren gratiá eguiazqui ençun eta eçagutu vkan duçuen egunaz gueroztic.
Colossians 1:16-18
16 Ecen hartan creatu içan dirade ceruètan eta lurrean diraden gauça guciac, visibleac eta inuisibleac, nahiz-biz Thronoac, nahiz Dominationeac, nahiz Principaltassunac, nahiz Puissançác, gauça guciac, diot, harçaz eta harengatic, creatu içan dirade.
17 Eta bera gauça guciac baino lehen da, eta gauça guciac harçaz consistitzen dirade.
18 Eta hura da Eliça gorputzaren buruä, eta hatsea, eta hiletarico lehen iayoa: gauça gucietan lehen lekua eduqui deçançát.
Colossians 1:23
23 Bay baldin egoiten baçarete fedean fundatuac eta fermu, eta erautzen ezpaçarete ençun vkan duçuen Euangelioco sperançatic, cein Euangelio ceruären azpico creatura ororen artean predicatu içan baita, ceinetaco ministre ni Paul eguin içan bainaiz:
Colossians 1:27
27 Ceiney Iaincoac eçagut eraci nahi vkan baitraue, ceric den mysterio hunetaco gloriaren abrastassuna Gentilén artean, cein baita Christ çuetan, gloriazco sperançá:
Colossians 2:2
2 Consola ditecençát hayén bihotzac, elkarrequin charitatez iunctaturic, eta adimendu guerthuqui seguratuaren abrastassun gucian, gure Iainco eta Aitaren eta Christen mysterioaren eçagutzetan.
2 Thessalonians 1:10
10 Dathorrenean glorificatu dençát bere sainduetan, eta miragarri eguin dadinçat sinhesten duten gucietan (ceren gure çuec baitharaco testimoniagea sinhetsi içan baita) egun hartan:
2 Thessalonians 2:7
7 Ecen ia eguiten da iniquitatezco mysterioa: solament orain daducanac, eduquiren du ken daiteno artetic.
1 Timothy 3:9
9 Eduquiten dutelaric fedearen mysterioa conscientia chahurequin.
Hebrews 1:3
3 Cein, gloriaren claretate eta haren personaren imagina propria delaric eta sustengatzen dituelaric gauça guciac bere hitz botheretsuaz, gure bekatuén purgationea bere buruaz eguinic, iarri içan baita haren maiestatearen escuinean leku goretan.
Hebrews 2:9-13
9 Baina Aingueruäc baino chipichiago eguin içan cena, ikusten dugu cein baita Iesus, bere herioco passioneagatic, gloriaz eta ohorez coroatu içan dela: Iaincoaren gratiaz guciacgatic herioa dasta leçançát.
10 Ecen conuenable cen harc, ceinegatic baitirade gauça hauc gucioc, eta ceinez baitirade gauça hauc gucioc, anhitz haour gloriara eramaiten çuenaz gueroz, hayén saluamenduaren Princea afflictionez consecra leçan.
11 Ecen bay sanctificaçalea, bay sanctificatzen diradenac, batganic dirade guciac, causa hunegatic ezta ahalque hayén anaye deitzera,
12 Dioela, Denuntiaturen diraueat hire icena neure anayey, eta Eliçaren erdian laudaturen aut hi.
13 Eta berriz, Ni fida içanen naiz hartan. Eta berriz, Huná ni eta Iaincoac niri eman drauzquidan haourrac.
Hebrews 7:7
7 Eta contradictioneric batre gabe chipién dena guehién denaz benedicatzen da.
Hebrews 8:1
1 Bada erraiten ditugun gaucén sommarioa haur da, Halaco sacrificadore subiranobat dugula, cein iarria baita Iaincoaren maiestateco thronoaren escuinean, ceruètan:
Hebrews 12:2
2 Beha gaudelaric fedearen capitainagana eta, compliçaleagana, Iesusgana: ceinec escutan çuen bozcarioaren orde suffritu vkan baitu crutzea, ahalquea menospreciaturic, eta Iaincoaren thronoaren escuinean iarri içan da.
1 Peter 1:12
12 Eta reuelatu içan çaye, ez bere buruey, baina guri administratzen cerauzquigutela orain çuey denuntiatu içan çaizquiçuen gauçác çuey Euangelioa predicatu drauçueçatenez, cerutic igorririco Spiritu sainduaz, cein gaucén contemplatzeco desira baitute Aingueruéc.
1 Peter 1:20
20 Ia munduaren fundationea baino lehen ordenatuarenaz, baina azquen dembora hautan manifestatuarenaz, çuengatic,
1 Peter 3:18
18 Ecen Christec-ere behin bekatuagatic suffritu vkan du, iustoac iniustoacgatic: gu Iaincoagana eraman guençançát, haraguiz mortificaturic, baina viuificaturic Spirituaz.
1 Peter 3:22
22 Cein baita Iaincoaren escuinean, cerurát ioanic, ceini suiet eguin baitzaitza Aingueruäc, eta puissançac eta verthuteac.
1 John 1:2
2 (Ecen vicitzea manifestatu içan da, eta ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu eta denuntiatzen drauçuegu vicitze eternala, cein baitzén Aita baithan, eta aguertu içan baitzaicu.)
1 John 3:5
5 Eta badaquiçue ecen hura aguertu içan dela gure bekatuac ken litzançát, eta bekaturic hura baithan eztela.
1 John 5:6-8
6 Haur da Iesus Christ vrez eta odolez ethorri içan dena: ez vrez solalnent, baina vrez eta odolez: eta Spiritua da testificatzen duena ecen Spiritua eguia dela.
7 Ecen hirur dirade testificatzen dutenac ceruän, Aita, Hitza, eta Spiritu saindua: eta hauc hirurac bat dirade.
8 Eta hirur dirade testificatzen dutenac lurrean, Spiritua eta vra eta odola: eta hirur hauc batetan dirade.
Revelation 1:17-18
17 Eta hura ikussi vkan nuenean, eror nendin haren oinetara hila beçala: eta eçar ceçan bere escu escuina ene gainean, ciostala, Eztuála beldurric: ni nauc lehena eta azquena, eta vici naicena:
18 Baina hil içan nauc, eta huná, vici nauc secula seculacotz, Amen: eta citiát iffernuaren eta herioaren gakoac.
Revelation 7:9
9 Gauça hauén ondoan beha neçan, eta huná, tropela handi nehorc conta ecin ceçaqueen-bat, gende eta leinu eta populu eta mihi gucietaric, throno aitzinean eta Bildotsaren presentián ceudela, arropa luce churiz veztituac, eta palmác bere escuetan:
Revelation 17:5
5 Eta bere belarrean icen-bat scribaturic, Mysterio, Babylon handia, lurreco paillardicén eta abominationén amá.
Revelation 17:7
7 Eta erran cieçadan Aingueruäc, Cergatic miresten duc? nic erranen drauat emaztearen, eta hura ekarten duen bestia çazpi burutacoaren eta hamar adarretacoaren mysterioa.