Basque(i)
27 Ezta sarthuren hartara gauça satsutzen duenic batre, edo abominationeric eta falseriaric eguiten duenic: baina solament Bildotsaren vicitzeco liburuän scribaturic daudenac.
22 1 Guero eracuts cieçadan vr vicizco fluuio purbat, crystalac beçala arguitzen çuenic, Iaincoaren eta Bildotsaren thronotic heldu cela.
2 Eta haren plaçaren erdian eta fluuioaren alde bietaric cen vicitzeco arborea ekarten cituela hamabi fructu, hilebethe oroz emaiten çuela bere fructua, eta arborearen hostoac Gentilén ossassunetacotz.
3 Eta gauça maradicaturic batre ezta içanen guehiagoric: baina Iaincoaren eta Bildotsaren thronoa hartan içanen da, eta bere cerbitzariéc cerbitzaturen duté hura.