Matthew 20:16 Cross References - Basque

16 Hala içanen dirade azquenac, lehen: eta lehenac, azquen: ecen anhitz dirade deithuac, baina guti elegituac.

Matthew 7:13

13 Sar çaitezte bortha herssitic: ecen bortha largoa eta bide çabala da perditionetara irioiten duena, eta anhitz dirade hartaric sartzen diradenac.

Matthew 8:11-12

11 Baina badiotsuet ecen anhitz Orientetic eta Occidentetic ethorriren diradela, eta iarriren diradela Abrahamequin Isaac-equin eta Iacob-equin ceruètaco resumán: 12 Eta resumaco semeac egotziren diradela campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.

Matthew 19:30

30 Baina anhitz lehen diradenac, içanen dirade azquen: eta azquenac, lehen.

Matthew 21:31

31 Bi hautaric ceinec eguin çuen bere aitaren vorondatea? Diotsate, Lehenac. Dioste Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet ecen publicanoac eta paillardác aitzincen çaizquiçuela Iaincoaren resumara.

Matthew 22:14

14 Ecen anhitz dirade deithuac, eta guti elegituac.

Mark 10:31

31 Baina anhitz lehen diradenac, içanen dirade azquen: eta azquenac lehen.

Luke 7:47

47 Halacotz erraiten drauat barkatu çaizcala bere bekatu anhitzac, ecen haguitz onhetsi dic: eta gutiago barkatzen çayonac gutiago onhesten dic.

Luke 13:28-30

28 Han içanen da nigar eta hortz garrascots: ikus ditzaçuenean Abraham, eta Isaac, eta Iacob eta Propheta guciac Iaincoaren resumán, eta çuec campora iraizten çaretela. 29 Orduan ethorriren dirade Orientetic, eta Occidentetic: Aquilonetic, eta Egu-erditic: eta iarriren dirade mahainean Iaincoaren resumán. 30 Eta huná, dirade azquen, lehen içanen diradenac: eta dirade lehen, azquen içanen diradenac.

Luke 14:24

24 Ecen erraiten drauçuet, guiçon deithu içan ciraden hetaric batec-ere eztuela ene affaritic dastaturen.

Luke 15:7

7 Erraiten drauçuet ecen hala bozcario içanen dela ceruän bekatore emendatzen den baten

Luke 17:17-18

17 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Eztirade hamarrac chahutu içan? Bedratziac bada non dirade? 18 Batre ezta eriden içan itzuli denic, Iaincoari gloria emaitera, arrotz haur baicen.

John 12:19-22

19 Eta Phariseuéc erran ceçaten bere artean, Eztacussaçue ecen etzaretela deus probetchatzen? horrá, mundua haren ondoan ioan da. 20 Eta baciraden Grec batzu igaiten ohi ciradenetaric adoratzera bestán: 21 Hauc bada ethor citecen Philippegana cein baitzén Bethsaidaco Galilean, eta othoitz eguin cieçoten, cioitela, Iauna, nahi guendiquec Iesus ikussi. 22 Ethorten da Philippe eta erraiten drauca Andriui, Andriuèc berriz eta Philippec erraiten draucate Iesusi.

Romans 5:20

20 Eta Leguea berçalde sarthu içan da handi ledinçat offensá: baina non handitu içan baita bekatua, han abundosago içan da gratiá:

Romans 8:30

30 Cer bada erranen dugu gauça hautara? Baldin Iaincoa gure alde bada, nor içanen da gure contra?

Romans 9:30

30 Cer beraz erranen dugu? Ecen Gentil iustitiari etzarreitzanéc, iustitia ardietsl vkan dutela: etare iustitia fedezcoa:

1 Thessalonians 2:13

13 Halacotz guc-ere esquerrac emaiten drauzquiogu Iaincoari paussuric gabe, ceren Iaincoaren hitzaren predicationea gureganic recebitu vkan duçuenean, recebitu vkan baituçue, ez guiçonén hitz beçala, baina (nola eguiazqui baita) Iaincoaren hitz beçala, ceinec obratzen-ere baitu çuetan sinhesten duçuenotan.

2 Thessalonians 2:13-14

13 Baina guc, Iaunaz onhetsi anayeac, behar drauzquiogu bethi esquerrac eman Iaincoari çueçaz, ceren hatseandanic elegitu baitzaituzte Iaincoac saluamendutara Spirituaren sanctificationez, eta eguiazco fedeaz: 14 Ceinetara deithu vkan baitzaituzte gure Euangelioaz Iesus Christ gure Iaunaren gloriaren acquisitionetacotz.

James 1:23-25

23 Ecen baldin norbeit hitzaren ençule bada eta ez eguile, hura mirailean bere beguitharte naturala consideratzen duen guiçonaren pare da. 24 Ecen consideratu vkan du bere buruä, eta ioan içan da, eta bertan ahance çayó nolaco cen. 25 Baina miratu datena Legue perfectoan, cein baita libertatezcoa, eta hartan perseueratu duqueena, ceren ezpaitate ençule ahanzcor içan, baina obraren eguile: hura dohatsu içanen da bere eguinean.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.