Acts 17:1-9

Basque(i) 1 Guero iraganic Amphipolian eta Apollonian, ethor citecen Thessalonicara, non baitzen Iuduén synagogabat. 2 Eta costumatu çuen beçala Paul sar cedin hetara, eta hirur Sabbathoz disputa cedin hequin Scripturetaric. 3 Declaratzen eta proposatzen cerauela, ecen behar içan dela Christec suffri leçan eta resuscita ledin hiletaric: eta ecen haur cela Iesus Christ cein dio, nic predicatzen baitrauçuet. 4 Eta hetaric batzuc sinhets ceçaten, eta Paulen eta Silasen compainiaco eguin citecen, eta Iaincoa cerbitzatzen çutén Grecoetaric compainia handia, eta emazte ohoraturic ez guti. 5 Baina bekaizteriaz mouituric Iudu rebelléc, eta harturic hara huna çabiltzan guiçon gaichto batzu, eta populua bilduric, trubla ceçaten hiria: eta Iasonen etchea iauquiric, hec populura eraman nahiz çabiltzan. 6 Eta eriden etzituztenean, tira citzaten Iason eta anayetaric batzu hirico Gobernadoretara, oihuz ceudela. Hauc mundu gucia erauci vkan duten ondoan, huna-ere ethorri içan dirade: 7 Eta Iasonec beregana recebitu vkan ditu: eta guciec Cesaren ordenancen contra eguiten dute, dioitela berce Reguebat badela, Iesus. 8 Tharrita ceçaten bada populua eta hirico Gobernadoreac gauça hauc çançuzquitenean. 9 Baina fiadoregoa recebituric Iasonganic eta goiticoetaric, vtzi citzaten ioaitera.