John 14 Cross References - Basque

1 Eztadila trubla çuen bihotza: sinhesten duçue Iaincoa baithan, ni baithan-ere sinhets eçaçue. 2 Ene Aitaren etchean egoitzác anhitz dirade: baldin bercela baliz erran nerauqueçuen, Banoa çuey leku appaincera. 3 Eta ioan naiçatenean, eta leku çuey appaindu drauqueçuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen çaituztet neuregana: non bainaiz ni, çuec-ere çaretençát. 4 Eta norat ni ioaiten naicen badaquiçue, eta bidea badaquiçue. 5 Diotsa Thomasec, Iauna, etzeaquiagu norat ioaiten aicen: eta nolatan bidea ahal daquiquegu ? 6 Diotsa Iesusec, Ni naiz bidea eta eguia eta vicitzea: nehor ezta ethorten Aitagana niçaz baicen. 7 Baldin eçagutzen baninduçue ni, ene Aita-ere eçagut cineçaquete: eta oraindanic eçagutzen duçue hura, eta ikussi duçue hura. 8 Diotsa Philippec, Iauna, eracuts ieçaguc Aita, eta asco ciaicuc, 9 Diotsa Iesusec, Hambat demboraz çuequin nauc, eta eznauc eçagutu ni? Philippé, ikussi nauenac ni, ikussi dic Aita: eta nola hic erraiten duc, Eracuts ieçaguc Aita? 10 Eztuc sinhesten ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela? Nic çuey erraiten drauzquiçuedan hitzac, neurorganic eztitut erraiten: baina nitan dagoen Aitac eguiten ditu obrác. 11 Sinhets neçaçue ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela: ezpere obra beracgatic sinhets neçaçue. 12 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, norc ni baithan sinhesten baitu, nic eguiten ditudan obrác, harc-ere eguinen ditu, eta hauc baino handiagoac eguinen ditu: ecen ni Aitaganat ioaiten naiz. 13 Eta cer-ere escaturen baitzarete ene icenean, hura dut eguinen: glorifica dadinçat Aita Semean. 14 Baldin cerbait esca baçaitezte ene icenean, nic dut eguinen. 15 Baldin niri on badariztaçue, ene manamenduac beguiraitzaçue. 16 Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consolaçalebat emanen drauçue, dagoençat çuequin eternalqui: 17 Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi deçaquena diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez eçagutzen: baina çuec badaçaguçue hura, ceren çuec baithan egoiten baita, eta çuetan içanen da. 18 Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara. 19 Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete. 20 Egun hartan çuec duçue eçaguturen ecen ni naicela neure Aita baithan, eta çuec ni baithan eta ni çuec baithan. 21 Ene manamenduey datchetena, eta hec beguiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia içanen da: eta nic hari on eritziren draucat, eta manifestaturen draucat hari neure buruä. 22 Diotsa Iudasec, ez Iscariotec, Iauna, nondic da ceren guri eure buruä manifestaturen baitraucuc, eta ez munduari? 23 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Baldin norbeitec on badarizt niri, ene hitza beguiraturen du: eta ene Aitac onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eguinen dugu. 24 Niri on eztariztanac, ene hitzac eztitu beguiratzen: eta ençuten duçuen hitza, ezta enea, baina ni igorri nauen Aitarena. 25 Gauça hauc erran drauzquiçuet, çuequin nagoela. 26 Baina Consolaçaleac, Spiritu sainduac, cein igorriren baitu Aitac ene icenean, harc iracatsiren drauzquiçue gauça guciac, eta orhoit eraciren drauzquiçue erran drauzquiçuedan gauça guciac 27 Baquea vtziten drauçuet, neure baquea emaiten drauçuet: eztrauçuet munduac emaiten duen beçala, nic emaiten çuey. Eztadila trubla çuen bihotza, eta eztadila icit. 28 Ençun duçue ecen erran drauçuedala, Banoa, eta itzuliren naiz çuetara. Baldin on bacindarizté, segur aleguera cintezquete ceren erran baitut, banoa Aitaganát: ecen Aita ni baino handiago da. 29 Eta orain erran drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean sinhets deçaçuençát. 30 Eznaiz guehiagoric çuequin anhitz minçaturen: ecen ethorri da mundu hunetaco princea, eta nitan eztu deus. 31 Baina haur eguiten da, eçagut deçançát munduac: ecen on daritzadala Aitari: eta nola manatu bainau Aitac, hala eguiten dut. Iaiqui çaitezte, goacen hemandic.

John 5:23

23 Guciéc Semea ohora deçatençát, Aita ohoratzen duten beçala: Semea ohoratzen eztuenac, eztu ohoratzen Aita, ceinec igorri baitu hura.

John 6:40

40 Halaber haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Semea ikusten eta hura baithan sinhesten duen guciac, duen vicitze eternala, eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.

John 11:25-27

25 Erran cieçón Iesusec, Ni naun resurrectionea eta vicitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil içan badere vicico dun: 26 Eta nor-ere vici baita, eta sinhesten baitu ni baithan, seculan eztun hilen. Sinhesten dun haur? 27 Erraiten drauca, Bay, Iauna, nic diat sinhesten ecen hi aicela Christ Iaincoaren Seme mundura ethorteco cena.

John 11:33

33 Iesusec bada ikus ceçanean hura nigarrez legoela, eta harequin ethorri ciraden Iuduac nigarrez leudela, spirituz mouituric trubla ceçan bere buruä:

John 12:27

27 Orain ene arimá trublatua da: eta cer erranen dut? Aitá, empara neçac oren hunetaric: baina halacotz ethorri nauc oren hunetara.

John 12:44

44 Orduan oihu eguin ceçan Iesusec, eta erran ceçan, Ni baithan sinhesten duenac, eztu sinhesten ni baithan, baina ni igorri nauena baithan.

John 13:19

19 Oraindanic erraiten drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean, sinhets deçaçuençát ecen ni naicela.

John 14:27-28

27 Baquea vtziten drauçuet, neure baquea emaiten drauçuet: eztrauçuet munduac emaiten duen beçala, nic emaiten çuey. Eztadila trubla çuen bihotza, eta eztadila icit. 28 Ençun duçue ecen erran drauçuedala, Banoa, eta itzuliren naiz çuetara. Baldin on bacindarizté, segur aleguera cintezquete ceren erran baitut, banoa Aitaganát: ecen Aita ni baino handiago da.

John 16:3

3 Eta gauça hauc eguinen drauzquiçue, ceren ezpaitute eçagutu Aita, ez ni.

John 16:6

6 Baina ceren gauca hauc erran drauzquiçuedan, tristitiác bethe du çuen bihotza,

John 16:22-23

22 Çuec-ere bada orain tristitia duçue: baina harçara ikussiren çaituztet, eta çuen bihotza alegueraturen da, eta çuen alegrançá eztu nehorc edequiren çuetaric. 23 Eta egun hartan eznauçue deusez interrogaturen. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet ecen cer-ere escaturen baitzaizquiote ene Aitari ene icenean, emanen drauçuela.

Acts 3:15-16

15 Eta vicitzearen princea hil vkan duçue, cein Iaincoac hiletaric resuscitatu baitu: eta gauça hunez testimonio gara gu. 16 Eta haren icena baithango fedeaz, ikusten eta eçagutzen duçuen haur, fortificatu vkan du haren icenac: eta harçaz den fedeac bere membro gucietaco dispositione haur huni eman drauca çuen gución presentián.

2 Corinthians 2:7

7 Hala non contrariora barka diecoçuen aitzitic, eta consola deçaçuen, tristitiaren handieguiz irets eztadinçát hura.

2 Corinthians 4:8-10

8 Gucietan affligitzen gara, baina ez hertsen: behartzen gara, baina ez vtziten: 9 Persecutatzen gara, baina ez abandonnatzen: iraizten gara, baina ez galtzen. 10 Leku gucietan bethiere Iesus Iaunaren mortificationea gorputzean ekarten dugula Iesusen vicitzea-ere gure gorputzean manifesta dadinçát.

2 Corinthians 12:9-10

9 Eta erran vkan draut, Asco duc ene gratiáz ecen ene puissançá infirmitatean acabatzen duc. Beraz guciz gogotic lehen gloriaturen naiz neure infirmitatetan, Christen puissançá nitan habita dadinçát. 10 Halacotz dut atseguin hartzen infirmitatetan, iniurietan, necessitatetan, persecutionetan, Christengatico hersturetan: ecen noiz bainaiz impotent, orduan naiz botheretsu.

Ephesians 1:12-13

12 Haren gloriaren laudoriotaco garençát, lehenetaric Christ baithan sperança vkan dugunoc. 13 Ceinetan çuec-ere sperança vkan baituçue eguiazco hitza ençun vkanic, cein baita, çuen saluamendutaco Euangelioa: ceinetan sinhetsi-ere vkanic, ciguilatu içan baitzarete promessaren Spiritu sainduaz:

Ephesians 1:15

15 Halacotz ni-ere ençunic Iesus Iaunean duçuen fedea, eta saindu gucietaraco charitatea,

Ephesians 3:14-17

14 Causa hunegatic gurtzen ditut neure belhaunac Iesus Christ gure Iaunaren Aitagana, 15 Ceinaganic ahaidetassun gucia ceruètan eta lurrean deitzen baita, 16 Eman dieçaçuençát, bere gloriaren abrastassunaren arauez, indarrez fortifica çaitezten haren Spirituaz barneco guiçonean: 17 Eta habita dadin Christ fedez çuen bihotzetan:

1 Thessalonians 3:3-4

3 Nehor trubla eztadinçát afflictione hautan: ecen ceuroc badaquiçue hartaco ordenatuac garela. 4 Ecen çuec baithan guinenean aitzinetic erraiten guendrauçuen ecen afflictione iragan behar vkanen guenduela, heldu-ere içan den beçala, eta badaquiçue.

2 Thessalonians 2:2

2 Etzaitezten bertan adimenduz erauz, eta etzaitezten trubla ez spirituz, ez hitzez, ez epistolaz, guçaz scribatua baliz beçala, Christen eguna bertan baliz beçala.

Hebrews 12:12-13

12 Goititzaçue bada çuen escu lachoac, eta çuen belhaun iunctura partituac chuchent itzaçue: 13 Eta bidesca chuchenac eguin ietzeçue çuen oiney: maingu den gauçá bidetic aldara eztadinçát, bainaitzitic sendo dadin.

1 Peter 1:21

21 Eta harçaz sinhesten duçue hura hiletaric resuscitatu duen eta hari gloria eman draucan Iaincoa baithan, çuen fedea eta sperançá Iaincoa baithan licençat.

1 John 2:23-24

23 Norc-ere vkatzen baitu Semea, harc Aita-ere eztu: norc-ere aithortzen baitu Semea, harc Aita-ere badu. 24 Beraz hatsean-danic ençun vkan duçuena çuetan hego: ecen baldin çuetan badago hatseandanic ençun vkan duçuena, çuec-ere Semea baithan eta Aita baithan egonen çarete.

1 John 5:10-12

10 Iaincoaren Semea baithan sinhesten duenac, badu Iaincoaren testificationea bere baithan: Iaincoa sinhesten eztuenac, gueçurti eguiten du hura: ecen eztu sinhetsi vkan. Iaincoac bere Semeaz testificatu vkan duen testificationea. 11 Eta haur da testificationea, ecen vicitze eternala eman draucula Iaincoac: eta vicitze haur haren Semean da. 12 Semea duenac, badu vicitzea: Iaincoaren Semea eztuenac, eztu vicitzea.

Luke 14:26-33

26 Baldin nehor enegana ethorten bada eta gaitzesten ezpaditu bere aita eta amá, eta emaztea eta haourrac, eta anayeac eta arrebác, etare guehiago bere arima-ere, ecin date ene discipulu. 27 Eta norc-ere ezpaitacarque bere crutzea, eta ene ondoan ethorten ezpaita, ecin date ene discipulu. 28 Ecen cein da çuetaric dorrebat edificatu nahi duenic, lehen iarriric gostuac contatzen eztituena, eya acabatzeco baduenez? 29 Fundamenta eçarri duqueen ondoan, eta ecin acabatu duqueenean, ikussiren duten guciac harçaz truffatzen has eztitecençát, dioitela, 30 Guiçon hunec hassi du edificatzen eta ecin acabatu du. 31 Edo cein da reguea berce regue baten contra batailla emaitera abiatzen dena, lehen iarriric consultatzen eztuen, eya hamar millarequin aitzinera ilki ahal daquidionez, hoguey millarequin haren contra ethorten denari? 32 Bercela hura oraino vrrun deno, embachadore igorriric baque esquez iarten da. 33 Hala beraz, norc-ere çuetaric bere on guciac ezpaititu renuntiatzen hura ecin date ene discipulu.

John 12:25-26

25 Bere viciari on daritzanac galduren du hura: eta bere viciari gaitz daritzanac mundu hunetan, vicitze eternalecotzat beguiraturen du hura. 26 Baldin ni cembeitec cerbitzatzen banau, niri iarreiqui bequit: eta non ni içanen bainaiz, han ene cerbitzaria-ere içanen da: eta baldin cembeitec ni cerbitza baneça, ohoraturen du hura ene Aitac.

John 13:33

33 Haourtoác, oraino appurbat çuequin naiz: bilhaturen nauçue: baina Iuduey erran drauedan beçala, Norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin ethor çaitezquete: hala çuey-ere erraiten drauçuet orain.

John 13:36

36 Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, norat ioaiten aiz? Ihardets cieçón Iesusec, Norat ni ioaiten bainaiz, ecin orain iarreiqui aquidit: baina iarreiquiren atzait guero.

John 16:4

4 Baina gauça hauc erran drauzquiçuet cuey, ordu hura ethorri datenean, orhoit çaiteztençat heçaz, ecen nic erran drauzquiçuedala: badaric-ere gauça hauc hatseandanic eztrauzquiçuet erran, ceren çuequin bainincén.

John 17:24

24 Aitá, niri eman drauzquidanac, nahi diat non bainaiz ni, hec-ere diraden enequin: contempla deçatençát ene gloria hic niri eman drautána, ecen maite vkan nauc mundua funda cedin baino lehendanic.

Acts 9:16

16 Ecen nic eracutsiren diarocat cembat behar duen ene icenagatic suffritu.

2 Corinthians 5:1

1 Ecen badaquigu baldin gure lurreco habitatione hunetaco tabernaclea deseguin badadi, edificiobat Iaincoaganic badugula, etche escuz eguin eztén eternalbat ceruètan.

1 Thessalonians 5:9

9 Ecen ezgaitu ordenatu Iaincoac hiracotzát, baina saluamenduaren vkaitecotzát Iesus Christ gure Iaunaz,

2 Thessalonians 1:4-10

4 Hala non gueuror çuengatic gloriatzen baicara Iaincoaren Elicetan, çuen persecutione eta iragaiten dituçuen afflictione gucietaco patientiáz eta fedeaz: 5 Cein baitirade Iaincoaren iugemendu iustoaren seignale, Iaincoaren resumaren digne eguin çaiteztençát, ceinagatic suffritzen-ere baituçue: 6 Ecen gauça iustoa da Iaincoa baithan, çuec affligitzen çaituzteney, afflictione renda diecén 7 Eta çuey affligitzen çaretenoy solageamendu gurequin, aguer dadinean Iesus Iauna cerutic bere puissanciaco Aingueruèquin, 8 Suzco garrequin, mendecatzen delaric Iaincoa eçagutzen eztutenéz, eta Iesus Christ gure Iaunaren Euangelioari behatzen etzaizquionéz: 9 Cein punituren baitirade punitione eternalez, condemnaturic Iaunaren presentiáz eta haren botherearen gloriáz: 10 Dathorrenean glorificatu dençát bere sainduetan, eta miragarri eguin dadinçat sinhesten duten gucietan (ceren gure çuec baitharaco testimoniagea sinhetsi içan baita) egun hartan:

Titus 1:2

2 Vicitze eternalaren sperançacotzát, cein promettatu vkan baitu Iainco gueçurti eztenac dembora eternalén altzinetic, eta manifestatu bere demboretan:

Hebrews 6:20

20 Non Iesus aitzindari guregatic sarthu içan baita Melchisedec-en façoinera Sacrificadore subirano eternalqui eguin içanic.

Hebrews 9:8

8 Harçaz declaratzen çuela Spiritu sainduac, oraino etzela irequi sanctuarioco bidea, lehen tabernaclea oraino çutic egoiten ceno, cein baitzén dembora present hartaco figurá:

Hebrews 9:23-26

23 Behar içan da beraz ceruètan diraden gaucén figurác, hunelaco gauça hauçaz purifica litecen, baina celestial berac purifica ditecen hauc diraden baino sacrificio hobez. 24 Ecen Iesus ezta leku saindu escuz eguinetan sarthu, cein baitziraden eguiazcoey ihardesten cerauecen figurác: baina ceruän berean, orain Iaincoaren beguitharte aitzinean guregatic comparitzeco. 25 Baina ez anhitzetan bere buruä offrenda deçançát, Sacrificadore subiranoa leku sainduetan vrthe guciaz berceren odolequin sartzen cen beçala. 26 (Bercela suffritu behar vkan çuqueen anhitzetan munduaren fundationeaz gueroztic) baina orain behin seculén consummationean, bekatuaren destructionetan, bere buruäzco sacrificioaz comparitu içan da.

Hebrews 11:10

10 Ecen ciuitate fundament-dunaren beguira cegoen ceinen eguilea eta fundaçalea baita Iaincoa.

Hebrews 11:14-16

14 Ecen gauça hauc erraiten dituztenéc, claroqui eracusten dute ecen bere herriaren ondoan dabiltzala. 15 Eta segur, baldin harçaz orhoit içan balirade ceinetaric ilki içan baitziraden, itzultzeco dembora baçuten: 16 Baina orain hobeagobat desiratzen duté, erran nahi baita celestiala: hunegatic Iaincoari berari-ere etzayó laido hayén Iainco deitzera, ecen preparatu cerauen ciuitatebat.

Hebrews 13:14

14 Ecen eztugu hemen ciuitate permanentic: baina ethorteco denaren ondoan gabiltza.

Revelation 1:5

5 Eta Iesus Christen partez, cein baita testimonio fidela, hiletarico lehen iayoa, eta lurreco reguén Princea,

Revelation 3:12

12 Garaita vkanen duena, neure Iaincoaren templean habe eguinen diát, eta eztuc guehiagoric camporat ilkiren, eta scribaturen diát haren gainean neure Iaincoaren icena, eta neure Iaincoaren ciuitatearen icena, cein baita, Ierusaleme berria, ene Iaincoaganic cerutic iautsia, eta neure icen berria.

Revelation 3:21

21 Garaita vkanen duena iar eraciren diat neurequin, neure thronoan: nola nic-ere garaitu vkan baitut eta iarria bainago Aitarequin haren thronoan.

Revelation 21:2

2 Eta nic Ioannesec ikus neçan Ierusaleme berrico Ciuitate saindua iausten cela Iaincoaganic cerutic, appaindua sposa bere senharrarençat appaindubat beçala.

Revelation 21:10-27

10 Eta eraman nençan spiritutan mendi handi eta gora batetara, eta eracuts cieçadan Ierusalemeco Ciuitate saindu handia, iausten cela cerutic Iaincoaganic: 11 Iaincoaren gloria çuela: eta haren arguia cen harri gucizco preciatua irudi, iaspe harri crystalera tiratzen duena beçala. 12 Eta çuen murrailla handibat eta gorabat, cituela hamabi bortha, eta borthetan hamabi Aingueru: eta icenac scribatuac: cein baitirade Israeleco hamabi leinuetaco haourrén icenac 13 Orient aldetic, hirur bortha: Aquilonetic hirur bortha: Egu-erditic hirur boltha: etaOccidentetic, hirur bortha. 14 Eta Ciuitatearen muraillác cituen hamabi fundament, eta hetan Bildotsaren hamabi Apostoluén icenac. 15 Eta enequin minço cenac çuen vrrhezco canaberabat, Ciuitatearen eta haren borthén eta haren murraillaren neurtzeco. 16 Eta Ciuitatea bera cen quarratua, eta haren lucetassuna cen hambat nola çabaltassuna: eta neurt ceçan Ciuitatea vrrhezco canaberáz, hamabi milla stadiotaco, eta ciraden haren lucetassuna, eta çabaltassuna eta goratassuna bardin. 17 Guero neurt ceçan haren murraillá ehun eta berroguey eta laur bessotaco, guiçonaren neurriz, cein baita Aingueruärena. 18 Eta cen haren murraillaco bastimendua iaspez: baina Ciuitatea bera cen vrrhe purez, beira pura irudi. 19 Eta Ciuitatearen murraillaco fundamentac ciraden harri preciatu guciaz ornatuac: lehen fundamenta cen iaspez: bigarrena, sapphirez: herena, chalcedonez: laurgarrena, smaraudez: 20 Borzgarrena, sardonyxez: seigarrena, sardoinez: çazpigarrena, chrysolitez: çortzigarrena, beryllez: bedratzigarrena, topazez: hamargarrena, chrysoprasez: hamecagarrena, hyacinthez: hamabigarrena, amethystez. 21 Eta hamabi borthác ciraden, hamabi perla, batbederatan bat: eta borthetaric batbedera cen perla bederaz. Eta Ciuitateco plaçá cen vrrhe purez, beira gucizco arguia beçala. 22 Eta ezneçan templeric ikus hartan: ecen Iainco Iaun bothere gucitacoa da hartaco templea, eta Bildotsa. 23 Eta Ciuitateac eztu iguzquiren edo ilharguiren beharric, hartan arguitzeco: ecen Iaincoaren gloriác arguitu du hura, eta haren arguia da Bildotsa. 24 Eta saluatu içan diraten nationeac haren arguian ebiliren dirade: eta lurreco reguéc bere gloriá eta ohorea hartara ekarriren duté. 25 Eta hartaco borthác eztirade ertsiren egunáz: ecen ezta gauic han içanen. 26 Eta ekarriren da Gentilén gloriá eta ohorea hartara. 27 Ezta sarthuren hartara gauça satsutzen duenic batre, edo abominationeric eta falseriaric eguiten duenic: baina solament Bildotsaren vicitzeco liburuän scribaturic daudenac.

Matthew 25:32-34

32 Eta bilduren dirade haren aitzinera natione guciac, eta bereciren ditu batac bercetaric, artzainac ardiac akerretaric beretzen dituen beçala. 33 Eta eçarriren ditu ardiac bere escuinean, eta akerrac bere ezquerrean. 34 Orduan erranen draue Reguec bere escuinecoey Çatozte ene Aitaren benedicatuác, hereta eçaçue munduaren fundationetic preparatu çaiçuen resumá.

John 12:26

26 Baldin ni cembeitec cerbitzatzen banau, niri iarreiqui bequit: eta non ni içanen bainaiz, han ene cerbitzaria-ere içanen da: eta baldin cembeitec ni cerbitza baneça, ohoraturen du hura ene Aitac.

John 14:18-23

18 Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara. 19 Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete. 20 Egun hartan çuec duçue eçaguturen ecen ni naicela neure Aita baithan, eta çuec ni baithan eta ni çuec baithan. 21 Ene manamenduey datchetena, eta hec beguiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia içanen da: eta nic hari on eritziren draucat, eta manifestaturen draucat hari neure buruä. 22 Diotsa Iudasec, ez Iscariotec, Iauna, nondic da ceren guri eure buruä manifestaturen baitraucuc, eta ez munduari? 23 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Baldin norbeitec on badarizt niri, ene hitza beguiraturen du: eta ene Aitac onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eguinen dugu.

John 14:28

28 Ençun duçue ecen erran drauçuedala, Banoa, eta itzuliren naiz çuetara. Baldin on bacindarizté, segur aleguera cintezquete ceren erran baitut, banoa Aitaganát: ecen Aita ni baino handiago da.

Acts 1:11

11 Ceinéc erran-ere baitzeçaten, Galileaco guiçonác, cergatic zaudete, cerurat beha çaudetela? goiti çuetaric cerurat recebitu den Iesus haur, hala ethorriren da nola ikussi baituçue cerurat ioaiten.

Acts 7:59-60

59 Eta lapidatzen çutén Esteben, inuocatzen eta erraiten çuela, Iesus Iauná, recebi eçac ene spiritua. 60 Eta belhaurico iarriric oihu eguin ceçan ocengui Iauna, eztieceala imputa bekatu haur, Eta haur erran çuenean lokar cedin.

Romans 8:17

17 Eta baldin haour bagara, bayeta heredero: heredero, diot, Iaincoaren, eta Christen herederoquide, baldin ordea harequin batean suffritzen badugu, harequin batean glorifica gaitecençat.

2 Corinthians 5:6-8

6 Confidança dugularic bada bethiere eta daquigularic ecen arrotz garela gorputz hunetan, absent gara Iaunaganic. 7 (Ecen fedez gabiltza ez ikustez) 8 Baina confidança dugu, eta nahiago gara gorputzetic ilki, eta Iaunarequin habitatzera ioan.

Philippians 1:23

23 Ecen hertsen naiz alde bietaric, desir dudalaric partitzera eta Christequin içatera: ecen haur vnguiz hobeago dut:

1 Thessalonians 4:16-17

16 Ecen Iauna bera exhortationezco oihurequin, eta Archangelu vozequin, eta Iaincoaren trompettarequin iautsiren da cerutic: eta Christean hilac resuscitaturen dirade lehenic: 17 Guero gu viciric goitico garatenoc, harrapaturen garate hequin batean hodeyetan Iaunaren aitzinera airetan: eta halaz bethi Iaunarequin içanen gara.

2 Thessalonians 1:12-2:1

12 Glorifica dadinçát Iesus Christ gure Iaunaren icena çuetan, eta çuec hartan, gure Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren gratiaren araura.

2 Timothy 2:12

12 Baldin suffritzen badugu, regnaturen-ere harequin diagu: baldin vkatzen badugu, harc-ere gu vkaturen guiaitic:

Hebrews 9:28

28 Halaber Christ-ere behin offrendatu içanic anhitzen bekatuac aboli litzançát, berrizco aldian bekatu gabe aguerturen çaye haren beguira daudeney saluamendutacotz.

1 John 3:2-3

2 Maiteác, orain Iaincoaren haour gara, baina oraino ezta aguertu içanen garena: badaquigu ordea ecen hura aguer dadinean, hura irudico dugula: ecen den beçala ikussiren duquegu hura. 3 Eta norc-ere sperança haur baitu hura baithan, purificatzen du bere buruä, hura-ere pur den beçala.

Revelation 21:22-23

22 Eta ezneçan templeric ikus hartan: ecen Iainco Iaun bothere gucitacoa da hartaco templea, eta Bildotsa. 23 Eta Ciuitateac eztu iguzquiren edo ilharguiren beharric, hartan arguitzeco: ecen Iaincoaren gloriác arguitu du hura, eta haren arguia da Bildotsa.

Revelation 22:3-5

3 Eta gauça maradicaturic batre ezta içanen guehiagoric: baina Iaincoaren eta Bildotsaren thronoa hartan içanen da, eta bere cerbitzariéc cerbitzaturen duté hura. 4 Eta ikussiren duté haren beguithartea, eta haren icena hayén belarretan içanen da. 5 Eta gauic han ezta içanen, eta candela arguiren, ez iguzqui arguiren beharric eztuté: ecen Iainco Iaunac arguitzen ditu hec: eta regnaturen duté secula seculacotz.

Luke 24:26

26 Etzena behar Christec gauça horiac suffri citzan, eta bere glorian sar ledin?

John 3:16-17

16 Ecen hala Iaincoac onhetsi vkan du mundua, non bere Seme bakoitza eman vkan baitu, hura baithan sinhesten duenic gal eztadin, baina vicitze eternala duençát. 17 Ecen eztu igorri Iaincoac bere Semea mundura, mundua condemna deçançát, baina mundua harçaz salua dadinçát.

John 3:36

36 Sinhesten duenac Semea baithan, badu vicitze eternala: baina Semea obeditzen eztuenac, eztu ikussiren vicitzea, baina Iaincoaren hirá dago haren gainean.

John 6:68-69

68 Ihardets cieçón bada Simon Pierrisec, Iauna, norengana ioanen gara? vicitze eternalezco hitzac dituc hic: 69 Eta guc sinhetsi eta eçagutu diagu ecen, hi aicela Christ Iainco viciaren Semea.

John 10:9

9 Ni naiz borthá, nitaric baldin nehor sar badadi saluaturen da: eta sarthuren da eta ilkiren da, eta bazca eridenen du.

John 13:3

3 Daquialaric Iesusec gauça gucia eman drauzcala hari Aitác escuetara, eta bera Iaincoaganic ilki dela, eta Iaincoganat ioaiten dela:

John 14:2

2 Ene Aitaren etchean egoitzác anhitz dirade: baldin bercela baliz erran nerauqueçuen, Banoa çuey leku appaincera.

John 16:28

28 Ilki naiz Aitaganic, eta ethorri naiz mundura: harçara vtziten dut mundua, eta banoa Aitaganát.

Mark 8:17-18

17 Eta hori eçagutu çuenean Iesusec, erran ciecen, Cer diharducaçue, ceren oguiric eztuçuen? oraino eztuçue consideratzen ez aditzen? oraino gogortua duçue çuen bihotza. 18 Beguiac dituçuelaric, eztacussaçue? eta beharriac dituçuelaric, eztançuçue? eta etzarete orhoit?

Mark 9:19

19 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, O natione sinheste gabea, noizdrano finean çuequin içanen naiz? noizdrano finean supportaturen çaituztet? ekarçue hura enegana.

Luke 24:25

25 Orduan harc erran ciecen, O adimendu gabeac, eta Prophetéc erran dituzten gauça gucién sinhestera bihotz berantcorretacoac!

John 11:16

16 Erran ciecén bada Thomas Didymus deitzen denac discipulu laguney, Goacen gu-ere horrequin hil gaitecençát.

John 15:12

12 Haur da ene manamendua, batac bercea maite duçuen, nic maite vkan çaituztedan beçala

John 20:25-28

25 Erran cieçoten bada hari berce discipuluéc, Ikussi diagu Iauna. Eta harc erran ciecén, Baldin ikus ezpadeçat haren escuetan itzén seignalea, eta eçar ezpadeçat neure erhia itzén lekuan, eta eçar ezpadeçat neure escua haren seyhetsean, eztut sinhetsiren. 26 Eta çortzi egunen buruän berriz ciraden haren discipuluac barnean, eta Thomas hequin: ethor cedin Iesus borthác ertsiac ceudela, eta gueldi cedin hayén artean, eta erran ceçan, Baquea dela çuequin. 27 Guero diotsa Thomasi, Eçarrac eure erhia hemen, eta ikus itzac ene escuac: eta heda eçac eure escua, eta eçarrac ene seihetsean: eta ezaicela sinheste-gabe, baina sinheste-dun. 28 Eta ihardets ceçan Thomasec: eta erran cieçón, Ene Iauna eta ene Iaincoá.

Hebrews 5:11-12

11 Ceinez propos lucea baitugu erraiteco, eta declaratzeco difficila: ceren ençutera naguitu içan baitzarete: 12 Cereneta demboraren arauez iracatsle içan behar cinetelaric, berriz iracatsi behar baitzarete cer diraden Iaincoaren hitzetaco lehen hatseco elementac: eta halaco eguin çarete non ezne behar baituçue, eta ez vianda cerraturic.

Matthew 11:27

27 Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit: eta nehorc eztu eçagutzen Semea Aitác baicen: ezeta Aita nehorc eztu eçagutzen Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.

John 1:4

4 Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonén Arguia:

John 1:14

14 Eta Hitza haragui eguin içan da, eta habitatu içan da gure artean, (eta contemplatu vkan dugu haren gloriá, gloriá diot Aitaganic engendratu bakoitzarena beçala) gratiaz eta eguiaz bethea

John 1:17

17 Ecen Leguea Moysesez eman içan da, baina gratiá eta eguiá Iesus Christez eguin içan da.

John 5:21

21 Ecen nola Aitac resuscitatzen baititu hilac eta viuificatzen, halaber Semeac-ere nahi dituenac viuificatzen ditu.

John 5:25-29

25 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ethorten dela orena, eta orain dela, noiz hiléc ençunen baitute Iaincoaren Semearen voza, eta ençunen dutenac vicico dirade. 26 Ecen nola Aitac baitu vicitze bere baithan, hala eman drauca Semeari-ere bere baithan vicitzearen vkaitea. 27 Eta bothere eman drauca iugemendu-ere eguiteco, guiçonaren Seme den becembatean. 28 Ezteçaçuela mirets haur: ecen ethorriren da orena ceinetan monumentetaco guciéc ençunen baitute haren voza. 29 Eta ilkiren dirade vngui eguin duqueitenac, vicitzeco resurrectionera: baina gaizqui eguin duqueitenac, condemnationeco resurrectionera.

John 6:33

33 Ecen Iaincoaren oguia da cerutic iautsi dena, eta munduari vicitze draucana.

John 6:51

51 Ni naiz ogui vicia cerutic iautsi naicena: nehorc ian badeça ogui hunetaric, vicico da eternalqui, eta nic emanen dudan oguia, ene haraguia da, nic munduaren vicitzeagatic emanen dudana.

John 6:57

57 Nola ni igorri bainau Aita vici denac, eta ni vici bainaiz neure Aitaz: hala ni ianen nauena ere, vicico da hura-ere niçaz.

John 6:68

68 Ihardets cieçón bada Simon Pierrisec, Iauna, norengana ioanen gara? vicitze eternalezco hitzac dituc hic:

John 8:32

32 Eta duçue eçaguturen Eguiá, eta Eguiác çuec libre eguinen çaituzte.

John 8:51

51 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nehorc ene hitza beguira badeça, herioa eztu ikussiren seculan.

John 10:7

7 Erran ciecén bada berriz Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ni naicela ardién borthá.

John 10:28

28 Eta nic vicitze eternala emaiten drauet hæy: eta eztirade galduren seculan: eta eztitu harrapaturen hec nehorc ene escutic.

John 11:25-26

25 Erran cieçón Iesusec, Ni naun resurrectionea eta vicitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil içan badere vicico dun: 26 Eta nor-ere vici baita, eta sinhesten baitu ni baithan, seculan eztun hilen. Sinhesten dun haur?

John 14:19

19 Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete.

John 15:1

1 Ni naiz aihen eguiazcoa, eta ene Aita da mahastiçaina

John 17:2-3

2 Nola eman baitraucac bothere haragui guciaren gainean, hari eman drauzquioán guciey, vicitze eternala eman diecençát. 3 Eta haur duc vicitze eternala, hi euror eçagut eçaten Iainco eguiazco, eta Iesus Christ hic igorri duana.

John 18:37

37 Erran cieçón orduan Pilatec, Regue aiz bada hi? Ihardets ceçan Iesusec, Hic dioc ecen Regue naicela ni. Ni hunetacotzát iayo içan nauc, eta hunetacotzát ethorri içan nauc mundura, testimoniage demodançát eguiari. Eguiatic den guciac, ençuten dic ene voza.

Acts 3:15

15 Eta vicitzearen princea hil vkan duçue, cein Iaincoac hiletaric resuscitatu baitu: eta gauça hunez testimonio gara gu.

Acts 4:12

12 Eta ezta bercetan batetan-ere saluamenduric: ecen berce icenic ezta ceruären azpian guiçoney eman çayenic, ceinez saluatu behar garén.

Romans 5:2

2 Ceinez are vkan baitugu sartze haur fedez gratia hunetara, ceinetan fermu baicaude, eta gloriatzen baicara Iaincoaren gloriaren sperançán.

Romans 5:21

21 Nola regnatu baitu bekatuac heriotara, hala gratiác-ere regna leçançát iustitiaz vicitze eternaletara, Iesus Christ gure Iaunaz.

Romans 15:8-9

8 Bada erraiten dut, Iesus Christ circonsionearen ministre içan dela, Iaincoaren eguiagatic, Aitey eguin çaizten promessac confirma litzançát: 9 Eta Gentiléc Iaincoa bere misericordiagatic glorifica deçaten: scribatua den beçala, Halacotz laudorio emanen drauat hiri Gentilén artean, eta hire icenari cantaturen diarocát.

Romans 15:16

16 Iesus Christen ministre naicençát Gentilac baithan, emplegatzen naicela Iaincoaren Euangelio sainduan, Gentilén oblationea placént dençát, Spiritu sainduaz sanctificaturic.

1 Corinthians 15:45

45 Scribatua-ere den beçala, Eguin içan da Adam lehen guiçona arima vicitan: Adam guerocoa spiritu viuificaçaletan.

2 Corinthians 1:19-20

19 Ecen Iaincoaren Seme Iesus Christ guçaz çuen artean predicatu içan dena, niçaz eta Syluanoz eta Timotheoz, ezta içan Bay eta Ez, baina Bay hartan içan da: 20 (Ecen Iaincoaren promes guciac hartan Bay dirade, eta hartan dirade Amen) Iaincoaren gloriatan guçaz.

Ephesians 2:18

18 Ecen harçaz dugu biéc Spiritu batetan sartze Aitagana.

Colossians 2:9

9 Ecen hartan habitatzen da diuinitatezco bethetassun gucia corporalqui.

Colossians 2:17

17 Cein baitirade ethorteco ciraden gaucén itzal, baina gorputza Christena da.

Colossians 3:4

4 Baina Christ aguer dadinean cein baita gure vicia, orduan çuec-ere aguerturen çarete gloriatan.

Hebrews 7:25

25 Eta halacotz salua-ere perfectoqui ahal ditzaque, harçaz Iaincoagana hurbiltzen diradenac, bethi vici delaric hecgatic ararteco içateco.

Hebrews 10:19-22

19 Ikussiric bada, anayeác, badugula libertate leku sainduetan sartzeco Iesusen odolaz, 20 Dedicatu draucun bide frescoan eta vician gaindi, veláz, erran nahi baita, bere haraguiaz: 21 Eta badugula Sacrificadore handibat Iaincoaren etchearen carguä duenic: 22 Goacen eguiazco bihotzequin eta fedezco segurançarequin, conscientia gaichtotaric bihotzac chahuturic:

1 Peter 2:4

4 Harengana hurbiltzen çaretelaric cein baita harri vicia, guiçonéz arbuyatua, baina Iaincoa baithan elegitua eta preciosoa.

1 Peter 3:18

18 Ecen Christec-ere behin bekatuagatic suffritu vkan du, iustoac iniustoacgatic: gu Iaincoagana eraman guençançát, haraguiz mortificaturic, baina viuificaturic Spirituaz.

1 John 1:1-2

1 HATSEAN-DANIC cena, ençun vkan duguna, gure beguiéz ikussi vkan duguna, contemplatu vkan duguna, eta gure escuéc hunqui vkan dutena vicitzeco Hitzaz. 2 (Ecen vicitzea manifestatu içan da, eta ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu eta denuntiatzen drauçuegu vicitze eternala, cein baitzén Aita baithan, eta aguertu içan baitzaicu.)

1 John 1:8

8 Baldin erran badeçagu ecen bekaturic eztugula, gure buruäc seducitzen ditugu, eta eguiá gutan ezta.

1 John 2:23

23 Norc-ere vkatzen baitu Semea, harc Aita-ere eztu: norc-ere aithortzen baitu Semea, harc Aita-ere badu.

1 John 5:6

6 Haur da Iesus Christ vrez eta odolez ethorri içan dena: ez vrez solalnent, baina vrez eta odolez: eta Spiritua da testificatzen duena ecen Spiritua eguia dela.

1 John 5:20

20 Baina badaquigu ecen Iaincoaren Semea ethorri içan dela, eta eman draucula adimendu eguiati denaren eçagutzeco: eta gara eguiatian, Iesus Christ haren Semean: haur da eguiazco Iaincoa, eta vicitze eternala.

2 John 1:9

9 Norc-ere iragaiten baitu, eta ezpaita egoiten Christen doctrinán, Iaincoa eztu: Christen doctrinán egoiten denac Aita eta Semea baditu.

Revelation 3:7

7 Eta Philadelphian den Eliçaco Aingueruäri scriba ieçóc, Sainduac eta Eguiatiac, ceinec baitu Dauid-en gakoa, ceinec irequiten baitu, eta nehorc ez ersten: eta ersten baitu, eta nehorc ez irequiten, gauça hauc erraiten citic:

Revelation 3:14

14 Laodicean den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Gauça hauc erraiten citic Amenec, testimonio fidelac eta eguiatiac, Iaincoaren creaturaren hatseac:

Revelation 5:8-9

8 Eta liburuä hartu çuenean, laur animaléc eta hoguey eta laur Ancianoéc bere buruäc egotz citzaten Bildotsaren aitzinera, cituztela ceinec bere guittarrác eta vrrhezco ampolác perfumez betheac, cein baitirade sainduén orationeac: 9 Eta cantatzen çutén cantu berribat, cioitela, Digne aiz liburuären hartzeco, eta haren ciguluén irequiteco: ecen sacrificatu içan aiz, eta redemitu garauzcac Iaincoari eure odolaz, leinu, eta mihi, eta populu, eta natione orotaric.

Revelation 7:9-17

9 Gauça hauén ondoan beha neçan, eta huná, tropela handi nehorc conta ecin ceçaqueen-bat, gende eta leinu eta populu eta mihi gucietaric, throno aitzinean eta Bildotsaren presentián ceudela, arropa luce churiz veztituac, eta palmác bere escuetan: 10 Eta oihuz ceuden ocengui, cioitela, Saluamendua gure Iainco throno gainean iarria denaganic eta Bildotsaganic. 11 Eta Aingueru guciéc assistitzen çuten thronoaren, eta Ancianoén eta laur animalén inguruän: eta bere buruäc egotz citzaten throno aitzinera bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten Iaincoa, 12 Cioitela, Amen: laudorio, eta gloria, eta sapientia, eta esquer, eta ohore, eta puissança, eta indar gure Iaincoari secula seculacotz. Amen. 13 Orduan har ceçan hitza Ancianoetaric batec, ciostala, Arropa luce churiz veztitu hauc nor dirade, eta nondic ethorri dirade? 14 Eta erran nieçón, Iauna, hic badaquic. Eta erran cieçadan, Hauc dituc afflictione handitaric ethorri içan diradenac: eta ikuci vkan citié bere arropa luceac eta churitu Bildotsaren odolean. 15 Halacotz dituc Iaincoaren throno aitzinean, eta hura cerbitzatzen dié egun eta gau haren templean: eta thronoan iarria dena habitaturen duc horiequin. 16 Eztituc gosseturen ez egarrituren guehiagoric, ez horién gainera eztic ioren iguzquiac, ez beroc batec-ere. 17 Ecen thronoaren erdian den Bildotsac bazcaturen citic eta guidaturen vretaco ithurri vicietara: eta ichucaturen dic Iaincoac nigar vr gucia horién beguietaric.

Revelation 13:7-8

7 Eta eman cequión sainduén contra-ere guerla eguitea, eta hæy garaitzea: eta eman cequión bothere leinu, eta mihi, eta natione ororen gainean. 8 Eta adoratzen çutén hura lurreco habitant guciéc, ceinén icenac ezpaitirade scribatuac, munduaren fundationetic hil içan den Bildotsaren vicitzeco liburuän

Revelation 19:11

11 Guero ikus neçan ceruä irequiric, eta huná, çaldi churibat, eta haren gainean iarriric cegoena deitzen cen Fidela eta Eguiatia, eta iustoqui iudicatzen duena eta combatitzen dena.

Revelation 20:15

15 Eta nor-ere ezpaitzedin eriden vicitzeco liburuän scribaturic, suzco stagnera iraitz cedin.

Revelation 22:1

1 Guero eracuts cieçadan vr vicizco fluuio purbat, crystalac beçala arguitzen çuenic, Iaincoaren eta Bildotsaren thronotic heldu cela.

Revelation 22:17

17 Eta Spirituac eta Sposac erraiten duté, Athor. Eta ençuten duenac, erran beça, Athor. Eta egarri dena, bethor: eta nahi duenac har beça, vicitzeco vretic dohainic.

Luke 10:22

22 Orduan discipuluetarat itzuliric erran ceçan, Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit, eta nehorc eztaqui nor den Semea, Aitác baicen: eta nor den Aita, Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.

John 1:18

18 Iaincoa nehorc eztu ikussi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakoitzac berac declaratu draucu.

John 6:46

46 Ez Aita ikussi duenez nehorc, Iaincoaganic denac baicen: harc ikussi du Aita.

John 8:19

19 Erraiten ceraucaten bada, Non da hire Aita? Ihardets ceçan Iesusec, Ez ni nauçue eçagutzen, ez ene Aita: baldin ni eçagutzen baninduçue, ene Aita-ere eçagut cindeçaquete.

John 14:9-10

9 Diotsa Iesusec, Hambat demboraz çuequin nauc, eta eznauc eçagutu ni? Philippé, ikussi nauenac ni, ikussi dic Aita: eta nola hic erraiten duc, Eracuts ieçaguc Aita? 10 Eztuc sinhesten ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela? Nic çuey erraiten drauzquiçuedan hitzac, neurorganic eztitut erraiten: baina nitan dagoen Aitac eguiten ditu obrác.

John 14:16-20

16 Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consolaçalebat emanen drauçue, dagoençat çuequin eternalqui: 17 Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi deçaquena diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez eçagutzen: baina çuec badaçaguçue hura, ceren çuec baithan egoiten baita, eta çuetan içanen da. 18 Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara. 19 Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete. 20 Egun hartan çuec duçue eçaguturen ecen ni naicela neure Aita baithan, eta çuec ni baithan eta ni çuec baithan.

John 15:24

24 Baldin hayén artean nehorc bercec eguin eztituen obrác eguin ezpanitu, bekaturic ezluquete: baina orain ikussi dituzté, eta gaitz eritzi draucute niri eta ene Aitari.

John 16:13-16

13 Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot, harc guidaturen çaituzte eguia gucitara: ecen ezta minçaturen bere buruz, baina cer-ere ençun baituque erranen du: eta ethorteco diraden gauçác declaraturen drauzquiçue. 14 Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta declaraturen drauçue. 15 Aitac dituen gauça guciac, ene dirade: halacotz erran drauçuet ecen enetic harturen duela eta declaraturen drauçuela. 16 Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: ecen ni banoa Aitaganát.

John 17:3

3 Eta haur duc vicitze eternala, hi euror eçagut eçaten Iainco eguiazco, eta Iesus Christ hic igorri duana.

John 17:6

6 Manifestatu diraueat hire icena hic niri mundutic eman drauztán guiçoney: hireac cituán, eta niri hec eman drauzquidac, eta hire hitza beguiratu dié.

John 17:8

8 Ecen niri eman drauzquidán hitzac hæy eman dirauzteat: eta hec recebitu citié, eta eçagutu dié eguiazqui ecen ni hireganic ilki naicela, eta sinhetsi dié ecen hic igorri nauala.

John 17:21

21 Guciac bat diradençát, nola hi Aita baitaiz nitan, eta ni hitan, hec-ere gutan bat diraden: sinhets deçançat munduac ecen hic ni igorri nauäla.

John 17:23

23 Ni nauc hetan, eta hi nitan, perfecto diradençát bat berean, eta eçagut deçan munduac ecen hic ni igorri nauala, eta maite dituala hec ni maite vkan nauán beçala.

John 17:26

26 Eta eçagut eraci diraueat hire icena, eta eçagut eraciren: hic niri on eritzi draután onheriztea, hetan dençát, eta ni hetan.

2 Corinthians 4:6

6 Ecen arguiac ilhumbetic argui leguian erran duen Iaincoac, argui eguin du gure bihotzetan, Iesus Christen beguithartean Iaincoaren gloriaren eçagutzera illuminatzeco.

Colossians 1:15-17

15 Cein baita Iainco inuisiblearen imaginá, gauça creatu guciac baino lehen iayoa. 16 Ecen hartan creatu içan dirade ceruètan eta lurrean diraden gauça guciac, visibleac eta inuisibleac, nahiz-biz Thronoac, nahiz Dominationeac, nahiz Principaltassunac, nahiz Puissançác, gauça guciac, diot, harçaz eta harengatic, creatu içan dirade. 17 Eta bera gauça guciac baino lehen da, eta gauça guciac harçaz consistitzen dirade.

Colossians 2:2-3

2 Consola ditecençát hayén bihotzac, elkarrequin charitatez iunctaturic, eta adimendu guerthuqui seguratuaren abrastassun gucian, gure Iainco eta Aitaren eta Christen mysterioaren eçagutzetan. 3 Ceinetan sapientiazco eta scientiazco thesaur guciac gordeac baitirade.

Hebrews 1:3

3 Cein, gloriaren claretate eta haren personaren imagina propria delaric eta sustengatzen dituelaric gauça guciac bere hitz botheretsuaz, gure bekatuén purgationea bere buruaz eguinic, iarri içan baita haren maiestatearen escuinean leku goretan.

1 John 2:13

13 Scribatzen drauçuet, aitác, ceren eçagutu baituçue hatsean-danic dena. Scribatzen drauçuet, gazteác, ceren gaichtoari garaithu baitzaizquiote. Scribatzen drauçuet, haour chipiác, ceren eçagutu vkan baituçue Aita.

Matthew 5:8

8 Dohatsu dirade bihotzez chahu diradenac: ceren hec Iaincoa ikussiren baituté.

John 1:43-46

43 Biharamunean Iesus ioan nahi içan cen Galileara eta eriden ceçan Philippe, eta erran cieçon, Arreit niri. 44 Eta Philippe cen Bethsaidaco, Andriuen eta Pierrisen hirico. 45 Erideiten du Philippec Nathanael, eta diotsa, Eriden diagu Iesus Nazarethecoa, Iosephen semea, ceinez scribatu baitu Moysesec Leguean eta Prophetéc. 46 Eta erran cieçón Nathanaelec, Nazarethetic deus onic ahal date? Diotsa Philippec, Athor eta ikussac.

John 6:5-7

5 Bada beguiac altchatu cituenean Iesusec eta ikussi çuenean ecen gendetze handia ethorten cela harengana, diotsa Philipperi, Nondic erossiren dugu ogui, hauc ian deçatençat? 6 (Baina haur erraiten çuen haren enseyatzeagatic, ecen berac baçaquian, cer eguiteco çuen) 7 Ihardets cieçón Philippec, Ber-ehun dineroren oguiaz ezliqueye asco, den gutiena batbederac har leçan.

John 12:21-22

21 Hauc bada ethor citecen Philippegana cein baitzén Bethsaidaco Galilean, eta othoitz eguin cieçoten, cioitela, Iauna, nahi guendiquec Iesus ikussi. 22 Ethorten da Philippe eta erraiten drauca Andriui, Andriuèc berriz eta Philippec erraiten draucate Iesusi.

John 16:25

25 Gauça hauc comparationez erran drauzquiçuet: baina ethorten da ordua ezpainaitzaiçue guehiagoric comparationez minçaturen, baina claroqui neure Aitaz minçaturen bainaitzaiçue.

Luke 12:56

56 Hypocritác, ceruären eta lurraren itchuraren iugeatzen daquiçue: eta dembora hunez nola eztuçue iugeatzen?

John 10:30

30 Ni eta Aita bat gara.

John 12:45

45 Eta ni ikusten nauenac, ikusten du ni igorri nauena.

John 14:7

7 Baldin eçagutzen baninduçue ni, ene Aita-ere eçagut cineçaquete: eta oraindanic eçagutzen duçue hura, eta ikussi duçue hura.

John 14:20

20 Egun hartan çuec duçue eçaguturen ecen ni naicela neure Aita baithan, eta çuec ni baithan eta ni çuec baithan.

1 Corinthians 15:12

12 Eta baldin Christ predicatzen bada ecen hiletaric resuscitatu içan dela, nola erraiten dute batzuc çuen artean, ecen hilén resurrectioneric eztela?

Philippians 2:6

6 Ceinec Iaincoaren formán celaric ezpaitu estimatu harrapatze Iaincoaren bardin içatea:

Colossians 1:15

15 Cein baita Iainco inuisiblearen imaginá, gauça creatu guciac baino lehen iayoa.

John 1:1-3

1 HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan, eta Iainco cen Hitza. 2 Hitz haur cen hatsean Iaincoa baithan. 3 Gauça guciac Hitz harçaz eguin içan dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguin denic.

John 3:32-34

32 Eta cer ikussi eta ençun baitu hura testificatzen du: baina haren testimoniagea nehorc eztu recebitzen. 33 Haren testimoniagea recebitu duenac ciguilatu du ecen Iaincoa eguiati dela. 34 Ecen Iaincoac igorri duena Iaincoaren hitzéz minçatzen da, ecen Iaincoac eztrauca neurriz emaiten Spiritua.

John 5:17

17 Baina Iesusec ihardets ciecén, Ene Aitac oraindrano obratzen du, eta nic-ere obratzen dut.

John 5:19

19 Ihardets ceçan bada Iesusec, eta erran ciecén, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecin daidi Semeac bere buruz deus, erran nahi da, baldin ikussi ezpadu Aitá obratzen: ecen cer-ere harc eguiten baitu, hura Semeac-ere halaber eguiten du.

John 6:38-40

38 Ecen cerutic iautsi içan naiz eguin deçadençát ez neure vorondatea, baina ni igorri naueuaren vorondatea. 39 Eta haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Aitarena, cerere eman baitraut, ezteçadan gal hartaric, baina resuscita deçadan hura azquen egunean. 40 Halaber haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Semea ikusten eta hura baithan sinhesten duen guciac, duen vicitze eternala, eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.

John 7:16

16 Ihardets ciecén Iesusec, eta erran ceçan, Ene doctriná ezta enea, baina ni igorri nauenarena.

John 7:28-29

28 Oihuz cegoen bada Iesus templean, iracasten çuela eta erraiten, Eta ni nauçue eçagutzen, eta nondic naicén badaquiçue, eta neure buruz eznaiz ethorri, baina da eguiati ni igorri nauena, cein ezpaituçue çuec eçagutzen. 29 Baina nic eçagutzen dut hura, ceren harenganic bainaiz, eta harc igorri bainau.

John 8:28

28 Erran ciecén bada Iesusec, Altchatu duqueçuenean guiçonaren Semea, orduan eçaguturen duçue ecen ni naicela hura, eta neure buruz eztudala deus eguiten, baina Aitac iracatsi nauen, beçala gauça hauc erraiten ditudala.

John 8:38

38 Nic erraiten dut neure Aita baithan ikussi dudana: eta çuec eguiten duçue çuen aita baithan ikussi duçuena.

John 8:40

40 Orain bada ni hil nahiz çabiltzate, bainaiz, Iaincoaganic ençun dudan eguia erran drauçuedan guiçona: hori Abrahamec eztu eguin.

John 10:38

38 Baina baldin eguiten baditut, eta baldin ni sinhetsi nahi ezpanauçue, obrác sinhets itzaçue: eçagut eta sinhets deçaçuen ecen Aita nitan dela eta ni hartan.

John 11:26

26 Eta nor-ere vici baita, eta sinhesten baitu ni baithan, seculan eztun hilen. Sinhesten dun haur?

John 12:49

49 Ecen ni neure burutic eznaiz minçatu: baina ni igorri nauen Aitac berac manamendu eman draut, cer erran deçaquedan eta cer minça naiten.

John 17:21-23

21 Guciac bat diradençát, nola hi Aita baitaiz nitan, eta ni hitan, hec-ere gutan bat diraden: sinhets deçançat munduac ecen hic ni igorri nauäla. 22 Hic niri eman drautan gloriá, nic-ere eman diraueat hæy: bat diradençát gu-ere bat garen beçala. 23 Ni nauc hetan, eta hi nitan, perfecto diradençát bat berean, eta eçagut deçan munduac ecen hic ni igorri nauala, eta maite dituala hec ni maite vkan nauán beçala.

Acts 10:38

38 Nola Iesus Nazareno vnctatu duen Iaincoac Spiritu sainduaz eta verthutez, cein ebili içan baita vngui eguiten çuela eta deabruaz tormentatu ciraden guciac sendatzen cituela: ecen Iaincoa cen harequin

2 Corinthians 5:19

19 Ecen Iaincoa Christean cen, mundua berequin reconciliatzen çuela, hæy imputatzen etzerauztela berén bekatuac: eta eçarri vkan du gutan reconciliationezco hitza.

Colossians 1:19

19 Ecen Aitáren placer ona içan da complimendu gucia hartan habita ledin:

1 John 5:7

7 Ecen hirur dirade testificatzen dutenac ceruän, Aita, Hitza, eta Spiritu saindua: eta hauc hirurac bat dirade.

Matthew 11:4-5

4 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Çoazte eta conta ietzoçue Ioannesi, ençuten eta ikusten dituçuen gauçác: 5 Itsuéc ikustea recrubatzen duté, eta mainguäc badabiltza, sorhayoac chahutzen dirade, eta gorréc ençuten duté, hilac resuscitatzen dirade, eta Euangelioa paubrey denuntiatzen çaye.

Luke 7:21-23

21 Eta ordu berean anhitz senda ceçan eritassunetaric, eta plaguetaric, eta spiritu gaichtoetaric eta anhitz itsuri ikustea eman ciecén. 22 Guero ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Ioannic conta ietzoçue Ioannesi ikussi eta ençun dituçuen gauçác: ecen itsuéc ikustea dutela recebitzen, mainguäc diradela ebilten, sorhayóac diradela chahutzen gorréc dutela ençuten, hilac diradela resuscitatzen, paubrey çayela Euangelioa predicatzen. 23 Eta dohatsu da scandalizaturen eztena nitan.

John 5:36

36 Baina nic Ioannesena baino testimoniage handiagoa dut: ecen niri Aitac compli ditzadançat eman drauzquidan obréc, nic eguiten ditudan obra beréc testificatzen duté niçaz ecen Aitac igorri vkan nauela.

John 10:25

25 Ihardets ciecén Iesusec, Erran drauçuet, eta eztuçue sinhesten: nic neure Aitaren icenean eguiten ditudan obréc niçaz testificatzen duté.

John 10:32

32 Ihardets ciecén Iesusec, Anhitz obra onic eracutsi vkan drauçuet neure Aitaganic: obra hetaric ceinagatic lapidatzen nauçue?

John 12:38-40

38 Esaias prophetaren hitza compli ledinçát, cein erran vkan baitu, Iauna, norc sinhetsi vkan du gure hitza, eta Iaunaren bessoa nori reuelatu içan çayo? 39 Halacotz ecin sinhets ceçaqueten, ceren berriz erran baitu Esaiasec, 40 Itsutu vkan ditu hayén beguiac, eta gogortu vkan du hayén bihotza: beguiz ikus ezteçatençat, eta bihotzez adi ezteçaten, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan.

John 14:10

10 Eztuc sinhesten ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela? Nic çuey erraiten drauzquiçuedan hitzac, neurorganic eztitut erraiten: baina nitan dagoen Aitac eguiten ditu obrác.

Acts 2:22

22 Israeltar guiçonác, ençun itzaçue hitz hauc: Iesus Nazarenoa, guiçon Iaincoaz approbatua çuec baithan obra excellentez eta miraculuz eta signoz, cein eguin baititu Iaincoac harçaz çuen artean, ceuroc-ere daquiçuen beçala:

Hebrews 2:4

4 Testimoniage rendatzen cerauelaric Iaincoac signoz eta miraculuz, eta verthute diuersez, eta Spiritu sainduaren distributionez bere vorondatearen araura,

Matthew 21:21

21 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Eguiaz erraiten drauçuet, baldin fede baduçue, eta duda ezpadeçaçue, ez solament ficotzeari eguin içan çayona eguinen duçue, baina are baldin mendi huni badarroçue, Khen adi, eta iraitz adi itsassora eguinen da.

Mark 11:13

13 Eta vrrundanic ikussiric ficotze hostodunbat, ethor cedin eya deus hartan eriden ceçaquenez: eta hartara ethorriric, etzeçan deus eriden hostoric baicen: ecen etzén fico demborá.

Mark 16:17

17 Eta signo hauc sinhetsi duqueiteney iarreiquiren caizté Ene icenean deabruac campora egotziren dituzté, lengoage berriz minçaturen dirade:

Luke 10:17-19

17 Eta itzuli içan dirade hiruroguey eta hamarrac bozcariorequin, cioitela, Iauna, deabruac-ere suiet eguiten ciaizquiguc hire icenean: 18 Eta erran ciecén, Ikusten nuen Satan chistmista beçala cerutic erorten. 19 Huná, badrauçuet bothere suguén eta scorpionén gainean ebilteco, eta etsayaren puissança guciaren gainean: eta deussec eztrauçue calteric eguinen.

John 7:33

33 Erran ciecén bada Iesusec, Oraino dembora gutibatetacotz çuequin naiz, guero banoa igorri nauènaganát.

John 7:39

39 (Eta haur erraiten çuen hura baithan sinhesten çutenéc recebitzeco çuten Spirituáz: ecer oraino Spiritu saindua etzén eman, ceren Iesus oraino ezpaitzén glorificatu)

John 16:7

7 Baina nic eguia erraiten drauçuet, behar duçue ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consolaçalea ezta ethorriren çuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura çuetara.

Acts 2:4-11

4 Eta bethe citecen guciac Spiritu sainduaz, eta has citecen minçatzen lengoage arrotzez, Spirituac minçatzera emaiten cerauen beçala. 5 Eta bacén Ierusalemen egoiten ciraden Iudu Iaincoaren beldurra çuten guiçonetaric, ceruaren azpico natione orotaric. 6 Bada hots haur eguin cenean, bil cedin gendaldebat, eta trubla cedin, ceren batbederac ençuten baitzituen bere lengoage propriz hec minçatzen. 7 Eta spantatuac ceuden guciac, eta miresten çutén elkarri ciotsatela, Huná, minço diraden hauc gucioc, eztirade Galileano? 8 Nolatan bada guc dançuzquigu batbedera iayo içan garen lengoage propriaz minçatzen? 9 Parthianoéc eta Medianoéc eta Elamitéc, eta Mesopotamian egoiten diradenéc, eta Iudean, eta Cappadocian, Ponten, eta Asian, 10 Phrygian eta Pamphylian, Egypten, eta Lybia bazterretan, baita Cyreneco aurkán, eta Roman daudenéc, eta Iuduéc eta Proselytoéc, Cretianoéc eta Arabianoéc: 11 Ençuten ditugu hauc gure lengoagez minço diradela Iaincoaren gauça magnificoez.

Acts 2:33

33 Bada Iaincoaren escuinaz altchatu içan denean eta Spiritu sainduaren promessa Aitaganic recebitu duenean, erautsi vkan du çuec orain dacussaçuen eta dançuçuen haur.

Acts 2:41

41 Bada gogotic haren hitza recebitu çutenac, batheya citecen, eta augmenta citecen egun hartan hirur milla arimaren inguruäz.

Acts 3:6-8

6 Orduan Pierrisec erran ceçan, Cilharric ez vrrheric eztiát: baina cer baitut hura emaiten drauat: Iesus Chrift Nazarenoren icenean iaiqui adi eta ebil adi. 7 Eta hura escu escuinetic harturic, goiti ceçan, eta bertan erscont citecen haren oin çolác eta aztalac. 8 Eta iauciric gueldi cedin çutic, eta baçabilan: eta sar cedin hequin templean, ebilten eta iauzten cela eta laudatzen çuela Iaincoa.

Acts 4:4

4 Eta hitza ençun çutenetaric anhitzec sinhets ceçaten: eta guiçonén contua eguin cedin borz millatarano.

Acts 4:9-12

9 Egungo egunean guiçon impotent bati eguin içan çayón vnguiaz examinatzen garenaz gueroz, cer moienez haur sendatu içan den: 10 Iaquiçue çuec gucioc eta Israeleco populu guciac, ecen Iesus Christ Nazarenoren icenean cein çuec crucificatu baituçue, cein Iaincoac resuscitatu baitu hiletaric, harçaz guiçon haur dagoela sendoric çuen aitzinean. 11 Haur da harri çueçaz edificaçaleoz arbuyatu içan den hura, cein eguin içan baita cantoin buru. 12 Eta ezta bercetan batetan-ere saluamenduric: ecen berce icenic ezta ceruären azpian guiçoney eman çayenic, ceinez saluatu behar garén.

Acts 4:16

16 Cioitela, Cer eguinen drauègu guiçon hoey? ecen signo clarobat hauçaz eguin içan dela, manifest da Ierusalemeco habitant guciey, eta ecin vka deçaquegu.

Acts 4:33

33 Apostoluec-ere verthute handitan testificatzen çutén Iesus Iaunaren resurrectioneaz, eta gratia handia cen bayen gucién gainean.

Acts 5:15

15 Hambat non karriquetara ekarten baitzituztén. eriac, eta ohetan eçarten eta licteretan, Pierris ethor ledinean haren itzala berere hetaric cembeiten gainetic iragan ledinçát.

Acts 6:7

7 Eta Iaincoaren hitza aitzinaratzen cen, eta haguitz multiplicatzen cen discipuluén contua Ierusalemen: Sacrificadoretaric-ere tropel handiac fedea obeditzen çuen.

Acts 8:7

7 Ecen spiritu satsuác, heçaz eduquiten ciradenetaric anhitzetaric ilkiten ciraden, ocengui oihuz ceudela: eta anhitz paralytico eta maingu senda cedin.

Acts 9:34

34 Eta diotsa Pierrisec, Eneás, sendatzen au Iesus Christec: iaiqui adi, eta eure ohea accotra eçac eurorren. Eta bertan iaiqui cedin.

Acts 9:40

40 Baina guciac campora idoquiric Pierrisec eta belhaurico iarriric othoitz eguin ceçan, eta itzuliric gorputzerát, erran ceçan, Tabitha iaiqui adi, eta harc irequi citzan bere beguiac, eta Pierris ikussiric iarri cedin.

Acts 10:46

46 Ecen ençuten cituzten hec lengoagez minçatzen eta Iaincoaren laudatzen.

Acts 16:18

18 Eta haur eguin ceçan anhitz egunez: baina gaitzituric Paulec, eta itzuliric erran cieçón spirituari, Manatzen aut Iesus Christen icenaren partez horrenganic ilki adin. Eta ilki cedin ordu berean.

Acts 19:12

12 Hala non are erién gainera ekarten baitzituzten haren gorputz gainetic crobitchetac eta conciertoac, eta ioaiten baitziraden hetaric eritassunac, eta spiritu gaichtoac hetaric ilkiten baitziraden.

Romans 15:19

19 Signoén eta miraculuén verthutez, Iaincoaren Spirituaren verthutez: hambat non Ierusalemetic eta aldirietaric Illyriquerano abunda eraci vkan baitut Christen Euangelioa:

1 Corinthians 12:10-11

10 Eta berceari, verthutén operationeac: eta berceari prophetiá: eta berceari, spirituen discretioneac: eta berceari, lengoagén diuersitateac: eta berceari, lengoagén interpretationea. 11 Baina gauça hauc guciac eguiten ditu, Spiritu bat harc eta berac, distribuituz hec particularqui batbederari, nahi duen beçala.

Matthew 7:7

7 Esca çaitezte eta emanen çaiçue: bilha eçaçue, eta eridenen duçue: bulka eçaçue, eta irequiren çaiçue.

Matthew 21:22

22 Eta cerere galde eguinen baituçue orationean sinhesten duçuela, recebituren duçue.

Mark 11:24

24 Halacotz erraiten drauçuet, ceren-ere othoitz eguiten duçuela escaturen baitzarete, sinhetsaçue ecen recebituren duçuela: eta eguinen çaiçue.

Luke 11:9

9 Eta nic erraiten drauçuet, Esca çaitezte, eta emanen çaiçue: bilhaeçaçue, eta eridenen duçue: bulka eçaçue eta irequiren çaiçue.

John 4:10

10 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Baldin bahaqui Iaincoaren dohaina, eta nor den hiri erraiten draunana, Indan edatera, hi escatu inçayqueon hari, eta eman baitzerauquenán vr vicitic.

John 4:14

14 Baina norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic, eztun egarrituren seculan: baina nic emanen draucadan vra, eguinen dun hura baithan vr iauzten denezco ithurri, vicitze eternalecotzat.

John 7:37

37 Eta bestaco azquen egun handian eriden cedin Iesus han, eta oihuz cegoen, cioela, Baldin nehor egarri bada, bethor enegana eta edan beça

John 13:31

31 Eta ilki cenean, erran ceçan Iesusec, Orain glorificatu da guiçonaren Semea, eta Iaincoa glorificatu da hartan.

John 14:6

6 Diotsa Iesusec, Ni naiz bidea eta eguia eta vicitzea: nehor ezta ethorten Aitagana niçaz baicen.

John 14:14

14 Baldin cerbait esca baçaitezte ene icenean, nic dut eguinen.

John 15:7

7 Baldin baçaudete nitan, eta ene hitzac çuetan badaude, cer-ere nahi baituçue esca çaitezte, eta eguinen çaiçue.

John 15:16

16 Eznauçue çuec ni elegitu, baina nic elegitu çaituztet çuec, eta ordenatu çaituztét, ioan çaiteztençat eta fructu ekar deçaçuen, eta çuen fructua dagoen: cer-ere esca baitzaquizquiote ene Aitari ene icenean, eman dieçaçuençat.

John 16:23

23 Eta egun hartan eznauçue deusez interrogaturen. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet ecen cer-ere escaturen baitzaizquiote ene Aitari ene icenean, emanen drauçuela.

John 16:26

26 Egun hartan ene icenean escaturen çarete, eta eztrauçuet erraiten ecen nic othoitz eguinen draucadala Aitari çuengatic.

John 17:4-5

4 Nic glorificatu aut lurraren gainean: acabatu diat eguiteco eman draután obrá. 5 Eta orain glorifica neçac hic Aitá, euror baithan, gloria harçaz cein vkan baitut hirequin mundu haur eguin cedin baino lehen.

2 Corinthians 12:8-10

8 Gauça hunen gainean hiruretan Iaunari othoitz eguin draucat hura eneganic parti ledinçát.

Ephesians 3:12

12 Ceinez baitugu libertate eta sartze confidançarequin, hura baithan dugun fedeaz.

Ephesians 3:14

14 Causa hunegatic gurtzen ditut neure belhaunac Iesus Christ gure Iaunaren Aitagana,

Ephesians 3:20-21

20 Bada gutan obratzen duen bothereaz gauça gucién eguitera, escatzen garen edo pensatzen dugun baino abundantquiago botheretsu denari, 21 Dela gloria Eliçán Iesus Christez, generatione gucietan secula seculacotz. Amen.

Philippians 2:9-11

9 Halacotz Iaincoac-ere hura subiranoqui goratu vkan du, eta icen-bat eman vkan drauca icen gucién gaineco denic: 10 Iesusen icenean ceruètacoén eta lurrecoén eta luppecoén belhaun gucia gur dadinçát: 11 Eta mihi guciac confessa deçan ecen Iaun dela Iesus Christ, Iainco Aitaren glorián.

Philippians 4:13

13 Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz:

Colossians 3:17

17 Eta cerere eguin baiteçaçue hitzez edo obraz, Iesus Iaunaren icenean eguiçue, esquerrac emaiten drautzaçuela gure Iainco eta Aitari harçaz.

Hebrews 4:15

15 Ecen eztugu Sacrificadore subirano gure infirmitatéz compassioneric ecin duqueen-bat, baina dugu manera berean gauça gucietan tentatu içan dena, salbu bekatuan.

Hebrews 13:15

15 Harçaz bada offrenda dieçogun ardura Iaincoari, laudoriozco sacrificio, erran nahi baita, haren icena confessatzen duten ezpainén fructua.

James 1:5

5 Eta baldin çuetaric cembeitec sapientia faltaric badu, esca bequió Iaincoari, ceinec emaiten baitraue guciey benignoqui, eta ez reprotchatzen: eta emanen çayó.

James 5:16

16 Confessa ietzoçue batac berceari çuen faltác, eta othoitz eguiçue batac berceagatic, senda çaiteztençát: ecen anhitz balio du iustoaren efficaciorequin den orationeac.

1 Peter 2:5

5 Çuec-ere harri vici anço edifica çaitezte, etche spiritual, Sacrificadoregoa saindu, Iesus Christez Iaincoaren gogaraco sacrificio spiritual offrendatzeco.

1 John 3:22

22 Eta ceren-ere esca bagaitez, recebitzen dugu harenganic: ecen haren manamenduac beguiratzen ditugu, eta haren aitzinean placént diraden gauçác eguiten ditugu.

1 John 5:14

14 Eta haur da Iaincoa baithan dugun confidançá, ecen baldin cerbait esca bagaitez haren vorondatearen araura, ençuten gaituela.

Matthew 10:37

37 Aita edo ama ni baino maiteago duena, ezta ene digne: eta semea edo alabá ni baino maiteago duena, ezta ene digne.

Matthew 25:34-40

34 Orduan erranen draue Reguec bere escuinecoey Çatozte ene Aitaren benedicatuác, hereta eçaçue munduaren fundationetic preparatu çaiçuen resumá. 35 Ecen gosse içan naiz eta eman drautaçue iatera: egarri içan naiz, eta eman drautaçue edatera: arrotz nincen, eta recebitu nauçue, 36 Billuci, eta veztitu nauçue: eri, eta visitatu nauçue: presoindeguian nincén, eta enegana ethorri içan çarete. 37 Orduan ihardetsiren draucate iustoéc, dioitela, Iauna, noiz ikussi augu gosseric, eta bazcatu augu: edo egarriric eta edatera eman drauagu? 38 Eta noiz ikussi augu arrotz, eta recebitu augu? edo billuci, eta veztitu augu? 39 Edo noiz ikussi augu eri, edo presoindeguian eta ethorri gara hiregana? 40 Eta ihardesten duela Reguec erranen draue, Eguiaz diotsuet, ene anaye chipién hautaric bati eguin draucaçuen becembatean niri eguin drautaçue:

John 8:42

42 Erran ciecén bada Iesusec, Baldin Iaincoa çuen aita baliz, maite ninduqueçue ni: ecen ni Iaincoaganic partitu eta ethorri naiz: eta eznaiz neure buruz ethorri, baina harc igorri nau.

John 14:21-24

21 Ene manamenduey datchetena, eta hec beguiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia içanen da: eta nic hari on eritziren draucat, eta manifestaturen draucat hari neure buruä. 22 Diotsa Iudasec, ez Iscariotec, Iauna, nondic da ceren guri eure buruä manifestaturen baitraucuc, eta ez munduari? 23 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Baldin norbeitec on badarizt niri, ene hitza beguiraturen du: eta ene Aitac onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eguinen dugu. 24 Niri on eztariztanac, ene hitzac eztitu beguiratzen: eta ençuten duçuen hitza, ezta enea, baina ni igorri nauen Aitarena.

John 15:10-14

10 Baldin ene manamenduac beguira baditzaçue, egonen çarete ene charitatean: nic-ere neure Aitaren manamenduac beguiratu ditudan beçala, eta egoiten bainaiz haren amorioan. 11 Gauça hauc erran drauzquiçuet çuey, ene alegrançá çuetan dagoençat, eta çuen alegrançá bethé dadinçát. 12 Haur da ene manamendua, batac bercea maite duçuen, nic maite vkan çaituztedan beçala 13 Haur baino amorio handiagoric nehorc eztu, norbeitec bere arimá bere adisquideacgatic eman deçan. 14 Çuec ene adisquide içanen çarete, baldin eguin badeçaçue cer-ere nic manatzen baitrauçuet

John 21:15-17

15 Bada barazcaldu ciradenean, diotsá Simon Pierrisi Iesusec, Simon Ionaren semeá, hauc baino hobe dariztac? Diotsa, Bay Iauna: hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa, Bazcaitzac ene bildotsac. 16 Diotsa are berriz, Simon Ionaren semeá, on dariztac niri? Diotsa, Bay Iauna, hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa, Bazcaitzac ene ardiac. 17 Erraiten drauca herenean, Simon Ionaren semeá, on dariztac niri? Triste cedin Pierris ceren erran baitzieçón herenean, On dariztac niri? Eta erran cieçón, Iauna, hic gauça guciac badaquizquic, hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa Iesusec, Bazcaitzac ene ardiac.

1 Corinthians 16:22

22 Baldin cembeit bada Iesus Christ Iaunari on eztaritzanic, biz anathema, maran-atha.

2 Corinthians 5:14-15

14 Ecen Christen charitateac hertsen gaitu: hunez guerthu garelaric, ecen baldin bat guciacgatic hil içan bada, beraz guciac hil içan diradela. 15 Eta hura guciacgatic hil içan da, vici diradenac guehiagoric bere buruèy vici eztiradençát, baina hecgatic hil eta resuscitatu içan denari.

2 Corinthians 8:8-9

8 Eztut manamenduz erraiten, baina bercén diligentiáz çuen charitateco leyaltatearen-ere phorogatzeagatic. 9 Ecen eçagutzen duçue Iesus Christ gure Iaunaren gratiá, nola çuengatic paubre eguin içan den abrats celaric: haren paubreciáz çuec abrats cindeiztençát.

Galatians 5:6

6 Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deus balio, ezeta preputioac: baina charitatez obratzen duen fedeac.

Ephesians 3:16-18

16 Eman dieçaçuençát, bere gloriaren abrastassunaren arauez, indarrez fortifica çaitezten haren Spirituaz barneco guiçonean: 17 Eta habita dadin Christ fedez çuen bihotzetan: 18 Charitatean erro eguinic eta fundaturic, comprehendi ahal deçaçuen saindu guciequin ceric den çabaltassuna eta lucetassuna, barnatassuna eta goratassuna:

Ephesians 6:24

24 Gratia dela Iesus Christ gure Iaunari puritatetan on daritzaten guciequin.

Philippians 1:20-23

20 Ene iguriquite fermuaren eta sperançaren araura, ecen deusetan eznaicela confus içanen, aitzitic libertate gucirequin bethiere beçala, orain-ere magnificaturen dela Christ ene gorputzean, vicitzez bada hiltzez bada. 21 Ecen niri Christ irabaizte çait vicitzera eta hiltzera. 22 Ala haraguian vicitzera probetchu dudanez, eta cer hauta deçaquedan, eztaquit. 23 Ecen hertsen naiz alde bietaric, desir dudalaric partitzera eta Christequin içatera: ecen haur vnguiz hobeago dut:

Philippians 3:7-11

7 Baina irabacitan nadutzan gauçác, caltetaco estimatu vkan ditut Christen amorecatic. 8 Bayeta segur gauça guciac calte diradela estimatzén dut Iesus Christ neure Iaunaren eçagutzearen excellentiagatic: ceinagatic gauça hauçaz gucioçaz neure buruä billuci vkan baitut, eta gorotz beçala eduquiten ditut, Christ irabaz deçadançát. 9 Eta eriden nadin hartan, ez neure iustitia Legueaz dena dudalaric, baina Christen fedeaz dena, cein baita, Iaincoaganic fedez den iustitiá: 10 Eta eçagut deçadançát, hura, eta haren resurrectionearen verthutea, eta haren afflictionén participationea, haren herioaren conforme eguin içanic: 11 Eya cerbait maneraz hel ahal naitenez hilen resurrectionera:

1 Peter 1:8

8 Cein ikussi eztuçuelaric maite baituçue: ceinetan orain ikusten eztuçuelaric, baina sinhesten duçuelaric, alegrança erran ecin daitenez eta gloriosoz alegueratzen baitzarete.

1 John 2:3-5

3 Eta hunetan daquigu ecen hura eçagutu dugula, baldin haren manamenduac beguira baditzagu. 4 Norc erraiten baitu, Eçagutu dut hura: eta haren manamenduac ezpaititu beguiratzen, gueçurti da, eta eguiá ezta hura baithan: 5 Baina norc beguiratzen baitu haren hitza eguiazqui hura baithan Iaincoaren amorioa complitu da: huneçaz daquigu ecen hura baithan garela.

1 John 4:19-20

19 Guc hari on daritzagu, ceren harc lehenic onhetsi baiquaitu gu. 20 Baldin nehorc erran badeça, Maite dut Iaincoa: eta bere anayeari gaitz badaritza: gueçurti da: ecen bere anaye dacussana maite eztuenac, ikusten eztuen Iaincoa nola maite ahal duque?

1 John 5:2-3

2 Hunetan eçagutzen dugu ecen on dariztegula Iaincoaren haourrey, Iaincoari on daritzagunean, eta haren manamenduac beguiratzen ditugunean. 3 Ecen haur da Iaincoaren charitatea, haren manamenduac beguira ditzagun, eta haren manamenduac gaitzac eztirade.

2 John 1:6

6 Eta haur da charitatea, ebil gaitecen haren manamenduén araura: haur da manamendua hatseandanic ençun vkan duçuen beçala, hartan ebil çaitezten.

Matthew 28:20

20 Iracasten dituçuela nic manatu drauçuedan guciaren beguiratzen: eta huná, ni çuequin naiz bethiere munduaren finerano. Amen.

John 14:18

18 Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara.

John 14:26

26 Baina Consolaçaleac, Spiritu sainduac, cein igorriren baitu Aitac ene icenean, harc iracatsiren drauzquiçue gauça guciac, eta orhoit eraciren drauzquiçue erran drauzquiçuedan gauça guciac

John 15:26

26 Baina nic neure Aitaganic igorriren drauçuedan Consolaçalea dathorrenean, Spiritu eguiazcoa diot cein ene Aitaganic proceditzen baita, harc testificaturen du niçaz.

John 16:7-15

7 Baina nic eguia erraiten drauçuet, behar duçue ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consolaçalea ezta ethorriren çuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura çuetara. 8 Eta dathorrenean harc vençuturen du mundua bekatuz eta iustitiaz eta iugemenduz. 9 Bekatuz diot, ceren ezpaitute ni baithan sinhesten. 10 Eta iustitiaz, ceren neure Aitaganát ioaiten bainaiz, eta guehiagoric eznauçue ikussiren. 11 Eta iugemenduz, ceren mundu hunetaco princea condemnatu baita. 12 Oraino anhitz gauça dut çuey erraiteco, baina ecin egar ditzaqueçue orain. 13 Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot, harc guidaturen çaituzte eguia gucitara: ecen ezta minçaturen bere buruz, baina cer-ere ençun baituque erranen du: eta ethorteco diraden gauçác declaraturen drauzquiçue. 14 Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta declaraturen drauçue. 15 Aitac dituen gauça guciac, ene dirade: halacotz erran drauçuet ecen enetic harturen duela eta declaraturen drauçuela.

John 16:22

22 Çuec-ere bada orain tristitia duçue: baina harçara ikussiren çaituztet, eta çuen bihotza alegueraturen da, eta çuen alegrançá eztu nehorc edequiren çuetaric.

John 16:26-27

26 Egun hartan ene icenean escaturen çarete, eta eztrauçuet erraiten ecen nic othoitz eguinen draucadala Aitari çuengatic. 27 Ecen Aitac berac maite çaituzte, ceren çuec ni maite vkan bainauçue, eta sinhetsi baituçue ecen Iaincoaganic ilki naicela.

John 17:9-11

9 Nic hecgatic othoitz eguiten diat: eztiat munduagatic othoitz eguiten, baina hic niri eman drauzquidanacgatic, ecen hiriac dituc. 10 Eta ene gauça guciac hire dituc, eta hireác ene, eta glorificatu içan nauc hetan. 11 Eta guehiagoric eznauc munduan, baina hauc munduan dituc, eta ni hiregana ethorten nauc. Aita sainduá, beguiraitzac eure icenean, niri eman drauzquidanac, bat diradençat, gu beçala.

John 17:15

15 Eztiat othoitz eguiten ken ditzán hec mundutic, baina beguira ditzán gaichtotic.

John 17:20

20 Eta eztiat hecgatic solament othoitz eguiten, baina hayén hitzaz ni baithan sinhetsiren dutenacgatic-ere bay:

Acts 9:31

31 Elicéc bada Iudea gucian eta Galilean eta Samarian baque çutén, eta edificatzen ciraden, Iaincoaren beldurréan ebiliz, eta Spiritu sainduaren consolationez multiplicatzen ciraden.

Acts 13:52

52 Eta discipuluac bethatzen ciraden bozcarioz eta Spiritu sainduaz.

Romans 5:5

5 Eta sperançác eztu confunditzen, ceren Iaincoaren amorioa eraitsia baita gure bihotzetan eman içan çaicun Spiritu sainduaz.

Romans 8:15-16

15 Ecen eztuçue suiectionetaco spiritubat recebitu, berriz beldurretan içateco: baina recebitu duçue adoptionezco spiritua, ceinez oihu eguiten baitugu Abba, erran nahi baita, Aita. 16 Spiritu hunec berac testificatzen du gure spirituarequin batean, ecen Iaincoaren haour garela.

Romans 8:26-27

26 Baina bihotzac examinatzen dituenac badaqui, ceric den Spirituaren affectionea: ecen Iaincoaren araura othoitz eguiten du sainduacgatic. 27 Badaquigu halaber ecen Iaincoari on daritzoteney gauça guciac elkarrequin aiutatzen çaiztela onetara, iaquiteco da, haren ordenançaren araura deithu diradeney.

Romans 8:34

34 Norc separaturen gaitu gu Christen amoriotic? ala tribulationec, ala hersturac, ala persecutionec, ala gossetec, ala billuci içatec, ala perilec, ala ezpatac?

Romans 14:17

17 Ecen Iaincoaren resumá ezta ianhari ez edari: baina iustitia eta baque eta bozcario Spiritu sainduaz.

Romans 15:13

13 Sperançazco Iaincoac bada compli çaitzatela bozcario guciaz eta baquez sinhetsiz, sperançaz abundos çaretençát Spiritu sainduaren verthutez.

Galatians 5:22

22 Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá.

Ephesians 1:13-14

13 Ceinetan çuec-ere sperança vkan baituçue eguiazco hitza ençun vkanic, cein baita, çuen saluamendutaco Euangelioa: ceinetan sinhetsi-ere vkanic, ciguilatu içan baitzarete promessaren Spiritu sainduaz: 14 Cein baita gure heretagearen errésa, haren possessione conquestatuaren redemptionerano haren gloriaren laudoriotan.

Philippians 2:1

1 Bada baldin consolationeric batre bada Christean, baldin charitatezco solageamenduric batre, baldin spirituzco communioneric batre, baldin affectione cordialic eta misericordiaric batre bada,

Colossians 3:3-4

3 Ecen hil içan çarete, eta çuen vicitzea gordea da Christequin Iaincoa baithan. 4 Baina Christ aguer dadinean cein baita gure vicia, orduan çuec-ere aguerturen çarete gloriatan.

2 Thessalonians 2:16

16 Bada Iesus Christ gure Iaun berac, eta gure Iainco eta Aita onhetsi gaituenac, eta eman consolatione eternala eta sperança ona gratiaz,

1 John 2:1

1 Ene haourtoác, gauça hauc scribatzen drauzquiçuet, bekaturic eztaguiçuençát: eta baldin cembeitec eguin badu bekaturic, badugu aduocatbat Aita baithara, Iesus Christ iustoa.

Matthew 10:20

20 Ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina çuen Aitaren Spiritu çuetan minço dena.

John 14:16

16 Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consolaçalebat emanen drauçue, dagoençat çuequin eternalqui:

John 14:23

23 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Baldin norbeitec on badarizt niri, ene hitza beguiraturen du: eta ene Aitac onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eguinen dugu.

John 16:13

13 Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot, harc guidaturen çaituzte eguia gucitara: ecen ezta minçaturen bere buruz, baina cer-ere ençun baituque erranen du: eta ethorteco diraden gauçác declaraturen drauzquiçue.

Romans 8:9-11

9 Ordea çuec etzarete haraguian, baina Spirituan: baldin behinçát Iaincoaren Spiritua habitatzen bada çuetan: baina baldin edoceinec Christen Spiritua ezpadu, haina ezta haren. 10 Eta baldin Christ çuetan bada, gorputza behinçát hil da bekatuaren causaz: baina Spiritua da vicitzea iustitiaren causaz. 11 Bada baldin Iesus hiletaric resuscitatu duenaren Spiritua habitatzen bada çuetan, Christ hiletaric resuscitatu duenac, viuificaturen ditu çuen gorputz mortalac-ere bere Spiritu çuetan habitatzen denaren causaz.

Romans 8:13-14

13 Ecen baldin haraguiaren araura vici baçarete, hilen çarete: baina baldin Spirituaz gorputzaren eguitateac mortificatzen badituçue, vicico çarete. 14 Ecen Iaincoaren Spirituaz gobernatzen diraden guciac, Iaincoaren haour dirade.

1 Corinthians 2:14

14 Baina guiçon naturalac eztitu comprehenditzen Iaincoaren Spirituaren gauçác: ecen erhogoa çaizquio, eta ecin adi ditzaque, ceren spiritualqui iugeatzen baitirade.

1 Corinthians 3:16

16 Eztaquiçue ecen Iaincoaren temple çaretela, eta Iaincoaren Spiritua habitatzen dela çuetan?

1 Corinthians 6:19

19 Ala eztaquiçue ecen çuen gorputza temple dela çuetan den Spiritu sainduaren, cein baituçue Iaincoaganic, eta etzaretela ceuron buruèn?

1 Corinthians 14:15

15 Cer bada? othoitz eguinen dut spirituz, baina othoitz eguinen dut adimenduz-ere: cantaturen dut spirituz, baina cantaturen dut adimenduz-ere.

2 Corinthians 6:16

16 Eta cer consentimendu du Iaincoaren templeac idolequin? ecen çuec Iainco viciaren temple çarete: Iaincoac erran duen beçala Habitaturen naiz hetan eta ebiliren: eta içanen naiz hayén Iainco eta hec içanen dirade ene populu.

2 Corinthians 13:5

5 Çuen buruäc experimentaitzaçue eya fedean çaretenez, çuen buruäc phorogaitzaçue: ala eztituçue çuen buruäc eçagutzen, ecen Iesus Christ çuetan dela? baldin reprobo ezpaçarete.

Galatians 4:6

6 Eta ceren haour baitzarete, igorri vkan du Iaincoac çuen bihotzetara bere Semearen Spiritua, oihuz dagoela, Abba, erran nahi baita, Aita.

Ephesians 2:22

22 Ceinetan çuec-ere elkarrequin edificatzen baitzarete Iaincoaren tabernacle çaretençát, Spirituaz.

Ephesians 3:17

17 Eta habita dadin Christ fedez çuen bihotzetan:

Colossians 1:27

27 Ceiney Iaincoac eçagut eraci nahi vkan baitraue, ceric den mysterio hunetaco gloriaren abrastassuna Gentilén artean, cein baita Christ çuetan, gloriazco sperançá:

2 Timothy 1:14

14 Deposit ona beguireçac Spiritu sainduaz, cein habitatzen baita gutan.

1 John 2:27

27 Baina harenganic recebitu vkan duçuen vnctionea dago çuetan, eta eztuçue mengoaric nehorc iracats çaitzaten: baina vnctione berac gauça guciéz iracasten çaituzten beçala, eta eguiati da, eta ezta gueçurti: eta vnctioneac iracatsi çaituzten beçala, hartan egonen çarete.

1 John 3:24

24 Eta haren manamenduac beguiratzen dituena, hura baithan egoiten da, eta hura haina baithan: eta huneçaz eçagutzen dugu ecen hura egoiten dela gutan, da iaquiteco, eman vkan draucun Spirituaz.

1 John 4:4

4 Haourtoác, çuec Iaincoaganic çarete, eta garaithu çaizte hæy: ecen handiago da çuetan dena, ecen ez munduan dena.

1 John 4:6

6 Gu Iaincoaganic gara: Iaincoa eçagutzen duena, guri behatzen çaicu: Iaincoaganic eztena guri etzaicu behatzen: hunetan eçagutzen dugu eguiazco Spiritua, eta errorezco spiritua.

1 John 4:12-13

12 Iaincoa eztu nehorc ikussi egundano: baldin elkar maite badugu Iaincoa gutan dago, eta haren charitatea complitu da gutan. 13 Hunetan eçagutzen dugu ecen hartan egoiten garela, eta hura gutan, ceren bere Spiritutic eman baitraucu.

Revelation 2:17

17 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera gordea dagoen Mannatic, eta emanen draucat harri churibat: eta harrian icen berribat scribaturic, cein nehorc ezpaitu eçagutzen, recebitzen duenac baicen:

Matthew 18:20

20 Ecen non baitirade biga edo hirur bilduric ene icenean, han naiz hayén artean.

John 14:3

3 Eta ioan naiçatenean, eta leku çuey appaindu drauqueçuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen çaituztet neuregana: non bainaiz ni, çuec-ere çaretençát.

John 16:33

33 Gauça hauc erran drauzquiçuet, nitan baque duçuençat: munduan afflictione vkanen duçue: baina auçue bihotz on, ni munduari garaithu natzayo.

2 Corinthians 1:2-6

2 Gratia dela çuequin eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. 3 Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, misericordién Aita eta consolatione guciaren Iaincoa, 4 Gure tribulatione gucian consolatzen gaituena: consola ahal ditzagunçát cer-ere tribulationetan diradenac, gueuroc Iaincoaz consolatzen garen consolatione beraz. 5 Ecen nola Christen suffrimenduac gutan abundatzen baitirade, hala gure consolationea-ere abundatzen da Christez. 6 Eta edo affligitzen bagara, çuen consolationeagatic da, eta guc-ere suffritzen ditugun molde bereco suffrimenduén patientián eguiten den saluamenduagatic: edo consolatzen bagara, çuen consolationeagatic da eta saluamenduagatic.

Hebrews 2:18

18 Ecen suffritu vkan duenaren gainean tentatu içanic tentatzen diradenén-ere aiutatzeco botheretsu da.

John 6:56-58

56 Ene haraguia iaten duena, eta ene odola edaten, nitan egoiten da, eta ni hartan. 57 Nola ni igorri bainau Aita vici denac, eta ni vici bainaiz neure Aitaz: hala ni ianen nauena ere, vicico da hura-ere niçaz. 58 Haur da ogui cerutic iautsi içan dena: ez çuen aitéc manná ian duten beçala, eta hil içan dirade: ogui haur ianen duena vicico da eternalqui.

John 8:21

21 Erran ciecén bada berriz Iesusec, Ni banoa eta bilhaturen nauçue, eta çuen bekatuan hilen çarete: norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin çatozquete.

John 11:25

25 Erran cieçón Iesusec, Ni naun resurrectionea eta vicitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil içan badere vicico dun:

John 12:35

35 Erran ciecén orduan Iesusec, Oraino dembora guti batetacotz Arguia çuequin da: ebil çaitezte Arguia duçueno, ilhumbeac ardiets etzaitzatençát: ecen ilhumbean dabilanac, eztaqui norat ioaiten den.

John 16:16

16 Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: ecen ni banoa Aitaganát.

Romans 5:10

10 Ecen baldin etsay guinela reconciliatu içan bagara Iaincoagana haren Semearen herioaz, anhitzez areago reconciliaturic saluaturen gara haren viciaz.

1 Corinthians 15:20

20 Baina orain, Christ resuscitatu içan da hiletaric: eta lokartu içan diradenén primitia eguin içan da.

2 Corinthians 4:10-12

10 Leku gucietan bethiere Iesus Iaunaren mortificationea gorputzean ekarten dugula Iesusen vicitzea-ere gure gorputzean manifesta dadinçát. 11 Ecen gu vici garenoc, bethi heriotara liuratzen gara Iesusgatic, Iesusen vicitzea-ere gure haragui mortalean manifesta dadinçát. 12 Hunegatic herioac gutan lan eguiten du, eta vicitzeac çuetan.

1 John 1:1-3

1 HATSEAN-DANIC cena, ençun vkan duguna, gure beguiéz ikussi vkan duguna, contemplatu vkan duguna, eta gure escuéc hunqui vkan dutena vicitzeco Hitzaz. 2 (Ecen vicitzea manifestatu içan da, eta ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu eta denuntiatzen drauçuegu vicitze eternala, cein baitzén Aita baithan, eta aguertu içan baitzaicu.) 3 Eta ikussi eta ençun vkan duguna, diot, denuntiatzen drauçuegula, cuec-ere communione duçuençát gurequin, eta gure communionea da Aitarequin eta Iesus Christ haren Semearequin.

John 6:56

56 Ene haraguia iaten duena, eta ene odola edaten, nitan egoiten da, eta ni hartan.

John 15:5-7

5 Ni naiz aihena, çuec chirmenduac: nor baitago nitan, eta ni hartan, harc ekarten du fructu anhitz: ecen ni gabe deus ecin daidiçue. 6 Baldin norbeit nitan ezpadago, egotzia da campora chirmendua beçala, eta eihartzen da: guero biltzen, eta sura egoizten, eta erratzen. 7 Baldin baçaudete nitan, eta ene hitzac çuetan badaude, cer-ere nahi baituçue esca çaitezte, eta eguinen çaiçue.

John 17:7

7 Orain eçagutu dié, ecen niri eman drauzquidán gauça guciac hireganic diradela.

John 17:11

11 Eta guehiagoric eznauc munduan, baina hauc munduan dituc, eta ni hiregana ethorten nauc. Aita sainduá, beguiraitzac eure icenean, niri eman drauzquidanac, bat diradençat, gu beçala.

Romans 8:1

1 Beraz orain ezta condemnationeric batre Iesus Christean diradenençát: erran nahi da, haraguiaren araura ebilten eztiradenen, baina spirituaren araura.

Romans 16:7

7 Salutaitzaçue Andronic eta Iunia ene lehen gussuac, eta ene presonerquideac, Apostoluén artean notable diradenac, eta ni baino lehen içan diradenac Christean.

1 Corinthians 1:30

30 Baina harenganic çuec çarete Iesus Christean, cein eguin içan baitzaicu Iaincoaz sapientia eta iustitia eta sanctificatione eta redemptione:

2 Corinthians 5:17

17 Beraz baldin cembeit, bada Christ Iaunean, biz crearura berri: gauça çaharrac iragan dirade, huná, gauça guciac berri eguin dirade.

2 Corinthians 12:2

2 Badaçagut guiçon-bat Christ Iaunean hamalaur vrthe baino lehen (ala gorputzetan, eztaquit: ala gorputzetic lekora, eztaquit: Iaincoac daqui) hirurgarren cerurano harrapatu içan denic.

Galatians 2:20

20 Bada vici naiz, ez guehiagoric ni, baina vici da nitan Christ eta orain haraguian vici naicen vicitzeaz Iaincoaren Semearen fedeaz vici naiz, ceinec onhetsi vkan bainau, eta eman vkan baitu bere buruä enegatic.

Ephesians 2:10

10 Ecen haren obrá gara Iesus Christean creatuac obra onetara, cein preparatu baititu Iaincoac hetan ebil guentecençát.

1 John 4:12

12 Iaincoa eztu nehorc ikussi egundano: baldin elkar maite badugu Iaincoa gutan dago, eta haren charitatea complitu da gutan.

Luke 11:28

28 Eta harc erran ceçan, Baina aitzitic dohatsu dirade Iaincoaren hitza ençuten, eta hura beguiratzen dutenac.

John 14:15

15 Baldin niri on badariztaçue, ene manamenduac beguiraitzaçue.

John 15:9-10

9 Ni Aitac maite vkan nauen beçala, nic-ere maite vkan çaituztet çuec: çaudete ene charitatean. 10 Baldin ene manamenduac beguira baditzaçue, egonen çarete ene charitatean: nic-ere neure Aitaren manamenduac beguiratu ditudan beçala, eta egoiten bainaiz haren amorioan.

John 15:14

14 Çuec ene adisquide içanen çarete, baldin eguin badeçaçue cer-ere nic manatzen baitrauçuet

John 16:14

14 Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta declaraturen drauçue.

John 16:27

27 Ecen Aitac berac maite çaituzte, ceren çuec ni maite vkan bainauçue, eta sinhetsi baituçue ecen Iaincoaganic ilki naicela.

Acts 18:9-11

9 Orduan erran cieçon Iaunac gauaz visionez Pauli Ezaicela beldur, baina minçadi eta ezadila ichil. 10 Ecen ni nauc hirequin, eta nehorc eztrauc escuric eçarriren hiri gaizqui eguitera: ecen populu handia diat hiri hunetan. 11 Eta egon cedin han vrthebat eta sey hilebethe, iracasten çuela hayén artean Iaincoaren hitza.

Acts 22:18

18 Eta ikus baineçan ciostana, Lehiadi eta ilki adi fitetz Ierusalemetic, ecen eztié recebituren hic niçaz emanen drauean testimoniagea.

2 Corinthians 3:18

18 Bada gu gucioc beguithartea aguerturic Iaunaren glorián miratzen garela, imagina berera transformatzen gara gloriataric gloriatara, Iaunaren Spirituaz beçala.

2 Corinthians 12:8

8 Gauça hunen gainean hiruretan Iaunari othoitz eguin draucat hura eneganic parti ledinçát.

2 Timothy 4:17-18

17 Baina Iauna assistitu içan ciaitadac, eta fortificatu vkan niauc, niçaz predicationea compli dadinçát, eta hura ençun deçatençát Gentil guciéc: eta deliuratu içan nauc lehoinaren ahotic. 18 Eta deliuraturen niauc Iaunac obra gaichto gucitaric eta emparaturen bere resuma celestialeco: hari dela gloria secula seculacotz. Amen.

2 Timothy 4:22

22 Iesus Christ Iauna dela hire spirituarequin. Haren gratia dela çuequin. Amen.

James 2:23-24

23 Eta complitu içan dela Scripturá dioela, Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu içan çayó iustitiatara, eta Iaincoaren adisquide deithu içan da. 24 Badacussaçue bada ecen obretaric iustificatzen dela guiçona, eta ez fedetic solament?

1 John 2:5

5 Baina norc beguiratzen baitu haren hitza eguiazqui hura baithan Iaincoaren amorioa complitu da: huneçaz daquigu ecen hura baithan garela.

1 John 3:1

1 Ikussaçue nolaco charitatea guri eman draucun Aitac, baita, Iaincoaren haur deitha gaitecen: halacotz munduac ezgaitu eçagutzen, ceren ezpaitu hura eçagutzen.

1 John 3:18-24

18 Ene haourtoác, ezteçagula on eritzi hitzez ezeta mihiz, baina obraz eta eguiaz: 19 Eta hunetan eçagutzen dugu ecen eguiatic garela, eta haren aitzinean seguraturen ditugu gure bihotzac. 20 Ecen baldin condemna baguitza gure bihotzac, handiago da Iaincoa gure bihotza baino, eta eçagutzen ditu gauça guciac. 21 Maiteác, baldin gure bihotzac condemnatzen ezpagaitu, segurança dugu Iaincoa baithan. 22 Eta ceren-ere esca bagaitez, recebitzen dugu harenganic: ecen haren manamenduac beguiratzen ditugu, eta haren aitzinean placént diraden gauçác eguiten ditugu. 23 Eta haur da haren manamendua, Sinhets deçagun Iesus Christ haren Semearen icenean, eta elkarri on daritzogun, manamendu eman dracun beçala. 24 Eta haren manamenduac beguiratzen dituena, hura baithan egoiten da, eta hura haina baithan: eta huneçaz eçagutzen dugu ecen hura egoiten dela gutan, da iaquiteco, eman vkan draucun Spirituaz.

1 John 5:3

3 Ecen haur da Iaincoaren charitatea, haren manamenduac beguira ditzagun, eta haren manamenduac gaitzac eztirade.

Revelation 3:20

20 Huná, borthan niagoc, eta bulkatzen diát: baldin cembeitec ençun badeça ene voza, eta borthá irequi badieçat, sarthuren nauc harengana eta affalduren nauc harequin eta hura enequin.

Revelation 22:14

14 Dohatsu dirade haren manamenduac beguiratzen dituztenac: çucen dutençát vicitzeco arborean, eta borthetaric sar ditecençát Ciuitatera.

Matthew 10:3

3 Philippe eta Bartholomeo: Thomas eta Mattheu publicanoa: Iacques Alpheoren semea eta Lebeo, icen goiticoz Thaddeo.

Mark 3:18

18 Eta Andriu eta Philippe, eta Bartholomeo, eta Mattheu, eta Thomas, eta Iacques Alpheoren semea, eta Thaddeo, eta Simon Cananeoa,

Luke 6:16

16 Iudas Iacquesen anayea: eta Iudas Iscariot, traidore-ere içan cena)

John 3:4

4 Erran cieçón Nicodemoc, Nolatan guiçona iayo ahal daite çahar denean? ala berriz bere amaren sabelean sar eta iayo ahal daite?

John 3:9

9 Ihardets ceçan Nicodemoc, eta erran cieçon, Nolatan gauça hauc eguin ahal daitezque?

John 4:11

11 Diotsa emazteac, Iauna, eztuc cerçaz idoqui deçán, eta putzua duc barna: nondic duc beraz vr vici hori?

John 6:52

52 Baciharducaten bada Iuduéc elkarren artean, erraiten çutela, Nolatan hunec guri bere haraguia eman ahal dieçaquegu iatera?

John 6:60

60 Haren discipuluetaric bada anhitzec gauça hauc ençunic erran ceçaten, Gogor da hitz haur: norc ençun ahal deçaque?

John 16:17-18

17 Erran ceçaten bada haren discipuluetaric batzuc elkarren artean, Cer da erraiten draucun haur, Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: eta, Ecen ni banoa Aitaganát. 18 Erraiten çuten bada, Cer da erraiten duen haur dembora gutibat? eztaquigu cer erraiten duen

Acts 1:13

13 Eta sarthu içan ciradenean, igan citecen gambera gora batetara non baitzeuden Pierris eta Iacques, Ioannes eta Andriu, Philippe eta Thomas, Bartholomeo eta Mattheu, Iacques Alpheoren semea eta Simon Zelotes, eta Iuda Iacquesen anayea.

Acts 10:40-41

40 Cein hil vkan baitute çurean vrkaturic, eta hura Iaincoac resuscitatu vkan du hereneco egunean, eta eman manifestatu içateco, 41 Ez populu guciari, baina lehendanic Iaincoaz ordenatu ciraden testimonioey, guri diot ceinéc ian eta edan baitugu harequin hura hiletaric resuscitatu içan den ondoan.

Jude 1:1

1 IVDA Iesus Christen cerbitzari eta Iacquesen anayeac, Iainco Aitaz sanctificatu, eta Iesus Christez conseruatu diraden deithuey,

John 5:17-19

17 Baina Iesusec ihardets ciecén, Ene Aitac oraindrano obratzen du, eta nic-ere obratzen dut. 18 Halacotz bada Iuduac hura hil nahiz haguitzago çabiltzan, ez solament ceren Sabbathoa hautsi çuen, baina are ceren haren Aita Iaincoa cela erran baitzuen, bere buruä Iaincoaren bardin eguinez. 19 Ihardets ceçan bada Iesusec, eta erran ciecén, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecin daidi Semeac bere buruz deus, erran nahi da, baldin ikussi ezpadu Aitá obratzen: ecen cer-ere harc eguiten baitu, hura Semeac-ere halaber eguiten du.

John 14:17

17 Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi deçaquena diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez eçagutzen: baina çuec badaçaguçue hura, ceren çuec baithan egoiten baita, eta çuetan içanen da.

John 14:21

21 Ene manamenduey datchetena, eta hec beguiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia içanen da: eta nic hari on eritziren draucat, eta manifestaturen draucat hari neure buruä.

1 John 2:24

24 Beraz hatsean-danic ençun vkan duçuena çuetan hego: ecen baldin çuetan badago hatseandanic ençun vkan duçuena, çuec-ere Semea baithan eta Aita baithan egonen çarete.

1 John 4:15-16

15 Norc-ere confessaturen baitu ecen Iesus dela Iaincoaren Semea, Iaincoa hura baithan dago, eta hura Iaincoa baithan. 16 Eta guc eçagutu eta sinhetsi dugu Iaincoac guregana duen charitatea. Iaincoa charitate da: eta charitatean egoiten dena, Iainco baithan egoiten da, eta Iaincoa hura baithan.

Revelation 3:20-21

20 Huná, borthan niagoc, eta bulkatzen diát: baldin cembeitec ençun badeça ene voza, eta borthá irequi badieçat, sarthuren nauc harengana eta affalduren nauc harequin eta hura enequin. 21 Garaita vkanen duena iar eraciren diat neurequin, neure thronoan: nola nic-ere garaitu vkan baitut eta iarria bainago Aitarequin haren thronoan.

Revelation 21:22

22 Eta ezneçan templeric ikus hartan: ecen Iainco Iaun bothere gucitacoa da hartaco templea, eta Bildotsa.

Revelation 22:3

3 Eta gauça maradicaturic batre ezta içanen guehiagoric: baina Iaincoaren eta Bildotsaren thronoa hartan içanen da, eta bere cerbitzariéc cerbitzaturen duté hura.

Matthew 19:21

21 Diotsó Iesusec, Baldin perfect içan nahi bahaiz, oha, sal eçac duana, eta eman iecéc paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri.

Matthew 25:41-46

41 Orduan erranen draue ezquerrecoy-ere, Maradicatuác, parti çaitezte eneganic seculaco sura, deabruari eta haren aingueruèy preparaturic dauenera. 42 Ecen gosse içan naiz, eta eztrautaçue eman iatera: egarri içan naiz, eta eztrautaçue eman edatera. 43 Arrotz nincén, eta eznauçue recebitu: billuci, eta eznauçue veztitu: eri eta presoindeguian, eta eznauçue visitatu. 44 Orduan hec-ere ihardetsiren draucate, erraiten dutela, Iauna, noiz ikussi augu gosse edo egarri, edo arrotz, edo billuci, edo eri, edo presoindeguian, eta ezaugu cerbitzatu? 45 Orduan ihardetsiren draue, erraiten duela, Eguiaz diotsuet chipien hautaric bati eguin eztraucaçuen becembatean, niri-ere eztrautaçue eguin. 46 Eta ioanen dirade hauc tormenta eternalera: baina iustoac vicitze eternalera.

John 3:34

34 Ecen Iaincoac igorri duena Iaincoaren hitzéz minçatzen da, ecen Iaincoac eztrauca neurriz emaiten Spiritua.

John 5:38

38 Eta eztuçue haren hitza çuec baithan egoiten dela: ecen nor harc igorri baitu, hura çuec eztuçue sinhesten.

John 7:28

28 Oihuz cegoen bada Iesus templean, iracasten çuela eta erraiten, Eta ni nauçue eçagutzen, eta nondic naicén badaquiçue, eta neure buruz eznaiz ethorri, baina da eguiati ni igorri nauena, cein ezpaituçue çuec eçagutzen.

John 8:26

26 Anhitz gauça dut çueçaz minçatzeco eta iugeatzeco: baina ni igorri nauena eguiati da: eta nic harenganic ençun ditudan gauçác munduari erraiten drauzquiot.

John 12:44-50

44 Orduan oihu eguin ceçan Iesusec, eta erran ceçan, Ni baithan sinhesten duenac, eztu sinhesten ni baithan, baina ni igorri nauena baithan. 45 Eta ni ikusten nauenac, ikusten du ni igorri nauena. 46 Ni Argui mundura ethorri naiz, ni baithan sinhesten duenic batre, ilhumbean eztagoençát 47 Eta baldin nehorc ençun baditza ene hitzac, eta ez sinhets, nic eztut condemnatzen hura: ecen eznaiz ethorri mundua condemna deçadançát, baina mundua salua deçadançat. 48 Ni iraizten nauenac, eta ez recebitzen ene hitzac, badu norc hura condemna deçan: ni minçatu naicen hitzac condemnaturen du hura azquen egunean, 49 Ecen ni neure burutic eznaiz minçatu: baina ni igorri nauen Aitac berac manamendu eman draut, cer erran deçaquedan eta cer minça naiten. 50 Eta badaquit ecen haren manamendua vicitze eternal dela: bada nic erraiten ditudan gauçác, nola Aitac eman baitrauzquit, hala erraiten ditut.

1 John 3:16-20

16 Hunetan eçagutu vkan dugu charitatea, ceren harc bere vicia guregatic eçarri vkan baitu, guc-ere beraz gure viciac anayeacgatic eçarri behar ditugu. 17 Bada norc vkanen baituque munduco onetaric, eta ikussiren baituque haren anayeac necessitate duqueela eta ertsiren baitrautza bere halsarrac, nolatan Iaincoaren charitatea egoiten da hura baithan? 18 Ene haourtoác, ezteçagula on eritzi hitzez ezeta mihiz, baina obraz eta eguiaz: 19 Eta hunetan eçagutzen dugu ecen eguiatic garela, eta haren aitzinean seguraturen ditugu gure bihotzac. 20 Ecen baldin condemna baguitza gure bihotzac, handiago da Iaincoa gure bihotza baino, eta eçagutzen ditu gauça guciac.

John 14:29

29 Eta orain erran drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean sinhets deçaçuençát.

John 15:11

11 Gauça hauc erran drauzquiçuet çuey, ene alegrançá çuetan dagoençat, eta çuen alegrançá bethé dadinçát.

John 16:1-4

1 Gauça hauc erran drauzquiçuet scandaliza etzaiteztençát: 2 Egotziren çaituzte synagoguetaric: baina ethorriren da demborá non norc-ere hilen baitzaituzte vste vkanen baitu cerbitzu eguiten draucala Iaincoari. 3 Eta gauça hauc eguinen drauzquiçue, ceren ezpaitute eçagutu Aita, ez ni. 4 Baina gauça hauc erran drauzquiçuet cuey, ordu hura ethorri datenean, orhoit çaiteztençat heçaz, ecen nic erran drauzquiçuedala: badaric-ere gauça hauc hatseandanic eztrauzquiçuet erran, ceren çuequin bainincén.

John 16:12

12 Oraino anhitz gauça dut çuey erraiteco, baina ecin egar ditzaqueçue orain.

John 17:6-8

6 Manifestatu diraueat hire icena hic niri mundutic eman drauztán guiçoney: hireac cituán, eta niri hec eman drauzquidac, eta hire hitza beguiratu dié. 7 Orain eçagutu dié, ecen niri eman drauzquidán gauça guciac hireganic diradela. 8 Ecen niri eman drauzquidán hitzac hæy eman dirauzteat: eta hec recebitu citié, eta eçagutu dié eguiazqui ecen ni hireganic ilki naicela, eta sinhetsi dié ecen hic igorri nauala.

Matthew 1:18

18 Bada Iesus Christen sortzea hunela içan da. Ecen Maria haren ama Iosephequin fedatua cela, hec elkargana gabe, içorra eriden cedin Spiritu sainduaganic.

Matthew 1:20

20 Baina gauça hauc gogoan cerabiltzala, huná, Iaunaren Aingueruä aguer cequion ametsetaric, cioela, Ioseph Dauid-en semeá, ezaicela beldur eure emazte Mariaren hartzera: ecen hartan concebitu dena, Spiritu sainduaganic duc.

Matthew 3:11

11 Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez emendamendutara: baina ene ondoan ethorten dena, ni baino borthitzago da, ceinen çapatén ekarteco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzté Spiritu sainduaz eta suz.

Matthew 28:19

19 Çoazte bada eta iracats itzaçue gende guciac: batheyatzen dituçuela Aitaren eta Semearen eta Spiritu sainduaren icenean:

Mark 12:36

36 Ecen Dauid-ec berac erran du Spiritu sainduaren inspirationez, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar-adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella.

Mark 13:11

11 Eta hatzamanic eramanen çaituztenean etzaretela aitzinetic ansiatan cer erranen duçuen, eta ezalbeitzineçate medita: baina cer-ere emanen baitzaiçue ordu hartan, hura albeitzinarrate: ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina Spiritu saindua.

Luke 1:15

15 Ecen handi içanen duc Iaunaren aitzinean, eta mahatsarnoric ez berce arnoric eztic edanen: eta Spiritu sainduaz betheren datec bere amaren sabeleandanic.

Luke 1:35

35 Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçón, Spiritu saindua hire gainera ethorriren dun eta Subiranoaren verthuteac itzal eguinen draun eta halacotz hitaric sorthuren den saindua, Iaincoaren Seme deithuren dun.

Luke 1:41

41 Eta guertha cedin, ençun ceçanean Elisabethec Mariaren salutationea, iauz baitzedin haourra haren sabelean, eta bethe cedin Spiritu sainduaz Elisabeth:

Luke 1:67

67 Orduan haren aita Zacharias bethe cedin Spiritu sainduaz: eta prophetiza ceçan, cioela,

Luke 2:25

25 Eta huná, cen guiçombat Ierusalemen Simeon deitzen cenic: eta cen guiçon haur iusto eta Iaincoaren beldur, Israeleco consolationearen beguira cegoena: eta Spiritu saindua cen haren gainean.

Luke 3:22

22 Eta iauts baitzedin Spiritu saindua forma visibletan vsso columba baten guissán, haren gainera, eta vozbat cerutic eguin baitzedin, cioela, Hi aiz ene Seme maitea, hitan hartzen diat neure atseguin ona.

Luke 11:13

13 Beraz çuec baldin gaichto çaretelaric, badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten, cembatez guehiago çuen Aita celestialac emanen draue Spiritu saindua escaturen çaizconey.

Luke 24:49

49 Baina çuec çaudete Ierusalemeco hirian verthutez garaitic vezti çaitezqueteno.

John 2:22

22 Bada resuscitatu cenean hiletaric, orhoit citecen haren discipuluac, nola haur erran vkan cerauen: eta sinhets ceçaten Scripturá, eta Iesusec erran çuen hitza.

John 6:45

45 Scribatua da Prophetetan, Eta içanen dirade guciac Iaincoaz iracatsiac. Norc-ere beraz ençun baitu Aitaganic eta ikassi, hura ethorten da enegana.

John 12:16

16 Eta gauça hauc etzitzaten eçagut haren discipuluéc lehenetic: baina Iesus glorificatu içan cenean, orduan orhoit citecen ecen gauça hauc harçaz scribatuac ciradela, eta hari gauça hauc eguin cerautzatela.

John 16:13-14

13 Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot, harc guidaturen çaituzte eguia gucitara: ecen ezta minçaturen bere buruz, baina cer-ere ençun baituque erranen du: eta ethorteco diraden gauçác declaraturen drauzquiçue. 14 Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta declaraturen drauçue.

John 20:22

22 Eta haur erran çuenean, hats eman ciecén eta erran, Recebi eçaçue Spiritu saindua.

Acts 1:2

2 Elegitu cituen Apostoluey Spiritu sainduaz manamenduac emanic, goiti recebitu cen egunerano.

Acts 1:4

4 Eta bildu cituenean, mana citzan ezlitecen parti Ierusalemetic, baina iguriqui leçaten Aitaren promessa, Cein, dio, ençun baituçue eneganic.

Acts 1:8

8 Baina recibituren duçue çuen gainera ethorriren den Spiritu sainduaren verthutea, eta içanen çaizquidate testimonio Ierusalemen, eta Iudea gucian, eta Samarian, eta lurraren bazterrerano

Acts 2:4

4 Eta bethe citecen guciac Spiritu sainduaz, eta has citecen minçatzen lengoage arrotzez, Spirituac minçatzera emaiten cerauen beçala.

Acts 5:3

3 Eta erran ceçan Pierrisec, Ananias, cergatic bethe du Satanec hire bihotza Spiritu sainduari gueçur erraitera, eta landaren preciotic appartatzera?

Acts 7:51

51 Gende garhondo gogorrác, eta bihotz eta beharri circonciditu gabeác, çuec bethi Spiritu sainduari contrastatzen çaizquiote, çuen aitác beçala, çuec-ere.

Acts 7:55

55 Baina nola baitzén Spiritu sainduaz bethea, cerurát beguiac altchaturic ikus ceçan Iaincoaren gloria, eta Iesus Iaincoaren escuinean cegoela.

Acts 11:16

16 Orduan orhoit nendin Iaunaren erranaz, nola cioen, Ioannesec batheyatu vkan du vrez baina çuec batheyaturen çarete Spiritu sainduaz.

Acts 13:2

2 Hec bada Iauna ministerioan cerbitzatzen çutela eta barur ciradela, erran ceçan Spiritu sainduac, Separa ietzadaçue Barnabas eta Saul deithu ditudan obracotzat.

Acts 13:4

4 Hec bada igorriric Spiritu sainduaz, iauts citecen Seleuciara: eta handic embarca citecen Cyprera.

Acts 15:8

8 Eta Iaincoac eçagutzen baititu bihotzac, testificatu draue, hæy Spiritu saindua emanez guriere beçala.

Acts 15:28

28 Ecen on iruditu çayó Spiritu sainduari eta guri, ez eçartera carga handiagoric batre çuen gainera gauça necessario hauc baicen:

Acts 16:6

6 Guero iraganic Phrygia eta Galatiaco comarcá, debetatu içan ciraden Spiritu sainduaz hitzaren Asian predicatzetic:

Acts 20:28

28 Gogoa eieçue bada çuen buruèy, eta arthalde guciari, ceinetan Spiritu sainduac eçarri baitzaituzte Ipizpicu, Iaincoaren Eliçaren bazcatzeco, cein conquestatu baitu bere odol propriaz.

Acts 20:35

35 Gucietan eracutsi drauçuet ecen hunela trabaillatuz behar diradela flacuac supportatu, eta Iesus Iaunaren hitzéz orhoit içan: ecen berac erran du, Gauça dohatsuagoa dela emaitea ecen ez hartzea.

Acts 28:25

25 Eta elkarren artean accord etziradenaren gainean, parti citecen, Paulec hitz haur erran eta, Segurqui vngui Spiritu saindua minçatu içan çaye Esaias prophetáz gure Aitey,

1 Corinthians 2:10-13

10 Baina guri Iaincoac reuelatu vkan drauzquigu bere Spirituaz: ecen Spirituac gauça guciac penetratzen ditu, báy Iaincoaren gauça barnác-ere. 11 Ecen guiçonetaric ceinec daquizqui guiçonaren gauçác, guiçonaren spiritu hura baithan denac baicen? Halaber Iaincoaren gauçac-ere eztitu nehorc eçagutu vkan, Iaincoaren Spirituac baicen. 12 Bada guc eztugu munduaren spiritua recebitu vkan: baina Iaincoaganico Spiritua: Iaincoaz guri eman içan caizquigun gauçác eçagut ditzagunçát: 13 Cein denuntiatzen-ere baititugu, ez sapientia humanoac iracasten dituen hitzéz, baina Spiritu sainduac iracasten dituenéz, gauça spiritualac spiritualetara appropriatuz.

1 Corinthians 12:3

3 Halacotz iaquin eraciten drauçuet, ecen Iaincoaren Spirituaz minço denec batec-ere, eztuela erraiten Iesus maledictione dela: eta nehorc ecin derraqueela Iesus dela Iaun, Spiritu sainduaz baicen.

2 Corinthians 6:6

6 Puritatez, eçagutzez, spiritu patientez, ontassunez, Spiritu sainduaz, hypocrysia gaberico charitatez,

Ephesians 1:13

13 Ceinetan çuec-ere sperança vkan baituçue eguiazco hitza ençun vkanic, cein baita, çuen saluamendutaco Euangelioa: ceinetan sinhetsi-ere vkanic, ciguilatu içan baitzarete promessaren Spiritu sainduaz:

Ephesians 1:17

17 Iesus Christ gure Iaunaren Iaincoac, Aita gloriazcoac diçuençát sapientiataco eta reuelationetaco Spiritua, haren eçagutzearen vkaiteco:

Ephesians 4:30

30 Eta ezteçaçuela contrista Iaincoaren Spiritu saindua, ceinez ciguilatuac baitzarete redemptioneco egunecotzát.

1 Thessalonians 1:5-6

5 Ecen gure Euangelioa consistitu içan da çuec baithan ez hitzean solament, baina verthutean-ere, eta Spiritu sainduan, eta segurança handitan, daquiçuen beçala nolaco içan garen çuen artean çuengatic. 6 Çuec-ere gure imitaçale eguin içan çarete eta Iaunaren, recebituric hitza anhitz tribulationerequin, Spiritu sainduaren bozcariorequin:

1 Thessalonians 4:8

8 Bada gauça hauc arbuyatzen dituenac, eztu guiçon-bat arbuyatzen, baina Iaincoa, ceinec bere Spiritu saindua gutan eçarri-ere vkan baitu.

Titus 3:5

5 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez:

Hebrews 3:7

7 Halacotz Spiritu sainduac erraiten duen beçala, Egun baldin haren voza ençun badeçaçue

Hebrews 10:15

15 Eta testificatzen draucu Spiritu sainduac berac-ere: ecen aitzinetic erran duenaz gueroz,

1 Peter 1:12

12 Eta reuelatu içan çaye, ez bere buruey, baina guri administratzen cerauzquigutela orain çuey denuntiatu içan çaizquiçuen gauçác çuey Euangelioa predicatu drauçueçatenez, cerutic igorririco Spiritu sainduaz, cein gaucén contemplatzeco desira baitute Aingueruéc.

2 Peter 1:21

21 Ecen prophetiá ezta guiçonén vorondatez ekarria içan lehenago: baina Spiritu sainduaz inspiraturic minçatu içan dirade Iaincoaren guiçon sainduac.

1 John 2:20

20 Baina çuec baduçue vnctionea Sainduaganic, eta eçagutzen dituçue gauça guciac.

Jude 1:20

20 Baina çuec, maiteác çuen fede gucizco sainduaren gainera çuen buruäc edificatzen dituçuela, eta Spiritu sainduaz othoitz eguiten duçuela,

Revelation 2:11

11 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicéy, Victoriosoari etzayo calteric eguinen bigarren herioaz.

Matthew 10:26

26 Etzaretela beraz hayén beldur: ecen ezta deus estaliric aguerturen eztenic, ezeta deus secreturic iaquinen eztenic.

Luke 1:79

79 Argui daguiençat ilhumbean eta herioaren itzalean iarriric daudeney, gure oinen baquezco bidera chuchenceagatic.

Luke 2:14

14 Gloria ceru guciz goretan Iaincoari, eta lurrean baque, guiçonac baithara vorondate ona.

Luke 10:5

5 Cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, lehenic erraçue, Baquea dela etche hunetan.

Luke 12:4

4 Eta diotsuet çuey neure adisquideoy, Etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenén, eta guero ezpaitute cer guehiagoric eguin deçaten.

John 14:1

1 Eztadila trubla çuen bihotza: sinhesten duçue Iaincoa baithan, ni baithan-ere sinhets eçaçue.

John 20:19

19 Eta arrastu cenean Sabbathoén asteco lehen egun hartan, eta borthác ertsiac ceudela, non bilduac baitziraden discipuluac Iuduén beldurrez, ethor cedin Iesus eta gueldi cedin hayén artean, eta dioste, Baquea dela çuequin.

John 20:21

21 Eta erran ciecén berriz, Baquea dela çuequin: ni Aitac igorri nauen beçala, nic-ere igorten çaituztet çuec.

John 20:26

26 Eta çortzi egunen buruän berriz ciraden haren discipuluac barnean, eta Thomas hequin: ethor cedin Iesus borthác ertsiac ceudela, eta gueldi cedin hayén artean, eta erran ceçan, Baquea dela çuequin.

Acts 10:36

36 Gauça haur igorri vkan draue Iaincoac Israeleco haourrey, denuntiatzen çuelaric baquea Iesus Christez, cein baita gucién Iauna.

Acts 18:9

9 Orduan erran cieçon Iaunac gauaz visionez Pauli Ezaicela beldur, baina minçadi eta ezadila ichil.

Romans 1:7

7 Roman çareten guciey, Iaincoaren onhetsiey, saindu içatera deithuey: Gracia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.

Romans 5:1

1 Iustificaturic bada Fedez, dugu baque Iaincoa baithara Iesus Christ gure Iaunaz.

Romans 8:6

6 Eta haraguiaren affectionea, herio da: baina Spirituaren affectionea, vicitze eta baque:

1 Corinthians 1:3

3 Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.

2 Corinthians 5:18-21

18 Eta hauc gucioc Iaincoaganic dirade, ceinec reconciliatu baiquaitu berequin Iesus Christez, eta eman baitraucu reconciliationezco ministerioa: 19 Ecen Iaincoa Christean cen, mundua berequin reconciliatzen çuela, hæy imputatzen etzerauztela berén bekatuac: eta eçarri vkan du gutan reconciliationezco hitza. 20 Harren, Christen icenean embachadore gara, Iaincoac guçaz othoitz eguiten balerauçue beçala: othoitz eguiten drauçuegu Christen icenean, reconcilia çaquizquioten Iaincoari. 21 Ecen bekaturic eçagutu eztuena, guregatic bekatu eguin vkan du: hartan gu Iaincoaren iustitia eguin guentecençát.

Galatians 1:3

3 Gratia dela çuequin eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic.

Galatians 6:16

16 Eta nor-ere regla hunen araura ebilten baitirade, baquea içanen da hayén gainean eta misericordia, eta Iaincoaren Israelen gainean.

Ephesians 2:14-17

14 Ecen hura da gure baquea, biac bat eguin dituena, eta bién arteco paretaren cerraillua hautsi duena: 15 Bere haraguiaz abolituric etsaigoá, cein baita, manamenduetaco leguea, ordenancetan consistitzen dena, biéz bere baithan guiçon berribat eguin leçançát, baquea eguiten luela. 16 Eta biac gorputz batetan reconcilia lietzonçat, Iaincoari crutzeaz, hartan etsaigoá deseguinic. 17 Eta ethorriric euangelizatu vkan drauçue baquea, çuey vrrungoey, eta hæy hurbilecoey.

Philippians 4:7

7 Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean.

Colossians 1:2

2 Colossen diraden saindu eta anaye fideley Christean: Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.

Colossians 1:20

20 Eta harçaz reconcilia litzan gauça guciac beregana, pacificaturic haren crutzeco odolaz hambat ceruän nola lurrean diraden gauçác.

Colossians 3:15

15 Eta Iaincoaren baqueac regna beça çuen bihotzetan, ceinetara deithuac-ere baitzarete gorputz batetan, eta çareten gratioso.

2 Thessalonians 1:2

2 Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.

2 Thessalonians 3:16

16 Bada Iaun baquezcoac bethiere diçuela baquea manera gucian. Iauna dela çuequin gucioquin.

2 Timothy 1:7

7 Ecen eztiraucuc eman Iaincoac iciapenetaco spiritubat, baina verthutetaco, eta dilectionetaco, eta adimendu sanotaco spiritubat.

Hebrews 7:2

2 Hari hamarrena-ere gauça gucietaric parti cieçón Abrahamec: eta lehenic hura da interpretatzen iustitiazco regue, eta guero Salemgo regue-ere: cein erran nahi baita baquezco regue:

Hebrews 13:20

20 Iainco baquezcoac bada (ceinec hiletaric itzul eraci baitu ardién Artzain handia alliança eternalezco odolaz, Iesus Christ gure Iauna)

Revelation 1:4

4 Ioannesec Asian diraden çazpi Elicey, Gratia dela eta baquea çuequin Denaren eta Cenaten eta Ethortecoaren partez: eta haren throno aitzinean diraden çazpi spirituén partez,

Revelation 2:10

10 Ezaicela suffritzeco dituán gaucen beldur: huná, deabruac çuetaric batzu presoinean eçarteco citic phoroga çaiteztençát, eta vkanen duçue tribulatione hamar egunez: aicén fidel heriorano, eta emanen drauát vicitzeco coroa.

Revelation 21:8

8 Baina beldurtiey, eta increduley, eta execrabley, eta guiça-erhailey, eta paillartey, eta poçoaçaley, eta idolatrey, eta gueçurti guciey partea assignatua dagote suz eta suphrez dachecan stagnean, cein baita bigarren herioa.

Matthew 12:18

18 Huná, ene cerbitzari elegitu dudana, ene maitea, ceinetan hartzen baitu bere atseguin ona ene arimác: eçarriren dut neure Spiritua haren gainean, eta iugemendu Gentiley predicaturen draue.

Luke 24:51-53

51 Eta guertha cedin hec benedicatzen cituela, appartaturic hetaric, goiti altcha baitzedin cerurát. 52 Eta hec hura adoraturic itzul citecen Ierusalemera, bozcario handirequin. 53 Eta ciraden bethi templean, laudatzen eta benedicatzen çutela Iaincoa. Amen.

John 5:18

18 Halacotz bada Iuduac hura hil nahiz haguitzago çabiltzan, ez solament ceren Sabbathoa hautsi çuen, baina are ceren haren Aita Iaincoa cela erran baitzuen, bere buruä Iaincoaren bardin eguinez.

John 10:29-30

29 Ene Aita niri hec eman drauzquidana, guciac baina handiago da, eta nehorc ecin harrapa ditzaque hec ene Aitaren escutic. 30 Ni eta Aita bat gara.

John 13:16

16 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Cerbitzaria ezta bere nabussia baino handiago, ezeta embachadorea hura igorten duena bainoa handiago.

John 14:2-4

2 Ene Aitaren etchean egoitzác anhitz dirade: baldin bercela baliz erran nerauqueçuen, Banoa çuey leku appaincera. 3 Eta ioan naiçatenean, eta leku çuey appaindu drauqueçuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen çaituztet neuregana: non bainaiz ni, çuec-ere çaretençát. 4 Eta norat ni ioaiten naicen badaquiçue, eta bidea badaquiçue.

John 14:12

12 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, norc ni baithan sinhesten baitu, nic eguiten ditudan obrác, harc-ere eguinen ditu, eta hauc baino handiagoac eguinen ditu: ecen ni Aitaganat ioaiten naiz.

John 16:16-22

16 Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: ecen ni banoa Aitaganát. 17 Erran ceçaten bada haren discipuluetaric batzuc elkarren artean, Cer da erraiten draucun haur, Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: eta, Ecen ni banoa Aitaganát. 18 Erraiten çuten bada, Cer da erraiten duen haur dembora gutibat? eztaquigu cer erraiten duen 19 Eçagut ceçan bada Iesusec ecen interrogatu nahi çutela, eta erran ciecén, Elkarren artean huneçaz galdez çaudete, ceren erran baitut, Dembora gutibat eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat eta ikussiren nauçue. 20 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, nigar eta lamentatione eguinen duçue çuec, eta mundua bozturen da: eta çuec triste içanen çarete, baina çuen tristitiá conuertituren da bozcariotara. 21 Emazteac, ertzen denean dolore du, ceren haren ordua ethorri baita: baina erdi denean haourtcho batez, guehiagoric ezta doloreaz orhoit, bozcarioz ceren guiçombat mundura iayo daten. 22 Çuec-ere bada orain tristitia duçue: baina harçara ikussiren çaituztet, eta çuen bihotza alegueraturen da, eta çuen alegrançá eztu nehorc edequiren çuetaric.

John 20:17

17 Diotsa Iesusec, Ezneçanala hunqui: ecen oraino eznaun igan neure Aitagana: baina habil ene anayetara, eta erran iecén, Igaiten naiz neure Aitagana, eta çuen Aitagana, eta neure Iaincoagana eta çuen Iaincoagana.

1 Corinthians 11:3

3 Baina nahi dut daquiçuen, ecen guiçon guciaren buruä Christ dela: eta emaztearen buruä, guiçona: eta Christen buruä, Iaincoa.

1 Corinthians 15:24-28

24 Guero içanen da fina, eman drauqueonean resumá Iainco Aitari: abolitu duqueenean principaltassun gucia, eta puissança eta bothere gucia. 25 Ecen behar du harc regnatu, etsay guciac bere oinén azpian eçarri dituqueeno. 26 Eta azquen etsay deseguinen dena herioa da. 27 Ecen gauça guciac suiet eguin vkan ditu haren oinén azpico (baina erraiten duenean, ecen gauça guciac haren suiet eguin içan diradela, agueria da ecen gauça guciac haren suiet eguin dituena reseruatua dela.) 28 Eta gauça guciac hari suiet eguin çaizqueonean, orduan Semea bera-ere suiet eguinen çayó gauça guciac hari suiet eguin drauzquionari, Iaincoa dençat gucia gucietan.

Philippians 2:6-11

6 Ceinec Iaincoaren formán celaric ezpaitu estimatu harrapatze Iaincoaren bardin içatea: 7 Badaric-ere bere buruä ezdeustu vkan du, cerbitzari forma harturic, guiçonén irudico eguin içanic, eta formaz eriden içanic guiçon beçala: 8 Bere buruä beheratu vkan du obedient eguin içanic heriorano, are herio crutzecorano.

Hebrews 1:2-3

2 Cein eçarri vkan baitu gauça gucién heredero, ceinez mundua-ere eguin vkan baitu: 3 Cein, gloriaren claretate eta haren personaren imagina propria delaric eta sustengatzen dituelaric gauça guciac bere hitz botheretsuaz, gure bekatuén purgationea bere buruaz eguinic, iarri içan baita haren maiestatearen escuinean leku goretan.

Hebrews 2:9-15

9 Baina Aingueruäc baino chipichiago eguin içan cena, ikusten dugu cein baita Iesus, bere herioco passioneagatic, gloriaz eta ohorez coroatu içan dela: Iaincoaren gratiaz guciacgatic herioa dasta leçançát. 10 Ecen conuenable cen harc, ceinegatic baitirade gauça hauc gucioc, eta ceinez baitirade gauça hauc gucioc, anhitz haour gloriara eramaiten çuenaz gueroz, hayén saluamenduaren Princea afflictionez consecra leçan. 11 Ecen bay sanctificaçalea, bay sanctificatzen diradenac, batganic dirade guciac, causa hunegatic ezta ahalque hayén anaye deitzera, 12 Dioela, Denuntiaturen diraueat hire icena neure anayey, eta Eliçaren erdian laudaturen aut hi. 13 Eta berriz, Ni fida içanen naiz hartan. Eta berriz, Huná ni eta Iaincoac niri eman drauzquidan haourrac. 14 Ceren bada haourrac participant baitirade haraguian eta odolean, hura-ere halaber participant eguin içan da hetan beretan, herioaz deseguin leçançát herioaren iaurgoá çuena, cein baita deabrua: 15 Eta deliura litzançát herioaren beldurrez, bere vici gucian sclabo içatera suiet ciraden guciac.

Hebrews 3:1-4

1 Bada, anaye sainduác, vocatione celestialen participant çaretenác, considera eçaçue gure confessioneco Apostolua eta Sacrificadore subiranoa, cein baita, Iesus Christ, 2 Ordenatu vkan duenarençat fidel dena: Moyses-ere haren etche gucian beçala. 3 Ecen hambatez haur Moyses baino gloria handiagoren digne estimatu içan da, cembatez ohore handiagotan baita etchea edifiçatu duena, ecen ez etchea bera. 4 Ecen etche oro norbeitez edificatzen da: eta gauça hauc guciac edificatu dituena, Iaincoa da.

Revelation 1:11

11 Ni nauc a eta w, lehena eta azquena, eta Ikusten duána scribeçac liburu batetan, eta igor eçac Asian diraden çazpi Elicetara, cein baitirade, Ephesen eta Smyrnen, eta Pergamen, eta Thyatiren, eta Sarden, eta Philadelphian eta Laodicean.

Revelation 1:17-18

17 Eta hura ikussi vkan nuenean, eror nendin haren oinetara hila beçala: eta eçar ceçan bere escu escuina ene gainean, ciostala, Eztuála beldurric: ni nauc lehena eta azquena, eta vici naicena: 18 Baina hil içan nauc, eta huná, vici nauc secula seculacotz, Amen: eta citiát iffernuaren eta herioaren gakoac.

Matthew 24:24-25

24 Ecen altchaturen dirade christ falsuac, eta propheta falsuac, eta eguinen duté signo handi eta miraculu: bay possible baliz, eleguituen-ere seducigarri. 25 Huná, aitzinetic erran drauçuet.

John 16:4-31

4 Baina gauça hauc erran drauzquiçuet cuey, ordu hura ethorri datenean, orhoit çaiteztençat heçaz, ecen nic erran drauzquiçuedala: badaric-ere gauça hauc hatseandanic eztrauzquiçuet erran, ceren çuequin bainincén. 5 Baina orain banoa ni igorri nauenaganát, eta çuetaric nehorc eznau interrogatzan, Norat oha? 6 Baina ceren gauca hauc erran drauzquiçuedan, tristitiác bethe du çuen bihotza, 7 Baina nic eguia erraiten drauçuet, behar duçue ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consolaçalea ezta ethorriren çuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura çuetara. 8 Eta dathorrenean harc vençuturen du mundua bekatuz eta iustitiaz eta iugemenduz. 9 Bekatuz diot, ceren ezpaitute ni baithan sinhesten. 10 Eta iustitiaz, ceren neure Aitaganát ioaiten bainaiz, eta guehiagoric eznauçue ikussiren. 11 Eta iugemenduz, ceren mundu hunetaco princea condemnatu baita. 12 Oraino anhitz gauça dut çuey erraiteco, baina ecin egar ditzaqueçue orain. 13 Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot, harc guidaturen çaituzte eguia gucitara: ecen ezta minçaturen bere buruz, baina cer-ere ençun baituque erranen du: eta ethorteco diraden gauçác declaraturen drauzquiçue. 14 Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta declaraturen drauçue. 15 Aitac dituen gauça guciac, ene dirade: halacotz erran drauçuet ecen enetic harturen duela eta declaraturen drauçuela. 16 Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: ecen ni banoa Aitaganát. 17 Erran ceçaten bada haren discipuluetaric batzuc elkarren artean, Cer da erraiten draucun haur, Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: eta, Ecen ni banoa Aitaganát. 18 Erraiten çuten bada, Cer da erraiten duen haur dembora gutibat? eztaquigu cer erraiten duen 19 Eçagut ceçan bada Iesusec ecen interrogatu nahi çutela, eta erran ciecén, Elkarren artean huneçaz galdez çaudete, ceren erran baitut, Dembora gutibat eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat eta ikussiren nauçue. 20 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, nigar eta lamentatione eguinen duçue çuec, eta mundua bozturen da: eta çuec triste içanen çarete, baina çuen tristitiá conuertituren da bozcariotara. 21 Emazteac, ertzen denean dolore du, ceren haren ordua ethorri baita: baina erdi denean haourtcho batez, guehiagoric ezta doloreaz orhoit, bozcarioz ceren guiçombat mundura iayo daten. 22 Çuec-ere bada orain tristitia duçue: baina harçara ikussiren çaituztet, eta çuen bihotza alegueraturen da, eta çuen alegrançá eztu nehorc edequiren çuetaric. 23 Eta egun hartan eznauçue deusez interrogaturen. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet ecen cer-ere escaturen baitzaizquiote ene Aitari ene icenean, emanen drauçuela. 24 Oraindrano etzarete deus escatu ene icenean: esca çaitezte, eta recebituren duçue, çuen alegrançá complitua dençát. 25 Gauça hauc comparationez erran drauzquiçuet: baina ethorten da ordua ezpainaitzaiçue guehiagoric comparationez minçaturen, baina claroqui neure Aitaz minçaturen bainaitzaiçue. 26 Egun hartan ene icenean escaturen çarete, eta eztrauçuet erraiten ecen nic othoitz eguinen draucadala Aitari çuengatic. 27 Ecen Aitac berac maite çaituzte, ceren çuec ni maite vkan bainauçue, eta sinhetsi baituçue ecen Iaincoaganic ilki naicela. 28 Ilki naiz Aitaganic, eta ethorri naiz mundura: harçara vtziten dut mundua, eta banoa Aitaganát. 29 Diotsate bere discipuluéc, Huná, orain claroqui minço aiz, eta comparationeric batre eztuc erraiten. 30 Orain baceaquiagu ecen badaquizquiala gauça guciac, eta eztuc mengoa nehorc interroga açan: huneçaz diagu sinhesten ecen Iaincoaganic ilki aicela. 31 Ihardets ciecen Iesusec, Orain sinhesten duçue?

Luke 22:53

53 Egun oroz çuequin nincela templean, eztituçue escuac hedatu ene gainera: baina haur da çuen oren hura, eta ilhumbearen botherea.

Luke 24:44-49

44 Eta erran ciecén, Hauc dirade erraiten nerauzquiçuen hitzac, oraino çuequin nincela, ecen behar ciradela complitu niçaz Moysesen Leguean, eta Prophetetan, eta Psalmuetan scribaturic dauden gauça guciac. 45 Orduan irequi ceçan hayén adimendua, Scripturén aditzeco. 46 Eta erran ciecén, Hala da scribatua eta hala behar cen Christec suffri leçan, eta resuscita ledin hiletaric hereneco egunean. 47 Eta predica ledin haren icenean penitentiá eta bekatuén barkamendua natione gucietan, hassiric Ierusalemetic. 48 Eta çuec çarete testimonio gauça hauçaz: eta huná nic igorriren dut neure Aitaren promessa çuen gainera: 49 Baina çuec çaudete Ierusalemeco hirian verthutez garaitic vezti çaitezqueteno.

John 12:31

31 Orain da mundu hunen iugemendua: orain mundu hunetaco princea egotziren da campora.

John 16:11-12

11 Eta iugemenduz, ceren mundu hunetaco princea condemnatu baita. 12 Oraino anhitz gauça dut çuey erraiteco, baina ecin egar ditzaqueçue orain.

Acts 1:3

3 Ceiney eracutsi-ere baitu bere buruä viciric bere passioneaz gueroztic anthitz seignale segurez, berroguey egunez hæy eracusten eta Iaincoaren resumáz minçatzen çayela.

2 Corinthians 4:4

4 Ceinétan mundu hunetaco iaincoac itsutu vkan baititu adimenduac, diot, infideletan, Christ Iaincoaren imagina denaren gloriaren Euangelioco arguiac hæy arguiric eztaguiençát.

2 Corinthians 5:21

21 Ecen bekaturic eçagutu eztuena, guregatic bekatu eguin vkan du: hartan gu Iaincoaren iustitia eguin guentecençát.

Ephesians 2:2

2 Ceinétan noizpait ebili içan baitzarete mundu hunen cursuaren araura, airearen bothereco princearen araura, cein baita desobedientiazco haourretan orain obratzen duen spiritua:

Ephesians 6:12

12 Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra.

Colossians 1:13

13 Ceinec deliuratu baiquaitu ilhumbearen botheretic eta eraman bere Seme maitearen resumara.

Hebrews 7:26

26 Ecen beharra guenduen halaco Sacrificadore subiranobat guenduen, saindua, innocenta, macularic gabea, bekatoretaric separatua, ceruäc baino gorago altchatua:

1 Peter 1:19

19 Baina Christen odol preciosoaz, bildots macula eta satsutassun gabe batenaz beçala:

1 Peter 2:22

22 Ceinec ezpaitu bekaturic eguin vkan, eta eceinere enganioric ezta eriden içan haren ahoan.

1 John 3:5-8

5 Eta badaquiçue ecen hura aguertu içan dela gure bekatuac ken litzançát, eta bekaturic hura baithan eztela. 6 Hura baithan egoiten denec eztu bekaturic eguiten: norc-ere bekatu eguiten baitu, eztu ikussi hura, eta eztu eçagutu hura. 7 Haourtoác, nehorc seduci etzaitzatela: iustitia eguiten duena, iusto da, hura iusto den beçala. 8 Bekatu eguiten duena, deabruaganic da: ecen hatseandanic deabruac bekatu eguiten du: hunetacotz aguertu içan da Iaincoaren Semea, deseguin litzançát deabruaren obrác.

1 John 5:19

19 Badaquigu ecen Iaincoaganic garela: eta mundu gucia gaichtoan datzala.

Revelation 12:9

9 Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen.

Revelation 20:2-3

2 Eta hatzaman ceçan dragoina, sugue çaharra, cein baita deabruä eta Satan, eta esteca ceçan hura milla vrthetacotz. 3 Eta irion ceçan hura abysmera, eta erts ceçan hura, eta ciguila ceçan haren gainean, gendeac guehiagoric seduci eztitzançát, milla vrtheac compli daitezqueno: eta guero behar da lacha dadin dembora gutibatetacotz.

Revelation 20:7-8

7 Eta complitu diratenean milla vrtheac lachaturen date Satan bere presoindeguitic. 8 Eta ilkiren date seduci ditzançát lurraren laur corneretan diraden nationeac, Gog eta Magog, hec congrega ditzançát bataillara: ceinén contua baita itsassoco sablea beçala.

Matthew 26:39

39 Eta aitzinachiago ioanic, ahozpez iar cedin, othoitz eguiten çuela, eta cioela, Ene Aitá, baldin possible bada, iragan bedi eneganic copa haur: guciagatic-ere ez nola nic nahi baitut, baina nola hic.

Matthew 26:46

46 Iaiqui çaitezte, goacen: huná, hurbildu da ni traditzen nauena.

Luke 12:50

50 Baina baptismo batez batheyatzeco naiz, eta nola hertsen naiz haur compli daiten artean?

John 4:34

34 Dioste Iesusec, Ene viandá da eguin deçadan ni igorri nauenaren vorondatea, eta acaba deçadan haren obrá.

John 10:18

18 Nehorc eztraut hura edequiten, baina nic dut eçarten hura neure buruz: bothere dut haren eçarteco, eta bothere dut berriz haren hartzeco. Manamendu haur recebitu dut neure Aitaganic.

John 15:9

9 Ni Aitac maite vkan nauen beçala, nic-ere maite vkan çaituztet çuec: çaudete ene charitatean.

John 18:1-4

1 Gauça hauc erran cituenean, ilki cedin Iesus bere discipuluequin Cedrongo torrentaz berce aldera, non baitzén baratzebat, ceinetan sar baitzedin hura eta haren discipuluac 2 Eta baçaquian leku hura Iudasec-ere, ceinec traditzen baitzuen hura: ecen anhitzetan Iesus bildu içan cen hara bere discipuluequin. 3 Iudas bada harturic soldadozco bandabat, eta Sacrificadore principaletaric eta Phariseuetaric officierac, ethor cedin hara lanternequin eta torchoequin eta harmequin. 4 Iesusec bada çaquizquialaric haren gainera ethorteco ciradenen gauça guciac, aitzinaraturic erran ciecén, Noren bilha çabiltzate?

John 18:11

11 Erran cieçón bada Iesusec Pierrisi, Eçarrac eure ezpatá maguinán: ala eztut edanen Aitac niri eman drautan copa?

Philippians 2:8

8 Bere buruä beheratu vkan du obedient eguin içanic heriorano, are herio crutzecorano.

Hebrews 5:7-8

7 Ceinec bere haraguiaren egunetan heriotaric empara ahal ceçaquenari othoitzac eta supplicationeac oihu handirequin eta nigar vrirequin offrendatu cerautzanean, eta beldur cenetic ençun içan cenean, 8 Seme bacen-ere ikassi vkan baitu obedientiá suffritu vkan dituen gaucetaric:

Hebrews 10:5-9

5 Halacotz, munduan sartzean, dio, Sacrificioric ez offrendaric eztuc nahi vkan, baina gorputzbat appropiatu vkan drautac niri. 6 Halaber holocaustac ez oblationea bekatuagatic etzaizquic placent içan: 7 Orduan erran vkan dut, Huná, ethorten nauc (liburuären hatsean scribatua da niçaz) eguin deçadan, o Iaincoá hire vorondatea: 8 Lehen erran çuenaren gainean. Sacrificioric ez offrendaric, ez holocaustic ez oblationeric bekatuagatic eztuc nahi vkan ez eztituc approbatu: (cein Leguearen arauez offrendatzen baitirade) orduan erran vkan du, Huná, ethorten nauc eguin deçadan, o Iaincoa, hire vorondatea. 9 Kentzen du beraz lehena, guerocoa eçar deçançát.

Hebrews 12:2-3

2 Beha gaudelaric fedearen capitainagana eta, compliçaleagana, Iesusgana: ceinec escutan çuen bozcarioaren orde suffritu vkan baitu crutzea, ahalquea menospreciaturic, eta Iaincoaren thronoaren escuinean iarri içan da. 3 Considera eçaçue bada diligentqui nor den halaco contradictionea bere buruären contra bekatoretaric suffritu vkan duena, çuen gogoetan faltaturic akit etzaiteztençat.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.