7 Dioste Iesusec, Bethaitzaçue kubác vrez. Eta bethe citzaten garairano.
John 2:7 Cross References - Basque
Mark 11:2-6
2 Eta erran ciecén, Çoazte çuen aurkán den burgura: eta hartan sarthuren çareten beçain sarri, eridenen duçue asto vmebat estecatua, nehor oraino gainean iarri içan etzayonic: lachaturic hura ekardaçue.
3 Eta baldin nehorc badarraçue, Cergatic hori eguiten duçue? erraçue ecen Iaunac duela haren beharra: eta bertan hura igorriren du huna.
4 Parti citecen bada, eta eriden ceçaten asto vmea estecaturic, bortha aldean campotic bi bideren artean: eta lacha ceçaten hura.
5 Eta han ceudenetaric batzuc erran ciecén, Cer ari çarete, lachatzen baituçue asto-vmea?
6 Eta hec erran ciecén, Iesusec manatu cituen beçala: eta ioaitera vtzi citzaten.
Mark 14:12-17
12 Eta altchagarri gabeco oguién lehen egunean, Bazcoa sacrificatu behar çutenean, erran cieçoten bere discipuluéc, Non nahi duc ioanic appain deçagun ian deçánçat Bazcoa?
13 Orduan igor citzan bere discipuluetaric biga, eta erran ciecén, Çoazte hirira, non bathuren baitzaiçue guiçombat, pegar-bat vr daramala: çarrcitzate hari.
14 Eta nora-ere sarthuren baita, erroçue aitafamiliari: Magistruac cioc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua?
15 Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat paratua eta appaindua: han appain ieçaguçue.
16 Parti citecen bada haren discipuluac, eta ethor citecen hirira: eta eriden ceçaten erran cerauen beçala, eta appain ceçaten Bazcoa.
17 Eta arrastu cenean, ethor cedin hamabiequin.
John 2:3
3 Eta faltatu cenean mahatsarnoa, bere amác diotsa, Iesusi, Mahatsarnoric eztié.
John 2:5
5 Dioste haren amac cerbitzariey, Cer-ere erran baitieçaçue, eguiçue.
Acts 8:26-40
26 Guero Iaunaren Aingueruä minça cequión Philipperi, cioela, Iaiqui adi, eta habil Egu-erdi alderát, Ierusalemetic Gazara iausten den bidera: hura duc desert:
27 Eta iaiquiric ioan cedin, eta huná, guiçon Ethiopiano Eunuchobat, Ethiopianoén reguina Candaceren azpian manamendu gucia çuenic, cein baitzén haren onhassun guciaren gaineco: eta ethorri içan cen adoratzera Ierusalemera:
28 Eta itzultzen cen iarriric cegoela bere carriot gainean, eta iracurtzen çuen Esaias prophetá.
29 Orduan erran cieçón Spirituac Philipperi, Hurbil adi, eta hers aquio carriot horri.
30 Eta Philippec laster eguinic ençun ceçan hura, iracurtzen çuela Esaias prophetá: eta erran cieçón, Baina aditzen duc iracurtzen duana?
31 Eta harc dio, Eta nola ahal neçaque, baldin norbeitec guida ezpaneça? Eta othoitz eguin cieçon Philipperi iganic iar ledin harequin.
32 Eta Scripturaco passage iracurtzen çuena, haur cen, Ardibat beçala heriotzera eraman içan da: eta nola bildots-bat motzen duenaren aitzinean mutu baita, hala eztu irequi vkan bere ahoa
33 Haren beheratzean haren iugemendua goratu içan da: baina haren irautea norc contaturen du? ecen altchatzen da lurretic haren vicia.
34 Eta ihardesten ceraucala Eunuchoac Philipperi, erran ceçan, Othoitz eguiten drauat, norçaz Prophetác erraiten du haur? bere buruäz, ala cembeit bercez?
35 Orduan irequiric Philippec bere ahoa eta hassiric Scriptura hunetaric denuntia cieçon Iesus.
36 Eta bidean ioaiten ciradela, ethor citecen vr batetara: orduan dio Eunuchoac, Huna vra: cerc empatchatzen nau batheyatu içatetic?
37 Eta erran ceçan Philippec, Baldin sinhesten baduc eure bihotz guciaz, ahal aite. Eta ihardesten çuela harc erran ceçan, Sinhesten diat Iaincoaren Semea dela Iesus Christ.
38 Eta mana ceçan carriota gueldin ledin: eta iauts citecen biac vrera, Philippe eta Eunuchoa: eta batheya ceçan hura.
39 Eta igan ciradenean vretic, Iaunaren Spirituac harrapa ceçan Philippe, eta guehiagoric etzeçan ikus hura Eunuchoac: eta bere bideaz ioaiten cen alegueraric.
40 Baina Philippe eriden cedin Azot-en: eta iragaitean predica ceçan Euangelioa hiri gucietan Cesareara hel leiteno.