Basque(i)
68 Laudatu dela Israeleco Iainco Iauna, ceren visitatu eta redemitu baitu bere populua.
69 Eta alchatu baitraucu saluamendutaco adarra Dauid bere cerbitzariaren etchean.
70 Nola minçatu içan baita bere Propheta saindu bethidanic içan diradenen ahoz.
71 Salbu içanen guinela gure etsayetaric eta guri gaitz çarizcuten gucién escutic.
72 Gure aitey misericordia leguiençat, eta orhoit licén bere alliança sainduaz:
73 Eta gure Aita Abrahami eguin ceraucan iuramenduaz:
74 Ecen emanen ceraucula, beldur gabe gure etsayén escuetaric deliuraturic, hura cerbitza guineçan,