Matthew 4:1-10

Basque(i) 1 Orduan Iesus eraman cedin Spirituaz desertura, deabruaz tenta ledinçát. 2 Eta barurtu cituenean berroguey egun eta berroguey gau, finean gosse cedin. 3 Eta ethorriric harengana tentaçaleac erran ceçan, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, errac harri hauc ogui eguin ditecen. 4 Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Scribatua duc, Ezta guiçona ogui beretic vicico, baina Iaincoaren ahotic ilkiten den hitz orotaric. 5 Orduan hura du eramaiten deabruac Ciuitate saindura, eta du eçarten templeco pinacle gainean. 6 Eta diotsó, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buruä beherera: ecen scribatua duc, Ecen cargu emanen drauèla hiçaz bere Aingueruèy, eta bere escuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ezadinçát. 7 Erran cieçon Iesusec, Berriz scribatua duc, Eztuc tentaturen eure Iainco Iauna. 8 Berriz hura du eramaiten deabruac gucizco mendi gora batetara, eta eracusten drautza munduco resuma guciac eta hetaco gloriá: 9 Eta diotsó, Hauc gucioc emanen drauzquiat, baldin ahozpez adora baneçac. 10 Orduan diotsó Iesusec, Habil Satan, ecen scribatua duc: Eure Iainco Iauna adoraturen duc, eta hura bera cerbitzaturen duc.