Matthew 19:3-9

Basque(i) 3 Orduan ethor citecen harengana Phariseuac tentatzen çutela, eta ciotsatela, Vtzi ahal diro guiçonac bere emaztea eceinere causagatic? 4 Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Eztuçue iracurri ecen Creaçaleac hatsetic eguin cituela arra eta emea? 5 Eta erran çuela, Halacotz vtziren ditu guiçonac aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari, eta içanen dirade biac haraguibat. 6 Bada guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat. Beraz Iaincoac iunctatu duena, guiçonac ezteçala separa. 7 Diotsate, Cergatic beraz Moysesec manatu vkan du separationeco letraren emaitera, eta haren vtzitera? 8 Dioste, Moysesec çuen bihotzeco gogortassunagatic permettitu drauçue çuen emaztén vtzitera: baina hatsetic etzén hala. 9 Eta erraiten drauçuet ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, paillardiçagatic baicen, eta berce batequin ezconduren baita, adulterio iauquiten duela: eta vtzi denarequin ezconduren datenac adulterio iauquiten duqueela.