Revelation 21:2 Cross References - Basque

2 Eta nic Ioannesec ikus neçan Ierusaleme berrico Ciuitate saindua iausten cela Iaincoaganic cerutic, appaindua sposa bere senharrarençat appaindubat beçala.

John 3:29

29 Sposa duena sposo da: baina sposo denaren adisquide han dena eta hura ençuten duena, haguitz alegueratzen da sposoaren vozagatic: beraz ene alegrançá complitu da.

2 Corinthians 11:2

2 Ecen ielossi naiz çueçaz Iaincoaren ielosgoaz: ecen preparatu cerauzquiotet senhar bati (virgina castabat beçala) Christi, presenta çaitzatedançát:

Galatians 4:25-26

25 (Ecen Sina mendibat da Arabian Ierusaleme oraingoari ihardesten draucanic) eta bere haourrequin cerbitzutan dena: 26 Baina Ierusaleme gorá, libre da, cein baita gure gución ama.

Ephesians 5:25-27

25 Senharrác, çuen emaztey on erizteçue, Christec-ere Eliçari on eritzi draucan beçala, eta bere buruä eman vkan baitu harengatic: 26 Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz. 27 Hura beretaco Eliça glorioso eguin leçançát, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gauçaric: baina licén saindu eta irreprehensible.

Ephesians 5:30-32

30 Ecen haren gorputzeco membro gara, haren haraguitic eta haren heçurretaric. 31 Halacotz, vtziren ditu guiçonac aita eta ama eta iunctaturen çayó bere emazteari: eta biac haraguibat içanen dirade. 32 Mysterio haur handia da: baina ni Christez minço naiz eta Eliçáz.

Hebrews 11:10

10 Ecen ciuitate fundament-dunaren beguira cegoen ceinen eguilea eta fundaçalea baita Iaincoa.

Hebrews 12:22

22 Baina ethorri içan çarete Siongo mendira, eta Iainco viciaren ciuitatera, Ierusalem celestialera, eta Aingueruén anhitz millataco compainiara,

Hebrews 13:14

14 Ecen eztugu hemen ciuitate permanentic: baina ethorteco denaren ondoan gabiltza.

Revelation 1:1

1 IESVS CHRISTEN Apocalypsea, cein eman vkan baitrauca hari Iaincoac, declara dietzençát bere cerbitzariey sarri eguin behar diraden gauçác: eta harc bere Aingueruärequin igorriric Ioannes bere cerbitzariari significatu vkan drautza.

Revelation 1:4

4 Ioannesec Asian diraden çazpi Elicey, Gratia dela eta baquea çuequin Denaren eta Cenaten eta Ethortecoaren partez: eta haren throno aitzinean diraden çazpi spirituén partez,

Revelation 1:9

9 Ni Ioannes, eta Iesus Christen afflictionean eta resumán eta patientián çuen anayea eta laguna, Patmos deitzen den Islán nincén, Iaincoaren hitzagatic, eta Iesus Christen testimoniageagatic:

Revelation 3:12

12 Garaita vkanen duena, neure Iaincoaren templean habe eguinen diát, eta eztuc guehiagoric camporat ilkiren, eta scribaturen diát haren gainean neure Iaincoaren icena, eta neure Iaincoaren ciuitatearen icena, cein baita, Ierusaleme berria, ene Iaincoaganic cerutic iautsia, eta neure icen berria.

Revelation 11:2

2 Baina iraitzac campora temple lekoretic den salá, eta ezteçála hura neurt: ecen eman içan ciayec Gentiley, eta Ciuitate saindua ohondicaturen dié berroguey eta bi hilebethez.

Revelation 19:7-8

7 Boz eta aleguera gaitecen, eta demogun hari gloria: ecen ethorri dirade Bildotsaren ezteyac, eta haren emaztea appaindu da. 8 Eta eman içan çayó crespe purez eta arguitzen duenez vezti ledin: ecen crespá, Sainduén iustificationeac dirade.

Revelation 21:10

10 Eta eraman nençan spiritutan mendi handi eta gora batetara, eta eracuts cieçadan Ierusalemeco Ciuitate saindu handia, iausten cela cerutic Iaincoaganic:

Revelation 22:19

19 Eta baldin nehorc ken badeça deus prophetia hunen liburuco hitzetaric, kenduren du Iaincoac haren partea vicitzeco liburutic, eta Ciuitate saindutic, eta liburu hunetan scribatuac diraden gaucetaric.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.