Basque(i)
19 Guero ikus nitzan bestiá eta lurreco regueac eta hayen armadác bilduric guerla eguitera çaldi gainean iarriric cegoenaren contra eta haren armadaren contra.
20 Eta bestiá hatzaman cedin, eta propheta falsu haren aitzinean signoac eguin cituena harequin, ceinéz seducitu baitzituen bestiaren mercá hartu vkan çutenac, eta haren imaginá adoratu vkan çutenac: viciric iraitzi içan dirade bi hauc suzco stang suphrez çachecan batetara:
21 Eta goiticoac hil içan ciraden çaldi gainean iarriric cegoenaren ahotic ilkiten cen ezpatáz: eta chori guciac asse citecen hayén haraguietaric.
20 1 Guero ikus neçan Ainguerubat iausten cela cerutic abysmeco gakoa çuela, eta cadena handibat bere escuan.
2 Eta hatzaman ceçan dragoina, sugue çaharra, cein baita deabruä eta Satan, eta esteca ceçan hura milla vrthetacotz.
3 Eta irion ceçan hura abysmera, eta erts ceçan hura, eta ciguila ceçan haren gainean, gendeac guehiagoric seduci eztitzançát, milla vrtheac compli daitezqueno: eta guero behar da lacha dadin dembora gutibatetacotz.