Matthew 12:31-34

Basque(i) 31 Halacotz erraiten drauçuet, bekatu eta blasphemio gucia barkaturen çaye guiçoney: baina Spirituaren contretaco blasphemioa barkaturen etzaye guiçoney. 32 Eta nor-ere minçaturen baita guiçonaren Semearen contra, barkaturen çayo hari: baina nor-ere minçaturen baita Spiritu sainduaren contra, etzayo barkaturen hari ez secula hunetan, ez ethorteco denean: 33 Edo eguiçue arbore ona, eta haren fructua on: edo eguiçue arbore vstela, eta haren fructua vstel: ecen fructutic arborea eçagutzen da. 34 Viperén castá, nolatan vngui minça ahal çaitezquete gaichto çaretelaric? ecen bihotzeco abundantiatic ahoa minço da.