Basque(i)
16 Baina Iesusec erran ciecén, Eztute ioaiteco mengoaric, eyeçue ceuroc iatera.
17 Eta hec diotsote, Eztiagu hemen borz ogui eta bi arrain baicen.
18 Eta harc erran ciecen, Ekaztaçue huna.
19 Eta populua belhar gainean iartera manaturic, eta borz oguiac eta bi arrainac harturic, beguiac cerurat goitituric, gratiác renda citzan, eta hautsiric eman cietzen discipuluey oguiac, eta discipuluéc gendetzey.
20 Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen: eta goiti citzaten çathi soberatuetaric hamabi sasqui betheric.
21 Eta ian çutenac ciraden borz milla guiçonen inguruä, emazteac eta haourrac gabe.
22 Eta bertan Iesusec bortcha citzan bere discipuluac vncian sartzera, eta haren aitzinean berce aldera iragaitera: populuari congit lemon bizquitartean.
23 Eta congit emanic populuari, igan cedin mendira bereciqui, othoitz eguin leçançát. Eta arrastu cenean ber-bera cen han.
24 Eta vncia ia itsassoaren artean cen, baguéz tormentatua: ecen haice contra cen.
25 Eta gauären laurgarren veillán ioan cedin hetara Iesus, itsas gainez çabilala.
26 Eta hura ikussiric itsas gainez çabilala, discipuluac trubla citecen, erraiten çutela, Fantosmabat da, eta beldurtiz oihu eguin ceçaten.
27 Baina bertan minça cequién Iesus, cioela, Sporça çaitezte: ni naiz etzaretela beldur.
28 Eta ihardesten ceraucala Pierrisec erran ceçan, Iauna, baldin hi bahaiz, mana neçac hiregana ethortera vr gainez.
29 Bada harc erran ceçan, Athor. Eta iautsiric vncitic Pierris ioan cedin vr gainez, Iesusgana ethor ledinçát.
30 Baina haicea sendo ikussiric, icit cedin: eta hundatzen hassi cenean oihu eguin ceçan, cioela, Iauna, salua neçac.
31 Eta bertan Iesus escua hedaturic lot cequión, eta diotsó, O fede chipitacoá, cergatic dudatu duc?
32 Eta sarthu ciradenean vncira, sossega cedin haicea.
33 Orduan vncian ciradenéc ethorriric adora ceçaten hura, cioitela, Eguiazqui Iaincoaren Seme aiz.
34 Eta berce aldera iraganic ethor citecen Genesaretco lurrera.
35 Eta hura eçagutu vkan çutenean leku hartaco guiçonéc, igor ceçaten inguruco aldiri gucietara, eta presenta cietzoten eri ciraden guciac.
36 Eta othoitz eguiten ceraucaten solament hunqui leçaten haren abillamendu ezpaina, eta hunqui vkan çuten guciac, senda citecen.
15 1 Orduan ethorten dirade Iesusgana Ierusalemetar Scriba eta Phariseu batzu, dioitela,
2 Cergatic hire discipuluéc iragaiten dute aitzinecoen ordenança? ecen eztitie ikutzen bere escuac oguia iaten dutenean.
3 Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Eta çuec cergatic iragaiten duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançaz?
4 Ecen Iaincoac manatu vkan du, dioela, Ohoraitzac eure aita eta ama. Eta, Aita edo ama maradicaturen duena, herioz hil bedi.
5 Baina çuec dioçue, Norc-ere erranen baitrauca aitari edo amari, Eneganic den dono gucia probetchaturen çaic: ohora ezpadeça-ere bere aita edo bere ama hoguen gabe date.
6 Eta ezdeustu vkan duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançáz.
7 Hypocritác, vngui prophetizatu vkan du çueçaz Esaiasec, dioela,
8 Populu haur ahoz hurbiltzen çait, eta ezpainéz ohoratzen nau: baina hauén bihotza vrrun da eneganic.
9 Baina alferretan ohoratzen naute, iracasten dituztela doctrinatzát guiçonén manamenduac.
10 Eta populua beregana deithuric erran ciecén, Ençun eçaçue eta adi eçaçue.
11 Eztu ahoan sartzen denac satsutzen guiçona: baina ahotic ilkiten denac satsutzen du guiçona.
12 Orduan hurbilduric bere discipuluéc erran cieçoten, Eçagutu duc nola Phariseuac propos hori ençunic scandalizatu içan diraden?
13 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ene Aita ceruètacoac landatu eztuen landare gucia erroetaric idoquiren da.
14 Vtzitzaçue, itsuric itsuén guidari dirade: baldin itsuac itsua guida badeça, biac hobira eroriren dirade.
15 Orduan ihardesten çuela Pierrisec erran cieçon, Declara ieçaguc comparatione hori.
16 Eta Iesusec erran ceçan, Oraino çuec-ere adimendu gabe çarete?
17 Oraino eztuçue aditzen ecen ahoan sartzen den gucia, sabelera ioaiten dela, eta retreitera egoizten dela?
18 Baina ahotic ilkiten diradenac, bihotzetic partitzen dirade, eta hec satsutzen dute guiçona.
19 Ecen bihotzetic partitzen dirade pensamendu gaichtoac, hiltzecác, adulterioac, paillardiçác, ohoinqueriác, testimoniage falsuac, gaitzerraitecác.
20 Hauc dirade guiçona satsutzen dutenac: baina escuac ikuci gaberico iateac, eztu guiçona satsutzen.
21 Eta ilkiric handic Iesus ioan cedin Tyreco eta Sidongo comarquetarat.
22 Eta huná, emazte Chananeabat aldiri hetaric ilkiric, oihuz iar cedin, ciotsola, Auc pietate niçaz Dauid-en seme Iauná, ene alaba duc deabruaz gaizqui tormentatua.
23 Baina harc etzieçon ihardets hitzic. Orduan hurbilduric bere discipuluéc othoitz ceguioten, cioitela, Emóc congit: ecen oihuz diaoc gure ondoan.
24 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eznaiz igorri Israeleco etcheco ardi galduetara baicen.
25 Eta harc ethorriric adora ceçan hura, cioela, Iauna, aiuta neçac.
26 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztun gauça bidezcoa haourrén oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea.
27 Baina harc erran ceçan, Hala duc, Iauna, baina chakurrec-ere bere nabussién mahainetic erorten diraden appurretaric iaten dié.
28 Orduan ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, O emaztea, handi dun hire fedea: eguin bequin nahi dunán beçala. Eta senda cedin haren alabá orduandanic.
29 Eta partituric handic Iesus ethor cedin. Galileaco itsas aldera: eta iganic mendira, iar cedin han.
30 Orduan ethor cedin harengana anhitz gendetze, çutela berequin mainguric, itsuric, muturic, hebainic eta anhitz berceric: eta eçar citzaten Iesusen oinetara, eta senda citzan.
31 Hala non populuac mirets baitzeçan çacusquianean mutuac minçatzen, hebainac sendaturic, mainguäc çabiltzala, itsuéc ikusten çutela: eta glorifica ceçaten Israeleco Iaincoa.
32 Orduan Iesusec beregana deithuric bere discipuluac erran ceçan, Compassione dut populu huneçaz: ecen ia hirur egun du enequin dagoela, eta eztute cer ian deçaten: eta eztitut baruric igorri nahi, bidean flaca eztitecençat.
33 Eta bere discipuluéc diotsote, Nondic guri hambat ogui desertuan hunambat genderen ressasiatzeco?
34 Eta dioste Iesusec, Cembat ogui dituçue? Eta hec erran cieçoten, Çazpi, eta arraintcho batzu.
35 Orduan mana ceçan populua lurrean iartera.
36 Eta harturic çazpi oguiac eta arrainac, gratiac rendaturic hauts citzan, eta eman cietzén bere discipuluey: eta discipuluéc populuari.
37 Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen: eta goiti citzaten çathi soberatuetaric çazpi sasqui betheric.
38 Eta ian çutenac ciraden, laur milla guiçon, emazteac eta haourrac gabe.
39 Orduan congit emanic gendetzeari, igan cedin vnci batetara: eta ethor cedin Magdaleco bazterretara.
16 1 Eta ethorriric Phariseuéc eta Sadduceuéc, tentatzen çutela requiri ceçaten cembeit signo cerutic eracuts liecén.
2 Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Arratsean, erraitten duçue, Dembora eder eguinen du: ecen gorri da ceruä.
3 Eta goicean dioçue, Egun tempestate eguinen du: ecen ceruä orzgorri gaitz da. Hypocritác, ceruären irudiaz, iugeatzen daquiçue, eta demboretaco signoéz ecin diroçue?
4 Generatione gaichtoa edo adulteroa signo esquez dago, eta signoric etzayo hari emanen Ionas prophetaren signoa baicen. Eta hec vtziric ioan cedin.
5 Eta ethorri ciradenean haren discipuluac berce aldera, ahanz cequién ogui hartzera.
6 Eta Iesusec erran ciecen, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén eta Sadduceuén altchagarritic.
7 Eta hec iharduquiten çutén bere artean, cioitela, Hori dio, ceren oguiric hartu eztugun.
8 Eta Iesusec eçaguturic erran ciecén, Cer diharducaçue ceurón artean, fede chipitacoác, ceren oguiric hartu eztuçuen?
9 Oraino eztuçue aditzen, eta etzarete guehiagóric orhoit borz milla guiçonén borz oguiéz, eta cembat sasqui goititu cintuzten?
10 Ezeta laur milla guiçonén çazpi oguiéz, eta cembat sasqui goititu cintuzten?
11 Nola eztuçue aditzen ecen eztrauçuedala oguiz erran, beguira cindeizten Phariseuén eta Sadduceuén altchagarritic?
12 Orduan adi ceçaten ecen etzuela erran, beguira litecen ogui altchagarritic, baina Phariseuén eta Sadduceuén doctrinatic.
13 Eta ethorri cenean Iesus Cesareaco bazter Philipperenetara, interroga citzan bere discipuluac, erraiten çuela, Ni nor naicela dioite guiçonéc, guiçonaren Semea?
14 Eta hec erran ceçaten, Batzuc, Ioannes Baptista: eta bercéc, Elias: eta bercéc, Hieremias, edo Prophetetaric bat.
15 Dioste, Eta çuec nor naicela dioçue?
16 Ihardesten çuela Simon Pierrisec erran ceçan, Hi aiz Christ Iainco viciaren Semea.
17 Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón hari, Dohatsu aiz Simon Ionaren semeá: ecen haraguiac ez odolac eztrauc hori reuelatu, baina ene Aita ceruètan denac.
18 Baina are nic erraiten drauat, ecen hi aicela Pierris, eta Harri hunen gainean edificaturen dudala neure Eliçá: eta iffernuco borthác etzaizcala hari garaithuren.
19 Eta hiri emanen drauzquiat ceruètaco resumaren gakoac, eta cer-ere lothuren baituc lurrean, lothua içanen duc ceruètan: eta cer-ere lachaturen baituc lurrean, lachatua içanen duc ceruètan.
20 Orduan mana citzan expressuqui bere discipuluac nehori ezlerroten, hura cela IESVS CHRIST.
21 Orduandanic has cedin Iesus bere discipuluey declaratzen, ecen behar çuela ioan Ierusalemera, eta anhitz suffritu Ancianoetaric eta Sacrificadore principaletaric, eta Scribetaric, eta heriotara eman behar cela, eta hereneco egunean, resuscitatu.
22 Eta hura appartaturic has cequión Pierris reprotchatzen, cioela, Eurorçaz auc pietate, Iauna: etzaic hiri hori helduren.
23 Eta harc itzuliric erran cieçón Pierrisi, Guibelerat adi eneganic Satan, empatchu atzait: ecen eztituc aditzen Iaincoaren diraden gauçác, baina guiçonén diradenac.
24 Orduan Iesusec erran ciecén bere discipuluey, Baldin nehor ene ondoan ethorri nahi bada, renuntia beça bere buruäz, eta har beça bere crutzea, eta berrait niri.
25 Ecen norc-ere nahi vkanen baitu saluatu bere vicia, galduren du hura: eta norc-ere galduren baitu bere vicia ene causaz, eridenen du hura.
26 Ecen cer probetchu du guiçonac baldin mundu gucia irabaz badeça, eta bere arima gal badeça? edo cer emanen du guiçonac bere arimaren recompensamendutan?
27 Ecen guiçonaren Semea ethorriren da bere Aitaren glorián bere Aingueruèquin: eta orduan rendaturen drauca batbederari bere obrén araura.
28 Eguiaz diotsuet, badirade hemen present diradenetaric batzu, herioa dastaturen eztutenic, guiçonaren Semea bere resumara ethorten ikus diroiteno.
17 1 Eta sey egunen buruän, har citzan Iesusec Pierris eta Iacques eta Ioannes haren anayea, eta eraman citzan appart mendi gora batetara.
2 Eta transfigura cedin hayén aitzinean, eta argui cedin haren beguithartea iguzquia beçala, eta haren abillamenduac churi citecen arguia beçala.
3 Eta huná, ikus citzaten Moyses eta Elias harequin minço ciradela.
4 Eta ihardesten çuela Pierrisec erran cieçón Iesusi, Iauna, on duc gu hemen garén: nahi baduc, eguin ditzagun hemen hirur tabernacle, bat hire, eta bat Moysesen, eta bat Eliasen.
5 Oraino hura minço cela, huná, hodey argui batec estal citzan hec: eta huná vozbat hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut: huni beha çaquizquiote:
6 Eta hori ençunic discipuluac eror citeçen, bere beguithartén gainera, eta icit citecen haguitz.
7 Orduan ethorriric Iesusec hunqui citzan hec, eta erran ciecén, Iaiqui çaitezte, eta etzaretela beldur.
8 Eta goitituric bere beguiac nehor etzeçaten ikus Iesus bera baicen.
9 Eta menditic iausten ciradela, mana citzan Iesusec, cioela, Nehori ezterroçuela visionea, guiçonaren Semea hiletaric resuscita daiteno.
10 Eta interroga ceçaten bere discipuluéc, cioitela, Cergatic beraz Scribéc erraiten dute ecen Elias behar dela lehen ethorri?
11 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Elias ethorriren bada lehen, eta bere staturaco ditu gauça guciac:
12 Baina erraiten drauçuet ecen Elias ia ethorri dela, eta hura eztute eçagutu vkan, baina eguin dute harçaz nahi vkan duten gucia: hala guiçonaren Semeac-ere suffrituren du hetaric.
13 Orduan adi ceçaten discipuluéc ecen Ioannes Baptistáz erran cerauela.
14 Eta ethorri ciradenean populuagana, ethor cedin harengana guiçombat, haren aitzinean belhauricatzen cela,
15 Eta cioela, Iauna, auc pietate ene semeaz, ecen lunatico duc eta gaizqui tormentatzen: ecen maiz erorten duc sura, eta maiz vrera.
16 Eta presentatu diraueat hura hire discipuluey, eta ecin sendatu dié.
17 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, O natione sinheste gabea eta bihurriá, noizdrano finean çuequin içanen naiz? noizdrano finean suportaturen çaituztet ? ekardaçue hura huna.
18 Eta mehatcha ceçan deabrua Iesusec, eta ilki cedin harenganic: eta senda cedin muthilla orduandanic.
19 Orduan ethorriric Iesusgana appart discipuluéc erran cieçoten, Cergatic guc ecin campora egotzi vkan dugu hura?
20 Eta Iesusec erran ciecen, Çuen sinheste gabeagatic: ecen eguiaz diotsuet, baldin mustarda bihibat den becembat fede baduçue, erranen draucaçue mendi huni, Iregan adi hemendic hara: eta iraganen da, eta etzaiçue deus impossibleric içanen.
21 Baina deabru mota haur ezta ilkiten orationez eta barurez baicen.
22 Eta hec Galilean vsatzen çutela, erran ciecén Iesusec, Içanen da, guiçonaren Semea liuraturen baita guiçonen escuetara:
23 Eta hilen dute hura: baina hereneco egunean resuscitaturen da: eta triste citecen haguitz.
24 Eta ethorri içan ciradenean Capernaumera, ethor citecen Pierrisgana didrachmác recebitzen cituztenac, eta erran cieçoten, Çuen magistruac didrachmác eztitu pagatzen?
25 Dio, Bay. Eta etchean sarthu içan cenean, aitzin cequión IESVS, cioela, Simon, cer irudi çaic? Lurreco reguéc norenganic hartzen dituzté tributac eta taillac? beré haourretaric, ala bercetacoetaric?
26 Diotsa Pierrisec, Bercetacoetaric. Diotsa Iesusec, Beraz libre dituc haourrac.
27 Baina scandaliza eztitzagunçát, itsassora ioanic, egotzac amuä: eta lehen iganen den arraina har eçac, eta haren ahoa irequiric eridenen baituc staterabat: harturic hura eman iecéc enegatic eta hiregatic.
18 1 Ordu hartan berean ethor citecen Iesusgana discipuluac, cioitela, Nor da handiena ceruètaco resuman?
2 Eta deithuric haourtchobat beregana Iesusec, eçar ceçan hura hayén artean.
3 Eta erran ceçan, Eguiaz erraiten drauçuet, baldin conuerti ezpaçaitezte, eta haourtchoac beçalaca ezpaçaitezte, etzarete sarthuren ceruètaco resumán.
4 Norc-ere bada bere buruä humiliaturen baitu haourtcho haur den beçala, hura da handiena ceruètaco resumán?
5 Eta norc-ere recebituren baitu hunelaco haourtchobat ene icenean, ni recebitzen nau.
6 Baina norc-ere scandalizaturen baitu ni baithan sinhesten duten chipi hautaric bat, harc hobe luque vrka lequión bere leppoan asto-errota harribat, eta hunda ledin itsas hundarrean.
7 Maledictione munduari scandaloén causaz: ecen necessario da scandaloac datocen, badaric-ere maledictione guiçon hari, ceinez scandalo ethorten baita.
8 Baldineta eure escuac edo eure oinac trebuca eraciten bahau trenca eçac hura eta iraitzac eureganic, hobe duc hire, mainguric edo escubakoitzdun vicitzean sar adin, ecen ez bi escuac edo bi oinac dituála suco gehennara iraitz adin.
9 Eta baldin eure beguiac trebuca eraciten bahau, idocac hura, eta iraitzac eureganic: hobe duc hire, begui batarequin vicitzean sar adin, ecen ez bi beguiac dituala suco gehennara iraitz adin.
10 Beguirauçue menosprecia ezteçaçuen chipi hautaric bat: ecen erraiten drauçuet hauen Aingueruèc bethiere dacussatela ene Aita ceruetan denaren beguithartea.
11 Ecen ethorri içan da guiçonaren Semea galdu cenaren saluatzera.
12 Cer irudi çaiçue? baldin guiçon batec ehun ardi baditu, eta hetaric bat errebela badadi, eztitu lauroguey eta hemeretziac vtziten, eta mendietara ioanic eztu errebelatu cena bilhatzen?
13 Eta baldin guertha badadi eriden deçan hura, eguiaz erraiten drauçuet ecen bozcario guehiago duela harçaz, ecen ez lauroguey eta hemeretzi errebelatu etziradenez.
14 Halaber ezta çuen Aita ceruètan denaren vorondatea chipi hautaric bat gal dadin.
15 Eta baldin hire anayec hire contra faltatu badu, oha eta reprehendi eçac hura, hire eta haren beraren artean: baldin behatzen baçaic, irabaci duc eure anayea.
16 Baina baldin behatzen ezpaçaic, har itzac eurequin oraino bat edo biga: biga edo hirur testimonioren ahoan hitz gucia fermu dençat.
17 Eta baldin hæy behatzen ezpaçaye, erróc Eliçari: eta baldin Eliçari behatzen ezpaçayó, albeiheduca pagano eta publicano beçala.
18 Eguiaz erraiten drauçuet, cer-ere lothuren baituçue lurrean, lothua içanen da ceruän: eta cer-ere lachaturen baituçue lurrean, lachatua içanen da ceruän.
19 Berriz diotsuet ecen baldin çuetaric biguec consenti badeçate lurraren gainean, esca ditecen gauça gucia eguinen çayela ene Aita ceruetan denaz.
20 Ecen non baitirade biga edo hirur bilduric ene icenean, han naiz hayén artean.
21 Orduan harengana hurbilduric Pierrisec erran ceçan, Iauna, cembatetarano bekatu eguinen du ene contra ene anayec, eta barkaturen draucat? ala çazpitarano?
22 Diotsó IESVSEC, Eztiossát çazpitarano, baina çazpitan hiruroguey eta hamarretarano.
23 Halacotz da comparatu ceruètaco resumá beré cerbitzariequin contu eguin nahi vkan duen regue batequin.
24 Eta contu eguiten hassi cenean, presenta cequión bat, hamar-milla talent hari çor ceraucanic.
25 Eta ceren harc ezpaitzuen nondic paga, mana ceçan haren iaunac sal ledin hura, eta haren emaztea, eta haourrac, eta cituen gauça guciac: eta çorra paga ledin.
26 Halacotz cerbitzari hunec bere buruä lurrera egotziric supplicatzen çuen hura, cioela, Iauna, auc patientia enegana, eta gucia pagaturen drauát.
27 Orduan compassione harturic cerbitzari haren iaunac, vtzi ceçan, eta çorra quitta cieçon.
28 Baina ilkiric cerbitzari hunec eriden ceçan bere cerbitzari quidetaric bat, ehun dinero çor ceraucanic: eta hura hatzamanic ithotzen çuen, cioela, Paga neçac çor duanaz.
29 Eta bere cerbitzari-quideac haren oinetara bere buruä egotziric othoitz eguiten ceraucan, cioela, Auc patientia enegana, eta gucia pagaturen drauat.
30 Baina harc etzuen eguin nahi vkan, aitzitic ioanic eçar ceçan hura presoinean, çorra paga liroeno.
31 Bada ikussiric haren cerbitzari-quidéc cer eguin içan cen, triste citecen haguitz: eta ethorriric declara cieçoten bere iaunari eguin içan cen gucia.
32 Orduan hura deithuric bere iaunac diotsa, Cerbitzari gaichtoá, çor hura gucia quittatu drauat, ceren othoitz eguin baitrautac:
33 Ez-auena hic-ere eure cerbitzari-quideaz pietate vkan behar, nic-ere hiçaz pietate vkan dudan beçala?
34 Orduan asserreturic bere iaunac sargeantey hura eman ciecén, hari çor ceraucan gucia paga lieçaqueono.
35 Hala ene Aita ceruètan denac-ere eguinen drauçue çuey, baldin batbederac bere anayeri gogotic faltác barka ezpadietzoçue.
19 1 Eta guertha cedin, Iesus propos hauc acabaturic parti baitzedin Galileatic, eta ethor baitzedin Iudeaco bazterretara, Iordanaren berce aldeaz.
2 Eta iarreiqui cequión gendetze handi, eta senda citzan han.