2 Timothy 3:1 Cross References - Basque

1 Haur bada iaquic, ecen azquen egunetan içanen dela dembora perilosic.

2 Thessalonians 2:3-12

3 Nehorc etzaitzatela seduci eceinere maneraz: ecen egun hura ezta ethorriren non reuoltamendua lehen ethor eztadin, eta manifesta eztadin bekatutaco guiçona, perditionezco semea, 4 Cein opposatzen eta alchatzen baita Iainco erraiten eta adoratzen den guciren contra: hala non hura iainco beçala, Iaincoaren templean iarten baita, bere buruä eracusten duela ecen iainco dela. 5 Ala etzarete orhoit ecen oraino çuequin nincela, gauça hauc erraiten nerauzquiçuela? 6 Eta orain cerc daducan badaquiçue, hura manifesta dadinçat bere demborán. 7 Ecen ia eguiten da iniquitatezco mysterioa: solament orain daducanac, eduquiren du ken daiteno artetic. 8 Eta orduan manifestaturen da gaichtoa, cein Iaunac deseguinen baitu bere ahoco Spirituaz, eta bere aduenimenduco claretateaz abolituren. 9 Hura diot ceinen ethortea baita Satanen operationearen araura, puissança gucirequin eta signorequin eta gueçurrezco miraculurequin: 10 Eta iniquitatezco abusione gucirequin galtzen diradenetan, ceren eguiaren amorioa ezpaitute recebitu vkán saluatu içateco. 11 Eta halacotz igorriren draue Iaincoac abusionezco operationea, gueçurra sinhets deçatençát: 12 Condemna ditecençat eguia sinhetsi vkan eztuten guciac, baina iniquitatean placer hartu vkan dutenac.

1 Timothy 4:1-3

1 Bada Spirituac claroqui erraiten dic ecen azqueneco demboretan reuoltaturen diradela batzu fedetic spiritu abusariey behatzen çaiztela, eta deabruén doctriney, 2 Hypocrisiaz gueçurrac iracasten dituztenén doctriney, ceinén conscientiá cauterizatua baita, 3 Defendatzen dutelaric ezconcea eta viandetaric iatea, cein Iaincoac creatu baitrauzte vsatzeco remerciamendurequin fideley, eta eguiá eçagutu vkan duteney.

2 Timothy 4:3

3 Ecen içanen duc demborabat ezpaitute doctrina sanoa suffrituren: baina beharri quillicorrac dituztelaric, beréc bere desirén arauezco iracastunac bilduren baitituzté:

2 Peter 3:3

3 Haur lehenic daquiçuelaric: ecen ethorriren diradela azqueneco egunetan truffariac, bere guthicia proprién araura ebilten diradela.

1 John 2:18

18 Haourtoác, azquen dembora da: eta nola ençun vkan baituçue ecen Antechrist ethorteco dela, oraindanic-ere Antechristac anhitz dirade: nondic baitaquigu ecen azquen demborá dela.

Jude 1:17

17 Baina çuec, maiteác, çareten orhoit Iesus Christ gure Iaunaren Apostoluéz aitzinetic erran içan diraden hitzéz:

Revelation 8:1-13

1 Eta irequi vkan çuenean çazpigarren cigulua, silentio eguin cedin ceruän oren erditsubat. 2 Eta ikus nitzan çazpi Aingueru Iaincoaren aitzinean assistitzen dutenac, eta eman cequiztén çazpi trompetta. 3 Eta berce Ainguerubat ethor cedin eta egon cedin aldare aitzinean, vrrhezco encenserbat çuela: eta eman cequión anhitz perfum, Saindu gucién orationequin offrenda litzançát, throno aitzinean den aldare vrrhezcoaren gainean. 4 Eta igan cedin perfumén kea, Sainduén orationequin, Aingueruären escutic Iaincoaren aitzinera. 5 Eta har ceçan Aingueruäc encensera, eta bethe ceçan hura aldareco sutic, eta egotz ceçan lurrera: eta eguin citecen igorciriac eta vozac eta chistmistac eta lur ikaratze. 6 Eta çazpi trompettác cituzten çazpi Aingueruäc prepara citecen trompettáz ioitera. 7 Eta lehen Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta eguin ceçan babaçuça eta su odol nahasteca, eta egotz citecen lurrera, eta arborén heren partea, erre cedin, eta belhar pherde gucia erre cedin. 8 Eta bigarren Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta mendi handi suz erratzen cen-bat beçala egotz cedin itsassora: eta itsassoaren heren partea odol eguin cedin. 9 Eta hil cedin itsassoan ciraden creatura vicitze çutenen herén partea: eta vncien herén partea deseguin cedin. 10 Guero herén Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta eror cedin cerutic içar handi irachequibat, çucibat beçala, eta eror cedin fuuioen herén partera, eta ithur vretara. 11 Eta içarraren icena erraiten da, Absinthio: eta vrén herén partea Absinthio bilha cedin: eta anhitz guiçon hil cedin vretaric, ceren karmindu içan baitziraden vrac. 12 Guero Laurgarren Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta io cedin iguzquiaren herén partea, eta ilharguiaren herén partea, eta içarren herén partea: hala non hayen herén partea ilhun baitzedin, eta egunaren herén parteac etzuen arguiric eguiten, ez gauärenac halaber. 13 Orduan ikus eta ençun neçan Ainguerubat hegaldatzen cela ceruären erdiaz, cioela ocengui, Maledictione, maledictione, maledictione lurreco habitantey, berce hirur Aingueruec ioren dituzten trompetta soinuacgatic.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.