Philippians 4:10-14

Basque(i) 10 Alegueratu içan naiz Iaunean haguitz, ceren ia azquenecotz arrapherdatu çareten çuen niçazco ansián: hartan pensatzen-ere bacendutén, baina commoditateric etzindutén 11 Eznaiz minço deusen peitu içanez: ecen nic ikassi dut erideiten naicenaren araura content içaten. 12 Eta badaquit behera içaten, badaquit abundant içaten-ere: leku gucietan eta gauça gucietan ikassi dut asse içaten eta gosse içaten, eta abundant içaten eta peitu içaten. 13 Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz: 14 Badaric-ere vngui eguin duçue ceren elkarrequin ene afflictionera communicatu vkan baituçue.